2005
|
|
Oso urduri egon zen afari osoan, zurrun, baietz eta ezetz baino ez zuen esaten. Afaldu ostean nire arreba ez zegoen oso ondo; udaberri hasiera zen eta gripe arrastoak zeuzkan oraindik, eta gure amak esan
|
zuen
ea zergatik ez ginen mutil biak elkarrekin joaten zerbait hartzen. Horrela egin genuen eta, hasieran nirekin ere zurrun egon arren, konfiantza hartzen joan ginen eta, mozkor mozkor geundela kontatu zidan umetan bere aitarekin Mendarora joan zela behin, eta bertan eliza ondoan zegoen denda batean txokolate zuria eman ziotela; une hartan, sekula probatu zuen gauzarik gozoena iruditu zitzaion, eta geroztik beti itzuli nahi izan zuen bertara, txokolate zuri gehiagoren bila, baina, errepidean Mendaro aurretik mila aldiz igaro arren, ez zen sekula herri barnean sartu.
|
2007
|
|
Printzea, zaldizko giristino bat lagun, Egiptoko eliza batean sartu zen, Mendekoste ondoko larunbata zen eta apezpikua ordenazioen egiten ari zen. Printzeak galdegin
|
zuen
ea zer ziren apezpikuak bere aitzinean zituen pertsona haiek. Hark ihardetsi zion apezak zirela eta gure printzeak hark ere apez behar zuela izan eta elizatik ateratzen zen lehenaren izena hartuko zuela.
|
2009
|
|
–Kasualitate hutsez kontatzen du Ashberyk sortu zen A Nest of Ninnies (Baboen habia) idazteko ideia. Autoan gindoazen eta Jimmyk bota
|
zuen
ea zergatik ez genuen eleberri bat idazten. Nola egingo genukeen galdetu nion, eta berak, ideia bota ondoren lana besteren eskutan uzteko duen joerarekin, proposatu zuen nik lehenbiziko esaldia asma nezala?.
|
2010
|
|
Konstituzio berriaren erredakzioari buruzko eztabaidetan, 1931an, gerla deklarazioa ezabatzeaz hitz egin zenean, diputatu batek galdetu
|
zuen
ea zer gertatuko litzatekeen moroak berriz errebelatuz gero. Luis Jimenez de Asua diputatu sozialistak, bere jakituria juridiko guziarekin argudiatu zuen berdintsu egingo zirela gauzak," gerlarik" deklaratu gabe," pazifikazio operazioa" izango litzatekeela.658
|
2012
|
|
Zenbat bider damutu ote zen gizon hura ezagutu izanaz? Zenbat aldiz pentsatu ote
|
zuen
ea zergatik enamoratu zen berarekin. Etxean erretraturik ez zegoen baina, aukeran, iruditzen zait askoz hobea izango litzatekeela XXL neurriko posterra egitea aitaren irudiarekin eta nahi beste dardo botatzea bere musuaren kontra.
|
|
Heltzean, apaizak galdetu
|
zuen
ea zer moduz zegoen Monsieur; eta, botikariaren erantzunaren segidan, esan zuen:
|
|
Charles, gauerdian, etxeratu zenean, esnatze itxura egin zuen Emmak, eta, hark eranzten zarata atera zuenez, buruko minaz arranguratu zen; gero inpentsan bezala galdetu
|
zuen
ea zer pasatu zen tertulian.
|
2013
|
|
eredu endogeno, jasangarri eta autozentratuaren abantailak gaur egun ez dira baliabide teorikoak, etorkizun perfektu bati begira predikatzen direnak, baizik eta eredua edo bidea mantendu eta indartzeko eguneroko ustiakuntzan lehenbailehen berreskuratu behar diren ardatzak. Fagor amildegira hurbildu zen astean, Berria egunkarian Alberto Barandiaranek galdetzen
|
zuen
ea zergatik sortu den hain literato gutxi, fikzio egileak batez ere, Debagoienan, beste zereginetan aritu izan ei direla. Hilabete batzuk lehenago, Gari abeslariaren azken diskoan Oñatiko Fermin Etxegoienek artikulu honen hasieran dauden letrak ondu zituen, Pete Seeger iparramerikar kantariak ospetsu egin duen We shall overcome ereserkiaren euskal bertsioa egiteko.
|
2014
|
|
Gordonek, hari zozoturik begira, pentsatu
|
zuen
ea zergatik ez zen lehenago konturatu zeinen irtenak zituen goiko hortzak.
|
|
Charliek, sarkinekin gero eta suminduago, itxaron egin
|
zuen
ea zer esateko zuten. Apur bat hausnartu ondoren, Duncanek zera esan zuen:
|
|
Gainera, zahartzaroan osasuna hobetzen bada, gizarte isolamendurako eta pobreziarako arriskua murrizten da, jatorrizko maila sozioekonomikotik kanpo, bi arrisku horiek asko mehatxatzen baitute. Beti dago garaia aldaketa positiboak hasteko eta sartzeko, eta, beraz, Yannan Jin doktoreak galdetu
|
zuen
ea zer aldaketa egin daitezkeen dietan eta elikaduran, bizi itxaropena hobetzeko. Erantzunak bilatu eta argitaratu zituen.
|
2015
|
|
Hernandez Abaituak, horretaz gain, auzi interesgarri bat plazaratzen zuen. Galdetzen
|
zuen
ea zergatik euskal literaturan berehala kontsakratu eta, era berean, berehala uzten zioten idazleek idazteari. Euskal literaturan, nolabait, azkarrago bihurtzen zinela idazle akabatu.
|
|
Han ziren, halaber, negua eta udaberria, hura jagoten. Irudia aztoragarria izanagatik ere, haurrak dardararik gabeko ahotsez galdetu
|
zuen
ea zer gertatzen ari zen bertan, ea zergatik ez zioten udari ateratzen uzten. Neguari hodeiak ilundu eta elur malutaren bat edo beste labaindu zitzaion begietatik.
|
|
Nire buruaren alderdi batek galdetu nahi
|
zuen
ea zer egin daitekeen aldamenean fantasmarik ez edukitzeko, baina elkarrizketa hura desatsegina ari zitzaidan egiten eta gaia aldatu nuen.
|
2016
|
|
Barandik jakin gura
|
zuen
ea zer zekien Moritzek gazte nazi haren ibilbide politikoei buruz, Espainian egon ote zen, esate baterako, desagertu zen aldikada hartan, hogeita hamabostetik aurrera.
|
|
Kursaal pareko banderak hegoalderantz luzatuta mugitzen ari ziren, haizeak iparretik jotzen zuen seinale. Eraikin handia apur bat atzean utzi ondoren eta hondartzara zeraman arrapala baterantz hurbiltzen ari zirelarik, Iratik esan
|
zuen
ea zergatik ez ziren joaten Saguesera itsasertzetik. Ostarte batzuk hasiak ziren sortzen eta ez zirudien euria berriro egingo zuenik.
|
2017
|
|
oso aspaldiko kezka izan da hau euskal soziolinguistikan. 1999an iñaki larrañagak inkesta ofizialetako hiztun kopuruen gorakadak piztu omen zuen euforiari muga jarri nahian idatzitako artikuluan zioenez, neurketa horiek errealitatetik aldentzen ziren, datu guztiak" autobalorazio subjektiboetatik" zetozelako. berekiko galdetzen
|
zuen
ea zergatik hizkuntz politikako arduradunek ez zuten inoiz erabilera errealaren azterketa egiten. " errealitatea gordinegia delako ote?" (larrañaga, 1999). bide bereko kritikak ez dira gutxi izan. adibide pare bat:
|
|
Baina Goiarrola ez zen azaldu. Ikuskariak galdetu
|
zuen
ea zergatik ez zuten protokoloa zabaldu, eta Ciresek galdetu zuen: –Baina ez du preskribatu??.
|
2018
|
|
Pufendorfek ikertu
|
zuen
ea zer ematen dion ezkontzak senarrari: –subiranotasuna edo menderakuntza, zentzu hertsian?.
|
|
Gaurtik ikusita sinesgaitza badirudi ere, moja haiek heziketa sexuala irakasten zuten pedagogia aurrerakoi baten bidez, baina gertatu behar zena gertatu zen. Egun batean, klaseko inozo batek galdetu
|
zuen
ea zer esan nahi zuen Ez ezazue Ferminico hil leloak, kalean barreiatutako panfleto batean ikusita, fetoen argazki krudelekin eta guzti. Ez zen galdera makala.
|
2019
|
|
Ostalari hark, ordea, hain adeitsua eta fidatzekoa ematen zuen, itxuraz bezeroen ongizatea balu bezala kezka bakarra, pentsatu baitzuen han bazkaltzeagatik ez zuela bizia jokoan jartzen. Hala, bertan geratu eta galdetu
|
zuen
ea zer zeukaten bazkaltzeko.
|
2022
|
|
Harritu zuen entzuteak fraideek ez zutela inoiz hitz egiten, goizeko ordubietan jaikitzen zirela eta beren hilkutxetan lo egiten zutela. Galdetu
|
zuen
ea zergatik egiten zuten hori.
|
|
Niri zazpi gaitzak sartzen zitzaizkidan etxean geratzea pentsatze hutsarekin, zeren, Jimenari berea bezala, niri ere handi geratzen hasi zitzaidan etxea. Amak esaten
|
zuen
ea zer esan behar genuen galdetzen zigutenean, ea nola begiratuko zioten, eta kaka egiten badin, zer?, eta oihuka hasten badun, zer. Eta ea zer eta ea zer.
|
2023
|
|
Theori idatzitako eskutitzetan lan kontuak baino gehiago aipatzen zituen erlijio kontuak. 1877ko martxoaren 22an (89) Dordrecht etik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Van Gogh tarren familia kristau familia bat zela eta familia horretako belaunaldi guztietan egon zela ebanjelioaren predikariren bat; eta galdetzen
|
zuen
ea zergatik orduan ere familiako kideren bat ministerio horretara deitua ez zen izango; gero esaten zuen bere desira sutsua zela aitaren eta aitonaren espiritua bere baitan bizitzea. Langile kristau bihurtu nahi zuela.
|