2000
|
|
Eta bi dorre haiek ziren, bertzalde, bi lerro, xuxenak, paraleloak eta infinituan bat egiten zutenak. Eta dorre haietarik batek bihotzaren jakintasuna sinboliza zezakeen, eta bertzeak adimenduarena, edo, bertze hitz batzuetan, bihotza
|
zuen
dorre haietarik batek harroin, eta burua bertzeak, zeren gizona osoa izaiteko eta osorik salbatua izaiteko deitua izan baitzen, eta osotasun hura bihotz buruen eta buru bihotzen bat egiteaz baizik ezin erdiets baitzitekeen.
|
2006
|
|
Dorre azpiko sotoak berehala hartu zituen lehen bezeroak. Urkabea ere luze gabe zutiarazi
|
zuen
dorre gainean. Martin Abaurre, etxeko lanetarako hartutako aetz arrantzaria, prest agertu zen borrero aritzeko.
|
2011
|
|
Hala, bada, abiatu zen Torreko markesa, berria aditu bezain laster, elizarantz, non aurkitu baitzuen apeza, baita apezaren aginduetara lanean ari zèn igeltseroa ere, pintada gorria kare urez estaltzen ari zena? baina, nola igeltseroa lehen eskua ematen ari baitzitzaion, garbi irakurri ahal izan
|
zuen
Torreko markesak kare lausoen gainetik bere aurkako mehatxua: Santa Agedan hil zuen/ Angiolillok Cánovas:
|
|
Beldurrak estutua behar
|
zuen
Torreko markesak; hura ikusi ahala, ordea, oihu egin zuen: –Gorri putakumeak!?.
|
2015
|
|
Leiho baten ondotik igarotzean, Nobek euria entzun
|
zuen
dorreko murruei erasoka. Kristalaz bestaldean Apiril hiria uzkurtzen zen ekaitz pean.
|
2019
|
|
...egundoz bere buruari galdetu zion, jakin minez beterik, zer esanahi ezkutu eduki zezakeen Maria andreak agur esatean erabili duen tonu eztitsuak, ez dago emakume hau ulertzerik, halako batean aurpegi txarrez dago eta hurrengo unean gure bihotzean sartu nahi duela dirudi, baina Lisboako Setioaren Historiak beste errealitatera deitu zuen berriz, mairuen erresistentzia behin betiko suntsitzea helburu
|
zuen
dorrearen eraikitze lanera, eta jakin badakigularik eraikitze lan horretan jokatzen dela aberri baten izatea, ezin dezakegu lana bukatu gabe utzi, nahiz eta Raimundo Silvak nahiago zukeen bere ondoan Maria Sara eduki, guztiz ezezagun zaizkion operazioen berri ematen ibili baino, zutabeak apailatzea, oholak arbastatzea, klabijak zorroztea, sokak txirikordatzea, poliki poliki dorrea altxatzea posib... Maria Sara itzultzen denean, bihar arratsaldean, joan zenean agindu zuen bezala, biharko gaua pasatzera, eta etzikoa, eta bi gau horien artean dagoen eguna, igandea baita, lana aurreratuta egongo da, beste hainbat gertakari bere txandaren zain baitaude, eta denborak bere izena aldatu baitu, orain premia du izena, Lasai, esango du Maria Sarak, urte batean ez dira minutu batean baino gauza gehiago sartzen, bakarrik minutu ala urtea direlako, ez da edalontziaren handia garrantzizkoa dena, gutariko bakoitzak edalontzi barruan jartzen ahal duena baizik, jartzen dugun horrek gainez egiten badu eta galtzen bada ere.
|
|
Hor zegoen koska, korapilo itsua, inkognita edo ezezagun erraldoi eta beldurgarri bat zuen ekuazioa planteatzea zen, baina ez zegoen beste irtenbiderik, nahiz eta, zehatz esanda, irtenbide ez eta probabilitate txikia deitu geniokeen. ...iruek punta sutan zuten gezi eta biroteak goitik jaurtitzeko, erauntsian, airean burrunba egiten zutenak erleak bailiran, eta han hemen erortzen ziren, barreiatuta, zorionez haizeak jaurtitzaileen punteria okertzen zuen, baina ekinaren ekinez gertatu behar zuena gertatu zen, nahikoa izan zen birote batek itua jotzea beste gainerakoek berehala bidea ikas zezaten, eta azkenean patu beltzak nahi izan
|
zuen
dorrea amil zedin, ez hainbeste lurraren indusketa lanak areagoturiko makurdurarengatik, baizik hainbat gunetan su hartu zuelako eta su horiek amatatzeko egin ziren ahaleginen asaldurarengatik. Eroriko izugarriaren ondorioz, dorreko goi aldean sokak itsasten ari ziren soldaduak hilik edo larri zauriturik geratu ziren, eta gurpilen inguruan indusketan zebiltzan batzuk ere berdin, baita, azkenik, konponbiderik gabeko galera berau, Henrique zalduna ere, zeina bere odol emankorrez oraindik itzali ahal izan zuen suzko birote batek jo baitzuen.
|
|
Pazientzia galduak sorraraziriko mugimendua erreprimituz, lehengo jarrera hartu zuen berriz, zertaz mintzatuko zen jakin gabe, biziosoki emakumea bere kontura libertitzen ari zela imajinatuz, dena askoz errazagoa zen telefonoz deitzen zionean, baina ezin zion esan, Zoaz, eta berehala deituko dizut telefonoz. Orduan, egoera deseroso hartatik ateratzeko, gai neutro bat bilatzeko ideia izan zuen, Hor aurreko etxe horrek hemen zegoen atea defendatzen
|
zuen
dorreak betetzen zuen tokia betetzen du, oinarriak duen formagatik ezagun da dorre bat egon zela, gaur egun ere, Eta non zegoen beste dorrea, bi izango ziren-eta, Hementxe bertan, gauden tokian bertan, Ziur al zaude, Ez nago erabat ziur, baina hala izango zela dirudi, harresiaren zati honek edukiko zuen trazatuaz dakiguna kontuan hartuz, Orduan, dorre honetan, gu zer gara, mairuak ala kristauak, ... Raimundo Silvak arnasa hartu zuen, sakon, ezinezkoa zen hitzak ulertzen ez zituelakoa egitea, eta bere baitan zin egin zuen gogoraraziko zizkiola, gupidagabe, Maria Sarari, hitzok ezinbestean bete behar den agindu erabatekoa zirelakoan.
|
|
Bi hilabete baino gehiago pasatu dira setioa hasi zenetik, eta hiru azken soldata ordaindu zenetik. Gauza handiak espero izan zituen On Afonso Henriquesek, bere unean jakin genuenez, Henrique zaldunaren ingeniaritza militarrari buruzko jakintzetatik, baita izenik gabeko frantziar eta normandiarrenetatik ere, baina gizon sainduaren heriotza zoritxarrekoak, beste hainbat mirakuluren ama izanik ere, eta Porta de Ferroko hego harresiaren aurka eraso behar
|
zuen
dorrearen suntsitzeak ekarri zuten jende guztiaren grina belikoa su bizitik su geldora pasatzea, eta hori erraz antzeman daiteke ikusten denean atzerritarren lana oso atzeratuta dagoela eta zurgin maisu portugaldarrek eztabaida amaiezinetan alferrik galtzen dutela denbora, ezin adostu dezaketela ea hobe ote den alemaniarraren obra errepikatzea, berdin berdin, patentea errespetatuz, edo egiturazko... Bi arrazoik sendotu zuten erregearen esperantza, eta bata bestearen ondorio zuzena zen, honako hauek ziren, lehen arrazoia, erasoa ongi ateraz gero, hiria irabaziko zutela, eta beraz, bigarren arrazoia, osteak lizentziatu zituela, etxera bidali, hurrengo kanpainara arte, soldata oso bat aurreztuz.
|