Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 198

2000
‎Erretzeari ere ekin zion berriz, usain jasangaitzeko tabako mentolatua. Alabaina, horrek guztiak ez zuen bion arteko harmonia andeatua lehengoratu. Etxea deseroso egiten zitzaidan eta bizikideak arrotz.
‎Horrek, berez, nire begien merezient egiten zuen. Ahalkea bertze baterako utzita, goitik beheiti aztertu nuen, barraren inguruan bion artean utzi zuen bi hiru metroko tarteaz profitatuta. Ni baino hiru lau urte zaharragoa, ezkongabea edo dibortziatua, erdi mailako funtzionarioa edo bulego bateko enplegatua; horiexek nire ikuskapenaren lehen ondorioak.
2003
‎Eta Anak Renoirren koadroen antza zeukan oraindik ere, inoiz baino handiagoa beharbada. Eta Tomasek esan zuen bi egun baino ez zirela falta aitite gelatik irteteko, ondo kalkulatuta zeukala berak.
‎Sophie ere hanka puntetan eta ipurmasailak tente ikusi nuen bere aurpegiari begira, baina ez zegoen biluzik. Bere ile naroa kokotean bildu eta lizunki laztandu zuen bi eskuekin. Ondo sentitzeko noizbehinka errepikatzen zuen ariketa izango zuen hori.
2006
‎Behin batean ba omen zebilen Dionisos jainko greziarra bere agindupeko basoak ikuskatzen eta hango landareen egoera aztertzen (jakina baita Dionisos landare guztien jainkoa dela, eta bereziki mahatsarena eta ardoarena), eta bazterrak miatzen ari zela ninfa ezin ederrago bat ikusi omen zuen. Landareen jainkoa ninfa eder haren atzetik abiatu zen, baina Dionisosen baldarkeriak edo ninfaren arintasunak gero eta bide gehiago ezartzen zuen bien artean. Alde egingo ziola etsita, Dionisosek oztopoa jarri zion eder iheslariari, eta sasi edo laharrondo bat hazarazi zuen haren aurrean (gauza aski erraza landaretzaren jainkoa den norbaitentzat...).
‎Eta hala ere, ez nuen pistola askatu. Behokak, izuturik, jauzi egin zuen bi hankaren gainean. Eta hala ere, ez nintzen erori.
‎Orduan, Garrüzen biltzen zen Etxeberrirekin eta gainerako ministro euskaldunekin, Erreformaren doktrina gure mintzairan paratu beharrez. Ez zuen bi urte hartatik, baina niri aspaldiko, arras arras aspaldiko istorioa iruditzen zitzaidan hori guztia.
2007
‎Bele beltz bat zebilen oinez lorategian. Makurtu eta Svenek elur bola bat egin zuen bi eskuekin, eta lasai lasai, belearengana hurbildu zen.
2008
‎Eszenari begiratuta, edonor ohartuko zen nola ahalegindu zen Regina bi aldiz hitz egiten, ahoa ere ireki zuen bitan era nabarmenean(. Hoa hi heu orain zakurraren ipurdira!, esan ote zion batean, eta. Berebiziko pazientzia izan zinan hire aitak hi aguantatzen lau urtetan, eta zertaz kexatzen haiz??
‎Reginak bazekien, bai, ezinbestean jakin behar zuen?, Faustik isilduaren berri: bazekien markesa anderea biktima zela eta markes jauna borreroa haien arteko auzian, eta bazekien, ondorioz, han nork sufritzen zuen batez ere; ikusi besterik ez zuen bi alaben urtebetetzean antolatutako jaialdian ere nola zebilen bakoitza: markes jauna kontsularekin hitz eta pitz, ezer gertatu ez balitz bezala; markesa anderea, aldiz?
‎Ordurako txalupetara iritsiak ginen. Sendagileak, pikotxarekin, puskatu egin zuen bietako bat, eta gero denok bestera igo eta Ipar Adarrerantz abiatu ginen.
‎Kafea zurrutadaz zurrutada edan ondoren, gauza garrantzitsuetarako neskamearen beharrik gabe, altxa eta puru kaxa hartu zuen bi eskuekin. Sarrailatxoa ire ki eta, bi hatzen artean bat hartuz, sudur parera eraman zuen aurrena, begiak itxita usaintzeko, eta belarri ondora gero, puntuan lehortutako tabakorriaren grakada fina sumatzeko.
‎Traje marroi iluneko gizonaren begi txikiak betzuloetan ostendu ziren. Solaskideak azken cachaça apurra banatu zuen bi basoen artean.
‎Baina Mutrikura joan zen emazte bila. Ez zuen nahi andre bizkaitarrik eta horrexegatik zeharkatu zuen bi probintzien arteko muga, Mutrikun ezkontzeko.
‎Halako batean, arrainei buruz ari zirela, aspaldian ahaztuta neukan keinu bat egin zuen osaba Santik. Arrainaren neurria adierazteko ez zuen bi eskuen arteko distantzia erabili, ohi den moduan, baizik eta ezkerreko besoa luze jarri eta eskuineko atzamar erakuslearekin ogia non moztu adierazten den erara markatu zuen beso gainean arrainaren tamaina. Hasi atzamarretatik eta eskumutur ingururainoko tamaina seinalatuz.
‎–Zein da egin geniezazukeen galderarik onena eta zein erantzuna??. Merylek hauxe bota zuen bi bider pentsatu gabe: –Balio al du fikzioak gaur egun??.
‎Reginak bazekien, bai –ezinbestean jakin behar zuen–, Faustik isilduaren berri: bazekien markesa anderea biktima zela eta markes jauna borreroa haien arteko auzian, eta bazekien, ondorioz, han nork sufritzen zuen batez ere; ikusi besterik ez zuen bi alaben urtebetetzean antolatutako jaialdian ere nola zebilen bakoitza: markes jauna kontsularekin hitz eta pitz, ezer gertatu ez balitz bezala; markesa anderea, aldiz...
‎Eszenari begiratuta, edonor ohartuko zen nola ahalegindu zen Regina bi aldiz hitz egiten –ahoa ere ireki zuen bitan era nabarmenean(" Hoa hi heu orain zakurraren ipurdira!" esan ote zion batean, eta" Berebiziko pazientzia izan zinan hire aitak hi aguantatzen lau urtetan, eta zertaz kexatzen haiz?" bestean?), ahoa ireki ahala itxi egin bazuen ere–, harik eta hirugarren ekinaldian esan beharrekoa esan zion arte:
2009
‎Alegoria beraren beste kopia bat igeltsuzkoa Goetheren etxean Frauenplanen ikusten da, goiko eskailera buruan ezkerretara, gelako sarrera alboan. Goethek oso kuttuna zuen bi kouroi on errepresentazioa. Kastor eta Polux?
‎Lana uzteko ideiak zorabioa eragiten bazion ere, Oskarrek onartu egin zuen azkenean. Azken batean, etxea eta autoak ordaindurik zeuden eta Anaren lanak aski eta sobera emanen zuen bien mantenurako. Eta egoera behin behinekoa izanen zen, nobela amaitu arte besterik ez.
‎Segituan hartu zuen Bik hitza:
‎Ez dakienari erakutsi, gosez dagoenari jaten eman eta egarriz dagoenari edaten, Jainkoaren eskuari helduta nabigatu behar da beti, eta ezer ez daukatenen alde eta gaixoen alde eta hondamendiak eta gerrateak pairatzen dituztenen alde eskatu? , erantzun zuen Bik, apaizak.
‎Eta orain, iruzurti bat! , esan zuen Bik, on Servando Apeztegiak, sua suari.
‎–Zergatik zitala? , esan zuen Bik, susmo txarrak eginez.
‎–Ez, egia esan behar badut... , onartu zuen Bik, apalki.
‎Josebak afaria prestatu zuen bientzat eta kafea hartzen ari zirela gaineko solairutik kolpeak, botila hausteak eta oihuak entzun zituzten.
‎Zalea ez zen arren, gustura jarraitu zituen norgehiagokaren hamar minutu, zerbeza bat edaten zuen bitartean. Tarteka, beren seme alabekin zeuden aitei erreparatu zien, batek futbolinera jokatzen zuen bi alabatxorekin. Bere burua horrelako egoera batean irudikatu nahian.
‎egongo ez zen, bada, baldin eta semearen hitzetan bere burua islatua ikusi bazuen. Berari ere behin baino gehiagotan bururatu zitzaion, izan ere, militarra izango zela, beste baldintza batzuetan jaio izan balitz, lehen Mundu Gerrako lau urteetan, egunkaria zabaldu ahala irakurtzen zuen bi bandoei buruzko informazioa?, atsegin baitzituen hitz handiak: Aberria eta Estatua, Erlijioa eta Eliza, Erregea eta Erregina, Hierarkia eta Ordena, baita Banderak eta Dominak ere, eta horretarako behar beharrezkoak baitziren gainegiturak eta azpiegiturak, eta, batez ere, Polizia eta Armada, guztiari eusteko; hitz haien gainetik, ordea, beste bat zuen Nazariok:
‎zerbait dute-eta; amak jarri zuèn musikak ere epel utzi zuen, berari ere, aitari bezala, martxa militarrak eta himnoak gustatzen baitzitzaizkion, haiek txistukatzeko ohitura ere bazuen, pausoa martxaren erritmora egokitzen zuela, ia automatikoki?; guztiaz ere, Teofilo Mariak aitari begiratzen zion tarteka, zeinak amari begiratzen baitzion aldika; gurasoen begirada haietan, ordea, ez zen guztia, azken urte erdian izan zen bezala, urruntasun; aitzitik: ...azken hilabete haietan galdu zuèn babesgune afektiboa berreskuratuta, bere buruarekiko konfiantza bereganatu baitzuen, halako eran, non, bere begiraldi haietako batean. Aleluia bukatu eta handik bospasei segundora?, aitaren irri zabalarekin topatu eta Teofilo Mariak berdin erantzun baitzion; irri egiteaz gain, baina, mahai gainean zuèn eskuin eskua ukabil bihurtu eta burua gora eta behera mugitu zuen bi bider kementsu, keinu haiekin Rikardo Lehoibihotzen paperean jarri eta aitari bere zina eskaini nahi balio bezala: itzalak itzalpean utzi gaitu orbetarrok aldi batez, bai, baina zin degizut zure ondoan izango nauzula, aita, orain eta beti, orbetarron izen ona eta leinuaren eguzki distiratsua birkonkistatzeko ahaleginean.
‎argazkian, izan ere, bi mutilek ez zioten elkarri begiratzen; are gehiago: argazkia ikusita, nornahik esango zuen biak ere argazki ateratzaileari begira zeudela; argazkiari arreta osoz erreparatuz, ordea, beste ondorio bat ere atera zitekeen, bai baitzirudien ezen begirada haiek gehiago zutela urruneko urrunean finkatutako puntu bat, ideala?, helmugatzat, beraiengandik hiruzpalau metrora egon zitekeèn objektu edo pertsona bat, fotografoa bera?
‎ahoa ere ireki zuen une batez, egia zen Adak, eroetxean egin zuèn egonaldiaren ondotik, oreka gutxieneko bat berreskuratu zuela, baina egia zen, halaber, egonaldiak berak marka eta estigma ezinbesteko bat eragin ziola: xehetasun hura aipatuko ote zion, bada, anaiak arrebari, Ada are gehiago mintzeko??, baina aitak, orduan, mugimendu hautemangaitz bat egin zuen, burua zentimetro bat gora eta zentimetro bat behera eraman zuen bi aldiz?, inguruan bilduen begiradak erakarri zituena, sabai zurira begira zegoèn Reginarena izan ezik; jarraian, aitaren keinu nolabaitekoaren esanetara edo jarriz, Domingori begira jarri ziren guztiak. Reginak bere soari eusten zion, burua ere halaxe zuelako, beharbada, sabai zuria bezain zuri?, eta hark. Domingok, halaxe hitz egin zuen:
‎Teofilo Maria erantzutera zihoakion arrebari... ahoa ere ireki zuen une batez –egia zen Adak, eroetxean egin zuèn egonaldiaren ondotik, oreka gutxieneko bat berreskuratu zuela, baina egia zen, halaber, egonaldiak berak marka eta estigma ezinbesteko bat eragin ziola: xehetasun hura aipatuko ote zion, bada, anaiak arrebari, Ada are gehiago mintzeko? –, baina aitak, orduan, mugimendu hautemangaitz bat egin zuen –burua zentimetro bat gora eta zentimetro bat behera eraman zuen bi aldiz–, inguruan bilduen begiradak erakarri zituena, sabai zurira begira zegoèn Reginarena izan ezik; jarraian, aitaren keinu nolabaitekoaren esanetara edo jarriz, Domingori begira jarri ziren guztiak –Reginak bere soari eusten zion, burua ere halaxe zuelako, beharbada, sabai zuria bezain zuri–, eta hark –Domingok– halaxe hitz egin zuen:
‎argazkian, izan ere, bi mutilek ez zioten elkarri begiratzen; are gehiago: argazkia ikusita, nornahik esango zuen biak ere argazki ateratzaileari begira zeudela; argazkiari arreta osoz erreparatuz, ordea, beste ondorio bat ere atera zitekeen, bai baitzirudien ezen begirada haiek gehiago zutela urruneko urrunean finkatutako puntu bat –ideala? – helmugatzat, beraiengandik hiruzpalau metrora egon zitekeèn objektu edo pertsona bat –fotografoa bera– baino, puntu hura ez leku baterako abiapunt...
‎sinesten zuen, bai, sekula ikusi ez zuèn anaiatxoa aingerutxo bihur zitekeela, baina, bihotzez baino gehiago, komenientzia hutsez sinesten zuen –orbetarren arimaren armarriari askoz hobeto zihoakion aingeru bat munstro lotsagarri bat baino–, sineste guztiek komenientziatik –gutxiago edo gehiago– zerbait dute-eta; amak jarri zuèn musikak ere epel utzi zuen, berari ere, aitari bezala, martxa militarrak eta himnoak gustatzen baitzitzaizkion –haiek txistukatzeko ohitura ere bazuen, pausoa martxaren erritmora egokitzen zuela, ia automatikoki–; guztiaz ere, Teofilo Mariak aitari begiratzen zion tarteka, zeinak amari begiratzen baitzion aldika; gurasoen begirada haietan, ordea, ez zen guztia, azken urte erdian izan zen bezala, urruntasun; aitzitik: ...bete haietan galdu zuèn babesgune afektiboa berreskuratuta, bere buruarekiko konfiantza bereganatu baitzuen, halako eran, non, bere begiraldi haietako batean –Aleluia bukatu eta handik bospasei segundora–, aitaren irri zabalarekin topatu eta Teofilo Mariak berdin erantzun baitzion; irri egiteaz gain, baina, mahai gainean zuèn eskuin eskua ukabil bihurtu eta burua gora eta behera mugitu zuen bi bider kementsu, keinu haiekin Rikardo Lehoibihotzen paperean jarri eta aitari bere zina eskaini nahi balio bezala: itzalak itzalpean utzi gaitu orbetarrok aldi batez, bai, baina zin degizut zure ondoan izango nauzula, aita, orain eta beti, orbetarron izen ona eta leinuaren eguzki distiratsua birkonkistatzeko ahaleginean.
‎egongo ez zen, bada, baldin eta semearen hitzetan bere burua islatua ikusi bazuen. Berari ere behin baino gehiagotan bururatu zitzaion, izan ere, militarra izango zela, beste baldintza batzuetan jaio izan balitz –lehen Mundu Gerrako lau urteetan, egunkaria zabaldu ahala irakurtzen zuen bi bandoei buruzko informazioa–, atsegin baitzituen hitz handiak: Aberria eta Estatua, Erlijioa eta Eliza, Erregea eta Erregina, Hierarkia eta Ordena, baita Banderak eta Dominak ere, eta horretarako behar beharrezkoak baitziren gainegiturak eta azpiegiturak, eta, batez ere, Polizia eta Armada, guztiari eusteko; hitz haien gainetik, ordea, beste bat zuen Nazariok:
2010
‎Lekukoen arabera, Gilek jarrera lasaia eduki zuen batzordearen bileretan,, harrigarri lasaia?. Urtarrilean egindako lehen bileran batzordekide guztiek adostu zuten ez zegoela zuzendariarekiko inolako aiherrik edo kontrakotasunik, eta ikerketa gehiago egitea zela asmo bakarra, baina Agustin Azkarate EHUko arkeologo katedradunak ezin izan zuen bi bilera baino gehiago agoantatu. Hasieran, Julio Núñez eta bera izan ziren batzordeko bi adituak, baina Gilen jarrera ikusita, eta lan arkeologikoari buruz aurkeztutako txostenak irakurrita, etsi egin zuen, eta EHUko arkeologia sailaren esku utzi zuen ardura.
‎zen inondik ere, Montserrat Riusek adierazi zuenez. Testuei buruz, egiptologoak argitu zuen bi idazkun mota aurkitu zituztela Iruña Veleian. Taula batzuetan, Egiptoko historia eta jainko jainkosei buruzko datuak agertzen ziren, latinez.
‎Ez bata eta ez bestea ez ziren prentsaurrekoan izan. Hutsez galdetuta, artean Veleiako adituen taldean omen zeuden?, Gilek erantzun zuen biak, tesi baten aurkezpenean, zeudela, baina iradoki zuen, hala ere, Knörrek bat egiten zuela komunikatuarekin.
‎ez?. Aleman naziak arraian idatzi zuen bi borroka egun aurreztuak izan zirela bonbei esker.
‎Honen bidez gerra eta literatura egin zituen. Horrela adierazi zuen bi mundu gerretan izkiriaturiko testuetan. Bere eleetan:
‎–granada krater oro arazo bat zen, alanbre hesi oro antinomia bat, arantza oro definizio bat, leherketa oro postulatu bat?. Kantek erran zuen bi gauza zirela nagusi: gure buruen gainean izarrez beteriko zerua eta gure buruan lege morala.
‎Zazpiak laurden gutxi ziren leihoan silueta bat iragan zenean. Ez zuen bi bider pentsatu norena zen. Zuzendari izerdiz blaituak apartamentuko atea iragan zuen.
‎Penagarria zen baina gizon hark sinetsi egiten zuen bien arteko maitasunean. Hainbesteren ohitura bera gordetzen zuen, zenbait pentsamenduri maitasuna deitzen ibiltzekoa, eta ondorioz, iskanbilak antolatzen zituen hura demostratzeko.
‎Sebastianek lurrean iraun zuen bien bitartean. Neska, aita ikusita txundituegi, ate ondoan ezkutatu zen.
‎–Gaixoak, esan zion Luiak xuxurla urratu batean, eta hain hitz egiten zuen suabe, bidaia amaitu aurretik Omarrek okupatua zuen biak bereizten zituen espazio hila.
‎Isiltasunak hartu zuen restopeko aparkalekua. Gero, emakumeak irri egin zuen bi hortz txiki erakutsiz, eta domino baten antzera, guztiek berdin egin zuten, enkontruaren amaiera ahalik eta modu eztienean iragarriz.
‎–Bihar etorriko da! , esanaz bukatzen zuen bi esaldiko hizketaldia eta leihora begira jartzen zen berriz, baldetxoa altzoan.
2011
‎osaba baserrian geratu zen eta gure aitak herritik alde egin zuen. Handik puska batera gerra madarikatu hura lehertu zen, bazterron nahasle, eta erabat ezinezko bihurtu zuen bien arteko hurbiltzea. Ez da denbora asko amak kontatu zidala, aita hil eta urtebetetsura herrira itzuli zenean izan zen, gerratea hasi eta gutxira atxilotu eta kartzelatu zutela hura, eta heriotza zigorra ezarri ziotela; eta berak ez dakiela nola izango ziren gauzak, baina bazekiela, anaia, beste armadan kapitain zena, gau batean bisitan joan zitzaiola espetxera, eta bertan mintzatu zirela biak azkenekoz.
‎–Zergatik ez dugu egunen batean hegaletik hegazkinen bat botatzen, baina don Salustio pulpituan dagoenean?? , erran zuen bietarik batek.
‎Hirurak ohean nahas mahas zeuden arren, buruak altxatu zituzten eta, arnasa baretzeko astia hartu ondoren,. Sartu, nahi baduk? esan zuen bi morroietako batek. Garbi zegoen ez zegoela, mutilen aldetik bederen, nire kontrako jarrerarik.
‎Hiru urtegarrenerako Lilian Weiss abeslari famatua egin zen, Europara ere gonbidatu zuten, baina Luigiren hegoalde begiradak ez zion neskari urruntzen utziko. Elkarrekin bizitzea deliberatu zuten, bietarik bat hil arte, aipatu zuen bietako batek, broman. Hala ere, uztartzea ez zen luzarorako izango beharbada.
‎Abertzalismoaren baitako tradizio heroikoan, Etxebarrietaren heriotza Lauaxetarenarekin konparatzea argigarria da. Bizitzaren sakrifizioa aberriaren alde egiteak zentzu osoa zuen bientzat, baina testuinguru desberdinetan eman zuten, eta haien bizitzen azken esanahiak ere ezin ziren izan berdinak. Lauaxetaren ekintza armada konbentzional baten barruan eta gerra egoeran egina zen; Gernikaren bonbardaketaren ondorioz behartua sentitu zen prentsa internazionalari herri kiskalia erakustera, horretan ari zela harrapatu zuten arte.
‎aizkolari txapelketa adibidez, ikuskizun artistiko bilakatzen du, norgehiagokaren erritmo bizia baliatuz, aizkoren ulua, ezpal saltariak, kameraren ikuspegi pikatu eta kontrapikatuak, begiratu isilak, arnas hots estuak? Berdin paisaiarekin (Bertizen eta Elizondon errodatu zuten filma); pertsonaiei eta istorioari dimentsio zabalagoa emateko erabili zuen bi baserriak eta bi familiak banantzen, baina baita elkartzen, dituen baso itxia. Sekretuen gunea da basoa, izuarena, gudarena eta heriotzarena, eta baita animaliena, maitasunarena eta olgetarena.
‎egin zuen bi urtez soldadutza.
‎Besteak, berriz, plazaren erdian jarraitzen zuen, bere gorputz itzelarekin zer egin jakingo ez balu bezala. Diegok ez zuen bitan pentsatu. Zezenaren aurrean ez zegoen pentsatzeko astirik, eta oraingo egoeran gutxiago; bere kapotea hartu, eta plazara jauzi egin zuen, nor toreatzeko gogo gehiago zuen guztiz jakin gabe:
‎Loritoarenak agoantatzen ari nintzela iritsi zen Narinhel. Haren begien distirak ahanztura ekarri zidan, eta ni inoiz egitera ausartu ez nintzena egin zuen bi hitzekin: Loritoa uxatu.
‎Ez zuen nirekiko lotura afektiborik, erreakzionatzeko beharrik ere ez. Nire senarra zirudien, zeinak ez dakidan lesbiana batekin ezkondurik jarraitzea erabaki zuen biok esfortzu bera egiten ari bagina bezala, edo harreman sexualei iskin egiteko estrategiatzat onartu zidan, nire ateralditzat, hala ere biok esfortzu bera egiten ari bagina bezala. Distantziarako arrazoi inpostatua matrimoniotik kanpoko bere larru jotzeak izan ziren lehenengo, Leongo hiri koxkorrean nuen konfidente batek jakinarazten zizkidanak (eta nire paseoetako batzuk konpartitzen amaitu zuena); distantzia territoriala eta aipatu berri dudan arrazoiagatik sorturiko distantzia espirituala gero, eta lesbiana izatea azkenik; sexualki independizatu ginen bata bestearekiko, eta hala, gure harreman sexual bakoitza zen bestearena, besteari esker, bestearen kargaz.
2012
‎aluminiozko pieza aurrefabrikatuak. El aluminio, Mikel, es la piedra filosofal del siglo XXI, esaten zidan, marketing ikastaro batean ikasitakoa zirudien aldarrikapen sutsu horrekin zehazki zer esan nahi zuen biotako inork, nik ez, eta berak gutxiago, ez zekien arren.
zuen bion ohorearen mesedetan.
‎Eta aitortzen dut atsegin dezentez aritu nintzela zenbait familiaren ezaugarri bereziak jatorrietaraino aztertzen. Argi eta garbi aurkitu nuen nondik datorkion familia bati kokots luzea, zergatik bigarren familia batek zital ugari izan zuen bi belaunalditan, eta inozo asko beste bitan; zergatik hirugarrenekoak izan ziren burugabeak, eta laugarrenekoak iruzurgileak. Nondik datorren Polidoro Virgiliok 88 halako etxe ospetsu batekoei buruz esaten duena:
‎Biratu eta egundoko gorputz bat ikusi nuen neure eta eguzkiaren artean, aurrera zetorrena irlarantz. Ematen zuen bi milia izango zituela altueran, eta sei edo zazpi minutuz ezkutatu zuen eguzkia, baina ez zitzaidan iruditu airea askoz hotzago edo zerua ilunago zegoenik mendi baten itzalpean egon banintz baino. Nengoen lekurantz hurbildu ahala, substantzia tinkoa zela ematen zuen, azpialdea laua, leuna eta oso distira biziaz zuena beheko itsasoaren islaz.
‎Zoruan etzanda nengoela hartu zidaten neurria jostunek: bat lepoan zutik jarri zen eta beste bat zangoaren erdi aldera, soka sendo bat tenkaturik zutela bakoitzak mutur batetik helduta; bitartean hirugarrenak sokaren luzera neurtzen zuen bi zentimetro eta erdiko erregelaz. Gero, eskuineko erpurua neurtu zidaten, eta ez zuten gehiago behar izan; izan ere, kalkulu matematikoaren arabera, erpurua baino bi aldiz lodiagoa izanik eskumuturra, eta era berean kalkulatuz lepoa eta gerria, eta nire alkandora zaharraren laguntzaz, zeina haien aurrean lurrean zabaldu bainuen eredu bat izateko, dena neurri egokiz egin zidaten.
‎Itsua bere izterburuen gainean abaildu zen eta, burua atzera botarik, bere begi berdaxkak birakatuz eta mihia aterata, urdaila igurzten zuen bi eskuez, eta aldi berean hagun helkor bat botatzen zuen, zakur goseti baten gisa. Emmak, nazkaturik, sorbalda gainetik jaurtiki zion bost liberako txanpon bat.
‎Izerdia tantaka zerion, lurrun metalikozko hasperen batean finkatua zirudien aurpegiari. Haren hortzak klasketaka ari ziren, begi handiagotuek uherkiro so egiten zuten ingurura, eta galdera guztiei ez zien erantzuten burua mugituz beste; irribarre ere egin zuen bi edo hirutan. Poliki poliki, haren heiagorak ozenagoak izan ziren.
2013
‎zineten kontu horrekin, biok taberna batean elkarrekin baldin bazeundeten, ez zen deserosoa zuekin egotea. Bikote batekin bakarrik egoteak inplizituki daraman sentsazio arraro hori ez zen existitzen, eta zuen bion mundutik kanpo beste guztientzat lagunak zineten. Jendeak zer pentsatuko zuen axola ez zitzaizuenez, zuek zeuen modura jarraitu zenuten, zuen erlazio ez arruntarekin, ni nengoen lekutik inbidiaz beteta begiratzen niona askotan.
‎Bilboko Gran Via ondoko bulego hartan zegoen gizon lodikote hark erabaki zuen nire anaia ez zela nirekin batera Ingalaterrara etorriko, ezarrita zeukaten adin epea pasatua zuelako. Eta, horrekin batera, hark erabaki zuen biok hirurogeita bi urtetan gutxienez bananduta egongo ginela. Ez zait inoiz gizon haren aurpegia ahaztuko.
‎Eguerdi aldera Oierrek bazkaria egiten zuen bientzat, zerbait erraza, eta platerak Martinek garbitzen zituen. Batzuetan, Martin jaitsi eta taberna batetik biontzako bazkaria ekartzen zuen, hanburgesak batez ere.
‎Elkarri begiratu eta Kimuk logelara bideratu zuen bien artekoa, ia ia beragandik kanpo existitzen zen elkartze bat bailitzan.
‎Handik astebetera, ordea, sukarrarekin eta buruko minarekin esnatu zen; oka ere egin zuen bi aldiz goiz hartan; eguerdian, berriz, apenas bazkaldu zuen.
‎Marra baten gorabeheran daudela erantsi nion igandeetako golak ere eta, ondorioz, milaka lagunen zoriona. Marra batekin neurtzen ziola amak, gogoratu zuen komisarioak, umetan hazkundea, eta marra batekin neurtzen ziola orain gerrikoak sabelaren bolumena, eta hori esatean bere sabela jo zuen bi eskuekin pare bat aldiz.
‎Gisa horretakoak dira guk bildurik ditugun Garibaldiri buruzko txostenak. Atxilotu genuenean amak berehala esan zidan ordezko bat genuela eskuen artean, jarraitu zuen bi edalontziak mahaiaren gainean jartzen zituen bitartean. Erudizioa gustuko zuen nonbait.
‎Pitxerrean gelditzen zen ardoa banatu zuen bi kopetan, ez hein berean: berera bota zuen gehiena.
‎Errota mutilaren patuak izua areagotu zuen bi arroxelarren bisaietan. Jainkoak daki zer konprenitzen zuten.
‎Bere muturrik goibelena erakusten ari zen abendua egun hartan. Horrek ez zuen bi soldaduen urrats patxadatsua biziagotu. Adinekoak ziren biak; aunitz ikusi eta aunitz bizi izanikoena, haien itxura.
‎Eramangarriagoa izango zatekeen beretzat amonak historia atzean utzi zuela aditzea; etapa hura gaindituta, besteren batekin osatu zuela familia eta gaztetako anekdota bilakatu zinela apurka. Sinesgarriagoa egingo zitzaiokeen halaber, zuen bien arteko harreman ezinezkoa amonak berak eten zuela entzutea. Ororen gainetik horixe nahiko zukeen entzun.
‎Talde armatua zuzentzea, bahitzea eta diru publikoak gaizki erabiltzea egotzita, Vera eta Barrionuevo auzipetu zituen. Fiskalak 23 urteko zigorra eskatu zuen bientzat, eta 22koa Sancristobalentzat.
‎Gizon eskasia zela eta, Elizabeth Bennetek eserita egon behar izan zuen bi dantzatan. Tarte horretako une batean, andereñoak oso gertu izan zuen berarengandik Darcy jauna eta, horrela, gizon horren eta Bingley jaunaren arteko elkarrizketa gainetik entzuteko aukera izan zuen.
‎Elizabethek oso azalpen arrazoitsua iritzi zion, eta solasak aurrera jarraitu zuen bien atseginerako, harik eta afariak karta jokoari amaiera eman, eta gainerako damei Wickham jaunaren begiramenetatik zegokien zatia eskaini zien arte. Philips anderearen afari zaratatsuetan ez zegoen berba egiterik, baina Wickhamen moldeak gustuko egin zitzaizkien guztiei.
‎Hain gizon harroa hala aldatzeak harridura ez eze esker ona ere sortzen zuen..., izan ere, maitasunari, maitasun gartsuari egotzi beharrekoa zen; eta, maitasuna zen aldetik, sentimendu horrek ez zion Elizabethi inongo desatseginik eragiten, bultzatu beharreko inpresio bat baizik, joera hori ondo zehaztuta ez bazuen ere. Begirunea, ongura, esker ona zion, zinez axola zitzaion gizonaren ongizatea; eta bakarrik jakin nahi zuen ea noraino gura zuen berak, Elizabethek, ongizate horretan esku izan, eta noraino lagunduko zuen bion zorionerako bera bere ahalmenaz baliatzeak, senak artean ere ahalmen hori bazuela esaten baitzion. Darcyk gorteamenduari atzera ere ekin ziezaion.
‎Handik astebetera, ordea, sukarrarekin eta buruko minarekin esnatu zen; oka ere egin zuen bi aldiz goiz hartan; eguerdian, berriz, apenas bazkaldu zuen.
2014
‎Sukaldeko harraskara bota zuen ore gogor eta maskaldua. Bertan utzi zuen bi egunez, sukaldera hurreratu ere egin gabe.
‎Kaspio itsasoarena baino depresio handiago batean sartu, eta ez zuen bi urtetan burua jaso. Eta, handik goiti, kili kolo ibili zen bizitza osoan?. Eskerrak, hala ere, poesiari?!?, erraten zidan ikusten nuen bakoitzean, poesia bizigarri bakartzat balu bezala?, burua erabat jaso gabe.
2015
‎amaren ustez, konpainia txarrek eraman omen zuten horretara; lagunen ustez, berriz, ama zorrotzaren zurrunkeriak eraman omen zuen alaba bizitzaren, alderdi basatira?. Bi teoria horietatik egiazkoa zein zen galdetu genion idazleari, galderen txandan, eta idazleak erantzun zuen biak izango zirela egia neurri batean, amak eta lagunek, bakoitzak bere ikuspegian horrela ikusten zutenez gero.
‎–A, bai, moztu egin dut eta kolorea aldatu, ile xerloa hartu zuen bi atzamarren artean?: kaoba.
‎Stalinek bere bibote lodia keinu automatikoz orraztu zuen bi atzamarrak poliki pasatuz, bere atzean borborka zegoen iskanbilari disimulurik gabeko bozkario begiradak zuzenduz.
‎Tabakoak, saminak eta alkoholak hondoratutako zuloetatik begiak irten beharrean jarri zitzaizkion Erreri eta Jota paretaren aurka kolpatu zuen bi besoetako giharrak eteteko zorian.
‎Beso bat askatu zion eta atzera bota zuen eskua txaketaren poltsikora iristeko ahaleginean. Bizkarra ia angelu zuzenean okertu behar izan zuen biak batera lurrera ez erortzeko. Zigarro pakete zapaldu bat, txiskeroa, txanpon batzuk, kondoi eta auskalo zer gehiagoren artean, giltza sorta topatu zuen azkenean.
‎Industrialdeko lehen pabilioiak agertu arte ez zuen bietako inork hitzik esan. Behin ikaraldia pasata, bere haserrealdian Jotari esatea bururatu zitzaizkion errieta guztiak ere ahitu zirela ohartu zen Erre.
‎Jokoari arreta ipintzen saiatu zen Loyola ere, baina ezin zuen. Ezin zuen bi egun barru inbertitzaile potolo harekin zeukan bilera ahaztu. Atzerritarrak behar ziren, bota zion bere buruari, aurreko eztabaidari jarraituz isilean.
‎Txaloak eta oihuak mututu egin ziren kolpera, besarkadak izoztu. Jendeak korru bat egin zuen bien inguruan, eskolako jolas-lekuan borroka bat zegoenean bezalaxe, oroitu zen Erre. Beharbada justua eta guzti zen, hausnartu zuen orduan.
‎Ez dizu beldurrik ematen Herodesen estatuak, Florida parkeko Belenean? Badakizu zer egin zuen bi urtetik beherako ume guztiekin. Ezer erantzun gabe begiratzen nion, kontatzen zidana nire belarriek inoiz entzundako gauzarik liluragarriena bailitzan.
‎Arratsalde haietako batean soldadu batek, edanda eta seguruenik kaskagorriaren arrakastak mindurik, erronka egin zion, erranez ea ezpata mingaina bezain trebeki dantzatzen ote zekien. Ez zuen bitan erran behar izan. Dorreko patiora jaitsi ziren biak, arkaniar oste batez inguraturik.
‎Azken batean, konponbide egingarria bultzatze aldera, erakunde armatua, teorian bederen, negoziazio politikotik kanpo utziko zuen bi erraileko negoziazio eskema hitzartu zuten ETAk eta Batasunak. Horren ondorio izan zen ezker abertzalearen alternatiba taktiko berria Batasunak aurkeztea, eta ez, ordura arte bezala, ETAk.
‎arteko marra bereizlea ezartzen eta, ondorioz, ezker abertzalea politikoki bakartzen. ETAk berak ere gogotik elikatu zuen bi lubakien eskema orduko kanpaina militar gogorrarekin, negoziazioa behartzea helburu.
‎Ez duzu gutxiago merezi, noski?. Zer egiten zuen bi aldiz pentsatu gabe, Heidi amaren atzera joan eta txabusinaren azpira eraman zuen eskua.
‎–Arozenak saldu egin gaitik. Lehendabizi, zuen bion berri eman ziean espainiar agenteei, paretik kentzeko. Eta nire moduko baino geratu ez garenean, bildutako margolan guztiak bereganatu ditik.
‎–Ordizian ostera, gona lisatu zuen bi eskuez?. Etxean gaudela esatea asko esatea litzateke ordea.
‎Kepa ez bezala, bera lehen notatik hartu zuen gatibu musikak. Eskuak soineko beltz apainaren magalean gurutzatuta, ez zuen bi dantzari nagusien mugimendu txikiena ere galtzen. Primerako lekua zuten horretarako, egia esan.
‎Mugitzeko agudo, bertan oinak hoztuta bukatu nahi ez bazuten. Ez zuen bi aldiz esan beharrik izan. Aldapa muturrak txikitu beharrez jaitsi eta atzera begiratu gabe bilatu zuten denek kamioiaren babesa.
‎Aita semeen arteko ezinikusiak soka luzea zuen, lehenagotik zetorrena. Jexuxek, Aitak egina zuen ezkontza tratua ez zuen aintzakotzat hartu, eta horrek erabat petraldu zuen bien arteko giroa. Jexux sarritan ibilia zen lagunei andrea bilatzen, bitarteko lanak egiten, eta azkenean berari ere halaxe bilatu zioten emaztea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia