Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2005
‎Mateo irten zenetik ez zen herrian bizi, horrek azaltzen zuen bertan inork ezer ez jakitea. Bilbon bizi zen, alokatuta; Durangoraino trena eta gero jatetxeraino autobusa hartu behar izaten zituen lantoki berrira heltzeko.
‎Maloenara heldu zenean, Baloi topatu zuen bertan, kanpoko eskaileretan jesarrita, harrizkoetan. Bere zain zegoen.
2006
‎Giltza sarrailan sartzerako, Lewisek irekia zuen etxeko atea. Senarra ate ondoan gabon esaten ikustean, maiordomo ingelesak ekarri zizkion gogora, hain tente ikusi zuen bertan, hain adeitsu, hain adi. Bere herritik kanpo bizitako urteek ez dute lortu Lewisen arima ingelesa ezabatzea.
‎Maiterekin batera ezagutu zuen Nereak Lewis Oxforden. Maite izan zuen bertan lagun, ikaskide, pisukide eta sostengurik sendoena. Askotan pentsatu du Maiteren sostengurik gabe nekez gaindituko zuela atzerrian igarotako urtea.
2007
‎Egun batean, Astridi baserria hustea bururatu zitzaion ordea, gurasoak eta horrelako gauzak bertatik ateratzea, bertan bere zaldi Lilla Gubben bakarrik utziz, eta betidanik desio izan zuen tximino hura ere, Herr Nilsson, bertara ekarriz. Errematerako neska ilegorri, narrats, anarkista eta zoriontsu hura sartu zuen bertan: Pippi Långstrump.
2008
‎1803an iritsi zen Cuzcora. Emakume kreol bat ezagutu zuen bertan: Maria.
2009
‎Aurpegi borobilaren inguruko buruko zuriaz aparte, beltzez janzten zen goitik behera. Ez zuten hurbiltzen entzun, eta Oskarrek inpresioa izan zuen bertan gauzatu zela.
‎Gau iluna zen. Itxaropena zuen bertan aurkituko zuela Ana, autoaren ondoan. Hotzak, haserre, baina onik.
‎Ezin zuen bertan gelditu. Berandu helduko zen Cafe Napolira.
‎Eskuin aldera okertu zuen lepoa, lehendabiziko tunela bukatzen zen puntura. Itsas pasealekuak balkoi txiki bat osatzen zuen bertan, banku eta guzti, eta iparrorratz erraldoi bat marraztu zuten lurrean. Neurriz besteak baino handiagoa irudikatu zuten iparra, eta itsaso aldera begiratzen zuen haren gezi muturrak.
‎Lehengo aldean askozaz gutxiago hitz egiten zuen jendaurrean. Handik bost hilabetera utzi zuen bertan behera Liburu Brodatua: batzorde berezi bat sortu zuen administrazioaz arduratzeko.
2010
‎Interneten sartu zenean helburu bakarra zuen buruan: Palenqueko asunto guztiak ahaztu, eta hara non topatzen zuen bertan ere ezin zela kontu zikin horietaz libratu. Baina zer ari zen gertatzen?
2011
‎Orain, berriz, lotsa lotsa eginda kontatuko hien etxekoei, zer ibili hintzen, nola, norekin. ...ik ateratzen horrela asaldatzen denean, uste dut erremintaren bat harrapatu ziola poltsan, etxerako hartuta, jakina, eta garrasika ekin zion, eta besteak, hura ere ez baitzen isilik geratzekoa, bere onetik atera zuen nagusia azkenean, eta hau kolpeka hasi zitzaion denon aurrean, eskerrak Joxek, nagusi txikia esaten diotenak, apartatu zituen, bestela patroiak txikituko zuen gizajo hura, seko utziko zuen bertan, aurrena aitzur kirtenaz joka hasi bazen ere, halako batean kirtenetik heldu eta ia ia eman baitzion buruarekin, eskerrak banatu zituzten, bestela ez egitekoren bat ikusiko genuen egun hartan han. Izugarria zen, errumaniarra, berrogeita hamar urtetik gorako gizon puska, neskatxa bat bezala negarrez ikustea, kamioira igo eta trasteak egunero bezala garajean jasotzera abiatu ginenean, eta koadrilako guztiak isilik, txintik atera gabe.
‎Aldatuta itzuli zen bertatik, barrenak mugituta, hunkituta. Sufrimendu gehiegi ikusi zuen bertan, heriotza gehiegi,...
‎Eta goizero, bere maitasunaren forma zeraman marrubia aurkitzen zuen bertan.
‎Jendeari buruz hainbat eta hainbat datu zegoen folio haietan. Kaxak Ibañezen eskuetara heldu ziren eta betebehartzat hartu zuen bertan zegoena aztertzea, ez modu zehatzean, baina gutxienez gainbegiratu batzuk ematea.
‎Azken batean, zer egin behar zuen Iruñean? Astelehena arte ez zuen lanera itzuli behar, inor ez zuen bertan itxaroten. Inor ez.
2012
‎Langilea izan zen bere bizitza guztian, ia beti ondo ordainduta. Bere lehenengo lana 16 urte zituenean izan zuen, zerrategi batean, uda batez egin zuen bertan lan. Geroztik beti egin zuen lan, eta bere emazteak, bata zein bestea, ez ziren dirua erraz xahutzen zuten horietakoak izan.
‎Ile korapilo bat isurbidean eta hezetasun zetakak sabaian. Dasilvak segundo batzuk besterik ez zuen bertan eman. Sukaldean ere ez zen luzatu.
‎–Sandrak ez zuen bertan egon behar.
‎Jonek ez zuen ongi oroitzen zein zen Sandraren amaren etxea, errepidetik eskuin aldera zegoela bakarrik, baina, herrira iritsita, berehala ezagutu zuen etxe aurreko lorategitxoa. Gogoratu zuen bertan bazkaldu zutela Sandraren urtebetetzeren batean. Ordudanik mendeak igaro zirela ematen zuen.
‎Baina ez edonon. Bulligdoneko kide baten aita Princetoneko katedraduna zen eta, hari esker, doktorego tesia egiteko lekua lortu zuen bertan. Amaitu ondoren, postu on bat lortu zuen New Yorkeko Columbia unibertsitatean.
2013
‎Alexandra tsarina palazioko kaperan otoitz egiten ari zen. Ia egun osoa ematen zuen bertan errezatzen. Otoitz egiten zuen gertatu zenagatik, otoitz egiten zuen Rasputin, aita Gregori maitearen alde, eta otoitz egiten zuen zeharo beldurtuta zegoelako.
‎Ontziaren izena zuhurtzia osoz esateko hemerotekara jo genuke, eta orain ez daukagu horretarako astirik. Versusek Alice izeneko emakume bat ezagutu zuen bertan. Sonbreroduna, Chagallen eldarnio bat baino ederragoa.
‎Eta hain justu orduan, polentari berriro ere tomatea botatzen ari zitzaion artean, leihotik begiratu eta gizon zahar baten aurpegia ikusi zuen bertan, berari begira!
‎Zeure ezaupideko hainbeste jenderekin lotura duen leku bat, gainera? Wickhamek gaztaro osoa eman zuen bertan, badakizu?
2014
‎Ordua ezinezkoa zen: 30: 46 ipintzen zuen bertan. Geldituta zegoela imajinatu nuen, baina berehala ohartu nintzen kable batek hormako entxufe batekin lotzen zuela.
‎zentzu batean, behintzat, gorte moduko horren bufoia izan zen, baina bufoi izugarri arretatsu bat, ikusten eta entzuten zuen guztia memorian jaso zuena, eta mundu horretako sekretu ez gutxi agerrarazi zuen. La Côte Basque, ko orrialdeetan. Fikziozko izenek apenas estaltzen bide zituzten azpian ezkutatzen ziren pertsona errealak eta, kontatzen denez, argitalpenaren kariaz, bere buruaz beste egin zuen bertan aipatutako dametako batek. Horren guztiaren ondorioz, Estatu Batuetako goi gizarteak bizkarra eman zion, eta gertakari hura dekadentziaren hasiera izan zen Capoterentzat, zeina orduz geroztik alkoholaren eta lasaigarrien aldapa beherari lotu baitzitzaion, 1984an hil arte.
‎Kartzela etorri zaio gogora. Sarraila hotsak oihartzun itzela egiten zuen bertan. Soinu itoak baldintzatzen zuen askatasun apurra.
‎Arratseko bederatzietan Ikulskoera iritsi eta gaua egin zuen bertan. Barabako herri galdu hartan ez zuten batere berririk gerrari buruz.
2015
‎Montera kendu zion, baina gainontzeko arropa erantzi gabe utzi zuen bertan eta ahalik eta tapaki gehien bota zizkion gainetik. Hotz egiten zuen biltegi arraio hartan.
‎Ikaratu egin zen. Ez zuen bertan bere burua ezagutzen, seguru zegoen bera ez zela halako basakeria bat egiteko gai. Fotograma, ordea, argia eta hutsik gabea zen:
‎Geldi egonean itxaron beharrean, agureak trasteak jasotzen laguntzeko eskatu zidan, laster Ispiluen Kafera joatekoa zelako. Kanposantuko saioaren ondotik, ipuinaldia eskaintzen omen zuen bertan. Eta mihia zuloan gorde gabe, hitz eta pitz jardun genuen.
‎Hala ere, anarkismoaren nire interpretazioa oso badaezpadakoa zen, eta apaizen urteetako irakaskuntzak nik nahi baino eragin sakonagoa zuen bertan. Komunismoa mamu beltz bat izan zen gure hezitzaileen ahotan:
‎Kritika literarioa eta txutxu mutxuzaleen berritsukeria gurutzatzen diren puntua izan liteke idazleen biografia, eta, horretara itzultzea agindua genuenez, bete dezagun hitza. Tolosan bizi ziren Agirretarrak; aitak hasieran lantegi bat zabaldu, baina gero erreka jo eta udalaren enplegatu izan omen zen; fantasia handirik gabe ere, etxekoak eroso bizitzeko lain irabaziko zuen bertan; 1913an hil zen aita, ordea, eta, familiarentzako dolu eta zoritxarraz gainera, diru arazo larria ekarri zuen horrek. Joxemari zen zortzi anai arrebetan zaharrena, Eskolapioetan batxilergoa egin ondoren legeak ikastera Madrila joatekoa zena; hamazazpi urteko mutiko argia familia osoaren habe bihurtu zen orduan, eta ikasketa asmoak utzita lanean hasi zen, banku batean enplegatuta.
‎Kepak ez zekien Izaskunek bere begietan zer atzemango zuen. Damua ikusiko ote zuen bertan. Atsekabea.
‎Arreta, orriaren azken aldeko lerroek ernetu zidaten batez ere. Espainiako nazionalitatea zeukan emakume bat berarekin atxilotu zutela jartzen zuen bertan, Rita Maria Zabaleta izeneko emakumea, inolako partaidetzarik aurkitu ez eta epaileek aske utzi zutena. Emakume honek, hiru urteko semea zeukala Hansekin ere jartzen zuen lerro haien bukaera aldean.
‎La Navali buruzko txostenean. Argentina? ezizeneko emakume bat ageri zen, hori gogoratzen dut, eta egileak atsekabea adierazten zuen bertan harrapatu zutelako.
‎321). Hitz mordo handia bildu zuen bertan, eta esaldi zenbait ere badira tartean. Hona hemen adibideak:
‎Kartzela giroa erakutsi zuen, ostera, Koldo Izagirrek Agirre zaharraren kartzelaldi berriak kontakizunean (1999), eta erromintxelen lexikoa baliatu zuen bertan. Jokabide zuzena Izagirrerena:
‎1801ean, esate baterako, euskara giputzean erabiltzen ziren hitzen zerrenda osatu zuen, bizkaitarrek ezagutu eta uler zitzaten. Nomenclatura de las voces guipuzcoanas deitu zuen txostena, eta egia benetakoa esan zuen bertan: euskara giputzaren eta bizkaitarraren artean berdintasun handia dagoela, eta gauza bera gertatzen dela euskalki guztiak alderatuta.
‎Azkueren jokabidea ulertzeko, berriz, Hazparnen egindako hitzaldi bateko pasartea iruditzen zait egokia. Hauxe esan zuen bertan (Azkue: 61):
‎Garaitsu hartan idatzi zuen Gabriel Arestik Maldan behera poema, eta egitura berriko hizkera erabili zuen bertan, geroago euskara batua izango zenaren oso antzekoa. Harritzekoa, Bilbo erdalduneko familia erdaldunean sortu, euskaraz ikasi, eta halako senez jokatu izana:
‎XVIII. mendearen amaieran argitaratu zen Historia civil de la M.N. y M.L. Provincia de Álava liburua. Joaquín José Ortiz de Landazuri() gasteiztarra zen egilea eta, euskara dela eta, hauxe idatzi zuen bertan (Landazuri 1798 II: 119):
‎artikulua eman zuen argitara Euskonews & Media aldizkari elektronikoaren 26 zenbakian. Hara zer azpimarratu zuen bertan: –90.eko hamarkadan aldaketa bat nabaritzen da:
‎Eguberri ingurua behar zuen izan. Irudi itsasgarri batzuk eskuratu zituen andreak handik edo hemendik, eta haietako bat egin zion opari; kartoi puska hartan itsatsi, maitagarri bat zen, hegoak eta guzti, makilatxo bat eskuetan, makilaren muturrean izar bat?, eta honela idatzi zuen bertan:
2016
‎Emakume batek ez zuen bere umea soroaren txokoan utzi nahi, besteek egin bezala, eta bizkar zorro oinarrizko moduko bat prestatu zuen, lihozko oihal puska latz batekin, eta umea finkatu zuen bertan, txiki txikia baitzen, eta bizkarrean ipini. Horrela, egun osoangarraiatzen zuen umea, eta bere zereginak betetzen zituen, aitzurrarekin, gainerako esklaboek bezala.
‎Josebak presio eltzea non zegoen esan zion. Helenak armairutxotik atera eta olio apur bat isuri zuen bertan. Hura berotu bitartean tipula pixka bat zatikatu eta, olioa behar bezain bero zegoela iruditu zitzaionean, han bota zuen.
‎–Bai?, erantzun zion Josebak,, muntaia turistiko totala?, eta hori esaten ari zen bitartean Karolinak ere bere papertxoa han utzi zuela gogoratu zitzaion. Auskalo zer idatzi zuen bertan.
‎Kanpin mahaian utzi zituen, ura irakiten hasi zelako. Lapikoa sutatik erretiratu eta te poltsatxo bat sartu zuen bertan. Miles Davisen Kind of Blue aukeratu zuen iPodean entzuteko.
‎Josef I.a enperadoreak agintzen zuen bertan.
2017
‎Claudiak Violetari begiratu zion baina ez zion ezer esan. Susmatzen zuen bertan grabatuta zer zegoen. Danielek eta berak egindako lehen irratsaioa, haien aspaldiko ahots eta abesti gogokoenak gordetzen zituena.
‎Kolonoek kudeatzen dituzte, haiek baitira gehiengoa Aaiungo kaleetan. Naman hiribideari, zuhaitzak dituen bakarrenetako hari, Daddach deitzen diote sahararrek; izan ere, Sidi Mohammed Daddachek, 24 urte preso egon ondoren, harrera handia jaso zuen bertan, 2001ean. Saharar Mandela ere esan izan diote, eta ez da handik oso urruti bizi, baina haren etxea zainduta dago beti.
‎2007an Genevan izan zen; 2009an eta ezker abertzalearekin, estrategia aldatu zuen garaian; 2011n Aieten; aldian bultzatzaileetakoa izan zen? 2014ko otsailaren 26ko jardunaldia baino bi egun lehenago Lokarrik iragarri zuen bertan behera utzi zuela. –Ez da une egokia?; nahiago izan zuen, isilik?
‎Txartel bat helerazia zion Anna Schimdti arratseko emanaldiaren ondoren, bertan hauxe erantsiz «Harryren adiskide bat». Barnebide batek, txibistekiko gortinadun leiho txikiekin, eta argiak bata bestearen ondoren itzaliz, ageri zuen bertan antzesleak etxeratzeko prestatzen ari zirela, azukrerik gabeko kafe katilukada edatera eta gurinik gabeko ogia jatera, gaueko emanaldian iraun ahal izateko. Barnebide hori pelikula baterako eskenategi modura barnekaldean eraikitako kaleska baten gisakoa zen, baina barnekaldean ere hotza zegoen, baita txamarraz jantzitako gizon batentzat ere, beraz Martins zutitu eta gora eta behera ibiltzen hasi zen leiho txikien azpitik.
‎Jorge Velasco hirian 30 urtetik gora zeramatzan errioxarra zen, eskuin ideologia izan eta ezkutatu ez arren, Iturri andrearekin beti oso ondo konpondu izan zena. Sarritan egon zen haren programan alkate izan zen bitartean, eta eroso ematen zuen bertan.
‎independentzia nahi zuten. Frantzisko Josef I.a enperadoreak agintzen zuen bertan..................
2018
‎Genero nahasmenduaren asmoa zen agerian uztea aurresuposizio ohiko eta biolento batzuek zer modutan eragozten zuten bizitza generodunean zer den posible pentsatze hutsa. Halaber, testuak bilatzen zuen bertan behera uztea saiakera oro egiaren diskurtso bat garatzeko, zeinak helburu baitzuen gutxiengoa ziren genero eta sexu praktikei zilegitasuna kentzea. Horrek ez du esan nahi gutxiengo diren praktika guztiek onargarriak eta goraipatuak izan behar dutenik; bai, ordea, hausnartzeko gai izan genukeela praktika horiei buruzko edozein erabaki hartu aurretik.
‎Barbakoa baten inguruan afaldu zuten, ume gazteena, Azaria, 9 asteko neskatoa, kanpin denda barruan utzita, lo goxoan. Afariaren erdian txakur zaunka antzekoak entzun zituen Lindyk, amak, amak bakarrik, ai, eta kanpin dendara heldu zenean arnasestuka eta okerrenaren esperoan, okerrena aurkitu zuen bertan: kanpin denda hutsik zen, jaioberriaren arrastorik ez.
2019
‎Dena dela, praktikoagoa izango da, maindireak nik neuk aldatu eta garbitu ditudanez, logela bakarra hautatzea, eta hain zuzen etxeko aurrealdera ematen duen gela handitxo bat aukeratu dut, goizetan eguzkiak bete betean jotzen duena. Garai batean amak egiten zuen bertan lo, baina aspaldian dena itxita eta izara zuri zaharrez estalita egon da, denbora bera ere geratu izan balitz bezala. Aurrena pentsatzen egon naiz, pareta zuri hauek apur bat alaitzeko, poster batzuk itsastea hormetan, argazki batzuk zintzilikatzea han eta hemen, apaingarri batzuk kokatzea gelan zehar, nire nortasuna emateko logela izango dudan honi.
‎Lehengo hitzordua handik aurrera estalki moduan erabiliko zuten aseguru enpresan izan zen, eta Marik lehendik ezaguna zitzaion kapeladun bera aurkitu zuen bertan: berrogei bat urteko gizon argala, garaia eta melankoliko samarra, gizarte harremanetarako Mr.
‎Emakume komunistek ez zuten maite estalinismoari bizkar eman ei ziolako. Margarete Buber Neumann ezagutu zuen bertan, eta adiskide min bihurtu ziren. Ez zekiten bizirik irtengo ote ziren, eta elkarri promes egin zioten:
‎Elena Aisa eta Agustin Erkizia elkarrizketatu zituen egunkariak, gerora Ur Handitan saioan ere ikusi ahal izan nituenak (Aimarren ama Isabelek ere parte hartu zuen bertan). Biek semea galdu zuten, eta biek ere gazte.
‎Bere baitarako lekua zen hura. Gero eta denbora gehiago ematen zuen bertan.
‎Marijek nor zen Elias zaharra galdetu eta, bere amaginarrebak begirada lehorra bota zion arren, haren lagunak berehala hasi zitzaizkion kontatzen. Hamar bat urte lehenago heldu zen auzora eta etxe txiki bat eraiki zuen bertan. Ez zen batere hiztuna, moztu zien amaginarrebak, muturra okertuz, eta baietz egin zuten beste atso guztiek buruarekin, hori bekatu larria balitz bezala.
‎Orain, ordea, bazekien zuela oinazea jasan San Pedroraino geratzen zitzaizkion bi kilometro pasatxoetan. Erdibidean, ondo ezagutzen zuen etxe bat zegoen, baina ez zuen bertan inor topatuko, eta telefono linea etenda egongo zen ziurrenik, bizirik geratzen zen Besaidetar bakarra kartzelan zegoen eta.
2020
‎izenarekin aurkituko duzuena. Borgesen ipuin batean oinarrituta, infiltratuaren balizko heriotza bat irudikatzen zuen bertan, baina editore buruak berehala esan zion zati horrek ez zituela errealismoaren arau oinarrizkoenak betetzen eta eleberritik kanpo utzi genuen?, gogoratu zuen Maiderrek, eta atetik artatzera zetozen erizainak sartzen ikustean moztu zuen kontakizuna. Gau mahaiaren gainean zuen poltsatik giltza batzuk eman zizkigun:
‎Baina, 2019an, Donald Trumpen gobernuak finantzaketa kendu zien. 2020ko apirilean, koronabirusaren krisi betean, Trumpek iragarri zuen bertan behera utzi zutela SARS CoV birusaren jatorria bilatzeko AEBak Txinarekin batera egiten ari ziren ikerketa. Eta, horren ostean, Txinak berak ere uko egin zion programa horrekin jarraitzeari.
‎Urratua zuen ahotsa, etsipenak urratua. Mikelek ezin zuen bertan behera utzi.
‎Neska hura beldur zen. Lujuak ez zuen bertan egon nahi. Gorroto zituen tentsio eszenak, gehiegi ikusitakoa zen programaren inguruan.
‎itzal handiko enpresaburu eta mandatari batzuekin biltzea, mugaz bestaldeko alemanekin harremanetan jartzen lagun ziezaioten. Segundok ez zekien zenbat denbora emango zuen bertan eta, ostatu hartzeko, La Perla hotela gomendatu zioten.
‎Hitzordurik gabe, larrialdi bat zela azaldu zion artatu zuen emakumeari. Zain zeuden pazienteen ondoren hartuko zuela esan eta arratsalde osoa eman zuen bertan. Itxaronaldia motzago bihurtzeko, mahaitxoan zeuden Hola!
2021
‎Aldarrikapen bera egiten du W. Reichek sex pol mugimendua dela medio; sexualitatea errepresio sozialetik askatzeko deia egiten zuen bertan. Familia edo bikotea bezalako instituzioak sexualitatearentzako kartzelak ziren haren ustez, eta norbanakoari ezinbestekoa zitzaion bertatik askatzea.
‎Amaren aurpegia aurkitzean lasaitu egin zen. Eta, hala ere, bere burua behartu behar izan zuen bertan zegoela ziurtatzera.
2022
‎Nekazaritza kooperatiben egitasmo deituz eta antzeko hizkera sozialista erabiliz mozorrotu zuten arabiartzeko egitasmo hura. Edozelan ere, islamismo sunitatik etor zitezkeen konspirazioekin uzkur, gutxiengo etniko eta erlijiosoen konfiantza lantzea hobetsi zuen Hafez al Assad presidenteak, eta asmoa hasita baina guztiz gauzatu gabe zegoela utzi zuen bertan behera arabiar gerrikoa.
‎Ateko kartelaren arabera, jabeak J. Moreno zuen izena. Berasak toki hura aukeratu zuen bertan egin ziotelako lehen jaunartzeko erretratua, eta, berak gogoan zuenez, argazkilariak ez zuen neskatoak bahitzen ibiltzeko itxurarik.
‎Aitak zuzentzen zuen sarearen egoera jakiteko igo zen. Ez zuen bertan topatu.
‎Hurrengo goizean esnatzean, umore bikaina zuen; gorputza garbitzen zuelarik, txistu joka ibili zen alaiki. Jangelara kafea edatera iritsi zenean, Fedia aurkitu zuen bertan, zeina, aita ikusi orduko, altxatu eta aztoraturik geratu baitzen hari begira.
‎Gaztelugatxeko uhartean. Euskaliaren zabalkunde geldiezina hastean, Iruñera mugitzea planteatu zuen Galaxiarteko Jaurlaritzak, baina Orakuluak berak erabaki omen zuen bertan geratuko zela. " Eta Orakuluari ez zaio ezer eztabaidatzen".
‎Urte eder haiek burutik kendu ezinik, etxetik irten eta Hedoi Etxarte etorbidearen amaieran zegoen Inesa Gaxen plazako telegarraio geltokira abiatu zen. Iristean, jende andana topatu zuen bertan. Normalean baino gehiago kostatu zitzaion telegarraioa hartzea.
2023
‎Ez zuen lagunen izenik eman, ez zuen inor salatu, baina ez zegoen ziur isilik jarraitzeko adorea edukiko zuen ala ez. Aukeran, nahiago zuen bertan seko geratu, basurde errukigabe haien aurrean Erakundeko kideak saldu baino lehen.
‎Haizek gogoetatu zuen nor izan zitekeen" gu" hori, baina nahiago izanen zuen bertan hil galdegin baino...
‎Hogei minutuan lur hartu zuen bertan, urtegiaren aldameneko alorrean. Hesiaren atea irekita zegoela ikusi, eta ondoan foruzainen ibilgailu bat, besterik ez.
‎Oraindik nire atzealdean, nire praken kremailera ireki eta eskua sartu zuen bertan. Haren hatz lodia eta erakuslea elkarrekin sartu ziren nire izterren artean, eta halako batean, zirrikitu egokia aurkitu zutenean, han barruan banandu ziren, nire ezpain bustiak eurekin batera zabalduz, markatutako liburu baten orriak irekitzen baleude bezala.
‎Mireiak esan dit azken hilabeteetan Martin han ibili zela. Gauzak botatzen ari zela esan zion, baina uste dut ez dagoela oso ziur zer egiten zuen bertan. Eta ez du jakin nahi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia