Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2000
‎Sargori zegoen, giroan bezainbat buruan. Sukaldera jo zuen garagardo bat lapurtzeko asmoz, baina ez zuen batere aurkitu. Beste norbait sartu zen sukaldera eta galdetu zion ea zertan zebilen bereak ez ziren poltsetan bilatzen.
‎Apez horietaz ari natzaizu, bai, jaun André, bekatariei galderak baizik egiten ez dizkieten horietaz, partikularzki noiz eta haien bekatuak seigarren manamenduaren kontrakoak baitira, halako moldez, non baitirudi ezen gozatu egiten direla bekatuen aditzeaz eta haien xehetasunez, halako atsegin berezia eta bereberea hartuko balute bezala. Don Frantziskok, aldiz, ez zuen batere laket, eta klar aitortzen zuen ezen aitorlekua zela bere penitentzia. Eta ez zuen gezurrik erraiten, nihaur nauzu lekuko.
‎—Ohartzen haiz? Norbaitek ez zuen batere gogorik Ttipik agindutako txostenaren bigarren parteak argia ikusteko. Horrexegatik ezabatu zitean, traste horiek landutako azken dokumentuen berri ematen dutela ahantzita.
2006
‎Lilithek bazuen zoriontsu izateko eragozpen handienetako bat: buruz azkarra zen, eta tamalez, bere paradisu kideak, Adanek, zoriona eragozten duen gai horretatik ez zuen batere.
‎Jonh Dee ikasle azkarra eta distiratsua izan zen Cambridgen, eta gazte asko hasi zen Trinity Collegen irakasle, baina, gerakaitza eta ipurtarina izaki, Ingalaterrako zientzia ofizialaren egonkortasunak eta irakasle langintzak sortzen zioten asperdurak ez zuen batere asetzen, eta aire berrien bila joan zen Europako –kontinenteko, ingelesek egin ohi duten banaketaren arabera– hainbat lekutara: Lovainara, Parisera...
2007
‎komunitateen bata bestearen zanpaketa, kultura lokalen deuseztapena konkistariren baten botatzarren pean ostikatuta(?). Virtù delakoa, berbaren esanahi birjaiotarrean, ez zuen batere estimatzen. Harentzat Alexander Handia, Julio Zesar, Karlomagno, ez ziren heroiak.
2008
‎Maniobrak iraun zuen bitartean lemazainaren ondoan egon zen John Luxea, eta berak gidatu zuen itsasontzia. Bere ahurra bezalaxe ezagutzen zuen kanala, eta zundatzen zihoanak leku guztietan mapak zioena baino ur gehiago aurkitzen bazuen ere, Johnek ez zuen batere zalantzarik izan.
‎Nor zen ba esku fin hura, etxe hartan berak baino urte gehiago zeramatzan bate kin sartzeko? Ez, ez zuen batere begiko Monsieur hura. Zer aurkitu ote zion Madamek?
‎Nazkatzen hasita zegoen emaitza faltagatik, eta gin ga likorearen gozotasun makalak ez zuen batere asetzen. Kontrakoa, ahulegia iruditzen zitzaion edari hura eta faltan bota zuen zerbait gogorragoa.
2009
‎Bere iritziak, normalean, bere anaia zaharrek zituztenekin bat zetozen, eta hauek berak baino hogeita bost urte gehiago zituzten. Ibaik ez zuen batere argi zenbat denbora zen hori. Behin amari galdetu zion zenbat urte zituen eta amak hogeita lau urte baino ez zituen.
‎Sekula ez zen bertan izan, halako merkataritza gune jendetsuek urduri jartzen baitzuten. Anak ere ez zuen batere gustuko, baina harenak arrazoi filosofikoagoak ziren: etxebizitzak, osasun egoitzak edo halakoak eraiki ordez, udalak neurrigabeko laguntzak eta erraztasunak eman zizkion enpresa ahaltsu hari.
‎Eta azkenean, txirrinak ere jo zuen. Poliki abiatu zen aterantz eta ireki zuenean, auskalo zergatik, topatu zuenak ez zuen batere harritu.
‎Ez zuen iraganaren bisita espero, Sararen begiak berriz, Noraren begiradan. Ez zuen batere espero.
‎gauzen berezko ordenari jarraikirik, baroiak lehenbizikoa behar zuen, eta bigarrena zaldunak. Pessac ohartu bazen, ez zuen batere adierazi.
2010
‎Kosta egin zitzaion abadeari elkarrizketa harekin jarraitzea. Urduritzen hasita zegoen eta ez zuen batere argi ikusten zelako jarrera hartu behar zuen aurrez aurre zeukan gizonarekin.
‎Atepeko atalasean kokaturik zegoen gizonak ez zuen batere atseginez hartu galdera. Gainera, bisitarietako batzuk, lotsa galduta, ahaleginetan zebiltzan gelaren barrualdea begiradaz miatzeko, hanka puntetan jarriz edo makurtuz.
‎Ebakuntzarako baimena ematen nuela adierazi behar nuen, eta jakinaren gainean nengoela hau eta hau gerta zitekeela, halako eta halako ondorioak izan zitzakeela, endredoak eta konplikazioak. Hitzez hitz irakurriz gero, bizirik baino hilik irteteko aukera gehiago zegoela zirudien eta gogoa ematen zuen batere ebakuntzarik ez egiteko, gerokoak gero. Banekien, baina, eta halaxe azaldu zidaten ingurukoek ere, medikuen babes neurri bat dela, gero, gauzak okertuz gero, inor joan ez dakien kontu eske, operazioa gaizki egin dutela-eta.
2011
‎bai zera, laster, zazpi urte! Ez zuen batere gustuko denboraldi hartaz hitz egitea: –toldokiz jantzita bizi izandako urte haiek?
‎Zortziak aldera ailegatu zen etxera, eta etxean sartu bezain azkar irratia piztu zuen. Ez zuen batere gustuko isiltasuna, lehen bai, baina orain nahiago zuen zarata, edozein zarata.
‎Mikel telefonoa eskuan gelditu zen, Lucíari deitzeko zalantzan. Izan ere, hark ez zuen batere itxura onik. Eta azken batean, zer erran behar zien Rodríguez hark?
2012
‎Poztu zen Julen, une batez, emakumerik agurtu behar izan ez zuelako. Ez zuen batere gogoko emakume ezezagunei betiko bi musuak ematea. Eta une hartan, beilatokian minutu pare batez egongo zela erabaki zuen; Manuelen koinatei musurik ez emateko, eta herritik zetozen senideak zurikeriaz ez agurtzeko.
‎Gosari errimea bezain gozoa atondua bazeukan ere, ez zuen batere luzatu nahi izan. Gosea berdindu eta autoa hartzera abiatu zen, Gilen bart eskainitako afariagatik zoriondu eta agurtu ondoren.
‎Hasteko errekan gora abiatu nintzen, lehen esan bezala, han lehorreratu bainituen alak. Konturatu nintzen, bi milia edo gorantz egin ondoren, itsasgora ez zela handik aurrera iristen, eta ur lasterra zekarren erreka txiki bat besterik ez zegoela han, ur fresko eta onekoa; baina orduan, lehorte garaian ginenez, zenbait lekutan ez zuen batere urik, edo ez behintzat antzemateko moduko ur jarioa osatzeko adina.
‎Iturriak, lorategiak, pasealekuak, etorbideak eta zuhaiztiak gustu on eta irizpide zehatzez zeuden denak ezarriak. Merezita goraipatu nion ikusitako guztia, nahiz Gorentasun hark ez zuen batere aintzat hartu afalostera arte; orduan, beste inor gabe aurrean, oso malenkoniatsu esan zidan beldur zela hiriko nahiz landako bere etxeak bota eta garaiko modaren arabera berreraiki ote zituen, baita berak landaturik zuen guztia desegin eta ohitura modernoek eskatu bezala beste batzuk ezarri, eta berdin egin zezatela agindu ote zien bere maizterrei ere, ez bazuen harrokeriaz, berekoikeriaz...
‎Eginkizun honetan hainbat elkarrizketa egun eman genuen, hura niri ulertzeko gai izan zen arte. Ez zuen batere ulertzen zertan zetzan bizio haietara makurtzearen onura edo beharra. Hau argitzeko, zenbait xehetasun ematen ahalegindu nintzaion botere eta aberastasunen irrikaz, eta lizunkeriaren, neurrigabekeriaren, maltzurkeriaren eta bekaizkeriaren eragin beldurgarriaz, adibideak ipiniz eta suposizioak eginez zehaztu eta azaldu behar izan niona.
‎Ebakuntza, bestalde, sorginkeriaz bezalaxe burutu zen eta ozta azaldu ziren azal gainera odol tantaren batzuk, zurda bihurriak noizbait ere artearen ahaleginen pean amore eman zuela adieraztearren bezala. Gaixoak, gauza harrigarria (de visu baieztatzen dugu), ez zuen batere oinazerik nabarmendu. Bere egoerari oraindainokoan ez bide litzaioke ezer hoberik opa.
2013
‎–Eseri hadi, Martin. Erkiagak ez zuen batere urduri ematen, eta horrek Martinen jakin mina piztu zuen.
‎Laguntza eske etorri naiz eta badakizu zein gutxi gustatzen zaidan laguntza eskatzea, hori egia zen. Martinek ezagutzen zuen emakumeak ez zuen batere gustuko ezer eskatzea, eta aldarte txarrean hobe zen aurrean ez egotea.
‎Altsasukoak, diot. Zeren eta amonak, aiurri handiko emakumea izanagatik ere, ez omen zuen batere tenplerik horretarako, eta behera etortzen omen zen hango tren geltokian oinak pausatu orduko. Horrenbeste urteren buruan.
‎Poliziak kontrol zorrotzak egin zituen mugan, eta ez zuten utzi auto bakar bat pasa zedin, ezta Hegoaldetik joandako Galdeanoren senideen autoa ere. Egun horretan Frantziako Poliziak ez zuen batere atxiloketarik egin. Bai, ordea, handik hamabost egunera.
‎Eta bere ahizpek itsusitzat arbuiatu zutenean, Lydiak hau gehitu zuen batere axolarik gabe:
‎Bai, biharko ez zuen batere konpromisorik; eta gogotsu onartu zuen gonbidapena.
2014
‎Lantegiko zakurrak. Lantegiko lapurretak ez zuen batere arduratzen anaia; xantaiarenak, berriz, lur jota zeukan, ikustea besterik ez zegoen. Nire susmoa zen lapurretarena proba moduko bat izan zela, estutasun egoera batean nola konpontzen nintzen ikusi nahi izan zuela anaiak.
‎Ismaelek kaleraino heldu behar zuen, eta berak, ziegaraino. Gainera, betaurrekoak anaiari eman zizkionez, ez zuen batere ondo ikusten (bista handia galdua du, poliziak emandako pelotazo batengatik) eta 211 ziegaraino iritsi arte, oztopo ugariko bidea zuen oraindik.
‎459 Ezagunena Comterena da, zalantza gabe, baina Renanek ez zuen batere maite, cfr. PETIT, A.,. Histoire et philosophie de l, histoire de Renan?, in: Études de Lettres 271/ 3 (2005) 83 Renanen, positibismoaz?
‎Pasioa eta heriotza. Pilatos erromatar natural bat zen, ez zuen interes apurrik juduen sesioetan, haien fanatismo erlijiosoa higuingarri egiten zitzaion185; bere kolkoan erdeinatu egiten zituen juduak186 Administratzaile ona, ez zuen batere gogorik Jesus kondenatzeko; Pilatosen emazteak, are, derrigor salbatu nahi omen zuen, ce beau jeune homme? 187 Baina, juduen gorrotoak? 188 beste irtenbiderik ez zien laga. –Ce ne furent donc ni Tibère ni Pilate qui condamnèrent Jésus.
‎Bizimodu hori baliagarri gertatu zitzaion, eta, gizon helduaren adinera iritsirik, gai zen zernahi ere pairatzeko. Ez zuen batere beldurtzen hotza, beroa, gosea, egarria edo nekea jasan beharrak; burdinazko gizona zen, iparraldean bizi diren jakutak legez. Gauza zen hogeita lau ordu jan gabe edo hamar gau lo egin gabe emateko.
‎Lehenengo mila eta laurehun verstetan (1.493 kilometroetan), hots, Moskutik mugara doan bidean, ez zuen batere trabarik aurkituko. Trena, posta kotxeak, lurrunontziak, zaldiak, denen eskura zeuden, eta, hortaz, baita tsarraren mandatariaren eskura ere.
‎Mikel Strogoffek, irrikan egon arren, ezin izan zuen batere berririk jakin leku hartan. Harengana joko zuen gobernadoreak lehenago, Irkutskeko merkataria egiatan nor zen jakin izan balu.
‎Mikel Strogoffek ez zuen batere galdu bere odol hotza, bat bateko eraso hartan. Etsaiak ikusi ezinean, pentsatu ere ez bere burua defendatzea.
2015
‎Hori ez zitzaion batere gustatu Pukari. Ez zuen batere gustukoa traktore zaratatsu hura, are eta gutxiago haren gasoil eta grasa usaina, eta gutxiago oraindik gurdi xahar hartako estutasuna. Gainera, han inor ez zegoen geldirik, hankak mugitzen zitzaizkien guztiei eta algaraka jarraitzen zuten.
‎bi atzerritar harrapatu omen zituzten eta errotakoak izandako lanpara batzuk eta koadroren batzuk ote zeuzkaten zabaldu zen, eta, hori proba ziurtzat jota, kartzelaratu egin omen zituzten. Egunkarietan ez zen inolako berririk azaldu, baina errotako gizona hilda azaldu zenean ere ez zuen batere oihartzunik izan. Errotako gizonarena pixkanaka desagertzen joan zen herritarren solasetatik, inorengan benetako jakin minik sortzen ez zuelako, seguru asko.
‎omen zen hirurogeiko hamarkadako pop musikan espezializatutako programa batean. Bihotz bakartientzako eta logabean torturatutakoentzako programa horietan ohikoak izaten diren ahots lasaigarriek eta adore emaileek ez bezala, esatari horrek ez zuen batere ahaleginik egiten bere aldartearen gorabeherak disimulatzeko, eta bere barneko asaldurak estaltzeko inolako asmorik gabe aldatzen zen gau euforikoetako umore jostaritik abaildura gauetako ahots nekatu eta dardaratira. Bera zen, barneko ekaitz haiek baretzeko, gaueko entzuleen premian zegoena; bera, barneko zama astuna arintzeko, gauero irratiko estudioetara jotzen zuena.
‎Lanez lepo zegoela esaten zigun amak, horregatik ezin zuela gurekin nahi adina denbora eman, baina gure etorkizunaren alde ari zela lanean, eta eskertuko geniola inoiz. Aurpegiera apur bat itzali egiten zitzaion, eta horrek ez zuen batere laguntzen guk hitz haiek sinetsi genitzan. Amama zaharra ere gurekin bizi zen etxean, erdi itsu eta gor, zurbil eta akituta, ohetik agontzeko indarrik ere ez zuela, inondik ere, amak ahoan zerabilen etorkizunaren metafora perfektua osatzen.
‎Lanean oso profesionala zen Saioa, eta ez zuen batere hiztuna ematen, baina gauzak erabat aldatzen ziren tabernan txupito batzuen aurrean.
‎Forfi a amaren etxe aurrean aparkatu eta leihoetara begiratu zuen Nagorek. Ez zen beldur, baina ez zuen batere argi zer nolako rola jokatzen zuen orain familia barruan. Ordura arte beti izan zen ardi beltza.
‎Ez zuen batere gustuko autoarekin Bilbon sartzea, baina ez zuen birritan pentsatu. Ford Fiesta zaharra Fleming plazatik ahalik eta hurbilen utzi zuen.
‎Asuni deitzea bururatu zitzaion lehenbizi, baina ez zuen batere argi nola hartuko zuen bere neurririk gabeko poza. Gauza itsusiak ikustea tokatu zitzaion azken urteetan, eta ez zen garai bateko emazte otzana.
‎Disimuluz begiratu zion Errek. Deskafeinatu hark ez zuen batere kafeinarik, vodka soila zen, kafe kikaran aterea, eta kamioilariak ere, nahiz eta Ferrek Boris esaten zion, errusiar guztiak berdin deitzen dira, ezta??, ez zuen izen hori izango seguruena.
‎Handik aurrera hartu beharreko jarrera zehazteko garaia heldu zenean. Inork ez zuen batere garbi ikusten egin beharrekoa eta, ondorioz, guztiok hitz egin zuten, nork baino nork serioago eta solemneago. Bakoitzak etorkizunerako bide ezberdin bat proposatzen zuen.
‎Fraile arraioa, beti adarra jotzen. Ez zuen batere begi onez ikusten ETAren jarduna, iluminatu usteko burugabe batzuen taldea baino ez zen bere iritziz, eta Seta Militarra edo zuzenean Sekta deitzen zion horregatik.
‎Joan zen tipoa, pasatu zen denbora bat, pasatu zen denbora asko... Azkenean Chris arduratzen hasi zen ezta, eta orduan erabaki zuen ba jaira joatea Helenek eta Jeanettek giltza bat utzi ziezaioten, ze noski, Chrisek bere mutilari eman zion berea, eta orain ez zuen batere. Joan zen, eman zioten giltza, eta neska pisura abiatu zen.
‎Modu horretan errezatzen ikusi nuen azken aldia ospitalera ekarri bezperan izan zen. Sendagilea etxera etorri zitzaigunean, ez zuen batere argi ospitalera bidaltzea soluziorik onena ote zen. Etxekook ere ez.
‎Arrazoi askorengatik Dominique eredugarri suertatzen zitzaion Elseri, eta aldez maite, aldez benetan miresten zuen, inbidia sentitzeko punturaino batzuetan. Gortarik, ordea, ez zuen batere atsegin Elseren lagun frantsesa. Aurkeztu zioten egunetik gorroto izan zion, nahiz eta arrazoia azaltzen jakin ez.
‎Ikuskera politikoan lurraldeko biztanle guztiak joko dira naziokidetzat, baina etniko kulturalean ezaugarriren batean partaide direnak soilik, ez besteak. Aranak formula turiko nazioan euskal arrazadunek bakarrik osatzen zuten euskal nazioa, eta, ondorioz, hasierako nazionalismo hark ez zuen batere interesik azaldu (eurekiko erdeinua adierazteko ez bazen) nazio hartatik at geratzen zirenekiko. Ezin dugu ahaztu, dena den, normalean ikuskera biak batera joaten direla, eta ikuskera politikoranzko joera ere izaten dela (ikus Naziokidetza eta herritartasuna puntua).
2016
‎Richardek halako inpaktu teologikorik izango zuela ez zuen batere uste, bere xedea landare eta abereen eboluzioa erakustea baizik ez zelako, eta kreazio dibinotik urrun nola izaki biziak sortzen eta hazten ahal izan diren denboran zehar, bere eboluzio guziekin. Egia da errazena zela, gizakiaren eta lurraren sortzeaz den jakingabetasun hutsa Jainkoaren atzean gordetzea eta misterio ezezagunen iturria ikertzea baino, ekintzen atearen giltza nahiz ez aurkitzea.
‎edo halako zerbait esanda. Bidaiaren egitarauan ikusgarri antolatu bat izan balitz bezala, aitzinetik igurikatzen zuen topaketak agurea ez zuen batere harritu. Eta zinez, hala zen, denek aurkitze hura gogotik itxoiten zutelako.
‎Gabon gaueko afaria prestatze kontu horrekin Pitxi ahaztu egin zitzaigun, eta bijilia eta barau egin behar izan zuen batere kulparik gabe.
‎SANJOANETAKO asteburutik egun batzuetara hitz egiteko adorea bildu eta telefonoa hartu zenion arratsalde batean eten zenuen Enararekin. Zure erabakiak ez zuen batere harritu eta axolagabetasunez hartu zuen albistea; areago, berdin zitzaion. Haren jarrerak zapuztu zintuen bezala zapuztu zuen zureak bera.
‎Espainiako gerrak kendu zion lehena, kapitain mozkorrarekin izandakoa. Ez zuen batere gura bigarrena ere gerrak ez baina gerraoste malapartatu batek eramaterik. Sekretuan gorde nahi; seguru, onik, oso eta bizi sentitu arte.
‎Ondoan eseriko zitzaion lagunak esan beharrekoen zain zegoen, urduri. Ez zuen batere galderarik egin behar. Entzun beharrekoa entzunda, afaldu eta pentsiora.
‎Nerabezaroko euforia ahaztua sentitzen zuen gorputzaren zentimetro bakoitzean, pisurik ez balu bezala, hegaka hastear egongo bailitzan. Ez zen batere nekaturik sentitzen, ez zuen batere logurarik. Arineketan egiteko gogo bizia zeukan ordea.
‎–Sentitzen dut hain une traumatikoa hain goiz agoantatu behar izatea?, esan zion,, baina ez etsi, mesedez, ez desanimatu, ez dira oso ohikoak horrelakoak?. Bazirudien langile kontratatu berria galtzeko beldur zela, baina Josebak ez zuen batere asmorik hain laster amore emateko. Zuzendaria, gurasokeria nabarmenarekin, zenbait aholku hasi zitzaion ematen idazleak tratatzeko moduaz eta gaitzespen gutunak idazteko eraz.
‎Iratirentzako tea hasi zen egiten. Asko gustatzen zitzaion ezer esan gabe norbaitek presta ziezaion, eta ez zuen batere laket esnatu berritan hitz egitea.
2017
‎–Bekaineder? esaten zioten, eta futxo, ez zuen batere gaizki emana goitizena, den bezalakoak. Baina orain...
‎Orduantxe iritsi nintzen ni. Zantzu txarren bat harturik bezala, esku batek bultzatua iduri, ikaran esnatu nintzen, jaiki nintzen, ziztuan jantzi, eta kanpora oldartu nintzen, jakin gabe ez nora nindoan, ez zertara, baina nire gorputzak ez zeukan zalantzarik eta meategiko bidea hartu zuen batere kordokarik gabe. Eta haraxe iritsi nintzen, hain zuzen ere, Zorbak, kezkaz beterik, meategiko zaratak entzuteko belarriak alertan jarri zituèn unean.
‎Nik erakutsiko diot horri zer den lanpostu bat». Bere ilobagan ez zuen batere pentsatzen, ezta diruaren balio arbitrarioan ere. Ez batak ez besteak ez zuten azken hamar urteetan ez entitaterik ez indibidualtasunik izan berarentzat; biek batera, lortu baino lehen kendu zioten banketxeko lanpostua sinbolizatzen zuten.
‎Beste ezertan pentsa al dezaket ba beste ezertan pentsatu al dut ba Mutilak kalea utzi zuen. Egurrezko hesi bat pasa zuen batere atzera begiratu gabe eta belazetik zuhaitz bateraino joan eta kanabera lurrean utzi eta zuhaitzaren txardangoraino igo eta hantxe eseri zen, errepideari bizkarra emanda eta eguzki ttanttoduna ere azkenean geldi geldirik haren alkandora zuriaren gainean. ezertan pentsatu al dut ba negarrik ere ezin dut egin lehengo urtean hil nintzen esan nizun baina orduan ez nekien zer esan nahi nuen ez n... Gizona bere klima esperientzien batuketa esan zuen Aitak.
‎Bazekien lehenengo egun horietako presioa igarotakoan une latzak jasan zituela, are gehiago egunak igaro eta Sarak berdin edo okerrera egiten bazuen. Gainera, haren egoerak ez zuen batere itxura onik.
‎Besteok begira gelditu gintzaizkion, harriturik. Jainkosa baten antzera biluzik irudikatu genuen eta ez zuen batere ilerik. Botticelliren Venus batean pentsatu nuen nik.
‎Ez. Ama xaharrak ez zuen batere kezkatzen albaitari jauna, Julianek eta bere akolitoek bakarrik kezkatzen zuten hura.
‎Ez. Ez zuen batere ondo lo egin albaitariak gau hartan. Eta hurrengo egunean, ezin maindireak gainetik kendu goizean.
‎Ez zuen batere ikararik egin.
‎Lurrak ez zuen batere argi ikusten osabak proposatzen ziona.
‎Burumakur kasik. Anitz zeukan hausnartzeko eta ez zuen batere argi ikusten. Burutazio eta hipotesietan galdurik, ez zuen Mikel agurtu ere.
‎Udan, baina, zentroaren eguneroko martxa aztoratzen zen. Aurorak ez zuen batere maite egunerokoaren perturbazioa eta jendearekin ez zen eroso egoten. Ze paziente zegoen bakarrik galdetu eta harekin joaten zen lorategira, egongela betetzen zuen jendetzarengandik urrun, burrunbatik ihesi.
‎Espero moduan, Osaba Luziok, Mirtak eta Mikelek berehala ekin zioten elkartasuna biltzeari Baztango herrietan barna Garagoitiko borda berreraikitzeko. Lurrak, ordea, ez zuen batere argi.
‎Eskertu zituen Hu Song Tai kamaradak kapitainaren hitzak, baina preso eremuari bota zion begiradak ez zuen batere gozoa ematen.
‎Lehenbiziko ordua amaitzerako, ezabatua zuen jada testuaren erdia. Apenas zuen batere zentzurik geratzen zen testuak, baina bera ez zen horretaz arduratzen. Bigarrenari ekin zion, eta testua zorrotz aztertzen jarraitu zuen.
‎Ispiluari begira, une hartan ikusten zuena ez zuen batere gustuko. Fideoek bere kamisetan. Tuntuna?
‎Irakasleek esan zietenaren arabera, kurtso erdia pasatakoan berrikuntzak egitea zen ohitura; hartara, jendea motibatu egiten zen berriz ere. Motibazio hitzak Beirerentzat ez zuen batere zentzurik barnetegi hartan. Denbora ahalik eta azkarren pasatzea besterik ez zuen nahi.
2018
‎Linda, minduta, mahaitik altxatu eta etxetik atera zen institutura joateko asmoz. Korrika hasi zen, ez zuen geratu nahi, geratuz gero negarrez hasiko zen eta ez zuen batere asmorik negar egiteko. Topatuko zuen beste modu bat Babak eragindako mina baretzeko.
‎Eta arrazoi zuen, zeren zertarako zen airea, arnasteko gaitasunik ez bazen? Egun izendaturako denboraren urriak ez zuen batere laguntzen, aitzitik krudelki hondatzen trebakuntza egokirako behar zuen lasaitasuna.
‎Xabier otzanagoa zen zokoratu ezean. Aiora izango zen eguneko azkena, hark ez zuen batere arazorik emango, asko ere ez zioten aterako, eta hobe zen ez tematzea. Ondo itxi behar zen eguna.
‎2044ko negua amaitu arteko egun haietan 10.872 presoa koloretako arrainak arrainontzi berrira bezala egokitu zen ingurune hartara. Ordutegietara berehala ohitu zen eta ez zuen batere arazorik behar zen orduan behar zen tokian agertzeko eta bizarra eginda eta dutxatuta egoteko, batez ere, halakoek, punturik irabazteko balio ez bazuten ere, punturik ez galtzeko balio zutela argi geratu zitzaionetik. Ez zeukan hirugarren auzora jaisteko gogo handirik.
‎Beti gustatu izan zaio eta, gainera, ez zaio erritmorik falta, aspaldian gutxi edo ezertxo ere dantzatu ez duen arren. Hansek ez zuen batere maite, ez zen iaioa horretan. Albora etorri zaizkion biak ere askorik ez, erabaki du Ebbek, nola mugitzen diren zeharka begira.
‎–Ezertxo ere ez. Baina Arantza ez zuen batere maite. Ez Teresa bezainbeste.
2019
‎Haren ahots zindoaren durundia! Baina kanpoko itxurak ez zuen batere zerikusirik pertsonaiaren jendetasunarekin, Manilako Udal Ateneoko teologia irakaslea omen zen, eta gure ahizparen edertasun delikatua eta jokamolde finak ikusita, gustura eskaini zuen bere burua haren, zerbitzari apalena eta obligatuena, izateko.
‎Jubilaziotik gertu ez, jubilazio adina bikoiztuta zeukala esango zuen andrearen itxuragatik. Azal zuri, zimurtu eta erori hark ez zuen batere ondo ematen emakumeak jantzita zeuzkan jertse eta gona zahar haiekin.
‎Baina eraman beharra zuen, eta ez zuen gogorik leku-aldatzeak eragingo zion poltsen joan etorri traketserako? eta beste baten atzealdeak utzitako beroaren gainean bere ipurmasailak pausatzeak ez zuen batere erakartzen. Espero zuen emakumea ez zorabiatu izana tupperrari begira.
‎Ez zuen batere zerikusirik haurtzaroko plazer sexual txikiekin; esaterako, jangelako aulki jakin batean zamalkatzean edo lokartu aurretik ukitzean sentitzen nuen satisfazioarekin[...] Gauza bakar batean zuten antza sentimenduak eta plazerak: bi biak kontu handiz ezkutatzen nizkien ingurukoei[...] Hona hemen zertan zetzan gizon gazte hari nion amodioa:
‎Jopuak eta haren emazteak ez zeukaten ezertxo ere; etxearen, altzarien, tresnen gozamen komuna baino ez: gizonak ez zuen batere arrazoirik ondasunik gabeko emakume haren nagusi bihurtu nahi izateko; emaztea kide baten mailara goratu zuten bien lan eta interes loturek. Joputza abolitu zenean, pobreziak bertan segitu zuen; hain zuzen, landa komunitate txikietan eta eskulangileen artean bizi izan ziren senar emazteak berdintasun giroan; emakumea ez zen ez gauza bat, ez zerbitzaria:
‎Bazekien ez zuela pentsatzen esaten ari zen hori, ez zuen batere gogorik hiltzeko. Baina atsegin ematen bide zion bere hitzen bortizkeriak[...].
‎Zuzenbidea eta usadioak ez zetozen beti bat, eta bien arteko oreka halako moldez ezartzen zen, non emakumea ez zen inoiz libre modu konkretu batean. Antzinako Erromako errepublikan, egoera ekonomikoak botere konkretu batzuk ematen zizkion matronari, baina ez zuen batere independentziarik lege aldetik; beste hainbeste gertatu ohi da nekazari zibilizazioetan eta burgesia txiki merkatarian; etxe barrenean etxekoandrea eta neskamea izanik, gizartean adingabea da emakumea. Alderantziz, gizartea porrokatu den garaietan, emakumea emantzipatu egin da; gizonaren basailua izateari utzi dionean, ordea, bere feudoa galdu du; askatasun negatibo bat baizik ez du, eta horren aterabide bakarra bizimodu laxo libertinoa da:
‎Van Delle esna zegoen ordurako. Ezin izan zuen batere atsedenik hartu, kausa zirela hankako mina, lekuaren ezohikoa, eta, batez ere, egun sortu berriari zion izua. Brouzak herrestan inguratu zuen kobrezko konketa, beste erlikia bat; ekarri zuen ura eta garbiketa egin zion:
‎Gaua heldu zen. Marijek ez zuen batere garbi zer egin. Birritan esan zion Josebari gauean esnatuz gero ohean gelditzeko, berriro lokartzen ahalegintzeko.
‎Lehenbailehen iritsi nahi zuen etxera eta, aldi berean, inoiz itzuli behar ez izatea desiratzen zuen. Ez zuen batere erakartzen bere ama zeharo edanda aurkitzeko ideiak. Raquel bera, amarekin bizitzera ohituta egonik, bere onetik aterata bazegoen, auskalo nola egongo zen ama.
‎Nolanahi ere, guretzat tabu ukiezinak zirenak, harentzat jolasteko kontuak izaten ohi ziren. Ana dantzaria zen, eta ez zuen batere lotsarik izaten jende guztiaren aurrean biluzteko edo, behin ikuskizuna bukatuta, hobekien ordainduko zionarekin oheratzeko?
2020
‎Josefinak ez zuen ulertzen nondik zetorkion halako bizipoza lagunari. Orain bizitza aitzinera atera beharra egokitzen zitzaion, eta berriz ezkontzeko asmorik ez zuen batere: etxekoei lagundu, Donibane Lohizunen sos batzuk irabazi, berriz etxean gurasoei lagundu...
‎Etxean sartu zenean, ez zuen batere hotsik aditu, dena isil isilik zegoen. Maleta atondoan utzita, korridoretik aurrera hurbildu zen erdi irekita zegoen logelako atera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia