Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Dena azaltzeko adorea hartu (moduren batean edo bestean amaitu zen euren harremana, lehenago edo beranduago), egindakoa onartu eta mesedez laguntza eskatu. Eta orain, egia esan behar bada, Txemak poz txiki bat sentitzen zuen barruan, Eider ez zelako hori guztia egiteko kapaz izan, Txema baino hauskorragoa izan zelako, nolabait beldurra eman ziolako laguntza eskatzeak. Ez zion errukirik, eta hori garaipentzat zuen Txemak.
‎–Eiderrek orduak pasatzen zituen bere osaba Pedroren baserrian, eta gero etxera etorri eta gelan sartuta ematen zuen denbora guztia, eta ia jan ere ez zuen egiten. Ez dakit zer, Txema, ez dakit zer izango zen, baina nire alabak zerbait zuen barruan. Eta barruko gauza horrek ez zion bizitzen utzi nahi.
‎Eider beste edonoiz hil balitz ere, post mortem analisia berdina izango zen bere amaren ikuspegitik: " nire alabak zerbait zuen barruan, eta ez zion bizitzen utzi nahi". Eta kito.
2001
‎Agureak bere edalontzi hustuari batbatean buelta eman eta euli bat harrapatu zuen barruan, eta euliak bere noraez zoroa jarraitu zuen kristalpean. Orduan euri zaparrada hasi zen eta kanpora begira geratu ginen biok:
‎norbaitek lo egiten zuen barruan.
2006
‎Epel egiten zuen barruan, beheko suaren gozotasuna eta egur errearen usain ketsua zabalduta zeuden gela osoan.
2007
‎Aspaldiko kondaira batek dio artzain batek uso bat ikusi zuela Uxueko muinoko kobazulo batetik sartu irtenean. Egun batean, artzaina kobazulora sartu zen eta Santa Mariaren irudia aurkitu zuen barruan. Antza, orduz geroztik sortu zen Uxue izeneko herrixka.
‎Eskola horretatik atera zen Rafael Lopez del Valle, gemologo bihurturik. 1995ean, Kantabriako Mendizerran aurkitutako anbar zati batzuk tratatzen ari zela, intsektu bat aurkitu zuen barruan. Horrek zuen garrantziaz jabeturik, Gasteizen dagoen Arabako Museo Naturalera jo zuen.
2008
‎Segurtasun indarrek, baina, hildakoak lau zirela egiaztatu zuten gerora. Bonba 500 gramo lehergaiz osatuta zegoen, eta beruna eta metraila zuen barruan. Horrek biktima ugari izatea eragin zuen; izan ere, metraila erraz zabaltzen da inguruan.
2009
‎Sorginarekin egin beharreko aldarri guztiak eginda ere, Sarak ezin zuen ernegua barrenetik atera. Zerbait sentitzen zuen barruan, azala apurtu nahi zuena eta kanpora atera, haragia apurtu eta odola bilatzera. Ez zekien nola baretu, ez zuen baretu nahi eta berdin zitzaion zirkuko kideak asaldatuta bazeuden, denak sorginaren lekura bidean, atsoaren aldarriek deituta.
‎Bizpahiru asteren buruan, guztiak ohitu ziren normaltasun itxurako hartara: guztiak, Domingo izan ezik; mutil hura, izan ere, haize zurrunbilo bat zen, eta haize zurrunbilo bat zuen barruan, batzuetan ezin kontrolatu izaten zuena eta beste batzuetan kontrolatu nahi izaten ez zuena, beste begi batzuk baitzituen ume bizi bihurri hark, eta beste bat baitzen haren begirada; argi erantzun zion, esate baterako, egin ziotèn itaunari Benjamin Maria jaiotzear zenean, berak ez zuela mutilik ez neskarik nahi, fantasma bat baizik:
‎Aitaren hitzak entzuten zituen neurrian, egia da ez ziola orbetarren adorearen merezimenduzko domina eman, baina aitagandik zetozèn laudorio haiek ez ziren txantxetakoak, ez horixe!?, gero eta puztuago sentitu zen Domingo; aita espirituala harrokeritis larriaz hizketatu zitzaion, eta halako zerbait nabaritzen zuen barruan, apur bat lotsarazten zuena, bai, baina hain zen neurrigabea, bestalde, anai arreben artean erdigune eta ardatz sentitzeak ematen ziòn plazera, non, arnasa hartzean, haize itxurako bat nagusitzen baitzitzaion, itxurakoa bezain erreala, birikak ez ezik gorputz osoa ere puzten ziona; aitak eskaini zizkiòn hitzen artean gehiegikeriaren bati ere antzeman zion Domingok, nola ez, bada!?, baina hura ez zen ñabarduretan hasteko ordua, hainbestekoa zen aitaren hitzalditxoak sorrarazi ziòn atsegina; harekin batera, baina, abioien kontua zuen, aste hartan aireplano bat ikusi baitzuen hiriko zeruan:
‎Gumersindo, 1943an Iruñera itzuli zenean, egunerokoak txukuntzeari ekin eta memoria liburua prestatzen hasi zen. Gizonak oso kezka sakona zuen barruan. Sinetsita zegoen Elizak ez zuela gerran egoki jokatu.
‎Bizpahiru asteren buruan, guztiak ohitu ziren normaltasun itxurako hartara: guztiak, Domingo izan ezik; mutil hura, izan ere, haize zurrunbilo bat zen, eta haize zurrunbilo bat zuen barruan, batzuetan ezin kontrolatu izaten zuena eta beste batzuetan kontrolatu nahi izaten ez zuena... beste begi batzuk baitzituen ume bizi bihurri hark, eta beste bat baitzen haren begirada; argi erantzun zion, esate baterako, egin ziotèn itaunari Benjamin Maria jaiotzear zenean, berak ez zuela mutilik ez neskarik nahi, fantasma bat baizik: fantasmarik edo beste izaki fantastikorik ezean, jauregiak ez baitzuen horrelako izenik merezi, garbi asko esan zion Albertok, ikastetxeko lagun minak.
‎Aitaren hitzak entzuten zituen neurrian –egia da ez ziola orbetarren adorearen merezimenduzko domina eman, baina aitagandik zetozèn laudorio haiek ez ziren txantxetakoak, ez horixe! –, gero eta puztuago sentitu zen Domingo; aita espirituala harrokeritis larriaz hizketatu zitzaion, eta halako zerbait nabaritzen zuen barruan, apur bat lotsarazten zuena, bai... baina hain zen neurrigabea, bestalde, anai arreben artean erdigune eta ardatz sentitzeak ematen ziòn plazera, non, arnasa hartzean, haize itxurako bat nagusitzen baitzitzaion, itxurakoa bezain erreala, birikak ez ezik gorputz osoa ere puzten ziona; aitak eskaini zizkiòn hitzen artean gehiegikeriaren bati ere antzeman zion Domingok –nola ez, bada!... urduri so egin zion, baina, urduritasunarekin batera, desio ezkutu baten sua pizten nabaritu zuen erraietan, bizitzan lehen aldiz –haren burrunbotsak ere, garai batean desatsegin gertatzen zitzaizkionak, organoaren notak bezalakoak sentitu zituen, ausaz, Domingok bizi indarraren misterioarekin lotzen zituenak–, egun gutxi batzuk lehenago gertatuak ikuspuntua aldatu balio bezala, eta ikuspuntuak abioiekin zuen harremana, aita espiritualak ere argi eta garbi esan baitzion hura zuela hegan egiteko posibilitate bakarra, eta berak hegan egin nahi baitzuen, kosta ahala kosta.
‎Leihotik begira jarri nintzen eseri bezain laster, ez bainuen inork ezagutzerik gura. Kanpoko hotzetatik sartuta, epel egiten zuen barruan; bizpahirutan kendu nuen kristaleko lurruna eskuarekin, autobusa martxan hasi baino lehen. Artean eguna argitu gabe atera zen autobusa geltokitik.
2010
‎Ez da lan erraza hori irudikatzea, baina halakoxea zen lehen xurgagailua, Puffing Billy izenekoa; makina hark hutsarte bat sortzen zuen barruan, eta hautsa xurgatu eta biltzen zuen han (lehenena izan zen teknika hori erabiltzen).
‎Don Bernardinoren argazki hau irakurtzen dudan bakoitzean, gure amaz gogoratzen naiz oharkabean; ez dago biak konparatzerik, badakit, Damaso, baina ez didazu ukatuko bai gure amak, bai don Bernardinok, baita garai hartako maisu askok ere, gure ama hizkuntzarekiko mespretxuzko jarrera bera zutela funtsean; ez naiz epaitzen ari, alor honetan jokabideak eta joerak punpa lasterrean epaitzeko jarreratxoa nagusitzen zaidala aitortzen dudan arren, gogoaren arkua beti tenkatuta, deskalifikazioen gezia edonora jaurtitzeko prest, hain bihurtu naiz eta hain bihurtu naute bizitzan egokitutako inguruabarrek euskarari buruzko gaietan sentibera. Euskal Herriko kultur balio nagusitzat dut euskara, ez ahaztu??; ez dut, ez, ama epaituko, orain ez bederen? nik ez baitakit amaren gurasoek alaba umetan estutu ote zuten, edo berezko estutasun bat ote zuen barruan, auskalo zer konplexuk edo beste zerk eraginda, ezinegon bat sortu ziona; gero, berak bere begiez ikusten zuèn mundu txikia, jaioterria, bere ezinegonaren eta bere beste gaitz guztien zergatitzat hartu, eta egoera horrek, jakina, kanpora bultzatu zuen, kanpora egiteko izan zuèn lehenengo aukeran, Madrilera, Villalbako markes jaun andereen etxera; amak, beharbada, modu inkontziente batean sentitzen zuen hura guztia hasieran, baita modu kontziente batean gero ere, herrira etortzen zirèn markes jaun andereen mundu ustez handiarekin topo egin zuenean; mundu hura, inoiz amestutako handitasunaren eguzkiak argitua?
‎Kaxa bat bestearen gainean eraikiz, italiarra adinako altuerako mendi trinkoa lortu zuten azkenean. Zein irudi gordetzen ote zuen barruan?
‎...rkua beti tenkatuta, deskalifikazioen gezia edonora jaurtitzeko prest, hain bihurtu naiz eta hain bihurtu naute bizitzan egokitutako inguruabarrek euskarari buruzko gaietan sentibera —Euskal Herriko kultur balio nagusitzat dut euskara, ez ahaztu... —; ez dut, ez, ama epaituko, orain ez bederen... nik ez baitakit amaren gurasoek alaba umetan estutu ote zuten, edo berezko estutasun bat ote zuen barruan, auskalo zer konplexuk edo beste zerk eraginda, ezinegon bat sortu ziona; gero, berak bere begiez ikusten zuèn mundu txikia —jaioterria— bere ezinegonaren eta bere beste gaitz guztien zergatitzat hartu, eta egoera horrek, jakina, kanpora bultzatu zuen, kanpora egiteko izan zuèn lehenengo aukeran, Madrilera, Villalbako markes jaun andereen etxera; amak, beharbada, modu inkontzi...
‎Paketea zabaldu zuenean, Nicolasek egindako irudi bat aurkitu zuen barruan. Irudia txikia zen, folio baten tamainakoa, markorik gabea.
2011
‎10), Dioptra lanaren 34 atalean, odometroa deskribatu zuen, hau da, ibilgailu batek bidaia batean ibilitako distantzia adierazten duen gailua. Heronen odometroak ingeniaritza mekanismo nahiko soila zuen barruan: gurdiaren gurpilen indarrak zenbait engranaje mugiarazten zituen.
‎Aurreikuspenenarabera, Eitb.com entretenimendu, informazio eta zerbitzuen atari handi bat izaterapasatuko zen. Eitb.com berriak atari handi bat zuen barruan, bere edukiak indartzekoeta «elkarreraginari, partaidetzari, mota orotako gai eta istorioei, e comerce n, ezustekoei eta emozioei ateak zabaltzeko»3.
‎Halako batean, goragale handia etorri zitzaion eta goitikatu egin zuen barruan zeukan guztia.
2012
‎Gero eta hegoalderago paisaiaren berdea horitzen zelarik, inguruko gari zelaiek urrezkoak ziruditen. Erriberri inguruan autoa gelditu eta txunditurik zegoen lautadei begira, halako ziztada bat sentitu zuen barruan. Nafarroa erraietaraino sartzen baita.
‎Mila aldiz entzundako hitzak ziren, baina momentu hartan, bat batean, gauza askorekin konturatzen hasi zen Benito. Eztanda berezi bat sentitu zuen barruan.
‎Nik ere keinuak egin nizkion hori egin zezan, eta lanean hasi zen. Amen batean, lehenengoa lurperatzeko moduko zuloa atzaparkatu zuen hondarretan, eta arrastaka eraman eta sartu zuen barruan; gero gauza bera egin zuen bigarrenarekin. Uste dut biak ordu laurden batean edo lurperatu zituela.
‎Erkindurik zituen masail zurbilak, zeharo handituta begiak, sutan ezpainak. Bero kiskalgarria sentitzen zuen barruan, bularrean burdina goria ipini baliote bezala.
‎Bere kontatzeko modua ere laburra zen, hitz gutxikoa. Bertsotan adierazten zuen barruan zuena. Egun horretan ez zuen kantatu, baina bertsotan hitz egiten zuen, edo, zehatzago esanda, puntu motzean, edozer gauza galdetzen geniola ere, puntu batekin erantzuten baitzuen edo birekin.
2013
‎Damaren kotxea atean zegoen artean ere, eta Elizabethek andere zerbitzaria ikusi zuen barruan. Isilik abiatu ziren harri txintxarrezko bidean barrena, basoñorantz; Elizabeth deliberatuta zegoen inongo ahaleginik ez egitera emakume harekin solasean hasteko, ohi baino burgoi eta desatseginago zegoen eta.
2014
‎hainbat ordu eta hainbat diru xahutua zuen han. Ate gutxi batzuk harago, lehengo beste topaleku bat aurkitu zuen, eta, txoroa, kirik egin zuen barruan. Berehala, orkestra bizi batek ekin zion jotzeari, dantzari profesionalen bikote bat jauzika hasi zen, eta maître bat etorri zitzaion burrunban garrasika:
‎Aitak erantzun omen zion zaila zela halako troparekin abentura horretan murgiltzea, baina bazegoela alde ez egiteko arrazoi sendoagoa: norbaitek gelditu behar omen zuen barruan, errazegi egiten zuela alde askok, gero aberats moduan itzultzeko.
2015
‎Buruak pentsatu aurretik gorputzak jada ulertua balu legez, eskua armairu barrura sartu eta bertako txoko batean kokatua zegoen zorro bat atera zuen Errek. Telazko zorro bat zen, baina karga astuna zuen barruan. Oraindik lurrean belauniko, zorroa ireki eta gordetzen zuena atera zuen.
‎Trumoi osteko tximista bezala, damu zartada batek astindu zuen bat batean Kepa. Beharbada horretarako arrazoiak izan zituen arren, Arenasekin zuzen ez zuela jokatu sentitzen zuen barruan. Zorionez, ez zion ia inori bere susmoen berri eman, ezta Izaskuni berari ere, eta horrek hein batean lasaitu egiten zuen.
‎Ez ezazue alferrik gal Jauna hartu ondorengo ordua bezain abagune ona tratuak egiteko. Obedientziak beste gauzaren bat agintzen badizue, ene ahizpak, saia zaitezte arima Jaunarekin uzten; gogoa, gero, beste gauza batera aldatzen baduzue eta jaramonik egin ez eta zuen barruan dagoela ere kontuan hartzen ez baduzue, nola emango zaizue ezagutzera. Hau, beraz, aldi egokia da, gure Maisuak irakats diezagun, eta entzun diezaiogun eta haren oinei muin egin diezaiegun irakatsi nahi izan zigulako, eta zuengandik ez dezala alde egin eska diezaiozuen.
2016
‎Gomak kendu eta ireki egin nuen karpeta. Paper mordo bat zuen barruan, egunkarietatik ebakitako albisteak gehienak. Zer zela-eta gorde zituzten jakin nahirik lehenbizikoa zabaldu nuenean jakin genuen Esterrek eta biok, azkenik, zer gertatzen zitzaigun.
2017
‎Berak ere bazituen bere bitxikeriak eta tolerantea zen besteen berezitasunekin; neurri batean, gozatu ere egiten zuen erridiku­luarekin. Maiz, egoera larri eta inkongruente baten aurrean gertatzen zenean, halako kilikatxo bat sentitzen zuen barruan, aurpegi luze, lasaia gogortzen ziona, eta begi grisen argitasuna zorrozten.
‎Zinta bat zuen barruan.
2018
‎Lankideen barreak eta txantxak biderkatu besterik ez  zituen egin aitorpen horrek. Olivierrek hustasun handi bat sentitu zuen barruan, lurrarekin berdindu zuen hustasun bat, animua amildu ez zedin bere barruan bizi ziren meatzari ñimiñoen gainera.
2019
‎Urte hauetan guztietan bizi izandako une bereziren bat gogoratu banu, aipatu berri ditudan Payatarren hariari tiraka, 2006ko Txapelketa datorkit burura, Euskalduna jauregian jokatutako azken finala hain zuzen ere, Xabi Payak Exahun Lekuerekin buruz burukoa jokatu ondoren, txapeldunaren izena entzun zuen unean, oholtza gainean egindako poz jauziak. Bere helburua lortu berri, hantxe hustu zuen barruan zeraman nerbioen zama, hantxe baretu zitzaizkion sabeleko tximeleta geldiezinak eta bukatu kirioen dantza. Txapela jantzita kantatu zuen habanera hunkigarri hura ez dugu behingoan ahaztuko:
‎Maider ez zen isildu ere egin. Tristura gehiegi zuen barruan.
‎Irudiaren ibilbidea jasotzen zuen zerrendan bere familiaren deitura zen, antza, hurrena; beraz, goraintziak eman zizkion etxekoentzat, eta santua albait azkarren eramateko agindu. Ez zion azaldu zer gordetzen zuen barruan, baina enkargu eman zion amari esateko tabernara deitzeko berehala telefonoz, falta gabe.
2020
‎Espetxealdiari dagokionez, gau bakarra eman zuen barruan. Waldenen bizi zela, 1846an, Concordeko zapatagilearengana zihoala poliziak geldiarazi eta espetxeratu zuen, ez baitzuen ordaintzen gobernuak esklabotzari eusteko eta Mexikoren aurkako gerra elikatzeko erabiltzen zuen bere zergen zatia.
‎Goiko estaiara joan zan, hainbeste urtez bere logela izandako hartara hain zuzen. Eta hutsune sakon bat sendi zuen barruan: joandako urteen joana.
‎Ondo egoteko eskatu zien guztiei, amari begirik kendu gabe, eta pentsatu zuen barruan zeukan pena nabarmendu aurretik hanka egitea hobe zuela.
‎Oraindik ere hegan noala dirudi". Manuelak denbora behar zuen barruan zebilkion urduritasuna sosegatzeko. " Ezjakinaren ausardia ala burugabekeria?
‎Izan ere, 2006an Argia aldizkarian esan zuenez," barruan daramatzazun eta zehaztea askotan zaila den sentimendu, hunkidura eta minak hitz batzuetan ematea da, batez ere, poesia". Agidanez, behin baino gehiagotan lortu zuen barruan zeramatzanak hitzetan jartzea, argi berri bat ematea, eta hartara, sortu zituen poemen argitasuna eskaini zigun irakurleoi.
2021
‎Uriri galdetu behar diot ea zabaldu zuen eta zerbait aurkitu zuen barruan. Seguru ezetz, bestela esango zidan.
‎Jose Barrionuevok hiru urte eta erdi egin zuen barruan.
2022
‎Eskuineko horma miazkatuz, diagonal erara ipinita zegoen eskailera baten bidez heltzen zen zoruaren erdialdera. Lehen sorospenetarako botika kutxa handi bat zuen barruan, sendatzeko denbora asko behar izaten denerako nahikoa antibiotikorekin, ura bost litroko bidoietan eta latetan kontserba jakiak hamabost egunetarako. Ezkutaleku interesgarria onik ateratzeko kontuak heriotzari begira ipintzen baziren.
‎Mutikoa, ohiko lekutik egunkari orri batzuk hartu, kokoriko jarri eta libratzen saiatu zen. Halako batean, hantxe kanporatu zuen barruan zeukan beherako guztia; ederreko lasaitua hartu zuen gorputz osoan gizajoak! Gero, egunkari paperarekin ipurdia garbitu eta zutitu egin zen.
‎12 urte zituenean bizitakoa kontatzen amaitu duenean esan ditu hitz horiek. Adin hori zuenean —1960ko hamarkada amaieran— elizako abade batek sexu abusuak egin zizkiola kontatu dio' Berria' ko kazetari Jone Arruabarrenari; baina 40 urte izan zituen arte ezin izan zuen barruan zeramana hitzekin adierazi: " Asko eragin zidan".
‎Marmarka, galdeketa gelatik irten eta Igone bakarrik utzi zuen barruan. " ¿ Qué hostias pasa?".
2023
‎Eta negar egin zuen; eta malkoei kosta egin zitzien hodi zurrunduak zabaltzea, baina azkenean bidea zabaldu zuten eta uholdeka atera zitzaizkion masailetan behera. Eta berotasun handi bat sentitu zuen barruan, dese rosotasunaren edo tentsioaren eraginez, beharbada; eta izerdi tan blai zegoela ohartu zen.
‎Emakumeak hala egin zuen. Ezkontza eskea egiteko eraztun garestia aurkitu zuen barruan, eta pieza bitxi hura eskuartean eutsi zuenean txundituta geratu zen:
‎Zama pisutsua sentitzen zuen barruan: engainuarena, kezkarena eta obsesioarena.
‎Tea prestatzen hasi zen. Barrad a hartu zuen eskuetan, teontzia, eta mendafin sorta sartu zuen barruan. " Bizitza lehen tea bezain garratza da".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia