2002
|
|
Tartarekin batera xanpain botila atera zutenean, Joseluk ez
|
zuen
bakoitzetik apur bat besterik hartu. Larregizkoa iruditu zitzaien gurasoei boxeoa zela eta dietarekin hain estu jokatzea.
|
2005
|
|
Beharbada, zakurra zen eleberriak eskribitzen zizkiona. Beharbada, sotoan lurperatuta zegoen Lydie Vidal, eta zakurrak bere hezur bat desobiratzen
|
zuen
bakoitzean ipuin bat idatziko zuen, Lydie Vidalen erara.
|
2006
|
|
Bere bulegoa bezain distiratsua, batetik, Idazlea erudito handia baitzen, eta bazekielako bere hitzari bristada eta txinparta ateratzen; bestetik, Idazlearen eskura baizik ez zegoen, inork bere buruari ez eta Idazleak bereari permititzen ahal zion heterodoxia inbidiagarri –inbidiagarri, modu ez batere osasungarrian– batekoa; loturarik gabeko pentsamendu aske eta jatorrizko baten lekukoa ere iruditzen zitzaion, beti bezala, desinhibitua, estilo garatukoa, bururatua. Hitz batez, Gizon Handia tripak jaten zegoen, bekaitzaren bekaitzez, Idazleak artikulu bat izenpetzen
|
zuen
bakoitzean bezala, Idazleak bera sekula izango ez zen bezalakoa izatea lortu zuelako; bazegoen psikoanalisiari uzteko moduko zerbait maitasun gorrotozko harreman honetan, ondorengo datua ezagutuz gero hobeki ulertuko den bezala: Gizon Handia, artean, guztiz sinetsirik zegoelarik ezen berari, zen tokikoa izateak zehaztu, markatu ziola bizimodua, are bizitza bera ere, eta aldi berean, Idazlea sinbolizatzen zuen gizaseme klasekoa izatea galarazi, errealitatea zen Idazlea kasik bere herri berekoa zela, bere herriaren ondo ondokoa, zehatz esateko, eta hori zela-eta mila bider gehiago ere jaten zituen tripak Idazleak artikulu bat izenpetzen zuen bakoitzean.
|
|
Agurearen ondoan eseri zen, tortilla puska txiki txikietan zatitu eta eraman infinituz puskak ahoratu zizkion. Aitonari kosta egiten zitzaion mastekatzea eta irenstea, eta ahoa irekitzen
|
zuen
bakoitzean tortilla hondarrak ikusten zitzaizkion hortzetan eta mihian, listuaz nahasturik. Edaten eman zion, kontu handiz, eta bukatu zuenean sukaldera itzuli zen platera eta basoarekin.
|
2007
|
|
Migeli poz ematen zion Ainhoak maite zuela pentsatzen
|
zuen
bakoitzean eta, berak ere pixko bat, bedere, maite ezean, ez zuen uste halakorik posible izaten ahal zenik. Opari gisa hartzen ahal zuen bere aitorpena baina, bai zera, La Vienesa kafetegiko goiz hartan, hostoa baino arinagoa izaten ahal zena, harria baino astunagoa iruditu zitzaion.
|
|
Umetan ez zuen ikasteko paradarik izan eta, bizitzaren udazkenean, magia hutsa iruditzen zitzaizkion horrelako gauzak. Otoitz moduan erabiltzen zuen definizioa, txalupa sekula hondora ez zekion, eta arraina harrapatzen
|
zuen
bakoitzean Eureka erraten zuen Sirakusako matematikoaren omenez.
|
|
Matildak ez daki kasik heriotza zer den. Aita langile jatorra izan zen inoiz, bazkalorduan egunkaria eta ogia ekartzen zuten horietakoa, lan bidaia bat egiten
|
zuen
bakoitzeko panpina bat eramaten uzteko eskatzen zion Matildari (panpinekin ibiltzeko garaia igaro zitzaionean ere eskatzen zion oraindik), eta notak sinatzen zizkion ebaluazio amaieretan.
|
2010
|
|
Beraunen igogailurik gabeko dozenaka etxe daudela ikasi zuen. Txirrina jotzen
|
zuen
bakoitzean urduritu egiten zen, sentimendu gaizto batek harrapatuta. Ez zuen inork irekitzerik nahi.
|
2011
|
|
Etengabea zen Zeberioren akordua ere Lazkanoren baitan, azken urteotan hainbeste ugaritu ziren haize errota erraldoi horietako bat ikusten
|
zuen
bakoitzean begiak malkoz betetzeraino. Ez gaituk biziko hori ikusteko.
|
2012
|
|
Etxebe oraintxe ari da konturatzen espero ez dituen gauzak egiteko gai dela, azken urte lotu hauetan badaezpada ere inkontzienteki horretarako prestatzen aritu izan balitz bezala: esate baterako, Ibon K.k ordenagailua abiarazteko pasahitza idazten
|
zuen
bakoitzean Etxebek teklatuari adi begiratzen zion, baina ez zein zen asmatu nahian, eta, hala ere, marcoincomparable2016 zela buruz ikasi zuen azkenean, inoiz erabiltzeko batere asmorik gabe, harik eta orain Ibon K.ren ordenagailuan sartu den arte. Aspaldi ez du sentitu Etxebek halako beldurrik, baina gogotsu ari da ordenagailuan dauden dokumentuak aztertzen, eta betiko bi ideiak gurutzatu zaizkio:
|
2013
|
|
Sarak amantala zeraman soinean eta ezkerreko eskua ohi bezala zintzilik, altzoaren parean gakotuta. Pauso bat ematen
|
zuen
bakoitzean eskuak izterra kolpatzen zion. Eiderrek esanda nekien batzuetan beltzuneak ateratzen zitzaizkiola.
|
2014
|
|
bakardadea, arrazoiren batengatik jendeak ihes egin izan balu bezala. Martinek bakardade hitzari frantsesek solitude esaten ziotela azaldu zion eta harrezkero herria hutsik ikusten
|
zuen
bakoitzean hitza etortzen zitzaion: solitude.
|
2015
|
|
Senarra sukaldean aurkitu zuen gosaltzen. Isilik jardun
|
zuen
bakoitzak berean.
|
2016
|
|
Angelesek garbitzen zuen egunero: galtzarbeak, eskuak, oinak; baina bizarra egiteko labana ateratzen
|
zuen
bakoitzean Txominek masailetan jartzen zituen bi eskuak.
|
2017
|
|
“Ez dut ezer jakin nahi! ”. Eta Josebak elkarrizketa hartaz hitz egin nahi izan
|
zuen
bakoitzean ihes egiten zion.
|
|
Josebak bere gorputz adarren bat bateko kontzientzia harturik, arakatu behar izan zuen non
|
zuen
bakoitza eta batez ere non zuen ezkerreko eskua. Hantxe agertu zitzaion, bere, izterraren gainean, esku ahurra goraka, hatzak barnerantz, erpurua eta txikerra puntetan elkar ukitzen zutela, gorriturik, izerditzen hasia, Kennethen izerdi eta gantzaren usain gazien lurrunetan bildurik.
|
|
Amak zioen gu ez geundela Zaran jantziak izateko sortuak. Esaten
|
zuen
bakoitzean inarrosi egiten nintzen, nire munstrokeria zein ote zen gogora ekarri ezinda. Ikaskide baten ezkontzarako erosi nuen alkandora erakutsi nionean urrats bat egin zuen atzera:
|
2023
|
|
Hark, ordea, Althusserren haserreak beldurtzekoa, koleratzen zenean, omen, eta bere prediku amaigabeak, edonor lokarrarazteko modukoak, jasan behar izan zituen, dena jakintzaren alde. Horri injustizia itzela irizten zion, baina, horretaz aparte eta batez ere, horrek zahartzaro triste eta anparo gabe baten perspektiba ireki zuen bere aurrean; kasik karitate publikoaren mende, dentistak, zerbitzuengatik, gero eta maizago egiten zizkion fakturei aurre egiteko; geratzen zitzaizkion gero eta adiskide gutxiagoren bizkarroi, afaldu edo zerbeza bat hartu behar
|
zuen
bakoitzean; inermea, aje bariatuen ondorioz etorkizun ziratekeen tratamendu eta protesiak jartzeko, eta bizitzak zein kreditu entitateek ezartzen dituzten baldintza drakoniarrei aurre egiteko ezgauza. Eta dena, luzeegi gabe hilotz triste bat uzteko, zeinari buruz heriotza ohar ederrenak idatziko baitzituzten hilotza bizirik zela erabateko mespretxuez tratatu zuten berberek.
|