Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Aita jesuita, berriz, sutan igarri nuen. Baina, nola aitak, halakoetan, osaba babesten baitzuen, bere irriekin edo bere irri karkarekin, apezak ere gibela egin behar izaiten zuen apur bat, eta orduan ere, osabak bi saindu euskaldunei buruzko iritzia eman zuenean, isilik geratu zen. Baina isilik egoitea ez zen, bertzalde, aita jesuitaren bertutea, eta hargatik, ahal zuenean, osabaren tentatzerat eta hari tranpen jartzerat entseiatzen zen, atzaparrak eta erpeak prest, amesten zuen ehizaren gibeletik...
‎...ari berant gabe jakin bainuen ezen Alain Coup d’Œil zeritzala, edo Alain Coup d’Œil le Normand, Normandiakoa zelako, jarri zuen ene gainean bere begi bakar beldurgarri hura... eta uste nuenean ezen neure bizitzako hutsik handiena egin nuela, zeren eten bainuen haren hitzaldia punturik gorenean, eta zeren behako krudel hartarik ez bainezakeen deus onik iguriki; aitzitik, bigundu zuen apur bat bere behakoa, egin zuen irri, eta erran zidan ondotik:
‎—Oker nengoan, Pedro, hirekin, eta hoa, bai, hemendik. ...tzo haiz, arteaz eta libertateaz mintzatu beharrean, eta ahalkea emaiten didak. Eta ez zagok, bertzalde, mahatsa eskatzerik elorriari —begiak zabalik zituen osabak, betzuloetarik ateratzerat balihoazkio bezala, ukabilak bularraren kontra hertsirik; eta uste izan nuenean ezen bere ukabil haiekin edozer egiteko gai izan zitekeela, aitzitik, lasaitu eta hedatu zituen eskuetako hatzak eta bigundu zuen apur bat bere behakoa, erraiten ziola—: Halarik ere, bazekiat ezen Italiatik enegatik etorri hintzela, eta, halatan, enea dela kulpa eta hobena, eta ez dudala desenkusarik...
‎Izan ere, burumakur nekusan osaba, umiliatua, eta umiliazione hark mintzen eta kezkatzen ninduen, iduritzen zitzaidalako ezen duintasunaren bila joan zena duintasun arrastorik gabe itzuli zela, guztiek gaitzetsia, alferretsia eta beren baitarik egotzia. Eta, halako batean, jaso zuen apur bat burua, eta begiak hertsi zituen, argiaren gehiegiak min eman balio bezala, eta, ezustean, osaba Joanikot hogei urtez zaharturik ikusi nuen, etxetik eraman zutenetik bi urte baizik iragan ez ziren arren, hain baitzegoen hondatua eta itxura galdua.
2001
‎Egongelara joan zen gero, hura ere bere mundua zelako, artean. Sofan eseri eta orduan bai, orduan telebista zen, telebista zeukan aurrez aurre, telebistak inbaditzen zion bere mundu txikia eta zabaldu egiten zuen apur bat. Horixe baitzen egin zezakeen gauza bakarrenetakoa, botoia sakatu eta telebista ikusi.
‎Ederra koadroa. Mariak aurrera egin zuen apur bat, eskaileran izaki bizirik ageri zen ikusteko: " Bai?
‎Heriotzaz pentsatu zuen apur bat orduan.
2002
‎Erripan behera motozikletaren abiada handiagotuz zihoalarik, tranbiaren burdinbideekin olgetan aritu zen Fonseca, bion ipur-masailak tupusteko punpetan ipinita. Bizikleta edo gurdiren batekin gurutzatzean soilik balaztatzen zuen apur bat, azelerazio enbragebakoen bitartez oinezkoei arriskuaren berri emanez. Lepoan jira t' erdi emanda zeukan tapauka destolestu egin zuen Mentxuk musua begietaraino estaltzearren.
‎Emakumeen urritasuna, hasteko, eta janzkeraren desberdina, ondoren. Belaun gainean pausatu zuen bide osoan bizkarretik dingilizka eroandako zakutoa, eta eskuez haizatu zuen apur batean bolumen handiagoa har zezaten kartoi eta paperok.
2003
‎Bururdi muskerra kendu eta bertan eratzan zuen Ainhize. Gero leihoa zabaldu zuen apur baten, luzaro itxita egon diren gelen usain mindua desagerrarazteko. Gelako kaxoietan denetarik zeukan, eta laster aurkitu zuen Ainhizeren neurriko setazko zuri bat.
‎Itxaropentsu bukatu zituen UEUk 1983ko udako ikastaroak. Parte hartutakoen kopuruak gora jo zuen apur bat, ikastaroen kalitatea sendotu egin zen, bertan aritutakoen kualifikazioa hobetu eta talde eragilea berritu. UEUren prentsa bulegoan aritu ziren Karmelo Landa eta Antton Azkargortaren iritziz, etapa berria hasi zen, Jaurlaritzarekin izandako harremanei esker «babes ofiziala eta hain urria izan den diru-laguntza lor daitezke».
‎Matiasek, halako batean, pentsatu zuen apur bat aldatu behar zuela jolasa hurrengoan. Entziklopedia bat erosi behar zuen jolasteko.
2004
‎Kasildak, bere emazte izan zenak, beregandu nahi izan zuen senarra," onbideratu"; baina alperrik (alperrik da Juan makilatua, berez ez bada bedeinkatua). Ekinaren ekinaz, horraitio (ekina okerra da ta, andrazkoena batez ere), beregandu zuen apur bat (zelakoa Mari, halakoa Peru), eta hitzak neurtu ta landu egiten zituen Juanek Kasildaren aurrean, ta ateraldi gordinak ta usain txarrekoak egokitu. Baina, hala ere (ekina okerra da baina, ezina okerrago), hain etorri haundia zuenez, batzuetan, konturatuta edo konturatu barik, nahiz ta Kasilda haserretu, oso osorik botatzen zituen.
2005
‎21 Australian desagertutako animalia ezagunenak Tasmanian iraun zuen apur bat gehiago. Tigre tasmaniarra Australiako haragijalerik handienetarikoa zen, baina dingoek triskantza egin zuten Australian, eta bizirik gelditutako apurrak nekazariek hil zituzten, ardiak lapurtzen zizkietelakoan.
2006
‎–Ez da benetakoa, ezta? –galdetu zuen apur bat lotsaturik– Erran nahi dut ezinezkoa dela Kleopatra Antzinako Egiptokoa izatea...
‎Hori baino lehen bere kasako ikerketatxo bat eginen zuen. Horrela datu gehiago eskaini zionat poliziari, pentsatu zuen apur bat arinduago. Gainera, beharbada krimenak argitu eta hiltzailea aspaldi harrapatuko zitenan!
‎Sukaldera itzuli nintzen. Frau Gerdak bizkarra tentetu zuen apur bat:
2007
‎Gigik paretaren kontra kuzkurtuta aurkitu zuen apur bat geroago, dar dar batean. Malkoak lerdearekin nahasten zitzaizkion masailetan.
2008
‎Beste bat. Ongi entzun, une hartan, baina, izebak kopeta zimurtu zuen apur bat, zalantzaren bat etorri balitzaio bezala, nahiz eta berehala lisatu zuen zimurra, bere borondatearen ahalegin hutsez?. Behin batean, Pernando bere semearekin kezkatzen hasi zuan, berak bai baitzuen non bazkaldu, erretore etxean, baina semeak ez.
‎Moja batzuek, beren burua lasaitzeko beharra sentitzen zutelako edo, goitik behera mugitu zuten burua. Ama nagusiak, aldiz, muturra okertu zuen apur bat, baita jarraian irri egin ere: badirudi, beraz, sor Klararen hitzek ama nagusia zapuztu zutela hasiera batean, hitz haiek guztiak bat batean itzal lohi bihurtu balitzaizkio bezala, ama nagusiak berak arestian landutako diamanteari itsasten zitzaizkionak, harribitxiari bere distira kentzeko; diamantearen distirari eusteko, ordea, ez zuen irtenbide hoberik beste diamante bat osatzea baino?
‎Beldurrak airean zegoen izeba Eugeni, alde batetik, baina, bestetik, dar dar zegoen arren, lehenengo adrenalina uholdearen eraginpean, beldurra garaitzeko beharra ere sentitu zuen, antza, eta hara: makinatik kanpora egitera zihoala zirudienean, zutitzearekin batera, ezker hanka ere alboratu zuen apur bat, mugimendu ezin azkarrago batean?, ilobaren aurrean emakume indartsua zela agertzearren edo, sorginen ipuin asko zekizkien arren, izeba Eugenik ez zuen sorginetan sinesten, azken batean!?, barrura egin zuen kanpora egin orduko. Eta orduan, jarlekuan ostera eseri eta berriro estutu zuen eskuaz goma puztua:
‎Aldasorotarren sukaldean aitari begira zegokeèn begirale ikusezin bati nekez itzuriko zitzaion haren keinua, kopeta zimurtu zuen apur bat, apur bat baino gehiago ere bai?, aitaren zalantza adieraz zezakeena, edo aitaren nahigabea, hobeki, une hartan zera pentsatu balu bezala: –Bai, baina gizon baten dantza eta emakume batena oso dira diferenteak, Ernestina:
‎Nagusi zela bukatu zuen lehen zatia Unitedek, eta bigarren zatian goitik behera gailendu zitzaion Vila reali. Gainera, emaitzari eustea garrantzitsuagoa zela ikusi zuen Manuel Pellegrinik, eta bere taldeak atzera egin zuen apur bat. Hartara, United jaun eta jabe izan zen zelai erdian, eta Fletcherrek eta Carrickek eremu horretan emandako arnasari esker, jokaldi politak lotu eta aukera onak sortu zituzten Ingalaterrako taldeko jokalariek.
‎Moja batzuek, beren burua lasaitzeko beharra sentitzen zutelako edo, goitik behera mugitu zuten burua. Ama nagusiak, aldiz, muturra okertu zuen apur bat, baita jarraian irri egin ere: badirudi, beraz, sor Klararen hitzek ama nagusia zapuztu zutela hasiera batean, hitz haiek guztiak bat batean itzal lohi bihurtu balitzaizkio bezala, ama nagusiak berak arestian landutako diamanteari itsasten zitzaizkionak, harribitxiari bere distira kentzeko; diamantearen distirari eusteko, ordea, ez zuen irtenbide hoberik beste diamante bat osatzea baino... horregatik egin zuen, ausaz, irri jarraian, eta horregatik esan zuen, irria betartean loratu zitzaiòn une berean:
‎Beste bat. Ongi entzun –une hartan, baina, izebak kopeta zimurtu zuen apur bat, zalantzaren bat etorri balitzaio bezala, nahiz eta berehala lisatu zuen zimurra, bere borondatearen ahalegin hutsez– Behin batean, Pernando bere semearekin kezkatzen hasi zuan, berak bai baitzuen non bazkaldu, erretore etxean, baina semeak ez. Non bilatu semearentzat bazkaria?
‎Beldurrak airean zegoen izeba Eugeni, alde batetik, baina, bestetik, dar dar zegoen arren, lehenengo adrenalina uholdearen eraginpean, beldurra garaitzeko beharra ere sentitu zuen, antza, eta hara: makinatik kanpora egitera zihoala zirudienean –zutitzearekin batera, ezker hanka ere alboratu zuen apur bat, mugimendu ezin azkarrago batean–, ilobaren aurrean emakume indartsua zela agertzearren edo –sorginen ipuin asko zekizkien arren, izeba Eugenik ez zuen sorginetan sinesten, azken batean! –, barrura egin zuen kanpora egin orduko... Eta orduan, jarlekuan ostera eseri eta berriro estutu zuen eskuaz goma puztua:
‎Aldasorotarren sukaldean aitari begira zegokeèn begirale ikusezin bati nekez itzuriko zitzaion haren keinua –kopeta zimurtu zuen apur bat, apur bat baino gehiago ere bai–, aitaren zalantza adieraz zezakeena, edo aitaren nahigabea, hobeki, une hartan zera pentsatu balu bezala: " Bai, baina gizon baten dantza eta emakume batena oso dira diferenteak, Ernestina:
2009
‎–Ez da hain toki txarra, esan nuen azkenik, totelka. Izebak zain jarraitu zuen apur batean.
‎Eta bazekien eskatuz gero ere Ana ez zela itzuliko. Hobe zuen apur bat itxarotea. Noizbait lasaitu eta autora itzuliko zen.
‎Atea zabaltzearekin batera neska seko liluratuta geratuko zela pentsatu zuen gizonak. Agian horregatik dezepzionatu zuen apur bat haren erreakzioak.
‎Mielek bisera goratu zuen apur bat, kopeta gaineko ileak hazkatzeko. Bukatu genituen bai kafesne bai txakolinak, eta baita kontakizunak ere, itxura zenez.
‎Regina Aldasoro, jada zutiturik zegoena, eskuin oina aurreratzera zihoan, lehen pausoa emateko, eskua ere luzatu zuen apur bat, Nazarioren esku luzatuaren norabidean?, baina, senarrak egindako itauna entzun bezain laster bat bateko etsiak hartu balu bezala, lekuz kanpoko pentsamendu batek egin ote zion burmuinetan barrena, pentsamendu honek, adibidez:
‎Nazario Orbek zorrotz bezain gogor begiratzen zion semeari, halako eran, non bai baitzirudien semeari hizketan ari zitzaiola, begirada ere bigundu zuen apur bat, une batez, itxuragabeki gogortzeko berriro ere, jarraian?, azalpena edo emateko asmotan: –Isilik eduki nauzu bilera osoan, damu arrastoren bat ikusten nizun ala ez, besoak zuri zabaltzeko prest.
‎Hego Euskal Herria da nagusi(% 73,6; Ipar Euskal Herrian, berriz,% 14,5), eta beronen barruan Gipuzkoa gailentzen da(% 60,5). Nabarmentzeko modukoa da, hori bai, Gerediaga elkarteak 1965ean Durangoko Liburu eta Disko Azoka antolatzeari ekin zionez geroztik Bizkaiko herri hori euskal liburu industriaren epizentro bihurtu izana60 Atzerriko produkzioak, azkenik, gora egin zuen apur bat epe horretan, diasporaren fenomenoa tarteko(% 11,8).
‎FCC (%0, 38) izan zen zenbaki berde beltzei eusten asmatu zuen apurretako bat. Fitch agentziak eraikuntza sektoreari buruzko ikuspuntu negatiboa plazaratu arren, Citigroupeko analistek FCCren gaineko gomendioa hobetu dute:
‎Warrenek ere laguntza ona eman zion, eta Bilbo Basket aurretik jarri zen markagailuan lehen aldiz: 36 Horrekin konforme ez, eta aldea handitu zuen apur bat: 38 Partida hausten hasteko une aproposa zen, baina Turk Telecomek 6 0eko partziala lortu zuen, berriro Erdoganen eskutik, eta 44 aurreratu ziren etxekoak atsedenaldiaren atarian.
‎Nazario Orbek zorrotz bezain gogor begiratzen zion semeari, halako eran, non bai baitzirudien semeari hizketan ari zitzaiola –begirada ere bigundu zuen apur bat, une batez, itxuragabeki gogortzeko berriro ere, jarraian–, azalpena edo emateko asmotan: " Isilik eduki nauzu bilera osoan, damu arrastoren bat ikusten nizun ala ez, besoak zuri zabaltzeko prest.
‎Regina Aldasoro, jada zutiturik zegoena, eskuin oina aurreratzera zihoan, lehen pausoa emateko –eskua ere luzatu zuen apur bat, Nazarioren esku luzatuaren norabidean–, baina, senarrak egindako itauna entzun bezain laster bat bateko etsiak hartu balu bezala –lekuz kanpoko pentsamendu batek egin ote zion burmuinetan barrena... pentsamendu honek, adibidez: " Alferrik, fabrikan haurrik konpontzen ez duzuen bitartean..."? –, atzera egin zuen; hura, baina, senarraren aurrean adorea erakusteko abagunea zen, eta hala, pentsamendu hari hankak mozten zizkiola, beste bat eraiki zuen, zango ezin arinagoak zituena:
2010
‎Lotsatiren herrikidea da Jon Arano eta bera izan da Lotsatiren obra ondoen ezagutu duena eta haren berri zabaltzeko saio bat baino gehiago egin duena. Iruzkin horretan Lotsatiren bizitzaren gaineko aipamenak ez ezik, Aranok Lotsatiren obran ere sakontzen zuen apur bat:
‎Baskoniak bere jokoa hobetu zuen apur bat. Nahiko txukun aritu zen erasoan, portzentaje onak lortuz, eta berri on bat ere jaso zuen, Splitterrek dozena bat minutu jokatu zituelako arazorik gabe.
2011
‎Urte hasiera hartako kontuekin jarraituta, artxibo honetan pilaturiko oharrak txarto ez badaude behintzat, Esan Bay kanpaina abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzak; Sabin Intxaurraga orduko Ingurumen sailburuak, bestalde, Pasaia eta Santurtziko zentral termikoak zarratzeko eskatu zuen apur bat geroago, Kiotoko protokoloa betetzeko neurri horiek hartzeari premiazko iritzita.
‎Gogortasun horrek harritu egin zuen apur bat. Ama ez zen haiekin eseri, biloba nagusiena bainatzen ari zen, zeuden lekuraino heltzen ziren uraren txipli txapla eta xaboiaren lurrina.
‎Bularrei sendo eusten zien oihal mehearen gainetik, zilborra erakusten zuen eta gero ezkutatu, oinak lekutik mugitu gabe aldakak eta sorbaldak kulunkatuz. Hatz luzea sartu zuen apur bat gero bularren artean, titiburuen ingurua laztanduz, titiak elkarrengana estutu eta sagarrago irudikatuz, balizko publikoa haiek hartzera gonbidatuz, beheko ezpainarekin webcama ukitzeraino ia. Hasperenka hasi zen, hasperen exajeratuak jaulkiz, benetakoak ez zirenak, baina apurka apurka, bere burua hasperenka entzutearen poderioz, kitzikagarri suertatzen hasi zitzaizkionak:
‎zutak biak eta ezker eskuin apuntatzen zutenak, nork bere aldera, estrabismoak jotako titiak balira bezala, beragandik urrun zeuden bi fuga puntu sortuz, ezin kontzentra zitekeen jardunean bi fuga puntu haiei beha. Burua okertu zuen apur bat, fuga puntu haiek noraino irits ote zitezkeen ikertze aldera; ezker titiburuak gezi baten muturrak legez egiten zuen leihorantz, eta leihotik kanpoko horizonterantz, kaleko hirugarren farolaren gainetik justuki, Poliziaren kuarteleraino iritsiko zatekeen Inesen titiburuaren fuga puntu balizko hura, laser bat balu titiaren puntan, hala kalkulatu zuen. Eta zer esan eskuinekoaz, erabat bestaldera jotzen zuen eskuin titiburuaren fuga puntuak, norantz eta Federen etxeko bibliotekarantz.
2012
‎Lanak zituen eskuen dardara mendean hartzeko. Kokaren ontzia atera eta bere burua behartu zuen apur bat besterik ez hartzera. Motorra piztu eta argirik gabe gidatu zuen errepideraino.
‎Galderak egiten ez zen ausartzen; baina, hura hain trebatua hautemanik, iragana zen nonbait, zioen Leonek berekiko, sufrimenduaren eta plazeraren gorabehera guztietatik. Garai batean xarmagarria zitzaionak, orain ikaratu egiten zuen apur bat. Bestalde, oldartu egiten zen bere nortasunaren xurgapen egunetik egunera handiagoaren aurka.
‎Izan ere, aitak etxean obra klasikoak zituen, 100dik gora bai. Latina ere ikasi zuen apur bat. Izugarri atsegin zuen irakurtzea.
‎Egubakoitzean, abenduak 7, aurreikuspen guztiak gainditu ziren eta beherakada espero bazen ere, bete egin zen azoka. Zapatuan egin zuen apur bat behera asistentziak eta bisita kopuru handiagoa espero zen Durangoko Azokan.Eguen iluntzera arte, 106.000 sartu irtenetik gora kontatu dira. Iazko bisitari kopurua gainditu egin da, aurten egun bat gutxiago izan arren.
2013
‎Logale jaitsi ziren. Nagusiena k Zeu ri eman zizkion bi zakuak eta hark bagoiko zoruan zehar arrastaka eraman zuen apur batez maleta, sokei tiraka. Gero sorbalda gaineraekarri zuen, kementsu.
‎Espainian bizi direnek 158,8 milioi bidaia egin zituzten estatu barruan (guztizkoaren% 92,5). 2008 urtearekin alderatuz gero, bidaien guztizkoak behera egin zuen apur bat,% 0,7.
‎—Sermolari honek ez dik batere balio Madinabeitiarekin konparatuta —esan zuen. Irratira hurbildu eta bolumena jaitsi zuen apur bat.
‎Jo zuen. Goaitatu zuen apur bat eta erantzunik ez baitzuen, bultzatu zuen. Atea aise zabaldu zen eta sartu zen esparruan.
‎Gizonak hausnartu zuen apur bat eskua begitartean pasatuz, altxatu zuen bonetako aitzineko punta, harraskatu zituen ileak eri pototsarekin eta emeki burua higituz, ihardetsi zuen. Ez, ez dut ikusten, anderea. Medikua naiz eta gaixo bat bada hemengo herrian. Uste dut Kattalin deitzen dela.
‎Felix kuzkurtu zen eta segundo batzuen ondotik gelditu zuen bilakuntza. Etxehorik altxatu zuen apur bat eskua: Hor, hori da.
‎Bere ustez, eta hortaz ziur zegoen, biziaren misterioa ulertzeko eta estimatzeko, gizonak aita izan behar zuen. Amesten zituen gauza guziak bere axuantak bazituen, eta hortakotz jelosten zuen apur bat. Haur bat ukanen balu, irakats ziezaiokeen berari bizitzak ikasi ziona.
2014
‎Komuneko argia itzali zuen, eta, bulkada baten ondorioz, erabaki zuen apur batean izeba Josephinerekin solas egitera joatea, argia oraindik ere pizturik baitzuen. Txapin bigunek zaratarik egin gabe eraman zuten korridore alfonbradunean barrena, baina, ahotsak entzun zituenez, sartu gabe geratu zen erdi zabalik zegoen atearen ondoan.
‎Neskak laprast egin zuen apur bat, aldaroka.
‎–Zer duzu? , errepikatu zuen apur bat larriturik.
‎Henryk gogoeta egin zuen apur batean.
‎Neskak atzera egin zuen apur bat, leiho irekiaren ondoraino, zeinetik gaueko haizearen ufada garbia baitzetorren.
‎Oihu eta negar hauekin guztiekin ezin izan dut lo kuluxka bat ere egin. Jateko zerbait eskatu, orduan ahotsa goratu zuen apur bat, protesta kutsuz?, eta esne botila bat ekarri didate!
‎Totelka egin zuen apur bat, ohartu baitzen ondoan zuen jendea isildu eta adi zegoela; baina duda mudazko istant baten ondoren, Marjorieren irakaspenei heldu, eta esaldia bukatu zuen inguruko guztientzat:
‎Nadiak bizkarra makurtu zuen apur bat.
‎Iturribiderena egitean gutxiago ginen, eta lasaiago hartu genuen. Beste lanen esperientzia kontuan hartuta, Udalak zer nahi zuen apur bat bagenekien. Kalea behetik gora oinez egin genuen, ideiak botatzen, eta behera bueltatzerakoan guztia zehaztu genuen.
‎ETAko kide bat artatu zuelako atxilotu zuten 1979an, baina hiru urte geroago hil zuten, Irene Arriasek kalean jausi eta petril baten kontra aurreko hortzetako bat apurtu zuen egunean bertan. Ezpainak handitu zitzaizkion, goikoa batez ere, odola ere bota zuen apur bat. Espainian munduko futbol txapelketa jokatzen ari zen urtean hori.
‎Bederatziak arte itxaron zuen Irenek, irten egin zen, gorantz egin zuen. Martiturritik hasi zen, Uri estartan egin zuen apur bat aurrera, baina buelta eman zuen Perunetik sartzeko. Iturrikane ikusi zuen, ez zen sartu, aurrera jarraitu zuen.
2015
‎Arrazolakoa zen, Elorrio ondokoa, Anbotopekoa, eta han ez zen euskara baino! Santurtzira etorri zenean ikasi zuen apur bat gaztelaniaz. Gure amaren ama ere euskalduna zen, Josefa Landaluze, Gatikakoa.
‎Atea zabaldu zuen apur bat, barrukoa ikusi ahal izateko nahikoa ez, baina bai berak gorputz erdia kanpora ateratzeko adina. Esku batez atearen krisketari heldu zion, besteaz giltzurrun parean ezkutaturiko pistolari.
‎Zaparrada gogorrik ez, baina bai gauza guztiak berniz distiratsu batez estaltzen zituen zirimiri isil etengabea, azken egunetako eguraldi polarraren ondoren, kasik gustura eta guzti hartzen zena. Euriarekin batera epeldu egin zuen apur bat eta, mendi tontorrak elurtuta zirauten arren, kale eta zelaiek jantzi zuri izoztua erantzia zuten ia erabat, inauterien bukaera hurbilarekin mozorroak alde batera utzi eta normaltasunera itzuli nahiko balute bezala.
‎Gero, amak atzera egin zuen apur bat. Besoak tolestu, eta gortinei begira geratu zen une batez, esan behar zuena ondo pentsatzen egon balitz bezala.
‎Euskalherriaren alde programak euskararen ofizialtasuna eskatzen zuen elebitasunarekin, eta autonomia apur bat Ipar Euskal Herriarentzat, Frantzia federal batetan. (...) Jeltzaleekin harremanetan eta, hauen programa zuen apur bat Iparraldearentzat egokitu bainan Euskal Herriaren batasunik eta burujabetasunik aipatu gabe. Ez zuen berexi nahi Frantzia ganik edo menturaz ez zuen berexte hau aipatu nahi, ezin iretsia zela hemen baitzekien.?
2016
‎Haren soinu nekatua entzun zuen berehala, gora eta behera, azeleragailua bizpahiru aldiz zapaltzean. Desaparkatzeko maniobrak hasi zen egiten, eta ezker alderantz mugituz handik ateratzea lortu zuenean, aurreko autoa ukitu zuen apur bat. Tximista baten argi bizia piztu zen Zorroaga atzean, eta trumoia geroxeago.
‎Kalera irten zenean, zeru lainotsutik erortzen zen argi zuriak itsutu zuen apur batez, bere begiak egoera berrira ohitu ziren arte. Berehala agertu zen azokaren eraikin metalikoa.
‎esanez. Josebak irakurtzen segitu zuen apur batez, eta beste datu bat harrigarria iruditu zitzaion, itsasbeherarekin batera harea baino ez zela gelditzen Donibane eta San Pedroren artean, eta orduan ezin zela txalupaz pasatu batetik bestera, berak ikusitakoaren arabera guztiz ezinezkoa XXI. mende hasiera hartan: –La marée basse laisse la moitié de la baie à sec et la sépare de St Sébastian qui est lui même presque séparé du monde.
‎–Barkatu?, esan zuen,, agian azkarregi noa?. Iratik aurpegia aldendu zuen apur batez, eta ironikoa zirudien irribarre batekin begietara so eginez, ez dut nire bizitza guztian motelagorik ikusi, esan zion.
2017
‎eman behar diozu? esan zuen apur bat gorrituta.
‎Ostemuturrek higitu zuen apur bat burua, ideki zituen begiak eta nekez esan zuen: Kontuz Frantxoa, Joana andere serora... Bai, zer. Koskoilak baditu.
‎Andonik hetsi zuen atea eta gelditu zen gelaren erdian. Bere aitzinean leiho hertsi batek argitzen zuen apur bat lekua. Eskuinean, murrua zuriz tindatua erakusten zuen, bere erdi erdian, gurutzefika sinple bat.
2018
‎Labur, baina egia aurretik ia beti. Klaseko lagunei buruz hitz egin zuen apur bat gehiago. Haietako askok hots egin zioten amarena jakin orduko, eta asteburuan ikusiko zituen haietako batzuk, ez baitzuen iganderoko futbol partida galduko.
‎Gustura hasi zen, beraz, ezaguna zuen munduan, pozik besteek zikintzen zutena garbitzen hainbeste denbora emango ez zuelako. Lagunei aitortu zienez, ordea, gauza bakarrak zuen apur bat artega: tailerrean burusoil hark, 6.334 presoak ere lan egiten zuen, eta susmoa zeukan morroi hark ez ziola adeitasunez begiratzen, lantokian agertzen ikusi zuen lehen egunetik.
‎Gero barrez hasi zen, karkail luze eta ozena botaz, negar egiteraino ia. Soilki kafetegiko gainerako bezeroak begira zituela konturatu zenean apaldu zuen apur bat irri karkailaren tonua.
‎Sophie eta eskoltako biak atariko izkina batean geratu ziren, aginduen zain. Atsedenalditxoa aprobetxaturik, guardasola itxi zuen emakumeak, gona luzatu, eta mototsa berdindu zuen apur bat, hezetasunarekin enaren habiaren traza hartzen hasia baitzen. Sophiek gaizki ulerturen bati leporatzen zion han egotea, baina ez zegoen arduratuta, ez baitzeukan zertan.
‎Letra aldatu zuen apur bat, baina Badakizu.
2019
‎–Ados, esan zion amak. Erantzunik ez jasotzeak mindu egin zuen apur bat, baina bazekien bere semearen egoera zein zen. Ikaskide bat hil zen.
2020
‎Ereinek 10 urteko umeentzako zuzendu du, baina nik idatzi nuenean zortzi urteko semeari zuzenduta egin nuen. Berak irakurtzen zuen apur bat, baina gehien nik irakurtzen nion.
‎Jerryk atzera egin zuen apur bat. Konturatu gabe, noski, bere senak arrisku batetik atera nahiko balu bezala.
‎Arkonadak berak onartu zuen ligan ezustean harrapatu ziola Levantek egindako joko proposamenak, eta atzo bestela izan zen. Zelai erdian jarri zuen Ana Tejada, eta aurreratu egin zuen apur bat Leire Baños, Euskarriak indarra eman zion punta erdian.
‎Berarentzat aldaketa handiena izan da ez duela ohiko paseoa egiten, baina nolabait engainatzeko, gurdian sartzen dugu eta pasilloan egoten ginen aurrera eta atzera. Horrek lasaitzen zuen apur bat eta aldatzen zen.
‎Itxita zegoen ate bateraino heldu ziren eta Mikelek kox kox jo ondoren, ireki egin zuen apur bat, barruan nor zegoen begiratzeko ozta ozta.
2021
‎Lurreko bizitzaren oroitzapen zirriborrotsua agertu zitzaion. Lurra biziki ikasi zuen tokia izan zen, prefosta, baina xehetasunak gero eta nebulosoagoak egiten zitzaizkion; janaria lortzearren egindako borroka gogoratzen zuen apur bat, baita Erbesteratu izana ere.
‎Hori dela eta, Eibarrek presioa egiteko orduan duen oldarkortasuna galdu egin zuen apur bat, eta antzeman egin zen minutuak aurrera joan ahala. Gainera, bisitariak izan ziren gola sartzen lehenak.
‎botoi bat hasierako freskura dirdaitsu hartan galdu antzean ager zitekeen, kasualitatez, eta egunak eta egunak eman zituen pentsamendu larri hura burutik kendu ezinik. Eta amak trajea janzten utzi zion hurrengo aldian, tentazioak jo eta ia ia miatu zuen apur bat zetazko paperaren azpian, eta ikusi ea botoiak, egiaz, beti bezain distiratsu zeuden.
‎–Hara igotzen direnean –segitu zuen apur bat ahopeka–, zuen herrira esan nahi dut... zuenera doazenean egiten dituzten... barrabaskeria guzti horiek ez dituzte egiten jende gaiztoa direlako. Egiten dituzte guardia zibilak direlako.
‎Berehala ikusi nuen hori zela nire lekua[...] Giza kateari begira, dena zen ilusioa eta poza, dena zen zoragarria, jendea ikusten zenuen motibatuta, lanean kristoren gogoekin[...] Gogorra ere izan zen[...] Baina, nire lekua topatu nuen, ikusten nuen baliagarritasun bat zeukala, egiten genuenak emaitzak zituela[...] Momentu horretan lagunak egin ziren, eta beraiekin hainbat denbora pasatzen nuen. Eta ekintza bakoitzak ahalduntzen zuen apur bat gehiago, kapazak ginen, eta oso polita izan zen. (Emakumea, 25 Bizkaia.
2022
‎Birrasek piperra eman diola, Gonzalezek erantzun zuen apur bat urduri.
‎Merezi zuen Realak berdinketa, beste baloi on bat geratu baitzion atezain alemaniarrak Januzaji. Minutuak aurrera joan ahala Realak jaitsi egin zuen apur bat erritmoa eta bizitasuna, eta Xaviren taldeak gehiago izan zuen baloia. Hori baliatu zuen emaitzari eusteko.
‎Minutuak aurrera joan ahala Realak jaitsi egin zuen apur bat erritmoa eta bizitasuna, eta Xaviren taldeak gehiago izan zuen baloia. Hori baliatu zuen emaitzari eusteko.
2023
‎Mugikorra behatu eta ezker eskuin begira jarri zen. Ilea atondu zuen apur bat ezker eskuarekin, keinu aski automatiko batekin.
‎“Zientziaren eta Bartzelonako esperientziaren arabera, ez da barrera efektu hori gertatzen”. Bartzelonan, hasieran, EGEen inguruko kaleetan trafikoak gora egin zuen apur bat, “baina, bi hiru urteren ondoren, %20 jaitsi da, aparkatzeko aukera gutxiago dagoelako, eta autoarekin ibiltzeko leku gutxiago dagoelako, besteak beste”. Haren iritziz, aldaketak luzera begira aztertu lirateke; gutxienez, sei hilabeteko tartea utzita.
‎Iraultzak ez zeukan indarrik ezer ihardesteko, antza, baina ordurako zabaltzen hasia zen kafe usainak suspertu zuen apur bat. Ohea jesarleku bihurtzeko altxatu zenean, Zigorrek berriro izan zuen azken boladan errepikatzen zitzaion sentsazioa:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia