Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Izan ere, gutun batean aditzerat eman nizun bezala, gauza segura da ezen jaun Esteban Etxegoienek lagun mami bat izan zuela, Parisen studiatu zuena, zeinari Joseph Elizanburu baitzeritzan eta zeinak igorri baitzizkion Paristik, Lutherok 1517an latinez skribatu zituèn 95 tesiak, eta halatan egin zela gure etxeko ardi beltza luthertar. Eta jakin ere jakinen zuen gure etxeko arbaso hark, eratxikitzen dizut nik orain, nola aita sainduak eskatu zion Lutherori, Exsurge Domine buldaren bitartez, gibela egiteko, eta nola Lutherok ez zuen amore eman, buldari su emaiten ziola, Wittenbergeko plaza publikoan, 1520ko abenduaren 10ean, zeren eta berri hura oinazturak hartua bezala zabaldu baitzen Europa osoan, ezin fitezago.
2001
‎Barkamena eskatu edo negar eginez gero zigorra gelditu egingo zen agian, baina Inazitok ez zuen amore emateko keinurik batere egin, eta zigorrak jarraitu egin zuen harik eta hamar kolpe bete arte.
2004
‎Eta ez genuen konbentzitu. Alferrik izan ziren bi izeben, osabaren eta nire argudioak, ez zuen amore eman. Eta joan ginen moduan bueltatu ginen.
2006
‎Bihurkinaren punta tiraderaren eta mahaiaren arteko zirrikituan sartu, eta mailuaz jo zuen. Zur zaharrak kexu egin zuen, baina ez zuen amore eman. Sarrailatik gertuago saiatu zen Ane.
‎Bezperako deiek ez zioten gauza handirik argitu. Hala ere, ezin zuen amore eman. Eraren bat egon behar zuen hiltzailea atxilotu zuten jakiteko, edo behintzat aitona susmotik libratuko zuen daturen bat aurkitzeko.
‎Albert Pierrepointek bazuen, dirudienez, klase kontzientzia, eta 1956 urtean dimisioa aurkeztu zuen Britainia Handiko Barne Ministerioan bertan, ez baitzegoen batere ados egiten zuen lanaren ordainetan ematen zioten soldatarekin. Dimisioaren berri izan zuenean, gobernuak arren eta arren eskatu zion berriro kontsidera zezala hartutako erabakia, eta, dimisioa alde batera lagata, onartuko zutela berriz ere lehengo baldintza berdinekin, antzinatasuna eta paga estrak ahaztu gabe –horrek erakusten du gizon honek bere ofizioan hartutako ospea eta izena–, baina Albertek ez zuen amore eman, eta, hartutako erabakiari jarraituz, Ingalaterran ez zuen beste inor urkatu harrez geroztik –nahiz eta zenbait lantxo egin, oraindik ere, atzerrian.
2007
‎Oraindik arnasestuka, barkatzeko baina ez zela suediarra erantzun zion neskak, eta ez zuela uste Suediako egunkari hartako gurutzegrama osatzen lagundu ahal izango zionik. Aitonak ez zuen amore eman, ordea, ziur baitzegoen gurutzegraman falta zen hitza ez zela suedieraz, jakingo luke-eta bestela. –Zuk ingelesez nik baino hobeto dakizu?
2008
‎Baina berak. Nataliak? ez zuen amore eman, eta zergatik bai Gerardok. Eta, hala eta guztiz ere, ez zuen Gerardoz gaizki pentsatu nahi, Gerardo baitzuen ardatz eta, ardatza hautsiz gero, irauli egingo baitzitzaion bere ilusio barnekoenen gurdia, egunaren eguzki goitiarra eta gauaren ilargi betea zeramatzana, maitasun asmoak eta zorion ametsak:
‎zintzo izan zaitez eta amore eman, bestela badakizu...? Baina berak –Nataliak– ez zuen amore eman, eta zergatik bai Gerardok. Eta, hala eta guztiz ere, ez zuen Gerardoz gaizki pentsatu nahi, Gerardo baitzuen ardatz eta, ardatza hautsiz gero, irauli egingo baitzitzaion bere ilusio barnekoenen gurdia, egunaren eguzki goitiarra eta gauaren ilargi betea zeramatzana, maitasun asmoak eta zorion ametsak:
2009
‎Baina ez zuen amore eman. Burdinazko borondate batez egin zien aurre oztopo guztiei.
‎Ez zuen amore eman.
2010
‎Amaia zur eta lur gelditu zen. Baina oraindik ez zuen amore eman nahi mutiko horren aurrean.
2011
‎–Hala ere, ez zuen amore eman bere ametsa lortzeko. Onartuko duzu miresgarria dela hori.
‎Lucíak ez zuen amore eman.
‎Sofan lo egin zuen Mikelek gau hartan. Lucía bertan lo egiten tematu bazen ere, Mikelek ez zuen amore eman, eta azkenean neskak ohean lo egitea onartu zuen. Izarak aldatu eta bere pijama bat utzi zion Mikelek, Lucíaren ekipaje ia osoa hotelean baitzegoen.
‎Halakoetan Mikelek zigarreta baten hutsa nabaritzen zuen, eta arratsalde arraro hartan gogoa sekula baino handiagoa zen. Baina ez zuen amore emanen. Erretzea, beste gauza askoren antzera, iraganeko gauza bat zen.
2012
‎Bazekien Mirenek arrazoi zuela. Hala ere, ez zuen amore eman nahi.
‎Denbora galtzen ari zen han, ezin zen gazte haiekin lehiatu. Hala ere, ezin zuen amore eman.
‎Ikuskariaren ideia hau berehala erne zen Bovaryren buruan; zeren segituan eman baitzion aditzera bere emazteari, zeinak hasiera batean uko egin baitzuen, nekea, deserosotasuna, gastua alegatuz; baina, ohi ez bezala, Charlesek ez zuen amore eman, hain iruditzen zitzaion laketaldi hura onurakor izan behar zitzaiola emazteari. Ez zuen inolako eragozpenik ikusten; bere amak hirurehun libera igorriak zizkien hauekin kontatzen ez zutelarik, zor arruntak ez ziren batere egundokoak, eta monsieur Lheureuxi kitatu beharreko ordaindukoen epea artean hain luzea zen non ez baitzegoen hartaz pentsatu beharrik.
‎Ahariak ekarri ohi zituen gotorlekura, eta merke saltzen zizkigun, baina inoiz ez zen tratuan aritzen: zenbat eskatu, hainbeste eman behar; lepoa moztu arren ez zuen amore emango. Ziotenez, gogoko zuen errusiarron aurka matxinatutako menditarrekin batera Kuban ibaiaren inguruetan hara eta hona ibiltzea, eta, egia esateko, bandido haien traza berbera zuen:
‎Diziplina ikaragarri zorrotzak itota, bi urte latz igaro zituen eskola militar horretan, zeinean debekatuta baitzegoen literatura irakurtzea. Hala ere, Lermontovek ez zuen amore eman eta, narratibaren bidea hartuta, Vadim eleberria idazten hasi zen, ezkutuan eta kandela baten argitan. Umetan amonaren jopuek Pugatxoven altxamenduari buruz kontatutakoa jaso nahi izan zuen obra horretan, baina ez zuen inoiz burutu.
2013
‎Saiatu zen Ibrahim bilobarekin lasaiago mintzatzen, mintzatu zen behin, bi bider eta hiru bider? haserretu ere egin zitzaion hirugarren aldian?, baina Hamzak, bere ezezkoan tematurik, ez zuen amore eman.
‎Debalde. Margaritak ez zuen amore eman. Bertze biekin batera urrundu aitzin, Nafarroako erreginaren damak ohartarazpen mutu bat igorri zidan bere behako zorrotzean.
‎Hori entzutean Elizabethek ezin izan zuen irribarrea ezkutatu, baina burua amiñi bat makurtu zuen erantzun bakartzat. Wickhamek bere bidegabeen gai zaharrera eroan nahi zuela ikusten zuen, eta ez zuen amore emateko umorerik. Gauaren gainerakoa ohiko alaitasunaren itxurapean joan zen Wickhamen aldetik, baina gizonak ez zuen Elizabethentzako pollitasun gehiagorik izan; eta azkenean gizabidez egin zioten agur elkarri, berriro elkar ez ikusteko esperantzarekin seguru asko.
‎Saiatu zen Ibrahim bilobarekin lasaiago mintzatzen –mintzatu zen behin, bi bider eta hiru bider... haserretu ere egin zitzaion hirugarren aldian–, baina Hamzak, bere ezezkoan tematurik, ez zuen amore eman.
2014
‎Bukaera arte tinko eutsi zion. Bukaera arte ni hezitzen saiatu zen, ez zuen amore eman, eta nik ez nuen berriro ikusi.
‎Baina Button jaunak ez zuen amore eman bere helburu irmoan. Benjamin ume bat zen, eta ume modura zaindu behar zuten.
‎Dirua eskatu zigun, eta armak. Ezetz esan genion, baina ez zuen amore ematen, eta azkenean, ihesaldia izorratu ez zedin, arma zahar batzuk eman genizkien, eta baita zenbait mila pezeta ere. Erditik zatitutako billeteetan, hori bai; beste erdia, kalean emango geniela esanez.
‎Asiainek ez zuen amore eman.
2015
‎Argiaren kontsumoa jaisteko aitzakiarekin, lanpara guztiak itzaltzeko agindu zuen zuzendariak, eta bonbila urdineko flexo kaxkar bat jarri zioten. Baina funtzionarioak ez zuen amore eman, eta bere bizitzako leitmotiv berberari atxikita jarraitu zuen. Hori zen munduaren egonkortasun ezari ematen zekien erantzun bakarra:
‎Oraingoan ez. Gauzak bere erara egin eta ez zuen ezer erdizka utziko, ez zuen amore emango lehenengo zailtasunak agertzean. Egin beharrekoa irizten zion edozer gauza egiteko prest zegoen.
‎Nagore ez zegoen horren seguru, baina Ibonek furgoneta Trafic bat zela azaldu zion, modelorik arruntena; horrek esan nahi zuen bilatzeko zailena ere bazela, eta hor erabaki zen auzia. Hori bai, furgoneta ikusi zuenean ez zituen onartu errezel loratuak, eta horretan ez zuen amore eman: kendu egin zituzten.
‎Eta Rubenek ekin bazuen ere, eta Benjamin Egiptora eramatearen truke bere bi semeen bizia eskaini zion arren, Jakobek ez zuen amore eman.
‎Jabik ez zuen amore eman nahi ordea; telebistako Heidirekin identifikatzen zuelako edo, sinetsirik zegoen tristura eta hitz urritasun horien azpian emakume alai eta berritsu bat zegoela, gako egokia sakatuz gero agerira azalduko zena. Asmatu egin behar hala ere.
‎Olgak hasieran, nork deitzen zuen ohartu zenean, eten egin zuen komunikazioa. Jabik ez zuen amore eman ordea. Bigarren aldiz deitu zuen.
‎Beste emakumeei Chelorekin harremanik izatea debekatu zien sartu eta berehala. Kartzelako zuzendariak lau presoren heriotza kasuak argitu gabe zeuzkan, eta ardura horiek argitu arte ez zuen amore eman Chelok. –Lortu nuen:
‎Labankadak gorabehera, ustezko itsuak ez zuen amore ematen, eta halako batean lepotik heldu zion Gorkari, ezin gogorrago heldu ere. Eta bertan itoko zuen, Portuk, atzetik hurbilduta, kokotearen erdian asmatu izan ez balio.
‎Baina, irlandar jatorriko etorkin gehienak bezala, Sean egoskorra zen, ez zuen amore eman nahi, ez gogor borrokatu gabe behintzat, eta zera bururatu zitzaion: etxean aurkitzen ez bazuten, beharbada zutela nahi zutena hain erraz egin.
2016
‎Damak ez zuen amore emateko inolako asmorik, hori zela medio bere hesia laxatu bazuen ere; bada, eztabaidaren berotasunean entzun nuen nola bi edo hiru orratz erori ziren gortinatik lurrera.
‎1993an, Txillardegiren iritzian, areagotu egin ziren bide hori zela hartu beharrekoa aditzera ematen zuten zantzuak; alabaina, HBko gune gogor ezkertiarrak ez zuen amore eman nahi. 2002an Aralarrera igarotzea ekarriko duten arrazoietariko bat hori ere izan zen, hain segur; ez bakarra, ETAren borroka armatuarekiko jarrera pisuzkoagoa zen, noski, baina aipatzen ari garen ikuskera desberdintasun estrategiko honek ere ezin uka bere garrantzia izan zuela.
‎1984an izan zuten elkarrizketa hura Ida B. Wellsek eta Susan B. Anthonyk. Anthonyk berak aitortu zuen amore eman ziola arrazakeriari,, komenigarritasunaren izenean?, eta jarrera horri eutsi zion, publikoki, harik eta 1900 urtean Emakumeen Sufragioaren Aldeko Amerikako Nazio Elkartearen (NAWSA) lehendakaritza utzi arte. Wellsek kargu hartu zion Anthonyri, hegoaldeko emakumeen segregazio asmoak zilegitzat jotzeagatik; hala ere, oinarrian, Anthonyren jarrera indibiduala baino askoz esanguratsuagoa zen afera.
‎Baina ezin zuen amore eman.
2017
‎Ayman al Zawahiri, Bin Laden hil ondoren Al Qaedaren liderra den sendagile egiptoarra, ez zetorren bat erabakiarekin eta Al Nusra Frontea izendatu zuen taldearen Siriako adar ofiziala. Baina buruzagien arteko harremana aspaldi zegoen izoztuta, eta Al Bagdadik, esaterako, ez zuen amore eman. Al Qaedatik urrundu eta estrategia propioa jarri zuen indarrean.
‎Nahiak ez zuen amore eman. Aurreko gauean 39 graduko sukarra izan zuen.
‎Asiainek desesperazioa ikusi zuen neskaren begietan eta zerbait hautsi zitzaion barnean. Baina ezin zuen amore eman.
2018
‎jendea kolpeka, eta bera pelikula bat ikusten arituko balitz bezala. Gero, alardea berriz martxan jarri zenean, Kosta konpainia gelditu egin zen, Joxean bota nahi zutelako, baina hark ez zuen amore eman. Handik bi egunera, asanblada bat egin eta kanporatu zuten?.
2019
‎Mirenengandik ihes egiten hasi zen nagusi petrala, baina honek ez zuen amore eman nahi. Atzetik jarraitu zion.
‎Zuk uste??, esaten zuen. Nire autoritate berriak ez zuen amore ematen. Orrazia hartu, eta bitan banatu nion kopetako ile harro hura, xarmanki; ederki nekien hari nola piztu begirada, nola argiztatu egunsenti gorri bat haren masailetan, lokietatik hurbil.
‎Mugarik gabe errepikaturiko sesio sail bihurtua zitzaien ezkonbizitza, eta haietan inork ez zuen amore eman nahi; horrek Gizonaren eta Emakumearen duelu baten kutsu titanikoa ematen zien eztabaidarik txikienei ere.
‎Klara Genori lezioa hartzen ari zitzaion, beraz. Baina Genok ez zuen amore eman nahi, are gutxiago Klararen begirada eta Klararen hitzak gezi mingarri batzuk bezala sentitu zituenean, pozoiz beteak: ez al zuen, bada, emakume zital hark nahikoa Errealaren garaipen historiko harekin:
‎Hala eta guztiz ere, Leirek ez zuen amore eman. Aurkituko zuen arrain saltzailea, zeru lurrak astindu behar bazituen ere.
2020
‎Mikelek bazekien hura egia zela, baina ezin zuen amore eman eta alkateak ere bazekien harrezkero.
‎Inor ezin zen irten gasolindegi hartatik. Orduan ere Aitorrek ez zuen amore eman. Tiro asko trukatu eta beira asko txikitu ostean, furgonetara igo, martxan jarri eta ertzainen autoen aurka egin zuen azeleragailua zapalduz, zezen amorratua bailitzan.
2021
‎Gaixoak ez zuen amore ematen. Jaten segitzen zuen.
‎Katalinak, ordea, ez zuen amore eman, eta 1618ko martxoaren 1ean etxearen eta ondasunen dohaintza egin zitzaion han sortu berri zuen komentuari. Mariaren bi anaiak joanak ziren ordurako frantziskotarren komentuetara, eta aita ere, Katalinaren senarra, Nalda herriko frantziskotarren zenobiora joan zen bizitzera, anaia frantziskotar lego.
‎Euriak ez zuen amore ematen, temati segitzen zuen, gu denak ito arte bakerik izango ez balu bezala. Ondo etorri zitzaidan zaparrada, hala ere:
2022
‎Neska tematia zen: hogeigarren saialdira arte ez zuen amore eman.
‎Orduan ez zuen amorerik eman, eta ez du amorerik eman orain ere. Bizitzaren txalupari arraunarekin eragiten jarraitzen du, sasoi betean, Serafinak.
‎Emakume horien artean bazegoela bat, kontatu nion, besteak baino isilagoa, xaloagoa, misterio puntu bat zuena eta dantzan bereziki ona zena. Nik matraka handi samarra ematen nion dantzan erakutsi ziezadan, berarekin ikasi egingo nuela iruditzen baitzitzaidan eta etxera joango nintzaiola esaten nion, baina ez zidan ezer agintzen, ez zuen amore ematen. Bere lagunen bidez jakin nuen non bizi zen, eta ilunabar batez han agertu nintzen Donostiako Parte Zaharrean teilatupe batean alokatua zuen gelan.
‎" Eramailea naiz". Barnean sentitzen zuen samina neurgaitza zen, baina ezin zuen amore eman, bizitako guztiak zerbaitetarako balio behar zuen. " Telmo, Juani...
2023
‎Basajaun makurtu egin zen ireluaren orroaren indarrari aurre egiteko, hortzak estuturik, baina begietan sugarra zeukan. Ez zuen amorerik emango. Bukatu zenean, itsasoak eta hodeiak berriro elkartzera zihoazen unean bertan, karelaren gainetik jauzi egin zuen aurrera, eta zurrunbiloko aurpegi erraldoi hari paparretik modu basatian heldu zion.
‎Eta diru gehiago, dena bertan behera uztekotan...". Ordura arte diru asko lortua omen zuten eta proposamena tentagarria iruditu zitzaien, baina Andreasek ez zuen amore eman nahi izan. " Itsasontzi bat ere eskaini zioten, hortik atera kontuak, eta harentzako plaza bat Menorcako edo Mediterraneoko beste porturen batean", baina Lotaratzaileak ez omen zuen nahi izan, dirua gutxienekoa zen harentzat.
‎Telefonoak ez zuen amore ematen.
‎Mendi makila bat lurrean utzi eta bestea defentsa moduan paratu zuen bi eskuez helduta, punta bideratua gainera zihoakion piztiaren buruari. Lehen erasoa saihestu zuen horrela; txakurrak, hala ere, ez zuen amore eman. Hortzak bota zizkion zango aldera, ez zen iritsi, eta Sarak makilakada bat bizkarrean emanez erantzun zion.
‎Bazirudien sarjentua gogor jokatzeko prest zegoela, kasua Guardia Zibilarentzat hartzeko asmo osoz. Karlosek, bere aldetik, ez zuen amore emateko gogorik.
‎Ekaitz gogorreko hodei beltzak zetozen iparraldetik Lurribarko zerura bi solaskideek elkarri agur erran eta alde egin zutenean. Rodrigok ez zuen amore eman eta berean mantendu zen. Maleruski, koñaka izan zen Vikyrengandik egun hartan dastatu zuen opari bakarra.
‎ama eta bera galerian eztabaidatzen, blastatekoa aurpegian, maleta... Magisteritzako hirugarren urtean zebilen, baina ez zuen amore emango: umea izango zuen bai ala bai.
‎Denak saiatu dira bi aldeen artean negoziazioak sustatzen, baina denek egin dute porrot ahalegin horretan. Marokok, jarrera erabat hertsian gotortuta, ez zuen amore eman nahi; de facto ko okupazioa sine die luzatzea izan da haren estrategia, eta nazioartean konplize sendoak izan ditu horretarako. Frantzia NBEko Segurtasun Kontseiluko kide iraunkor izateak erabat baldintzatu du urteotan auzi honi irtenbide bat emateko egin diren saiakera guztiak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia