Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎Eta guztietan garbiena, erabiliena eta sinesgarriena gaixo zegoela esatea zen, ohean zegoela gripe izugarri batek jota. Halaxe bota zuen aitzakia han eta hemen, eta eragozpenik gabe izan zen berriz ere sinetsia (amak aholku ugari eman zizkion telefonoz, baina ez zegoen semearen etxean azalduko zen kuidadorik: elbarria zen); hortik aurrerakoak Brown jaunaren guztiz gogoz kontrara gertatu ziren, barne indarrak kontrolatu balitu bezala:
2001
‎Edo, hobe esanda, Iriartek Inkisizio santuan biasteriarraren aurkako salaketa jarri zuen arte. Iriartek Samaniegoren testu baten eduki «desegokia» hartu zuen aitzaki. Egia zen Samaniego zela testuaren egilea (eta gogoratu hainbat ipuin erotikoren egilea ere badela).
2002
‎Hala ere, hori izan zen Kultura Sailak erabili zuen aitzakia nagusia behin betiko kontzesioa ukatzeko. Emisorak salatu zuenaren arabera, beste irrati batzuek eskatutako parametro teknikoak betetzen ez zituzten arren, eta potentzia gehiagoz edota egokitzen ez zitzaien maiztasunean emititu arren, gobernuak berari baino ez zion baimena berriztatzea ukatu10.
2003
‎Tira, aditua baino, aritua. Festa eta parranda zalea, beti aurkitzen zuen aitzakiaren bat afaria antolatu eta goizeko ordu txikietan erretiratzeko etxera. Koordinatzaile ona zen, bai festarako eta baita lanerako ere.
2004
‎Beraz, Suhak eta biok logela bakarrean egingo genuen lo. Yitzhadek, gaua ospitalean pasatu behar zuen aitzakia jarri zuen sofa aukeratzerakoan.
‎Hala erran zien behintzat bai SIPMko bere nagusiei bai SDko bere laguntzaile alemanei. Kontua zirudien baino garrantzitsuagoa balitz bezala aurkeztu zien, Del Vallek nahi zuen bakarra zelata ordu luzeetatik libratuko zuen aitzakia baitzen.
2006
‎Beste kronikagile famatu batek, George Monbiott ingelesak, gisa berean idatzi du The Guardianen, nabarmenduz maiatzaren 23an Ehud Olmert lehen ministro israeldarra George Bushekin bildu zenean honek oniritzia eman ziola Libano erasotzeko planari Hezbolak eskaini zuen aitzakia, bi soldadu israeldar bahitu eta zortzi hilda honela Iranen kontrako erasoa erraztuko zelakoan. Paul Krugman ekonomialari ezagunak ere The New York Timesen ohar bera egin du «Bush Iran erasotzeko gauza da» artikulua plazaratuta.
‎Moskutik itzultzean konturatu zen liburua falta zela. Hutsunea luzaroan egon zen apalategian, baina Oskarrek beti aurkitzen zuen aitzakiaren bat Ivanekiko istilua geroko uzteko; azkenean, kontuak ez zuen atzera bueltarik izan, eta gainerako liburukiak elkartuz bete behar izan zuen hutsunea.
‎Ez nuen gustuko inor nire gelan sartzea ariketak egiten ari nintzenean, baina lantzean behin ama sentitzen nuen eskaileretan gora, eta nire gelako atea jotzen zuen aitzakiaren batekin. Gero, atea pitin bat zabaldu eta zirritutik burua bakarrik agertuz, esaten zuen:
‎Egun osoa aire librean, horixe zen gehien gustatzen zitzaidana. Arratoi tzarren hozkadak kenduta, zeruak daki nolako nazka diedan?, lan hark ez zuen aitzakiarik. Gainera, opari bat ere ekarri zidan, Parisen igaro nuen urtebete hark eskaini zidan ederrena.
2008
‎Umeak eskolatzeko erabaki hartan zerikusi handia izan zuten bai Honoratok berak, zeinak eskolan egin zuèn aurrerabide ikusgarriarekin harrituta utzi baitzituen etxekoak hasieratik bertatik ia, eta bai maisuak ere, zeinak, bere jarrerarekin, herritar asko erakarri baitzituen bere aldera apurka, orbetarrak tartean, hain zen gizon hura saiatua eta bere ogibideari emana, denbora beteko eskaintzan? erregela, hura bezalako gizarte autoritario batean bere toki ezinbestekoa zuena eta, denborarekin, maisu maistren botere ikur bihurtu zena, maiz astintzen bazuen ere, que quien bien te quiere te hará llorar; eskola zabaldu zenetik, gainera, maisuak igandeetako meza hartu zuen aitzakia herritarrekiko harremanak lantzeko, halako eran, non, elizatik irtenda gero, umeen gurasoekin egoten baitzen, baita Nazarioren aitarekin, bizi izan zen artean?
‎Hala ere borondate oneko euskaldun askok segituko liokeela Akademiari zeritzon, eta «yo, por mi parte acato desde ahora todas sus decisiones respecto de la ortografía, cualesquiera que ellas sean, bien persuadido de que es preferible una ortografía uniforme, por imperfecta que ella sea, á la anaquía que ahora reina entre nosotros.» Iruñetik idazten zuen S. Etxaideren iritziz: «me parece sencillamente impertinente hablar de las ventajas e inconvenientes de la creación de la Academia de la Lengua Vasca, cuando es urgentísima su necesidad.» Etxaiderentzat ere, argi zegoen aurkakoak izango zituela Akademiak, baina ez zuen aitzakia gisa onartzen ez eratzeko. Nolanahi ere, Akademia sortzeko orduan, Etxaidek prozedura populista bat iradokitzen zuen:
‎...uen bere aldera apurka, orbetarrak tartean, hain zen gizon hura saiatua eta bere ogibideari emana, denbora beteko eskaintzan... erregela, hura bezalako gizarte autoritario batean bere toki ezinbestekoa zuena eta, denborarekin, maisu maistren botere ikur bihurtu zena, maiz astintzen bazuen ere, que quien bien te quiere te hará llorar; eskola zabaldu zenetik, gainera, maisuak igandeetako meza hartu zuen aitzakia herritarrekiko harremanak lantzeko, halako eran, non, elizatik irtenda gero, umeen gurasoekin egoten baitzen... baita Nazarioren aitarekin –bizi izan zen artean– eta osaba Bixenterekin ere tarteka, ondorioz, edo izeba Ursularekin, Honoratoren jardunaz hitz egiteko, edo Beñardorenaz, Honoratok eta Beñardok bat egin baitzuten eskolan bolada batean. Halakoetan, baina, maisuak egiten zituèn iruzkinek, batari zein besteari buruzkoek, ez zuten zer ikusirik, Honoratoz ongi mintzatzen baitzen beti –" Zuen mutil horrek erraztasun ikaragarria du, letrak azkar ikasten ditu, irakurtzen ere hasi da, gaztelaniaz gero eta hobeto moldatzen da, latina ere azkar ikasiko luke, aizu... eta auskalo izen handiko abokatu bihurtuko ez ote zaizuen, horretarako aukera ematen badiozue!" esan zien aita osabei Honorato eskolan hasi eta urte erdira– eta Beñardoz nekez...
‎Hitzak aldatuko ziren –Tomas orduan hasi zen irainak tartekatzen–, aldatuko ziren egoerak ere –Tomas mozkortzen zenean segurua izaten zen liskarra, baina ez halako aldarteetan bakarrik: mozkor nahiz sano, Tomasek ez zuen aitzakiarik behar izaten–, baina eztabaidon haria gutxi bihurri  tzen zen: Rosa zen zentzua jartzen zuena; Tomasek, aldiz, seme abailduarena egiten zuen, nola jokatu ondo jakin arren erabakiak hartzera ausartzen ez den baten adore falta estaltzeko.
‎Tabernak beste aire bat hartu zuen, Tomas oso pozik zegoen, nik uste dut gizajoa konturatzen zela zergatik etortzen ziren bezeroak, hasieran ez nien uzten ezta arrimatzen ere, baina bezeroek ez esatekoak esaten zizkidaten, eta kolpetxoak ematen zizkidaten ipurdian eta, eta, ahal izan balute, egingo zidaten gauza gehiago ere, egia da nik txeraz hartzen nituela bezeroak, beti gustatu izan zait jendearen kariñoa, eta taberna bateko negozioak ere horrela egiten du aurrera, kariñoarekin eta ez zaputzaldiekin, nola bestela?, baina nik ez nien marratik pasatzen uzten, hori sekula ez, tabernari batek jakin egin behar du zein den bere terrenoa, eta Tomasek esaten zuen bezala, tabernaria emakumea baldin bada, are gehiago... Hasieran biok egiten genuen lan, Tomasek eta nik esan nahi dut, gasolindegiko eta tabernako lanak banatzen genituen; atsoak, berriz, jatorduak prestatzen laguntzen zigun, eta diru dezente ikusten hasi ginen, baina Tomas zabartzen hasi zen, batean uso pasa zelako eta bestean tabernarako ardoa erosi behar zuelako, aise bilatzen zuen aitzakiaren bat tabernako lanari muzin egin eta jai hartzeko, nik lana egin eta berak irabaziak jorratu, horra haren legea, eta gaua iristen zenean, berak zer nahi hura egin behar, apeta egiten zitzaionean ez zegoen ezetz esaterik, eta larrutan hasten ginen, berak agindu bezala portatzen nintzen ni, eta pentsatu nuen eskubide osoa nuela partila izateko tabernako martxan, eta gau batean senarra go...
2009
‎Gainera, anaia ez zen agertuko. Dirua aurreztu beharrarena jarri zuen aitzakia, baina egia zen Irlandan neska zuela eta Euskal Herrian ezer gutxi. Zergatik etorri behar zuen?
‎beti zure lagun horiekin zabiltza, baina noizbait familia osatu duzu, seme, horretan ere erantzukizun izugarria duzu? baina Teofilo Mariak beti aurkitzen zuen aitzakia bat betebehar hura atzeratzeko: ez al zen, bada, aita. Nazario Orbe?, baita osaba Ismael ere, osaba batik bat?, berandu ezkondu?
‎Gonzalezi bizia iruditu zitzaion Irujoen pilota bat, baina ez zuen aitzakiarik jarri. Lau t' erdian elkarren kontra sekula ez dutela jokatu ekarri zuen hark gogora.
‎Eta, halere, Regina enean gurasoak ez zeuden pozik; edo bazeuden, bai –nola ez ziren Teofilo Mariarekin pozik egongo, baldin eta mutilak ezin kementsuagoa zela erakutsi bazuen, baita fabrika zuzentzeko ezin gaiago ere? –, baina ez zeuden, eta horregatik zirikatzen zuten aldika: beti zure lagun horiekin zabiltza, baina noizbait familia osatu duzu, seme, horretan ere erantzukizun izugarria duzu... baina Teofilo Mariak beti aurkitzen zuen aitzakia bat betebehar hura atzeratzeko: ez al zen, bada, aita –Nazario Orbe–, baita osaba Ismael ere –osaba batik bat–, berandu ezkondu?
‎Ez genuen ezer ulertu, eta berritik hasi behar izan zuen aitzaki jaunak esplikazioak ematen.
‎Begi mozkortiak piztu zitzaizkion eta ez genuen gehiago bakerik eduki. Dena jakin nahi zuen aitzaki jaunak: nondik eskuratu genuen, nola izan zen, nork zeukan, zenbat; eta data jarri behar genuela, lekua aukeratu, dena prestatu, dena ondo lotu eta, batik bat, zera erabaki:
2010
‎Amaiak erlojuari begiratu zion. Buelta bat eman nahi zuela eta marrazki batzuk egiteko aprobetxatuko zuela izan zen amaren aurrean baliatu zuen aitzakia. Zirriborroen koadernoa eta planoa hartu eta Jauregia eta bestelako eraikin inportanteak bisitatzen ibiliko zela esan zion, baina berehala bueltatuko zela eta ez larritzeko.
‎Gainera, eliza betetzen bada, oihartzuna gutxituko da eta primeran entzungo da”. Halaxe izan zen, soinuak ez zuen aitzakiarik eduki.
‎1998ko ekainaren 29a zen, Legebiltzarreko ikasturtea amaituta zegoen, legebiltzarkideak oporrak hartzera zihoazen eta, legeak ezartzen dituen epeak direla eta, legealdia berez amaitua zegoen. Eusko Alderdi Jeltzaleak Herri Batasunarekin zituen harreman eta elkarrizketak izan ziren PSEk Gobernua uzteko baliatu zuen aitzakia; harreman horri egozten zizkioten hainbat lege onartzean izandako kointzidentziak, horien artean Kirolaren Legea. Egia beste bat zen; Alderdi Sozialista harremanen jakitun zegoen.
2011
‎Fernando Garcia Macuak denbora falta jarri zuen aitzakiatzat herenegun. Halere, atzo bertan hasi ziren zelai berria jartzeko lanak San Mamesen.
‎Bushen arabera, diktadorearen erregimenak arrisku handiko armak zituen ezkutaturik. Horixe izan zen Bushek bere tropak Iraken sartzeko erabili zuen aitzakia. Gerora, ordea, jakin da aitzakiak besterik ez zirela izan ordukoak, Irakeko petrolio erreserbak kontrolatzea baitzen Bushen helburu nagusia.
‎Egun bere harreman sozialek mugatuak izaten jarraitzen dute. Rosak dioenez Luziak ez dio inoiz utzi adiskideak etxera gonbidatzen (eskolako etxeko lanak egiteko, urtebetetzeak ospatzeko edota beste edozertarako), beti topatzen zuen aitzakiaren bat «ezezagunak» etxean ez sartzeko. Rosak mutil laguna du duela pare bat urtetik hona, eta bere amak bi aldiz besterik ez du ikusi, Rosaren urtebetetze egunetan hain zuzen ere.
‎Edo hori esaten du behintzat. Gurasoak aipatu ditu Neskak, eta haien desadostasuna jarri zuen aitzakiatzat Soriara joateko nire gonbitari ezezkoa esaterakoan ere. Gezurretan aritu zait?
‎Tailerrak desagertuta, orain ez dago hutsa testua tekleatu duenari leporatzerik. (Langile asko kale gorrian uzteaz gain, teknologia berriek kazetari arduragabeari urrea balio zuen aitzakia ere kendu diote).
‎Irri egin zuen, eta gelaraino zabaltzen zen kafe egin berriaren usaina izan zen altxatzeko izan zuen aitzakiarik hoberena. Aurreko gauaren soineko gorria jantzi ondoren, etxe ezezaguna gurutzatu zuen sukaldearen bila eta, han, Marco topatu zuen.
2012
‎PPrekin hitzarmena apurtu ostean, agintean jarraitzeko PSEk Jaurlaritzan mantentzen zuen aitzakia bakarra galdu duela esan du Aralarrek.
‎Eta irria etorri zaio ezpainetara, burura ekarri baitu garai batean bere semeari esaten ziola lotan jarraitzeko, berak bitartean irratia lasai entzuteko. Haurrekin askotan erabiltzen zuen aitzakia hura. Lo daudenean izaten da bakea etxean esaten zion garai batean amak.
2013
‎Alemania, Austria Hungaria eta Otomandar inperioa zeuden alde batetik; Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua bestetik. Gutxi aski zen estatu haiek guztiak elkarren aurka gerlan hasteko, eta 1914ko ekainean, Sarajevon gertatu zen atentatu bat izan zen hilabete bat geroago Europa osoa gerlaren erdira eraman zuen aitzakia. Frantzian mobilizazioa izan zen, eta 18 eta 49 urte arteko gizon guztiak gerlara deitu zituzten.
2014
‎Behin, Madrilera joan zen gure aita. Erakusketaren bat zuen aitzakia eta astea iragan zuen han. Bada, aste hartan neuk ordezkatu nuen Bonilla Etxean [Altzari etxe ezaguna izana Gasteizen].
‎Ordura arte ahizpa zaharrenaren arropa heredatzen banuen, ez zuten eskolakoek igartzen, nik ere berdina izan nuelako. Madrilgo arropak ez zuen aitzakia hori, argi zegoen heredatutakoa ahizpak erabilia zela, eta niri lotsa ematen zidan. Lehen herentzia disimula zitekeen, ez genion inori esaten soinean generamana nondik zetorren.
2015
‎Seguru nengoen Jetrasi oso interesgarria irudituko zitzaiola hura guztia. Ez zuen aitzakiarik izanen etxe hura guri emateko.
‎Adierazpenak ez zuen aitzakiarik. Esaldiak ez zuen zalantzarako tarterik uzten:
‎Autoa erosi zuenetik, sarri izan zuen tentaldia, eta gauetan planak ere egin zituen behin baino gehiagotan, baina eguzkiaren berotasunak zelaiko ihintza lurrundu orduko, lurrunduak egoten ziren haren bezperako asmoak. Ez zuen kemenik izaten bizitzako egunik gogoangarrienak igaro zituen lekura itzultzeko, eta beti aurkitzen zuen aitzakiaren bat ibilaldia beste baterako uzteko. Baina Francoren heriotza gertatu berriak barru barrutik astindu zituen Romanen erraiak, eta berehala jarri zen bidean, Julien seme gazteena lagun hartuta.
2016
‎edo. Lagun batek Napatik ardo botila bat ekarri dit?. Beti zuen aitzakiaren bat gaua Nestorrekin pasatzeko. Eta plan hoberik ezean, gonbidapena onartu egiten zuen mutilak.
‎—Ogiaren artzain ona naizela esaten didate esan zion Joneri irin tontorrean zabaldu berria zuen kratertxo batera bidoiko ur pittin bat botaz. Guiomarren broma bat zen jatorriz, Carlosek askotan jartzen zuen aitzakia batetik zetorrena. Oso gutxitan egokitzen zen bere kideekin, bakarrik terrazara afaltzeko asmoz azaltzen zenean edo piszinalekura pinponean jokatzera joaten zenean, eta okindegiak ematen zizkion lanak aipatzen zituen beti bere ordutegi apartekoaren arrazoitzat.
2017
‎Mendebaldeak eta bere esanetara zegoen elite politiko ustelaren parte batek azkar ulertu zuten beraien aldeko estatu kolpe biguna emateko aukera bezala. Halere, gobernu ukrainarrak ez zuen aitzakiarik ematen plana gauzatzeko. Hor azaldu ziren 2014ko otsaila erdialdean frankotiratzaile batzuk manifestariak eta poliziak erailtzen.
‎Hurrengo zortzi hilabeteetan asko eta asko zenbatu zuen Maitek, bizitza osoan zenbatu ez zuena zortzi hilabete eta bost egun luze eta amaiezin haietan egin zuen. Esperoan egotea eta desesperoan jaustearen muga zorrotzean, hamabost aldiz egin zuen ernaltze froga botiketan, hamahiru kilo eta erdi galdu zituen, hogeita bat bider lantokian huts egin zuen aitzakia merkez, eta inoiz baino gehiagotan joan zen mutilarekin zinemara, zehazki hirutan. Zortzi hilabete eta bost egun haiek pasatu zirenean, abuztuaren 7an, Maitek aurre egin zion bere mutil jada tenteldu eta gutxituari, berak bazekiela haurdun ez geratzea ez zela bere kausaz, eta ea zer mila deabru.
‎Nola kontatu Lunari zergatik jaio zen Euskal Herrian? Beti pentsatu zuen Lunak egia jakin behar zuela, baina kontatzeko garaian beti topatzen zuen aitzakiaren bat. Luna gazteegia zela, ez zituela gauzak ulertuko?
‎Beno ez zidan niri esan, aita zenari esan zion. Hura bisitatu behar zuen aitzakiarekin etorri zen, nik ez nuen halakorik pentsatu ere egiten. Hala esan zion:
2018
‎Unibertsitatearen itzalak hainbat bide argitzen laguntzen du. Tesirako erreferentzia bati buruz galdetu nahi ziola erabili zuen aitzakia gisa. Eta emakumeak berehala erantzun.
‎Inora irten ezinik. Etorri nahi izan zuen, baina eskura izan zuen desioa menderatzeko behar zuen aitzakia. Landetan Brunorekin oporretan egon zela egiaztatu ahal izan dudan arren, aitzakiatzat jotzen baitut erantzun hura.
‎Núriari deitu zion, eta Ana zaintzeko eskatu zion hiru mila pezetaren truke. Behin begiralea lortuta, aitak ez zuen aitzakiarik, eta gainera Núria zen. Oso ondo ezagutzen zuen, eta ezin zuen ezezkorik esan.
‎Joseba Sarrionandiak Bordaxuriri gertatutakoa hartu zuen aitzakia Marinel zaharrak liburuan Martin Larralde izeneko poema taxutzeko. Ordurako Sarrionandiak ederto batean ezagutzen zuen ahozko zein idatzizko euskal literatura, zaharrena zein modernoena.
‎“Diskoa entzun gabe ezin askorik aurreratu; baina hitzak, eskasak”. Imanolek beti asmatzen zuen aitzakiaren bat gonbidapenak errefusatzeko; ez zuen sekula Ainara bakarka zuzenean kantatzen ikusi nahi izan.
2019
‎Barne nahasmenduak hasi zitzaizkion, eta apendizitisetik operatzea nahi izan zuen; ebakuntza ondo atera zen, baina Nancyk aztoramendu izugarri bat izan zuen ospitalean egon bitartean; sesio bortitzak izan zituen haurtzainarekin, ezin baitzuen ikusi ere egin; doktorea seduzitzen saiatu zen, hitzorduak jartzen zizkion, probokatzen ibiltzen zen eta, nerbio krisien bitartez, exijitzen zion emakume bat bezala trata zezala; bere buruari leporatzen zion anaia txiki baten heriotza, urte batzuk lehenago gertatua, eta, batez ere, seguru zegoen ez ziotela kendu apendizea, eskalpelo bat ahaztuta utzi ziotela urdailean: izpiez begiratzea nahi zuen, penike bat irentsi zuen aitzakia faltsuaz.
‎Azkeneko ekinaldietan, baina, huts egin zuen, huts bati beste huts bat zerraiola. Eta ez zuen aitzakiarik. Izan ere, emaztearen gorputz joriak erakarri egiten zuen orduan ere.
‎" putakumea" deitzea, iletatik tiratzea eta ttu egitea aurpegi betean. Ordutik aurrera ahaleginak egiten nituen Anerekin topo ez egiteko, baina laster aurkitzen ninduen eta beti asmatzen zuen aitzakiaren bat ni jipoitzeko. Aita eta amari esan nienean, erantzun zidaten haiek hor ezin zutela ezer egin, ez nintzela hain umea neure kasa defendatzeko.
2020
‎Orain" kai kairentzat" esan zuen aitzakia bila.
‎Edonork jakin zezakeen andre batekin ezkonduta zegoela, harekin agertzen baitzen jendaurrean, baina, ostera, oso jende gutxik jakin zezakeen gizonezko maitale bat zeukala. Jurdanek jartzen zuen aitzakia, hots, Abasolo nor zen ez zekiela hura zelatatzea agindu ziotenean, ez zen epailearen ustez sinesgarria egia esan, erdi mailako logikaz begiratuta, ez zen sinesgarria.
‎Elkar ezagutu zutela ospatzeko garagardo bat hartzera gonbidatu zuen Jurdanek Aiora, denda ixteko ordua zela aprobetxatuz. Aiorak, salmenta behin itxita eta guzti, baietz esan zuen, ez zuen aitzakiarik jarri. Beste garai bateko marizorria ematen zuen Aiorak, ez marizorri millennial bat.
‎Korrikalari horien paperean sartu ziren, bada, Peru Abarrategi, Sustrai Colina eta Amaia Iturriotz. Iturriotzek, esaterako, Arrasatekoak ere tranpatiak direla jarri zuen aitzakia modura: «Guretzako deus ez da/ euri eta behe laino/ ni errez joango naiz/ Arrasateraino/ baina Mondra aldekoek hainbeste engaino/ tranposoagoak dira agian gu baino».
‎Lehenago ez bazuen hartu, oraintxe zuen aitzakia doinu garbia alkatearen erantzunak.
‎Maialenek bizpahiru aldiz errepikatu zuen presa zuela, arin alde egin behar izan zuela, etxean bere zain zeudela... beti zuen aitzakiaren bat. Bitxia zen:
‎Zeharo lanpetuta zebilela esaten zion Rosariori, eta horregatik jaiki behar zuela hain goiz. Rosariorentzat, egia esan, Gonzaloren presentzia goiztiar hark ez zuen aitzakiarik behar.
2021
‎Abentura baten aurrean sentitzen zen aspaldiko partez, bere adinean horretarako azken aukera izan zezakeela gogoan. Pistarik gabe, libre, natura basatian eski egitea zen asmatu zuen aitzakia ofiziala. Kirol hegazkin eroso batean iritsi ziren gertuen zegoen pista txiki bateraino, eta handik helikopteroz Daviden etxetxora.
‎Gizon ona zen Gomez. Aita eta ama baino ez ziren etorri Asisko San Frantziskoren elizara astearte hartan, asteartez ezkondu ginen-eta; Gomezen familiak bat batean Ecijatiko bidaia ezin antolatua jarriko zuen aitzakia; ez naiz akordatzen zein jarri zuten nire neba ahizpek. Kontua da ezkontzaren ondoren gurasoek alde egin zutenean, Laga jatetxera eraman ninduela, eta handik, Uribarrin propio alokatu zuen pisu txiki baina apain batera.
2022
‎Itsasotik gertu zegoen etxe zuri eta txiki batean bizi zen, inguruan belardia eta zuhaitzak zituena, fruta ematen zuten zuhaitzak baino ez. Umeek oso ondo pasatzen zuten bertan, hori zen Joseba bertara eramateko erabiltzen zuen aitzakia.
2023
‎Zinemak mantendu zuen aitzakia hura erne, zorionezko ekinaren ekitez! gure hurbilagoko paradigmak jada ezabatu baditu ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia