2010
|
|
" Kooperazioa da ikertu behar dena eta hori lehen bait lehen martxan jartzeko eskatzen dut," adierazi zuen.PSOEk oposizioko taldeen manipulazioa salatu zuen. Eta kooperazioko laguntzez gain, egun beste laguntza batzuk ere paralizatuak daudela aipatu zuen," izan ere, 2003ko legea jarraitzeak kalte egingo die herriko taldeei."" Horregatik, gu prest gaude elkarte horiei laguntzeko, egunean nola egon edo laguntzak nola lortu ditzaketen aholkatuz," gaineratu
|
zuen
Iñaki Mugika alkate ordeak.Honen harira, idazkariak Batzar Berezian aurkeztutako idazkiak eta honen aldaketa ere izan ziren hizpide. Eztabaidaren ostean, puntu hori batzarrean aurrerago argitu behar zela adostu zuten.Alkateak hitz hartu eta EAJko Estitxu Alkortari bitan arreta deitu ostean, Udal Batzarra bertan behera uztea erabaki zuen oraindik eztabaidatzeko puntuak geratzen ziren arren.Prentsaurrekoak PSOEk asteartean eskaini zuen prentsaurrekoan mozioa aurkeztearen zergatia azaldu zuen eta, era berean, 2003ko legea jarraituko dutela jakinarazi.
|
|
" Ikuskatzailearen txostenean laguntza guztietan akatsak daudela esaten zen, oposizioak nahi zuen zatia irakurri zuen bestea alde batera utzita," adierazi zuen Zaballosek." Arazo hori konpontzeko, legea jarraituko dugu eta teknikoek zorrotz egingo dute lan. Horrek laguntza batzuk ez ematea ekarriko badu ere" jakinarazi
|
zuen
Iñaki Mugikak.Era berean, elkarteei laguntzeko ahalegin guztiak egingo dituztela ere jakinarazi zuten.Bestalde, oposizioko talde batzuk, EAJ, Hamaikabat, Ezker Abertzalea, EB eta LOHPak prentsaurrekoa eskaini zuten.Batzarraren ostean.Honetan, PSOEk udalbatzarean egindako saiakera, abenduaren 15an hartutako erabakia atzera botatzearena, lotsagarritzat jo zuten taldeek. " Somotoko auzia ikertzeko batzordea bidean uzten saiatu dira, Udalak ematen dituen era guztietako diru laguntzen Jarraipen Batzorde bihurtuz," adierazi zuten.Eta Somotoko laguntzak ikertzen jarraituko dutela ere azpimarratu zuten," Ez gara geldirik egongo.
|
|
" Abstenitu egingo naiz errekonozimenduaren apartaduan GALen biktimak, zein diktaduran eta guda zibilean heriotza aurkitu zuten hainbat biktima kanpo geratzen direlako" adierazi zuen Izetak.Askatasun ParkeaPSOEren proposamen honen hirugarren puntuan onartu zenez, Okendoko PERIan sortzen den parke berriari, hau da, Brigidatarren baratzak zirenetan kokatuta egongo den parkeari, terrorismoaren biktimak gogoratzeko Askatasun Parkea izena jarriko zaio. " Terrorismoaren biktimekiko errespetu gisa, parke enblematikoa izango delakoan, oso izen egokia iruditu zaigu Askatsun Parkea" gaineratu
|
zuen
Iñaki Mugica, PSE EE alderdiaren Udal Taldeko bozeramaileak.
|
2011
|
|
Bestalde, zaintza protokoloa aurrera eramango da langile hauekin eta osasunaren zaintzaren jarraipena egingo da.Azkenik, langileei laguntza juridikoa emango zaie, auzitara joaten badira.Gai honen harira, Gobernu taldeak herrian dagoeneko udal instalazioen inbentario bat egina zegoela eta Oztarango ikastetxean bakarrik geratzen dela jakin arazi zuen. " Amiantoa arazo larria da eta udalak serio lan egin du herrian egon ez dadin," azaldu
|
zuen
Iñaki Mugikak. Ezker Abertzaleak langile horiek gizarte segurantzarekin borroka handia dutela salatu zuen eta amiantoaren ondorioak gaixotasun profesionala izateko indarra egin behar dela azpimarratu zuen.Hiribusa eta BOEakGai honetaz gain, ostegunean galderak eta eskaerak egitekoaukera izan zuten alderdiek.Alkateak Ezker Abertzaleak, EB, LOHP eta EAJk egindako galderei erantzun eta LOHPak Hipodromo Etorbide eta Geltoki kaleko bidegurutzean sortzen diren trafiko arazoen kexa aintzat hartu zuen.Honela, hiribusaren esperientzia positiboa dela eta bukatzean, honen jarraipena erabakitzeko auzo elkarteekin bilduko direla jakin arazi zuen.Bestetik, Donostialdeko RPTari buruz emendakin bakarra dagoela jakin arazi zuen eta teknikoekin bildu eta Udalak emendakina egingo zuela ere aditzera eman zuen.Honetaz gain, Babes Ofizialeko Etxebizitzen hurrengo zozketa Eusko Jaurlaritzak etxebizitzen prezioak onartzen ez zituelako atzeratu dela jakin arazi zuen.Azkenik, alderdiek plan ekonimikoaren zirriborroa dutela eta hori onartu ostean, 2011 urteko aurrekontuak aurkeztuko direla ere aipatu zuen.Somoto BatzordeaBestalde, Ezker Abertzaleko zinegotziek Somotoko batzordeko lehendakaria haienganako duen jarrera partziala salatu zuten eta" ez ditu gure proposamenak aintzat hartzen" adierazi zuten.
|