Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2008
‎Sarkozy eta Medvedeven artean hitzartutako planaren berria zabaldu eta gero ere, Georgiaren aurka gogor hitz egin zuen Errusiako diplomazia buruak: «Errusia beste neurri batzuk hartzera behartuta egongo da, Georgiak irtenbiderako eskaintza hori arbuiatuko balu; izan ere, ezin dugu onartu Georgiaren erasoek sortutako egoera berriz gertatzea; Georgiako indar armatuek euren kokagunetara bueltatu behar dute, beste ezerk ez du balio izango eta».
‎Parisek aurkeztutakoak ezinbestekotzat jotzen zuen Errusiako armadaren tropak Georgiatik erretiratzea. Dmitri Medvedeven gobernuak, aldiz, Frantziako presidente Nicolas Sarkozyk onarrarazitako planaren sei atalak aipatzen zituen, baina Georgiaren «lurralde osotasuna» aitortu gabe, hori ez zelarik zehazki aipatzen planean.
‎Hiruko batek oinarritu zuen Errusia zaharreko inperioak, bere aldeak, jakina: Tsarra (Zesarra), Mafia burokratikoa eta Erlijioa.
‎Abuztuaren 26a. Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia berretsi zuen Errusiak.
‎Georgia eta Errusiaren arteko gerra bultzatzea leporatu zion atzo Dmitri Medvedev presidenteak NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari. Era berean, NATOk Europa ezin babes dezakeela ere nabarmendu zuen Errusiako presidenteak. Joan den abuztuan Kaukason piztutako liskarrak hori ageriko egin duela uste du.
2010
‎Herenegun, segurtasun indarrei eskumen gehiago eman eta hurrengo egunean, dimisioa eman zuen Errusiako Giza Eskubideen Batzordeko buru Ela Pamfilovak. Arrazoi pertsonalengatik hartu dut erabakia; luzaroan hausnartutakoa da, eta ez nau inork behartu pauso hau ematera, azaldu zuen.
2013
‎«Ez dugu beste herrialde batzuek jokatu duten bezala jokatuko. Herrialde independentea gara, eta atzerri politika independentea dugu», esan zuen Errusiako presidenteak.
2018
‎Turkiako Gobernuak erantzun zuen «guztiz faltsua» dela hori.Kurduen YPG Herriaren Babes Unitateak dira SDFko indar nagusia. Nuri Mahmud YPGren ordezkariak atzo erran zuen Turkiako armadak Afrin inguratu duelako adierazpena «propaganda» dela, nahiz eta aitortu zuen militarrek «errepide guztiak» bonbardatu zituztela.Ghouta Ekialdean, berriz, Islamaren Armada talde islamistak herenegun erran zuen Errusiarekin akordio bat egin zuela zaurituta eta eri dauden zibilak ebakuatzeko, eta SANA agentziak atzo jakinarazi zuen 100 inguru atera zituztela.AEBen mehatxua NBEnNBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak otsailaren 24an eskatu zuen Siria osoan su eten bat ezartzea, eta herenegun Nikki Haley AEBen ordezkariak erran zuen Siriako armadak Ghouta Ekialdean menia ezarriko ez balu AEBak p... «Haley andereak jakin luke gauza bat dela Segurtasun Kontseiluko mikrofonoa arduragabe erabiltzea, eta bertze bat militar errusiarrek eta estatubatuarrek komunikaziorako kanalak dituztela, eta argi ezarria dutela zer egiten ahal den, eta zer ez den egin behar», erantzun zion atzo Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak.
‎«Berehala jakinaraziko dugu, baina ondo neurtutako erabakia izango da». Horrekin lotuta, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak adierazi du Moskuko gobernua «diplomazialari britainiarrak bidaltzeko prest» dagoela.Halaber, Peskovek adierazi du azken egunetan Errusiaren eta Mendebaldeko herrialdeen arteko harremanak gaiztotu izana ezin dela «Gerra Hotzaren itzulera balitz bezala interpretatu».Erresuma Batuak herenegun hartu zuen Errusiako diplomazialariak kaleratzeko erabakia, eta horren erantzuna prestatzen ari da Putinen gobernua. Bien bitartean, Aleksander Jakovenko Errusiaren Londresko enbaxadoreak zehaztu du kaleratutako 23 diplomazialariek martxoaren 20an utziko dutela Ingalaterra.
2021
‎Moskurekin gatazka zuzena izateko arriskua izan eta gero, Ankarak itun bat sinatu zuen Errusiarekin, eskasa eta gorabeheratsua, Siriari buruz, eta Iranekin ere ados jartzea lortu zuen. AEBek, horri erantzuteko, Turkiari eragotzi egin zioten sei F ehiza hegazkin erostea.
‎Laborategi horietan Errusiako kirolarien 300 bat dopin kasu ezkutatu zirela zioen. Hala, zigorraren jakinarazpena jaso zuen Errusiako Olinpiar Batzordeak. Vladimir Putin Errusiako presidenteak herrialdearen aurkako «eraso politikotzat» jo zuen erabakia.
2022
‎«Prest gaude komunikaziorako aukera dagoen esparruetan aurrera egiteko». Baina gaineratu zuen Errusiaren eskariek ez dutela arrakastarako aukerarik negoziazioen hasieran. Washington gertu dago beste gai batzuei buruz eztabaidatzeko:
‎Errusiako eta Bielorrusiako armadak maniobra militarrak egiten ari dira Bielorrusian joan den ostegunetik, eta, «iragarri bezala», Lavrovek atzo adierazi zuenez, igandean dira bukatzekoak. Halere, Vladimir Putin eta Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea gaur dira Moskun bilera bat egitekoak, eta bigarrenak atzo ohartarazi zuen Errusiako soldaduak «behar beste denboraz» egongo direla Bielorrusian.
‎2018ko azaroa. Ukrainak salbuespen egoera ezarri zuen Errusiaren «eraso militar» posiblea saihesteko.
‎Satelite bidezko irudiek erakutsi zuten Errusiako tropak mugitzen hasi zirela Ukrainako mugan. Kievek salatu zuen Errusiak 100.000 soldadu zituela han.
‎2022ko martxoaren 19a. Mariupolgo portuaren kontrola eskuratu zuen Errusiak, eta, horrekin batera, bere helburu nagusietako bat: Azoveko itsasoaren kontrola.
‎2022ko apirilaren 18a. Donbassen beste oldarraldi bat hasi zuen Errusiak, bonbardaketak eta erasoak ugarituz.
‎Txinak ez du «inbasio» hitza erabili nahi izan Errusiak Ukrainan hasitako operazioa definitzeko, eta Moskuk segurtasunari buruz dituen kezkak «legitimotzat» jo ditu. Gaur goizean Hua Chunjing bozeramaileak egindako agerraldian nazioarteko kazetariek propio galdetu diote ea inbasiotzat zuen Errusiak egindakoa, eta Pekingo ordezkariak uko egin dio erantzuteari. Hala ere, Pekinek estatuen subiranotasuna errespetatzen duela ziurtatu du.
‎Txinak ez du «inbasio» hitza erabili nahi izan Errusiak Ukrainan hasitako operazioa definitzeko, eta «legitimotzat» jo ditu Moskuk segurtasunari buruz dituen kezkak. Atzo Hua Chunjing bozeramaileak egindako agerraldian nazioarteko kazetariek propio galdetu zioten ea inbasiotzat zuen Errusiak egindakoa, eta Pekingo ordezkariak uko egin zion erantzuteari. Hala ere, ziurtatu zuen Pekinek estatuen subiranotasuna errespetatzen duela.
‎Powaski ez zen guztian okertu. Tentsio nuklearra da Gerra Hotzaren oinordekotza bat, eta nazionalismoa ere identifikatu zuen Errusia berriaren ezaugarritzat. Baina Gerra Hotzaren urtzeak egungo gatazkaren jokalekua markatu badu ere, behin paralelismoak bilatzen hasita, gatazka geopolitikoak antz handiagoa du agian XIX. mende bukaerako eta XX.aren hasierako kapitalismoaren barneko lehia inperial eta nazionalistarekin, elkarren ifrentzu diren bi eredu ideologikoren arteko borroka global batekin baino.
‎Asteleheneko adierazpenean Putinek gogor jo zuen Ukrainako buruzagiek Donbassen egindako «sarraskiaren» aurka («genozidiotzat» jo zuen) eta ziurtzat jo zuen Errusia «bat bateko eraso baten mehatxupean» egongo litzatekeela baldin eta herrialdea NATOn sartuko balitz. «Orain ez dugu muga bat Ukrainarekin, baizik eta AEBekin, haiek direlako herri horretako nagusiak.
‎Eskaturiko aldaketa horiek guztiak egin ez dituzten arren, Zelenskik iradoki zuen Errusiari aurre egiteko moduetako bat dela Ukraina EBko estatu kide bilakatzea; haren arabera, hori egitea baita «bidezkoena». Hilabeteotan, Ukrainako estatuburuak talde komunitarioko agintariei behin eta berriz eskatu die erantzun argi bat emateko auzi horren inguruan, baina orain arte ez du jaso halakorik.
‎«Erasotzailea lehenbailehen geldiarazi behar dugu», idatzi zuen Ukrainako agintariak bere Twitter kontuan. Eta elkarrizketa batean, Zelenskik esan zuen Errusiak utzi behar diola «jendea bonbardatzeari», negoziatzen hasi ahal izateko: «Ezinbestekoa da gutxienez bonbardaketak etetea, eta, gero, eser gaitezen negoziatzera».
‎NBEko Segurtasun Kontseiluak «onartezin eta arduragabetzat» jo zuen Errusiaren erasoa. AEB Amerikako Estatu Batuek, berriz, «gerra krimentzat» jo zuten, eta Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik, berriz, «ikara nuklearraz» baliatzea leporatu zion Errusiako presidente Vladimir Putini.
‎2.000 lagunek lortu zuten korridore humanitariora heltzea. Baina hango alkate Oleksandr Markuxinek ohartarazi zuen Errusiak Irpin bonbardatzen duela oraindik ere.
‎Nahiz eta Ukraina aliantza militarreko kide ez izan, Zelenskik azpimarratu zuen «elkarreraginerako formatu berriak eta segurtasunerako bermeak» behar direla; izan ere, gogorarazi zuen Errusiak Lviv eskualdeari misilekin eraso egin diola azken egunetan, NATOko herrialde kideetako baten, Poloniaren, mugetatik 20 kilometrora. «Hori aski ez, eta Errusiako droneak erori dira aliantza militarraren lurraldean», salatu zuen.
‎Ukrainako presidente Volodimir Zelenskiren aholkulari Mikhailo Podoliakek atzo ohartarazi zuen Errusiak negoziazioei buruz egindako adierazpenek «hedabideetan tentsioa sortzea» dutela helburu, eta azpimarratu zuen Ukrainaren eskakizunak sendoak direla oraindik: su etena, tropak erretiratzea eta segurtasun berme sendoak ezartzea.
‎Hori aski ez, eta Odesako Eskualdeko Administrazio Militarreko buru Serhiy Brattxukek jakinarazi zuen Errusiako bi itsasontzik etenik gabe tiro egin ziotela hiriari, eta Moskuri leporatu zion herritarrei «presio psikologikoa» egiten saiatzea. «Ez dugu Odesa utziko, eta gure hiriaren alde borrokatuko gara», zehaztu zuen.
‎Gerra hotsen erdian, NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterresek atzo ohartarazi zuen Errusiari «ezinezkoa» izango zaiola Ukraina osoaren kontrola hartzea, eta Moskuri erasoak gelditzeko eskatu zion. Horrez gain, nabarmendu zuen «aurrerapen diplomatikoa» dagoela gatazkaren funtsezko hainbat gaitan, eta puntu horiek «nahikoa» izan behar dutela liskarrak eteteko.
‎Nekez. Asteazkenean bertan Renaultek jakinarazi zuen Errusian dituen jabetzei 2.200 milioi euroko balioa kenduko ziela. Asko balio ez duten seinale.
‎Errusiak Kieven eta Txernihiven (Ukraina iparraldea) jarduera militarrak «murriztuko» ditu, «elkarrekiko konfiantza areagotzeko eta negoziazioekin jarraitzeko». Hala jakinarazi zuen Errusiako Defentsa ministrorde Aleksandr Fominek, Istanbulgo Dolmabahce jauregiko Presidentetza Bulegoan egindako agerraldian. Bi aldeei «berehalako su etena» eskatu zien Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak.
‎«Erabat ukatzen ditugu», esan zuen Kremlineko eledun Dmitri Peskovek, zabaldutako irudi horiek Ukrainako zerbitzu sekretuek antolatutako «probokazio» ekintza bat direla argudiatuta. Gaineratu zuen Errusiak gertakari horiek NBEren Segurtasun Kontseiluan eztabaidatzea galdegin duela; ostera, Kontseiluak ez du onartu Moskuren eskaria.
‎«Europak Errusiako energia horniduretatik bereizi behar du, eta bonba horiek zeharka finantzatzeari utzi». Frantziako presidente Emmanuel Macronek ere gogor hitz egin zuen Errusiaren aurka, France Inter irratian emandako elkarrizketa batean. Macronek «gerra krimentzat» jo zuen Butxan gertatutakoa, eta Errusiaren aurkako zigor gehiago hartzeko eskatu, «ikatzaren eta petrolioaren sektorea jotzeko».
‎Nolanahi ere, EBko bazkideek Errusiako energiarekiko duten menpekotasun maila desberdinek oztopatu egin dute gerraren hasieratik sektore horretan zigorrak ezartzea; izan ere, Errusia munduko ikatz ekoizle handienetako bat da. Munduko Energiaren Txostenaren azken alearen arabera, 2020an munduan ekoitzitako ikatzaren %5, 2 egin zuen Errusiak. Haren aurretik daude Txina (%50, 7), Indonesia (%8, 7), Australia (%7, 8) eta AEB Ameriketako Estatu Batuak (%6, 7).
‎Ukrainak zuzenean Errusiari leporatu zion bonbardaketa —Ukrainaren kontrolpean dago hiria—, eta, besteak beste, EBk eta Joe Biden AEBetako presidenteak gaitzetsi zuten erasoa; Donetskeko Herri Errepublika errusiazaleak, ordea, ukatu egin zuen Errusiak halakorik egin izana, eta Kievi egotzi zion tren geltokiari egindako erasoa.
‎Gainera, Kieven bertsioa zalantzan jarri zuen; izan ere, Ukrainako armadak erabilitako Totxka U misil baten zatiak aurkitu zituztela adierazi zuen, TASS Errusiako berri agentziak jasotakoaren arabera. Zelenskik, hain zuzen, atentatua salatzeko eman zuen mezuan adierazi zuen Errusiak misil mota hori bera erabili zuela erasoa egiteko.
‎Gerrak zer nolako traza hartu duen ikusita, Frantziako presidente Emmanuel Macronek RTL irratiari emandako elkarrizketa batean esan zuen Errusiako presidente Vladimir Putin maiatzaren 9rako saiatuko dela Donbassen «garaipena» erdiesten, Sobietar Batasunak Alemania naziaren aurka 1945eko maiatzaren 9an Bigarren Mundu Gerran lortutako garaipenaren urteurrenerako. «Errusiarentzat, maiatzaren 9a egun nazionala da, garrantzitsua.
‎Baina nabarmendu du bien arteko konfrontazio bat dagoela 2014tik. Hain zuzen, urte hartan anexionatu zuen Errusiak Krimeako penintsula. «NATOk unitateak hedatu behar izan zituen inguruetan, Baltikoko herrialdeetan, ordura arte presentziarik ez zuen lekuetan.
‎«Pertzepzio horrek» bultzatu zuen Errusia, ikerlariaren esanetan, 2014an Krimeako penintsula inbaditzera eta orain gauza bera egitera. «Ukrainakoa erantzun bat da, ez soilik Ukrainari, zerbait egin diola uste duelako:
‎Argudiatu zuenez, azpiegitura horretan gotortuta dauden Ukrainako 2.000 bat soldaduk zibilak ebakuatzeko iragarritako su etena «baliatu» zuten altzairutegian bertan borroka posizio militar hobeak hartzeko. Sviatoslav Palamar Ukrainako Azov unitate militarreko komandanteordeak, berriz, esan zuen Errusiako militar gehiago iristen ari direla hiriko portura.
‎Errusiako Defentsa Ministerioak atzo adierazi zuen Mendebaldeak hornitutako arma biltegiak jo zituztela Odesa hirian. Donetskeko gobernadoreak, berriz, salatu zuen Errusiak gutxienez hamar pertsona hil zituela Avdiivka hirian, erregai biltegi bat bonbardatuta. Iluntzean, bonbardaketa handien berri eman zuten mendebaldeko Lviv hiritik.
‎OHCHR Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatari Michelle Macheletek atzo salatu zuen Errusiaren inbasioan gerta zitezkeen «gerra krimenen adibide asko» zeudela, eta orain arte mila zibil baino gehiagoren gorpuak topatu dituztela Kiev eskualdean, Errusiako tropak martxo amaieran erretiratu ondotik. Nazioarteko Zigor Auzitegiak, bestalde, apirilaren 25ean esan zuen Ukrainako, Poloniako eta Lituaniako fiskalek osatutako talde batean parte hartuko zuela, Errusiako armadaren aurkako gerra krimenen akusazioak ikertzeko.
‎Mariupoldik kanpo, Mikhailo Podoliak negoziatzaile ukrainarrak atzo esan zuen Errusiarekiko elkarrizketak «etenda» daudela, eta ez dela «aurrerapen esanguratsurik» egin. Bide beretik mintzatu zen Andrei Rudenko Errusiako Atzerri ministrordea ere, baina Kievi leporatu zion negoziazioetatik «irtetea».
‎Edonola ere, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik Alemaniak nabarmen murrriztu du Errusiako erregai fosilen erosketa: ikatzaren %45 ekartzen zuen Errusiatik, eta %8 orain; petrolioaren %35 lehen, eta %12 orain; eta gasaren kuota %55etik %35era txikitu da. Gas erosketak %30era jaitsiko dituela agindu du Berlingo gobernuak.
‎Gerra frontea Donbassen dago zentratuta egun, eta Luhanskeko gobernadore Serhi Haidaik atzo Telegramen jakinarazi zuen Errusiako indarrek Sievierodonetsk hiriaren %70 kontrolpean dutela. «Abantaila hartzeko posizioetarantz jo dute Ukrainako tropek».
‎Txinako Defentsa ministro Wei Fengherekin bildu zen Austin herenegun, eta atzo gogorarazi zuen Errusiak Ukraina inbaditu zuela, eta Txinak antzeko ekintza bat egin dezakeela Taiwanen. Austinen hitzetan, hori gertatzen da herrialde batek «gogo inperialista bat» duenean eta nazioarteko arauak «urratzen» dituenean.
‎Antzera mintzatu zen Draghi, eta adierazi zuen irtenbide diplomatiko batek ezin duela Kieven «borondatea» alde batera utzi, «hori gabe ezin baita bake iraunkor eta justua sortu». Alde horretatik, Zelenskik ziurtatu zuen Errusia ez dagoela prest erasoaldiak bertan behera uzteko eta elkarrizketei berriro heltzeko. «Ukraina Errusiaren proposamenen eta benetako ekintzen zain dago».
‎Kievek kontraerasoa hasi zuen atzo Kherson eskualdean, Ukrainak jakinarazi zuenez. Errusiak operazio militarra hasi zuenetik Moskuk okupaturiko eremua berreskuratu nahian dabil Ukraina, eta esan zuen Errusiaren lehen defentsa lerroa gainditu duela. Kieveko armadak adierazi zuen Moskuren aurkako kontraerasoa «arrakastatsua» izaten ari dela, eta errusiarren arma biltegiak eta haien kontroleko guneak suntsitu dituztela.
‎Bestalde, Luhansk oblasteko gobernadoreak, Serhii Hadaik, herenegun jakinarazi zuen Errusiako tropak Kreminna hiritik erretiratu zirela. Bada, adierazpen hura zuzendu zuen atzo:
‎«Itzuli dira, baita Svatovera eta Starobilskera ere». Halaber, salatu zuen Errusiako armadak Interneterako sarbidea eten ziela Kreminnako eta inguruko herritarrei.
‎Kremlineko bozeramaile Dmitri Peskovek, berriz, atzo esan zuen Errusiak ez duela begi onez ikusi dokumentua, Ukrainak NATOrekin bat egitearen ideia «Errusiarentzat mehatxu nagusia» delako: «Garrantzitsua eta premiazkoa da geure segurtasuna eta geure interes nazionalak bermatzea».
‎Baina Dmitri Peskov Kremlinen bozeramaileak egunero egiten duen prentsa agerraldian adierazi duenez, «oraingoz» ez da posible gatazkari irtenbide diplomatiko bat ematea. Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik atzo gauean esan zuen Errusiako armadak bi aukera dituela: «amore ematea edo alde egitea».
‎Baina, hurrengo urtean, beste ikerketa bat zabaldu zuten haren kontra, iruzurragatik, eta orduan erabaki zuen Errusiatik ihes egitea. 2020an, hura atxilotzeko agindua eman zuen Errusiako justiziak, eta, iaz, bilatu eta atxilotu beharrekoen zerrendan sartu zuten berriz.
‎Baina, hurrengo urtean, beste ikerketa bat zabaldu zuten haren kontra, iruzurragatik, eta orduan erabaki zuen Errusiatik ihes egitea. 2020an, hura atxilotzeko agindua eman zuen Errusiako justiziak, eta, iaz, bilatu eta atxilotu beharrekoen zerrendan sartu zuten berriz.
‎Kontuan hartu behar da, bestalde, Putinek herenegun iradoki zuela ez diotela muzin egiten arma nuklearrak erabiltzeari beren herrialdea babesteko, eta Dmitri Medvedevek atzo adierazi zuen okupatuta dauzkaten eta erreferendumak egin ondoren anexionatu asmo dituzten Ukrainako lurrak «babesteko» arma nuklear «estrategikoak» ere erabiliko dituztela. «Herrialdeak norabide bat aukeratu du, eta ez dago atzera bueltarik», idatzi zuen Errusiako Segurtasun Kontseiluko presidenteorde eta 2008 eta 2012 artean herrialdeko presidente izandakoak Telegramen.
‎Nord Stream 1 irailaren 2an itxi zuen Errusiak, konpresore batean matxura bat zegoela argudiatuta, eta ez du esan noiz abiaraziko duen berriz—uztailean 10 egunez itxi zuen, mantentze lanengatik eta Alemania turbina baten bidalketa blokeatzen ari zela argudiatuta—; Nord Stream 2, berriz, ez da inoiz martxan egon, Alemaniak bertan behera utzi baitzituen gas garraioari ekiteko baimenak, Errusiak Ukrainan esku hartu baino aste ... Orain izandako isuriak konpontzeko gutxienez hilabete bat dutela esan dute.
‎Mette Frederiksen lehen ministroak adierazi duenez, «zaila da imajinatzea» isuriak «ustekabekoak» direla, eta azpimarratu du sabotajearen hipotesia ezin dela baztertu. Ekainean, Danimarkako armadak salatu zuen Errusiako gerraontzi batek birritan igaro zituela itsas mugak Bornholm uhartearen iparraldean. Europako Batzordeak, berriz, ez du balizko sabotajeei buruz «espekulatu» nahi izan.
‎Nord Stream 1 irailaren 2an itxi zuen Errusiak, konpresore batean matxura bat zegoela argudiatuta, eta ez du esan noiz abiaraziko duen berriz —uztailean hamar egunez itxi zuen, mantentze lanengatik eta Alemania turbina baten bidalketa blokeatzen ari zela argudiatuta—; Nord Stream 2 ez da inoiz martxan egon, Alemaniak bertan behera utzi baitzituen gas garraioari ekiteko baimenak, Errusiak Ukrainan esku hartu baino aste batzu...
‎Errusiako behe ganberako presidente Viatxeslav Volodinek atzo aitortu zuen Errusiak ez duela oraindik kontrolpean anexionatutako lurralde osoa. «Bai, eskualde horietan borrokak daude.
‎«Gertatu dena da, noski, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuak [zerbitzu sekretuak] planifikatutako ekintza bat», esan zuen Errusiako behe ganberako Segurtasun Batzordeko presidenteorde Yuri Afoninek. Haren aburuz, «logistika arazoak» eragin nahi dizkio Errusiako armadari.
‎Vladimir Soldo Kremlinek jarritako gobernadoreak adierazi du azken bi egunetan 5.000 bat herritarrek alde egin dutela eskualdetik, eta iragarri du, gainera, datozen zazpi egunetan han sartzea debekatuko dietela zibilei. Leku estrategikoa da Ukraina hegoaldeko Kherson eskualdea, eta, horregatik, inbasioa hasi eta gutxira okupatu zuen Errusiak hango hiriburua, izen berekoa. Ukrainak probintzia hori ere berreskuratzeko kontraerasoa hasi zuen irail hasieran, eta bi aldeen arteko borrokak laztu egin dira han.
‎Bestalde, EB Ukrainako 15.000 soldadu entrenatzen ari da. Horren aurrean, Putinek atzo esan zuen Errusiarentzat «gatazkaren parte» bilakatu dela EB.
‎Urriaren 17an, LGTBI «propaganda» debekatzeko eskatu zuen Errusiako Telekomunikazioak Gainbegiratzeko Zerbitzu Federaleko buru Andrei Lipovek. Eta adin guztietarako proposatu du debekua.
‎Bestalde, Birolek ohartarazi zuen Errusiak energiaren sektorean duen lidergoa galduko duela «laster»: «Otsailaren 24ra arte, Errusia zen munduan erregai fosil gehien esportatzen zituen herrialdea, baina galdu egin du bere merkaturik garrantzitsuena:
‎Birolek adierazi zuen Errusiaren petrolio eta gas ekoizpenak eta esportazioek behera egingo dutela «datozen urteetan», eta horrek ia bilioi bat euroko galera eragingo diola Errusiari 2030erako. «Nazioarteko energia gaietan asko apalduko da, beraz, Errusiaren rola», IEAko zuzendari exekutiboaren ustez.
‎Atzo bertan, Vladimir Putin Errusiako presidenteak ohartarazi zuen Errusia itunetik aterako dela Ukrainak Moskuri aurkezturiko bermeak urratzen baditu; hau da, Itsaso Beltzeko itsas korridorea «helburu militarretarako» erabiltzen badu, batez ere Errusiako armadaren itsasontziei eraso egiteko.
‎«Aire defentsa modernoa, tankeak, hegazkinak eta irismen luzeko misilak». Mikhailo Podoliak Zelenskiren aholkulariak Ukrainako irrati batean egin zioten elkarrizketa batean zehaztu zuen Errusiako tropek atera egin behar dutela are 2014an okupatutako lurretatik; alegia, baita Krimeatik ere.
‎«Khersonek ezin du hornitua izan eta guztiz funtzionatu. Errusiak bere esku zegoen guztia egin du Khersongo herritarren ebakuazioa ziurtatzeko», adierazi zuen Errusiako armadaren Ukrainarako buruzagi Sergei Surovikinek, telebista batean egindako adierazpenetan. Aintzat hartu behar da Kherson dela, hain zuzen ere, Moskuk urri hasieran anexionatu zituen Ukrainako eskualdeetako bat, Zaporizhia, Donetsk eta Luhanskekin batera.
‎Volodimir Zelenski herrialdeko presidentearen aholkulari Mikhailo Podoliakek herenegun adierazi zuen ezin dela erretiratzeaz hitz egin Ukrainako bandera Khersonen ikusi arte. Zelenskik berak, gauero eman ohi duen diskurtsoan, nabarmendu zuen Errusiako armadak, «etsaiak», ez duela «oparirik» egiten, eta «askatutako» lur eremu bakoitzeko jendea hiltzen dela. «Erne gehiegi poztearekin», ohartarazi zuen.
‎Bestalde, Irango Gobernuak atzo iragarri zuen misil balistiko hipersonikoak egin dituela, eta «antzemanezinak» direla misilen kontrako defentsa sistementzat. Iranek lehengo astean aitortu zuen Errusia dronez hornitu zuela, baina zehatu inbasioaren aurretik egin zutela operazioa.
‎Beteranoak nekez hurbilduko zaizkio Kloseri, baina Harry Kane garaiz egon daiteke oraindik. Debut ikusgarria izan zuen Errusiako txapelketan: sei gol sartu zituen sei partidatan.
‎Peskovek gaineratu zuen AEBek «oztopatu» egiten dutela gerra amaitzea, «ez dutelako aitortzen» Ukrainako Luhansk eta Donetsk eskualdeak «Errusiaren esku daudela». Peskovek azpimarratu zuen «operazio militar bereziak» —horrela deitzen dio Kremlinek gerrari— aurrera jarraituko duela, baina gehitu zuen Errusiako Gobernuak «nahiago» dituela «bide baketsu eta demokratikoak» helburuak lortzeko.
‎Bestalde, batzordeak salatu zuen Errusiaren jarrera ez dela lankidetza bultzatzekoa. «Errusiako Federazioarekin kontaktua izaten ahalegindu gara, baina ez dugu erantzunik jaso.
‎Batzordeak azaroan adierazi zuen «gerra krimenak» egiten dituztela Errusiako eta Ukrainako armadek. Ondorioztatu zuen Errusiako armadaren tortura «sistematikoa» dela; Ukrainakoarena, aldiz, ez, baina zehaztu zuen «salaketa sinesgarriak» jaso dituela ziurtatzeko ukrainarrek ere oinaze fisiko eta psikologiko larriak eragin dituztela Ukrainako gerran.
‎Horrekin lotuta, Bielorrusiako Defentsa Ministerioak atzo jakinarazi zuen Errusiak herrialde horretan ezarritako Iskander misil taktikoak eta S aireko defentsa sistemak «prest» daudela «beren jardunerako». Eta, albiste horren aurretik, Moskuk esan zuen herrialdeko armadak zenbait eraso egin zituela Ukrainaren kontra:
2023
‎Gerora, Urteberri egunean, komunikatu baten bidez, Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi zuen Errusiako armadak ere parte hartuko duela OKDB Segurtasun Kolektiboko Itunaren Erakundea aurten Armenian egitekoa den ariketa militarretan; SESB ohiko sei errepublika dira aliantza militar horretako kide: Errusia, Tajikistan, Bielorrusia, Armenia, Kazakhstan eta Kirgizistan.
‎Dena den, ez da Errusiari Moldaviako aire eremua urratzea egozten zaion aurreneko aldia: iazko urrian, Moldaviak salatu zuen Errusiak Itsaso Beltzetik jaurtitako hiru misilek herrialdea zeharkatu zutela.
‎Iruditzen zaio, gainera, «AEBen eta sateliteen» asmoa ez dela soilik «guda zelaian garaitzea» eta Errusia «herrialde paria baten modukoa» bihurtzeko intentzioa ere badutela. Beraz, Mendebaldeko herrialdeek osatutako ardatzaren alternatiba gisa aurkeztu zuen Errusiaren eta Txinaren arteko aliantza, eta gaineratu Mosku «lankidetza estrategiko bakan eta pribilegiatu bat» garatzen ari dela Indiarekin.
‎Azkenean, Bakuk herenegun lortu zuen postu hori finkatzea, eta, antza, Moskuren militarrekin konfrontaziorik izan gabe. Are, Azerbaijango Estatuaren Muga Zerbitzuak, ohar baten bidez, adierazi zuen Errusiako soldaduak «jakinaren gainean» zeudela, eta haiekin «lankidetzan» ezarriko dutela kontrol mekanismoa. Armeniak haserre erantzun du, eta herenegun esan zuen erabaki horrek 2020ko su etena urratzen duela..
‎Hala izanez gero, Wagnerreko buruzagi Jevgeni Prigozhinek munizio gabezia dela-eta Moskuri aurreko ostiralean egindako mehatxua betetzeko zorian egongo litzateke. Dena dela, Prigozhinek astelehenean baieztatu zuen Errusiak agindutako armak bidaliko zizkiola Bakhmuterako, baina, oraindik, agidanez, Wagnerrek ez du muniziorik jaso. Kremlinek, berriz, ez du eman erretiratze horren inguruko xehetasunik.
‎ez dela komeni atzerriko hornitzaile batekiko gehiegizko menpekotasuna izatea. Huts egin zuen Errusiarekin, eta Txinarekin ez du gauza bera egin nahi.
‎Eta, atzo, Errusiak ere salatu zuen Belgorod eskualde mugakideari 300 eraso baino gehiago egin zizkiola Ukrainak aurreko 24 orduetan, eta horretarako artilleria, morteroak eta droneak erabili zituela. Hango gobernadore Viatxeslav Gladkovek esan zuen Errusiak Ukrainako Kharkiv eskualdea anexionatu lukeela; «hori da erasoen arazoa konpontzeko modurik onena», adierazi zuen Errusiako telebista batean. Lehengo astean, liskarrak izan ziren Belgoroden, Errusiako armadaren eta Kremlinen kontra borrokatzen direla dioten erbesteratu errusiarrez osatutako milizia batzuen artean.
‎Eta, atzo, Errusiak ere salatu zuen Belgorod eskualde mugakideari 300 eraso baino gehiago egin zizkiola Ukrainak aurreko 24 orduetan, eta horretarako artilleria, morteroak eta droneak erabili zituela. Hango gobernadore Viatxeslav Gladkovek esan zuen Errusiak Ukrainako Kharkiv eskualdea anexionatu lukeela; «hori da erasoen arazoa konpontzeko modurik onena», adierazi zuen Errusiako telebista batean. Lehengo astean, liskarrak izan ziren Belgoroden, Errusiako armadaren eta Kremlinen kontra borrokatzen direla dioten erbesteratu errusiarrez osatutako milizia batzuen artean.
‎Fronteetatik kanpo, zenbait hiriren kontrako bonbardaketak salatu zituzten bi aldeek. Ukrainak adierazi zuen Errusiak suziriak eta droneak jaurti zituela Odesara bart gauean. Aireko defentsak jaurtigaiak suntsitu zituen, baina zatiek zenbait bizitoki jo zituzten, eta hiru lagun hil ziren, eta beste 26 zauritu.
‎Dena den, Wagnerrekoen buruaren esanetan, ekipamendu militarra entregatzeko prest zeuden ostiralean. Baina salatu zuen Errusiako armadak beren posizioak bonbardatu zituela ostiralean, 30 bat paramilitar hil zirela horren ondorioz, eta horregatik erabaki zutela Moskurako martxa hastea. Hiru egun geroago, Errusiako Defentsa Ministerioak gaur iragarri du, ohar baten bidez, Wagnerrekoak prestatzen ari direla armamentu astuna armadari entregatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia