2015
|
|
Egun hauetan guztietan jende ugari zetorren, eta ez bakarrik gaizki iruditu ez, debozioa ere ematen zien gure Jauna estalpetxoan berriro ikusteak. Eta Haren Maiestateak, gugatik beheratzen egundo ere nekatzen ez denaren antzera, badirudi ez
|
zuela
nahi handik irteterik.
|
|
Egun batean han otoitzean ari nintzela, esan zidan gure Jaunak Segoviara joan nendila fundazioa egitera. Niri ezinezko gauza iruditu zitzaidan, agindua hartu gabe ez nintzelako joango, eta aita komisario apostolikoari, frai Pedro Fernández maisuari, entzun niolako gehiago fundatzerik ez
|
zuela
nahi; eta era berean, Gizakundekoan eman behar nituen hiru urteak amaitu baino lehen, arrazoi handia zuela ez nahi izatean. Honetaz pentsatzen ari nintzela, Jaunak esan zidan esateko hari, Berak bideratuko zuela-eta.
|
|
Baina aita komisarioak eta aita Marianok (honentzat ere ni hara joatea oso pozgarria izan baitzen) ni hara joatean zerbitzu berdingabea egiten ziotela guztiz ziurtzat izanik, ez zioten aurretik esan; eta, diodanez, zuzen zebiltzalakoan, oker handia izan zitekeen. Izan ere, gainerako monasterioetan, lehenbizi Lekuko gotzainaren baimena lortzen saiatzen nintzen, Kontzilio santuak agintzen duenez; hemen ez bakarrik emandakotzat genuen baimen hori, baizik eta, diodanez, zerbitzu handia egiten geniola uste genuen; izan ere, hala zen, eta hala zela ohartu zen gero; kontua da, Jaunak ez
|
zuela
nahi inongo fundaziorik egin zedin nire neke handirik gabe: batzuk era bateko nekeak ziren, besteak bestekoak.
|
|
Deabruak, dirudienez, ez zuen hura baketan uzten. Gauzak oso ongi begiratu ondoren, jada zertan gelditurik ez zela uste genuenean eta Artzapezpikuak egiten zena ontzat eman ondoren ia hilabete igaro zenean, Eliz Epaileak idazki bat bidaltzen dit eta hau dio, baimenik ez zela emango guk etxe propioa izan arte, Artzapezpikuak jada ez
|
zuela
nahi orain bizi ginen etxean fundazioa egin genezan, hezea zelako, eta kale hartan zarata handia zegoelako; eta ogasunaren ziurtasunerako ez dakit zer nahaste, eta beste gauza batzuk, kontu hori orduantxe hasiko balitz bezala, eta horretan ez zegoela gehiago zer esanik, eta etxeak Artzapezpikuak nahi zuen bezalakoa izan zuela.
|
|
2 Honezkero urteak dira hori eragozten dudala, eta ez haren gorentasun txit argiak ez
|
zuela
nahi uste nuelako, seme alabak utzirik, gure monasterioetako batean sartu zen andere harekin gertaturikoa gerta zekigun beldur nintzelako baizik; dena dela, ez zen nire borondatez izan, hura sartu zenean hiri hartatik urruti bainengoen. Nik diotsot berorri, hamar urteko egonezina izan dela (horrenbeste urte baitira sartu zela) eta sufrimendu handiak, eta Jainkoaren mirabe handia da; baina maitasunak eskatzen duen ordena errespetatzen ez denez, uste dut Jainkoak baimentzen duela haiek sufritzea eta mojek ere sufritzea.
|
|
5 Oi, zer ez du egin Teresak, hitzez eta egitez! Zentzu handikoa izanik onez eraman du, nik nahi dudana egingo duela esanez, baina argi zegoen ez
|
zuela
nahi.
|
|
Tendillako kondea bisitatzera joan zitzaiola ere badio eta kartzelatik ihes egitea proposatu ziola. Berak erantzun ziola, ez
|
zuela
nahi kartzelatik irteterik, ezta ez zitzaiola burutik pasatu abituz aldatzerik ere.
|