Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2008
‎Gero telefono deiak, malkoak eta galderak. Ziur zegoen, inoiz ezertaz ziur egon bazen, ez zuela maite; baina nahi baino gehiagotan akordatzen zen berarekin. Ez faltan sumatzen zuelako, ez; objektuek, lekuek, azken urteotako gauza guztiak partekatu izanak ezinbestean ekartzen zioten burura haren irudia.
2011
‎Gero, urmaelaren ertzean emandako lehenengo musu hura oroimenean lanbrotutako hezetasun ahaztua besterik ez zenean, printzesa tuntunak pentsatu ohi zuen, leiho ondoan adarbakoitzak eta erbi zakurrak brodatzen ari zen bitartean, berak jada ez zuela maite printze urdin hura. Eta horretarako zein motibo izan zitzazkeen arakatzen aritu ohi zen.
‎Irudi horrek ziurtatu zion printzesa tuntunari jadanik ez zuela maite printze urdina, eta ezin zezakeen asmatu zerk bultzatuta eman zion musu, urmael ertz hartan, lehenengo printze urdin, gero zakur eta azkenik aho handi eta hezeko apo itxuraldatu zen izaki estrainio hari.
‎Oso gutxi maite nahi banau zu ere». Baina bazekien ez zuela maite. Ez zen bada hura arduratu «nazka» hitza ezabatzeaz, berak irakur ez zezan!
2012
‎Charlesek bere aitaz pentsatzen zuen, eta harritu egiten zen hainbesterainoko txera sentitzeaz gizon harenganako, zeina oso hala hola baino ez zuela maite uste izan baitzuen anarteraino. Madame Bovary amak bere senarraz pentsatzen zuen.
2013
‎Gezurretako maitasun gutun bat zen, konforme, baina aitak ez zuen sekula jakingo. Eta ama ez zen inoiz berpiztuko, ez zuela maite eta ez zuela itzultzerik nahi esateko.
2014
‎Marjorieren etxeko kalearen bestaldean hazia zen Warren, eta aspalditik zegoen «neskarekin txora txora eginda». Batzuetan bazirudien neskak esker on ahul batez erantzuten ziela mutilaren sentimenduei, baina Marjoriek proba hutsezin bat egin zuen harekin, eta seriotasun handiz jakinarazi zion ez zuela maite. Proba horren funtsa zen elkarrengandik urrun zeudenean neskak ahaztu egiten zuela Warren, eta beste mutil batzuekin ibiltzen zela.
‎Orduan esan behar zion beste neska batekin ezkontzekotan zela, baina ezin izan zuen. Erraztasun berberaz zin egin ziezaiokeen sekula ez zuela maite izan.
2015
‎Anjelen heriotzarekin aro bat bukatu zela eta handik aurrera beste bat bizi beharra egokitzen zitzaiela errepikatzen zuen, baina ama ez zegoen aitaren hitzak entzuteko. Anjel sekula ez zuela maite izan aurpegiratzen zion, sekula ez zuela inoren aldeko aposturik egin eta beti galtzaile bat izango zela.
‎Axularrek, bestalde, ondotxo zekien euskaldun bakoitzak bere euskalkia zuela maite, eta zituela denen nahiak ase (18 or.):
2016
‎Hogei, hogeita hamar urte artean zebilela erran nion, oso txikitatik neskekin aritzea baino mutilekin ibiltzea zuela maite. Inoiz ez zuela neska lagunik ukan, eta ukan zuen esperientzia sexuala oro, gizonekin ukan zuela.
2019
‎Sofia Tolstoiren kasua antzekoa da; aipatu ditudan pasarteetan eta egunerokoaren hari guztian, argi eta garbi ondorioztatzen da: ezkondu berritan, ohartu zen ez zuela maite senarra. Nazka ematen zion harekin haragizko harremanak izateak; iragana aurpegiratzen zion senarrari, zaharra eta aspergarria iruditzen zitzaion, eta ezinikusia besterik ez zuen sentitzen haren ideien aldera; gainera, irrikatsua eta bortitza bide zen ohean, ez zion kasurik egiten, eta gogor tratatzen zuen.
2021
‎Euskal abertzaletasunaren aurka bihurtzen den laido hori, nork edo nortzuk asmatu dute? Jakina da Luis Aranak ez zuela maite Nikolasa eta bien arteko ezinikusia nabaria izan zela, batez ere Sabinek testamentuan ondasun guztiak emaztearentzat utzi ondoren. Baina Josu Turuzetak9 bere liburuak prestatzen ari zenean infamia horren inguruan galdera zuzena egin zion Mari Karmen Aizpururi, eta hauxe erantzun zion:
‎Edo kontuaren zilborrera joan eta bene benetan gertatzen ari zena jarri niokeen muturren aurrean? Ibonek ez zuela maite, alegia; ez berak maitatzea nahiko zukeen moduan behintzat... Hori esan behar al nion?
‎Anderrek aldapan gora egin zuen. Itziar akordatu zen non bizi zen, eta plazatxoan itxaroten egoten zitzaion aldiak etorri zitzaizkion gogora; pentsatzen jarrita, bururatu zitzaion beharbada ez zuela maite, nahiz ez akordatu maitasuna nolakoa zen. Elkarrekin ibili ziren bi urteetan, esanen luke gehiago begiratzen ziola berak hari, hark berari baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia