Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10

2023
‎1884ko apirilaren hasieran (363a) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek aurreko eskutitzetan idatzitakoa gogoratzen zion Theori: jasotzen zuen dirua ziurgabetasun handiz eta tentel behartsu bati emandako karitate moduan hartzen zuela; gainera, jendeari aditzera ematen zitzaiola Vincentek ez zuela koadrorik saltzen; axola ez zitzaion jendeari ideia hori transmititu zitzaiola eta jendeak galdetzen zuela: zergatik Vincentek inoiz ez zuen bere lanik saltzen.
‎1888ko azaroaren 12an (561) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion mahasti baten koadroa amaitu zuela, kolore purpuraz eta horiz, irudi urdin eta more txikiekin eta argi horiarekin. Pentsatzen zuela Theok jarri ahal izango zuela koadro hori Monticelli ren paisaia batzuen ondoan. Memoriatik pintatzen hasi behar zuela, naturatik egiten direnak baino artistikoagoak baitira oroimenetik eginak.
‎1889ko uztailaren 16an (T12) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion aurrez idazteko gauza ez zela izan, beroa izugarria zelako; bero horrekin ahul eta nekatua sentitzen zela; eskerrak ematen zizkiola Vincenti gutunarengatik eta bidalitako marrazki politengatik; Arlesko ospitala ederra zela eta tximeleta eta eglantina adarra ere politak zirela; kolore sinplekoak eta ederki marraztuta; hainbat jende gonbidatu zuela Vincenten koadroak ikustera: Pissarrotarrak, Tanguy aita, Verenskiold; azken hori Bruselako XX en elkarteko idazkaria zela eta Theori galdetu ziola ea Vincent prest egongo zatekeen hurrengo erakusketarako lanen bat bidaltzeko; erantzun ziola ez zuela uste Vincentek eragozpenik jarriko zuenik; orokorrean jendeari gaueko efektua eta gustatzen zitzaizkiola; Tanguy aitaren etxean gelatxo bat alokatu zuela koadroetako batzuk gordetzeko; De Haan ere han egon zela eta amapola sorta bat, kolore guztietakoa, bidali ziola Johannari; asko gustatzen zitzaiola Vincenten pintura. De Haan ek esan ziola Gauguin-ek gauza politak egin zituela.
‎Berak ezin zuela modelorik gabe lan egin, baina gazte izateari utzi ziola eta bere gorputzarengatik emakume bat ez zela ezerezaren truke modelo moduan paratuko: Beste batzuk bera baino argiagoak zirela estudio abstraktuak egiteko; berak ez zuela koadro osoa asmatzen; naturatik jasotakoa zerbait alda zezakeela.
‎Ez gehiegi ikasteko, antzutu egiten duelako. Idatziz baino errazago adieraziko zituela bere sentimenduak pinturaren bidez. Ez zela ideia txarra pintore bihurtzea; bera lasaitu egiten zuela koadro bat pintatzeak. Atsegin handia emango ziola Margot Begemann, De Groots edo Sien nola bizi ziren esaten bazion.
‎Anton Mauve hil zenean (1888ko otsailean) haren alargunari koadro bat erregalatzeko asmoa hartu zuen Vincentek; espero zuen Tersteeg ek ikusiko zuela koadro hori. 1888ko martxoaren 9an (467) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion mistrala ezagutzeko aukera izan zuela; ezinezkoa zela haize horrekin ezer egitea; zeru urdina eta eguzki distiratsua (elur guztia ia urtu zuena) zegoela, baina oilo ipurdia jartzen duen haize hotza ere bai.
‎1888ko irailaren 8 inguruan (W7) Arlestik idatzitako gutunean (W4) Vincentek Wilhelminari esaten zion amaitu zuela lanparez argiztatutako Gaueko kafea; eskale txiro batzuk lo zeudela ertz batean; gela gorriz pintatua zegoela, gas argiarekin; bilar mahai berdea zuela, zurezko zoruan itzala uzten zuena. Theok esan ziola koadro Japoniarrak eman zizkiola Wilhelminari; baina, Vincentek berak ez zuela koadro Japoniarren beharrik, han Japonian zegoelako jadanik; begiak ireki eta aurrean zeukana pintatu besterik ez zuela. Saintes Maries era berriro joan zuela, han jendea hondartzetan zegoelako, baina lan asko zuela egiteko; zeru izartsua pintatu nahi zuela; gauak egunak baino kolore aberatsagoak zituela, tonalitate ezberdineko more, urdin eta berdeekin.
‎Vincent-ek ez zuen oraindik bere lana erakusteko modukoa ikusten; bere iritziz, asko zuen ikasteko. 1885eko martxoaren erdi aldera (396) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion gogor lan egiten zuela eta hamar edo hogei estudiotatik bat bakarrik zela ikusteko modukoa; oraindik ezin zuela koadrorik eta marrazkirik erakutsi; baina, estudioak egiten zituela eta denborarekin erraz konposatuko zuela; buruan zituen efektuak nola erreproduzitu asmatzean, zituela estudio horiek.
‎Rappard ek baino kritika positiboagoa egin zuten Theok, Portier ek eta Serret ek. 1885eko ekainaren 1ean (410) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion oso pozik zegoela koadroari buruz hark idatzi zuenarekin eta baita Portier eta Serret en oharrekin ere; berak ere kritikatzen zuela koadroa, eta gainera, haiek baino modu zorotzagoan; beraz, ez zuela nahi haiek koadroa erabat onartzerik.
‎artea ez zela esku hutsez egiten, arteak barne iturburu bat zuela (giza arima). 1885eko irailean (R57) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion haren gutuna eta koadroaren zirriborroa jaso zituela; ezer esatekorik ez zuela koadroaren konposizioaz eta orekaz; baina, koadroa hobetzeko hainbat ohar egiten zizkiola. Ondoren Potato Eaters koadroaz hitz egiten zion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia