2015
|
|
Gertatzen zait laster batean adimena hartzen duela batzuetan hain garrantzi gabeko gauzetatik, non haietaz barre egingo bainuke nik beste batzuetan; eta nahasia egonarazten du berak nahi duen guztian eta arima han azpiratua, bere buruaren jabe izan gabe eta pentsatzeko ere gauza ez dela berak burura ekartzen dizkion zentzugabekeriak izan ezik, ia funtsik gabeak, ezer egiten ez dutenak; lotu egiten du arima soilik itotzeko, bere baitan kabitzen ez dela egoteraino. Eta horrela gertatu zitzaidan niri pentsatzea, deabruak arimarekin pilotan jostatzen ari zirela, eta berak ezin
|
zuela
ezer egin haien eskuetatik askatzeko.
|
|
bere salbamenaz ardura hartzera behartuago zegoela, bere burua ahul ikusten zuela eta munduko arrisku artean ez zela salbatuko, eta ez zuela zertan kexaturik, ez baitzuen utzi beste inorengatik Jainkoagatik baizik, horretan ez ziola irain egiten. Ezin
|
zuela
ezerekin ere kontentatu konturatu zenean, jaiki eta utzi egin zuen.
|
|
Pertsona batzuek eta Toledoko San Josereneko mojek berari entzun ziotena esango dut; bada, han sartu zen mojak ikustera, eta haiekin ahizpekin bezala lau lau hitz egiten zuen, eta halaxe egiten zuen beste pertsonekin ere; izan ere, nabaria zen haren xalotasuna eta halakoa izan behar zuen apaltasunak ere. Eta bererik ez
|
zuela
ezer bazekielako, oso urruti zegoen harrotzetik, eta Jainkoak egiten zizkion mesedeak esanez gozatzen zuen, haien bidez haren izena handietsia eta goratua izan zedin: egoera honetara iritsi ez direnentzat arriskutsua da, gutxienez, bere burua goraipatzen ari dela irudituko zaielako; hala ere, lautasun eta xalotasun santuak gordeko zuen hortik, egundo ere ez baitut entzun akats hau ezartzen ziotenik.
|
|
4 Ni ez nintzen saiatzen bitarteko hauek lortzen; alderantziz, zentzugabekoa iruditzen zitzaidan horretan saiatzea, izan ere, ni bezalako emakumetxo batek, inolako ahalmenik ez zuenak, argi ikusten nuen ezin
|
zuela
ezer egin; baina arimara desira hauek datozenean, ez dago haren esku haiek baztertzea. Jainkoari poz emateko maitasunak eta fedeak egingarri bihurtzen ditu naturazko arrazoiz hala ez direnak; eta horrela, monasterio gehiago egin zitezen gure Jeneral txit Agurgarriaren borondate gartsua kontuan izanik, eginda ikusten nituela iruditzen zitzaidan.
|
|
Otoitz gauzetarako eta errebelazioetarako abisu batzuk ematen dira, jarri zuen izenburua, baina gero, errebelazioei buruz ez
|
zuela
ezer esan ikusirik, ezabatu egin zuen, eta errebelazioetarako?.
|
|
Gorputzaren begiez ez zuen ezer ikusi sekula ezta entzun ere. Uste du, bi aldiz entzun zuela hitz egiten, baina ez
|
zuela
ezer ulertu.
|
|
oraindik jaiki gabe zegoenari, beldur ikarak emateraino; hura dardarka hasi zen eta, zoroa bezala, arropa bat eta bere ezpata hartu eta han sartu zen, eta itxuraldaturik hura zer zen galdetu zion. Alabak ez
|
zuela
ezer ikusi esan zion. Aitak barrurago zegoen beste gela bat begiratu zuen, eta ezer ikusi ez zuenez gero, amagana joateko esan zion, eta honi esan zion ez uzteko bera bakarrik, eta entzun zuenaren berri eman zion.
|
|
6 Gauza bat datorkit orain gogora, eta esan egin nahi dizuet, pertsona bera ezagutu bainuen eta areago, ia nire ahaideen ahaidea zen. Jokalari porrokatua eta ikasketa batzuk egina zen, eta hemendik nahi izan zuen deabruak hura engainatzen hastea, heriotza orduko damuak ez
|
zuela
ezertako balio sinetsaraziz. Hain ongi josita geratu zitzaion hau, non ezin baitzioten buruan sartu konfesa zedila; ezer ere ez zen nahiko hori egin zezan, eta gizagaixoa guztiz samindurik eta bere bizitza txarraz damuturik zegoen; hala ere, zertarako aitortu, esaten zuen, kondenaturik zegoela ikusten baitzuen.
|
|
Jainkoak gehiagorako nahi zuen eta bizia eman zion. Berak esan zidan azkenean ia ez
|
zuela
ezer sentitzen, santa Inesek sufritu zuenaz oroitzen zelako, Jaunak oroimenera ekarri baitzion, eta atsegin hartzen zuela Harengatik zerbait sufritzean, eta Berari eskaini baizik ez zuela egiten. Hilko zela uste zuten, ohean eman baitzituen hiru hilabete zirkinik egin ezinik.
|
|
8 Uste dut, Jaunak nahi duela arima konturatzea, hemen bat egitean baino gehiago gozatzen duela, eta horrela gainezkaldian oso ohikoa da Haren Maiestatearen gauza batzuk hari agertzea; eta ariman geratzen diren ondorioak handiak dira eta bere buruaz ahaztea, hain Jainko eta Jaun handia ezagutua eta goretsia izan dadila nahi izatearren. Nire iritziz, Jainkoarena bada, ezin daiteke gera berak han ezin
|
zuela
ezer egin eta bere ezereza eta esker txarra argitasun handi handiz ezagutu gabe, bere ontasun hutsez hain grazia handia egiten diona zerbitzatu ez duelako. Izan ere, sentimendua eta leuntasuna hain gehiegizkoak izanik, hemen harekin konpara daitekeen guztiari, oroipen hura galtzen ez zaion bitartean, hemengo poztasunei nazka hartuko lieke, eta horrela munduko gauza guztiak gutxiestera dator.
|