Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2017
‎Bere ustez, Ikaroren erorialdia Pincini faltsu bat zen, ziurrenik maisuarekin ibilitako ikasleren batek egina. Esan beharrik ez dago Deplisen lekukotzak ez zuela ezertarako balio, marrazkia ziztatu zioten tarte luzean narkotikoen efektupean egon baitzen.
‎Aitak irakatsi zidanetik. Hasieran pentsatzen nuen ez zuela ezertarako balio izango. Baina aitak esan zidan jokoaren gorabeherak ondo ikasiz gero, bizitza osoan baliatuko nuela ikasitakoa.
2019
‎Bukaera izan zuen gogorrena. Bazirudien ez zuela ezer bizirik eta zutik utziko.
2020
‎Abertzaleen artean euskarari eman beharreko lekuari zegokionez, Txillardegik erantzun zion bera erresistentzian norbait izan zen artean, ahalegindu zela euskarari duen garrantzia aitortzen, baina, orduan, Belgikan zegoenez gero Frantziatik kanporatua izaki, ezin zuela ezer egin. Eta jarraian honako hitz esanguratsu hauek idatzi zizkion:
‎Izan ere, spaek ez zuten gehiegi erakartzen, edo hobe esanda, larritasun edo nazkaren antzeko zerbait eragiten zioten. Hainbeste jendeak erabilitako urak ezin zuela ezer onik ekarri pentsatu zuen beti. Lurbiran Bizitza antzeko ingurugiro heze eta bero batean hasi zela gogoratzen zuen eta, jacuzzi batean sartzen bazen, berari ere gorputz gainean Bizitza sortuko zitzaiola pentsatzen zuen, biologia eskolen garaitik ahaztuta zeuzkan erreinuetako mikroorganismoak eta baita oraindik aurkitzeke zegoen erreinuren batekoak ere.
‎Auzi eguna hurbildu ahala, gero eta tolesgabeago eta zintzoago agertzen zen, ikusten duzue ongi, arazoa zegoen baino mila aldiz okerrago jartzen baitzuen jokabide horrekin, eta izeba Sallyrentzat eta Bennyrentzat ez baitzegoen kontsolatzeko modurik. Hala ere, agureak hitz eman zigun jendearen aurrean ez zuela ezer esango, eta horrek asko poztu gintuen.
‎Beldurrak airean zegoela esan zidan, ez zuela ezer ulertzen, golf makil haiek ikusi eta zulo batzuk jokatzeko gogo itzela sentitzen zuela.
2021
‎Ez zen bere betebeharra, bera zinegotzi hutsa zen, portuko gauzez arduratzen zena bakar bakarrik, eta jakina, sekula ez politikaz. Bai, horixe esan zion nire nebari Udaleko jarreraz galdezka joan zitzaionean, berak ez zuela politikaz ezer jakin nahi, ez zuela ezer ulertzen, portuko gorabeherez baino bakar bakarrik, eta horregatik Alderdian sartuta zegoen, horregatik ere bakar bakarrik, bai zera!, portuko arazoak konpontzeko urtetan portuzaina izan eta gero. Luzaron, Euskal Herri osoan, gertatzen zenaz iritzirik ematekotan Alderdiak esaten zuenera jo beharrean zegoen nahitaez, bai gizon agindu esaten zuen guztiarekin bat baitzetorren, ez zion ardura, garai hartan nire nebak leporatu bezala, Alderdiak ezer argirik esaten ez baldin bazuen, Alderdiko baten batek ere erailketak eta atxiloketak parekatzen baldin bazituen, Alderdikoa izanda motibo franko izan behar zuen antzeko zerbait esateko, eta gure aitaren adiskideak nire nebari berriro erantzuten zion, udalean zeudenetariko erantzunik emateko gertu zen bakar bakarra zenez gero, politika ez zela bere benetako ardura, portuko nondik norakoak baino soil soilik.
‎Mari Gilbertek ez zeukan abokatuak ordaintzeko dirurik, eta halaxe nabarmendu zuen sarritan Rayk berak: Shannanen kasua ikertzeko eta aurrera bultzatzeko berak diru asko aurreratu zuela eta ez zuela ezer kobratzen. Hortaz, argi zegoen Rayk bilatzen zuena Gilbertarrentzat kalte ordain garrantzitsu bat lortzea zela, haren zati oparo bat eskuratu ahal izateko komisio bezala.
‎Denak harrituta geratu ziren. Bazekiten gizon hark ez zuela ezer gehiago erranen, momentuz behintzat. Zer zekiten gaizkile haiek eta zertan zebiltzan?
‎Eta hik Arrano? Narruk ezetz egin zuen eta bazirudien Arranok ez zuela ezer esango. Bat batean ia haserre bota zuen:
‎" Hainbesterainoko indarra zuen, non une hartan arindu egin baitzizkidan nire gogoeta saminak. Eta bazirudien ez zuela ezer egin. Bere oinez baliatzeko jarreraz aldatzea salbu horretan denak harritu gintuen haren bizkortasunak, haren gelditasuna baizik ez dut gogoratzen.
2022
‎Pilar haserre, haur horiei esnea baino ez ematea arriskutsua zela, behar zutela besterik, haragi eta barazki, indartzeko. Katalina negarrez, Pettanek ez zuela ezer entzun nahi, bildotsak esne hutsez hazten direla eta haurrentzat berdin dela zioela. Eta Pilar sutan, senar astakirten harekin gauza onik ez zuela, ea bere burua ardiekin konparatzea nola jasan zezakeen (errape huts haietatik ez zen bildots bakarra ere haziko, beraz bikiak...) eta ea alabak hil arte aguantatuko ote zuen.
‎bi mezuak inprimatu bata bestearen atzetik, eta aurrenekoa erakutsi anpolaiazko ezpaindun ofizialari, Pending hitzak arreta emango ez zion esperantzan. Arreta eman zion edo ez zion, ezin jakin, baina kontua da ez zuela ezer esan, eta bidaiaria Panaman dagoela jada.
‎Gotorra zen urrezko presondegia eta, batez ere iluna, oso iluna, eta anderea geratu zen ez zuela ezer ikusten. Bertatik bertara ezin zezakeen ezer bereizi eta, lipar batez, geratu zen itsututa, noraezean, hormen artean harrapatuta.
‎Orduak eman ditu, tarteka asko sufrituz. Jaun Garziak min aurpegia erakutsiz alabarengana joateko keinua egin zuen, baina alferrik ezin zuela ezer egin konturatuta berriro eseri zen eskuez aurpegia estaliz. Azenarik, gizonaren sufrimendua handitu zuela konturatuta, aldatu zuen bere adierazpena.
2023
‎Haiek ez zeukatela herentziaz jasotako labea besterik. Jaun kondeak ez zuela ezer irabazten jende onaren txirotasunaz; Jainkoaren amorrua erakarriko zuela beregana. Esaten zien ez zuela haien justizia nahi, haien faborea baizik; haiek ere Jainkoaren faborea eta babesa bilatzen zituztela.
‎Luterok Eskriturak aldarrikatzen zituen. Müntzer ek Espiritua eta Jainkoaren inspirazio zuzena aldarrikatzen zituen; Bibliako hitzek sostengu funtzioa bakarrik betetzen zuten; esaten zuen Eskritura Santuak bizigabeak zirela, espirituak barnetik elikatzen ez bazituen eta bihotzetan zizelkatzen ez baziren; gurutzerik eta sufrikariorik gabe Bibliak ez zuela ezertarako balio. Müntzer ek pentsatzen zuen kristau guztiek berdinak izan behar zutela eta ondasunak denen artean banatu behar zituztela, beharren arabera; tiranoak desagertzean, bakea eta justizia nagusituko zirela.
‎Karlos Enperadoreak Alemaniako arazoak konpondu nahi zituen, erreforma zaleen indarrak menderatuz. 1529ko ekainaren 23an Hesse ko Felipe Larndgraveari idatzi zion Luterok eta esaten zion hartu zuela gonbita Marburgon Ecolampadius eta beste suitzarrekin eztabaidatzeko, baina itxaropen gutxi zuela ezer positibotara heltzeko. Luterok zion ez zegoela ziur Marburgoko Elkarrizketa ongarria ala kaltegarria izango zen; itxaropen gutxi zuela, baina prest zegoela eztabaidarako.
‎Konbentzitua zegoela Melanchthon ek ez zuela amor emango Ebanjelioari zegokionean. Luterok printzearen aurrean esan zuen berak ez zuela ezer idatzirik jaso gai horretaz.
‎Vergeriok Saxoniako Hautesleari esan zion kontzilioa Mantuan ospatzeko asmoa zutela. Juan Frederiko Hautesleak esan zion inperioko dietek erabaki zutela kontzilioa Alemanian egin behar zela eta ezin zuela ezer esan Esmalkadako aliatuekin hitz egin aurretik. Esmalkadako Ligak 1535eko abenduaren 21ean ezezkoa eman zion Vergeriori.
‎Elizaren diziplinaz liburuxka bat idazteko eskatu zion Antonek Luterori eta Luterok esaten zion lan gehiegi zuela. Alde batetik, etengabe gutunak idazten ari zela; gainera, printze gazteei mozkorkeriari buruzko liburu bat agindu ziela; Sakramentarioen kontrako idatzi bat ere agindua zuela; beste batzuek Biblia osoari buruzko iruzkin bat eskatzen ziotela; bitartean, ez zuela ezer egiten. Bazter guztietatik presioa egiten ziotela kezkaz beteriko bizitza bat eramateko.
‎Mansfeld dik idatzi zion Luterok Katalinari otsailaren 1ean; esaten zion berrogeita hamar judu baino gehiago bizi zirela Eisleben en; arazo nagusiak konpontzean, juduak erbesteratzen ahalegindu behar zuela. Alberto kondea haien etsai zela, baina inork ez zuela ezer egiten eta hari lagundu nahi ziola, pulpitutik juduei buruz hitz eginez. Naumburg eko garagardoa edaten zuela eta horrek komunera sarritan joatera behartzen zuela.
‎Otsailaren 20an hiriko kontseiluak, Hautesleari baimenik eskatu gabe, premiazko eskaera bat bidali zion Luterori, Wittenberg era itzul zedin. 1522ko martxoaren 5ean, Luterok gutun bat idatzi zion Frederiko Saxoniako dukeari; esaten zion Wittenberg era zihoala, printzeak eman ziezaiokeen baino babes handiagoarekin; negozio horretan ezpatak ezin zuela ezer egin; Jainkoak bakarrik esku har zezakeela; ordura arte asko egin zuela Luterorengatik, baina aurrerantzean ezer ez egiteko; printze moduan Enperadoreari obeditu behar ziola. Wittenbergera bidean Kessler ekin topo egin zuen eta Kessler ek Lutero honela deskribatu zuen:
‎Esaten zion denbora asko egin zuela hark idatzi zain; ulertzen zuela berarengandik urrun mantendu nahi izatea, bere kausa ez konplikatzearren; eskertzen zizkiola hark letren pizkundeari eta Bibliaren ikerketari egindako ekarpenak; Jainkoak ez ziola eman etsaien kontra borrokatzeko behar besteko adorerik eta fermutasunik; bere alde borrokatzeko adorerik ez bazuen, ez behintzat kontra egiteko; bere etsaiekin ez elkartzeko, bere (Luteroren) kontra ez idazteko eta behatzaile edo ikusle soil izatera mugatzeko. Hori guztia egiten bazuen, berak ere ez zuela ezer idatziko haren kontra.
‎Ez zegoela gizakiaren borondatearen esku zaldun batengana edo bestearengana joatea, baizik zaldunak zirela zaldia hautatzen zutenak; Jainkoa eta Satan borrokatzen zirela gizakiaz jabetzeko. Gizakiak galdu egin zuela borondate askea eta ezin zuela ezer onik nahi izan; borondate askea Jainkoari bakarrik zegokiola. Jainkoak baldin bazekien Judasek saldu egingo zuela, Judasen traizioa ezinbestekoa izan zela eta ez zegoela bere esku modu batera edo bestera jokatzea; Jainkoaren borondatea zela gertatzen zen guztiaren kausa nagusia.
‎Katalinagatik kezkatua zegoela. Hans semea hiru egunez gaixo egon zela eta ez zuela ezer jaten. George kaperauaren emaztea izurriteaz gaixo zegoela.
‎Gauguin Arlesera heldu zenerako haren gelan eguzki loreen koadro ugari jarriak zituen Vincentek, ongietorria egiteko. 1888ko urriaren 24an (557) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek esaten zion Theori Gauguin osasun onarekin heldu zela; berak baino itxura hobea zuela; oso interesgarria zela gizaki bezala eta lan handia egingo zutela biek; Gauguin pozik zegoela Theok haren lan bat saldu zuelako; Vincentek ezin zuela ezer egin bere lanak saltzen ez baziren; egunen batean kostatu zirena baino gehiago balioko zutela koadro horiek. Agonikoa zela beretza bere koadroen eskaerarik ez egotea.
‎Egun berean Gauguin-ek Arlestik bidalitako telegrama jaso zuen Theok, Vincent gaizki zegoela esanez; Theok berehala hartu zuen trena eta Arlesko Hotel Dieu ospitalera joan zen; han krisi sakonean aurkitu zuen Vincent eta harekin egon zen. Theok Johannari idatzi zion esanez tarteka ongi jartzen zela Vincent, baina berehala murgiltzen zela filosofiako eta teologiako buruhausteetan; une horietan inork ezin zuela ezer egin haren oinazea arintzeko. Rey doktoreak Vincenten egoera hobetzea lortu zuenean, berriro Parisera itzuli zen Theo.
‎Theo hasia zegoen pentsatzen Vincententzat egokia izango zela negua erietxean ematea eta udaberrian landara joatea. 1889ko irailaren 18an (T17) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion kezkatu egiten zela hain modu frenetikoan lanean ikusten zuenean, akitua gelditzen baitzen; ulertzen zuela ezer egin gabe egotea astuna zela beretzat, batez ere gustuko lagunik ez zuenean; baina, Parisera joanez gero, nerbioetatik nahastuko zuten lagunekin topo egin zezakeela; galdetzen zion ea erietxe batean egon nahi zuen negua pasatu arte eta orduan landara joan pintatzera; emateko erantzun kategorikoa galdera horri; Johanna ongi zegoela, haurraldiaren erdian.
‎Theo Holandan zegoen oporretan. Tambourin kafetegian egon zela esaten zion Vincentek; kafetegi horretan koadro batzuk erakutsiak zituela, Lautrec, Bernard eta Anquetin ekin batera; Segatoriri esan ziola ez zuela haren negozioa epaituko, baina berari zegokiola bere negozioa epaitzea; Segatorik koadroak itzuli behar zizkiola eta Tanguy ren dendatik ez zuela ezer gehiago erosiko, haren emazte sorgina Tanguyren eta Vincenten arteko negozioetan sartu zelako. Lautrec ikusi zuela eta koadro bat saldu zuela (Martin, 2011; Naifeh eta White, 2011).
‎Theori esaten zion ez zela besteak bezalakoa, baina zama guztia haren bizkarrera bota beharrak etsipenera eramaten zuela; aitortutakoa baino zor handiagoarekin amaitu zuela azken urtea; zor asko ordaindu zituela, baina gehiago zituela; Rappard i ordaindu ziola zor ziona, baina harekiko zor berria zuela; baldintza txarretan ari zela pintatzen, pinturarik lortu ezin zituelako, aurreko pinturak ordaindu gabe baitzituen. Sienez eta haurrez oso arduratua sentitzen zela, baina ezin zuela ezer egin; harengandik bereizi ordez, harekin ezkondu eta herri txiki batera joan behar zuela bizitzera; horrela hura salbatuko zuela eta bere herstura amaituko zela; ez zegoela seguru Sienen jarreraren atzean haren familia zegoen edo apaiza katoliko bat zegoen. Aitak idatzi ziola zerbaitetan lagun ziezaiokeen jakiteko, baina hark bere kezka propioak zituela.
‎Kanpoan lan egiteko hotzegi egiten zuen eta Anberesera joateko irrikitan zegoen Vincent; Theorengandik dirua jaso orduko egingo zuen harako bidaia. 1885eko azaroaren 15 (434) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Van der Loo doktorearen arabera amak ez zuela ezer, hamar bat urte gehiago bizi zitekeela eta lehenago hiltzeko gaixotasunen bat harrapatu zuela; batzuetan lelotuta egotea normala zela; nahi zuena egin zezakeela eta ez zuela kontuz ibili beharrik bidaiak egiteko. Bera Anberesera joateko irrikitan zegoela; hotza egiten zuela eta kanpoan lan egitea ezinezkoa zela.
‎Gurasoek hasieran esan ziotela modu desegokian, modu ez delikatuan, ari zela jokatzen Keerekin eta familiako loturak hausten ari zela; Vincentek gogor eztabaidatu zuen gurasoekin eta beroaldi batean aitak esan zion hobe zuela etxea utzi eta beste nonbaitera joatea; Vincentek gurasoei esan zien oker zeudela, beren bihotzak gogortuak zituztela eta pentsaera adeitsu eta gizakoiak albora utziak zituztela; gizaki moduan pentsatzea ezinezko zitzaiela, pentsamolde estua zutelako. Vincentek zioen Jainkoak ez zuela ezertarako balio pertsona bat bere maitasuna ezkutatzera behartua badago edo bihotzaren esanak obeditzen uzten ez bazaio.
‎1882ko uztailaren 23ean (219) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion lanak umore onean jartzen zuela; marrazkiak egiten ikasteak, perspektibak eta proportzioek akuarelak hobeto egiten erakusten ziotela; kexatzen zen Tersteeg en ideia finkoaz: Vincentek ezin zuela ezer egin eta ezertan ez zela ona. Baina, Tersteeg ek esaten zuena gorabehera, Vincentek bere barnean zentzu artistikoa sentitzen zuen eta benetako artista sentitzen zen; hari ez ziola arretarik jarri behar esaten zuen.
‎Pintura koloreak eskatzen zizkion. Esaten zion gaixo zegoen bitartean buruz koadro batzuk (Iparraldeko memoriak) egin zituela; ez zekiela zer egin edo zer pentsatu, baina etxe hori uzteko gogo handia zuela; ez zuela ezer gehiago esan beharrik. Esateko Aurier i ez idazteko artikulu gehiago Vincenten pinturaz, minez gainezkatua zegoelako eta publizitatea jasateko gai ez zelako; koadroak egiteak distraitu egiten zutela, baina haietaz hitz egiteak hark uste baino min gehiago ematen ziola.
‎Theoren eta Johannaren haurra osasun arazoekin zebilen eta gurasoak kezkaturik zeuden. 1890ko ekainaren 30ean (646) Auvers sur Oise-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori eta Johannari esaten zien jaso zuela gutuna zeinetan esaten zioten haurra gaixo zegoela; asko gustatuko zitzaiokeela haiek ikustera joatea, baina berak zuela ezer egin herstura egoera horretan; ona izango zela Auvers era joan eta Gachet en etxean egotea, baina gauzez beteta zegoela etxe hori; landan ondoren onak zituela; bazeudela han Parisen jaiotako gazteak, gaixo etorri zirenak eta orain ongi zeudenak; aire freskoa ongi etorriko zitzaiola txikiari.
‎Itzuli ginenean aitona telebistaren aurrean zegoen egongelan eta Irati, haserre, nirea izandako gelako ohean etzanda, sabaira begira. Aitonak ez zion deus kontatu, ez zuela gogoratzen eta ez zuela horretaz hitz egiteko gogorik, lan horrek ez zuela ezertarako balio eta zeozer jakin nahi bazuen Amasara igotzeko eta hango baserritarrei galdetzeko. Iratik asmatzea erabaki zuela orduan, amorruak jota, baina ez zitzaiola ezer bururatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia