Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎...ar urte bete behar zituen aitak, eta nik ez dakit numero hura seinalatua zelako, zeren mende erdiaren marka baitzeraman, edo aita zinez gizon sentitzen zelako —zeren, Axularrek zioen bezala, gizonak, nehoiz ere izaitekotan behar baitzuen berrogeita hamarretan diru eta hazienda, eta ikusmolde hartarik ezin gizonago izan baitzitekeen—, kontua da ezen festa handi bat prestatu eta organizatu zuela egun hartarakotz, eta anaia ere bertan izan genuela, Villagrandeko dukearen seme harekin etorria, zeina baitzen, Mattin bezala, bere etxeko primu eta heredero.
2001
‎Eta itzuli izanak ez zituen bikotearen bihotzak nahigabetzen; oroimenak debekatzen zien bekatu hori. Zin egin zioten elkarri ezerk ez zuela egun joanen lurrina zikinduko. Hala, iritsi eta, beren hiria eta beren etxeak ezaguturik, zoriontsu ziren.
‎Eta nik ez dakit, baina azkenerako herrestan neramatzan zainak; elkar nahaspilatzen zi  tzaizkidan abenidetan, katrapilatzen zitzaizkidan liburutegi hautsak hartuetan, kon  tzertuetan, baso usaintsuetan, oinezkoen hanketan bezala autoen gurpiletan. Esan beharrik ez dago noski, egoerak okerrera egin zuela egunez egun, orduz ordu; kalera irtete hutsak arazo imajinaezinak sortzen zizkidan, eta laster batean pausorik eman ezinda geldituko nintzela ikusita zegoen. Gauzak horrela, etsipenez eta minduraz, har nezakeen erabaki bakarra hartu nuen.
2002
‎Josu R k, lurrera begiratuta, eguzki errai  nu baten erdian atzeman zituen bere oinak, eta bere baitara bildu zen, mehargune horixka hartan gogoetarako motiboren bat bilatu izan balu bezala. Berak bazekien errainu hark oinetako gainak, praka barrenak eta jakaren beheko aldea nabartzen zizkion errainu hark ez zuela egun osoan bere distira erakutsi ahal izan; eta ezagutzen zuen, halaber, noraino zen urrakaitza, lainoek tartekatutako oztopoaren sendotasuna, distira hura kaleko asfaltoraino irits ez zedin.
2003
‎Elkarren Eskomiku Eguna izaten jarraitzen du gure Bazko Egunak. Egia bada ere hauteskunde giroak ezinbertzean kutsatu behar zuela eguna, ez dirudi alderdi abertzaleak gai direnik, oro har, egoera bereziak eskatzen duen maila politikoari eusteko. Aurtengo Aberri Eguna ikusita, pentsa al dezakegu planteamendu sendorik dutela egoera bereziari indartsuago aurre egiteko, hauteskundeetako balizko emaitza berriekin?
‎Han barruan egongo zen Malco lanean. Okurritu zitzaion Matiasi Museora joan zuela egunen batean, koadro famatua ikustera eta, batez ere, koadroarekin gertatzen ari zena ikustera.
‎Jarraitu zuen esaten Fernandok gero eta itxura eskasagoa zuela 3.Dko matrimonioak, eta gizona gaitzen batek jo zuela lepoan, eta behera begira eman behar zuela egun osoa, eta ezin zuela burua zuzen jarri. Jendeak komentatzen zuen, hala ere, hiru lau aldiz joan zirela 3.Dkoak Madrilera eta tratuan ibili zirela musika konpainiekin eta zerbait lortzen ari zirela, eta munduan ez dela guztia uste den bezain txarra edo uste den bezain ona.
2006
‎Eta igandeak maite ditu Nereak, lanik gabekoak direnean behintzat, askotan igandeetan ere lan egin behar izaten baitu. Asteko egun txarrenak dira orduan, erredakzioan dagoen bitartean ezin izaten baitu burutik kendu Maialenek ez duela ikastolara joan behar eta, lanagatik ez balitz, berarekin eta Lewisekin batera pasatuko zuela eguna. Baina gaur ez dauka lanik.
2007
‎Oso goiz bazkaltzen zuen emakumeak. Bazirudien, berak bezala, presa zuela eguna lehenbailehen atzean uzteko. Gero, tipi tapa pasilloan barrena laguntzen zion logelaraino, siesta egin zezan.
2008
‎Madrildik, trenez, bederatzi morroi neskamerekin, uda hasierako egun eguzkitsu batean; utzi zituzten haietako sei Zaldiaingo jauregitik hurbilen zegoèn geltokian, jauregia behar bezala presta zezaten, txukundu eta ordenatu, villalbatarrak egun batzuk geroago irits zitezenerako; heldu ziren hauek Frantziara; egin zituen markesa andereak bere egitekoak Lourdesen: esan nahi baita Ama Birjina agertu zeneko harpea bisitatu zuela egun batean, baita hurrengoan eta hurrengoan ere, bazuen markesa andereak esaldi bat, Lourdesen bizi izandako esperientzia laburbiltzen ziona: –Eiffelen gora egin nuen, bai, baina Lourdesen gorago?
‎Markesa andereak arrazoi zuen, arrazoi zuenez, eta hala, markes jaunak asmoak eta egitasmoak berregokitzen zituela... abiatu ziren villalbatarrak –laurak– Madrildik, trenez, bederatzi morroi neskamerekin, uda hasierako egun eguzkitsu batean; utzi zituzten haietako sei Zaldiaingo jauregitik hurbilen zegoèn geltokian, jauregia behar bezala presta zezaten, txukundu eta ordenatu, villalbatarrak egun batzuk geroago irits zitezenerako; heldu ziren hauek Frantziara; egin zituen markesa andereak bere egitekoak Lourdesen: esan nahi baita Ama Birjina agertu zeneko harpea bisitatu zuela egun batean, baita hurrengoan eta hurrengoan ere –bazuen markesa andereak esaldi bat, Lourdesen bizi izandako esperientzia laburbiltzen ziona: " Eiffelen gora egin nuen, bai, baina Lourdesen gorago... beherago egonda ere, beti baitago gorago Ama Birjina" –, zazpi egunetan segidan; bereganatu zuen markes jaunak automobila, hogeita hamar kilometro orduko har zezakeena, baita bertan ibili ere egun batean, hurrengoan eta hurrengoan, zazpi egunetan segidan, gidatzen ikasi zuen arte; ekin zioten villalbatarrek itzulerako bideari zortzigarren egunean, Frantzian zehar lagun izan zituztèn bi morroiak eta neskamea tren geltokian utzita... heldu ziren laurak Zaldiango jauregira halako batean, bidean oinezkoen eta zalgurdietako gidarien protestaoihu bat baino gehiago entzun ondoren, hori bai –oinezko bat baino gehiago ere ikusi zuten lasterka, makinatik ihesi, deabruzko tramankulu bat zelakoan edo–, orain makinaren hotsak zaldiak izutzen zituelako eta orain guztiak hautsezko hodei baten pean estalita uzten zituelako...
‎Iruñera motoan joan eta Iruñetik motoan itzuli, denbora dezente aurreratzen genuen, eta Tomasen amari egiten nizkion bisitak gero eta laburragoak zirenez, probetxu hori ere erantsi behar zaio asteleheneroko irabaziari: ...emailerak askatzen, bai, badakit, berori ez da horrelako kontuen entzun zalea, baina jakin beza ubeldurak eta ere ikusten zizkidala biluzik gelditzen nintzen askotan eta horrek zeharo sumintzen zuela, nik galdetzen nion ea berak ez al zidan sekula eskurik jasoko, eta Inaziok, begirada serioz, ezetz, bera ez zela horrelakoa, eta esandakoari indar gehiago emateko esaten zuen ez egitekoren bat egingo zuela egunen batean, eta, oso haserre, esan zuen, egunen batean Tomasek bere neurriko zuloa aurkituko du!, eta nik modu bakarra neukan Inazio lasaitzeko, berorrek badaki zein, poliki batean moldatzen nintzen ni, eta lasaitzen zenean, burua pausatzen zuen nire bularren artean eta sabaira begira egoten ginen biok planak egiten eta zer egin behar ote genuen asmatzen, horixe izaten genuen solas nagusia, ze...
2009
‎Baina ekar biezat eskua, markesa andere horrek, berori ere kontsola dezadan, berorrek kontsolatu nauen bezala, eta, markesa anderearen eskua bere eskuen artean harturik, hau eta hura esan zizkion Reginak, orain modu batean, orain bestean: Madrilgo jauregitik atera zenetik ez zuela egun bat bera ere egin, han igarotako egunak esker onez gogoratu gabe, halako moldez, non, egunero eskaintzen baitzizkion Andre Maria txit garbiari bere nekeak eta otoitzak(. Arrosarioko misterio bat egunero, esan zion), guztiak zoriontsuak izan zitezen:
‎Aita bakarrik falta zitzaion, beraz, etxeko arrain lodia, etxera afaltzera etortzen zena, bakanagoetan, halarik ere, aldi hartan? nahiz eta abisua emana zuen ez zuela egun hartan huts egingo?, eta hari sartu behar zion hitzezko arpoia; hasi ziren, bada, orbetarrak afaltzen, baina Damasok ez zuen hitz egiteko abagunerik aurkitzen: batzuetan, urduriegi sentitzen zelako, nerbioak traizionatzera balihoazkio bezala, ongi antzeztu nahi baitzuen bere papera, dotorezia gutxieneko batekin; besteetan, mahaikideen artean gurutzatutako elkarrizketek beste bide batzuk hartzen zituztelako, harik eta elkarrizketen arteko isilune batean, horrela mintzatu zen arte, era nabarmen batean, ex cathedra ariko balitz bezala?, ez bat eta ez bi:
‎Blockton, Frantzian, eta Mrs. Blocktonek egunak egin zituela logelatik irten gabe, ahizparen kontua izan zenetik, eta ohean etzanda egiten zuela egunaren parterik handiena. Hala ere, esan zuen zerbitzariak, zuekin hitzemanda dagoela esan du eta berehala jaitsiko dela.
‎–erantzun zion Reginak, begiak izuaren ertzeraino zabaldurik– Baina ekar biezat eskua, markesa andere horrek, berori ere kontsola dezadan, berorrek kontsolatu nauen bezala –eta, markesa anderearen eskua bere eskuen artean harturik, hau eta hura esan zizkion Reginak, orain modu batean, orain bestean: Madrilgo jauregitik atera zenetik ez zuela egun bat bera ere egin, han igarotako egunak esker onez gogoratu gabe, halako moldez, non, egunero eskaintzen baitzizkion Andre Maria txit garbiari bere nekeak eta otoitzak(" Arrosarioko misterio bat egunero" esan zion), guztiak zoriontsuak izan zitezen: markes jaun andereak eta bi alabak... harik eta, hatz erakuslea goratzen zuela, honela amaitu zuen arte–:
‎hemen duzue liburua eta hara zer dioen... Aita bakarrik falta zitzaion, beraz, etxeko arrain lodia, etxera afaltzera etortzen zena –bakanagoetan, halarik ere, aldi hartan... nahiz eta abisua emana zuen ez zuela egun hartan huts egingo–, eta hari sartu behar zion hitzezko arpoia; hasi ziren, bada, orbetarrak afaltzen, baina Damasok ez zuen hitz egiteko abagunerik aurkitzen: batzuetan, urduriegi sentitzen zelako, nerbioak traizionatzera balihoazkio bezala, ongi antzeztu nahi baitzuen bere papera, dotorezia gutxieneko batekin; besteetan, mahaikideen artean gurutzatutako elkarrizketek beste bide batzuk hartzen zituztelako, harik eta elkarrizketen arteko isilune batean, horrela mintzatu zen arte –era nabarmen batean, ex cathedra ariko balitz bezala–, ez bat eta ez bi:
‎Irlandatik etorri berria zela Mr. Snoid, aspaldiko adiskidea zuela, etxean hartuko zuela egun batzuetarako.
2010
‎Azkenean, akordioren bat hartu behar eta, gehiengoz onartu genuen Felixinek tabernara sartzea libre izango zuela geroan ere –kontrakoa erabakitzea legez kanpokoa izango zen gainera–, baina kartelak itsastera joaten ginenetan ez genuela geurekin eramango, eta asanblada egin behar genuenetan arreta pixka batekin ibiliko ginela hura ez ohartzeko, eta gutako batek eramango zuela egun hartan buelta bat ematera, Felixinek enbarazu egin ez zezan.
‎Bedaiopera iritsi eta autoz Myrtaren etxe aurrean gelditu zirenean, haatik, Mario izan zen aurrea hartu ziona bere etxera gonbidatuz. Danielak zalantza egiten zuela ikusi zuenean, mesedez eskatu zion berriz, ez zuela eguna bera gabe bukatu nahi. Ikaratu egin zen pixka bat Daniela, baina ezezkoa emateko eskubiderik gabe sentitu zen bat batean.
2011
‎–Kontua da Lucíak Esmeraldarekin hitz egin zuela egun hartan, jarraitu zuen?. Baliteke elkarrizketa hartan Lucíak Julen ikustea eskatu izana Esmeraldari.
2012
‎Gauzak berak baino hobeto inork ez zituela egingo uste zuen eta horrek bazuen bere ordaina, noski. Inauteri batzuetan gertatu zitzaion ardura guztiak bere gain hartzeagatik gaixotu egin zela eta ohean pasa zuela egun handia. Mozorrotu gabe.
‎Mozkortuta bazegoen ere, etorri egin zen: zauria aztertutakoan, jakinarazi zigun ezin izango zuela egun bat baino gehiago bizirik iraun; baina oker zegoen...
‎Zapia ez zen nahikoa gorria izan zedin, ezinbestekoa zen erronbo berde txikiz osaturiko lerrotxo bat ere eduki zezan. Eta panazko oihal zatiak, goroldiokara kolorekoak baino ez zituen onartzen izeko Juanitatxuk (biharamunean, Inasek gogoratu zuen eguraldiak lagunduz gero etxatzeko ur deposituaren gainean ematen zuela eguna haurtzaroan izekok, eta galdera sortu zitzaion poltsikoan zeraman panazko oihal puska hura deposituaren gainean egoten zen goroldioaren ordezkoa izan ote zitekeen izekorentzat). Ongi ikasi zuen irakasgaia Mari Terek hurrengorako.
2013
‎Egongelan zegoen balkoira irteteko atea. Biak atera ziren, eta Martinek esan zion nahiago zuela egunez behintzat bertara ez ateratzea. Balkoiak mendira ematen zuen:
‎Zurrumurruak zebiltzan, mota askotakoak, etengabe, baina ezer ez zen segurua. Ezkorrenek zioten Gregori Efimovitx Rasputin hilda zegoela, Tsarskoe Selon eta Neguko Palazioan ia inork ez zuen sinetsi nahi albiste hori; baikorrenek zioten Rasputin egun batzuk lehenago joan zela Siberiako bere jaioterrira, Prokovskoe herrixkara, horregatik inork ez zuela egun horietan ikusi, Tsarskoe Selon eta Neguko Palazioan ia guztiek nahi zuten aukera hori sinetsi.
‎EXPOSA; Espainian zuen enpresa hark kokalekua, Bisteizen. Bururatu ere bururatu zitzaion, lehenagotik, berak noizbait joan zuela Espainiara, ezinbertzean; Al Qaidan sartzeko asmotan ibili zèn garaian, egia erran, behin baino gehiagotan egin zuen amets ezen berak, bertze hiruzpalau lagunekin, komando bat osatu, eta egunen batean Bisteizera joanen zela, orduantxe bururatu zitzaion, halaber, lehen aldiz, espainiera ikasi zuela egunen batean?, lantegia lehertzeko, bertan zegokeèn lehergai biltokiren bat zartaraziz, adibidez?, baita nagusia eta langileak ere, bide batez. Non komando hura, ordea?
‎EXPOSA; Espainian zuen enpresa hark kokalekua, Bisteizen. Bururatu ere bururatu zitzaion, lehenagotik, berak noizbait joan zuela Espainiara, ezinbertzean; Al Qaidan sartzeko asmotan ibili zèn garaian, egia erran, behin baino gehiagotan egin zuen amets ezen berak, bertze hiruzpalau lagunekin, komando bat osatu, eta egunen batean Bisteizera joanen zela –orduantxe bururatu zitzaion, halaber, lehen aldiz, espainiera ikasi zuela egunen batean–, lantegia lehertzeko –bertan zegokeèn lehergai biltokiren bat zartaraziz, adibidez–, baita nagusia eta langileak ere, bide batez. Non komando hura, ordea?
‎Lotsatu egiten zen familiaren irudi hartaz. Erretratatzeko makinarekin azaldu zenak ustekabean harrapatu zituela esaten zuen, eta surtara botako zuela egun batean. Baina ez zuen esandakoa bete, eta, argazkia egin eta handik urte batzuetara Ramon elektrokutatuta hil zenean, gordetzea beste aukerarik ez zitzaion geratu.
2014
‎Eta Felisak orduantxe oroitu zuen Foxek ez zuela egunetan zaunkarik egin.
2015
‎Zenbaitetan hobeto omen zegoen, alai eta zoriontsu; beste batzuetan, berriz, jota aurkitzen omen zuen, Constanze eta haurrak bakarrik eta babesik gabe utzi beharrak penatuta. Abenduaren 4an, gau izugarria pasatu ondoren, emazteak uste izan baitzuen ez zuela eguna argitzen ikusiko?, Requiem aren partitura eskatu zuen, gainbegiratzeko.
‎Menturaz ezkutatu egin zen sari haietaz gozatu eta beste ezertaz ez arduratzeko? Ikusten duzue bai, guk dakigunez, ez zuela egunik izan atseden hartzeko, eta gaurik ere ez zuen izango, gauez irabazten baitzuen zer jana. Oso gogoko dut nik san Pedro kartzelatik ihesi zihoala gure Jauna agertu zitzaionekoa, eta Erromara zihoala berriro gurutziltzatua izatera esan zionekoa.
‎Haurrak, 100 bat, ikastegitik txarangaren ondotik etorri dira kiroldegira. Hor denek eman dute kantu, dantza, antzerki eta bertze, txarangaren laguntzarekin, hunek ederki airosten zuela eguna. Oren bata inguruan helduek txotx egin dute eta 80 haurrek bazkaldu, ondotik 250 jendek ere bazkaldu, jateko onak eta beroak, ikastolako burasoek eginak eta zerbitzatuak.
2016
‎Beste gau batean, aldiz, nire poesia bat errezitatzeko tentazioan erori nintzen, ez ordea neure burua eder uztearren, baizik eta aspaldian neure barruan ziztaka nabaritzen nuena aitortzeko, zakua husteko behar lausoagatik. Trenean idatzi nuen, Boloniatik bueltan lizentziatura tesia irakurri ondoren, eta zenbait astez jarraitu nuen arren pentsatzen zintzoki islatzen zuela egun haietako nire ilunaldi sakona, aldi hartan neure buruarekiko sentitzen nuen ikara, orain, aldiz, Malnateri errezitatzen nion bitartean, oso argi ikusten nuen, egonezinik aztoratuta baino areago, haren faltsutasun osoa, haren literatur izaera. Giovecca partean genbiltzan, Prospettiva aldetik, eta harantzago trinkoa ageri zen landetako iluntasuna, harresi beltz bat bailitzan.
‎Dagoeneko, azaroaren 11n Axier Olaizola joan zen frontoira gazteak entrenatzera. Esan beharra dago ikaragarrizko lan politta egin zuela egun horretan Axierrek eta pilotari gazteak oso gustora ibili zirela.
‎Afari aurretik okidengira eramanda zeuzkala gogoratu zitzaionean ordurako seiak seinalatzen zituen bere erlojuakartean piztuta zeuden apartamentuko argi guztiak itzali eta eskaileretan behera abiatu zen. Baina, jadanik bi solairu jaitsiak zituenean, ideia bat otu zitzaion, alegia ez zeukala ogia egiten hasteko batere gogorik, eta beraz jai egingo zuela egun hartan: edo areago, jai egingo zuela asteriskoen marrazki hartatik erabat ateratzea lortu arte.
‎Idazleak kontatu dizkizue nire baitan gertatu istorioak. Nola pentsatuko nuen duela hirurogeita bost urte hemen gaindi lasterka ibiltzen zen neskatilak hori egingo zuela egun batez. Ongi oroitzen naiz, bizpahiru urte zituelarik, ezkaratzean sartzen ziren oiloen ondotik ibiltzen zela, kanpora atearazi nahian, gora adieraziz:
2017
‎Bulebarreko komunetan egin zuen piza, eta pixka bat kostatu bazitzaion ere, askoz gehiago kostatu zitzaion, askoz luzeago egin zitzaion egun hartan Kontxako Perlaraino egin zuen paseotxoa beste egunetakoak baino. Erlojuak, zuela egun pare bat bezain atzeratuta zeuden, baina itsasoa begiratu zuen segituan, denboraren grina ez probokatzeko edo.
‎zornazorroak nonahi, mantxak gero eta ageriago eta sukarra eta eztula bortitzago une batetik bestera. Berak ez zekiena zera zen, herritarrek erruduntzat jotzen zutela, berak ekarri baitzuen madarikazioaren lehen berria Zalduondora eta mendeku bila ari zirela, izurritearen kontra zer egin jakin ez, baina norbaitek ordaindu behar zuela egunetik egunera Herio segalariak mozten zuen bizitza andana hura. Berak, Markos, Markitos, Belea, izan behar zuen eskaini beharrekoa, ea horrela asetzen zen Herio aseezinaren txikizio hura.
‎Claudiak kontatu zion nola moldatzen ari ziren. Berak ospitalean pasatzen zuela eguna eta ezin zutela besterik egin. Ez zuten inor bi neskatoak zaintzeko eta Inaxik ere ez zuen beste pertsonarik ospitalean tarteka egoteko.
‎Izan ere, Letek eta Beirek lagundu behar zioten bateria jaisten eta Karrek ez zuen nahi lagunek bere aita ikusterik. Ez zien kontatu aita langabezian zegoela, etxean ematen zuela egun osoa, arropa zikinekin, telebistaren aurrean begirada galduta. Ez zuen nahi Beirek eta Letek aita ikustea, nola aldatu zen, nola loditu, nola buruzuritu zen, nola haragia zintzilikatzen zitzaion, nola abandonatu zen, koipez bete, josi, nola zahartu zen bere aita.
‎Sarak berdin jarraitzen zuen. Bazekien itzuli egin zuela egunen batean ohiko egunerokotasunera. Hala ere, une hartan, ama eta Mirari kazetariengandik urrunduta, bera zen albiste, profesionalentzat zein kaletar guztientzat.
‎Berriak eta arrotzak iruditu zitzaizkion paraje haiek, eta uste du horregatik dituela oraindik ere gogoan gordeak orduko irudi solte batzuk. Baina benetan ondo gogoan duena da kezka nagusi eta bakarra izan zuela egun osoan buruan bueltaka: lortuko al zuen Merckxek Giroko maglia arrosari eustea?
‎Ezagunak ginen, eta bi ele egin ginituen. Aitortu zuen asetzen hasia zela Thermes horietan langile izateaz, eta nahiko zuela egun batez ikusi nola ibiltzen zen gure Saski sortu berri hori. Menturaz, egun batez, Heletako bere etxondoko lurretan, baratzegintza sail bat abiatuko zuela saski moduan.
2018
‎Hala ere, nahiz eta indarrak galdurik sentitu, bihotza itxaropenez bete eta zutik iraunarazteko gaitasuna eta kemena ematen zion amets bat izan zuela egunik egun ordu eta une guztietan burutik kendu gabe, esan zion; Europan diruak eginda gero, berari tokatzen zitzaion tokian eta Koranak agintzen zuen modura biziko zela bere sorlekura itzulita.
‎Hurrena, Taylor andreak gizon sendokote bat sarrarazi du barrenera, berrogeita hamar urte ingurukoa. Soinean zeramatzan arropengatik, irudi zuen nekazari lanetan emana zuela eguna. Haren jarrera lagunkoiaren arabera, ohiko bisitaria zirudien; sarrerako aulki txiki batean eseri, eta gomazko botak erantzi ditu, zertxobait kostarik, Taylor andrearekin honetaz eta hartaz hitz egin bidenabar.
‎Otorduaren osteko kafea zein tabernatan hartzen zuen astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan, eta nora jo ohi zuen ostiraletan, lanak lehentxeago amaitu eta, lagunartean, asteburuko plana ondu nahi izaten zutenean. Gogoan dut bere andregaiaren etxeko ezkaratza erakutsi zidanean ekaitza lehertu izan balitz bezala ilundu zuela egunak, baina irribarre egin nuela, bost axola zaionaren plantak egiten saiatu nintzela. Eta, momentuz utzita daukagu?
‎Barrenak, arrotza iruzurti bat ote zen jakin arte, balbeenarekin ez jokatzea agintzen zidan. Nork esan Otto Pette Baronet sinesgaitzaren barne muinetan muga eta neurririk gabeko erremin batek ostatu hartuko zuela egunen batean. Azken urte luzeetako oroitzapenak ezabatzeari emanak nizkion neure ordu eta kemen guztiak; nork pentsatu behar zuen, bada, neuk pazientziaz ehundutako iraganaren estalkia urratuko zuela balbeen zaharrak, udaberriko goiz albak gaua bezala?
‎Ormaetxea’tar Nikola, izenordez" Orixe"" (Mitxelena et al., 1965, 126). Lourdes Otaegik ere gauza bera esana du, Orixek 1950eko hamarkadan lortu zuela egun historiografiak aitortzen dion sona. " Gudatea hasi eta, Fraintzian eta Ameriketan ia hamabost urte igaro ondoren hasi zen Orixe famatuen egin duten idazlanak argitaratzen[...] Zalantzarik gabe, idazlan hauek eraiki zuten Orixe gudaosteko belaunaldien maisu, eta bide erakusle" (Otaegi, 1991:
2019
‎240). 632 Idazkariaren zirriborroak I. M. Echaideren" aitzakia" eta L. Dassanceren idazkia aipatzen ditu. Hain zuzen, euskaltzainburuordeak idazkariari idatzi zion jakinarazteko familiako ezkontza izango zuela egun berean, baina lasai jo zezaketela probintzia jauregiko bulegora.633
‎Bakoitzak bere zatitxoa ikasi eta esan behar zuen. Jimek zuela egun batzuk ikasiak zituen. Berak ezertxo ere ez.
‎Amak prakei azpildurak josten zizkien, botoiak eta kremailerak jartzen zizkien alkandora eta txamarrei? Gaur, zure aurrean hitzak asmatu ezinik dagoela ikusita, pentsatu duzu amak ahoa ere josiko zuela egun batean. Lata hura bazen bere altxorra ere.
‎Kontua da, bere burua kontsultan ikusi zuela egun batean, Imanoli deus esan gabe noski, eta sartu bezain pronto jakin zuen ez zela ideia ona izan, hura ez zela bere lekua. Aulkian esertzerako, neurria hartzen ari zitzaiola sumatu zuen.
‎Errealak etxean jokatzen zuenean, horrela konpontzen baitzituzten beren arteko aferatxoak, harik eta urte berriko urtarrileko igande batean Fito gaixotu zen arte. Txefek, baina, buruan sartua zuen ordurako Anoeta estreinatu berrira eraman behar zuela egunen batean Josetxo, eta ez zion eskuen artean zuèn aukerari muzin egin.
‎Segundo gutxitan gosaldu zuen, ogi xigortua gurinarekin jateko gurari ezaguna sakrifikatuz, eta bainugelara itzuli zen, han itxi zen, bere gisako txanpon faltsutze horri ekiteko, hau da, produktua aplikatzeari, kaxako argibideetan esaten zen bezala. Bakarka eta atea itxirik tindatzen zuen ilea, etxean beti bakarrik zegoen arren, sekretuan egiten zuen inorentzat sekretua ez zena, jakin zuen, egia da lotsak hilko zuela egunen batean inork berak operazio penagarria irizten zion hori aurrera eramaten harrapatuko balu. Maria Sara doktorearena bezala, bere ilea, egiaren garaietan, gaztainkara zen, baina orain ezinezkoa litzateke ile batzuen eta besteen tonuak alderatzea, bi naturak erkatzea, Raimundo Silvarenak tonu beti berdin bat badu, soto batean ahazturik egon ondoren berriz aurkitu den sitsak jandako ileorde bat dakar gogora, ezinbestez, irudi zahar, altzari, apaingarri, zokobetailu eta beste garai bateko mozorroekin nahasirik egon den ileorde bat.
2020
‎Sebastianek, Lekunberrin, gosaltzeko lekua hartuta zuen, eta han egin genuen pulamentuzko abituallamentua. Andonik ere gosaldu zuen, beste pururen bat piztu zuen eta sinesten al duzue handik San Migelera igo eta nire aurretik bukatu zuela egun hartako 14 Orduko ibilaldia, eta Amezketatik Tolosara korrika txikian etorri zela.
‎Behin, botiloi erdian zeudela, polizia ez baina telebistakoak agertu zirela kontatu zion Aiorak, eta Alain, zorri bat bezain mozkor, martini limoi katxi bat eskuan, kamerari inuzentekeriak esaten agertu zela igande gau bateko prime timean. Alainek bere bizitza osoan ez zuela egun hartan baino lotsa handiagorik pasatu ziurtatzen zuen Aiorak. Hori gutxi ez balitz, gainera, bigarren mailako beste kate batzuetan maiz errepikatu zuten Alain umiliatu zuen saio hura, programazio hutsuneak betetzeko.
‎Oroitzen naiz euria egin zuela egun batean ere, eta kuku gordeka aritu ginela pagondo xoragarrian, eta iluntzean sua piztu genuela kanpoan, eta kantuz eta ipuin kontari bukatzen genituela egunak.
2021
‎Ruedak Joserra Senperenaren bitartez ezagutu zuen Berrio, eta azken horren Paradoja diskoan (2015) parte hartu zuen. Lan hura aurkezteko Donostian emandako kontzertu batean otu zitzaion Berrioren kantuetako baten bertsioa egingo zuela egunen batean. «Bakarrik jo zuen Como iba yo a saber, talderik gabe, eta ni izugarri hunkitu nintzen, negarrez bukatu arte.
‎Ikasgelatik errektorearenganainoko bide osoan ez zion ezer esan gizonak. Ez zertara joan behar zuen, ez norekin elkartuko zen, ez lasai egoteko, ez" Ze interesgarria ikasten ari zarena", ez bero egiten zuela egun hartan. Akaso horixe zen errazena, eguraldiaz hitz egitea.
‎Marrazok bazekien Alicek ezkondu egin nahiko zuela egunen batean, baina, pentsamendua etortzen zitzaionero, baztertu eta ahazten saiatzen zen, zeren Aliceren ezkontza haren sedukzioa bezain higuingarria baitzitzaion. Gauza preziatu bat zen alaba, zaindu eta bere hartan gorde behar zena.
‎Élisabethek eta Suzonek ere ez zuten ezer susmatzen; euren geletako hormetan grabatuak esekitzen zituzten, kuxinak jartzen zituzten euren sofa oheetan. Baina ziur zegoen bere amak ezagutzen zuela egun zoragarrienen handitasuna zapuzten zuen ondoez hori; amari ere alhadurak sartzen zitzaizkion parket distiratsuko xafletan zehar, zetazko errezel eta artile hobereneko tapizetan zehar.
‎Haietako batek etxeko txikiena hartu eta berekin eraman zuen, giro tristetik urrundu nahian seguru asko. Maria Antoniak gogoan du bazkaldu, behintzat, etxe arrotz batean egin zuela egun hartan. Arrautza bat jarri zioten.
2022
‎Teknikoki, Kuba eta Sobietar Batasunaren kontrako gerlaren hastapena zela nahi zuen erran". Kennedyk ez zuen eraso militarraren hautua egin baina bortizkeriaren erabiltzea ez zuen batere baztertu (hor ere, grabaketek Kennedyk eraso militar bati berriz pentsatzen zuela egun zonbait berantago erakusten dute). Kennedyk posizio indartsu batean zela pentsatzen zuen baina ez zen hain egia, ez baitzituen informazio onak.
‎–Ilunabar batez, eguraldi bereziki epela eta ederra egiten zuen ilunabar batez, elkarrekin joan ginen artaldearen bila. Ohartuta nengoen aurpegiko adierazpidea ezberdina zuela egun horretan, begiek diz diz egiten ziotela eta oso zuzen begiratzen zidatela, beldur pixka bat eragiteraino. Bidean gindoazela, niri begira geratu zen eta" Inoiz eman al dizut musurik?", galdetu zuen.
‎–Zer, nekatu al da Arya buztangorriei zelatan? Nik uste nuen patioan pasatzen zuela eguna, desesperatuta.
‎Carlosi esan zionean aspaldiko lagunengandik jasoa zuela egun batzuk elkarrekin pasatzeko gonbidapena, laguntasun zaharra berreskuratzeko aukera polita zela eta gogotsu zegoela gaztetako lagunekin elkartzeko, senarrak ez zion irakurtzen zituen liburuetako istorioei baino kasu handiagorik egin; are gehiago, futbola ikusten ari zenez, entzun ere ez zion egin eta nahi zuena egiteko erantzun zion; baietz, baietz, nahi zuena egin zezala.
‎Baina Frantziako alderdi komunistako egunkariak liburuxka bat kaleratu zuen, Durangoko bonbardaketa salatzen zuena, eta manifestazio jendetsu horretan idatzi hori zabaldu zuten. Historialari batzuek diote Picassok liburuxka hori irakurri zuela egun horretan, eta maiatzaren 2an hasi zela Guernica margotzen. Lotura egon daitekeela diote Picassoren inspirazio horretan.
2023
‎1518ko urriaren 14an Carlstadt i idaztitako gutunean Luterok esaten zuen bere kausak itxura txarra hartu zuela egun horietan. Aita Santuaren legatuak ez zuela nahi eztabaida publikorik.
‎Zaldunak, zeina deliberatua baitzen emazteari sekulan ez mintzatzera, luzaz erabili zuen gogoan Bernage jaunak errana, eta, hondarrean, ohartu zen hark egia zioela, eta hitzeman zion ezen, emazteak orain arte bezain umil segitzen bazuen, gupidetsiko zuela egunen batean. Horrela partitu zen Bernage bere mandatua egiterat.
‎Roulin postariak Marseillan lortu zuen lanpostu berria. 1889ko urtarrilaren 19an (572) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion oraindik ahul zegoela eta Rey-k kinina ardoa emango ziola; gogo handia zuela eguna Theorekin emateko eta egiten ari zen lanak eta etxea hari erakusteko. Roulin joatekotan zela; haren soldata hilean 135 frankotakoa zela, bost laguneko familiarentzat.
‎Krisialdietan amesgaiztoak eta ikusmen nahiz entzumen haluzinazioak, malenkonia eta izualdiak izaten zituen Vincentek, baina krisia baretu bezain laster hasten zen margotzen; deabruak hartuta bezala margotzen zuen; uste baitzuen gaixotasuna indarra hartzen ari zela eta laster ez zela pintatzeko gai izango; haluzinazioei ihes egiten saiatzen zen, ospital inguruko soroetan zehar ibiliz; idazten eta pintatzen aurkitzen zuen bakea. Gertatzen zitzaionaren azalpen zientifikoa ematean, zama bat kendu zion Peyronek Vincenti; ordura arteko herstura eta izua albora utzi eta hobeto sentitzen hasi zen; laster utzi zioten zoroetxetik kanpora irteten, pintatzeko; zaindari bat lagun zuela egun osoko ibilaldiak egin zitzakeen; baina, gauez pintatzera irteten ez zioten uzten; hala ere Gau izartsua koadroa pintatu zuen 1889ko ekainean; koadro misteriotsu horretako zeru antzaldatuaren bidez oso ongi azpimarratu zuen bere barnean zeraman sua, zentzuen haluzinazioetan eztanda egiten zuena; altzifreak zerurantz zuzentzen zuen bere muturra eta izarrez jositako ortzea zeharkatzen zuen; koa... neuronen deskargen eztandak, nerbio ekaitzak, txispa ibiltariak, euri epileptikoa (Naifeh eta White, 2011).
‎Arlesen egon zen garaian, askotan pintatzen zuen Vincentek mistralak gogor erasotzen zuen bitartean. ...daitezke haren koadroetan.1888ko uztailaren 13an (509) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bost marrazki bidaltzen zizkiola; Mont Major eko serie horren seigarrena jadanik bidalia ziola; bere ustez, lumaz eta tintaz egindako lanik onenak Crau ko bistak eta Rodanoren ertzak zirela; lan horiek egiten mistralaren eta mozkitoen kontra borrokatu zela eta esnea eta ogiarekin ematen zuela egun osoa; esaten zuen nekaturik zegoela marrazkiekin eta pinturarekin hasi zela, baina ezinezkoa zela pintatzea mistralak jotzen zuenean; lautada zabal horiek faszinazio handia sortzen ziotela; nekerik ez zuela sentitzen, mistralak jo arren eta mozkitoak inguruan ibili arren.
‎Bernard prestatu zen neguan Arlesera joateko, baina Vincentek nahiago zuen Gauguin etortzea; horregatik, Arlesen bizimodua garestia zela eta Afrikara joateko esaten zion Bernardi. 1888ko abuztuaren bigarren erdian (B16) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Bernardi esaten zion nola esan zezakeen ezinezkoa zela Gauguin-en erretratua egitea; berak espero zuela egun batean Bernard eta Gauguin-en erretratuak egitea; egun horietako batean zuaboen bigarren tenientearen erretratua egingo zuela, hura laster Afrikara joatekotan zela eta. Bernard-ek negua Arlesen emateko zuen asmoaz zerbait esan nahi ziola; egunean 3 franko zituela bere burua elikatzeko; bere etxean tokia bazegoela, baina zer gertatuko zen Gauguin etortzen bazen; esaten ziola bizitza garestiagoa zela Arlesen Pont Aven en baino; ez etortzeko Arlesera burdelak pintatzeko berariazko desirarekin; berak ere ez zuela oraindik burdel bat behar zen moduan pintatu; diruz ondo hornituta egon behar zuela horretarako; Afrikara joateko esaten zion Bernardi.
‎Vincentek ez zuen nahi Theo egiterik Gauguin-en gastu guztien kargu. 1888ko irailaren 11n (536) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Gauguin-ek bidalitako gutuna berbidaltzen ziola; bertan esaten zuela egunetik egunera zor handiagoak egiten ari zela. Theori esaten zion Arlesko ostatua eskaintzeko, koadroen ordainetan; ez zitzaiola zuzena iruditzen, Theo egitea bidaiaren kargu, ostatuaren kargu eta Gauguin-en zorren kargu; ez zuela Gauguin-en gastu guztien ardura hartu behar; horretarako, bere koadro guztiak jarri zituzkeela hark Theoren eskuetan.
‎1882ko abuztuaren 20an (227) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion gurasoen gutuna jaso zuela eta bertan garbi agertzen zela Theok ongi hitz egin ziela gurasoei Vincenten lanari buruz; eskerrak ematen zizkion Theori, gurasoei hain modu positiboan hitz egin zielako bere lanaz. Denbora laburrean estudio ugari pintatu zituela; lana gogor egiten zuela egun osoan, jateko ia betarik hartu gabe. Pinturaren bidez, marrazteak eskatzen duen ahalegin berarekin inpresio hobea sortzen dela eta ikusteko atsegingarriagoa den zerbait ekoizten dela; marraztea baino gratifikatzaileagoa zela pintatzea, alegia.
‎Gachet doktorea ikusi zuela eta eszentriko xamarra iruditu zitzaiola. Eguneko 6 franko kostatzen zen ostatu batera bideratu zuela Gachetek, baina berak aurkitu zuela egunean 3,5 franko ordaindu behar zen ostatu bat; Gachet ek Pissarroren eta Cézanne-ren koadroak zituela eta haren etxea antiguedade beltzez betea zegoela; inpresionisten koadroak kenduz gero, dena beltza zela; Gachet ek esan ziola ausardiaz pintatzen jarraitu behar zuela eta ez zuela pentsatzen egon zer zegoen beregan gaizki. Incente zioen sakonki sentitu zuela Parisko zarata ez zela beretzat.
‎Uztailaren 15ean Theok Holandara zuzenean eraman zuen bere familia, oporretara, Auvers etik pasatu gabe; Theo uztailaren 18an itzuli zen Parisera, baina ez zuen anaia Vincent hara gonbidatu (Van Goh Bonger, 1917; Naifeh eta White, 2011). Vincentek gutuna bidali zien amari eta arrebari (650), aurreko urtean baino lasaiago sentitzen zela esanez; lanean murgildua zegoela esaten zien, mendisken kontra zeuden garisoroak margotzen; espero zuela egun zoriontsuak igaroko zituztela Theo eta Johannarekin.
‎«Denak dira oso dialogikoak, solasean oinarrituriko arteak, eta asko aberasten dute elkar». Besteak beste horregatik, bertsolariak onartu du harramazka ezti bat ere sentitu zuela egun hartan. «Inbidia puntu bat.
‎Eraldatu gabeko elurretan egin zituzten lehen urratsak. Berehala jabetu ziren luze joko zuela egunak. Egunsentirako, beheko horma eskalatzen hasi ziren.
‎" Eguaztenean haren postal bat iritsi zen Arlutz tabernara. Bertan zioen kafe benetan txarra hartu zuela egun hartan, eta, Arlutzeko Salvarekin akordatuta, etxean moduan sentitu zela".
‎Kontua da gure aita Andres ere maisua zela Elgoibarko ikastolan, euskara irakasten zuela bertan, eta auto berria erosi berri zuela egun hartan, nahiko elegantea sasoirako, Citroen GS beix argi bat. Auto saltegitik ikastolara joan zen zuzenean eta atarian aparkatu zuen auto distiratsua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia