2015
|
|
Iltzea ateratzean haragia ere ateratzen zuela iruditu zitzaidan. Argi ikusten zen oinaze bizia, min handia eman zidana, eta esan zidan nigatik hura eraman zuenak, ez izateko zalantzarik errazago egingo zuela nik eskatzen niona; hitz ematen zidala ez
|
zuela
egin gabe utziko eska niezaionik; Berak bazekiela ez niola eskatuko bere aintzarako zena baizik, eta horrela egingo zuela orain eskatzen nion horretan ere; begira nezala, nik Bera zerbitzatzen ez nuenean ere, ezer eskatu ez banion nik eskatzen nekiena baino hobeki egin ez zuenik, zenbat hobeki ez ote zuen egingo orain, maite dudala dakienean; ez izateko horren zalantzarik.
|
|
7 Hara joan nadila esatean, Gotzainak egindakotzat jo zuen, eta arrazoiz, eta joateko abisua bidali zidan. Hala ere, Artzapezpikuagan nolabaiteko gogorik eza sumatu nuela iruditu zitzaidan, eta egiten zidan mesedea eskertuz idatzi nion; baina uste nuela txarrago zela fundazioa hiriak nahi ez
|
zuela
egitea, esan gabe egitea baino, bera arazo handiagoetan sartuz (itxura denez, igarri egin nuen kontrakotasunik izanez gero, zein laguntza eskasa izango nukeen harengan); [esan nion] ni neu saiatuko nintzela lortzen; eta hala ere zailtzat jo nuen, horrelako gauzetan izaten diren kontrako iritziengatik; eta Palentziako gotzainari idatzi nion, ordukoz bere horretan gera zedila eskatuz, uda azkenetan... Ez nion Artzapezpikuari buruz nuen zalantzarik agertu, bere aldetik hari hainbesteko maitasuna agertu ondoren eragozpenak jartzen zituela-eta saminez zegoelako, eta bien artean haserrerik ez sortzeko, adiskideak baitziren.
|
|
Beatriz Jainkoaren Amarenak, halaxe baiteritza, esan dit urtebete baino gehiago igaro zuela egunero zigorkatzen zutela eta oinazetzen eta lurrean lo eginarazten ziotela, hain gaitz handia aitortzen zion arte. Neskatxoak ez
|
zuela
egin eta sublimatua zer zenik ere ez zekiela zioenez gero, oraindik txarrago iruditzen zitzaion, gauzak ezkutatzeko gogoa zuelakoan. Ama gaixoa nahigabe handian sartu zen hain irmoki ezkutatzen sumatuz, ez zela egundo zuzenduko uste baitzuen.
|
|
8 Deabruak itsuturik, edota Jainkoak baimentzen zuenez gero hau martiri izan zedin (makurkeriaren bat
|
zuela
egina uste baitzuten haiek eta horregatik ez zuela ezkontzerik nahi), hitzemanak baitzeuden, bestea laidoztatua ikustean, izugarriak eman zizkioten eta egundoko penak ezarri, urkatu nahi izateraino; ito beharrean zeukaten, ezustekoa izan baitzen ez hiltzea. Jainkoak gehiagorako nahi zuen eta bizia eman zion.
|
|
Jainkoak gehiagorako nahi zuen eta bizia eman zion. Berak esan zidan azkenean ia ez zuela ezer sentitzen, santa Inesek sufritu zuenaz oroitzen zelako, Jaunak oroimenera ekarri baitzion, eta atsegin hartzen zuela Harengatik zerbait sufritzean, eta Berari eskaini baizik ez
|
zuela
egiten. Hilko zela uste zuten, ohean eman baitzituen hiru hilabete zirkinik egin ezinik.
|
|
Ez utzi, mesedez, sarri sarri idazteari. Benetan poztu naiz probintzialik izendatu ez dutelako, berorren aitatasunak dioenez, egoki baitago hori; hala ere, frai Antoniok bekaturik ez egitekotan besterik ezin
|
zuela
egin esan zidanean, nik ez nion kontra egin. Hemen guztia eginda zegoela pentsatu nuen; baina, egindakoa berrestera, Erromara joan behar badute, probintzia lortzera ere joango dira.
|
|
3 Jainkoari bere burua gomendatuz hil zen santu bat bezala, eta honela, gure fedearen arabera, sinets dezakegu denbora gutxi edota batere ez
|
zuela
egingo garbitokian. Izan ere, berorrek dakienez, betiere Jainkoaren zerbitzaria izan bazen ere, orain lurreko gauzez tratatzerik nahi ez zuela zegoen; eta Haren Maiestateaz hitz egingo zioten pertsonekin izan ezik, asper asper eginik geratzen zen, nik askotan kontsolatu beharra izateraino, eta horrela, Sernara joan zen bakardade handiagoa izatearren, eta han hil zen, edota hobeki esan bizitzen hasi zen.
|
|
9 Esaten ari nintzenera itzuliz, aspaldi idatzi nion Paulori, domingotar jakintsu handi batek, nik Matusalenekin ikusi behar izan nituenak kontatuz, uste dut esan zidala ez zuela inolako ahalmenik, erakutsi egin behar
|
zuela
egiten zuena zer eskubidez egiten zuen; beraz, horretaz ez dago orain zer esanik.
|
|
2 Lehendik handia izan bada ere, biziki hazi da nigan beroriei nien maitasuna, eta berorrenganakoa, gehien sufritu duena izan baita; hala ere, jakin bezate, ahotsa, tokia eta kargua kendu zizkiotela jakin nuenean, aparteko poza izan nuela; izan ere, ene alaba Josepa nahiko kaskarra dela ikusten badut ere, buruan sarturik dut Jainkoaren beldur dela eta ez
|
zuela
egingo ezer Haren Maiestatearen aurka, horrelako zigorra merezi izatekorik.
|