Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2002
‎Gainera jainkoak eta gizona jartzen zituen testigu bezala, Hanibalek ordurako Italia berez hartuta izatearen errurik ez zuela berak esanez, lotuta baitzuen bera bere kideak, eta kendu egiten baitzitzaizkien burdina eta armak haserrez borrokan egin nahi zuten soldaduei. Hausnartu gabeko eta burugabeko borrokara bidali eta han uzten zituzten gudasailei zerbait gertatuz gero, berak ez zuela batere errurik izango baina edozein ondorioren arduradun izango zela zioen. Mihia zorrotza eta ausarta zutenek, borrokan ere era bereko eskuen indarra izan zezaten arduratzeko zioen.
‎Besterik ere bazen, jakina. Julian Trekuren kasuan, esate baterako, ez zuela batere argi, nor zen on eta nor txar bahiketaren auzi hartan; edo bestela esanda, ez zekiela noraino ziren on eta noraino txar bahitzaileak eta bahitua. Zeren, alde batetik, Rikardoren aitaren zintzotasunari buruz dudarik egiten ez bazuen ere Julianen aita tailer txiki bateko ugazaba zen, bestetik, begi bistakoa baitzen, ETAk halako sinpatia sortzen zuela herriko jende askorengan.
2003
‎Jeiki ondoren, segidan gosaria prestatu, jantziak lisatu, bazkaria prestatu, baxerak garbitu, Istanbuleko karriketako jende ikaragarria gainditu erosketen egitera joateko, Derya zaindu... Baina, udako aporren amaiera heldu zenez, eta iduritzen baitzitzaion haren aitak ez zuela batere eskolan pentsatzen, Oya k erabaki zuen bere baitatik izena emanen zuela Istanbuleko eskola aleman batetan.
2004
‎Han ez zitean ezagutu eta, bertan aldi bat eginda, bueltatu zitean. Etxera iristerako, defuntua kontentu zegoan; haren emaztea ere bai; prentsan esan zian, bere gizonak ez zuela batere maite bidaiatzea."
2006
‎Oso ondo ulertzen nuen Angelorentzat ez zuela batere atsegina izan behar ni bezalako baten kargu egin beharrak. Aspaldi ikusi ez zuen ahaide urrutiko batek hala eskatu ziolako, horregatik nengoen ni Angeloren etxean; hori zen, behintzat, nik ezagutzen nuen azalpen bakarra, baina bat batean guztiz barregarria iritzi nion argibide horri.
‎Adiskideak azaldu zion bere ezagun baten anaiak Kubako enbaxadan lan egiten zuela, eta enbaxadako pertsonala arduratu zela puruak lortzeaz, eta enbaxada puruez hornitu ohi zuen betiko conseguidor berak lortu zituela. Alegia, konfiantza osokoak zirela, eta ez zuela batere dudarik egiten autentikotasunaz.
2007
‎Oso gutxi dira, aldiz, idazmakinaz idatzitakoak, Ignazio Argiñarenaren paperetakoak guztiak ere. Bertso horiei erreparatuz gero, erraz kontura gaitezke Ignaziok ez zuela batere trebeziarik izan makinaz idazteko; eta horren adierazle dira errakuntzak eta hitzen arteko lotura gehiegizkoak. Hortaz, ziur aski nahiago izango zuen eskuz idatzi.
‎R. Haym ek bere Die romantische Schule ikerketa klasiko jigantea, erromantizismoak egun haietan ez zuela batere sinpatiarik gozatzen, aitortzarekin irekitzen zuen 1870ean247 Dirudienez, gaur ez du gozatzen sinpatia askoz handiagoa. Bismarck-en Prusian burgesia triunfariak iraganeko izpiritu erromantiko kaotiko, indibidualista basati, muga guztien apurtzaile,, askatasunaren etsai, ari (dio Haym ek:
2008
‎Lassallek berak, ordu arte proiektua ez zuela batere ezagutzen aitortu eta, nahi delarik gauzak egin daitezkeela erran zuen. Harriturik agertu zen Aldude eta Arrosa aldeko jendeen adimenaz:
2009
‎Italiarren atzetik, frankistak zetozen, eta negoziaketahorien jakinaren gainean ere omen zeuden. Hilabete eskas beranduago, inolakoepaiketarik gabe edo sasiepaiketen ondorioz, lehen heriotza zigorrak, Santoñakohondartzan bertan gauzatzen hasi zirenean, faxisten hitzak ez zuela batere balioegiaztatuko zuten. Beranduegi zen, Manu Egidazurentzat, Francisco Rabanerarentzat, baita Eusko Gudarosteko burua izan zen Ramon Azkuerentzat, edo EBBkokidea izan zen Florencio Markiegirentzat (Landa eta Guezala, 1998).
‎Horrek, kostera baimentzeaz gain, espeziea asko ugaldu zela ere erakusten zuen. Gainera, Bruselak esana zuen 33.000 tona baino gehiago zenbatuz gero ez zuela batere oztoporik jarriko antxoaren arrantzarako.
2010
‎Lana objektiboki egin zuela adierazi arren, argi dago ez zuela batere begiko Opus Dei. Primeran, baina horrek ez du justifikatzen haien jokabidea agertzeko erabiltzen duen modua eta gaia.
2011
‎Handik egun batzuetara Oyarzabal sendagilea topatu nuen eta bere nahigabeak kontatzen hasi zitzaidan. Esaten zuen han ez zuela etorkizunik ikusten eta Donostiara itzultzeko bidea prestatzen ari zitzaizkiola, baina ez zuela batere argi ikusten. Esan zidan bere koinatarekin egon behar nuela.
‎Inurrien afera tarteko izan ez balitz, Diego Lazkano eta bahituaren artean halako harreman esturik sortuko ote zen galdetzen zion askotan bere buruari. Bahituak konfidentetzat hartu zuen Lazkano, ezagun zuen aurreko txandan zaintzen zutenekin ez zuela batere hitz egiten, hiztun egoten zen bera heldutakoan, kaputxa beltzaren pean izan arren beti Lazkanok aurpegia, begietara begiratzen zioten elkarri, hainbeste egunen ondoren bahituak errekonozimendu erronda batean aise ezagutuko zuela uste izateraino Lazkanok, bere begi grisei begiratzea aski izango zuela. " Kapusaia kendu behar nuke agian, eskertuko luke, tipo honek ez ninduke salatuko", pentsatu izan zuen, baina bazekien ezin zuela halakorik egin.
2012
‎Denak nirekin euskaraz aritzen ziren eta nik denei erdaraz erantzun. 21 urte nituenean, jada Iruñean bizi nintzela, jabetu nintzen aitaren izaera horretan euskarak ez zuela batere errurik, hizkuntza eskolan izena eman eta urte eta erdian titulua atera nuen. Geroztik hamar urtez aritu nintzen euskarazko klaseak ematen AEKn eta IKAn.
‎–Sentitzen dut hemen bildu beharra, esan zuen Josek, eta hizketan aritzeko moduan igartzen zitzaion ez zuela batere sentitzen?, baina ezin zela biharko utzi esan duzu eta?
‎Eta aitortu zuen jabeak ez zuela batere atsegin han «emakumeak» errezibitzea.
‎Dena dela, arazoaren alde bat besterik ez zen hori. Bestea zen ez zuela batere pozik sentitzen bere burua Saint Jean Cap Ferraten imajinatzean, besotik Christinerekin. Ez zen Esperantza palmondo luzearen inguruan jiraka zebilen saguzar bakarra.
‎– Berak ez zuen nahi. Esaten zidan nahikoa zuela gaixo egotearekin, ez zuela batere gogorik lankideak berriro ikusteko, eta oraindik gutxiago enpresaren berri izateko. Baina azkenean konbentzitu nuen.
2013
‎Altxatu mahaitik eta, sukaldean alde batetik bestera, kontari hasi zen. Mugatsera joan zela arratsalde pasa, baina hango festak ez zuela batere balio izan. Gazte asko bildu bazen ere, ez zuela inork borrokarik egin.
2014
‎Ondotik saiatu nintzen holako zerbaiten muntatzen Ezterenzubin, solasean ari izan nintzen Xeaxtian Ihidoiekin eta hark ezagutzen zuelako, testua eskatu zion Landarti, Irisarrin Iturri taldearen ikuskizun baten ondotik, ene ustez Manez Azeri zen. Eza borobila bildu genuen, kritika gogorrak jasan zituelako feministengandik, gero jakin nuen Kristian Etxaluzek ez zuela batere onetsi. Iholdiko tobera eta Etxe sartzea ren muntatzeko bederen, Biper beltxeko abenturan ere, eskuz esku ari izan ziren.
2015
‎deitzen zion batzuetan, edo, lesbiana birziklatua?, maizago eta garratzago. Esan gabe doa Elsek ez zuela batere gustuko senarraren portaera desegoki hura. Injustua iruditzen zitzaion, ankerra eta, batez ere, inolako premiarik gabea.
‎Nork esan zuen ez zuela batere ikusten. Betaurreko beltz eta guzti, Hubble teleskopioak baino bereizmen handiagoa zuen kankailu hark.
‎da Kutxako Juntak itsu itsuan babesten zuela Ataulfo Urmeneta, zeren ohartarazten ere zuen, hark ez zuela batere joerarik, eskakizun" vasquista o nacionalista vasquista" delakoekin kolaboratzera, adibidetuz" Iruñeko Kutxaren publizitaterik ez daukan astekari bakarra Amayur euskal nazionalistena dela", zio lanjerosoa inondik ere, sekula atzeman izan balezate haren izena Latz pseudonimopean Euzkadiko Historia grafikoan, edota hainbeste kolaboraziotan euskal hedabide elibatean....
2016
‎Bestalde, eta eskalaren beste muturrari kasu eginez gero, oso gutxi izan ziren 0 puntuazio baxuenean kokatu ziren herritarrak: % 2,2k adierazi zuen ez zuela ezer ikasi,% 3,4k ez zuela batere hobetu argumentuetan, eta% 1, 1ri ez zitzaion jokoa baliagarri iruditu. Guztira, eta sailkapena beste modura eginez, eskalaren behe aldeko 0 puntuazioen artean soilik balorazioen% 10,9 agertzen dira; eskalaren goi aldeko 3 puntuazioen artean, berriz, partaideen balorazioen% 89,1.
‎Bakar bakarra, adiskideek uko eginen ziotelako.... Baina ez zen oroitzen lagunik ez zuela batere izango, denak itota gertatuko liratekeelako ere.
‎Nahiz eta kantuarekin giroa alaitu izan nahi, serio serio zebilen, bere kopetaldeko burusoildura agerian, bere atzeko ile luze xuriak airean eta bere betaurrekoak sudurraren gainean. Hango hotzik ez zuela batere nabaritzen zirudien eta, lasai lasai, bere gogoetetan sartuta, aitzina zihoan, isil isilik. Batzuetan irri soil bat ateratzen zitzaion, gogoeta dibino batzuk bururat heltzen zitzaizkiola eta Adan eta Eba begiratuz, bere bidelagunen adina igartzen entseatzen zelako.
2017
‎Eta polittena zera zen, benetan handik piska batera ez zuela batere seinale.
‎Ondo zegoela esan nion, piska batean eseri eta deskantsatzea komeni zitzaiola, ez zuela batere axolarik bazkaria bi edo hiru minutuko atzerapenez heltzen bazen ere. Berak orduan zera esan zuen.
‎Azkenekoz, iruditzen zitzaidan ez nintzela ene anaiaz mintzatzen baizik eta ezagutzen ez nuen beste norbaitez, kazetetan irakurri istripu batez edo horrelako... Eta gainera, ohartu nintzen ere, jendeak hitz egiten zuela batere kasurik egin gabe edo betiko leloak errepikatuz... Bizpahiru aldiz entzun nuen:
‎Klasean hartzen zuen lo eta irakasleak haserretzen hasiak ziren. Errespetu falta begitantzen zitzaien Beireren jarrera, batere arretarik jartzen ez zuela aurpegiratzen zioten, ez zuela batere aurreratzen eta horrela jarraitzen bazuen gurasoei abisua eman zietela. Beireri irakasleen hitzek ez zioten batere eragiten.
‎Ikusi dugu Vinsonen aitormenak ongi hartuak izan zirela eta ez dela polemikarik sortu. Zaila da pentsatzea Vinsonek ez zuela batere Dasconaguerreren berri eta bere kabuz kontatu zuela historia guztia. Pentsa daiteke bien artean egindako komunikazio operazio bat izan dela.
2018
‎Behin eta berriz amestu zuena errealitate egiteko. Baina ez zen ezer gertatu eta onartzen hasita zegoen Babak ez zuela batere interesik. Horregatik, Lindari bere buruak ere ematen zion pena.
‎Martxa eta Borroka, azken batzarrean eman zizkioten pegatak. Kartelak ere bazeuden, baina beste batzuek kaleko hormetan kola bete eta eskoba hartuta pegatzearen truke, berak zin egiten zuen pegatak banatuko zituela, denak, banan banan itsatsiko zituela peñaren paparretan, mutil, neska, zahar edo gazte, horretarako ez zuela batere lotsarik, baina mesedez, libra zezatela hormak enpapelatzetik, lagunen kontzertura joan nahi zuela eta. Eta hori.
‎Nor bere mina lagun bakarra zuela ixten zen bere logelan, baita gosaltzeko, bazkaltzeko edo afaltzeko ere. Rosanarekin zuten harremana etxeko lanetara mugatzen zen; batez ere Naomik utzi nahi izan zion argi haien artean derrigorrez eduki behar zutenez gero, egin beharreko lanak onartuko zituela, soldata justifika zezan, baina ez zuela batere harreman pertsonalik izango. Aiorak ere ez zuen harekin hitz egiten ia, zereginen antolakuntzarako ez bazen.
‎Etxera agertu aurretik ondo hartuta zituen probidentzia guztiak! Nola ez zuen, bada, lo lasai egingo, ihes egiteko ni zaldirik gabe utzi ondoren, eta jakinda, oinez abiatuz gero, nire ihesak ez zuela batere etorkizunik?
‎Halaber, antzeko oreaz baliatzen zen Arnaut Abadia ere astekarian laborarientzat idazten zuen zutaberako. Etxeparek bazekien, baita ere, bere hirugarren ereduak, Jean Blaise Ademak, ostera, ez zuela batere begiko delako hibridismo dialektal hori:
‎Gela ilunera itzulita, berriz entzuten ditut Añesen hitzak. " Brunok esaten zidan besteei nire baldarkeriak grazia egiten ziela une bakanetan bizi zutelako, baina bera nirekin bizi zela, eta ez zuela batere xarmarik." Martak erantzun dio, ez torturatzeko horrela bere burua.
2019
‎Baina ez zen erortzen tentazioetan. Nahiz eta polita izan, pentsatzen zuen puztuta zegoela, eta pikorrez betea; medikuak esaten bazuen ez ziola halakorik ikusten, esaten zuen hark ez zuela batere ulertzen, ez zekiela, azalaren eta haragiaren arteko pikorrak ikusten?. Azkenean, familiakoengandik banaturik, apartamentu txiki batean itxi zen, eta han ez zuen ikusten zaintzailea eta medikua besterik; ez zen behin ere ateratzen; aitaren bisita bakarrik onartzen zuen, kostata; berriz okerrera egin zuen, larri, aitak aurpegi ona zuela esan zion batean; beldurra zion gorputza mardul, aurpegiko azala distiratsu, giharrak sendo izateari.
‎Zuzentzaile bikaina izango litzateke, hain eskrupuluduna izanik, gainera ameskeriarako joera, askotan arduragabea? erakusten duen pentsamoldeari hegoak ebakiko balizkio, hemen bekatua izan da erraztu nahi izatea, horrek oker begi bistakoak eta baieztapen duda mudazkoak eragin ditu, hiru, antza denez, eta hala dela frogatzen bada garbi geldituko da historialariak ez zuela batere arrazoirik historiara dedikatzeko aholku arina eman zionean. Filosofiara dedikatzeaz denaz bezainbatean, Jainkoak libra gaitzala.
‎Matematikariari ezta burutik pasatu ere Martini abisatzea. Hori zen Martinek konprenitu nahi izan ez zuena, berak nahikoa eta gehiegi aguantatu zuela Papa Johnen eta bestearen eskuetan, kirofanoa ere sufritu zuela batere premiarik gabe, zeren kalean atxilotu zuten unean bertan esan besterik ez baitzuen ez zela bera bilatzen zuten pertsona, eta ez zuen esan, isildu egin zuen Martin eta biak anaiak zirelako zero momentutik. Martinek ez zuen hori ulertu nahi izan, eta haserretu egin zen.
‎Egia da ez dakigula zein azalpen izan zen lehenengoa eta zein azkena; hala ere, paragrafo horietan garbi ikusten da Mitxelenak ez zuela batere garbi zein zen aizkora hitzaren jatorria.
‎Oraingoan erantzun egin nion esanez, nire kontura barre egin nahi bazuen, ez zuela batere graziarik, eta hurkoaren errespeturik ez galtzeko, mesedez. Ostiral pare bat gehiago utzi nuen pasatzen, eta Vespa zegoen tokira itzuli nintzenean, beste mezu bat neukan zain:
2020
‎" Utziozu sartzen, hori, ni bezala, euskal herritarra da eta". Bi erantzun ezberdinen arrazoia esplikatzeari emanik, lehenbizikoan, dio Otamendik, ezkutuko diplomazian ari zela Etxegarai, eta ez zuela batere arriskatu nahi izan. Bigarrengoan, aldiz, bisita pribatua izaki," kardinalak ez zuen batere prebentziorik izan bere euskaltasunaz hitz egiteko".
‎Martin eta gure ama ez ziren inoiz ondo konpondu, nahiz eta, gehienetan, nire aurrean itxurak egiten ahalegintzen ziren. Ezkondu aurretik, amak ez zidan inoiz ezkutatu ez zuela batere gustuko: gizon azala iruditzen omen zitzaion, kalean eta hortik zehar firin faran ibiltzeko modukoa, ez ganorazko familia bat sortzeko egina.
‎Ez, badakit, esan zuen Connellek. Esan nahi nuena gehiago zen ez zuela batere axola izango esan bazenie ere. Baina badakit ez zenuela esan.
2021
‎Berak ez zigun inoiz ezer kontatzen lantegiko gorabeherez, ezta herrian berari buruz esaten zenaz ere, etxea gure amaren ondoan laztanka, nire nebarekin eztabaidaka eta nirekin hainbeste kostaturako tramankulu horren atarramentu liluragarriaz gozatzeko zuen, etxetik kanpoko guztia bertan behera uzten zuen. Hori bai, jakin bagenekien gure aitak ez zuela batere maite Luzaroko zenbait bizilagun, batez ere bere langiletariko, eta bere uste beti guztiz atzerakoiaren arabera, tentelkeriak besterik ez ziren kontura iskanbilak sortu ohi zituztenak. Bere ustez, urtez urte, buruz eta bihotzez, ekinaren ekinez eraikitako mundua, bere lantegia eta Izarra mendiko etxea batik bat, birrindu nahi zutenak, hau da, Franco hil aurretik agertzen ari zen langile mugimendua, komunismoaren mamua aldarrikatzen zuena, Espainia zatitu eta berenganatutako zatiaz Albania berri bat sortu nahi zuena.
‎Publiko aldetik, gainera, azken lerroraino beteta zegoen beti antzokia barkatu, parrokia, agian sarrera doan izateagatik, agian beste ikuskizun oro debekatua izateagatik. Hala ere, inork ez zuen nire antzezpena txalotu, baina kontsolamendu daukat pentsatzea interprete nagusiak ere ez zuela batere txalorik jaso.
‎1982rako ETApm VII Biltzarrak, bere taldeak, borroka armatua eteteko bidea ongi abiatua zuela, eta Carlosek urte haietan egin Berlin eta Parisko atentatuetan ez ziotela inongo sostengu logistikorik eman; gehiago dena, Carlosek Frantzian jo zuenean Erakunde politiko militarrak ez zuela batere Iparraldeko egoera gaizkondu nahi, eta horregatik ekintza horiek hasita Carlosekin kontaktu guztiak eten zituztela erran zuen.
‎Karietara adierazi zigun Hazparneko kolegioan urte batzuek zeramatzala. Gero, bertakoa zen Txominek, erran zidan ez zuela batere ezagutu.
‎Argi eta garbi zen mendiko bizitzarekin konparatuz ez zuela batere zer ikusirik. Halere, nire osasun arazoak konpondu izan zirenez gero, laster leku eta herri berria gure gustukoak zirela iruditu zitzaigun.
2022
‎Soldadu horiek Frantziarentzat borrokatzen ziren baina gehienak kanpoko legionarioak (partikularki Europa ekialdeko errefuxiatuak) ziren baina ere koloniako tropak. Britainiarrek, Rommelen gisan, FFL eko soldaduak gutietsi zituzten eta Bir Hakeim gotorlekuan ezarri zituen pentsatuz, Rommelen gisan berriz, gortorleku horrek ez zuela batere inportantzia estrategikorik. Egiazki, frantses indarrak toki estrategiko batean ziren.
‎Kontua da autoarekin antzeko zeratxo bat daukala amak, emakumeen autonomiarako ezinbestekoa dela uste du, eta, horregatik, 18 urterekin karneta ateratzera behartu ninduen, bueno, eskolak ordaindu zizkidan, berari gertatu zitzaion berdina gerta ez zekidan. Kontua da, berari, karneta atera eta gero, bere autonomiaren gailur horretara iritsi eta gero, ez zuela batere erabili gertatu zitzaiola, eta azkenean kadukatu egin zitzaiola gidabaimena. Kontua da, karneta ateratzeaz aparte, gizon batekin ezkondu zela, eta umeak izan zituela, eta, bolada batez, etxetik kanpo lan egiteari utzi ziola umeez arduratzeko, eta ez zuela izan, bada, autoa berak gidatzeko premiarik.
‎Barre egin zuten denek. Zimbabwetarrak esan zuen Achebe aspergarria zela eta ez zuela batere txukun idazten, eta keniarrak esan zuen hori sakrilegio bat zela eta ardo kopa kendu zion, harik eta zimbabwetarrak bere hitza jan eta barreka esan zuen arte Achebe sublimea zela, jakina. Senegaldarrak esan zuen oka egitear egon zela behin Sorbonako irakasle batek esan zionean Conrad egiazki zure aldean zegoela, bera ezgai balitz bezala bere kabuz erabakitzeko nor zegoen bere aldean.
‎Baserrian bazuten elur lera bat, zurezkoa, anaia zaharrenek lehenagotik egina, eta, hartan ere hagitz gustura aritzen zen Manex gora eta behera, besteek uzten ziotenean, jakina. Zorioneko egun hartan, baserritar txikia jaiki zenerako bazeuden 15 zentimetro elur baino gehiago, eta, esan liteke egun osoan ia ia ez zuela batere atertu, horregatik, gauerako oso elur geruza handia jarri zuen, 60ren zentimetro; mutikoa, pozak txoratzen hura ikusita! Baina, horrenbeste bota baino lehen, goizean eta bazkal aurrean ere bete betean aprobetxatu zuen egoera hura, bakarka eta taldeka, gorago azaldutako moduan.
‎Etsiagoa, otzanagoa itzuli zen, antza, Iparraldean egin zuen egonalditik. Han zegoela, emakumeren batekin izandako harremanak arrasto lazgarria utzi ziola ere aipatzen omen zen, baina zer gertatu zen zehaztu gabe", irakurri zuen Brunok, eta nire emazte horrek ez zuela batere gaizki idazten baieztatu zidan beste behin.
‎–Nola etorkizunetik? –arnasa hartu, Telmori begiratu, eta konturatu zen, bere buruak entzuten ari zena sinestezina zela esan arren, entzundakoak ez zuela batere harritzen. " Burua galtzen ari naiz...".
‎Zortzi urte zituela konturatu zen aita, bere alaba txikiak, labanarekin oso trebea izateaz gain, ez zuela batere eragozpenik txerriei lepoa moztu eta odol festa hartan lanean aritzeko. Enpresari moduan ederki etorri zitzaion Igoneren aparteko gaitasuna, baina aita moduan, alabak zauriak eraginez nola gozatzen zuen ikusita, beti arduratu zuen buru horren barruan behar bezala ez zebilen zerbait bazela jakiteak.
2023
‎Diktadoreari betileial agertu zen. Orduan, anitzek erregimen frankista ez zuela batere kanbiatuko pentsatu zuten. Frankistek Estatua kontrolatzen zuten eta presio handia ezartzen zioten erregeari ezer ez zezan alda.
‎Polemika piztu zuen: Eichmannen erruduntasuna ukatzen ez bazuen ere, gizon arrunt eta inkontziente gisa deskribatu zuen Arendtek, hain obedientea zena aginduekiko, ongia ala gaizkia egiteak ez zuela batere axola. Eichmann deskribatzeko, filosofiaren ikasgaietan hain ezaguna den terminoa sortu zuen Arendtek:
‎Esaten zuen kristautasunaren zutabeak fedea eta karitatea zirela eta eraberritze guztiak diziplina eta ordenaz egin behar zirela; meza pribatua baztertu behar zela, baina ez bortxaz; berak ez zuela inoiz ezer indarrez egin; bortxaz jardun izan balitz Alemania guztia odoletan utziko zukeela; askatasunez egin behar zirela gauzak: ...i utzi; dena libre zela, baina ez zela ezer indarrez ezarri behar; Jainkoak libre utzitakoa ez zela debekatu behar; irudiak ez zirela gurtu behar; irudien alde ez egoteak ez zuela esanahi ikonoklasta bihurtu behar zenik; ez zegoela ezinbestez komunioa norbere eskuez hartu beharrik edo komunioa bi espezietan hartu beharrik; kanpoko errituek garrantzi gutxi zutela eta jakinduriak karitaterik gabe ez zuela batere balio.
‎1882ko uztailaren 19an (216) Hagatik idatzitako gutunean Tersteeg en bisitaren berri eman zion Vincentek Theori; goizean etorri zela Tersteeg eta etxean ikusi zituela Sien eta haurra. Tersteeg ek ez zuela batere ondo hartu Sien eta haurrak Vincenten etxean egotearena. Vincentek lehenbailehen gurasoei idatzi beharra ikusten zuela, Tersteeg en bidez kontua jakin baino lehen.
‎Goizaldera iritsi zen handik etxera (03:30), eta ohean sartu zen (04:00). Ongi gogoratzen du ez zuela batere euririk ari orduan. 07:00etan, aldiz, bi gizonezko, korrikalari jantzita, ate joka:
‎Buruan dituen lesbianen itxura oso arrotza egiten zaio, eta orduan akordatu da ezkontzakoak ez zuela batere lesbiana horien antzik. Bestelako lesbianarik badago, beraz.
‎Begiak itxi zituen, istorioa hobeki bereganatu nahi balu bezala, eta ni kontu kontari hasi nintzaion: ...rintzesa bat agertu zitzaiola jauregian; printzeak gau hartarako ostatua eskaini zion eta, neska aproposa ote zen jakin nahian, mutilaren amak neska gonbidatuaren oheko sare metalikoan ilar ale bat ipini zuen, eta gainean hogei koltxoi eta hogei edredoi; biharamunean, zer moduz lo egin zuen galdegin ziotenean, printzesa kexuka hasi zitzaien, ohean konkor bat zegoela, oso gogorra zela eta ezin izan zuela batere lorik egin, gorputza bera ere ubelduraz beterik geratu omen zitzaion...; printzeak orduan ulertu zuen huraxe zela hautagairik sentiberena eta egokiena.
‎Hitz egiten nion bitartean, kosta egiten zitzaidan pertsona hura egun gutxiren buruan nirekin oheratua imajinatzea. Zerbait nabarmendu banu, esango nuke oso pausatua zela, ez zuela batere presarik erakusten eta bazirudiela nire hitzen beste aldeari erreparatzen ziola. Beharbada ahoberokeria hutsa irudituko zaizu, baina esango nuke estetoskopio bat ipini zidala arimaren azalean.
‎Gerra frontea auzo txiro haien ondo ondoan zegoan, eta errekaz bestaldeko sakonguneetan zeuden etsaiaren lubakietatik obus zaparradak iristen zituan gauero, aldiko hiruzpalau txabola eta barruan zeudenak txikituz. Gogoan diat nola esaten zidan Mariak, bere begi nekatuei irekita eutsi ezinik, bere haurrak ez zuela batere lorik egiten gauez gerrak eragindako aztoramenagatik, eta egunez negar batean egoten zela gosez. Eta nik, zer esan edo zer egin ez nekiela, tapakian natoren izarra zeramaten kontserba potoak ematen nizkioan ezkutuan, eta berak txabolako atarian mandioka jo eta jo aritzeagatik babaz beteta zituen hatzez ferekatzen zidaan aurpegia, eta irriño bat loratzen zitzaioan ezpain lehor zartatuetan, ordura arte beste inongo emakumek egin ez didana bezalakoa, eta hori, aixkidea, hori ez zagok ordaintzerik ezta mundu osoko diruarekin ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ukan 42 (0,28)
edun 25 (0,16)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia