Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2008
‎Izan ere, Yllanesek ihes egiteko arriskua «handia» da epailearen iritziz, egozten zaizkion delituek hamabost urteko kartzela zigorra dutelako. Poliziari deitu ez izana eta Laffageren gorpua eta bere gauzak ezkutatzen saiatu izana oinarri hartu ditu epaileak, Yllanesek ikerketan laguntzeko asmorik ez zuela argudiatzeko. Halaber, behin behinean espetxeratzeko neurria bat dator «salatutako ekintzen larritasunarekin», epaileak adierazi duenez.
‎ANVk Batasuna finantzatzen zuela argudiatzeko akusazioen «froga garrantzitsua» faktura bat zen, non ANVk hotel bateko gela bat alokatu zuen Otegik prentsaurreko bat eman zezan. Baina egun horretan hotel berean bi prentsaurreko izan ziren:
‎Mayor Oreja sendiak segurtasun enpresa pribatuetan dituen interes ekonomikoak direla-eta Xabier Arzalluzek 2002ko otsailean eginiko adierazpen batzuetan oinarrituta, EAJko EBBko presidentea auzipetzeko eskaera egin zuten Arabako Auzitegi Nagusian Jaime Mayor Oreja PPko eurodiputatuak eta haren bi anaiek. Arzalluzen adierazpenak Jaime, Jose Maria eta Carlos Mayor Orejaren «ohorea urratzen» zuela argudiatu zuten. Arabako Auzitegiak atzera bota zuen Mayor Oreja sendiaren auzi eskaera, eta gauza bera egin zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak, Mayor Orejak eta PPko presidente Mariano Raxoik Arabako Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako kasazio helegitea artxibatuz.
‎Bide luzea egin du afera honek. Eusko Legebiltzarrak Espainiako Ikurren Legea betetzen ez zuela argudiatuta helegitea jarri zuen Espainiako Estatuko abokatuak 2002an. EAEko Administrazioarekiko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion, eta Legebiltzarrak helegitea jarri zuen Gorenean.
2009
‎Hala, zinegotzi hautatu eta hamaika hilabete geroago, 1978ko azaroaren 27an, San Frantziskoko alkate George Moscone eta bera erail egin zituen garai hartako udaleko beste zinegotzi batek, Dan Whitek. Horren kontrako epaiketan buruko desoreka zuela argudiatu zuen defentsak, eta bi urteren buruan irten zen kartzelatik. Gero, bere buruaz beste egin zuen.
‎Festa finantzatzeko taberna bat ere jartzekoak ziren. Baina Iruñeko Udalak debekatu egin zuen, taberna horrek konkurrentzia desleiala egiten zuela argudiatuta. Hala, atzo, jende andana bildu zen Iruñeko Udalak hartutako erabakia salatzeko AEK ak antolatu zuen elkarretaratzean.
‎Nepalgo lehen ministro Pushpa Kamal Dahal Prachanda k dimisioa eman zuen atzo. Nepalgo presidenteak aurka izan du armadaburua kargutik kentzeko agindu zuenetik, halako erabaki bat hartzeko eskumenik ez zuela argudiatuta. Horrek bultzatu du Prachanda dimisioa ematera, baita Ram Baran Yadav presidenteak armadaburuaren kargugabetzea indargabetu izanak ere.
‎II HEk ez du hautesle erroldarik izango hautesleei propaganda bidali ahal izateko ekainaren 7ko hauteskundeak direla eta. Hauteskunde Batzorde Zentralak erabaki hori hartu du hautesle errolda jasotzeko eskaera epez kanpo egin zuela argudiatuta. Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko aukera du II HEk, baina oraingoz ez ditu hautesleen izen abizenak eta helbidea izango.
‎Halaxe ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak, Behe Ganberako 50 diputatuk jarritako helegiteari erantzunez. Konstituzioa urratzen zuela argudiatuz, izan ere, CSU Batasun Sozial Kristauak Angela Merkelen alderdiaren Bavariako adarra eta Ezkerrak Konstituzionalera jo zuten. Orain, auzitegi horrek oniritzia eman dio Lisboako Itunari, baina bi alderdi horien eskariak aintzat hartuta, tratatua berretsi baino lehen, herrialdeko zuzenbidea moldatzeko agindu die legegileei.
‎Militarrek Zelaya ohetik atera, hegazkin batean sarrarazi eta Costa Ricara bidali zuten. Armadak Justizia Auzitegi Gorenaren aginduz jardun zuela argudiatzen dute ordutik agintean daudenek. Auzitegiko Tomas Arita Valle epaileak eman zuen agindua, ostiralean.
‎Frantziako batzorde konstituzionalera jo zuten ezkerreko alderdiek, legeak konstituzioak aitortzen duen berdintasun irizpidea urratzen zuela argudiatuz. Parisko salbuespena bertan behera gelditzea lortu badute ere, ez dute erdietsi legea osotasunean indargabetzea.
‎agertu da. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, berriz, erasoa euren burua defendatzeko egin zuela argudiatu du, eta txostenean jasotzen diren aholkuak baztertzeko eskatu die nazioarteko agintariei 1.400 palestinar hil zituzten.
‎Rabobank taldeak Tourretik kanpo utzi zuen taldeburua,, gezurra esan? eta taldearen araudia hautsi zuela argudiatuta. Rasmussenek ekainean Mexikon zegoela esan zien taldeko arduradunei, baina taldeak gerora jakin zuen Italian zegoela Rasmussenek berak ondoren onartu zuen han zegoela,, emaztearekin zeuzkan arazoengatik?.
‎Izan ere, Vaclav Klaus, Txekiako presidentea, hasieratik agertu zen Itunaren aurka, argudiatuz herrialdearen subiranotasuna eragozten zuela. Txekiako diputatu eta senatari talde batek ere, helegitea jarri zuten Konstituzionalean, Lisboako Itunak Txekiako Legedia urratzen zuela argudiatuz. Klausek ohartarazi zuen ez zuela testua berretsiko, auzitegiaren azken erabakia ezagutu arte.
2010
‎Abagune horretan moralaren eta diplomaziaren arteko oreka ezinezkoari eusten saiatu da azken egunotan Trinidad Jimenez. Espainiako Atzerri ministroak ondorio larriak eragin lezakeela eta gertatutakoaz informazio zehatza ez zuela argudiatuta uko egin dio jazarpena salatzeari. Marokok Agdaim Izik kanpalekua desegiten eta hamar egunera eman behar izan ditu azalpenak diputatuen aurrean, eta ukatu egin du interes ekonomikoak izatea jazarpena salatu ez izanaren arrazoia.
2011
‎«Hasieratik, pertsona talde bat Ertzaintzarekin gatazka eragiten saiatu zen», esan zuen. «Tentsio eta gatazka testuinguru horretan» Ertzaintzak «profesionaltasunez» eta «proportzionaltasunez» jokatu zuela argudiatu zuen Aresek, eta gaineratu zuen Ertzaintzak ez dituela «istiluak edo gatazka egoerak eragiten; izatekotan, egoera horiei erantzuten die». Gainera, Ertzaintzaren jokabidea kritikatzeaz gain, istiluak eta horiek eragin zituztenak gaitzesteko «aukera» galdu izana leporatu zion Basaberi.«Ares jauna, gaur eta hemen planteatu duzuna da Ertzaintza kritikaren eta barkamenaren gainetik dagoela», erantzun zion Basabek, eta mezu «arriskutsu eta okerra» ematen aritzea leporatu zion:
‎«Etxearen balioaren galera zuzenean lotuta dago ekonomia krisiarekin, finantza sistemaren praktika okerrek 1929ko depresio handiaz geroztik izandako krisi ekonomikorik okerrena eragin baitute», zioen epaiak. Hau da, etxea finantza erakundeak berak tasatu zuela, kopuru horren arabera eman zuela hipoteka eta ez zela bidezkoa etxeak balioa galdu zuela argudiatzea. Bankuek eurek eragin bazuten balio galera horren kostuak onartzeko prest egon behar dutela adierazi zuen.
‎Baina, iragarpenak iragarpen, osatu gabe dago oraindik gobernua, eta Fajad jarduneko lehen ministroa baino ez da. Gobernuak dimisioa eman ostean, Abbasek agindu zuen irailean hauteskundeetara deituko zuela, baina ez zuen horrelakorik egin, Hamasek ere bozetan parte hartu behar zuela argudiatuz. Maiatzean sinatu zuten adiskidetze ituna, baina oraindik ez dute batasun nazionaleko gobernua adosterik lortu.
2012
‎Epaile batek nahita egindako giza hilketa leporatu dio Paris ondoko hiri horretako polizia bati, lagun bati jazarka ari zela bizkarretik tiro egiteagatik. Agenteak bere burua defendatzeko egin zuela argudiatu du, eta Parisko eta inguruko hiriguneetako poliziak haren alde mobilizatu dira. Sarkozyk berehalakoan baliatu du gertaera hori, eta Polizia babesteko «bidezko defentsarako» lege bat proposatu du; hain zuzen, FNk bere programan proposatutako legea.
2014
‎Gerora Giza Eskubideen Europako Auzitegiak baliogabetu zuen; 197/ 2006 doktrina ezarrita preso mantentzen zutela esan zuen. Maite Perezen zein beste hiru pertsonen irudiak goratuta, gutunak «terrorismoa goratu» zuela argudiatu du Miguel Angel Carballo fiskalak. Gutuna Aitor Zelaietak, Maku Basabek, Ziortza Aiensak, Mikel Sanchezek eta Julen Orbeak sinatu zuten, eta bina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak.
2016
‎ARCk jakinarazi zuen lantegiaren jarduera betiko etengo zuela handik bost urtera, hots, 2013an, lantegiko labeen iraungitzearekin batera. Europan «gehiegizko ekoizpen ahalmena» zuela argudiatu zuen multinazionalak, eta lantegi guztien berregituraketa egin behar zuela. Eta iragarri zuen ere itxi arteko bost urte horietan soldatak izoztu eta erregulazio espediente gehiago etorriko zirela.
2020
‎«Bi adibide ematearren. Batetik, 11 urtez, udalak leku bat utzi die Pirritx eta Porrotx pailazoei emanaldietarako, baina Fuentesek uko egin zion uzteari, eta arrazoi ideologikoengatik egiten zuela argudiatu zuen. Kutsu demokratiko gutxiko erabakia.
‎2018ko uztailean, Jaurlaritzak eta Pedro Sanchezen gobernuak adostu zuten legean moldaketa batzuk egitea, eta aldaketekin egin zuen aurrera lege berriak, apirilean. Espainiako Gobernuaren helegitea gainditu bai, baina Ciudadanosek eta PPk errekurtso bana aurkeztu zuten gero, arauak justizian esku hartzen zuela argudiatuta. Konstituzionalak tramiterako onartu zituen errekurtsoak, baina oraindik ez du ebazpenik egin.
2021
‎Frantziako lurraldean bizitzeko debekua eman zioten orduan. Bi aldiz eskatu zuen kentzeko, familia Lapurdin zuela argudiatuta, baina epaitegian ez zioten ontzat eman eskakizuna. Hasieran, Donostian bizitzen gelditu zen, baina laster Larresorora itzultzea erabaki zuen, familiarekin bizitzera.
‎Gobernuak otsailean zabaldu zuen, Moise hiltzeko saio bat geldiarazi zutela. Bi aste lehenago, oposizioak Joseph Mecene epailea Haitiko presidente izendatu zuen, Moiseren agintaldiak ordurako amaitua behar zuela argudiatuta.
‎Buruz burukoa jokatu zuen duela bi urte, Iker Irribarriaren aurka, eta orduan ere astebete atzeratu zen finala, Urrutikoetxeak hala eskatuta. Joseba Ezkurdiari irabazitako finalerdietako norgehiagokan ezker eskuan min hartu zuela argudiatu zuen, eta EPELeko epaile bakarrak onartu egin zion eskaera, eta finala astebete geroago jokatu zen. Zaratamoko (Bizkaia) aurrelariak 22 galdu zuen finala.
‎Hala balitz, ez litzateke lehen aldia izango; gobernuak iragan otsailean jakinarazi zuen Moise hiltzeko eta gobernua botatzeko saiakera bat geldiarazi zuela. Bi aste lehenago, oposizioak Joseph Mecene epailea Haitiko presidente izendatu zuen, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez, Moiseren agintaldiak ordurako amaitua behar zuela argudiatuta. Inongo herrialdek ez zion kargu hori aitortu.
‎Londresen, esaterako, geldiarazi egin zuten Fosterren taldeak diseinatu behar zuen The Tulip izeneko behatokia. 305,3 metroko altuerako dorre erraldoi bat eraikitzea zen asmoa, baina agintariek bertan behera utzi zuten 2019an, hiriaren itxura sakonki eraldatuko zuela argudiatuz, eta ondoan zuen Londresko Zubiaren ikuspegiari ere kalte egin ziezaiokeelakoan, zeinak Gizateriaren Ondare izendapena baitauka. Bada, Euskal Herrian Londresen gertatutakoaren berri heldu zen bezala, Uriartek Londresera helarazi nahi luke Euskal Herrian gertatzen ari denaren berri:
‎Preso zegoela suizidatzen saiatu zen behin, bere burua urkatzen ahaleginduta. 2011n atera zen presondegitik, 18 urteko zigorra beteta, jokabide ona izan zuela argudiatuta.
2022
‎Aurretik, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako buruak kritikatu zuen Sidenor, altzairuaren prezioa «modu sinestezin batean» garestitzeagatik. Horren ondoren, Sidenorrek bere jarduna eten zuen argindarraren prezio horrekin dirua galtzen zuela argudiatuta. Beste altzairutegi batzuek erabaki bera hartu zuten gero.
‎Eta iparraldean, Errusiak 30.000 soldadu bidali ditu Bielorrusiara, armamentu pisuarekin eta gerra hegazkin eta helikopteroekin, ariketa militarrak egiteko aitzakiarekin. Joan den igandera arte gelditzekoak ziren, baina epe «mugagabean» geldituko zirela jakinarazi zuen Bielorrusiako Gobernuak egun horretan, Donbassko egoerak «okerrera» egin zuela argudiatuta. Ekialderago, Errusiarekin berarekin du muga Ukrainak.
‎Frantziako ezkerrean presidentegai bat gutxiago izango dute apirileko bozetan. «Alferrikako suspense bati amaiera» emateko, eta hauteskundeetara aurkezteko baldintza guztiak betetzeko modurik ez zuela argudiatuta, Christiane Taubira Justizia ministro ohiak atzo jakinarazi zuen bere hautagaitza erretiratu duela.
‎Gure artera, ez. 2019an utzi zion haren jabe Avtovazek Lada modeloko autoak Europako Batasunean saltzeari, segurtasunaren eta isurien arloetako araudiak betetzerik ez zuela argudiatuta, baina ordurako baziren urte batzuk bakanen batzuk soilik saltzen zirela. 2024an berriro salgai egotekoa zen Lada Nivaren bertsio berritua, baina plan horiek zapuztu egin dira.
‎Atzo Bilbon sindikatu guztiek egindako agerraldi bateratuan salatu zuten adierazpen horiek langileen eta herritarren artean piztu duen polemika geldiarazteko Jaurlaritzak «bere propaganda tresna guztiak» martxan jarri dituela: «Gaizki ulertu genuela sinestea nahi dute, eta sailburuak beste zerbait esan zuela argudiatzen dute».
‎Hasieran, 121 urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak, eta 2.338koa akusazio partikularrak. Hilaren bukaeran, zigor eskea handitu zuen fiskalak, epaiketan delitu gehiagoren berri izan zuela argudiatuta: 250 urte eskatu zituen orduan, hasieran halako bi.
‎Espainiako Gobernuak Bruselarekin adostu zuen ekainaren 30erako hitzartzea sistema berria, baina hogei egun berandu etorri da akordioa. Madrilek ekaina amaitu aurretik onartu zuen sistema egokitzeko dekretua, eta aldaketa epe barruan egin zuela argudiatu zuen, nahiz eta erabateko adostasuna ez izan. Izan ere, alde guztien onespena lortu nahi zuen Escrivak.
‎Eusko Legebiltzarreko talde guztiek egindako eskaera izan arren, proposamenak ez zuen gainditu Kongresuko Mahaiaren galbahea, defizita handituko zuela argudiatuta. 2017ko martxoan itzuli zen Gorteetara, baina saio horrek ere ez zuen aurrera egin.
‎Eusko Legebiltzarreko talde guztiek egindako eskaera izan arren, proposamenak ez zuen gainditu Kongresuko Mahaiko galbahea, defizita handituko zuela argudiatuta. 2017ko martxoan itzuli zen Gorteetara, baina saio horrek ere ez zuen aurrera egin.
2023
‎Duela hamar urte debekatu zuten Hondurasen hurrengo eguneko pilula. Abortatzeko balio zuela argudiatuta, 2009ko apirilean Kongresuko gehiengoak eskatu zuen hura sustatzea, erabiltzea, saltzea edo erostea bultzatu asmo zuen edozein programa edo politika debekatzeko. Baina orduan estatuburu karguan zen Jose Manuel Zelayak debekatu egin zuen 54 dekretua iritziz neurriak urratu egiten zituela Hondurasko konstituzioan jasotako askatasun eta eskubideak, baita emakumeen eskubideak jasotzen zituzten nazioarteko itunak ere.
‎Baina orduan estatuburu karguan zen Jose Manuel Zelayak debekatu egin zuen 54 dekretua iritziz neurriak urratu egiten zituela Hondurasko konstituzioan jasotako askatasun eta eskubideak, baita emakumeen eskubideak jasotzen zituzten nazioarteko itunak ere. Handik gutxira, ordea, indarrez kargugabetu zuten Zelaya eta urte bereko urrian gobernu berriak debekatu egin zuen hurrengo eguneko pilula, abortua ahalbidetzen zuela argudiatuta.
‎Herriko apaiza bertze herri batera lekualdatzera behartu zuten, ez zelako euskaraz mintzo. Apaizak, baina, «modu bidegabean tratatu» zutela adierazi zuen, herritarren gehiengoak gaztelania ulertzen zuela argudiatuta. Fiskaltzak erantzun zion bazirela zenbait lagun euskaraz soilik mintzo zirenak, eta apaiz horrengatik bertze herri batzuetara joateko beharra izaten zutela.
‎Zelaian ez ezik, bulegoetan ere borrokatu behar izan du Eibarrek kanporaketetarako sailkatzeko. Izan ere, CRATen aurkako lehenengo itzuliko partidan jokalari bat legez kanpo zelairatu zuela argudiatuta, lehiaketa epaileak bi puntuko zigorra ezarri zion euskal taldeari, eta garaipenarengatik irabazitako bost puntuak kendu. Joan den astean, baina, Kirola Arbitratzeko Espainiako Epaitegiak arrazoia eman zion Cristina Guntinen taldeari, eta kendutako puntu guztiak bueltatu zizkion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia