2015
|
|
gure Jaunak bide horietatik eramaten duela, eta hasieretatik aurrera egin ondoren, hobe dela jainkotasunaren gauzetan aritzea eta gorputzezkoetatik ihes egitea, niri ez didate aitorraraziko bide ona denik. Baliteke ni oker egotea eta guztiok gauza bera esatea; hala ere deabruak hortik engainatu nahi izan ninduela ikusi dut, eta hain nago eskarmentua hartua, non, askotan esan badut ere, berriro hemen
|
zuei
esatea erabaki baitut, horretan arreta handiz ibil zaitezten; eta begira, kontrakoa esan diezazuenari ez sinesteko esatera ausartzen naiz. Eta beste lekuan egin nuen baino argiago aditzera ematen saiatuko naiz; izan ere, beharbada norbaitek honetaz idatzi badu, berak esan zuen bezala, luze eta zehatz azaltzea egoki litzateke; eta handi handika esateak hainbeste ulertzen ez dugunoi kalte handia egin diezaguke.
|
|
Nire asmoa hau da: horietako zerbait entzuten dudanean Jaunak aditzera ematen didan hartan nik poz hartzen dudan bezala,
|
zuei
esateak ere, beharbada, poz emango dizuela niri bezala. Eta haren esanahia ez balitz hori, neure gogoetarako hartuko dut; Elizak eta Santuek diotenetik irten ezik (horretarako zuek ikusi baino lehen jakintsuek aztertuko dute ongi), Jaunak baimena ematen digula uste dut, Pasio santuari buruz gogoeta egitean ematen digun bezala, ebanjelariek diotenaz gainera, beste gauza asko pentsa ditzagun Jaunak han igaro behar izan zituen neke eta oinazeez.
|
|
1 Lotsa gorria ematen dit
|
zuei
esan behar dizuedana esateak, bertute honi buruz esaten dizuedanaren zertxobait behintzat neure egintzetan agertu nuelako; egia esateko aitortzen dut oso gutxi aurreratu dudala. Neure burua zuritzea oso ongi dagoela pentsatzeko egundo ere ez zait iruditzen arrazoirik falta zaidanik.
|
|
Baina zenbat gauza agertzen diren bide honetaz jarduten hasterakoan, ni bezala bertatik hain gaizki ibili denari ere! Jaunak nahi dezala, ene ahizpak, orain arte egin dudan baino hobeki
|
zuei
esaten asma dezadala, amen.
|
|
1 Oraindik, ene ahizpak, gelditasunezko otoitz honetaz gehiago adierazi nahi dut, nik honetaz hitz egiten entzun dudanez, edota, ziur asko
|
zuei
esan diezazuedan, Jaunak aditzera eman didanez; uste dut, esan dudanez, hemen hasten dela Jauna gure eskaria entzuten duelako seinaleak ematen eta bere erreinua hemen bertan ematen hasten zaigu, egiaz gorets dezagun eta haren izena santu egin dezagun eta guztiek egin dezaten saia gaitezen.
|
|
Izan ere, honek ez dakar probetxurik ez berarentzat, ez besteentzat, bai, ordea, kaltea, zuloa eginda dagoenez gero, bidetik dabiltzan asko bertan eror daitezkeelako. Kanpora irten eta zuloa lurrez betetzen badu, ez die kalterik egingo ez berari ezta beste inori ere; baina nik diotsuet benetan arriskutsua dela tentaldi hau; nik asko dakit honetaz esperientziaz, eta horrela, asmatuko dut
|
zuei
esaten, nahi nukeen bezain ongi ez bada ere.
|