Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2001
‎Kontuan izan biek lehor lehor egon behar dutela eta zu zeu ere azalera lehorrean.
2003
‎Funtzionarioak antipatiaz ikusi izan dira literaturaren historian; zu zeu ere ez zara inoiz administrazioko langile izan, eta hala ere maitasunez tratatu duzu.
2005
‎Behinola Bernardo Atxagari konpromisoaz galdeturik »testuinguruan zu zeu ere hizpide izaki» Atxagak zu zeu euskal literaturaren aristokratatzat jo zintuen. Zer duzu esateko?
2007
‎zuk duzun arazo hori bera beste batzuena ere izan dela lehenago, baita orain idazten dizunarena ere, jakina. Bizirik atera gara, eta bizirik aterako zara zu zeu ere.
2008
‎Baina aizu: zu zeu ere ados agertu izan zatzaizkit kontu hauetan guztietan, eta zer arraio gertatzen zaizu orain? –eta, pentsamendu batek beste pentsamendu batera zeramala, jarraitu zuen?:
‎–(?) Errudunak bilatzerakoan, ez jo ene emaztearengana eta ez jo kalonje jaunarengana, nik neuk baitaukat guztiaren errua; zer uste duzu, bada, ene emazteak jokatu duen bezala jokatuko zuela, histeriak jota zuk diozun moduan, nik huts egin izan ez banio? Baina zu zeu ere ez zaitut errudun egiten, kontsul jauna, ziur nagoen arren ez ginela orain arduratzen gaituen gaiaz mintzatzen egongo, baldin eta zuk gizon emakumeon arteko harremanei buruzko iritzi ausart haiek eman ez bazenizkit, ni neu erori bainintzen, azken batean, zure teorien sareetan, mozolo ergel bat banintz bezala, zeren ni ez bainaiz nerabe bat?
‎miniaturazkoak dira kostako herrixkak, zilarrezko paperarekin egina dirudi itsasoak eta puntillazkoa hondartzara hiltzera doazen olatuen zenefak. Badakit gizonezko batzuk, beharbada zu zeu ere bai, urduri sentitzen zaretela paisaia belaxka eta ederregiotan. Mendi gailur trinkoak eta amildegiak maite izaten dituzue.
‎"(...) Errudunak bilatzerakoan, ez jo ene emaztearengana eta ez jo kalonje jaunarengana, nik neuk baitaukat guztiaren errua; zer uste duzu, bada, ene emazteak jokatu duen bezala jokatuko zuela, histeriak jota zuk diozun moduan, nik huts egin izan ez banio? Baina zu zeu ere ez zaitut errudun egiten, kontsul jauna, ziur nagoen arren ez ginela orain arduratzen gaituen gaiaz mintzatzen egongo, baldin eta zuk gizon emakumeon arteko harremanei buruzko iritzi ausart haiek eman ez bazenizkit... ni neu erori bainintzen, azken batean, zure teorien sareetan, mozolo ergel bat banintz bezala, zeren ni ez bainaiz nerabe bat... eta zeren alferrikakoa baita, 51 urte dituzu... (...) Nik desegin dut etxeko giroa, eta nik berregin dut, badakizu bizitzari buruzko kontzepzio aski kristaua dudala funtsean, are kristauagoa esperientzia honen ondotik(...).
‎Baina aizu: zu zeu ere ados agertu izan zatzaizkit kontu hauetan guztietan, eta zer arraio gertatzen zaizu orain? –eta, pentsamendu batek beste pentsamendu batera zeramala, jarraitu zuen–:
‎" bai: neu naiz estralurtar bat (edo estramartetar bat edo estradenadelako bat), eta zu zeu ere bai... estralurtarrentzat".
‎(Edo, bestela, erdizka zara, eta erdizkako kritikoa, baina ez kritikoa). Eta, ustez gauza apurrena izatera jarrita, ezin izan zaitezke zu zeu ere, ezin izan Zuzeu ere: kasik esan liteke jarri dioten izena ezagutzen eta onesten hastearekin uzten diola pertsonatxoak kritikoa izateari, bere buruaren, izenaren?
2009
‎Halaber, San Fermin jaietako irudirik onenak eskegiko ditugu webgunean eta zu zeu ere gure argazkilari izan zaitezke gure argazkiblogera argazkiak igota. Era berean, zezenak ukuiluetatik zezen plazara eramateko aukera izango duzu gure sanferminetako jokoan.
‎Baina abeslaria kanpotik begiratuta pertsonaia bat den bezala, bertsolaria hibrido bat da oso ondo zer den ez dakizun pertsonaiaren eta pertsonaren artekoa. Ezin duzu mozorro bat jantzi, baina ezin duzu zu zeu ere izan, neurri, errima eta gaiarekin baldintzatuta baitzaude.
‎Orduan, idazten duzunak autokonplazentziarako baino ez duela balio hausnartu duzu, zeure zilborrerako sortzen duzula, entzun gura zenituzkeen berbak idazten dituzula. Edo okerrago dena, soldatapeko kazetariengandik gutxi bereizten zarela iltzatuko dizu ezkerreko deabrutxoak, soldatapeko sortzailea zarela zu zeu ere, errepikatzen baino ez dakizula, inork esandakoa burumakur birsortzen, jada ez duzula zeuk entzun gura zenukeena ere idazten, inoren lasaitasunerako idazten duzula.
‎Kali Yuga aro gaiztoaren azken ostikadek haurgintza minetan bezala mundu osoa durduzatzen duten bitartean, belaunaldi berrien aitzindariok Lur osoan hazia zabaltzen ari gara, lau haizeetara, aro berria aldarrikatuz, martiri gaberik, gerra gaberik, gorroto gaberik, jelosia gaberik, traizio eta saldukeria gaberik; bizimodu berri bat, non emakumea eta gizona inolako susmo txarrik gabe batuko diren, zeren emakume bakar bat emakume guztiak izango baita, eta gizon bakar bat gizon guztiak. Eta zuk, Sara, baietz baietz zenion, zorion malkoak isuriz, eta ni orduan espirituak hartua sentitu, eta, harrigarriki, lurretik hamar bat zentimetrora aireratu nintzen; ni hala ikusirik, santoia aurrean belaunikatu zitzaidan eta buruaz lurra joka hasi, maisu deika niri, eta zu zeu ere maisu deika..., Namaste, Namaste," Zure baitako jainkoa agurtzen dut", Namaste, Namaste" nire barruko alderik jainkozkoenak zure barruko alderik jainkozkoena bedeinkatzen du", Namaste, Namaste," Unibertso osoa zeure baitan duzun leku horri, ohore", Namaste, Namaste... baina ez zenuen ezertxo ere ulertu, une hartako liluraren mende erori besterik ez, zeren, ha... Meditazioetan, halere, neure burua baretzea lortzen nuen, eta barru barrutik onartzen nuen neure karma, eta zurea ere bai, Sara, aszetikaren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere:
‎Gure taldea osatzen zuten neskek eta andrek, gazteak edo zaharragoak zirelako, ez zeukaten zure adin bueltako alabarik ez ilobarik. Esango nuke haien alaba edota iloba ere bazinela zu hein handi batean; eurek halakorik ez zeukatelako, bai, baina batik bat zu zeu ere maitagarria zinelako eurentzat (eta edonorentzat). Trankiltasuna ematen zidan niri haiek nola hartzen zintuzten ikusteak.
2010
‎Arte kontzeptuala, bideogintza... Aukera mordoa zenuen aurrean, eta zu zeu ere ez zinen eskulturan hasi.
‎Halaber, San Fermin jaietako irudirik onenak eskegiko ditugu webgunean eta zu zeu ere gure argazkilari izan zaitezke gure argazkiblogera argazkiak igota. Era berean, zezenak ikuiluetatik zezen plazara eramateko aukera izango duzu gure sanferminetako jokoan.
‎Lehenengo urratsa, izan ere, hiruzpalau edo lauzpabost urte lehenagokoa izan zen, nik zazpi zortzi bat nituela? zu zeu ere gogoratuko baitzara nola garaitsu hartan, hiriko ferietan, prestidigitadore bat egokitu zitzaigun, kapelupetik uso bat ateratzen zuena, harik eta Domingok petardo bat jarri eta usoa hegan joan zitzaion arte. Gizon bat ere bazegoen ondoan, prestidigitadoreari duro bat eskaini ziona, duro bat garai hartan dirua zen gero!?, baldin eta kapelutik beste uso bat ateratzen bazuen?
‎Heinrich, ni baino zazpi bat urte gazteagoa, eta ni. Heinrich eta biok, eman dizkizudan datuekin zu zeu ere ohartuko zinen honezkero, oso ezberdinak ginen:
‎Alabaina, paperok irakurtzen ari baldin bazara, horrek esan nahiko luke ni ez nagoela dagoeneko bizidunen artean, eta, horrenbestez, ez dudala zertan kezkatu, elkar ikusten dugun hurrengo aldian zer esango dizudan, zer esango didazun. Dena dela, ez dut kontatuko lotsatzen nauenik, eta zu zeu ere ez lotsatzeko eskatuko nizuke beraz, ni bizi nintzela elkarri izan genion maitasun eta konfiantzaren izenean.
‎Heinrich, ni baino zazpi bat urte gazteagoa, eta ni. Heinrich eta biok —eman dizkizudan datuekin zu zeu ere ohartuko zinen honezkero— oso ezberdinak ginen: aspirina batek liluratu ninduen ni, gripe batek eragin zidàn suzko minaren aurkako borroka gainditu ondoren, eta aitonaren pistolak Heinrich.
‎Baina oker ari naiz. Lehenengo urratsa, izan ere, hiruzpalau edo lauzpabost urte lehenagokoa izan zen, nik zazpi zortzi bat nituela... zu zeu ere gogoratuko baitzara nola garaitsu hartan, hiriko ferietan, prestidigitadore bat egokitu zitzaigun, kapelupetik uso bat ateratzen zuena, harik eta Domingok petardo bat jarri eta usoa hegan joan zitzaion arte. Gizon bat ere bazegoen ondoan, prestidigitadoreari duro bat eskaini ziona —duro bat garai hartan dirua zen gero! —, baldin eta kapelutik beste uso bat ateratzen bazuen... baina prestidigitadorea usoaren atzetik joan, eta gizona oihuka hasi zitzaion:
zu zeu ere
2011
‎Kolpea hartu ondoren, berriz, badirudi anitz gauza aldatu zitzaizkizula buruan, zeren istant bat lehenago guztiz betetzen baitzenituen jende ustez arauzkoak beharrezkotzat jotzen dituen arau guztiak zu zeu ere arauzko haur izan zintezen, eta istant bat geroago ez.
‎dela gaineratu du. Kazkabarrako begiraleak txoko kuttunak ezagutzeaz gain, zu zeu ere ezagutzeko baliagarria dela dio eta gonbidapena egiten dio edonori esperientzia hau bizitzeko.
‎Beti esaten duzu erasoa ondo ateratzen bada," zorriek" amorruz beterik erantzungo dutela, sekulako egur zaparrada jasoko dugula. Ez duzu pentsatu zu zeu ere hil zaitzaketela?
2012
‎Liburu horiek denak zientziarekin lotuta daude, eta zu zeu ere zientzialaria zara, zoologoa.
‎" Eta eskerrak ez zen dena aldez aurretik pentsatuta bezala gertatu, bestela zu eta zuen lagun guztiak aspalditik hilda egongo zineten eta, beraz, zu zeu ere ez zinen hemen gure artean orain egongo, liburu honen aurkezpena egiten." Paco de Eizagirrek arrazoi osoa zuela esan zion Labaien jaunari eta denok barrezka amaitu genuen.
2013
‎Zeharo esamesa asaldagarriak iritsi zitzaizkidan orain egun bi. Esan zidaten ez dela zure ahizpa ezkontzekotan dagoen bakarra, abantailarik handienaz ezkondu ere, baina horren ondoren zu zeu ere, Bennet andereñoa, batuko zarela, ziur ziurrenik, nire ilobarekin, neure iloba Darcy jaunarekin. Nahiz eta eskandaluzko faltsukeria izan behar dela dakidan; nahiz eta nire ilobari halako gauza bat egia izan litekeela suposatzeko irain handia ez niokeen egin nahi, istantean erabaki nuen honantz abiatzea, zu nire sentimenduen jakitun jartzeko.
‎Tolosan finkatu zen zure familia, han jaio zen zuen aita, eta baita zu zeu ere, 1928an, gerraurrean. Zer giro bizi izan zenuen urte haietan etxean?
‎Bi paje txikiak, Vicente eta Miguel Antonio, etxera iritsi zirenean, lehenengoak guardiari parte ematera joan nahi zuen, baina besteak burutik kendu zion asmo hura, esanez," ez, bestela zure aita eta ama eta beste guztiak hilko dituzte, eta zu zeu ere bai, eta baita ni ere. Egin dezatela nahi dutena".
‎Ederra litzateke, inork hori ez ahaztea zu zeu ere ez ahaztea, Paul Averhoff.
2014
‎" Ekarri zuk zeuk ahalik eta lagun gehien ekitaldira: izan zu zeu ere saregilea!".
zu zeu ere gabe geratze hori izango da
2015
‎Hasperen luzea atera zaizu telefonoa eseki eta berriz ere sofan eseri zarenean. Arrebaren deiak eskertu egiten zenituen hasieran, emazteagandik banandu berritan, bakarrik bizitzen hasi zinen garaian, baina orain dena aldatu dela sentitzen duzu, eta zu zeu ere aldatu egin zarela, orain arte izan zarenarekin zerikusirik ez daukala orain zarenak. Egia da negozioaren porrotak eta emaztearen erabakiak jotako aharia bezala utzi zintuztela, galduta, nora jo ez zenekiela.
‎–Kutixiak, desira duzun bitartean existitzen du; desira ez duzunean edo desira hori konplitu duzunean, desagertu egiten da eta harekin batera hiltzen zara zu zeu ere pixka bat...
2016
‎behar dela; eta, BESTERIK GABE gauzak normal jarriko direla(...) Krisia sakonago delako, bai instituzioak, bai morala, bai dena, koloka daude gure begien aurrean. Eta zu zeu ere bildur zara oso; eta ez zinake gaur inolaz ere ausartuko, esate baterako, kalean zehar, are gutxiago gazte biltzar batetara, Asis-ko Frantses edo Arseko Apaizari buruzko liburu bat besapean daukazularik agertzera. Herabe zara kristau fedea, edo gelditzen zaizun azken apur hori, erakusteko.
zu zeu ere osotasunaren zurrunbilo dantzatuan barneratzen
‎mutazioen legearen arabera zu zeu ere izan zaitezkeena
‎–oihukatzen du azkenean Karmelok berbak topatuta?, hobe duzu hortik ez jarraitzea, entzun!? Ez hasi zu ere popatik ematen, ze bestela, neuk topako dut zelan zu zeu ere harrapatu.
2017
‎Raparen disko askotan, ba B aldean, batez ere maxisingeletan, biniloetan, egoten ziren ere... zera, ez!... instrumentalak egoten ziren, zu zeuk ere improbisatzeko edo abesteko horren gainean. Orduan esan nuen, jo!
‎«Ezagutu izan ditut herritar onak ziren juduak ere. Baliteke zu zeu ere hala izatea», diot nik.
‎«Ez dezatela nire begiek sekula ikusi neure umeek hori onartu beharra duten eguna, bekatuaren ordaina», dio berak. «Nahiago nuke zu zeu ere hilkutxan hilda ikusi».
‎Jendeak eskultura baten arrazoiak galdetzen dizkionean, berak gauzak intuizioz egiten dituela erantzuten die, atezaina zenean bezala. . Intuizioak leku garrantzitsua du eta zu zeu ere harritu egiten zara gauzak ondo ateratzen direnean?, esan ohi zuen eta berari gertatutako pasadizo bat aipatzen zuen proposamenean: behin Atotxan gauez jokatzen ari zirela korner batean ikusi omen zuen baloia area ertzera zihoala eta atera omen zen harrapatzeko jauzia egitera, baina argi foku batek itsutu zuelako azken metroetan ez omen zuen baloirik ikusi, baina intuizioari esker bi eskuekin harrapatu egin omen zuen.
‎Tontotuta geratu naiz argiari begira, energia bizi horri so, une batez non nagoen ere ahaztuta. Bat bateko mugimendu batekin apurtu dut nire garun ihesaldi hori, eta ohartu naiz zu zeu ere eguzki izpiek harrapatuta zauzkatela, batek daki gogoa non. Argiari begiratzeari utzi gabe, maitekor paratu duzu eskua nire sorbaldan eta etzanarazi nauzu leun.
‎Inori ez zaizkiolako interesatzen hegaldi bat galtzeagatik bizitzaren zentzua planteatzeraino iluntzen diren pertsonak, baizik eta horren guztiaren gainetik hizketaldi barregarri bat eraikitzen dakitenak, anekdotak, azaleko barreak, bizitza kabroiaren aurrean beti aurrera egingo dutela antzezten dutenak. Horregatik sarri harritzen dira ingurukoak, ohartuz gero zuk zeuk ere badituzula une horiek, ilunak, eta, konfesa dezagun gure artean, barre horren guztiaren artean tarteka ikusten utzi behar da, zinismo dosi zehatzarekin, zu zeu ere iluna zarela, azaleko graziaren atzean badagoela mundu hori, sarri are interesgarriago bilakatuko zaituena gaur kuleroak kendu nahi dizkiozun horren begietara.
‎Gaixorik nengoen ni. Eta zu zeu ere, ni zainduz, gaixotu egin zinen. Literalki.
‎Batere umorerik baldin baduzu, zu zeu ere igoal berean liberti zintezke Goizuetako hidalgoen eta gainerakoen zerrenda sekulako hauekin. Bukatzeko esan, ageri direla kontu polit askiak, etxez etxe ongi erreparatuz gero.
2018
‎Gero, ikusi da emaitzak zeintzuk diren.Jokalariek huts egin dizuten sentipena al duzu. Bat batean, ez. Agian, zu zeu ere erreta zaude, eta haien erabakia onartu egiten duzu. Gero, hotzean pentsatuta, arantza hori geratzen zaizu.
‎Gero, ikusi da emaitzak zeintzuk diren.Jokalariek huts egin dizuten sentipena al duzu. Bat batean, ez. Agian, zu zeu ere erreta zaude, eta haien erabakia onartu egiten duzu. Gero, hotzean pentsatuta, arantza hori geratzen zaizu.
‎Eta, harrapatu gintuzten arren, oihartzun ona izan zuen ekintzak, benetan balio izan baitzuen jendea arazoaz konturatzeko eta mugitzeko; mundu guztia interpelatzeko balio izan zuen, eta guretzako pertsonalki ere ikaragarria izan zen prozesu guztia. Nik uste dut desobedientzia ekintzek hauxe dakartela, alegia, zu zeu ere interpelatzen zaituztela. Ez zara berdina ekintzaren aurretik eta ondoren.
‎Desobedientzia ekintzek hauxe dakarte, alegia, zu zeu ere interpelatzen zaituzte. Ez zara berdina ekintzaren aurretik eta ondoren.
2020
‎Akaso horrek badu zerikusirik zurekin, Victor? Batzuetan iruditzen zait idazketa dela, edo sormena, edo antzerkia egiteko unea, benetako jainko bakarra, ahalguztiduna, guztia ikusten duena, zu zeu ere agerian uzten zaituena fikzioaren bitartez ezkutatzen saiatzen zarenean. Pentsamendu horiek datozkit behin eta berriz, bihotzerre baten modura:
2021
‎Beti dugu gerora zerbait egonen delako sentsazioa. Gero, ordea, zure 40 urteko lagunek esaten dizute ez dela horrelakorik pasatzen, eta zu zeu ere ohartzen zara hala dela; hau dela bizitza, bere sinplean. Hain justu, lanean bildurik dauden poesietako askok lagunartean izandako solasaldiak dituzte abiapuntu.
‎Guztia da berria, ezezaguna, guztia dago ezagutzeke, arakatzeke, miatzeke eta aztertzeke. Instalazioak, espazioak, eta zu zeu ere.
‎Ikasleekin batera berbetan zoazela itinerarioko puntuen arteko harat honatetan, ezin diozu ihes egin oroitzeari zu zeu ere ikasle gaztea izan zinela aspaldi batean, ezin diozu itzuri egin orduko ikasle gaztea gogoratzeari. Noski, deskubritu gabe zegoen iridio anomaliarena, argitaratu gabe behintzat, eta, beraz, abiatzeke zegoen meteorito suntsitzailearen hipotesi emankorra.
‎Baina, ez da hori. Ikasleekin elestatzean zu zeu ere tipi tapa zoaz haien artean, eta ia konturatu barik printzaka datozkizu izan zinen ikasle gaztearen irudi izoztuak, kuku arinak egiten dizkizute, eta une batez zu zeu ere ikasle gaztea zara —aldeak alde—, Algorrigañeko xendra estuan San Telmo ermitarantz.
‎Baina, ez da hori. Ikasleekin elestatzean zu zeu ere tipi tapa zoaz haien artean, eta ia konturatu barik printzaka datozkizu izan zinen ikasle gaztearen irudi izoztuak, kuku arinak egiten dizkizute, eta une batez zu zeu ere ikasle gaztea zara —aldeak alde—, Algorrigañeko xendra estuan San Telmo ermitarantz.
2022
‎Kontua da luzeegi iraun duela gorabehera honek. Lokazti horri eragiten badiozu, mila demoniozko estualdian sartuko duzu K, eta zu zeu ere kinka larrian egongo zara. Eta baita ni ere, horretara ezkero.
‎Zer bertsolari galduko genuken bestela? Ziurrenik zu zeu ere bazara, eremu soziolinguistiko erdaldun (edo erdi mailako) bateko gazte batentzat, bertso eskolak, identitate euskaldun eta kritikoa garatzeko sortu ditzakeen abaguneen adibide eta erakusleiho.
‎Egia da gehiegi hitz egiten dudala, gehiegi hitz egiten dut baina inoiz ez psikoanalistaren aurrean, bere presentziak pentsamendua garatzea behaztopatzen dit, gainera ez zaio interesatzen, espezializatuegi dago, nik esaten dudanaren  atzean aditzen duen horretan zentraturik dago, nik jakin gabe ere dakidan horretan, eta ezer esatea ez du merezi, aurretiaz dakizunean zer esatea ez den komeni, psikoanalistaren arreta beste nonbait dagoenean, era guztietara ere, ezer ez dagoen toki batean, ez bero ez hotz egiten duen tokian, eta batzuetan lepazamarreraino egiten dut, dibanean etzanik, ezin dut eraman psikoanalista bere eguneroko kezketan babestea, egin behar dituen erosketetan eta hurrena idatzi behar duen liburuan, eta hura bere erosotasunetik atera  tzeko handiagoa denean nire desioa nire isiltasuna baino, gauez egiten ditudan ametsak kontatzen dizkiot, haiek nire ordez hitz egin dezaten, aditu hau psikoanalista jauna eta zeuk esan, askoz interesgarriagoa naiz gauez, loak ia eder egiten nau, tamaina handiko ametsak egiten ditut, ekaitzak eta enbatak amets, hil arriskuak eta kode sekretuak amets, erorketa askean amiltzen diren igogailuak, lur azpian milagarren solairuan lehertu arte, igogailuak umedade eta kakalardo mundura buruz amiltzen ezerk eusten ez diela, eta mundu horretatik ezin irten dira igogailuak amildu eran zuloa ezarian ezarian itxi egin delako, berrogei mila solairuko eraikinak iheska doan jendearen buru gainera abailtzen ari direla egiten dut amets, eta bitartean inurri itsu mordo bat eskapo doala, pasatzen diren autoei arretarik eman gabe, itsasondo abisalekin eta aldiro mozten diren telefono deiekin egin dut amets, kaixo ama, ez dut ezer aditzen, ez negar egin ama, non zaude, zure zenbakia galdu dut, ahaztu egin dut, baina esadazu, gaizki aditzen dizut, eta zergatik ezin ote dut hatzik mugitu, zergatik ezin ote dut hitzik egin, eta hau luzatu egiten da mila modutan ere, ez dute erantzuten, telefonoa hutsari joka ari da, zirkuitu elektrikoen espazio mugagabeari joka, ez dute erantzuten badakitelako neu naizela, zenbaki faltsua delako, linea okupaturik dagoelako eta dirurik ez dudalako, galdurik nago munduaren azkenean, goitik behera putzu arrokazko batera amiltzeko zorian dagoen eraikin bateko gainaldean, kaixo ama, non zabiltza, nola urrundu ahal izan naiz zugandik puntu honetaraino, nola egon ninteke zure bizitik mila kilometrora, hemendik ezin duzu nire ahotsa aditu, nola utzi ahal izan zaitut bakarrik ohe horretan, hiltzen ari zaren horretantxe, baina hobeko dut orain hitz beste egin, ez dut amets horiez gehiago hitz egin nahi, uste dut beti egin izan ditudala ametsok, ama negarrez ikusi nuenetik aitak hots egiten ez ziolako, aita laneko bidaian joana zelako bere gastu kontuak harturik, ahaztu egin nau esango zidakeen amak nire presentziaz ohartu izan balitz, ez du nigan ez zugan pentsatzen, beste emakume batekin dago, esan zezakeen amak, baina hobeko dut horretan ere ez sakondu zeren inoiz ez naiz helduko esan ez zidanaren hondora, eta joan den astean edo joan den hilabetean, ez nago seguru, hamar urte nituela egin nuen amets, nire aitaren alaba nintzela eta atsegin eman nahi niola, nik eskolan egindako marrazkiei begira zegoen, neska txiki baten marrazkiak ziren, zeru zuria eta laino urdinak, eguzki horia arraia gorriekin eta zelai berdea, eta zer da infantilago halako marrazki bat baino, non tximiniak oker ageri baitira etxeetako teilatuetan, baina aita ez zen hori pentsatzen ari, begira, esan zidan, gaizkia zeruan dago, ernamuinean dago, jaio zain dago goritu ahal izateko, paperari su emateko, eta marrazkiko zeruari begiratu nionean serpentina urdinek estalia ikusi nuen, zeru tormentatua zen, eta izarrak zurrunbiloek zeramatzaten, esne bidearen itsasbeherarekin batera, eta brastakoan zerua higitzen hasi zen, serpentina urdinez irakiten, baina gero eta gutxiago ziren urdin eta gero eta gehiago ziren beltz, sugearen odolaren beltza da, erantzun zidan aitak nik galdera egin izan banio bezala, jakingo ez banu bezala, zeru desatsegin bat milioka suge beltzezkoa, ez aita, oker zaude, zeru guztiz zuri urdina da, Mariaren soinekoa bezain, bai, egia da ...anu bezala, zeru desatsegin bat milioka suge beltzezkoa, ez aita, oker zaude, zeru guztiz zuri urdina da, Mariaren soinekoa bezain, bai, egia da, zeru urdina da gaur baina nolanahi ere gaizkia hortxe dago ezkutaturik, erdizka ageri da horko lainoen artean, begiratu hurreagotik, antzematen zaio, toki guztietan dago eta oroz gain haurren marrazkietan, oroz gain zure haur buruan zeren hazten zarenean zu zeu ere suge izango zara, ez duzu suge itxura izango baina suge izango zara, zeru urdinaren itxurapean irakin egingo duzu, baina hori ez da egia aita, ezin da egia izan, eta amets hartan ni triste nengoen zeren inork ezin zuen ezer egin, okerra egina zegoen, beharrezkoa zen, eta eskuan neuzkan gainerako marrazkiak erakutsi nahi izan nizkionean haietan maleziarik ez zela berari frogatzeko, suak ha...
‎Hobe izango dugu hala ere inportanteenera itzuli, nire ahoko trafikora, ezin konta ahala buztan horiek haraxe hustu nahirik dabiltza urduri, gero berriz ere urduri egoteko, eta zuk ezin duzu jakin, zu zeu ere puta edo bezero ez bazaitugu behintzat, hori ere oso litekeena baita, zuk ezin duzu jakin zer den zure desioa piztea bilatzen duen desio bati aurre egin beharra, baita desio ez duzunean ere, hobeto esan, desiorik jada ez duzunean agortu egin zaizulako, zure klitoriak ezpal bat iduri duenean behin eta berriz laztantzearen eraginez, eskaini nahi den plazeraren tirania duzu, nahikoa dela pen...
‎Miresgarria iruditzen zaizu, orduan, oroimenak testuinguru horretan betetzen duen eginkizuna. Gai izango al zara zu zeu ere horrelako xehetasunez zure onetik aterata biziko duzun momentu latz hori gogoratzeko. Hain ondo transmitituko ote diezu etorkizuneko beste amei zure testigantza?
2023
‎Taldea ondo ari da, eta zu zeu ere bai. Lau gol sartu dituzu bederatzi jardunalditan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia