Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 4.875

2000
‎Aspaldian donostiartua bada ere, herri kidea eta lehengusu propioa dut. Gaztetan norbaitzuk" El pajas" deitzen ziotela badakit; bere" pajamentalak" egiteko ohiturari zitzaiola pentsatzen dut.
‎Askotan gertatzen den moduan, Euskal Selekzioaren aldeko hitzak hortxe geratzen ziren, hitzetan. Azkenean berdinketa zelaian, bi eta bi, zein bulegoetan, selekzioari behar zuen bultzada ukatzen zitzaiola ikusirik.
‎Tarteka mindu ere egin zituan baten batzuk". Erdipurdi atera zitzaiola kontua, beraz. Dena dela, barren barrenetik hurrengoan hobeto desiratuz edo, agur esaterakoan aholkua eta guzti eskaintzen zioten:
‎Fiskaltzak Cardenalen bitartez erakutsi duen jarrera publikoa zeharo okerra iruditzen zait. ENA edo euskal agiriari ezin zitzaiola balorerik eman esan zuen, baina Maria Jose Galindoren epaiak ez zuen hori esaten, baizik eta ENAk identifikatzeko tresna bezala balio dezakeela, futbol taldeko edo herri liburutegiko beste agiri batek balio dezakeen bezala. Jakina, agiri hauek ez dute balio ofizialik, ez baitira botere ahalmena duen instituzio batek emanak.
‎Felipe IV.ak, bere aldetik, Juan de Isasi eibartarra hautatu zuen bere semeen, ayo? (irakasle gisa), eta Elgoibarren 1635eko apirilean egin ziren Gipuzkoako Batzar Nagusietan irakurri zen bere gutun bat, non zioen Baltasar Printzeari gogozko zitzaiola euskara: –gusta su alteza a ratos que se le hable en bascuence y cuenta en nuestra lengua algunos números muy naturalmente?.
‎buruz Txillardegi ta Mitxelena jaunen artean. Txillardegi ez genun konformesari irabazlearen iritziarekin existentzialistai buruz eta Mitxelenak agindu zion Txillardegi gazte pizkorrari Berasaluzeren oker usteak zuzenduz lanik egiten bazun, arenarenalboan argitaratuko zitzaiola aldizkari ontan. Txillardegik itzetik ortzera baiezkoaagindu zion eta laister gozatuko gera noski bere idazlan ernegarria ausnartuz?.
‎Saiatu gabe ez nuen etsiko, ordea. Jakin egin nahi nuen, jakin egin behar nuen.Gauza ezaguna zen ezen, 60ko hamarkadan zehar, Euskal Herriko beste komentuaskotan bezala, San Salbadorreko kaputxinoenean ere aterpea eman zitzaiola euskalerresistentzian zebilen hainbat gazteri. Ez zen seguru asko armarik gordeko aldareanbaina batek baino gehiagok emango zuen han gaua, guardia zibilak etxera bila azalduta, beste aldera pasatzeko modua aurkitu artean.
‎Pasako zitzaiola uste zuen aitak baina, ez horixe. Hurrena joan zitzaionean kontuberari ekin zion.
‎Nahiz eta aspaldidanik esan duten espezializazioaren moda estatubatuarra irrati orokorrari zeharo nagusituko zitzaiola , egia esan, joera horren geldotasuna ezin ukatuzkoa da, berezitasun programatikoa iragartzen duten zenbait faktore ageri diren arren. Faktore horien artean, eskaintzaren aniztasuna eta teknologiaren bilakaera aipa daitezke.
‎Napoleon-ek berak oso argi zuen, goian genioen bezala, populazioari irakatsi egin behar zitzaiola , Estatuaren eta Nazioaren arteko lotura gauzatu zedin, lotura hori ez baita jendeak berez, besterik gabe, barnera dezakeen zerbait. Estatuaren zerbitzurako, eta Estatu Nazioa sortzeko hain zuzen, guztiz premiazkoa iruditzen zitzaion hezkuntza aparatu sendoa egituratzea.
‎Gau osoa eman zuen eztarriko lakarra kendu nahian, koj koj koj moduko zaratatxoekin. Eztarria findu nahi izan zuen bost arrautzaren zuringoak janez, baina bere aurpegian izua gailentzen hasi zen gero eta nabariago, ikusten baitzuen dena alferrik zela, ez zitzaiola kanturik irtengo eguneko hain une garrantzitsuan.
‎Txemak ez zekien. Soilik erlojuari azken begirada bat bota ziola, neskaren berbaldia ziplo eten zuen" oso begi politak dituzu" moduko esaldi bat ahoskatu zuela, eta neska harriturik geratu zitzaiola so, batere politak ez ziren begi haiekin. " Eta gainera oso atsegina zara".
‎Gero aitortu zidan bera izan zela konpresak gurditxotik atera zituena, eta ondo irten zitzaiola . " Eta beste bostak?", itaundu nion.
‎Esan zidanez, Dingleko atentatuaren egunean ere nirekin jator hitz egin besterik ez zuen nahi. Nahiko tristatuta itzuli zela etorritako bidetik, nire erantzuna ez zitzaiola asko gustatu, zakar jokatu nuela berarekin. Eta egia da.
‎Txema sukaldera joan zen, une hartan hutsik zegoelako eta ez zuelako gogorik ordenagailuko pantailan azalduko zitzaizkion hitzak (eta gutxiago hitz horiek sortuko zioten ohiko zirrara) inorekin konpartitzeko. Jakinda, gainera, Eiderren krudelkeria ikaragarria ari zela izaten, eta horren ondorioz Txema sarritan hasten zitzaiola maldizioka neskalagunari, mekauenka hormak eta mahaiak kolpatuz. Horregatik, sukaldean entxufatu zuen ordenagailua, logelan eta saloian jendea zegoela egiaztatu ostean.
‎Zoragarria izan da aireportuan besarkatu dudan lehen aldia. Uste nuen ez zitzaiola pasa den urtean bezain ondo irtengo, baina argi utzi dit askoz ere hobeto irteten zaiola: " Eider", esan du, eta aspaldiko partez lurrikara nabaritu dut barrenean, Connemaran gertatzen zitzaidan bezala.
‎Eta hala ere Txemak aise ezagutu zuen. Eskotearengatik batez ere, lehenago ere esana baita aurpegian erreparatzea zaila egiten zitzaiola , eskotetik aske izateko borrokan aritzen ziren meloi haien ikuskizuna aurrean izanda. " Rocío García de Mainueta!", egin zion oihu, izen abizenez, eta honek, begirada hotz baina seguruz:
‎Eta orain ere, Irlandan zehar bueltaka zebilelarik, lana ematen zion hizketan hasi beharrak. Esan nahi baita askoz errazagoa zitzaiola kaleetan zehar, eta aterpetxeetan, eta autoen barruan ere berbarik ez egitea. Oroitu nahiari ere ez zion onik egiten berbetan aritzeak, zeren bien bitartean leihatilaren bestaldetik ihesi baitzihoazkion Eiderrek urtebete lehenago ikusitako paisaiak, eta langarraren tantak zelai (oraindik ez guztiz) esmeraldetan, eta bidean utzitako herrixkak, denboraren nozioa ezagutzen ez dutenak.
‎Rocío, gainera, egona zen jadanik Irlandako hego hegoko hiri honetan, eta ez zuen errepikatzeko gogorik. Nahiago zuela Killarneyra joatea, askoz ere gehiago gustatu zitzaiola , eta (ni tentatzearren esan du hau) Killarneyn hasiko nintzela usnatzen barruan daramadan benetako Irlanda horren lehen lurrin eta kresal usainak. Horrelaxe esan dit.
‎Baina gero etxean datoz komeriak, ohera sartu aurretik Eider gau batez ordezkatzeko zorian egon zitekeen ilehori horren omenezko kanpai jotzearekin. Azken hilabetean behin gertatu zitzaion Txemari, oraindik istripuarena guztien memorian fresko zegoela, zenbait begirada gurutzatu zitzaiola tabernari gazte batekin. Eta beharbada ez zen aukerarik egongo bizitza errealean.
‎Bada, jaun Albert Etxegoienek bazuen anaia bat, zeinari Henrik baitzeritzan, eta zeinak kutxa tipi batean gordetzen baitzuen Estebanek skribatu karta. Eta jaun Albert Etxegoienen anaia hura egun batean Maulerat ezkondu, eta badirudi ezen bere ondasunen garraioan kutxatxoa gurditik erori zitzaiola , eta halaxe galdu zuela gutuna. Eta Henrikek hartu desgustua izugarria izan zuan, zeren bera ere protestant baitzen, eta zeren, halatan, biziki estimatzen baitzuen karta hura, halako moldez, non bere morroietarik batekin itzuli eta gibelatu baitzen, haren bila... alferrik.
‎Bai, badakit oso liburu diferentak direla, konparaezinak eta juntaezinak alde batetik, jeneroetarik hasi eta prosaren azken gorabeheretaraino; baina, bertzetik, zalantzarik ba ote dago, batari zein bertzeari darion spirituaz denaz bezainbatean, ezen Gero k ez duen zabaltasuna eta irekitasuna duela Heptameron ek, gizarte libreago eta permisiboago baten aieru eta seinale...? Eta ez al zaizu iduritzen, ildo beretik, ezen mosen Bernat Etxepa reri ere neke eta gaitz gertatuko zitzaiola egun hainbat poemaren skribatzea, nola skribatu baitzituen bere denboran?
‎Begi bistakoa zen ezen present haiek ez zirela, ohi bezala, berdinak, zeren fardeltxo bat luzea eta astuna zen, eta bertzea tipia eta arina. Fardel luzearen idurirat, berehala ohartu ginen Mattin eta biok zer izan zitekeen, eta, hala, fardelak laxatzen eta destolestatzen hasi baino lehen aitaren ohiko erritualari aitzinatzen zitzaiola , Mattinek erran zuen:
‎Bai, guztiz oroitzen dut orain eszena hura, zeina nik hamar urte bete berriak nituela eta jaun Marcel —don Frantziskoren ondoko prezeptore berria— orduko etxean genuela izan baitzen; eta oroitzen dut bazkal aitzin izan zela, eta ama ere, halakoetan ohi ez bezala, ondoan izan genuela egun hartan. Eta, horrela, eni xuxendu hitz haien ondotik amari artezten zitzaiola , aitak erran zuen:
‎Eta estrofa hura kantatu zuen, boza eztarrian hausten zitzaiola , eta ezin izan zuen handik aitzina egin. Eta bi nigar purpuila erori zitzaizkion orduan... eta neuri ere nigar egiteko gogoa etorri zitzaidan.
‎...milia oneko gizon ongi hazia eta ongi hezia zirudien, eta bere moduetan eta usantzetan ere, jendeari zor zion tratuaz denaz bezainbatean, halakoa zen... baina, aldi berean, gogorra eta hertsia zen, noiz eta erlijioneaz mintzatzen baitzen edo noiz eta bere sinestearen eta berak ikasi teologiaren zimenduak jokoan ikusten baitzituen; erran nahi baita ezen, egoera menerat zuen bitartean, igarri egiten zitzaiola zer kondizinotako gizona zen, baina guztiz aldatzen zela haren itxura egoerak bere menerat zuenean, begiak zorrozten, behakoa gogortzen eta ezpainak mutur iduriko batean aitzinatzen zituela. Ber tzenaz, gure aurkientza hartako anitz apez ez bezala, gizon jantzia zen... baina jantzi bakarrekoa.
‎Izan ere, behin eta birritan erraiten zigun aita Leokadiok ezen atseginari, noiz eta ukitzen baikintuen eta gorputzean barrena sartzen, uko egin behar zitzaiola , eta arbuiatu eta errefusatu beharra zegoela, halatan, ezezko batez, zeinak atsegina bezain biribila behar baitzuen. Eta, nola tentaldi orotan borroka etenik gabekoa zen eta mementu bakoitzean ziren baiezko bat eta ezezko bat elkarren etsai, eta nola, bertzalde, mementuz mementu behar zuen ezezkoak bentzutu eta garaitu, zeren, Axularrek berak zioen bezala, bekatuaren egiteko aski da puntu bat, gogoaren egozte bat, borondatearen deliberatze bat eta konsentitze bat, eta zeren aski baitzen, ondorez, baiezko bakar baten garaitia ahalegin osoaren bekatuzkotasunaren erabakitzeko; eta nola, finean, milaka eta milaka ezezkoren artean ez zen gaitz ez neke baiezkoren batek menera nintzan edo zalantzan utz nintzan —eta hura beti zen errazago, noiz eta itzartzen bainintzen supituki eta deblauki, amets lizun batetik—, hala kutsatzen ninduen baiezko hark punturen batean, eta puntu hark bertze puntu guztiak kutsatzen zituen, nola edateko ontzirat isuri pozoin xortak ontzi osoa, eta hala sentiarazten ninduen, neure deusezean, kulpant eta bekatari... are gehiago kontatzen ari natzaizun kasu hartan, Mattin anaia hilik zetzalako.
‎Eta aita Bartolomek erran zuen orduan ezen Mattin deabruak hartua zela, eta hura gorputzetik atera behar zitzaiola lehenbailehen, baina aita guztiz koleratu zitzaion eta erran zion ezen ez ziola hura aditu ere egin nahi.
‎—Amets bat izan diat —ihardetsi zidan, hitzak elkarren ondoan paratzea neke eta gaitz egiten zitzaiola , boza dar dar— Gaua zuan, eta ni erreka ertzean nengoan, etzanik eta gogoa galdurik, noiz eta suzko begi bi ikusi baititut bat batean, basotik eneganat zetozela, eneganat zetozela... Eta, begi haiei beha, liluraturik geratu nauk halako batean... eta gero atzapar bat sentitu diat aurpegian, eta...
‎Horrela sosegatu nahi izan nuen Mattin, baina alferrik, zeren baitzirudien ezen landare pozointsu bat bezala errotu zitzaiola amets hura buruan, eta hala gertatu zen ilunabar hartakoa.
‎Borondate onez ari ote zen, bada, osaba, eta amorosturik zegoelako agertu ote zigun bere ezkontzeko asmoa, pentsaturik ezen aitari edo amari bihotza beratuko zitzaiola eta haien kontsentimenduarekin eraman zezakeela aitzina bere asmo hura. Zeren eta erdibide baten bila ibil baitzitekeen orduan ere osaba Joanikot, ezkontza harekin urrats bat aitzina egiteko asmoz, baina inguruko jendearekin hautsi gabe, nahiz eta bazekien ezen milatik behin gerta zitezkeela horrelako gauzak...
‎Pierre Gassendiren erranetan, berriz, bazegoan Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat —Galileoren laguna, nahiz eta ideietan etsai eta izterbegi—, teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena, sinesten zuèn mundua irauli eta uzkailiko ote zitzaion beldur. Baina nagok ezen, behatu izan balu ere, bertze hogei haiei bezala gertatuko zitzaiola , eta Alessandrok bezala erranen zuela: " Ez dut ulertzen!
‎Iduri du ezen, neguko gau batean, emazteki bati katu beltz bat azaldu zitzaiola , noiz eta sukaldeko beroan berant arte iruten geratu baitzen; eta, biharamunean, orobat gertatu zitzaion; eta sukaldetik uxatu eta ohildu nahi izan zuen, eta ezin; eta, izuturik, kontatu zion senarrari, eta honek ihardetsi zion ezen jabal zedila eta sosega zedila, zeren biharamunean bera jaitsiko baitzen sukalderat, emaztearen soinekoa jantzirik; eta, bete zuen senarrak bere hitza, azaldu zitzaio... " Gizona, eta iruten...?"; eta gizonak erran zion:
‎Eta osaba Joanikotek, orduan, mementu hura profitatu eta, betartea argitzen zitzaiola , erran zuen:
‎—Mutil gaztea haiz, Joanes —erran zidan, Alessandroren goait geunden egun haietarik batean, biak ere aski antsiatsu orduko, kapitain italiarra uste baino berantago zetorrelako—, eta, gazte guztiak bezala, begiak kanporat zabalik dauzkak; ordea, nola kanporat beha dagoena kanpoan geratzeko perilean baita, heure baitari beha ere jarri huke, eta gogoeta egin, heure arimaren eta heure gogoaren indarztatzeko eta sendotzeko, bidaia honetan... —eta, betartea iluntzen zitzaiola , erran zidan—: Izan ere, aita Bartolomeren itzalak kezkatzen naik, zeren eta, oso oker ez banago, gure jesuita ez baita jaun Marcel handiaren ezpalekoa... eta haren hitz sutsuak gerlarako deia dituk.
‎Eta gauza haiek guztiak oroitarazten zizkigun aitona Nikolasek bere kezko eraztun eta laino tipi haien artean, batzuetan keari beha geratzen zela, bertzeetan guri; egun batean, ordea, urrunerat beha paratu zen, eta begietako beira hezatzen zitzaiola eta xipatzen, erran zuen:
‎Eta Maddalenek eskuak osabaren bururat eraman eta, adatsa ferekatzen ziola, erran zion: " Nik ere bai berori..." Eta, betartea iluntzen zitzaiola , gaineratu zuen: " Baina berori Emilianirekin ezkonduko da azkenean, eta ulertzen dut, ni neskamea bainaiz, eta ez handikia, Emiliani bezala..." Eta osabak, burua goraturik, erran zion:
‎Lagun onak dituzu, bertzalde, kozinari onak dituztenak, eta haietarik batekin trukea egin dezakegu". Eta, irriz hasten zitzaiola , aitak ihardetsi zion: " Irriz ari natzaizu, baina haserre nuke, Graziana.
‎—Zergatik erraiten duk hori? —galdetu zion honek, betarteko irria artean ezabatu ez zitzaiola .
‎Eta nik aitari behatu, eta ohartu nintzen ezen are zabalagoa egin zitzaiola irria, zorioneko berriaren jakiteko desiros; amak, aldiz, fidakaitz zirudien, zorion ustezkotik zorigaitzik handiena igurikiko balu bezala.
‎Irri karkara betartean izozten zitzaiola , zaldun errabiatua are errabiatuago jarri zen, eta, bere lagunei beha paratzen zelarik, erran zuen:
‎—eta, boza eztitzen zuela, erran zuen—: Aldiz, ene nagusiaren alaba munduan den neskarik gozoenetarik eta bihozberenetarik da —eta, boza zintzurrean goiti hausten zitzaiola , finean, edo hausten zuela, hobeki, bere ezintasunak azaldu zizkigun, molde ezin teatralagoan—: Aineza nik neure behatzaren eskaintzeko ohorea, hain neska xarmantaren alde eta fabore...!
‎Eta, ohartu zenean ezen ene gogoak baretzerat egin zuela eta nigar purpuilak guztiz agortu zitzaizkidala, don Venanciok kontatu zidan ezen Nenbori pena ezin penagarriago hura sartu zitzaiola bihotzean eta ezin izan zuela pena hura bere baitarik erauz, ni preso eraman nindutenetik... eta gaixoa apetitua galtzen hasi zela eta egun osoak kantuan emaiten zituela, nitaz oroiturik, halako suertez, non egun batean buru buruan sartu baitzitzaion ezen presondegiaren inguruneraino joan behar zuela, nik kantatzen entzun niezaion... eta hartarakotz lagundu ziola bere neba Gunbek... eta biak joan...
‎—Infernuan, alegia...! —ihardetsi zion bizkaitarrak, sutan jartzen zitzaiola .
‎Eta hiltzerat kondenatuko ninduten, zaude segur, baldin don Venancioren ardurari eta haren dilijentziei esker izan ez balitz, zeren aitortu baitzuen hark, ene kontra jokatu zèn judizioan, ezen hamaika hamabi urtez ezagutu ninduela eta kontzientzia oneko gizona nintzela, giristino zaharra, ohorezkoa, eta ez dakit zenbat gauza gehiago, eta neke eta gaitz egiten zitzaiola , halatan, ni nehor hiltzeko gai izaitea, defentsa propioan ez bazen, eta guztiz sinetsirik zegoela bera ere, falsoki akusatzen ari zitzaizkidala.
‎Eta, hiltzeko guti falta zitzaiola , erran zidan:
‎Eta batzuetan, gainerat, akort egoiten ziren. ...itzuen jaun Marcelek, konparazione, bere liburuen artean, Huarte Garazikoaren Exa men de ingenios liburu famatua ere, Anberesko edizino zentsuratu gabekoan —zeren baitakizu zer gorabeherak izan dituen liburu honek Inkisizionearekin—, eta ikustekoa zen nola bai batak bai bertzeak goraipatzen zuten liburuaren zati inportant hura, non egileak adierazten baitzuen ezen naturalezari eman behar zitzaiola naturalezari zegokiona, eta Jainkoari, Jainkoari zegokiona, behiak ere hegaldaka ikusi nahi ezean, puntu hartaz denaz bezainbatean guztiz akort baleude bezala. Eta bertze batzuetan ere halatsu egoiten ziren, hala nola jaun Marcelek euskal berboaren struktura esplikatu zionean, bertze solas hartan.
‎Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen aitari laket baino laketago zitzaiola ehiza.
‎Tigrearen edertasunaz mintzatu berri natzaizu, eta, zinez, zeinen ikuskizun ikusgarria zen hura ehizan ikustea! Zeren, noiz eta ehizaren gibeletik egiten baitzuen —hotzetik berorat, alegia—, istant ezin laburrago batean egiten baitzuen, zeinean baitzirudien ezen sua haren baitan piztu eta, piztu orduko, gorputz osorat hedatzen zitzaiola , zainetan bolbora balu bezala, harat eta honat lehertzen zena eta gihar guztiak dantzan jartzen zituena, mugimendu arin eta ezin airosagoan. Edo, zehatzago izaitearren, mila mugimendu egiten zituen, gihar bakoitzak bere mugimendua zuelako, baina erran liteke, aldi berean, ezen mila mugimendu haiek bat zirela edo bakar bat osatzen zutela, zeren indar eta mugimendu haiek guztiak senaren meneko baitzituen eta sena zuten, halatan, gidari, sinkronia eta harmonia zirelarik, azken finean, leherketaren fruitu.
‎Eta neure burugabekeria eta zentzugabekeria maradikatzen nuen, zeren bistan baitzen eta ebident ezen burdeletako errota narrioz beterat behin eta birritan zebilenari lotu behar zitzaiola , halako batean, irin gaixto hura, eta ez bertze nehori... Jakin beharra nuen, bada, nik hura!
‎Eta, bere historiari lotzen zitzaiola , erran zigun:
‎Que sais je? Izan ere, nik baino hobeki dakizu, jaun André, aitzakia eta desenkusa bikaina gertatu zitzaiola Montaigneri bere galdegite hura, handik harat bere buruaz mintzatu ahal izaiteko, entseiuz entseiu. Eta nik ere ezin hartu izan dut, funtsean, bertze biderik, zalantzarena eta galdegitearena baizen... zeren eta erran baitezaket, neure buruaz ari naizela, ‘ni han izan nintzen eta nik hura egin nuen’:
‎Eta ikusi zuenean ezen Pedro harritu egiten zitzaiola , osabak argibideak eman zizkion:
‎Eta, egunorozko kontu haiekin penagarririk aski ez bagenu bezala, gertatzekoa gertatu zen handik gutirat, noiz eta eri haietarik batek —Zabaletako nagusiak, zeinari Betiri baitzeritzan— bere sukarraldi batean erran baitzuen ezen Pagabasoko leizetik txakur beltz handi bat atera zela, larru zuri batez mozorrotua, eta ariman sartu zitzaiola , eta ausiki ere egin ziola, eta hargatik zegoela bera eri eta hil hurran.
‎Notiziaren berri jakin bezain fite, osabari jakinarazi nion, eta hura, noiz eta ikusi baitzuen ezen jende uholde hura etxerat hurbiltzen ari zitzaiola , txakurrarekin jaitsi zen.
‎Irria ezpainetan loratzen zitzaiola , Kattalinek erran zidan:
‎Osabari aurpegi erdia ikusten zitzaion, zeren ahozpez etzanik baitzegoen eta lepoa okerturik baitzuen ohe gainean; eta, begitik malko bat erortzen zitzaiola , erran zion Maddaleni:
‎Ximurra bertze dolumin emaile batzuen eskuak tinkatzen ari zen, zenbait metro haratago. Andrea laguntza eske ari zitzaiola erran zitekeen, hain baitzuen ageriko, betaurreko ilunak eta guzti, keinu larritua. Hark aske utzitako hari muturrari atxiki nintzaion.
‎Jostagarria zen Ximurraren begitarteak agertzen zuen larritasuna. Matelondoko orizta iluna ere hanpatua zitzaiola iduri zuen.
‎Nire begiak Kristinarendako baizik ez ziren. Dotore heldu zen, lepo esku besoetan harribitxi gehiagorik sartzen ez zitzaiola . Larruzko gona estua, belaunak eta izterren puxka zabala agerian uzten zizkiona, ezezaguna zen niretzat, baita harekin pare egiten zuen poltsa ere.
‎—Aski arrarotua zen gure bereizketaz geroztik, eta banekien gaitz zitzaiola Ximurrarekikoa. Bertzalde, garbi ikusten nuen azalpenen bat eman behar niola.
‎—Kontua duk Ripodasek ere Urtxipiaren heriotza komeni zitzaiola erabaki zuela azkenik. Gerokoa badakik:
‎Hanburgesa ahora eraman zuen berriz, baita ausiki ederra egin ere. Betearen betez kasik konprenitzen ez zitzaiola galdegin zuen:
‎Nire andrea —edo" dena delakoa", amak erran bezala— ez zen konplimenduetan korapilatu. Bat batean larunbata eta igandea kanpoan egiteko plana sortu zitzaiola , eta ez zuela posible Unai berarekin eramatea. Horren garbi.
‎Gainerakoan, zehaztasun falta nagusi zen elkarrizketa osoan, eta hutsaren hurrengo, berriz, izenburu zaratatsuak zioenari lagun egiten ahal zioten datuak. Galderen luzean eta erantzunen laburrean—" kontatuko banizu!"," mintza banendi!" — hautematen ahal zen Ixabel Xankoxe ene bihotzekoa irakurleak txunditzeko mauka aurkitu zuelakoan hurbildu zitzaiola apezñoari, eta zuhurtasun klerikalak errauts bilakatu zizkiola asmo lodiak. Eredutako, azken astetik hona generabilen afera jorratzeko manera:
‎Bada, neronek ikusi nuen jauzilariak ere preparazio berbera egin bide zuen bere kirol bizimoduan; ala beharbada ez, hori ez dago sekula ziurtasun erabatekoz jakiterik, batik bat halako kirol berezi bati buruz hitz egiten dugunean. Tira, nolanahi izanik ere, ziur dakit (han eta hemen galdetu nuelako) nik ikusi nuen eski jauzilariari, Marius Lippiri alegia, izugarri gustatzen zitzaiola Paul Delvaux pintore belgikarra, eta Jaume Muxarten koadro bat baino gehiago zuela zintzilikaturik bere etxeko egongela funtzionalean. Marius Lippi Ipar Europakoa zen, Siziliakoa oker ez banago.
‎Putakumeak!". Gero jabetu zen, ordea, atzo txaketa haretxekin joan zela bulegora, eta primeran gelditzen zitzaiola ... Panazko jaka erantzi zuen suak hartuta, dardarizo batean, eta zeuzkan guztiak probatu zituen:
‎Egun hartako lanak bukatu, eta etxera erretiratu zen. Gogoz kontra afaldu zuen, eta, afaltzen ari zela, konturatu zen ezin zituela makarroiak irentsi, haiek plateran ikusi hutsarekin sekulako goragalea etortzen zitzaiola . Gogor egin zion bere buruari baina, eta, azkenerako, denak bota zituen.
‎Esan bezala, astelehen ilunabarrez gertatu zen dastamen aldaketarena, hori gauza segurua da. Gainerako sentzumenak noiz aldatzen joan zitzaizkion, alegia aste hartako zein egun jakinetan, ez genuke zuhurtasun osoz esaten jakingo, baina gutxi gorabeherako hurbilketa batek ere guztiz eusten dio kontakizunaren espirituari eta hariari eta erakargarritasunari, eta berdin izango da eta berdin ez bada, berdintsu adierazten badugu asteartean aldatu zitzaiola usaimena beti ere, hori bai, ustekabean; asteazkenean, ikusmenar; ostegunean, entzumena; eta ostiralean, ukimena; beste era batera ere izan zitekeen noski, hori ez dago ukatzerik, eta akaso lehenago aldatuko zitzaion en  tzumena ikusmena baino, eta ukimena, beharbada, ez zitzaion ostiralez mudatuko, neurri handi batean ukimena esku berrien jabetzarekin aldatuta zeukalako, aldez edo moldez, ordu... Nolanahi ere eta ordenaren gorabehera bigarren mailako zer bat dela garbi geldi dadila nahi genuke, bost egunen buruan halako aldaketa bortitz eta guztizko batek gizaki batengan sor dezaken desosegua, noraeza eta nekea izugarria dela kontuan izanik, bada esan behar dugu Brown jaunak oso ongi bereganatzen jakin zuela horrek berekin zekarren guztia bizitzeko eta gauzak ikusteko eta ikasteko modu berri bat, lehen egunetan batik bat.
‎Oinazea ez da asmatzen. Harritu egin zen hitz haiek entzutean, eta ezezagun egin zitzaizkion eta ulerkaitz; nolanahi ere, mistizismoz beteta iruditu zitzaizkion, eta mezu ezkutu gisa adierazten ari zitzaiola apaiz batengana joateko, hark ekarriko ziola benetako barne bakea. " Ni apaiz batengana, mekaguensandios", jarri zen su eta fu Brown jauna, irainka eta maldizioka, inoiz ez bezala.
‎Ana Morena gaixoa, argi erraldoi haien pean, nola hala saiatu zen Deereren itaun gaiztoei erantzuten; arbel txikian idatzi zituen erantzun guztiak, bere laburrean, eskas suertatu ziren, ezgai, eta orduan Julen Deereren errezeloek gorputz hartu zuten ikusle odolberoengan, eta neskatxa iruzurgile lotsagabe baten gisa ikusi zuten ia guztiek. Edurtxo Caterpilarrek, ordea, egoerak har zezakeen traza gaiztoaz jabeturik, hitz hartu zuen segituan, eta adierazi zuen Ana Morena andreari ez zitzaiola nahikoa beta eman bere gor mututasunaren nondik norakoak azaltzeko, eta legezkoa zela aukera hura eskaintzea. Halaxe jakin genuen guztia.
‎Burua halako gogoetetan zebilkidala, Ruben hurbildu zitzaidan. Nahi izanez gero, gaur afaltzera gonbidatzen ninduela esan zidan; Clevelanden oso gustura egon arren, solasaldia laburra egin zitzaiola . Baina atzo ni ez nengoen horretarako gogotsu (berriro ere bakardadea gozatu nahi nuen, edo askatasunaz gozatzera ausartu ez), eta, aukeran, beste batean nahiago nuela erantzun nion; aukeran, hotela baliatzea eta deskantsatzea nahiago nuela.
‎Irudipena dut, Bruselan erosi nuen aldizkariko artikuluan, egileari alkohola aholkatzea ahantzi zitzaiola , eta horrek, niri orain bezala, laguntzen ahal diola oinaze afektiboak jota dagoen edonori.
‎Eta informazio eta ulerpenik ez horrek oraindik ere bere horretan dirau. Hirurogeita hamarren bukaeran oihartzun handia eragin zuten prentsan Adolfo Suarez Espainiako orduko lehendakariaren esanek, hots, irrigarria iruditzen zitzaiola , ezinezkoa baitzen, fisika euskaraz irakatsi nahi izatea. Horrek halako eskandalu txikia sorrarazi zuen, eta berehala erantzun zioten gure unibertsitateko irakasle batzuek, irakasgai hori euskaraz aspaldian ematen zihardutenek.
‎Aurtengo lehen hilabeteotan, esate baterako, gogoan dut Bilboko galerista xume batek Jose Lull pintore valentziarrari eskainitako erakusketa, ez pintore valentziarra zoratzeko modua delako —ez niretzat behinik behin—, galeristak erakusketa antolatzerakoan jarritako ilusioa benetan deigarria zelako: erakusketari atera zekizkion etekinek bakarrik esplika ez zezaketen ilusioa (dena esateko, esan dezadan handik hamabost egunera Palomo Linares espainiar toreroaren erakusketa eskegi zuela bere galerian, Marina Dankoren hainbat lanekin batera, eta batzuek ulertzen ez badugu ere, jende ugari hurbildu zitzaiola ). Baina edonola ere, ilusio hori behin eta berriro nabaritzen da artearen inguruan gauza apalak egiten saiatzen direnen artean, eta nonbait urrutitik ikusten bada, Lizarrako museo txiki batean gertatzen da hori.
‎Ez bereziki maitagarria gertatu zaiolako emakumearen figura artistikoa; ez kontrakoarengatik ere. Baina arrazoi bat edo besterengatik, ezin da ukatu Gustavo de Maezturi nolabaiteko zirrara sortzen ziola emakumearen gaiak, edo zirrara hori beste mundukoa izan gabe ere, emakumearen edertasuna behintzat barru barruraino iristen zitzaiola . Auskalo arrazoia zein zen!
‎Nonbait ezin zuen ulertu nola ausartzen ginen bere manu sakratuei kasurik ez egiten, bere agintea aintzakotzat ez hartzen. Horretan oinarritua izango zuen nortasun guztia, eta hori erortzen ari zitzaiola ohartu zenean, gaixo jarri zen. Hiru hilabetera desagertu zen Herreratik.
‎Hiru hilabetera desagertu zen Herreratik. Geroago jakin genuen, beste kartzeleroren batek esanda, urdaileko ultzera bat sortu zitzaiola eta alde egin beharra izan zuela lan hura utzita.
‎Hamalau Orduko Martxa pare bat aldiz egina nintzenez, paraje haiek ezagunak nituen. Banekien, horrenbestez, Ulizar mendiaren tontorretik nahitaez pasatu beharrik ez genuela, baina, desbideratze handirik ere egin behar ez zenez, iruditu zitzaidan merezi zuela, eta ez zitzaiola gaizki irudituko pistola mediante bidaia buru eztabaidaezin genuenari. Neu txartelak uzten ibilia naizenez, mendi tontorretako buzoi barruak miatzeko ohitura dut.
‎Ibiltzeari utzi gabe, sorbaldak altxatuz adierazi zion Goizederrek nahi zuena egiteko, ez zitzaiola axola.
‎Nekez hartzen zuen arnasa, begiak lanbrotuta zeuzkan. Xan beste aulki batean jarri eta kartoi puxka batekin haizea ematen ari zitzaiola , atzera mintzatzeko kondizioetan zelarik: " Hark ere bazekien igeltsuan", esan zuen aitatxik.
‎" ez da, nik uste, dagoeneko sekretu bat izango", erantsi zuen. " Etxart", xuxurlatu zuen Xanek, begiak berriz ere itxiz, Eli hatz mamiez burua marruskatzen ari zitzaiola . Nork esan zion Eliri...?
‎Eta, orraziaz Xanen belarri gaineko ile batzuk jasota, guraizeez klis klis egin zuen. Bestalde, buru gainean ari zitzaiola , hanka bat Xanen hanka bien artean ezarri zuen, eta bere sabela Xanen besoaren kontra pixka bat estutu. Xanek, begiak ertirekian, haren eskuen jesto, era batera inozenteak ikusten zituen; eta, usain hura aditu...
‎" Gabon", esan zionean, hark ez zuen enteratu zen seinalerik eman. Fogoien aldean, etxekoandrea eltzekoari eragiten ari zitzaiola , beste emakume bat: emakume sendo bat, Xanek bizkarrez baizik ez zezakeena ikusi, entsalada bat atontzen ari zen.
‎" Tú", esan zuen. Zierto eta garbi zekien berari ari zitzaiola . Hala ere segitu zuen ibiltzen.
‎Azkeneko behintzat, Xan irten egin zen, baldarki zutundu. Bere aurrean neska lodixko bat zeukan, ohean beste neska bat zegoen eserita, haren aldamenean, manten artean burua ikusten zitzaiola , mutil bat itxuraz. Hura, berriz, lo gogortuta zegoen.
‎zorrotz zeharkako kaleetara begira, begi belarriak alerta. Bestetik baina, abiadura hark kezkatu egiten zuen, bai baitzekien, hala segitzera, mina gaiztotu egingo zitzaiola . Momentuz behintzat, ez zuen deus esateko modurik, ez zuen kaleko xehetasunik hautemateko betarik ere; arreta guztia Pititarengan ezarrita zeukan.
‎" Hirian ote zen", esan zuen Xanek. " Hirian?", esan zuen Lazarok; harridurazko espresioa ipini zuen;" balitekek hirian egotea", erantsi zuen," hiria handia baita; balitekek beste auzo batean izatea"; ustez, horiek izan ziren Lazaroren hitzak; bazirudien mihia pixka bat trabatu egiten zitzaiola ;" nik behintzat ez diat aspaldian ikusi", esan zuen; azken hori, Xanek Lazaroren ahora begira igarri zuen; izan ere, handiak ziren inguruko abarrotsak; bestalde, Lazaro hain altua zen: zuhaitz bat zirudien, tente jarriz gero; alabaina, Xanek ez zion ohartarazi, ez zitzaion gisakoa iruditu, hain zuzen ere zeukan altueragatik bere hitzak espazioan galdu egiten zirela; alta bada, Lazarok berak konprenitu ote zuen, hurrengo hitzak Xanen gainera areago makurtuz esan zituen-eta;" lehengoan", esan zuen," egundoko mozkorra harrapatu genian".
‎" Lo egiteko toki bila zabiltza?", esan zion, azkenik, korbatako gizonak; eta, esan zuen moduagatik, erantzuna biziki interesatzen zitzaiola zirudien. " Agian bai", esan zuen Xanek, zuhurki, hartara hala ere gizonak informazio baliagarriren bat emango ziolakoan.
2001
‎Inguru militantea EHrengandik urruntzen ari zela eta Lizarra Garazik sortutako kemenez hustuta. Odola aitzen ari zitzaiola . Aurreko hauteskundetan parte ez hartzearekin, zenbaiti besteren bati bozka emateko bidea ireki zion.
‎Aldi baten bukaera sentitzen dut. Cesarrek txoriaren bitartez jakin zuen martxoa bukaeran zerbait gertatuko zitzaiola ; nik oraindik argiago ikusten dut liburu hau bukatzean. Ez dakit zer gertatuko zaidan (espero dut Cesarrek bezala ez bukatzea).
‎Kontzientziaren prolongazio deiturikoa izan dadin, BEGIRADA izango da idazleok euren esku izango duten baliapidea (ez dezagun ahantz, hastapenetako Nouveau Roman-i, hots, 50eko hamarkadan garatu zenari," ècole du règard" deitu zitzaiola .)
‎Irakurketaren kontzeptzio elitistaren baztertze edo demokratizatze honetan, Ene Jesus bezalako nobelak salbuespen bihurtu dira. 1976an argitara eman zenean garaiko irakurleriari" aurreratu" egin zitzaiola esan zuen kritikari batek baino gehiagok, nobela modernoegia zela garaiko euskal irakurlearentzat. Honen ondorioz, Saizarbitoriaren nobelarik biribilena den honek, ez zuen bere beste bi nobelek lortu zuten irakurleria zabalik eduki.
‎Esan da, halaber, normalkuntzakadierazten duela euskararen erabilera arrunta, orokorra, espontaneoa, nahikotasunezkoa, aberatsa, eta abar, horretarako euskararen gaitasun edokonpetentzia konplexua (gramatikala, soziolinguistikoa, pragmatikoa, komunikatiboa, eta abar) eta osoa beharrezkoak direla, euskal egoeran oraindik gertatzen ez direnak. Horrela, bada, azken helburua erabileran jarrita, etaorain artekoak kontuan izanik, badirudi euskal testuinguruan identitateetnolinguistikoaren teoriari eman zitzaiola prioritatea, ez bakarrikikerketetan, baita plangintza eta aplikazio enpirikoetan ere. Nolanahi den, badaude eskura beste teoria batzuk ere, ikusmira psikosoziolingistikoan, oraindik zuzenean behintzat ikertu ez direnak (zeharka, zertxobait), bainaikertu liratekeenak, aztergai hauekiko, euskal testuinguruan; adibidez:
‎Kikara barrua alderik alde zeharkatzen zuen, barraskiloak bide ertzean egingo lukeen antzera, eta, hezetasun mikatzetan blai, behatz punta ezpainetatik pasatzen zion Danielari. Une horretan izterretatik behera gurina erortzen zitzaiola iruditzen zitzaion, eta Unairen zakila bere barruan sartzeko beharra sentitzen zuen. Kafearen usainak malko beltzak sortzen zizkion begi ninietan.
‎Bazekielako bere musuak beste inorenak baino gogokoagoak zituela. Bazekielako musu bakar batez, mingainaren zaporea eta listuaren umeltasuna sentitzeaz bat, klitoria ere lanbrotzen zitzaiola , ihintzaz estaltzen. Bazekielako bere ezpainak desio zituela, ez beste inorenak.
‎Ze uste zuen horrek! Bere aurpegi polita nahikoa zitzaiola edozer esateko. Nekatzen hasia nengoen, nekatzen eta aspertzen.
‎Bere emaztearekin. Hurreratu eta agurtzeko tentazioa izan nuen baina banekien ez zitzaiola batere gustatuko. Azken batean, ni emagaldu bat besterik ez nintzen eta nolatan hurreratu behar nintzaion?
‎Bihotza hutsik zeukan. Amodioaren zoroa arrazoiz bete eta izoztu egin zela aitortu zion, desiraren beroa aspaldian urtu eta agortu zitzaiola . Horregatik, mendeku gosez, Ferminek zin egin zuen Rebeka berea izango zuela betiko.
‎Ilea koipetsua izaten zuen beti. Izerditan blai egin eta gero ere, ez zion usainari erreparatzen eta dutxaren erabilera ahaztu egin zitzaiola ematen zuen. Butakan eseri eta jan, beste ezer ez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
izan 4.875 (32,09)
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 1.959 (12,90)
Alberdania 517 (3,40)
Booktegi 435 (2,86)
Susa 431 (2,84)
Pamiela 373 (2,46)
Berria 270 (1,78)
Argia 89 (0,59)
Labayru 84 (0,55)
Euskaltzaindia - Liburuak 72 (0,47)
UEU 49 (0,32)
Maiatz liburuak 48 (0,32)
Herria - Euskal astekaria 45 (0,30)
Open Data Euskadi 41 (0,27)
Karmel Argitaletxea 38 (0,25)
Jakin 36 (0,24)
Euskaltzaindia - EHU 28 (0,18)
Bertsolari aldizkaria 26 (0,17)
Erlea 23 (0,15)
Hitza 23 (0,15)
Consumer 21 (0,14)
EITB - Sarea 20 (0,13)
Urola kostako GUKA 17 (0,11)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 14 (0,09)
Uztarria 14 (0,09)
Guaixe 13 (0,09)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 13 (0,09)
Uztaro 12 (0,08)
Jakin liburuak 10 (0,07)
aiurri.eus 9 (0,06)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 8 (0,05)
Goenkale 8 (0,05)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 8 (0,05)
Maxixatzen 8 (0,05)
Anboto 8 (0,05)
goiena.eus 7 (0,05)
Karmel aldizkaria 7 (0,05)
barren.eus 7 (0,05)
Ikas 7 (0,05)
Zarauzko hitza 6 (0,04)
Deustuko Unibertsitatea 5 (0,03)
HABE 5 (0,03)
erran.eus 5 (0,03)
Karkara 5 (0,03)
ETB serieak 4 (0,03)
Euskaltzaindia - Sarea 4 (0,03)
ETB marrazki bizidunak 4 (0,03)
Ikaselkar 4 (0,03)
Euskalerria irratia 4 (0,03)
hiruka 4 (0,03)
AVD-ZEA liburuak 3 (0,02)
Kondaira 3 (0,02)
aiaraldea.eus 3 (0,02)
alea.eus 3 (0,02)
LANEKI 2 (0,01)
Euskaltzaindia – Sü Azia 2 (0,01)
Euskaltzaindia - Sabino Arana Kultur Elkargoa 1 (0,01)
IVAP 1 (0,01)
Aldiri 1 (0,01)
Chiloé 1 (0,01)
ETB dokumentalak 1 (0,01)
Kresala 1 (0,01)
Sustraia 1 (0,01)
aikor.eus 1 (0,01)
Noaua 1 (0,01)
plaentxia.eus 1 (0,01)
Txintxarri 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia