2001
|
|
Arras zintzo izateko, eta gure paranoia naturalari fidel izanez, gauaz ardura agitzen den eran, uste dut hor polizia armatu kontrola batean suertatu baldin banintz, ez nintzela gutxiago durduzatuko: polizia gizonei alias indar errepresiboei eskatzen
|
zituzten
hiru zuzenbide ezberdinekiko paperak erakutsiko nizkien eta" uufff" ikaratia askatuz pasatzera deituko ninduketen, hotz. Baina hor ardiak ziren agertzen, nondik norako argitasun izpirik gabe.
|
2003
|
|
Ikerketaren berri gutxi eman diote ertzainek egun hauetan Damiani. Ihesi zihoazela atxilotu
|
zituzten
hiru borreroak ezagutzera eraman zuten azkenekoz polizia etxera, igande arratsaldean bertan. Eta, bai, haiexek izan ziren bere etxera argazki bila etorri ziren boxeolariak, Argosek lore artean txiza egiteko bakarrik balio duen zakurra dela esan zutenak.
|
2004
|
|
Mahai buruan eserarazi
|
zituzten
hiru atxilotuak. Miren negu gorrian horma txoria sukalde epelean sartu modura begiztatu zuenean, egoeraren sukarrak eraginik, bestela ez baitzuen horrelakorik inoiz eginen, bera oilagorra bezala baitzen, hegazti bakarti eta herabea, begiak garondoan kokaturik aurrera nola atzera atezuan egoteko gauza, besoarekin agur egin eta bere ondora esertzera etortzeko oihukatu zion, Fermin eta Esti eta Harakinen aurrean nabarmenduz, iruditu zitzaion.
|
|
Amona xahar bat, mutil gazte motodun bat eta beraiek. Amonak hirurak poltsekin ikustean zeren zain zeuden bezala egin zien; ez
|
zituzten
hiru poltsak?, bada, alde egin zezatela. Mutil gazteari berehala nabaritu zitzaion zein zen bere hatua; egoki zihoakion larruzko maleta iledun bat agertu zenean poztu zitzaion aurpegia.
|
2005
|
|
Otsoarengandik babesteko etxeak egin behar izan
|
zituzten
hiru txerritxoen ipuina kontatzen hasi da Julia, eta eskailera ilunetik mehatxuka igotzen zen mamuarena. Bi eta hiru bider kontatu behar izaten ditu.
|
2014
|
|
Apirilean zituzten jalgiarazi erreka haietarik, urte eta erdiz hain ontsa ezaguturiko lekuetarik. Pausuan eduki
|
zituzten
hiru astez, exerzizio gogorrak egiten eta jakintza berrien ikasten. Orok bazekitena zen Verdunerat igorri behar zituztela; nehork irudika ez zezakeena, ordea, Verdun zer izanen zen.
|
|
" Orena heldu da kuraia guzia ager dezazuen", erran die fermuki," nazioaren independentzia eta batasuna bermatzeko, gure etxeak eta gure askatasuna, Errepublika bera, bermatzeko!". Koronel izana bera ere, erretreta harturik hamar urte lehenago, Rhin ibaian prusianoek inguratuak
|
zituzten
hiru soldadu frantsesei gertatuak gogorat ekartzen ari da Bertrand Riand zaharra, bihotz altxagarri izan dadin gerlarat doazkion semeentzat, non eta korrika ttipian agertu den Marie Riand, alaba bakarra. Atariko borta nagusia tarrapatan hetsi eta anaien herronka berean ezarri da, baliza handi bat utzirik oinen aitzinean, hesola bat bezain xut.
|
2016
|
|
Une hartan, Carquizano karrikan errutinazko lanean ari ziren kalekoz jantzitako hiru polizietarik bat ezagutu zuen asaldatuen buru zetorrenak. Inguratu egin
|
zituzten
hiru poliziak, eta zeramatzaten tresna mingarriekin jazartu zitzaizkien. Eztul egin zuen, lehen bezala, pasarte honetan.
|
2017
|
|
Elkarrekin eginak
|
zituzten
hiru egunetan halako ordena bat sortu zitzaien. Bazekiten zein hurrenkeratan eseri; mahaiaren inguruan izterrek ustekabean elkar ukitzean ez zitzaien atzerako zartakoaren ondoren gorputzaren ukitzeak eraginiko ezerosotasun llabur hura sortzen; besoak bata bestearen sorbaldetan paratzeak urduritu barik, beste besoa hirugarrenaren sorbaldetan paratzera bulkatzen zituenean, ematen zuen gorputzen epeltasunak batetik bestera egiten zuela bide argindar harien artezaz; edota, gauean, elkarrekin lo egitea egokitu zitzaienean, ohearen aurreko lehendabiziko noraeza zeinen azkar gainditu zuten Kenneth erdian paratu eta ijiili ajalaka, musuka, zirrika, arropak, kamisetek, galtzek, galtzontzilloek hegaka hormak eta altzariak joz lurrera egiten zuten bitartean; edo goizean, esnatu berritan, beso, hanka, bular, ipurmasail ugaritasun hartan bakoitzak bere bidea zeinen aise topatu zuten.
|