Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 124

2000
‎Kontakizunaren akabatzeko, ordea, derradan ezen ikusleek bi zezen haiek izan zituztela sari, hain izan zen perfeta eta akasgabea jendearen lana, zeren, alde batetik, plazarat biluzgorri sartu ziren bi zezen haiek are biluzgorriago utzi baitzituzten hondarrean, eta, bertzetik, zeren ez baitzegoen zalantzarik ezen zezen bi haiek akabatu zituztela, osorik ez ezik puskaz puska eta mokoz moko ere bai, atomoz atomo, frogatzen zutelarik, modu hartan, ezen Demokritoren teoria atomista egiazkoa bezain errefutaezina zela. Baina urbiaindarrok filosofiaren historiari egun hartan eginikako kontribuzionea eta ekarpena handia izanik, are handiagoa izan zen Dionisos edo Bakoren omenez ondoren egina, zeren, zezen haiek atsegin sari zituztela jakin bezain fite, burdinak eta harriak, ikatza eta egurra eraman baitzituzten ikusleek plazarat, eta han berean erre eta xispildu zituzten bi zezenak. Eta jan eta edan egin zuten, haragia eta arnoa, arnoa eta haragia.
2001
‎FEN liburua zabaldu genuen, eta Espainiako banderaren koloreek hartzen zituzten bi orrialdeak, liburua gainerakoan zuribeltza eta grisa baitzen. Eta banderaren azpian irakur zitekeen berak astiro eta mintzadoinu erretorikoz esaten ziguna:
2002
‎Lehenagotik bazuten etxean otso zakurra. Egunez barruti batean ixten zituzten bi zakurrok. Gauean, baina, libre uzten zituzten.
‎Azkenean, ikastetxetik bota zituzten biak. Eta ez astebeterako, baina betiko.
2003
‎Eta aski aise bete zituzten bi puntu horiek, Alemaniaren kasuan, Otto von Bismarckek eta, Italiaren kasuan, Cavour kondeak. Baina nazio xumeagoak printzipio beraren izenean Europaren erdian iratzartzen hasi zirelarik, erresuma eta inperio zahar batzuen puskatzeak arazoak sortu zituen.
‎Ber denboran, I. Mundu Gerlako irabazleek, nazionalitateen printzipioaren izenean, eraiki zituzten bi estatu eslaviarrak desegiten ziren: alde batetik Txekoslovakia, Txekia eta Eslovakia elkarretarik bereiziz, onez onean, eta beste aldetik Jugoslavia, Eslovenia, Kroazia, Bosnia, Mazedonia, Serbia eta Montenegro, hots, estatuko nazio bakoitza beregain jarriz, kostarik kosta, Kosovoren auzia hor geratzen bada ere, serbiar nazionalismoaren oinpean.
2004
‎Majdi israeldar soldaduekin izandako liskar baten atxilotu zuten, bera eta beste lagun bat. Ihes egiteko korrika hasi zirenean, tirokatu eta bertan garbitu zituzten biak. Ez ziguten gorpurik entregatu.
‎Aymanen gorpua ere ez genuen izan geure erara lurperatzerik. Zuloren baten sartuko zituzten biak. Batek daki.
‎Eztanda egin du Ponte a Emak. Gortinetan igarri da. Ze zentzutan egin duen eztanda, ezin da jakin, baina gortina ugari mugitu da, batzuk bortitzago itxiz eta besteak leunago ezkutatuz atzean zituzten bi begiak, iraultzek hori dutelako, indar handi bat, erremedio barik eramaten zaituena begiak ixtera ala platerak bezala zabaltzera, erdibide barik.
2005
‎Erroma bisitatzeko zituzten bi egunak iraungi zitzaizkienean eta azken agurra esateko Zezilia eta Carlorekin batu zirenean, Carlok txanpon zulodun bat poltsikotik atera eta neskei telefonoa emateko eskatu zien; hariz lotuta kolkotik dindilizka eramaten zuen txanpon hark, telefono publikoak doan erabiltzeko tresnak alegia, beraien artekoa bizirik mantenduko zuela azalduz. Barreari eman zioten laurek, tristuraren aurrean itxaropen izpirik txikienak eragiten duen barre leloari... eta neskei esperantza apurra piztu zitzaien sabelean, hazia erein duenak euriaren zain zerura begiratzen duen bezala.
‎Lehenengo egunetan irriño batzuk egin zituzten biek niri begira. Baina gero jiratu, eta bestaldera begiratzen zuten.
2006
‎Zuzenean jo zuten bulegoko horma oso bat hartzen zuten kutxa metalikoetara. Haien gainean, itsasoko paisaiak erakusten zituzten bi margolan txiki zeuden.
‎Gero, pipa piztu zuen, eta aurkikuntza botanikoei buruzko informea idatzarazi zion Kochi. Horiek guztiak egiteko behar izan zituzten bi orduetan Wulffek begira izan zituen bi inuitak. " Beste nonbait izan balitz –esan zuen, gero, Inukitsupalukek–, lera gainean jarri eta herrestan eramango genuen, aurreko egunetan izotzetan egin genuen bezala, baina lurralde hartan zorua tontortxo eta zulo zen dena, eta gizon hura bizkarrean eramatea zen bide bakarra.
‎Nahiz eta bikotea ez egon maledizentziaren jakinaren gainean, herriko jendeak azkar baino lehen eman zuen argitara bi amoros haien joan etorrien berri, eta hurrengo goizean bertan atxilotu zituzten biak, bai Edith eta bai Freddy, eta denbora asko baino lehen epailearen aurrean ipini.
‎1923ko ilbeltzaren 9an goizeko bederatzietan hil zituzten biak, Frederik Bywaters Pentonvillen eta Edith Thompson Hollowayko presondegian. Albert Pierrepointentzat ofizioko hasiera izan zen:
2008
‎Doala Brigitte etxera, Émiliek berotuko digu zu heltzean. Horixe aginduko diot oraintxe, esan zuen, arasa gaineko erlojuan iparra eta hegoa seinalatzen zituzten bi ezpa tak ikusita.
2009
‎Begiradak trukatu zituzten biek, eta biek egin zuten irribarre.
‎Hala, bildu ziren ikasle batzuk arratsaldean Lepanton, tartean Teofilo Maria, hara bere kasa joana, badaezpada?, inguratu zituzten bi borrokalariak, hasi zen borroka, baina, guztien ustekaberako, Domingok ez zuen besorik luzatu, ezta eskuz ukabilik osatu ere, halaxe geratu baitzen, ardia otsoaren aurrean bezala, ezer egin gabe; halere, zirikatu zuen desafiatzaileak bi zapladatxo emanez, baita hirugarren bat ere, bortitzagoa, sentitzeko modukoa, masailean, Domingori erreakzionaraztekotan edo, baita Domingok erreakzionatu ere, aurkako norabidean baina:
‎Oso antzekoak ziren itxuraz. Irribarre egitean, biei irteten zitzaizkien zulotxoak masailetan, eta begi urratuak zituzten biek. Ile horia, azal zuria.
‎Tenpluaren erdian mahai bat zegoen eta mahaiaren inguruan gizon multzo bat jarrita. Aldarea, irudiak eta eliza barneko gainerako gauza guztiak niretarrek suntsitu zituzten bi urte lehenago. Mahaia nahiz kadirak La Saussayetik eta La Fonstik ekarriak ziren arratsalde hartan berean.
‎Ez da ohikoena keinu hori, baina borrokalari handia zen, komunista, eta gizona Nazioarteko Brigadetan aritu zen Espainiako gerran. Gestapoko agenteek Saint Denis auzoan harrapatu zituzten biak. Gaston Carré 1942ko urriaren 21ean exekutatu zuten eta Ivonne hurrengo urteko martxoaren hasieran hil zen Auschwitzen.
‎Hala, bildu ziren ikasle batzuk arratsaldean Lepanton –tartean Teofilo Maria, hara bere kasa joana, badaezpada–, inguratu zituzten bi borrokalariak, hasi zen borroka, baina, guztien ustekaberako, Domingok ez zuen besorik luzatu, ezta eskuz ukabilik osatu ere, halaxe geratu baitzen, ardia otsoaren aurrean bezala, ezer egin gabe; halere, zirikatu zuen desafiatzaileak bi zapladatxo emanez, baita hirugarren bat ere, bortitzagoa, sentitzeko modukoa, masailean, Domingori erreakzionaraztekotan edo... baita Domingok erreakzionatu er... esan nahi baita beste masaila eskaini ziola keinu ezin nabarmenagoan, bere keinua hitzez laguntzen zuela, duda izpirik izan ez zedin:
2010
‎Edo haiek zituzten dohainak eta nik apurrak, bestela esanda. Hitz handiak zituzten biek ala biek: Domingok IRAULTZA irrikatzen zuen, eta Teok GURUTZADEN GARAIA.
‎ETAk abuztuko agiria atera zuenerako, Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE EEko idazkari nagusiak esan ere egin zuen, Radio Euskadiko larunbateroko tertulia politikoetako batean, ETArekiko negoziazioak hasi ez baziren ETAk nahi ez zuelako zela. Ekainean eta irailean bilerak egin zituzten bi aldeek, baina bidean sortutako arazoei buruz hitz egiteko izan ziren, elkarri leporatzekoak leporatzeko.
‎Dimitri buruan zihoan, erritmoa markatuz, beste instrumentu jole batzuk zeuzkan ondoan, eta atzetik gainerako guztiek jarraitzen zieten, elkarri sorbaldatik helduta, errenkada zabala osatuz. Haien artean Mickey eta Marieren figurak bereizi zituzten bi norvegiarrek harriduraz. Ez ziren jabetu, baina, hankak, saltoka barik, arrastaka zeramatzatela.
‎Edo haiek zituzten dohainak eta nik apurrak, bestela esanda. Hitz handiak zituzten biek ala biek: Domingok IRAULTZA irrikatzen zuen, eta Teok GURUTZADEN GARAIA.
2011
‎Izan ere, inguru haietan fusilatu zituzten bi kamioietan eramandako atxilotuak oro. Gero, Judu Herratuaren Amildegitik bota zituzten?
‎Hala hasi nintzen pentsatzen, Tunisia eta Egiptoko erreboltak ez ote ziren izan aitzakia hutsa, Libiakoa prestatzeko. Estatu Batuek eta haien laguntxoek ez ote zituzten bi peoi sakrifikatu, arerio bati xake mate egiteko.
‎La Lune ko barku erretenituena konponduta, bigarren eginbeharra burutu zain zeuden Augusto eta Miguel María: Nacho Enea ko eta La Grand Frégate ko komando nazionalak ordaindu behar zituzten bi horiek putetxeko bileraz baliatuta.
2012
‎–galdetu zion Itziarrek, bere senarra izandakoak hitz egiteko gogo gutxi zuela baieztatu zuenean. Ordurako kikarak erdi hutsik zituzten biek?. Egoitz da, ezta?
‎Baina esan nion, erosoago aritzeko eta arrakasta seguruagoa izateko, atxilotuak bereizi behar genituela, eta Atkins eta beste bi okerrenetakoen bila joan behar zuela, eta eskuak lotuta besteak zeuden leize zulora bidali zituela. Lan hori Ostirali eta kapitainarekin batera lehorreratu zituzten bi gizonei egokitu zitzaien.
‎Beste zenbaitek ere antzerako iritziak azaldu zituen, eta nire ugazabak konponbide bat proposatu zion batzarrari, ideia neuregandik hartuta, egia esateko. Ontzat eman zuen aurrez hitz egindako batzarkide ohoragarriak aipaturiko tradizioa, eta beren artean lehenengoz ikusi omen zituzten bi yahoo haiek itsasoz iritsi zirela baieztatu zuen; lehorrera heltzean, eta lagunek abandonatu egin zituztelarik, mendietara jo zutela, eta, poliki poliki endekatuz joan zirenez, bi haien jatorrizko herrialdean geratutako kideak baino askoz basatiago bihurtu zirela denboraren poderioz. Baieztapen horren arrazoia berak orduan zeukan yahoo miragarri batengan omen zetzan (nitaz ari zen), gehienentzat entzunez ezaguna, eta askok ikusia ere bai.
‎Zuhaitz buru batzuk sumatzen ziren, eta urrunago belazeak, ibaiaren bideari jarraiki ilargi argitan zerion lainaldean erdi hondoraturik. Apartamentuaren erdian nahas mahasean, komoda kaxoiak, botilak, errezel makilak, urre koloreko ziriak aulki gainetan koltxoiekin eta lurrean ontziak, altzariak ekarri zituzten bi gizonek hantxe utzia baitzuten dena zabarki.
2013
‎–Egun on, amona Hélène, eta bi marrazki luzatzen zituzten bi eskutxo hurbildu zitzaizkion. Bitxia zen bi haur berari, amona?
‎Hildako batengatik presaz ibiltzea ez du merezi, ez da berpiztuko eta. Ia ordubete pasatu zuten Ostojic eta Bagat agenteek Tomislavi begira, eskuz egindako zigarroak bata bestearen atzetik erretzen zituzten bi turista alemaniar politi begira.
‎Atzera eta aurrera. Kalean topatzen zituztenak agurtzen zituzten biek, Adrianari gehienek izenez kasu egiten zieten, batzuek Ecclestoni ere izenez deitzen zioten. Baina Mirko inork ez zuen errekonozitzen.
‎Biak eserita, hizketan hasi ziren. Aurrena ezagunak zitzaizkien pertsonak aipatu zituzten, errepasatu egin zituzten biek ezagutzen zituztenak, Katia Vernikoba, Vera Ignatiovna Shuskovskaia printzesa, Tsarkoe Selo jauregian Nikolai II.a tsarra eta Alexandra tsarinaren ondon egon ohi ziren ezagunak?
‎Begiak begietan iltzatuta zituzten bi gazteek, irri baten estalpean. Kanpoan, berriz, ilargi betea zegoen, eta txakurretarik bat zaunka ari zitzaion?
‎Miarritzen errefuxiatuta zegoen 29 urteko lagun busturiarrarekin. Aztoratuta zetorren hura, egun hartan bertan Hernanin Guardia Zibilak egindako operazio batean hil zituzten bi etakideetako bat, Juan Luis Lekuona Kattu, bere lagun mina zela-eta, abailduta. Le Haou tabernan sartu ziren biak.
‎Baserriko sutondotik hasita agian, gaztetatik piztu zitzaion Euskal Herriarekiko kezka. Gerora emazte izango zuen Blanki Pascual ezagutu zuenetik, ordu ugari egiten omen zituzten biek politikaz hizketan: nazio arazoaz, baita arazo sozialez ere.
‎1983, Espainia eta Frantziaren arteko harremanak pil pilean zeuden, eta GALen atentatuek euriak bezala bustitzen zituzten bien arteko negoziazioak. Ramon Oñederra hil eta hurrengo egunean, goi mailako bilera bat egin zuten, Parisen, Frantzia eta Espainiako gobernuburuek.
‎Paueko Auzitegiak 1988ko martxoan epaitu zituen, eta, Perez Revillaren hilketaz gainera, Xabier Perez Arenazarena ere egotzi zieten. Bounin absolbitu egin zuten, baina beste hirurak zigortu egin zituzten bi hilketa deliturengatik. Bizi guztiko zigorra ezarri zieten Labade eta Carvalhori, eta Sampietrori hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, Perez Revillaren kontrako atentatuan laguntzaile izan zelako.
‎Bixente Perurena eta Angel Gurmindo Stein gauaren babesean hil zituzten, 19:55ean. Perurena emaztearekin eta hiru alabarekin bizi zen, eta haien etxe aurrean tirokatu zituzten biak, Aizpurdi kaleko 37 zenbakian; hain justu ere, Segundo Marey bahitu zuten etxetik berrehun metrora.
‎Autoan ezkutatuta eraman zituzten bi gazteak Donostiako La Cumbre jauregira. Eraikin hori Gipuzkoako gobernadore zibilaren etxea izan zen hainbat urtetan, eta, garai hartan hutsa zegoen arren, Julen Elgorriagak zituen hango giltzak.
‎Oraingoz jakin ez dena da zenbat egunez galdekatu eta torturatu zituzten bi gazteak, ez eta zenbat egunez eduki zituzten La Cumbre jauregian; horrez gain, ez da jakin noiz eta zein baldintzatan eraman zituzten Alacantera, ez eta tartean beste norabait eraman zituzten ere. Epaiaren arabera, Doradok eta Bayok eraman zituzten bi gazteak Donostiatik Busot herriko Foya de Coves izeneko parajera (Alacant, Herrialde Katalanak).
‎Oraingoz jakin ez dena da zenbat egunez galdekatu eta torturatu zituzten bi gazteak, ez eta zenbat egunez eduki zituzten La Cumbre jauregian; horrez gain, ez da jakin noiz eta zein baldintzatan eraman zituzten Alacantera, ez eta tartean beste norabait eraman zituzten ere. Epaiaren arabera, Doradok eta Bayok eraman zituzten bi gazteak Donostiatik Busot herriko Foya de Coves izeneko parajera (Alacant, Herrialde Katalanak). «Autoa utzi, eta oinez egin zituzten berrehun metro inguru, mendian.
‎Senarrak, 1988an bere buruaz beste egin aurre hartan, Lasa eta Zabalaren torturetan parte hartu zuela esan zion. Carlos Jose Marrero Sanabria guardiaren esanetan, ofizial baten aurrean hil zituzten bi etakideak. Eta Angel Lopez Carrillo poliziaren adierazpen argigarri bat ere bazegoen:
‎Hilketa, bahiketaren ostean. Baionan bahitu zituzten biak; Donostiako La Cumbre jauregira eraman, eta han torturatu egin zituzten. Gorpuak 1985ean agertu ziren, Busoten (Alacant), baina ez ziren identifikatu 1995era arte.
‎Ez al zuten inolako susmo txarrik izan ihesa gertatu baino lehen? Ikusiko zituzten biak beti beti elkarrekin.
‎Begiak begietan iltzatuta zituzten bi gazteek, irri baten estalpean. Kanpoan, berriz, ilargi betea zegoen, eta txakurretarik bat zaunka ari zitzaion...
2014
‎Sailburuorde berriaren idazkaria izaten jarraitzen duela jakin du, ez dirudiela lanpostuz aldatzeko asmorik dutenik. Eta gogoan du El Pilar auzoan daukan apartamentua, eta nola, hara abiatu aurretik, erosketak egiten zituzten biek elkarrekin Boulevard merkataritza gunean. Betiere, Maria Jesusi deitu ostean, bilera luze baten aitzakian Gasteizen geratu behar zuela esateko.
‎Bere amak krema babesleaz nola lohitzen zuen kontatu zidan, ilehoria eta oso zuria zelako, eta hainbeste denboraz egoten zela uretan, non behatzak garbantzuak bezala jartzen zitzaizkion. Olatuei beldurra ziela, baina aitak sorbalden gainera igo eta harkaitzetara eramaten zuela, olatuekin jolas egiteko; zenbatetan eraisten zituzten biak, nola jasotzen zituen oskolak eta nola haiekin lepokoak egin eta amari oparitzen zizkion, eta behin amak bat lepoan jarri zionekoa, eta urte guztian eraman zuela jantzita, eskolan elastikoaren azpian estaltzen zuen arren. Oso gauza urrun eta alaiez mintzatu ginen.
‎Hiria lozorroan zela, tren geltokira eraman zituzten biak. Belchiterako bidea hartu zuten handik.
‎Hargatik, borroka, ihes saioa eta fusil tiroak, zorionez jomugan asmatu ez zutenak. Baina ber bertatik hilko zituzten bi kazetariak, emirraren gudalburuak esku hartu izan ez balu.
‎Marinel zaharraren eta haren gizonen esanak entzuten zituzten biek.
2015
‎Saunako tarte hura izaten zen konfidentzietarako denbora. Lurrunak eta beroak izerditan jartzen zituzten biak. Gorputzeko toxinak eta soberakinak garbitzeko balio zuen, baina baita ilusioak aterarazteko ere, edo barren barrenean zituzten beldurrak kanporatzeko.
‎Eta horretan arrazoia zeukan Kaxerok, egin zuen Errek berekiko. Hiru bider ikusi zituzten bi errege lehen eskutik, dupleak ere bai beste behin, jokoa ia esku gehienetan. Karta emari harekin zaila zen galtzea.
‎Uztailean, hitzordua etorri zen. Nor bere aldetik deitu zituzten bi alderdiak, baina leku eta egun berean jarri zieten hitzordua, uztail bukaeran. Joseba Egibar eta Gorka Agirre joan ziren EAJren izenean, Rafa Larreina, Koldo Amezketa eta Nekane Alzelai, EAren izenean.
‎–Batzuetan ematen zuen kolonia moduko bat zela, bertakoak [kanpoko] indar errepresiboen erasoa jasaten ariko balira bezala, hiletetan bakarrik egoten baitziren [polizi indarrak]?. Garai hartan Zumaian hil zituzten bi guardia zibilen hileta bat du gogoan. Zarautzen izan zen:
‎Zatiketak erremediorik ez zuen, eta 1982ko otsailean gauzatu zen, su etenak urtebete egin zuenean, ETA (pm) ren VIII. Asanbladan. Bi ponentzia kontrajarri aurkeztu zituzten bi joerek. Su etena hautsi eta borroka armatuari berrekin nahi ziotenak nagusitu ziren.
‎jendarmeen kontrola, etakideen ihesa, kotxez jazarpena eta, polizi kontakizunaren arabera, etakideetako baten tiroak, oraingoan lauzpabost, kotxearen atzeko eserlekutik; hiru balak jendarmeen kotxea jo zuten, eta haietako batek aurreko ezkerreko gurpila zulatu. Jendarmeek etsi egin zuten berriro baina, kotxea gelditu zuten lekutik, ikusi egin zituzten bi etakideak, kotxea utzi ondoren, basoan barrena oinez abiatzen. Jendarmeek tirorik ez zutela egin adierazi zioten gero Laurence LeVert epaileari, tiroketaren unean tren geltoki batetik gertu omen zeudelako eta jendea zegoelako bertan.
‎Rakel aspalditik ezagutzen zuen, amona Ragnheidurrek jaso baitzuen umezurztegitik neskatoa zenean, eta etxera eraman zuen. Elkarrekin igaro zituzten bi neskatoek uda ugari, jolasean eta solasean, saltoka eta korrika. Umetako urte zoriontsuen ondoren, gaztetxo bat besterik ez zela, Ragnheidurren etxea utzi eta umezurztegira itzultzea erabaki zuen Rakelek, umeak zaintzen laguntzera, eta haren bidez heldu zen Hura ere bertara.
‎Huskeria bat, etengabe iraultzen den hareazko erlojuaren denbora kontaketarako. Hareazko erlojuak ezin du ordea errealitatea harea bezala irauli, eta bai, Iñigo eta Anjel banandu zituzten bi minutuek.
‎–Bi minutu ezdeus eta bi minutu oro? aterako zitzaion maiz Iñigori, bi anaien arteko harremana, bizitza modua, heriotza unea eta arrakasta deliberatuko zituzten bi minutu erabakigarri, bi minutu urruntzaile eta bi minutu bereizle haiek salatzean.
‎Iñigorengandik bereiztu zuen denbora, bi minutu ezdeus eta bi minutu oro zirela ulertzera heldu zen. Or duantxe konprenitu zuen, bi anaien arteko harremana, bizitza modua, heriotza unea eta arrakasta deliberatuko zituzten bi minutu haiek, erabakigarriak, urruntzaileak eta bereizleak izan zirela.
‎Baina zuen ibilbideak salatzearena zer? Eta margolanak eraman zituzten bi ezezagunen istorio ergel hori!
‎Patuak, baina, uste gutxienean elkartu zituen atzera. Haurtzaroko jolasak aspaldi lurperatu zituzten bi ezezagun, aurrez aurre. Harribitxi eta makillaje guztien azpian, kilkerrak harrapatzen erakutsi zion neskato meharrak bizirik ote zirauen galdetu zion Kepak bere buruari.
‎Langararen haserreak ez zuen erantzunik jaso ordea. Konturatzerako, atzetik izan zituzten biek korrika alde egin zuten etorritako bidetik. Denak elkarri begira geratu ziren eta Iraragorriren biraoek bakarrik eten zuten isiltasuna, handik puska batera.
‎Ahotsaren kezka alegia. Txapelketa hartan launa pieza jo zituzten bi bikoteek: fandangoa, arin arina, trikitixa eta porrusalda.
‎Harreman estua dute aspalditik Mariak eta bere ilobak. Artean Maria Jexuxekin haserretuta zebilela, bizikleta apustuak egiten zituzten biek Jexuxen isilean. Ez zuten Pioren markarik inoiz hautsi, baina Serrasenean estimatuak ziren hauen karrera apustuen ondoko pastel janak.
‎udako oporretan ezin izango zuten Ses Salines hondartza zapaldu. Horren lekuan, elkarte humanitario batean sartu eta etika klaseak hartu zituzten bi hilabetez hutsik egin gabe. Hortaz, ikasturte berria hasi arte egunero egin ahal izan zuten amodioa, Ninaren aitona amonen landetxean, neskatilek bakarrik zekiten era laño eta gozo hartan.
‎Eta, kazeta elebidun abertzaleen lehorreratzearekin batera, gurmaz bete ziren bazterrak, lausotu esparruak: Eginen, adibidez, ordurako Zeruko Argia eta Anaitasunako irakurleek ondo ezagun zituzten bi marrazkigileren (Antton Olariaga eta Jon Zabaleta) marrazkiak ikus zitezkeen, sailen izenak euskaraz zekartzan egunkari berriak, albiste batzuk ere bai, estreinako zenbakian Euskal Herriko zazpi herrialdeetako egunkaria zela zioen gainera... Deiak ere Gure Lurraren Deia goiburua zerabilen, ordura arte Zeruko Argian jardundako Mikel Atxaga eta Amatiñok idazten zuten bertan...
‎Aipatzeko modukoak dira, era berean, garai hartan Hego Euskal Herriko hiru euskal astekarietan azaldu zirela (behin eta berriro azaldu ere) agertzear ziren bi egunkari elebidun abertzaleen orri beteko iragarkiak. Lelo esanguratsuak zituzten bi iragarkiok. Lematzat Gure lurraren deia esaldia zeukan Deiaren iragarki batek, adibidez,, gure prentsa behar dugulako?
2016
‎Dosierra zabaldu zuelarik, argi eta garbi ikusi zuen; duela hogeita hamar urte inguru, oinetatik bururaino armaturiko bi poliziekin, etxeko gela hartan utzi zituzten bi umeetatik bat zen hura. Bere arreba besoetan bildu, eta negarrari eutsi zion umea zen.
‎Ez dut esan nahi horrekin aspergarriak zirenik. Goiz horietako batean, esate baterako, sekulako zalapartak atera zituzten bietakoren bati aurpegian edo lepoan edo ez dakit non orbanen bat atera zitzaiolako, eta armairuko tiraderetan aztarrika sumatu nituen azalaren zaintzarako pilaturik dituzten produktuen artean bila. Beharbada ez zela orbana pentsatzen nuen nik, maitaleren baten suhartasunak utzitako arrastoren bat izan zitekeela, baina tarte bat geroago, ni bazkaritarako entsalada eta haiek gosaritarako ogi xigortuak jaten ari ginen bitartean, beren aurpegiei eta lepoei erreparatu nien eta ez nien ez orbanik ez inolako arrastorik atzeman.
‎Gandhismoaren tentazioa ezagutu zuen, eta 2.000 urte inguruan, Lizarra Garazi jada hautsia eta ETA borrokara itzulia, berriro planteatu zuen ghandismoaren bide gogorra, bestea bezain gogorra hortxe nonbait, baina horrek ez zuen biderik egin Euskal Herrian, eta, berak zioenez, etakideek egiten zituzten bi bideak, ez bestek.
‎Baina ostatuaz arduratzen zen bikoteaz hitz egin behar nuke lehenbizi. Film bat egiteko moduko biografiak zituzten biek ere. Bierzoko lurretan sortua zen gizona, Damián, eta ingeniari aeronautikoa lanbidez.
‎Maceda ibaiko presa batean aurkitu zituzten bi nesken gorpuak, duela urte batzuk artean zabalik zegoen errota baten ur biltegian. Moja Adoratzaileen ikastetxera joaten ziren bi ahizpak.
‎Bi itzal beltz handi ziruditen. Urria zen argitasuna, eta ez nuen beste xehetasunik ikusten, goiko aldean ageri zituzten bi puntu dirdiratsu izan ezik (izaki haien begiak, seguruenik).
‎Bestalde, hauxe dio testigantza faltsua eman eta Scottsboroko Bederatziak kartzelara bidali zituzten bi emakume zuriei buruz:
‎Anthonyk eta Stantonek antzeko jarrerak hartu zituzten bi kontuen harira: orain, gizon langileekin, eta, lehen, Eskubide Berdintasunaren Elkartean, gizon beltzekin.
‎Hara: 2002an, Behatokia martxan izan zen lehen urtean, 930 kasuren berri jaso zuen; 2007an, Jaurlaritzak Elebide zerbitzua abian jarri zuenean, denera 1.478 kasu jaso zituzten Elebidek eta Behatokiak; 2015ean, 1.952 kasu pilatu zituzten bien artean. Egoera aldatzeko bidea jartzen dute herritarren kexuek, Petriatik nabarmendu duenez.
‎Igoera handia izan da, gainera: 2004an, dokumentuen %5 egin zituzten bi eletan, eta 2015ean, %66.
2017
‎Baina uda zen eta haiek hatsa botatzen hasi. Sundaren lorratzari jarraitu, eta hementxe, pikondo honexen oinetan aurkitu zituzten biak, elkarren besoetan usteldurik. Alegia, hatsarengatik aurkitu zituztela!
‎Hobbesen iritziz, aldiz, gorputza mekanizatzeak gizakia erabat estatuaren boterearen meneko izatea justifikatzen du. Nolanahi, gorputzaren ezaugarriak birdefinitu zituzten biek, azken batean: gorputza egokitu zuten, idealki behintzat, lan diziplina kapitalistak eskatutako erregulartasun eta automatismorako16. Idealki?
‎Mundu Berriko sorgin ehizek izan zuten eraginik Europako gertaeretan? Edo, besterik gabe, Europako klase agintariek Erdi Aroaz geroztik heretikoen aurka jorratutako zapalkuntza estrategia eta taktika berak erabili zituzten bi jazarpen horiek?
‎90eko hamarkada hasierako kontuak dira hauek. Jarri zituzten bi bustoak Otxarkoagan eta ez zuten bakerik izan. Gau batean tirokatu ere egin zituzten.
‎Oinez egin genuen gero porturainoko bidea, igo genituen Aquariumeko harmailak eta jarraitu genuen Paseo Berritik, igo ginen Urgullera eta ordu erdi bat eman genuen handik hiriaren bipiltasuna edo itsasoaren ederra miresten. Txillida eta Oteizaren arteko sestren berri kontatu nien labur bada ere taldekoei, eta hirian kokaturik zituzten bi lanak seinalatu nizkien,. Haize Orrazia, mutur batean eta pasadan ikusi berria genuen. Eraikuntza Hutsa?
‎Polemikaren harira, 2001ean eta 2004an sexu abusuak jasan zituzten bi gazteek ohar bat eman zuten argitara. Xirimiri Gazte taldeko arduradun zela Mendizabalek egindako abusuen inguruan, esan zuten ordua zela beraien salaketa publiko egiteko, hain zuzen ere beste kasu bat azaldu zelako.
‎–Ze ondorio izan zituen akusazioak? Eskolan jazarpenaren inguruko hainbat lan egitera behartu zituzten bi mutil horiek. Kito.
‎Ondorioz, hasi behar zuten A planerako iragarriak zituzten bi bideoak egiten. Beraz, polizia operazioa gertatzeko aukerak ikusi arren, ez zuten A plana baztertu.
‎Kale nagusia asfaltatua da, auzitegi ondoko enparantza ere bai eta nonnahi ikus zitezkeen metalezko gurpilekiko gurditxoak eta kalexa apaindu liluragarriak. Antiojudun txoropitoek gidatzen zituzten bi edo hiru arto mo bil ere ikusi nituen. Aldamenean beloz eta lihoz jantzitako emakumeak zeramatzaten; fuerte helduta zihoazen hauek.
‎Beren eginkizun eta karguetatik kendu zituzten biak eta prebentzioan sartu.
‎Gero, Gorritxo ere hil zuten eta hantxe jarri zituzten biak hanka banatatik esekita, kate handiekin lotuta eta mataderiko sabai aldera polipastoekin altxatuta, lehendik hilda zeuden beste bi txekor koxkorren ondoan.
‎Bart iluntzean etxetik irten omen zen, itxura batean kanpoan afaltzeko intentzioarekin. Behin jatetxean sartuta, bere mugimenduak zelatatzen zituzten bi ertzainei iskin egin zien lehenengo solairuko komuneko leihotik kalera salto eginda. Geroztik, poliziek haren pista galdu dute.
2018
‎Es el pueblo de Izaro Films, ¿ verdad??. Txironan barre egin zieten, funtzionarioek txantxaz hartu zituzten bi heroinomano delinkuenteak. Cruz de Humilladero presondegi probintzialean ezin zuten sinetsi bi haiek ez zekitenik nori ausartu ziren autoa lapurtzen.
‎Bonianklai bikotea harrapatu egin zuten, handik bi egunera. Zubipe bateko eskaileratan harrapatu zituzten biak, kuleroak eskutan eta galtzontzilloa buruan, xiringa bat prestatzen. Saiatu ziren korrika ihes egiten, baina, zaldi gainean ibiltzera ohitua dagoen zaldunari bezala, oinez ibiltzeko zangoak alferregi, eta segituan atzeman zituzten ertzainek.
‎Hortaz, sententziek ondorioztatu zuten emakumeen, oinarrizko eskubidea? zela euren herriko jaietan, gizonen baldintza beretan parte hartzea?, eta baliogabe utzi zituzten bi udalek andreak baztertzeko hartutako erabakiak.
‎Gurasoek ez zuten oporrik hartzen udan, ezin izaten zuten, eta bera eta urtebete zaharragoa zen ahizpa aitona amonekin bidaltzen zituzten bi hilabetez urtero.
‎Gurasoek ez zuten oporrik hartzen udan, ezin izaten zuten, eta bera eta urtebete zaharragoa zen ahizpa aitona amonekin bidaltzen zituzten bi hilabetez urtero.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia