Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2017
‎Inguruan botata eta mutikoak jaso zuen aitzur bat baliatuz bultza zituzten bi piloak, bakar handi batean elkartu arte.
‎Ekin zion ba Ximenok aginduak emateari eta zatitutako izeiak zortzinaka jarri eta muturrak ginbaletekin zulatu ondoren, elkarzut jarritako beso baten lodiera zuten urkiekin lotu zituen banan banan, sokaren bidez. Gauza bera egin zuten beste zortzi enborrekin eta elkar lotu zituzten bi almadiak, ibaian bare zegoen txokoan. Ez zen soka ezta alanbrerik erabiltzen, hurritza, zumea eta haritz adar bustiak baizik, baina hau prestaketa, proba bat besterik ez zen, koadrila treba zedin.
2018
‎Egoera hauetan igaro zituzten bi urtean, Biltzirako hamabi gizon, hogeita bi andere eta hirurogeita bi haur hil ziren. Bi etxe hondoratu ziren, eta etxe haietan bizi ziren bi sendiek txabola txiki bat eraiki zuten gaueko ordu bi eta erdietan eta hantxe bizitzen jarri.
2019
‎Jendea atera zen, bada, kalera, eta kobarantz abiatu. Oso urrutira joan gabe aurkitu zituzten bi haurrak. Kotxe ireki batean zetozen, jende andana zaratatsu batez inguratuak.
‎Altxa ziren bi mutilak eta tristeki ikusi zituzten bi lapurrak urrutiratzen. Jarraituko ote zieten?
‎Gure egutegi zaharra sortzeko euskal arbaso zaharrek solstizioak eta ekinozioak hartu zituzten ardatz, ilargiaren eta eguzkiaren balizko mugimenduei erreparatuz. Ilargi eta Eki Amalurren bi alaba handiak ziren, ortzian edo zeruan euskaldunek gurtzen zituzten bi jainkosa handiak. Lehena gauarekin, iluntasunarekin eta heriotzarekin lotua.
‎Gerra hasi zen. Vendressek eta Dacostak berrogei urtetik gora zituzten biek. Langile konpainietara mobilizatu zituzten.
‎Lehen ere harritu izan ninduen hontzaren finkotasun gizatasun gabe hartaz begiratzen zion, oso zurbil zegoen, eta goiko ezpaina bere hortzen gainean irristatzean marra zuri mehe bat erakutsi zuen; eta uzkurtze samingarri batez igotzen ikusi nuen; eta nik, bat batean agerira ateratako eta nire duda muden oinaze arina hainbestez gainditzen zuen barruko drama hori ikusita, geratzen zitzaizkidan azkeneko indarrak galdu nituen. Une horretan beste bi kolpe eman zituzten bi kolpe bakarrik, bi kolpe arin eta bizkor, eta ilobak" Alde egingo du..." esan zuen hain ahots apal eta etsiaz non ez bainuen gehiago itxaron, eta ahots garbiz esan bainuen: " Aurrera, jauna".
‎Begiek nini sukartsu bat baizik ez zuten agerian, zauri baten moduko konjuntiba gorri batean itorik. Ahoa, bizirik gabe, sudurretik kokotsera masailak ebakitzen zituzten bi parentesi handituen artean hondoratzen zen. Baina lepoa, neskato batena bezain samurra, leuna eta malgua, oraindik ere.
2020
‎Gironan azken jendaurreko agerraldia egin, eta ihes egitea pentsatua zuen baino lehenago abiatu ziren autoz Bruselara, polizia espainiarrak bila zebilzkiola eta. Ihesera jo edota espetxera ez zuten elkarrekin erabaki, erabaki indibiduala izan zen, baina kontseilari guztiek jada ohiak egun batzuk geroago bideokonferentziaz onartu zituzten bi hautabideak: espetxearena eta erbestearena, independentzia lortzeko xedean atzera ez egitekotan.
‎Eta ezkontzeko erabakia berez nahiko bitxia ez balitz, zergatik erabaki zuten bi tipo haiekin zehazki ezkontzea? Zergatik aukeratu zituzten biek! beraiena baino adimen murritz edo eskaseko senarrak. Fidelek bere iloben senargaiak ezagutu zituenean, eta Christian, Maiaren senarra izango zena, frankiziadun higiezinen agentzia bateko komertziala zela jakin zuenean, eta Jonathan, Taniarena, polizia zela, ez zuen esnob izan nahi eta bere aurreiritziak ezkutatu zituen.
‎Luther King eta Gandhik ere arrakasta lortu zuten. Hori bai, asasinatu egin zituzten biak.
‎Arrats laranja batez hartara zuen Luc' ek ia indarka... Nolako kezkak eta bildurrak pasa zituzten biek urrengo asteetan: Luc' ek haur baten erantzukizun larria zetorkealakoan; Elsa' k, berriz, egia Antwerpen' go familia elizkoi farisau harek jakingo zuen bildur...
‎Tenienteak marinelei betetzeko agindua esan zien. Berehala jarri zituzten bi ohol zabaletan eta dena prest zegoen hildako biak itsasora botatzeko.
‎Tenienteak aginduta lau marinel inguratu ziren. Hartu zituzten bi oholak eskuetan eta prestatu ziren itsasora botatzeko.
‎Eta aitak, bi aldiz pentsatu gabe, ozenki irakurtzeari ekin zion belarriak tente eta erne zituzten bi semeek, berekin batera, interneten jartzen zuenaren berri eduki zezaten.
2021
‎Aitak, orduan, bere gorputzaz babestu zuen semea. Bala tiro gehiago jaso zituzten biek, eta mutikoa hil egin zuten. Medikuek zortzi bala atera zizkioten aitari gorputzetik; zaurien ondorioz, baina, paralisiak jota geratu zen, lan egiteko ezgai, eta harrezkero langabezian dago.
‎Hilketa horren testigantza hain ongi eman zuten hilaren sehiek, jakobinoetan babestu zen gelazainak eta baita morterotan kausitu ziren hezurrek ere, non Saint Aignan eta haren emaztea han ez zirelarik aztertu eta erabaki baitzen auzia. Auzi ihesean epaitu zituzten, eta hiltzera kondenatu zituzten biak, haien ondasunak Printzearendako bahitu zituzten eta mila eta bostehun ezkutu ordainarazi zizkioten aitari auzi gastuengatik. Saint Aignan horrek, Ingalaterran zegoela, legearen arabera Frantzian hilik zegoela ikusirik, jaun handi anitzen mesedetan egin zerbitzuengatik eta bere emaztearen ahaideen faboreengatik erdietsi zuen Ingalaterrako erregeak erregu egitea Frantziakoari hari barkamenaren grazia egiteko, eta bere ondasunak eta ohoreak itzultzeko.
‎Martxoaren 3an Madih k bidalitako tropek preso hartu zuten Sanchuelo, Carrioneko kondearekin batera. Ihes egiteko saiakera egitean hil zituzten bi mandatariak. Hurrengo egunean gorpuak alkazarreko atarian jarri zituzten.
‎Margarik eta Joxe Mari senarrak, urtero egiten zuten bezala, izugarri ongi hartu zituzten bi ahizpak. Beraiekin eta haien bost seme alabekin batera afaldu zuten Otxokiko sukalde goxoan.
2022
‎Bakoitza bere ziegan inkomunikatuta zituzten bi emakume gazteei zegokienez, Bixente Agirre komisarioak uste zuen intentsitate txikiko atxilotuak zirela, nahiz eta, haren ustez, susmo hutsa izan, eta ikertu zen. Galdeketek erakutsiko zuten zein mailatako partaidetza zuten, edo noizbehinkako maite kontua zitekeen, edo denbora luzekoa, baina bi gizonen hiltzaile jarduerei buruzko ezagutzarik gabea.
‎Bestalde, familia ere handitua zuten. Bi neskato izan zituzten bi urteetan, Gina orduan bi urtekoa eta Mara urte eskasekoa, biak osasuntsu eta amaren antza handia zutenak. Gurasoak pozak zoratzen zebiltzan haiekin.
‎Apirileko azken egunetan hartu zituzten harresiak, ez setioz, indarrez baizik. Andik trebatutako eraso tropa frankotarrek harresiak hartu zituzten bi leku desberdinetatik.
‎Pintaren hiru laurdenak edanxeak zeudelarik, kontakizun batek hartu zuen gaina. Baziren senar emazte aberats batzuk, haurrik ez zutenak, zergatik ez dakigula, eta halako batean erabaki zuten atzerritik bi umeren ekartzea, eta hala, kudeaketan eta joan etorrietan hainbat denbora eta diru gastaturik, ekarri zituzten bi haur, bi urteren ingurua hor nonbait zuketenak.
‎Prestatu eta ordu batean Arlanzon bidean ziren, Jakue, Danila eta Txominen laguntzaz. Zaldi eta mandoetan azkar egin zituzten bi legoak. Arlanzoneko ataritik hurbil, erreka ondoko pasealekuan, Burgosen bezala, kanpalekua eta mahaiak ikusi zituzten urrunean.
‎Ordutik, mailu mekanikoekin burdin asko landu ahal izango zuten eta azken ukituak errementari on batzuek emanen zituzten artisautza hura maisuki landuz. Kanpotik ekarri zituzten bi artisauek lana erakutsi zieten Juarroseko gazte batzuei. Burgosen bizi zen Okako Peru Basak eta Iruñerriko Mutuk martxan jarri zuten burdinola.
‎Gaila oso ongi mugitzen zen, nahiz eta tripa nabaritzen zitzaion. Herritarrek Harresi eta herriko inguruetatik ikusten zituzten bi maitaleak eta bakean uzten zituzten. Hirugarren egunean, ordea, egin beharrek lan eta eginkizun asko eta desberdinetara eraman zituzten biak.
‎Herritarrek Harresi eta herriko inguruetatik ikusten zituzten bi maitaleak eta bakean uzten zituzten. Hirugarren egunean, ordea, egin beharrek lan eta eginkizun asko eta desberdinetara eraman zituzten biak. Arlanzoneko jaunak herrietatik itzuli bat egin behar zuen arazoak konpontzeko, baina lehenago etxeko martxa hartu zuen.
‎Jakue liluratuta zegoen mezkitaren dorrearen edertasunarekin, urreztatutako irudi eta filigranekin. Mezkitaren atari nagusia eta patioa ikusi zituztenean harridurazko imintzioak egin zituzten bi mutilek. Laranjaondoen arteko iturrien ur jauziak, marmolen zuritasunak, usain ernagarriak eta mezkitaren atariko arko anitzdunaren arintasun errepikatuek txundituta utzi zituzten.
‎Lurringaiak usaintzera joan ziren lurrin denden kalera. Intzentsu eta beste goma usaintsu on eta merkeagoak aurkitu zituzten bi dendatan. Beste denda batean lurringai batzuk usaintzen ari zirelarik, aristokrata bat sartu zen dendara morroi batzuekin.
‎Aski da! etxearen sarreran ziren eta Azenarik bota zituen ura ekartzeko erabiltzen zituzten bi pegarrak, haiek puskatuta utziz. Logelara joan zen ajeak pasatzera.
‎Pipa bete, piztu, eta berriz ere jiratzen ziren leiho aldera. Hala ematen zituzten bi ordu jesarrita: hiruna basokada garagardo edan, gero altxatu −bata minutu bat lehenago gaur, bestea bihar−, pipa patrikaratu, poltsatxoa gorde, eta guztiei egiten zieten agur, albokoari izan ezik.
‎Anaia bizki batzuek basoan topatu zituzten bi neska eder, eta hitz eman zioten elkarri biharamun goizean ezkonduko zirela, ordu arte mutilak deus edan eta jan gabe egoten baziren, bestela zorigaitz handia gertatuko zela. Etxean gaua pasatu eta, argia gabe abiatu ziren anaiak andregaiengana.
‎Besteei mezu laburra eta tabernako selfia bidali zizkien. Beranduago, kuluxka egin ondoren etxeko garbiketa batzuk egin zituzten bi lagunek. Lasai ibili ziren eta goiz afari merienda eginda ateratzeko prestatu ziren.
2023
‎musu luze eta likits batean katramilatu ziren, harik eta beste norbait txabolara sartzen sumatu zuten arte. Lurrera begira jarri eta kanpora atera ziren, gurutzatu zituzten bi neska gazteei diosalik egin gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia