2000
|
|
Arratsaldean, zerua gris, ateri zegoela, bide zuzena ibili barik, mendi mazeleko karriketatik barrena itzuli bat eginez inguratu zen Xan Henriren anaiaren etxera. Bazekien nontsu zen, bazekien nora zihoan; izan ere, auzo hura, kale haiek, nahiz oso kanbiatuak izan, ezagutzen zituenak ziren; bertan izan zuen, denbora batean, bere bizitokietako bat, bertako ostatu batean egin
|
zituen
lagun pasajero batzuk.
|
2002
|
|
Gizontzen ari zen zinez, eta Joselu izena txikigarriegia ez ote zen zalantzak hartu zuen. Aita ikusi zuelarik, Joseluk ez
|
zituen
lagunak agurtu ere egin eta ziztu bizian jo zuen harengana. Aitak, serio, ez zien semearen poz keinuei berehalakoan erantzun.
|
2004
|
|
Marck nekaturik zegoen, hilabeteak zeramatzan borrokan Carlosen minbiziaren aurka, Carlosen depresio aldien aurka, Carlos beraren aurka, medikuen aurka, bere buruaren aurka, eta atsedena nahi zuen. Ezagutzen ez
|
zituen
lagun batzuen deserosotasun aldia arintzeko ahaleginik ez zuen egin nahi; isildu baino ez zuen nahi, ikusle huts izan. Berak ere kanpoaldean bilatu zuen aisia, leihotik harantz, ilunpeetan itzalen modura mugitzen ziren zumarretara.
|
2007
|
|
Isiltasun ozen horren erdian, Mikelek motxilatik arropa garbia atera eta azal oraindik erdi bustiaren gainean jantzi zuen. Atezuan begira
|
zituen
lagunak. Mikelek kalerako atea ireki zuen.
|
2010
|
|
Paularen fisionomiaz hausnar sakonean utzi
|
zituen
lagunak. Paulak zein bide hartu zuen asmatu behar zuen.
|
2012
|
|
Txatxorengandik ikasietarik ez nion ezer azaldu Elgebeltzi. Jakin izan balu pitotuko zen, eta banan banan kalituko
|
zituen
lagun hurbiltzat zeuzkanak. Banekien gerri aldean pistola bat zeramala, zer gerta ere.
|
2013
|
|
Ni harrituta nengoen, Harkaitzen keinuagatik, noski, baina baita ere amaren otzantasunagatik, hark beti baitzuen laguntasun beharra, larruekin batez ere, haiek leuntzen edota josten, belar eta ale lehorrekin ere bai, edota okela lanetan. Beste emakumeak
|
zituen
lagun, baina ni nahi ninduen ondoan, ederto ikas nezan. Ordurako bazebilen ni norbaitekin lotzekotan, nik ez banekien ere oraindik nor zuen gogoan.
|
2014
|
|
Inoiz baino ikasle gehiago, batzuk ezagutu ere ez, ez zituen inoiz ikusi, arraroa egin zitzaion. Berehala aurkitu
|
zituen
lagunak urrunetik, erdialdean, taldean. Joana Biurrun apur bat apartatuta ikusi zuen, apunteak karpetatik kanpora, zerbait ari zen idazten.
|
|
Nabarmen heldu zitzaion sudurrera, usain gogorra ordurako, hainbeste ordu, azterketa, bazkaria, arratsaldea. Lotsa eman zion, oso hurbil
|
zituen
lagunak, igarriko zioten. Apur bat apartatzeko eskatu zien, leku apur bat behar zuela, haizea ere bai beharbada.
|
2015
|
|
Jardunaldien hasiera baino hilabete lehenago jarri zituzten afixak hiriko kale eta taberna batzuetan. Josebak eta kausarako irabazi omen
|
zituen
lagunek gauzatu zuten elkartearen jendaurreko lehenengo agerraldi hura. Abendu hasieran, Durangoko Azoka amaitu biharamunean, prentsaurreko bat eman zuten jardunaldiak aurkezteko.
|
2016
|
|
Loreontziaren azpian ez zen giltzarik, ordea. Martinek sotoko atera gidatu
|
zituen
lagunak. Heldulekuari tinko eutsita, gorputza bermatu zuen atean eta barrurantz bultzatu.
|
|
Ikernek lagunak egin zituen herrian, horien artean gure ama. Caracasen etxeko hizkuntza gaztelania izan zuten, izan ere Txomin aitak ez zekien euskaraz, eta euskara erabiltzen Ondarroan hasi zen, aitona amonekin eta ezagutu
|
zituen
lagun berriekin. “Zure amak gaztelaniaz ez zekienez”, kontatu zidan Ikernek, “bada berarekin ikasi nuen euskara”.
|
2017
|
|
Maitasunaren Kurba izenez ezagutzen zen hartan aparkatu zuen, Artxandako San Andres gainean, Bilbon utzi
|
zituen
lagunak gogotik fauntzen zitzaizkiola. Hiriaren argi iragaziek distira egin zuten autoaren kapot ilunean.
|
|
Kontrara, aitari eta amari egindako testek emaitza negatiboa izan zitenan. Teoria kritikoak ezagutzen
|
zituen
lagun batek interpretazio kriterioak herrialde batetik bestera aldatu egin ohi zirela gaztigatu zienan eta gurasoek Gibraltarreko ospitale ingelesean proba errepikatzea erabaki zitenan. Negatibo eman zinan.
|
2021
|
|
Orain, New Yorken, ikusten nuen Ane eta Unai nola ari ziren moldatzen egoera berrira. Alabak berehala egin
|
zituen
lagunak eta bere burua trebatuz ere hasi zen, batez ere jolaslekuko burdinazko uztaiekin. Ez zuen gutxiago izan nahi eta, eskuak babaz beteak izan arren, halaxe sentitzen nuen eskutik heltzen nion bakoitzean, urriko arratsaldeetan erakutsi nahi izaten zigun egin zituen aurrerapenak, eta han ibiltzen zen uztaietan, tximino baten abileziarekin.
|
|
Arrakasta handia izan zuen bilera hark. Mundu osoko sufragistak egin
|
zituen
lagun bertan eta, bide batez, Rosikaren itzala handitu egin zen erakundean. Izena hartu zuen lider gisa, hainbestekoa, ezen erakunde horretako idazkari hautatu zuten.
|
2022
|
|
Aurretik beste hiru lau belaunaldi irakurzale lituzke horretarako, lagunen mundua eusten duten zutabeak eta ideiak ulertzeko, liburutegidun egongelak eta musikadun etxeak, Europako hizkuntzak eta hiriburuen argazkiak, baina etxe honetan idiei tiraka bizitzea tokatu zen eta tabernak zabaltzea etengabe, eta tabernetan idien argazkiak esekitzea. Anak buruz ikasten
|
zituen
lagunei entzuten zizkien izenak, gozatzen ikasi zuen besteak ere horrekin gozatzen ikusita, eta gehiegi saiatu beharrik gabe ikasi zuen, baita ere, bere etxekoei begiratzen bere lagunek begiratzen zieten moduan.
|