Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Eta Pedro ere, bere marrazki egin berria pintura zuri marroiska batez beztitzen eta estaltzen zuela —baita bere libertatea ere, bide batez—, bertze marrazki batekin hasi zen handik egun guti batzuetarat, zirriborro berri batzuk egin ondoren: ipini zituen lehen planoan Jesus haurra, printze tipi bat zirudiela, bere koroatxoarekin, eta hiru errege magoak, nor bere presentarekin, urre, intsentsu eta mirra; kendu eta edeki zituen hiru artzainak, ipini zituen gibelago Josepe eta Maria, eta, azkenik, gibelaldeko planoko ilunean ezkutatu zituen idia eta astoa; eta guztiak zeuden, ez lastozko ganbela batean, baina tenplu joniar iduriko aterbe batean, zeinak baitzuen zorua marmolezko, eta aitzinean hiru zutoin, hirurak ere arrosa landare batzuek izurtuak eta kiribilduak. Eta, marrazkiaren ondotik, pazientzia eta pairu osoz, pintatu zuen, hurrengo asteetan, koadro handi hura eta, osaba Joanikotek iragarri bezala, Pedroren arrakasta sekulakoa izan zen.
2001
‎Denbora pasa, Neelimek musika apala entzun eta liburuak irakurtzen zituen. Honelaxe eman zituen hiru egunok. Alde egin zuenean, sugeak goibel gelditu omen ziren.
2002
‎Eta hiru emakumeek eskua luzatzen zuten, Pertseo harrapatzeko asmoz. Baina honek arreta handiz saihesten zituen hiru itsu haien saioak eta haien eskuetatik urrun geratzen zen beti.
‎Izan ere, ilunpera ohiturik zeuzkan begiak ordurako, eta, Zilarbizik esandako aldera begiratuz, zerbait edo norbait hurbiltzen ari zitzaiela ikusi ahal izan zuen argi askorik gabeko basamortu hartan. Han urrutian, beraiengana zetozela ikusi zituen Hiru Emakume Urdinak, gero eta hurbilago.
‎Leirek ere aurrera egin zuen, eta halaxe bete zituen hiru, lau eta bost urte.
2004
‎Arratsalde lasaiaren bakean, Oskarrek ederki entzuten zituen hiru soldaduen ahots ozenak. Hizkeragatik, Iruñerriko herriren batekoak.
2005
‎Eta umeentzako oheak baziren, zaldiak egiten zituen igual, erliebean, edo katuak, eta ezkontzeko oheak baziren, hostoak egiten zituen igual, batzuk erliebean eta beste batzuk ez. Eta diferente egiten zituen ohe guztiak, eta hiru aulki egiteko eskatzen bazenion, berdin egiten zituen hirurak, baina beti zeukaten gauza diferenteren bat, hanketan, edo bazterretan, beti gauzaren bat diferente aulki bakoitzean. Hori zen zuen aitite Julian egurrarekin.
2008
‎Ez dakigu euskaldunez zer iritzi zuen. Bielsan, aurkari zituen hiru dibisioetariko bat Nafarroako 4.a zen, Iruretagoiena jeneralaren erranetara zegoena. 62 dibisioak, berriz, Sagardia jenerala zuen buru, militar frankisten artean basapiztienetarik.
‎Ernestinak egoerak gainditua sentitu behar zuen, urduri ere sentitu baitzen une batez, begiak goratu eta beheratu zituen hiru bider bederen; gero, berriz, apaizari so egin zion, baina so egingo ez balio bezala, bere buruarekin ari ote zen une hartan, solo Dios basta, solo Dios basta eta solo Dios basta??, harik eta, oreka berreskuratzen zuela, aurrez aurre zuenari horrela esan zion arte:
‎Ernestinak egoerak gainditua sentitu behar zuen, urduri ere sentitu baitzen une batez, begiak goratu eta beheratu zituen hiru bider bederen; gero, berriz, apaizari so egin zion, baina so egingo ez balio bezala –bere buruarekin ari ote zen une hartan, solo Dios basta, solo Dios basta eta solo Dios basta? –, harik eta, oreka berreskuratzen zuela, aurrez aurre zuenari horrela esan zion arte:
2009
‎Ezagun batzuen bidez jakin nuen azkenean epaitu eta, dagoeneko beteta zituen hiru urte eta erdira kondenatu zutenez, kalera irten zela. Sarekada berean eroritakoekin ibiltzen zela geroztik, ikasketak bertan behera utzi zituela, aita minbiziz hil zitzaiola handik gutxira.
‎Gabinoren begi mugimendu biziei erreparatuz gero, ezin ziurrago baiezta zitekeen ezen Gabinok arreta handiz jarraitu zuela eszena hura; esan nahi baita Gabinok zehatz mehatz jaso zituela bai Rodolforen eta Alfredoren erreakzioen xehetasunak, bai Lorenzorenak berarenak eta Lorenzoren barrearekin bat egin zutèn hiruzpalau gizonenak ere; erreakzio haietatik, baina, don Alfredorena izan zen, haren lehenengo interbentzioa? zirrararik handiena eragin ziona, une hartan, begiak ohi ez bezala zabaldu zituen Gabinok behintzat, harridurazko zirrarak hartuta, antza?, nahiz eta jarraian halatsu segitu, bere begi zabalduekin Lorenzori begira, honen barre egitetik isiltzerainoko erantzun mailakatuak don Alfredoren jardunak bezainbat harritu balu bezala; gero, begiak itxi eta ireki zituen hiru bider, ezinegonaren menera edo; Gabinok, izan ere, buruan itsatsia behar zuen Felipe Gastaminzaren karta, paragrafo batzuk ere ikasiak behar zituen buruz, hamar bat aldiz irakurri zuenez?, euskaldunen sufrimenduez mintzatzen zitzaiona: –Baina hara zer diren gauzak:
‎gizona gerritik gora, eta gerritik behera gizonago??, lotsak edo eraginda, adrenalina uholdea odolbideetan barrena lehertu eta gorputza sutu zitzaion; esan nahi baita Domingok, segundo gutxiko epe laburrean, mutur batetik bestera erreakzionatu zuela, lehen izotzak hartuta eta gero suak: horregatik, beharbada, modurik mekanikoenean besarkatu zituen hiru emakumeak, ez era guztiz kontzientean, alegia, bai inkontzientean, haien eskuak, masailak eta bularrak nabaritu egin behar baitzituen, zehaztasunik gabe nabaritu, halere, bere buruaren jabe ez zen neurrian?, pixkaka bere onera zetorren bitartean, bihotzaren erritmo gero eta pausatuagoa barne prozesu haren erakusgarri; Domingo, ondorioz, gero eta hobeto sentitzen zen, adrenalina uholdearen efektuak iragan arau; bere buruaren jabe egin arau gainera, zerbait esateko beharra sentitu zuen, arestian emandako itxura eskasari, itxuraren ezaugarriak ziren masailetako sagar goriak:
‎Adak musika berezi bat entzun behar zuen une hartan, bere baitaren baitan entzun ere: jainkozko musika paregabea, bihotzaren atabalak pun pun eta pun pun; gero, bat batean, arnasa betean hartu eta ezpainak mugitu zituen hiru aldiz, barruan zituèn eta halabeharrez isildu behar zituèn oihuei bide emateko ahaleginean: aupa, aupa eta aupa?
‎bateko urrea zen; galdetu zien lagunei: . Bateko urreak zainduko ote du, bada, Gonzaloren loa??; erantzun zuten hauek, Chaplinen ezezko keinuari jarraiki, ezetz; jaso zuen honek bateko urrea; egin zuen beste hainbeste beste hiru batekoekin; jaso zituen hirurak hurrenez hurren, eta gero esan zuen: –Zerk edo zeinek zainduko ote du, bada, Gonzaloren loa??;. Lore batek!?, erantzun zioten kideek;. Gonzalok lore bat nahi dik, eta lore bat izango dik, bai horixe!?, eta hitzak esan ahala, kartak nahastu, eta arrosa bat atera zuen Chaplinek mahukapetik edo auskalo nondik, mugimendu azkar batean:
‎Adak musika berezi bat entzun behar zuen une hartan, bere baitaren baitan entzun ere: jainkozko musika paregabea, bihotzaren atabalak pun pun eta pun pun; gero, bat batean, arnasa betean hartu eta ezpainak mugitu zituen hiru aldiz, barruan zituèn eta halabeharrez isildu behar zituèn oihuei bide emateko ahaleginean: aupa, aupa eta aupa... aurrera, aurrera eta aurrera!; huraxe baitzen kontua, aurrera eta aurrera egin behar zuela, nora ez bazekien ere, zeren bera Jainkoaren eskuetan jarri baitzen, azken batean, eta Jainkoak erabakiko baitzuen erabaki beharrekoa; eta, aurrera eta aurrera zihoala, trenak atzean uzten zituen trenbideko zutoinak eta kableak, baserriak eta basoak, artzainak eta artaldeak... guztiak uzten zituen atzean, berak –Adak– gero eta aurrerago egin ahal izateko, aurrerakako ihesaldi etengabean edo aurrerakako mozkorraldian, auskalo; bizpahiru orduko goraldiari, baina, normaltasun nolabaiteko bat jarraitu zitzaion; galdera batzuk ere –gogoak baztertutakoak, baina gogoan behar zituenak, nola edo hala– etorri zitzaizkion orduan –gorputz sendorik gabeko galderak, halere, lurrunaren arintasuna zutenak, Adaren aurpegieran ez zen kezka handirik islatzen behintzat–, ongi ari ote zen, gaizki ari ote zen, trenaren abiadurak are zoriontsuago egiten zuela ohartzen zen bitartean; ordea, ez al zuen beti entzun –aitari, amari, izebari, don Anizetori, apaizei eta mojei, eta mundu guztiari– ezen gaizkitik ez zitekeela zoritxarra baizik etorri, eta onetik zoriona?; zein zen, hortaz, bere egintzaren esanahia:
‎bateko urrea zen; galdetu zien lagunei: " Bateko urreak zainduko ote du, bada, Gonzaloren loa?"; erantzun zuten hauek, Chaplinen ezezko keinuari jarraiki, ezetz; jaso zuen honek bateko urrea; egin zuen beste hainbeste beste hiru batekoekin; jaso zituen hirurak hurrenez hurren, eta gero esan zuen: " Zerk edo zeinek zainduko ote du, bada, Gonzaloren loa?";" Lore batek!", erantzun zioten kideek;" Gonzalok lore bat nahi dik, eta lore bat izango dik, bai horixe!", eta hitzak esan ahala, kartak nahastu, eta arrosa bat atera zuen Chaplinek mahukapetik edo auskalo nondik, mugimendu azkar batean:
‎gizona gerritik gora, eta gerritik behera gizonago" –, lotsak edo eraginda, adrenalina uholdea odolbideetan barrena lehertu eta gorputza sutu zitzaion; esan nahi baita Domingok, segundo gutxiko epe laburrean, mutur batetik bestera erreakzionatu zuela, lehen izotzak hartuta eta gero suak: horregatik, beharbada, modurik mekanikoenean besarkatu zituen hiru emakumeak... ez era guztiz kontzientean, alegia, bai inkontzientean, haien eskuak, masailak eta bularrak nabaritu egin behar baitzituen –zehaztasunik gabe nabaritu, halere, bere buruaren jabe ez zen neurrian–, pixkaka bere onera zetorren bitartean, bihotzaren erritmo gero eta pausatuagoa barne prozesu haren erakusgarri; Domingo, ondorioz, gero eta hobeto sentitzen zen, adrenalina u... ahuleziarena eta ezintasunarena– buelta emateko, edo egoera zital hari kontrapisu bat jartzeko, gutxienez:
‎Zegoèn lekutik, Gabinok ongi jarrai zezakeen eszena; are gehiago: ...haren lehenengo interbentzioa– zirrararik handiena eragin ziona –une hartan, begiak ohi ez bezala zabaldu zituen Gabinok behintzat, harridurazko zirrarak hartuta, antza–, nahiz eta jarraian halatsu segitu, bere begi zabalduekin Lorenzori begira, honen barre egitetik isiltzerainoko erantzun mailakatuak don Alfredoren jardunak bezainbat harritu balu bezala; gero, begiak itxi eta ireki zituen hiru bider, ezinegonaren menera edo; Gabinok, izan ere, buruan itsatsia behar zuen Felipe Gastaminzaren karta –paragrafo batzuk ere ikasiak behar zituen buruz, hamar bat aldiz irakurri zuenez–, euskaldunen sufrimenduez mintzatzen zitzaiona: " Baina hara zer diren gauzak:
2010
‎Jende asko zegoen inguruetan, segizioari txaloka eta bibaka. Ederki oroitzen ditut amak egin zituen hiru oihu ozenak, ¡ viva el Rey, viva el Rey, viva el Rey! Aitak, ordea, ez zirudien amak adierazten zuèn sentimendu harengatik jeloskor; aitzitik, atsegin zuen:
‎Jende asko zegoen inguruetan, segizioari txaloka eta bibaka. Ederki oroitzen ditut amak egin zituen hiru oihu ozenak, ¡ viva el Rey, viva el Rey, viva el Rey! Aitak, ordea, ez zirudien amak adierazten zuèn sentimendu harengatik jeloskor; aitzitik, atsegin zuen:
2012
‎1833rako argitaratuak zituen hiru poema liburu, baina, ez baitzuten arrakastarik izan, hitz lauz hasi zen idazten. Baltimore Saturday Visitor egunkariak ipuin lehiaketa batean ehun dolarreko saria eskaintzen zuela-eta, Poek sei kontakizun bidali zituen.
‎Eraikitzen bukatu gabea zegoen eta teilatuko gapirioen artetik zerua ikusten zen. Gailurraren ostikoari loturik, galburuz tartekaturiko lasto xorta batek haizetan klaskarazten zituen hiru koloretako bere xingolak.
‎Orduan Lheureux jaunak emekiro azaldu zituen hiru exarpe aljeriar, orratz ingelesez pakete zenbait, lastozko txinal pare bat eta, azkenik, kokozko lau arrautzontzi espetxeratuek trintxaz zizelatuak. Gero, bi eskuak mahai gainean, lepoa teinkaturik, gerria makurturik, jarraikitzen zitzaion, aho zabalik, merkantzia hauen artean erabaki ezinik harat honat zebilen Emmaren begiradari.
2013
‎Bigarren aldiz, bere begiko alaba Aline pneumoniak jota hil zenean eta semearen bizitza handik gutxira odol infekzio batek akabatu zuenean, beste hiru seme alabak berriro atzean utzi zituen Tahitira joateko. Gerora, Tahitin izan zituen hiru seme alabei ere kasu gutxi egin zien. Artean eta pinturan askatasun bat bilatzen zuen.
‎Horrela egin zuen hilabetea, egin zituen bi eta egin zituen hiru.
‎Fiskalak hamabost eta 25 urte arteko zigorrak eskatu zituen, eta akusazio partikularrak, hamar eta 25 urte bitartekoak. Auzitegiak absolbitu egin zituen hiru akusatuak. Hilketaren «zio politikoaren ideia» indartu zuen epaiak, eta polizia ikerketaren gabeziak azpimarratu.
‎Horrela egin zuen hilabetea, egin zituen bi eta egin zituen hiru.
2014
‎Aurpegia biribila zuten, larruazala beltzarana, begiak zuloan sartuak eta bizi biziak, bizarra bakana. Soinean, nankin urdinezko jantzi luzeak zituzten jantzirik, peluxe beltzez edertuak eta larruzko gerrikoz gerruntzean estutuak; oinetan, txirikorda ikusgarriz apaindutako botak; eta, buruan, zetazko txanoak, larruzko ertzarekin eta haizeak dantzarazten zituen hiru xingolekin. Baziren, azkenik, afganiar azal ilunak, arabiar ederrak, arraza semitikoen eite antzinakoari eusten ziotenak, eta turkmeniar begi zabalak, betazal gabeak ziruditenak.
2015
‎(...) Baina Aljeriako Gobernuaren konpromisoa genuen: ez bazen ondo ateratzen, guk nahi genuen lekura bidaliko zituen hiru etakideak, eta gainetik kenduko genuen Aljerreko erreferentea, zeina urte askoan mundu osoko askapen mugimenduen erreferentea izan baitzen, tartean ETArena?. Harro dago Corcuera emaitzarekin:
‎ohiukatuz aurrean eraman zituen ateko bi edo hiru uniformedun. Zaldi gainetik, eskaileran aurkitu zituen hiru edo lau oinezkori hautsi zien buruhezurra bere iltze doratuko hesola zuriaz, Etxeak eraitsi! Garunak bihurtu!
‎Mohammedian familia elkarrekin aurrera atera ezin zutelako etorri zen bikotea: . Han, tailer bateko lanak ezin zituen hiru aho elikatu?.
‎–Egiozue hiru pintaren apustua?, zioen beste batek anpulosoki. Hura entzun bezain fite garbitu zuten mahai gainekoa, norbaitek ekarri zituen hiru ardo pintak eta gurdilari fanfarroia Damianoren aurrean jarri zen. Inguruko giroa ez zen nolanahikoa.
‎oinez Urkiolara joatea goiko zeruari ematearren; Baztango lurraldeak ezagutzea, Elizondoraino ailegatuz; eta ametsetako Dulce maitea ahal zuen azkarren aurkitzea. Erdietsiko ahal zituen hirurak elurrak berriro oro zuritu aurretik! Airoski hastandu zen txantxangorria Damiano zegoen ziegako leihotik, eta airoski ezkutatu urrezkoak ziruditen galsoroetan hegaz.
‎Objektibo izateko nahiak iruzurrera eramanak zituen hirurak. Situation esan ondoren, zertarako gehitu ezer eransten ez zuen de façon momentanée ou durable hori?
2016
‎Berak eman ez zituen hiru kontzertu haietan Zon aritu zen.
‎Gallerie dell. Accademia pinakotekara joan ziren gero, Iratik markatutako planari jarraituz nahitaez bisitatu beharreko lekua. Han zeuden betidanik ikusi nahi izan zituen hiru koadro, XVI. mendekoak guztiak. Denak aurkitu arte ez zen lasai gelditu.
‎Liburuak izan zituen hiru kritikek aipatu zuten, hutsik egin gabe, eta, neurri batean, burlaizez?, nobelak berak baino orrialde gehiago zituztela, elkarrekin, sarrerak eta post scriptumak. Eta haietako bik, gainera, ez zuten bat egiten idazlearen iritzi sakon eta dokumentatuarekin.
‎Egunkari hau Paueko Éclair des Pyrénées Biarnoko egunkariak argitaratzen zuen, Eclair Bigorre edizioarekin batera. Bordeleko Sud Ouest egunkariak erosi zituen hiru edizioak. Pauekoa atxiki eta beste biak hetsi (itxi) zituen, biakgitaratzen jarraitzen du gaur ere. diru galtzetan zebiltzalako?
2017
‎zilindroa ireki eta kanoi barrura haize eman zuen ke hari mehe bat airean xahutu zen berriro kargatu zituen hiru kamerak zilindroa itxi zuen eskura eman zidan kulataz aurrera
‎90eko hamarkadaren erdialdetik, 130 lagun baino gehiagok ume garaiko kontakizun izugarriak salatu dituzte, kontatuz nola John J. George apaiz ohiak ustez ukituak egin zizkien edo bortxatu zituen hiru hamarkadatan zehar, Boston Handiaren dozena erdi bat parrokiatan.
‎Gauza jakina da Bonaparte printzeak() zortzi euskalki bereizi zituena, baina hiru multzo nagusitan sailkatu zituen; bizkaitarra bera bakarrik jarri zuen multzo horietako batean. Honela osatu zituen hiru multzoak (Bonaparte 1869 [1991]: 226):
2018
‎Bigarren Alaba lurrezko paretak eta teilak zituen hiru gelako etxe batean bizi zen. Patioko paulownia zuhaitzak galduak zituen udazkeneko hosto guztiak.
2019
‎Bere logelara joan zen, bere benetako eta egiazko logelara. Eskuak txabusinako patriketan sartu, eta handik atera zituen hiru kanika, zulodun harri bat, giltza beltz bat eta elur globo huts bat.
‎Eskuratu zituen hiru florinak, eta saiatu zenean Parmeggianinoa hartzen beste bost florinen bahi modura, enperadorea berriro sutu zen eta makilari heltzera egin zuen. Brouza, jasotako kolpeekin nahikoa zuela iritzita, hiru florinekin konformatu eta ihesi joan zen.
‎Begirada minak eta izuak lausotuta, Trikik ozta ozta ikusi zituen hiru lagunak berak etxe deitzen zion gela zulo hartatik ateratzen. Sofaraino iristen ahalegindu zen, baina ez zuen lortu.
‎Bahiketa gertatu zen garaian, Xabier eta bera oraindik elkarrekin zebiltzan, eta Xabier ere Indiako Ozeanora joana zen. Haren ontziari ez zioten eraso, baina beldurrez bizi izan zituzten arrantzak iraun zituen hiru hilabeteak?. Oraindik ez didazu azaldu zer gertatu zen ostegunean, esan zuen Santosek berriro hariari helduz.
‎Gero hiru urteko maitasun istorio bat etorri zen, fakultate inguruan ezkutuan mantentzen ahalegintzen ziren arren. Idazleak bere bizitzako garairik zoriontsuenetako baten gisa gogoratzen zituen hiru urte haiek, nahiz eta une garratzak ere bizi behar izan zituen, irakasleak beste ikasle batzuekin maitakerietan ibiltzeko zuen zaletasunaren ondorioz. Iñigok bazekien erakargarria zela, eta maiz baliatzen zen horretaz, norbaitekin harreman serioa zutenentzat neurriz kanpokoa izan zitekeen moduan baliatu ere.
2020
‎Handik behera, glaziarrak utzitako morrenaren harkaitz kaosa besterik ez dago. Russellek 3.200 metroan eraiki zituen hiru kobazuloetara uda amaieran hurbiltzen diren mendizaleek 20 bat metroko horma bat eskalatu behar dute gaur egun haietara iristeko, izotzak galdu duen altueraren oroigarri.
‎Pla Ton. Horregatik idatzi zituen hiru esaldi haiek Kinkok. Harriduratik irten ezinik nengoela, Kinkok hiru paper muturrak pasatu zizkion Nuriari.
2021
‎Idazteko gogoa zeukanean, gela bat eskatzen zuen. Hoteleko langileei koadroak eta pinturak erretiratzeko eskatzen zien, eta beti eramaten zituen hiru gauza: sherry botila bat, hiztegi bat eta idazteko papera.
‎Azkenik, Busturia daukagu, Sabino Arana Goirik inguruan zituen hiru udalerriak aipatzearren. Bada, hor ere harrigarriak dira datuak.
‎Elkarri deitzen zioten isilka galerian. Ohera joan baino lehen, liburutegiaren goiko apalean jarri zituen hiru liburu handiak.
2022
‎Gero, nola edo hala, lortu zuten kanpalekua altxatzea, zabaldu zuen krema berria umeen azal zuri distiratsuan, ikusi zituen hiru txikiak kuboak itsasoko urez betetzen, elkarri pasatzen, elkarrekin zulo bat bete nahian. Eta orduan, bere toallan eserita, pentsatu zuen oraindik gorroto zuela pixka bat bere bizitza, baina denbora kontua baino ez zela, umeak hazi ahala gutxiago gorrotatuz joango zela, eta iritsiko zela momentu bat zeinetan bere ezkerreko eskuko hatz bat emateko gai izango zen hondartza egun hura berriz, guzti guztia, bere hasiera eskas hori eta guzti, kresala, oihuak, kremaren usaina hiru azal berrien gainean.
‎Egoitzatik libre ateratzea garaipen baten moduan sentitu zuen. Hala ere, bi hanka sartze izan zituen hiru egunetan, eta hori barkaezina zen. " No puede volver a pasar".
2023
‎Geroz eta sarriago entzun zituen hiru letrak inguruan. ETA:
‎Gainera, Sarak azaldutakoarekin bat etorriz, uraren balizko iruzurrak lotzen zituen hirurak, baina tramaren logika zein izan zitekeen ez zuen asmatzen, eta horretan zebilen bere gogoeta.
‎LURRIBARREN BAPO BAZKALDU NAHI DUENAK Nemesio ostatua aukeratuko du, baldin eta diru arazorik ez badu. Rodrigok bertara gonbidatu zituen hiru lagunak –bi gizon eta andre bat– herriko zaindariaren egunean.
‎Hurrengo egunean, goizean goiz, teila bila joan zen Frantziska asto birekin, astemeari astarra buztanetik lotuta. Kargatu astoak teilaz eta bina igoaldi egin zituen hiru egunez segidan, goizean bat eta arratsaldean beste bat. Gauean penak itzultzen zitzaizkion.
‎Jabetzen al zara? Luisak zazpi seme alaba izan zituen hiru gizonekin; hiru iparramerikar batekin, bi frantses batekin eta beste bi –Juana eta Iñaki– Andresekin. Eta aurreneko bostak lapurtu egin zizkioten!".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia