Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2000
‎Nire jaiegun urrietan emakume tropa bat —" Taldea" oraingoan ere," Taldea" beti— gure etxe berriko sukaldean metatzen zen, betroiak bezain gizen, infusioak edan bitartean beren gizonak tar tar tar larrutzera. Kristinak haiekin egiten zituen goizak, arratsaldeak eta kasik ere gauak. Haiekin unatu arte paseatu edo ibilaldiak antolatu, sabel hanpatua lohiz oratu beharrez.
2003
‎Matiasi gustatu egin zitzaion Matildek galderak egitea, eta poztu egin zen, eta pentsioan deseroso deseroso ere ez zegoela hasi zen pentsatzen. Horregatik hasi zen trumilka hitz egiten, eta nahi baino gauza gehiago esan zituen, eta xehetasunak ere eman zituen goizeko kontuen gainean, ondo zekien arren Matilderi eta Malcori ez zitzaizkiela bere kontuak batere interesatzen; are gutxiago Anari eta nebari. Baina, hala ere, esan egin zituen berak, gustura zegoelako, eta xehetasunak ere eman zituen, hala nola, Mercedesen soinekoarena, eskaileretako euli anarkistarena edo hirugarren etxean topatu zuen gizonaren sudur kariñosoarena.
2005
‎– Mateok kendu zituen goiz hartan bertan, eta ontzia askatuta portuaren erdiraino ekarri zuen, umeak arraun bakarrean hasten direnean bezala jarri zuen itzulika, lema total estibor emanda.
2007
‎Airean ikusi zituen goiz hartako asmoak.
2009
‎Pentsatzen hasi zen nola ibiliko zen semetxoa bere gurdi txikian balkoi estu hartan; itsasoko haizea iritsiko zitzaion Frantzia kaleko teilatuen gainetik; handixe entzungo zituen goizez han hurbileko merkatuko oihuak: " Sardini, belli sardini"; hango aire osasuntsua sartuko zitzaion biriketan; beranduxeago, eguzkipean jostatuko zen.
‎Ostirala zen, eta hurrengo goizean Pagasarrira igotzera gonbidatu zituen yoghi zaharrak ikasle ausartenak, han elur gainean meditatzera. Larunbat goizean, bi mutil baino ez ziren agertu, Kandido eta Josetxo, eta aita semeekin batera igo ziren, eguna argitu aurretik, ilunpetan; gainaldean harrapatu zituen goizak; eguzkia kirika ageri zen erabat erretiratzen ez ziren hodeien artetik. Eguzkiari agurra egiteko ariketak praktikatu zituzten, eta gero elurrez igurtzi zuten gorputz osoa; ondoren, beste bi mutilak eta Ananda ondo ondo jantzi ziren, lurrean plastiko bat zabaldu, haren gainean zapi batzuk ipini, eta asana saioari ekin zioten; yoghi zaharra, berriz, gerripeko soil batekin aritu zen, elurrarekin kontaktuan.
2010
‎Omarrek udalekuetan ematen zituen goizak,. Oporrak bakean, programaren baitan etorritako neska mutil gehiagorekin batera.
‎% 12k adierazi zuen prezio lehiakorragoak aurkitu zituela elektronikaren sektorean,% 10ek informatikan,% 10ek etxean,% 6k aisia eta kultura negozioetan eta% 2k luxuzko artikuluetan. Inkestaren arabera, beherapenak egiteko aukeratu den eguneko unea arratsaldekoa izan da gehienbat, internauten %51k erantzun duen bezala, nahiz eta %29k nahiago izan zituen goizak eta %20k eguerdia. Eskaintza onak bilatzeko behar izan den denborari dagokionez, inkestatutakoen %29k merkealdia izan du noizbehinka; %27k egun bat edo bi besterik ez du egin zerbait erosteko; %19 maiz joan da, eta %14k astero.
‎13 urte besterik ez zituen goiz hartan aita eraman ziotenean, baina oso ongi gogoratzen du une hura. Autoan eraman zuten, eta han gelditu ginen ama eta ahizpa isiltasun jasangaitz hartan.
2011
‎«Jaurlaritzak arduraz jokatu du». Urgellek auziari buruzko azalpenak eman zituen goizean Eusko Legebiltzarrean, EAk hala eskatuta. Kultura sailburuak esan zuen Jaurlaritzak ez diola idazleari «apetagatik» dirua atxiki, eta zituen «susmoak» argitu arte «erantzukizunez» jokatu duela.
‎Elixabete GarmendiaB eta I, bi, horiek gaur barra barra xahutuko diren hizkiak. Irratiko esatariak bi izen iragartzen zituen goizeko lehen albistegietan, Bin Laden eta Bildu. Bien argazki banak betetzen dute Berriaren azala ia osorik, Bin Ladenenak eta Bildurenak.
2012
‎Han izaten zen La Perla hoteleko kanpoaldean gora begira, maisua bere betiko 207 logelako balkoira ateratzerakoan biolina jotzera. Ez zuen hutsik egiten Gayarre antzokian maisuak urtero ematen zituen goizeko kontzertuetara. Zezen plazako palkoaren ingurutik ibiliko zen maisuak ezer behar izanez gero lehenbailehen asebetetzeko...
2013
‎Betiere berripaper honek telebistaren programazioari eskaintzen dion tartea eta EITB nahieran ek gero eskaintzen diona zuzen baldin badaude, eta ez dugu motiborik kontrakoa pentsatzeko, ondo baino hobeto funtzionatzen dute biek eta?: Egun on Euskadi k hartu zituen goizean hiru ordu eta erdi, eta programaziotik at gelditu ziren Z ona zapping eta Missing. Eguerdi partean aurreikusi gabeko Euskadi directo berezi bat eman zuten, iragarrita zegoen Cámara oculta ren lekuan, eta Robin Food bertsio laburrago batera ekarriz, dena ez da izango txarrerako?. Bazkalostean, Ni más ni menos luze bat, luzeegi bat eman zuten, hiru ordutik gorakoa, El honor del capitán Lex westerna kenduta, eta, ondorioz, Gary Cooperren antzezpena, eta hori erabaki zuen programatzaileari duelu bat egiteko erronka jotzen diot?.
‎Sir William astebetez bakarrik egon zen Hunsforden; baina bisitaldi hori nahikoa izan zitzaion bete betean pentsatzeko alaba ezin ederkiago ezarrita zegoela eta senarra eta auzokoa gutxitan topatzen direnetakoak zituela. Sir William haiekin izan zen artean, Collins jaunak aitaginarreba harat honat kalesan eroaten eta hari herria erakusten eman zituen goizak; baina, Sir William joan zelarik, ohiko zereginetara itzuli ziren etxeko guztiak, eta Elizabethek esker onez ikusi zuen nola aldaketa horrek ez zekarren lehengusua sarriago ikusi beharra, zeren Collins jaunak lorategian lanean ematen baitzuen gosaritik bazkarira arteko denbora gehiena, edo irakurtzen eta idazten bere liburu gelan, edo, errepidea aurrez aurre zeukanez, baita leihotik begira ere.
2014
‎Fusilatu zituzten egunean bertan ere ikusi zituzten Nicolae eta Elena beharbada, fusilatu baino ordu batzuk lehenago. Nicolaek gauero erretzen zituen goizean estreinatutako arropak, egun horretan ezin izan zuen.
2015
‎Eguna bukatzerako, espediente bakoitzeko txosten bana idazten zuen, eta, karpetan sartu ondoren, mahaiaren eskuin aldeko pila batean jartzen zituen, gero berriz ere igogailura eramateko. Eguna joan eta eguna etorri, gero eta karpeta gehiago aurkitzen zituen goizean, eta askotan lanaldia berandura arte luzatu behar izaten zuen. Askotan azkena izaten zen Administrazioko egoitza nagusitik ateratzen, eta gaueko zaintzaileek harriduraz begiratzen zioten lurpeko konfinamendu hartatik gero eta beranduago ateratzen zen espektro hari.
‎[Ramsay jaunak, korridore batean zehar balantzaka, besoak luzatu zituen goiz ilun batean, baina Ramsay andrea aurreko gauean hil zenez bat batean, besoak luzatzea besterik ez zuen egin. Hutsik jarraitu zuten.]
‎Hurrengo egunean, etxeko lanak eta amak agindutako azken errekaduak egiten igaro zituen goizeko lehen orduak. Prest egon behar zen eguerdirako, kontzertura joateko.
‎Gertakizun zena urrun zegoen nire gogotik. Irratiak haize leuna eta zeru urdinak iragarri zituen goizerako eta mendebaldetik zetorren fronte hotz bat arratsalde erdirako.
‎Bi hilabete eta erdi lehenagoko egun hura zuen gogoan senarrak, Bilbao doktoreak tratamenduaren berri emateko lehenengoz hartu zituen goiz hura. Gizon etsitua iruditu zitzaion orduan, besteren zoritxarrak sortzen zion ondoeza ezkutatu ezinik bizi zen gizona.
2017
‎Sakristiako ate guztiak giltzapean ipini zituen goiz hartan, eta hurrengo egunean etorriko zen erretore berriarentzat mahai gainean utzi zituen giltza guztiak. Bere gauza guztiak barnean zituen poltsa hartu eta elizan zehar abiatu zen azken agurra emateko atzeneko pausoak agortzeko prest.
‎Telefonoaren txirrinak esnatu zituen goizeko laurak aldera. Oin hotsak zituzten korridorean barna eta ahots xuxurlo bat.
2019
‎Hasieran eguraldi euritsua egiten zuenerako primerakoa iruditu zitzaion. Kiroldegiko sabaian jarri zituzten ibiltzeko makina berri koloretsuetan emango zituen goizak. Bigarren asterako aipatu zion norbaitek:
‎Zenbaterainoko kontsumoa zuen jakiteko, adibide moduan, 1997ko urtarrilaren 28an hartutakoa kontatuko dugu. Barne hersturaren eraso larriak eta karranpak izan zituen goizean; diazepan supositorioak eman zizkioten. Bazkalostean lo kuluxka bat egin eta barne herstura nabarmena sentitu zuen; Xanax eman zioten.
‎Uztailaren 2an erreparatu genion egunari, nola 5 minutu galduak zituen goiz partetik, arratsetik apenas zirkinik ere egiten baitzuen. Baina, gainbehera apurka eta poxika abiatzen denean, malkarrak berak egiten du pendiza.
2020
‎Eta horrela izan zen bere bizitzan lehenengoz eskolara abiatu zeneko hartan. Bi urte pasatxo joanak ziren laino itxia artasoroei itsatsia zegoen goiz hartan, 3 urte bete berriak zituen goiz hartan, aterkia hodeien artean ibiltzeko ireki zuen hartan, aterkiak ezer esan gabe gorantz igo eta igo eta igo eta igo egin zuenetik. Igo eta igo eta igo eta.. blaust, urtebete lehenagotik ikusi gabeko anaia Lakparen aurpegia parean agertu zitzaionean gelditu.
‎Balentxiren biografia aspaldi batean irakurri nuen eta gogoratu nien nola, oso lo sakonekoa izaki, gaztetan arazoak izaten zituen goizetan lanerako esnatzen. –Oso goiz jaiki behar zuenean, hankako behatzari lokarri bat lotu eta leihotik barrena auzoko bati pasatzen omen zion, hura ere oso goiz jaikitzen zenez, tira egin eta esna zezan, bera iratzargailua jarrita ez baitzen esnatzen?, esan nien.
‎Atzokoak konfinamenduko beste egun bat izango zela zirudien, eguna guztiz bestelakoa izan zen, ordea. Bizi dugun egoera lazgarri honetan, Diario Vasco egunkariaren Gipuzkoa saileko albiste batek gure belarriak kolpatu zituen goizean goizetik. Hala zioen titularrak:
‎Mikelak ume umetatik jartzen zuen zapata leihoan, erregeek opariren bat utziko ziotelakoan. Hiru piku izaten zituen goizean, nahikoa egun guztian ilusioa izateko.
‎Izendatzeak, kargugabetzeak, hedabideen erostea edo saltzea. Baita ere, zurrumurruei jaramon egitera, erregimen berriko Nafarroako instituzio sarea diseinatu zen El Capoko sukaldeko mahai gainean, haize zakarrek ehiztariak ateratzea galarazi zituen goiz batean. Monteriek Olcozen aisialdia betetzen zuten; hurbilekoren bati aitortu zionez, Santiagoren semeak jarduera hartan zeukan bere benetako bokazioa.
2021
‎–Loreak zapal zapal eginda eta beltzez margotuak egoten ziren hurrengo egunean. Amak lurrean belaunikatu eta banan banan jasotzen zituen goiza argitzerako. Zakarrontzira loreak.
‎Erdi lo egon arren sumatu egin ote zituen goizeko nire keinu txiki baina eztiak. Niganako adeitasuna iraultzeraino?
‎Euri beti batekoak paretak tantaz josten zituen goiz batean, Ashmolean Museoko zaintzaile batek —haren lagun egin nintzen eta hara joaten nintzen ikustera— azaldu zidan museo hori izan zela aurreneko museo publikoa, adiera modernoan bederen. Atsegin hartu nuen hori jakinda.
‎Atxilotuak bere borondatez kontra eman zezakeen informazioen beldurrez, 19 omen, etxetik joan zen CAFeko langile bat, Migel Angel Apalategi Aierbe gaztea. Lazkao eta Ataunen arteko errepidean guardia zibil patruila batek hiru pertsona gelditu zituen goizeko ordu bietan, dantzatik omen zetozela; bi atxilotu zituzten (Lurdes A. eta Joxe Mari A.B., biharamunean askatuak), baina hirugarrenak tiro egin, guardia zibil bat gorpu utzi, eta ihesari eman zion, ilunean.
2022
‎Gaztelura itzulita zaldia zaldimutil bati pasa ondoren, Andi zaintza gelan zegoela jakin zuen. Honek ere oinezkoekin praktikak egin zituen goizetik eta hurrengo eguna bitarteko zaintzak antolatu zituen. Izotz harengana hurbildu zenean, zerbait gertatu zela pentsatu zuen.
‎Orduan, eta orain ere bai». Harrezkero, erizain lanak bete zituen goizez, eta helduei euskarazko eskolak emanez segitu zuen batean eta bestean, batuak atzetik harrapatu zuen arte.
‎Guztira, hamazazpi lagun daude zigor mota horien mehatxua dutenen zerrendan, eta batzuek isun bat baino gehiago jaso dute. Esaterako, batek hiru isun metatu zituen goiz bakarrean.
‎Larrimin ezin handiagoa zuen; bakarrik zegoen apartamentu huts batean: zazpi urte lehenagotik zeuzkan zerbitzariak, adiskide guztien inbidia pizten zuen sukaldari fina; estilo harrigarriko gelaria, harribitxi bat?, izuak hartu zituen goiz hartan bertan, paristarrak errauts euri modura jausten zen laino artifizialaren azpian esnatu zirenean. Nagusia abandonatu eta, ordainsariak ere ahaztuta, ihes egin zuten.
2023
‎Bulegoan, bidegabekeriaren kontzeptua erdi ahaztu eta erronka juridikoek bereganatu zuten bere arreta osoa: legeei eta jurisprudentziari nahi bezalako zirrikituak bilatzen eman zituen goiz eta arratsaldeak, bere burua Madrileko auzitegietako gela handietan irudikatzen zuen, eta instrukzio bideen zein poliziaren ikerketa moduen nondik norako guztiek pizten zioten interesa. Edozer gerta litekeela ikasi zuen, errealitateak edozein nobela beltzetako fikzioa gainditu zezakeela.
‎Segurtasun Sailak kontatutakoaren arabera, 39 urteko emakumeak seme alabak drogatu zituen goizeko hamarrak aldera, Urteberri egunean, eta, gero, oraindik jakinarazi ez duten substantziaren bat eman zien haurrei. Lokarturik zeudela, bere buruaz beste egiten saiatu zen, lepoan zauri batzuk eginda.
‎Hamahiru orduko barealdiaren ostean, suziri hotsekin iratzarri ziren atzo Gazan. Ezkutua eta gezia operazio militarraren laugarren eguna izan zen atzokoa, eta Israelek Jihad Islamikoaren zenbait postu militar eta egoitza bonbardatu zituen goizean goizetik; hiru palestinar hil zituen. Asteartean aire erasoak hasi zirenetik, 34 pertsona hil dituzte:
‎Egun hartan, telebista piztua zen, eta burrunba hark tapatu bide zuen Théodoreren murmurioa. Jauregiko jaunak salako besaulkian iragaten zituen goiz arratsaldeak, azken urteetan. Hezurrak gogortu ahala, etxetik gero eta gutxiago urruntzen zen.
‎zeharkatzen zituen goizeko argiak
‎Eta ongi etorri egiten ari zitzaizkion goizari, goiza oraindik ahula bazen ere. Ez zituen goizak gogoko, Margaridak. Gaua bukatua zela uste izan baitzezakeen goizean emakume inozo batek.
‎Kontuz ibili ala ez, urtebeteren buruan ama beste jokamolde bat erakusten hasi zen. Beti fruta helduaren zalea, heldugabea jateari ekin zion, altzariak hara honaka mugi  tzen hasi zen, zazpi salto atzeraka egiten zituen goizean eta beste zazpi arratsaldean. Ahamenda eta ipuru baiak egosten zituen, halako edabe usaintsu bat, eta eztarriratu egiten zuen.
‎Beti fruta helduaren zalea, heldugabea jateari ekin zion, altzariak hara honaka mugitzen hasi zen, zazpi salto atzeraka egiten zituen goizean eta beste zazpi arratsaldean. Ahamendaren usain garratza zerbaiten seinalea zen, baina nik jabetu nahi ez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia