Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2004
‎Murailaren petrilean eseri zen zer egin ez zekiela. Izerditan zituen eskuak, ahoa lehor, silueta haietarantz bultzatu eta aldi berean balaztatzen zuten bere baitako bi indarren arteko borrokaren ondorio. Muraila behetan zeuden basahuntzen marruek braust batean zutiarazi zuten.
2005
‎Zarpail hark kubertan laga zuen mailua," Begirazak!" esan zion, eta zeruari bizkar emanik goialdeko heldutokietan atzapartu zituen eskuak aurrena, gero hanka luzatu zuen lehen mailaren bila.
‎Jalgia zen bezain kopetilun jaitsi zen mutila. Narruak kendu eta motorraren gainean ipini zituen eskuak.
2007
‎Amona ez zuen kaio bihurturik zain. Lurrean atea zabaltzea oztopatzen zuen toalla batekin estropezu egin, usain metaliko bat sumatu eta sudurra eta ahoa estali zituen eskuaz.
2009
‎Estudianteari goragalea eman zion aipatze hutsak. Sabelera eraman zituen eskuak.
‎Agian horrexegatik erabili zituen eskuak
‎Mariak ere Migelen maskuriak errape batena bazeukala pentsatu zuen, eta ezpainak irribarrera luzatzen hasi zirenean, Larraburuko morroiak eskuak jaso zituen sastrakaren gainetik ahur babadunak erakutsiz, eta ezpainak zimurtu egin ziren ostera momentu bat, algarak lehertu aitzin. Neskak ahora eraman zituen eskuak, gorrituak, babarrun lekez betetako mantala erortzera utziz. Belaunetara jaitsi zituenean, masailetan gelditu zitzaion eskuen gorria, eta algaren lurruna urtu egiten zen Migelen algaren lurrunarekin nahasi gabe.
2010
‎– Erortzean ezin jarriko zituen eskuak eta... Bera ez da ezertaz akordatzen, gizajoa.
‎Begok lehor zituen eskuak, zuri, hotz, berben antzeko.
2011
‎kate honek lotzen nau, kate honek nau hiltzen, kate honen gogorrak nau ederragotzen... Askatu ninduen, plantxatuko balitu bezala pasa zituen eskuak zabal masailetan, altxatu zen, goazen, autoen ilara plazako semaforotik haratago luzatzen hasia zen, atzerantz hausten zuten batzuek ferra eginez kilometro biren buruan beste kontrol batean jausteko. Halabeharrak hartaratu gintuen, baranda bati helduko ziokeen bezala zion nire eskuari, aterpe, egitate humanitario, arriskuan dagoenarenganako sokorri, zer izan nintzen ni besterik, pasarelako soka marinel hordiaren estropezura.
‎Gidariari, baina denok entzuteko, erresuminez, poltsa hanpatu bana ukondoetan zintzilik emakumeak, un can morto, galego garbian. Bolanteari kendu, erregu eginez zabaldu zituen eskuak gidariak, hitzik behar ez zuen ezintasunaren antzezpena.
2012
‎– Pavel Vorobiov? –galdetu zion, harraskan garbitu berri zituen eskuak trapu zahar batez lehortu bitartean.
‎Uve bat egiten zuten lurrean bere zango mehe eta luzeek. Aurpegira eraman zituen eskuak Pavelek. “Kartetan jolastu nahi? ”, sartu zen orduantxe Vladimir gelara.
2013
‎Izterretara eraman zituen eskuak. Bi minutu igaro aurretik intzirika hasi zen neska.
‎Unairen erretratuaren ondoan bermatu zituen eskuak.
‎Joanak aurpegira eraman zituen eskuak. Ur pixka bat eskaini nion.
‎Elkarren atzetik igo ginen eskaileretan gora. Atea ireki nuenean Mirenek ahora eraman zituen eskuak. Milaka ziren.
2014
‎Amak ez zuen bere poza ezkutatu hara ailegatu eta errepidean autoak hara eta hona zebiltzala egiaztatu zuenean, nahiz eta oraindik elurra ari zuen eta ez zekiten autobusak ibiliko ote ziren. Hotzagatik minbera zituen eskuetatik galtzerdiak kendu zituen Xabik eta patrikan sartu zituen. Paisaia elurtuaren erdian inoiz baino ugerrago zegoen Oiartzun ibaira begira geratu zen.
‎Plastikozko poltsari gogor eusten zion, baten batek agindu hori eta bakarra eman izan balio bezala. Izerditan behar zituen eskuak derrigor.
‎Eskuak mugitu zituen aurpegiaren aurrean, uxatu egin nahi zuen masaila ukitu ziona, edozer zela ere. Arin mugitu zituen eskuak, ez zuen ezer ukitu.
‎Makurtuta zihoan, aurrerantz, sorbalda bat bestea baino beherago; iruditu zitzaion bularreko mina apaldu egiten zitzaiola jarrera horretan. Askotan egin zuen estropezu, hormen kontra jartzen zituen eskuak. Gizonek ez zioten behin ere lagundu, altxatu, ez zioten ezer esan, arinago joateko ere ez.
‎Kasu egin zion Irenek, baina estropezu egin zuen lehen besaulkiarekin, min handia belaunean. Aurreko besaulkian jarri zituen eskuak lurrera ez jausteko. Ukondoak tolestu zitzaizkion, baina jausi gabe eutsi zion.
‎Itoa inoizko bizien berritu zitzaion Ireneri, bularreko presioa. Zutunik jarri zen, aurreko besaulkietan jarri zituen eskuak, burua aurrera, alabarengandik hurbilago egoteko beharbada. Zorabioa ere handia, aurrekoak baino handiagoa, arnasa etenda, kolpera, ia guztiz.
2015
‎Esku maiztuak zituen, tinko eusten zioten gidatzen zuen zilar distiratsuko Mercedesaren larru beltzeko bolanteari. Larrua gozatzen ez beste zerbaitetan zigortutakoak zituen eskuak. , beste hainbeste.
2016
‎– Han galdu nuen bigarren Sherman tankea –Pete Domezainek patriketan sartu zituen eskuak.
‎– Ez al da Luis etorri? –Giselek adats gorriak orraztu zituen eskuaz.
‎Axurki burua garbi platerean, Domezainek zapian igurtzi zituen eskuak. Ardo xorta bat eskaini zion Salvatorek.
‎– Ostia! –Luisek burura eraman zituen eskuak.
‎– Goiztiar habil –Martinek patriketan zituen eskuak.
‎Jonek besoak luzatu zituen irudi aldera, eta eskultura bat laztantzen ariko balitz moduan mugitu zituen eskuak marrazki bihurri haien lerroak segituz, Labirintoa eta Oasia berbak aipatuz, Erotismoz betetako koadroa da. Kapitainak itxaroteko adierazi zidan eskuarekin ezpainak zimur eta begiak zorrotz, laster ikusiko nuela lezioa.
2017
‎Juanillok ikusi zituenean agurtu egin zituen eskuak altxatuz. Gero esku horrekin berarekin heldu zuen La Radicaleko mutila eta baserrirantz abiatu ziren.
‎Atearen kontra ostikoka eta ukabilka aritu ostean, brastakoan gelditu zen korridorean, amorruz gorrituriko begiekin. Izterretan bermatu zituen eskuak.
‎Amak magalean gordeta zituen eskuak, aho-zapiaren azpian, eta katakume bat ezkutatzen ari balitz bezala begiratzen zituen tarteka. Irribarrez segitu zituen hasi eta mamitzen ez ziren gu guztion arteko elkarrizketak.
2018
‎Ordutik aurrera libre izan zituen eskuak. Hipnositik esnatu balitz bezala, biluzik zegoen ohearen gainean.
2019
‎Euri egunetan ugazabandreak atzealdera sartzen eta txorizoginean laguntzen uzten zidan. Gorri izaten zituen eskuak, xehaturiko okelarekin nahastekoa zen piper hautsak tindatuta. Azpil batetik trokoak hartu eta metalezko inbutuan ipintzen zituen gutxi gutxika, hodiaren muturrean heste garbi lehorra ahokatu eta gero.
‎Hirutan ahalegindu zen andrea orratza Margaritaren paparrean sartzen, baina traba egiten zion zerbaitek, orratzak ez zuen aurrera egiten. Izerditan zituen eskuak, dardarka ere bai, dardara txikia. Hirugarrenean irten zen orratza oihaletik.
‎Ez dituzu imajinatzen, adibidez, Dalíren biboteak Pilatosen aurpegian? Dalík ere asko garbitzen zituen eskuak, esku zuriak zituela esango genuke euskaraz, zuriegiak pintorea izateko... Galtzen ari naiz, barkatu, Eszter, galtzen ari naiz, aspertu egingo zaitut, barkatu.
‎Eskuan hartu eta, zumitz birakaria muturretatik helduta, etendako lekutik hurbilen zeuden bi zuloetatik josi zuen. Inprimatzaile ofizialak burura eraman zituen eskuak; multikopista berea zela ematen zuen, eta sinetsita zegoen airean zilipurdika aterako zela. Erremedioak, zorionez, abian jarri zuen trastea.
‎Aurrezki kutxako adiskideek, janariak eta edariak une batez alde batera utzita, elkarri begiratu zioten, eta ez zuten denbora luzerik behar izan kalean zer gertatzen ari zen asmatzeko. Aldi berean, bihotzekoa emateko zorian, gazte bibotedunak burura eraman zituen eskuak, etsituta zeharo.
2021
‎Lehenengo aldian manikura egitera etorri zen, azkazal bat barrurantz hazten zitzaion eta. Oso lakarrak zituen eskuak. Gaztetan karea egiten hondatu zituela esan zidan.
2023
‎Burusoila zen eta beso indartsuak zituen. Erritmo geldoaz mugitzen zituen eskuak, ondo pentsatutako keinu multzoen koreografia txikia eginez, negoziazio askotan egon den eta keinuera eraginkor baten garrantzia ongi ikasi duenaren antzera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia