Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2001
‎Uxatuko zituen beldurrak eta ez zuen alde eginen, Martin Joxe berriz ere harrotzen bazitzaion. Ohatzea leiho ondora eramana zuen, eta erdi etzinda emanak zituen egun haiek guziak. Zubiko Bentara begira.
2002
‎Neurriko ikaslea baizik ez zuen falta bere senari bide emateko, eta Mentxurengan topatu zuen hautagai perfektua. Bizitzako proiektu apetatsuenari dedikatzen zizkion ahal zituen egun guztiak: fraide beneditarren mendetako tradizioa ikertu, sailkatu eta argitaratzea.
2003
‎Ez zuen beste ezer eraman, berari eskainia zen kodize eder hura baino. Hura irakurtzen, hura ikasten eta hura gozatzen ematen zituen egunak. Obispo izendatu zuten, eta hantxe hil zen.
2004
‎Dena desberdina izanen duk. Esti eta Manexen azantzak entzun zituen egun hotz batetik ihesi etxeko atetik sartzean. Zergatik tokatu zaigu guri?
2005
‎Jacques kontramaixuak lehen segadako gutunak denen bistan banatu zituen egunean, hasi ziren sindikalistaren zoritxarrak: laneko eskubideak zilegituriko pausara zihoanean, baten batek buruaz gizonaren joatea Jacquesi seinalatzen zion.
‎Baionan ez zuen higitzeko kalipurik ere. Zerraturik iragan zituen egunetan, eguerdi eta arrats aldera, auzoko apartamentuan aire txarrak buhatzen zuen: han zegoen bikoteak bazkaria elkar erasiatzen pasatzen zukeen, oihu eta garrasika.
‎Amultsutasun une horietan oroitzen zen Villejuif hirian utzi zituela andrea eta alaba, bere soldadukide hoberena emazteaz amorostu ondoan. Ohean larrutan harrapatu zituen egunean, hilen zituela eta alde egin zuen, sarraskia obratu aurretik. Hilabete oroz berrehun euroko pentsione bat erdiesten zuen, aski baitzuen postara joatea diru horren haztatzeko.
‎Ikara bereziak laztandu zituen oinetarik goiti Aldaz Dopazo Barbeito, honen osabak antxoatara eraman zituen egun hartan motorrek kubertan eragindako dardara bezalako batek. Beren gudarien aitzinean fusilamenduko postean lotuak leudekeen izardunak balira bezain harro behatu zioten elkarri.
2006
‎Beste batzuek zera esan zuten, Jaungoikoak olagarro erraldoi bat bidali zuela ontzi hondoratu aldera, San Anton elizatik antolatutako prozesioei esker, eta zortzi besoko munstro hark gizona besarkatu eta Atlantiko erdiko sakonetara eraman zuela... Eta hara joan zen Candida, Punta Roncudoko labarretara, gizona agertuko zitzaion esperantzaz, han eman zituen egunak eta gauak, eta asteak... denetarik jaten, lanpernak, lapak, itsas kirikinoak eta karramarroak, eta algak eta horrelakoak... eta halako batean, burua erabat galduta, labarretan behera bota zuen burua... Marinel hura, Candidaren gizona, berriro ikusi nuen, handik urtebetera, baina hilda, astelehen euritsu batean, La Najako arkupeetatik, noraezean, uretan bere aurpegia ikusten ez zuelako arduratuta...
‎Galiziara joan eta urtebetera ezagutu zuen Urbano Lugris, ostegun goiz lainotsu batean. Ordura arte Coruñan ematen zituen egunak, gimnasioan batik bat, ostiraleko edo larunbateko konbateak prestatzen, denak amateurrak, ez konbate ofizialak. Hona edo hara joan eta honen edo haren kontra jo, diru apur baten truke.
‎Jakina, hark animorik ez bazuen... Txatok bufaka pasatzen zituen egunak, baina denean ahalegintzen zen.
‎Hala ere, editoreak, ordu batzuk geroago bere burua entregatu zuenak, ukatu zuen inolako interes ekonomikorik –asegurua kobratzea, esaterako– egotea ekintza piromanoaren atzean, eta mundu guztiak sinetsi zion, asegurua kobratu nahi izan balu bestela jokatuko zuela konprenituz. Aitzitik, editoreak" nekea" eta" eroaldi iragankor baten mendean egon izana" alegatu zituen egun batzuk geroago, ekintzaren arrazoiak azaldu behar izan zituenean. Inork ez zuen horrelakorik jendaurrean esan, baina editorearen kolega batzuek ahapeka aitortu zuten bere jokabidea ez zitzaiela hain aparteko eta burugabea iruditu; izan ere, halako idazle" interesgarri" eta are" oso interesgarrien" elemenia bat edonoren eramana eta pairamena mila puska txikitan zartatzeko modukoa izan behar zen, eta denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku zarta amultsuak banatzen, animo eroriak altxatzen, idazle desmotibatuak adoretzen, idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen; hasiberriei idazle interesgarriak izateko aholkuak ematen, interesgarriei oso interesgarri izateko gomendioak partitzen, eta jada oso interesgarri zirenei bere mukizapi propioa maileguan uzten negar egin zezaten, eta are lepoa edo magala ere eskaintzen mukizapia sobera umel eta mukiz beteta geratzen zenean; eta hau gero eta maizago gertatzen omen zen, zeren, editorearen aholkuak hain zirenez onak eta egokiak, oso interesgarritzat har zitezkeen idazleak erruz biderkatzen ari baitziren, perretxikoek klima baldintzak alde dauzkatenean, eta horrela.
2007
‎Gero esaten zidan ez zitzaizkiola sekula ahaztuko, gure artean film bat egiten ibili zenean bizi izan zituen egunak. Esaten zuen hozkailuan gogortutako gurinaren antzekoak ginela, aski zela euskaldun bat apur batean kanpoko airetan epeltzea, barneko gurina has zedin urtzen merkurio tantoak bezala.
‎Hogeita hamahiru urte bete zituen egunean agindu bat inposatu zion bere buruari, zenbait ikaskide makal lanpostu ederrak erdiesten ikusi zituenetik egiteko irrikaz zegoen zerbait: inguruko ustelkeria agerian uzten saiatuko zela promes egin zion bere buruari.
‎Ikusleek ez zuten sinesten ahal eta pilotaria, harriturik, bere erremintari begira gelditua zen. Amorruz beterik egin zuen alde, baina inoiz baino zarta gehiago jaso zituen egun hartan. Ohi ez bezala, Makalak galdu zuen partida aspaldiko partez.
2010
‎Izaten zituen egun txarrak, eta orduan sesioa bilatzen zuen. Ez dakit zergatik egiten zuen hori, aspertzen zelako izango zen, segur aski.
‎Neska ederra izandakoa zen Mamen. Urte batzuk lehenago haren balkoiko barandak margotzen jardun zuen Oliveirak, ondo akorduan gordetzen zituen egun haiek. Minioa ematen ari izan zen arratsaldean komunera sartu zen eskuak garbitzera.
‎Urteko azken egunean Gabriela bisitatzea erabaki zuen Oliveirak. Etxe hartara itzultzeko gogoz, aitzakiak pentsatzen eman zituen egun batzuk. Liburuak saldu zizkionez, eskaria bere osotasunean iritsi ote zitzaion egiaztatzera joan zitekeen.
‎Inteligentzia zerbitzuek ere ez zuten jakin Barrionuevok Carlton hotelean eman zituen egunetan neuk zaindu nituela haren sartu irtenak, Euskaldunako langile baten aginduz.
‎Atzamar erakuslea goratzen zuen halakoetan Jazintok, esandakoen garrantzia azpimarratu guran. Hezurdura lodiko betaurrekoak, bekokia garbi, belarri osteko ile zuri kiribila luze, patilla mardulak, metroa eta hirurogei inguru, sorbalda estu, hezur eta azal. Eguneko hogeita bost ordu langile mugimenduei buruzko teoriak praktikara zelan ekarri asmatzen, historiako iraultzaileen zitak dekodetzen eta ezkerreko idazleen poemak irakurtzen ematen zituen egunak gure Fanonek.
2011
‎Teatro Luzeak emanaldi bi eskaini behar zituen egun banatan. Lehen egunean, iluntzean, ordubete lehenago heldu nintzen antzoki txikira, Apolo atean, auskalo zertan, ikusiko nuelako esperantzan.
‎Hilkutxaren barrua eta bere inklinazioa aztertu zituen egun berean film bat ikusi omen zuen telebistan –B saileko deritzon horietakoa, zoragarria bere hitzetan–, eta bertan izotza. Atlantako gizon aberats bat omen zen protagonista, urteetan oso aurrera egina baina, bere seme alaben atsekaberako, ez zuena hiltzeko itxura handirik.
2012
‎Ospitalean ere halakoa zen. Lo edo sabaiari begira eman zituen egunak. Aitak ezin izan zuen bisitan joan.
2013
‎Harekin hegaka joan nintzen pasteleriara gainerako lagunekin, kontsolamendu eske. Kremazko opil guziak saldu zituen egun hartan Paskualitak. Izeba Elenek emanen zidana eltzeitsuan sartuko nuen, bestetarako altxatzeko.
2014
‎Santosek Bilbon izan zuen savatearen berri lehen aldiz. Auskalo zer zorretarik ihesi Bilbotik Miarritzerat heldu aitzin, Donostian egin zituen egunetan ezagutu zuen savatea, Club Deportivo Esperanzan. Baina Santos boxeo ingelesean trebatua zen, Gimnástica Zamacoisen, han Bilbon, Aranarekin eta Amilibiarekin.
‎Etxean ikasten egin zituen egunetan ez zuen takikardiarik izan. Zaila zen etxean takikardia izatea, ez bazen mugimendu arraro batean, arin makurtzean, estropezuak, gerria ohi ez den moduan jiraraztean.
‎Irene Arriasek gogoratu zituen, beti gogoratzen zituen, beste ama alaba batzuk, tren horretan bertan ikusi zituenak, aspaldi, antzeko orduan. Gogoratzen zuen nola heldu zen ama alaba haiek ikusi zituen egun hartan unibertsitatera tripak nahastuta, apur bat zorabiatuta ere bai.
2015
‎Emakume atsegina iruditu zitzaion Odile Moresi. Janzkeran antzeko gustua zutela ohartu zen beraiekin eman zituen egunetan. Maneretan fina.
‎Martinek biziki maite zuen Otzetako neskame hura; baita aita ere. Ikuskizun horren ondoren sukar handiz eta eldarniotan igaro zituen egun batzuk. Ostean, itxuraz, dena ahaztu zuen.
‎Ez zen atsegina izan emazteak bizi zelako ezaupiderik eman gabe eduki zuen aste hura Patxi Arbonarentzat. Jangar, lo ezin, inora ezeko, Nº 5 Chanel Paris Eau de Parfum hari so bota zituen egunak, bere buruaren errukia egiten lantuz eta madarikazioz. Halako batean –alegiatasun handiko egitada–, komunean behera isuri zuen Marilyn Monroeren pijama.
‎Bere bizitzan apurtu zitzaizkion objektu guztiei eta horrek ekarri zizkion atsekabeei buruz. Egurrezko zaldiko maldiko bat, sei urte bete zituen egunean oparitu ziotena (“urtebetetze egunean bertan apurtu zitzaidan”). Argazki kamera bat, Canon etxekoa (“obturadorea sakatuta geratu zitzaion betirako”).
2016
‎Ikerne Bilbora itzuli zen senarrarekin, eta zortea ere eduki zuten urte batzuetan, egoera on bat lortu baitzuten frankismoak izan zuen zabalpen ekonomikoaren garaian. Euskal Herrira bueltatzea, agidanean, sekula damutu ez bazitzaion ere, Ikernek, normala denez, faltan botatzen zuen Caracasen zegoen familia, gutunak idazten ematen zituen egunak, bat bestearen atzetik.
2017
‎Ospitalean eman zituen egun guztietan joan zen Ixabel. Ospitaleko kioskoan berak ohitura zuen Berria eta Ramonen etxean ikusitako Gara erosi zituen egunero, eta ahots ozenean irakurri zizkion albiste deigarriak.
‎Ramonen herentzia harekin petralduta igaro zituen egunak. Lanetik bueltan, kooperatiban tomate landareak erosi eta baratzean emango zituen ordu batzuk.
2018
‎Gogoratu du zer nolako gorrotoa hartu dion bere eleberriari, baita bere etxean duen kopia leihotik bota zuenekoa ere. Baina momentu honetan, nostalgia kutsu batekin oroitzen ditu idazten pasatu zituen egunak. Parisen hasten zen istorioa:
‎Nola zimurtu aurpegia. Hirurogei urteak ia gainean, musika klasikoa entzuten pasatzen zituen egunak. Egunkariei begirada azkar bat ematea gustuko zuen.
‎“Ehun egun eta ehun gau pasatzen badituzu nire balkoi azpian, zurea izango naiz! ”. Han eman zituen egunak eta gauak printzesa begira zuela, eta laurogeita hemeretzigarren gauean, soldadua altxatu eta joan egin zen.
‎Bertso moldea aztertuta idatzi zuen bertso librea. Kopla zaharraren egituraren jakitun sortu zituen egun kantu liburuetan “Herrikoia” sinadurapean sailkatzen ditugun hainbat.
‎Hilabeteak dira ez duela alkohol tantarik probatu. Orain ohartu da ez ziola monoa pasatzen lagundu zion asteburu luze hura Telmori behar bezala eskertu, nola zaindu zuen Rosesen itsasertzari begira hotel batean sartuta ura edaten eta izerdia botatzen ohean igaro zituen egun eternal haietan, nola aldatzen zituen Telmok izara izerdituak eta toallak, nola jasotzen zituen goizero garbiak ate ondoan, hoteleko korridorean bertan, garbitzaileari gelara sartzen utzi gabe –“ez kezkatu, geronek egingo dugu ohea, axola ez badizu”– Nola ahantzi zein gutxi irauten zuen izara garbien freskotasunak, “izar azpian mundua dago, izarapean zerua...... ”.
2020
‎Euriak kaleak bustitzen zituen egun hartan, denborak maitaleen ezpainak hezetzen dituen bezala: mantso, bigun, tarteka arnasa hauspotuz ekaitzaren erdian.
‎Joanda bezala egoten zen. Andresek berrogeita hamahiru urte bete zituen egunean dendara etorri zen: “Gaur Andresen urtebetetzea, ezta? ”.
2021
‎da azpeitiarra eta altsasuarra ez zirela aparte ibiliko, Artetxek behin baino gehiagotan aipatzen baititu, El abrazo de los muertos egunerokoan, “nafar falangista zangarrak”. Haren kontakizunaren bidez jarraitu daiteke Luis Fernandezek jaso gabe utzi zituen egunak. Haren bizitzaren azkenak.
‎Aitorren urtebetetzea otsailaren 29an da. Bost urte bete zituen egunean mozkor itzela harrapatu genuen. Itzela.
2022
‎Kutxa txiki eta zuri zuri batean zeukaten jarria haren gorpu ñimiñoa, panpinatxo begi puztu bat. Ana izugarri tristatu zuen umea hilik ikusteak, bizirik eman zituen egun apurretako batean ezagutzeko aukera izan baitzuen. Zapata kaxa baten barruan kabitzen zen.
2023
‎Ordu bat geroago zita zeukan Guadalupe Agirrerekin bazkaltzeko. Agirrek jarri zituen eguna, ordua eta tokia, eta Carvalhori atsegin izan zitzaion ardura txiki horietatik aske ibiltzea, guztiz atzerritar eta estrainioa sentitzen baitzen ezagutzen zuen eta aldi berean batere ezagutzen ez zuen hiri hartan. Carvalhok, ezusteko ibiltari presarik gabeak, errebista pasatu zion hiriko Belle Epoqueko eraikin sorta ederrari; Maria Cristina hotela, Miramar jauregia, Victoria Eugenia, La Perla, udaletxea... dena zegoen Carvalhok azken aldiz Donostian egon zenean utzi zuen tokian, baina Carvalho mesfidakor batentzat, eraikinak dekoratu erraldoi baten parte baino ez ziren, zeinaren atzetik milaka begik barrandatzen baitzituzten bera bezalako oinezkoen joan etorriak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia