Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2000
‎Egun hartan inoiz baino beharrezkoagoa egin zitzaidan Dabiden presentzia, baina orduan bizkartzain" luxuzko ertzain", beraren hitzetan izateko ikastaro bat egiten ari zen, eta etxera itzuli zen arte ez nuen nire amorrazioa askatzerik izan. Arratsalde beranduan, Dabid heldu, eta dena kontatu nionean, berehala deitu zuen autobus konpainiara (orduan ere, nire ordez berak egin zituen egin beharrekoak).
2006
‎Maddi jaio eta sei urte geroago, beraz, dibortzioa eskatu zuen Ainhoak, Edurnek, nolabait? igarri zuen bezala; horrek Antonioren mamuak ugaritu baino ez zituen egin. Ainhoa eta bere abokatua Antonioren buru osasunaren oreka zalantzan ipintzen saiatu ziren arren, epaileak aitari eman zion Maddiren zaintza.
‎Zertarako, baina? Berak beste inork ezin zituen egin lan haiek. Damasok ere ez zituen sinatzen bere margoak.
2008
‎...zidan, egingo al dinagu?, eta ni gustura, baina atsoak ezkontza nahi zuen eta kontu eske hasi zitzaion semeari, lardaskan ibili behar baduzue hobe inor lotsatu gabe, hori esan zion semeari, eta horixe bera esan zidan Tomasek niri, eta ezkondu ginenean ere, ni pozik, nahiz atsoak alboko gelan lo egin, Tomas ez zen gaizki moldatzen, baina pazientziarik ez, horixe tamala, azkar azkar egin nahi izaten zituen egitekoak, niri gustatzen zaidan patxadarik gabe, askotan esaten zidan, egingo al dinagu, baina ez zen galdera, ez zen erregua ere, trumoia bezalako fenomeno ezinbesteko bat zen, eta bukatu ondoren, esaten zidan, ze iruditu zain?, eta hura bai, hura bazen galdera, eta erantzun egin behar, ze erremedio, bestela seko zapuzten zen. Zeruan bezala, esaten nion nik tarteka, zein ondo!
2009
‎Ez erre", eta ahoa zimurtuz, triste antzean, jaitsi egin zuen eskua. Beste batek ezpainak zertxobait mugitu besterik ez zituen egiten; medikuari bere sekretua esateko erabiliko zituen hitzak hainbatgarrenez errepikatzen ariko zen, zalantzarik gabe. Bitartean, ondokoak zera pentsatzen zuen aurpegi tristez:
‎–Ama, Wardesek nabarmenkeriak baino ez zituen egiten eta ez zen gauza negozioaz arduratzeko. Baina ordura arte inoiz ez zuten erotzat jo.
‎Geltokietako bat Café Nachiondo zen, hain zuzen ere amaren gurasoek –Ameriketan artzain urte mordoa eman ondoren– Lekeitioko kalean zeukaten taberna kafetegia. Amak tabernako martxa eramateaz gainera, josten ikasteko hainbat ikastaro zituen eginak. Mario haurra, berriz, oinez hasi aurretik, sarritan ibili zen lau hankatan kafetegiko mahaien artean, eta Eibarrera joan aurretik, sarritan egon zen zinean Lekeition.
‎Bueno, bakar bakarrik ez; neuri deitu zidan berarekin joateko. Bere ezaugarririk handiena lasaitasuna zen; astiro astiro egosten eta egiten zituen egin beharreko gauza guztiak. Baretasuna zabaltzen zidan niri bere ondoan egon hutsaz.
‎Halako ustea ETAren gurtzaileek ere bazuten. Ekintzak, benetako ekintzak ETAk baino ez zituen egiten; euskaldunon lana, berriz, betelana besterik ez zen.
2010
‎Hortik aurrera zer gertatu zen ez, neuk ere zehatz ez dakidan bezala. Nik nire partizipazioa nolakoa izan zen eta ihes egin ondoren gertatuaz nekien hondarra kontatu nionean, bere susmoak baieztatu baino ez zituen egin, beti pentsatu izan zutelako berriro inoiz anaiaren berririk izan ez bazuten, ez zela honek hala nahi izan zuelako izan, desagerraraziak izan zirelako baizik. Eta gogotik eskertu zidan anaiaren eta kideen alde egin nuena.
‎Berdabiotarrek harreman handia izan dute beti Oiartzunekin, bidez ere, Goizueta bezain eroso baitatorkie, baina horrez gainera, gero Pobrezako Sententzian hobeki ikusiko duzunez, Berdabiorekin kartzelan sartutako bat, Gracian de Echeverria natural de Azparren en Francia y residente en Irun omen zen. Auskalo, orduan, Oiartzundik Irun aldera zer sare isilpeko edukiko zituen eginak?
‎Aurrena Joseph Antonio Huarte Alcalde esaten baita, eta hurrena, por no aver otro escribano que el mismo Huarte. Hortik aurrera, pentsa zer ez zituen eginen.
2011
‎Bien artean hartu genuen, baina malkar hartan ezinezkoa zen. Tomasek lepoan hartu zuen eta ehun metro ere ez zituen egin. Gero ni ahalegindu nintzen eta nik ere ez nuen denbora askorik iraun.
‎Egun bi lehenago ere beste lagun batekin ihesi ibili zen Amets, eta helmugarako kilometro bakarra falta zenean harrapatu zuten. Ohartu ginenerako, ordea, urrun zegoen jada, eta harrabotsaren erdian ziurrenik entzun ere ez zituen egin gure eupadak.
2012
‎Juanitatxuk hamar urte zeuzkan eta ez zuen artean hitz egiten ikasi; eztarri hotsak eta oihuak besterik ez zituen egiten, inork ulertzen ez zizkionak Galok izan ezik. Umeagotan bai esaten zituen zenbait hitz eta esaldi; gero, ordea, ahaztu egin zitzaizkion guztiak.
2018
‎Lankideen barreak eta txantxak biderkatu besterik ez  zituen egin aitorpen horrek. Olivierrek hustasun handi bat sentitu zuen barruan, lurrarekin berdindu zuen hustasun bat, animua amildu ez zedin bere barruan bizi ziren meatzari ñimiñoen gainera.
2019
‎Atzera etxera etorri eta egur sua piztu zuen patioan, txakur etxolaren ondoan, eta odolkia erretzen utzi zuen. Txinpartek, erotzeko zorian, jauziak zituen egiten, aparra zeriola, begiak arranparrilari tinko, handixe zetorkion  eta usaina sabelean barrena.
2020
‎Eskola umeak abesten entzutean pausoa bizkortu zuen Mikelak. Udan ikusi zituen gelakideak herrian, baina eskuarekin agurtu baino ez zituen egin, lana baitzeukaten bai berak, bai haiek ere, eta lehenengo egunean bezain urduri sentitzen zen. Betiko tokian eseri ziren guztiak.
2022
‎Egun haietan, jauna, errudun ginelakoan oheratzen ginen ama eta biok. Gertaera haren ondoren, Norak ez zuen ahorik zabaltzen jateko eta izan ziren egunak desesperatzen ginenak eta afari batzuk ez zituen egin. Lea Handi eta biok etxean hara hona genbiltzan pentsakor, zer ote du Norak, zer ote du Norak jan nahi ez izateko, zeren, jauna, Norak egiten zituen gauza arraro haietan bazen asmo bat, bazen asmo bat.
‎Hanka bat luzatu eta arrosario aleekin jolasean hasi zen. Hasieran, mugitu baino ez zituen egiten; gero, gustua hartu zion haien ukitu leun freskoari; astindu gogorrago bat eman zien, eta arrosarioa lurrera erori zen. Katua beldurtu eta peluxezko aulkitxo baten azpian desagertu zen.
‎Gau horretan trumoia izatea, horixe zen zeukaten kezka bakarra. Izan ere hain gaugiro ederrak ari zituen egiten azken bolada hartan... Eta, bat batean, ezbehar ikaragarri hura, hildako soldadukidea, loriarik gabe eroria, nekazari mozkor batek asasinatua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia