Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 116

2008
‎Gaztea sutsu hasi zen, elkarren aurkako hirugarren finala hirugarrenez irabazteko asmoz. Jokatu ahala, baina, Venusek gora egin zuen, osoago bukatu zituen bi setak, eta ahizparen behartu gabeko hutsek garaipenerako bidea erraztu zioten.
‎Hiru lagun hil eta zazpi zauritu ziren atzo, Bagdaden hegoaldean eta iparraldean egindako hiru erasotan. Iturri ofizialen arabera, talde armatu batek tiroz hil zituen bi zibil, Al Iskandarija hiritik gertu. Horretaz gain, Hilatik hegoaldera, adingabe bat hil eta lagun bat zauritu zuten tiroz.
‎Gerard eta Dumoulinen eta tropelaren artean 30 bat segundoko aldea besterik ez zegoela ikusita, saiatzea erabaki zuen Juanjo Oroz nafarrak (Euskaltel Euskadi). Indartsu irten zen tropeletik, eta azkar harrapatu zituen biak. Bete betean, iritsi bezala, bakarrik ihes egiten saiatu zen.
‎Bigarren luzea aurrera zihoan heinean, Urdaibaik eutsi baino zerbait gehixeago egin zuen. Parean zituen bi gipuzkoarrak, eta ez zuen denbora asko behar izan muturra ateratzeko. Ziabogaren aurretik izan zen hori, eta biratu ondoren aldatu zen estropada.
‎Gobernuak Estatuko Abokatuaren bidez aurkeztu zituen atzo goizean alegazioak Espainiako Auzitegi Goreneko 61 sala berezian. Fiskaltzak astelehenean aurkeztu zituen bi alderdien aurkako alegazioak. Ondoren, hogei eguneko epea izango dute ANVko eta EHAK-ko abokatuek haien ondorioak aurkezteko.
‎Remedios Cantanero bilbotarrak, esaterako, aita gaixotu zenean eraman zuen Margari ahizpa Olara lehen aldiz. Alde batetik, amak ezin zituen biak behar bezala zaindu, eta neba arrebek ere ezin zuten ardura hori bere gain hartu; Margarik tailer batzuetan egiten zuen lan, baina hara ere ezin zuten eraman. Bestetik, ingurukoak sufritzen ari zirela ikusteak Margari goibeldu zuen.
‎Emanaldiaren lehenengo partean, Pianorako 1 Trioa si bemol maiorrean joko dute. Bigarren partean, berriz, Pianorako 2 Trioa mi bemol maiorrean. Pianorako idatzi zituen bi trio horiek, musikagile austriarrak amaituta utzi zituen obretatik azkenetakoak izan ziren. Schubert 1828ko azaroaren 19an hil zen, Vienan, 31 urte baino ez zituela.
‎Guardia Zibilak igande goizaldean atxilotu zituen bi gazteak Barañainen (Nafarroa). Berri agentzien arabera, kale borrokan aritzea eta Segi gazte erakundeko kide izatea leporatuta atxilotu zituzten.
‎Geroago, armadatik Ozeanorako bidea hartu zuen, eta, 18 urte bete gabe zituela, bi gerraontzi txikiren ardura eman zioten. Hamar urte eman zituen bi ontzien arduradun, eta agidanez, denbora tarte horretan ez zuen aparteko ekintzarik burutu.
‎Suitzarrak nagusitasunez irabazi zion Andy Murrayri herenegungo finalean (6, 7 eta 6). Bi ordu baino gutxiago behar izan zituen bi torneo handi bost aldiz irabazi dituen lehen tenislaria izateko. Urte kaskarra New Yorken goxatu du Federerrek, aurretik bi torneo txiki baino ez zituen irabaziak eta Rafael Nadalek zirkuituko lehen postua nola kentzen zion ikusi behar izan zuen.
‎Peyrelonguek jokaldi polita egin zuen, Montpellierreko defentsaren zuloak eta moteltasuna baliatuz. Traillek jaso zuen baloia eta entsegua egin zuen, atzo sartu zituen bietatik lehena.
‎Gotzon Garate Goihartzun Elgoibarren (Gipuzkoa) jaio zen, 1934ko irailaren 1ean. Durangoko jesuiten ikastetxean egin zituen lehen ikasketak, eta han erne zitzaion euskaltzaletasuna, ikaskide zituen bi azpeitiarren eraginez, Garatek berak kontatu ohi zuenez: «Haiekin hitz eginez konturatu nintzen euskalduna nintzela, eta benetako euskalduna izateko euskaltzalea izan behar nuela, euskaraz jakiteaz gainera kontzientzia hartu eta ahal nuen neurrian euskarari lagundu behar niola».
‎1996an Txapeldunen Ligako finalera iritsi ziren Amsterdamgoak, eta finalerdietan amore eman zuten canaris direlakoek. Juventus ahalguztidunak menderatu zituen biak. Ajaxek lehiakortasunari eutsi zion hurrengo urteetan; Naonedek sasoiko Liga irabazi zuen Raynald Denoueixekin, baina lehiatzeko baldintzak gero eta estuagoak izanik, euren bidean aldaketa arriskutsuak egiten hasi ziren.
‎Azken laurdenean Fenerbahce hirukoekin zer eginik ez zuela jabetu zen, eta Turckan eta Erden pibotekin jokatzen hasi zen. Splitter, ordea, hazi egin zen, eta irentsi egin zituen biak. Greenek eutsi zien etxekoei, baina Baskonian askok laguntzen zuten.
‎Bigarrenean, berriz, ipuin liburuak eta azken urteetako zenbait idatzi: testu autobiografikoak, azken urteetan idatzitako bi ipuin eta amaitu gabe utzi zituen bi eleberri.
‎Eta Colemanekin ere, Realak partida bakarra irabazi zuen gol bat baino gehiagoko aldearekin, Malagari. Fitxaketa berriekin, aldiz, hobera egin zuen eta sei garaipen lortu zituen bi gol edo alde handiagoarekin. Bi partidatan lau gol sartzeko gai izan zen, gainera.
2009
‎Defentsa sendoa, korrika egin, eta jokaldi laburrak erasoan. David Loganek bost puntu saskiratu zituen bi minututan, eta Tauk pare bat minutu behar izan zituen parean zituenak herrenak ez zirela konturatzeko. Rakocevic konturatu zen azkarren.
‎Adiskide zituen biak Antonio Zabalak eta biak izan dira jesuitaren gordailua Xabiertik Donostiara garraiatu dutenak. KM liburutegiko, kultura sustapeneko eta hedapeneko zerbitzu burua da Lopez Landatxe (Donostia, 1953).
‎Urtebete geroago, 1992ko uztailean, Enrique Guzman Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko edo La Cantutako bederatzi ikasle eta irakasle bat bahitu eta hiltzeko agindu izana ere leporatzen diote. Ustez, Colina taldeak egin zituen bi sarraskiak. Sendero Luminoso talde gerrillariaren kontra jarduteko sortu zuten talde paramilitar hori, Fujimori agintean zenean.
‎Clos Gomez epaileak 41 minutuan Patxi Puñal egotzi zuenean bazirudien maldan behera jarritako partida berriz maldan gora jarri ahal zitzaiela Camachoren mutilei, baina epaileak Gamez egotzi zuen handik lau minutura, eta bigarren zatian hamarna jokalarirekin jokatzera behartu zituen bi taldeak.
‎Auzitegiak iragan martxoan behartu zituen bi enpresak eta Euskal Telebista akordio bat egitera,, monopolioak onak ez direlako?, eta txapelketa bateratuen hazia orduan erein zuten. Bi enpresek euren bideak egingo dituzte udan, baina txapelketetan elkarren aurka aritu dute, eta baliteke Ipar Euskal Herriko pilotalekuetako torneoetan ere indarrak neurtzea.
‎Nikaraguako diktadurarik odoltsuenak eta latzenak berrogei urte baino gehiagoren buruan jo zuen hondoa, 1979ko uztailaren 19an. FSLN Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren borrokak gudu bortitzak izan zituen bi hilabetean, eta, azkenean, kargutik kendu zuten Anastasio Somoza. Hura, baina, AEBek eta Israelek babestuta, Miamin gorde zen; komando internazionalista batek handik urtebetera exekutatu zuen arte.
‎Carlos Saenz de Tejada eta Diego Salva Lezaun guardia zibilak hil zituen atzo ETAk Calvian (Mallorca, Herrialde Katalanak), auto azpian itsatsitako bonba leherrarazita. Lehergailua urrutitik aktibatu zuten, 13:50ak aldera, eta leherketak bete betean harrapatu zituen bi guardia zibilak kotxe barruan. Autoa Palmanovako Guardia Zibilaren kuartelaren eta suhiltzaileen egoitzaren artean zegoen, Na Boira kalean, eta guardia zibilak kotxean sartu zirenean eztanda egin zuen.
‎2 Geldikako jokaldiak. Geldikako bi jokaldiren ostean sartu zituen bi golak Athleticek. Freskotasunik gabe, zuri gorrien arma onena izan ziren.
‎ABF liga eta EHF kopa. Maiatzaren erdialdean lortu zituen biak, sasoiaren hondarrean. Ia lau hilabete joan dira ordutik, eta Ambros Martinek entrenatzen duen taldeak tituluak pilatzen jarraitzen du, bere garaipen zerrenda gizentzen.
‎Miguel Sanzek bere hitzaldian esker on hitzak izan zituen bi kontseilari ohientzat; Perez Nievas eta Esparzarentzat. Dena den, biak kritiko azaldu ziren aste hasieran Nafarroako presidenteak CDN gobernutik botatzeko erabakiarekin,, guztiz neurri kanpokoa?
2010
‎Javier Martinez Lazaro epaimahaikidearen oniritziarekin, 46 urte eta zortzi hileko espetxe zigorra ezarri dio Zurutuzari, 1982 urtean Enrique Cuesta Telefonicak Gipuzkoan zuen ordezkaria eta haren bizkartzain Antonio Gomez polizia tiroz hil izana egotzita. Epaileen arabera, ETAren Komando Autonomo Antikapitalistako kide zela hil zituen biak Zurutuzak, taldeko beste kide batzuen laguntzarekin.
‎Donostiako Fiskaltzak sinesgarritasuna eman zien salaketei, eta auzia abiatu zuen. Otsailean, lau guardia zibil auzipetu zituen bi lesakarrak torturatzea egotzita.
‎Aurten, martxoan, Linkousek gauza bera egin zuen. Egoera tamalgarri batek batzen zituen bi musikariak: Chesnutt elbarria zen, eta Linkous denboraldi batez ibili ezinik egon zen istripu baten ondorioz.
2011
‎Lasarteren erreakzioa, azken boladan bezala, berandu iritsi zen. Erasoan zituen bi baliabide bakarrak zelairatu zituen, eta gorputz eta arima aritu zen Reala. Dena ematen duenari ezin omen zaio gehiago eskatu, eta Realak duen guztia ematen du.
‎Baina bestelako esanahi bat dauka beretzat; zerbait arrunta da; ez du besterik ikusi konparatzeko. Eskolan, bere antzera etorri diren ugari daude, eta ez da beraien aukera izan, baina inkontzienteki onartu duten egoera izan da, eta ez dute kezkarik; pozik daude.Kolonbiara itzuli ziren duela gutxi, eta bere adineko neska mutilekin pasatu zituen bi aste semeak. Oporren amaieran, galdera bakarra egin zion aitari:
‎benetan posible ote da inolako loturarik gabeko sexu harremanik izatea? 1980ko hamarkadaren amaieran, Rob Reinerrek garai horietako ikono bihurtu den komedia erromantiko bikaina egin zuen, When Harry Met Sally. Sexurik gabeko adiskidetasun maitasun egoera batean jarri zituen bi protagonista nagusiak, Meg Ryanek eta Billy Crystalek jokatzen zituztenak. Urteak joan urteak etorri, Harry eta Sallyren arteko harremanak bizirik iraun du, elkarri dioten benetako amodioa onartu nahi izan gabe.
‎D multzoko taldeen artean, Oltchim ezagutzen du Itxakok hobekien, azken bi sasoietan izan baitute aurkari nafarrek. Duela bi denboraldi errumaniarrak nagusitu ziren jokatutako bi partidetan; aurrekoan, berriz, Itxakok irabazi zituen bi norgehiagokak. Lizarran 26 nagusitu zen Ambros Martinek zuzentzen duen taldea; itzulikoan, berriz, 22 25.Bitan aritu dira nor baino nor gehiago Itxako eta Dinamo Volgograd, bertzalde; zehazki, 2008ko EHF kopako finalean.
‎Bartzelonak 13 puntu bakarrik lortu zituen bigarren laurdenean, lehenengoan lortutako erdiak, eta Ivanovicen taldea lau punturen aldearekin iritsi zen atsedenaldira. Bartzelonak hamar baloi eman zituen bi laurdenetan, Baskonia defentsan ondo ari zen seinale.Hirugarren laurdena izan zen politena. Batek kolpea eman, besteak erantzun.
‎Astigarraga izan zuen haurtzaroan bizitoki; hala ere, hiri handiak gustuko dituela aitortzen du. AEBetara heldu aurretik Moskun eman zituen bi urte; errusiera ere ikasi zuen. 2000 urtean hasi zen New Yorketik berriemaile gisa, ETB eta Euskadi Irratiarentzat lanean.Sagardoaren herrian hazi, eta sagar handienean amaitu.
‎Hasieran irekia genuen, baina Mikelek esan zidan: Nola demontre egingo dugu lan horrela, biraoak eta garrasiak bezeroen aurrean bota ezinik», esan du Oteizak lagunari algara eraginez.Halabeharrak eraman zituen biak Mexikora, norbera bere aldetik. «Nik eskola bukatu nuen, eta ez nuen inora joan nahi», azaldu du Alonsok.
‎Azken txanpan Olaizolak oso ondo jokatu zuen, lasai eta zehatz. Irujok, aldiz, hamahiru huts egin zituen guztira, tartean azken bi tantoak.2009an jokatu zituzten azken bi finalak elkarren aurka, eta 2006an gertatu zen bezala, Irujok irabazi zituen biak. Aurrenekoa binakakoa, Donostian.
2012
‎Beste zenbaitetan, jaurti beharrean bakarrik zegoen taldekideari pasatzeko aukera ez baliatzeagatik luzitu zen Osasunako atezaina. Eskas ibili ziren Realekoek atera jaurtitzeko arloan, eta hor galdu zituen bi puntuak. Gustatu zitzaidan Philippe Montanierren azalpena gero:
‎Nahi dugun taldean gaude, eta, gainera, elkarrekin egoteko aukera dugu», nabarmendu du Pinedok. Eskubaloiak elkartu zituen bi kirolarien bideak, 14 urte bertzerik ez zutenean. Euskal selekzioaren eskutik ezagutu zuten elkar, eta Arraten egin zuten bat gero.
‎152 erakusketa hartu ditu, milaka artelan, kontzertuak, dantza saioak, hitzaldiak? Jardun mamitsua izan du 2002tik, baina, betiere, jatorrian izan zituen bi ezaugarriek eman zioten nortasunari heldu dio. Erakusketa aretoak lur azpian egoteak izaera berezia ematen diote, eta Jose Luis Catonek diseinatutako kanpoko plaza Gasteizko topaleku bihurtu da.
‎Horrexegatik, Oteizak esaten du Unamunok Gaztelaren zeruaz idatzi zuenean ez zela Gaztelako zeruaz ari, eta benetan aipatu nahi zuena Euskal Herriko harrespila zela». Bultzada berak gidatu zituen bi sortzaileak, Aranak dioenez: Kixotismoa k. On Kixote pertsonaiaren fantasiei egiten die erreferentzia izenak, eta errealitatea fikzioaren bidez sortzeko premia dago filosofia horren oinarrian.
‎Mendatera bakarrik heldu zen, eta handik helmugara zeuden hamabi kilometroetan ez zuen denbora alferrik galdu. Erlojupeko antzeko bikaina eginda, merezita altxatu zituen bi besoak Morzinen. Etapa nagusia izaki, ikuskizuna izan zen atzoko etapan.
‎Etxekoen zorionerako, Xevtxenkok hamar minutu eskas behar izan zituen emaitzari buelta emateko. Buruz sartu zituen bi golak: aurrenekoa, Jarmolenkok eskuinetik egindako erdiraketa bat errematatuta; eta bigarrena, korner batean, bizi bizi, Ibrahimovici aurrea hartuta.
‎Horrek eraginda, krisi hotsak tarteko, berriz ere fitxatu zuen Athleticek Aduriz, neguko merkatuan. 23 gol sartu zituen bi denboraldi eta erdian, baina Fernando Garcia Makuak Mallorcari saldu zion jokalaria 2008ko udan, bost milioi euroren truke, oraindik ez du jaso kopuru guztia?. Hurrengo bi sasoietan 24 gol sartu zituen Mallorcan, eta Valentziak fitxatu zuen segidan.
‎mendiko maillota eta etapa garaipena. Merezita lortu zituen biak. Aurtengo Tourreko bigarren garaipena lortu zuen, non, eta etapa nagusian.
‎Behin gerra bukatuta, etxera bueltatu zen. Hiru urte horietan Mauriziak ez zuen panderorik jo; senarra etxera bueltatu arte gordeta eduki zituen biak: bere panderoa eta senarraren eskusoinua.
‎Berriz ere Ezkurrak itxaropenaren tantoa egin zuen, baina bere horretan geratu zen. Azken tantoa bera ere bikain amaitu zuen Elduaingoak, eta merezita altxatu zituen bi besoak neurketa amaieran. Irribarretsu erretiratu zen aldageletara.
‎Datu «triunfalistak» ematea egotzi die Osaldek erakundeei. Herenegun, Espainiako Osasun Ministerioak adierazi zuen berrordainketarekin zituen bi helburuak bete zituela: erkidego guztien artean, %24 jaitsi da gastua aurtengo uztailean, aurreko urtekoarekin alderatuta, eta errezetak ere gutxiago eman dituzte.
‎Euskararen alde lan egiteko hasi ziren Agustin Mujika eta Joxe Mari Agirretxe, bata baserritarrez jantzita, eta bestea Olentzeroren rolean; gerora bihurtu ziren Takolo eta Porrotx. Biak Lasarte Oriakoak izanda (Gipuzkoa), eguneroko egoerak kezkatzen zituen bi gazteak: kaleko giroa eta eskaintza «gaztelerazkoa zen erabat», Agirretxeren arabera.
‎defentsan erakutsitako grina eta intentsitatea, eta jokalari atzerritarren ekarpen ona. Doblasek azkar egin zituen bi falta, baina ondo eutsi zion Henk Noreli, CAI Zaragozako jokalari onenari. Ekene Ibekwe nigeriarrak ere ikuskizuna eman zuen bere txapel dotoreekin, eta Aragoikoek 30 puntu bakarrik saskiratu ahal izan zituzten bigarren zatian; hori datu ona da gipuzkoarren zaintza zorrotza izan zela frogatzeko.
2014
‎Hor mailua. Bilbo Zaharra euskaltegiak elkartu zituen bi adituak, Harri eta Herri liburuaren argitalpenaren 50 urteurrenaren aitzakian. Aitorpenarekin hasi zuen saioa Juaristik.
‎Baina ez zuen askorik behar madrildarrek beste pare bat gol sartzeko. Cristiano Ronaldok izan zituen bi argienak, kontraeraso batean (27 min.) eta Neuerren beste huts larri batean (37 min.). Real Madrilen kasuan, xehetasun batek ilundu zuen historiara igaroko den lehen zatia: epaileak txartel horia atera zion Xabi Alonsori (38 min.), eta tolosarrak du jokatu finala.
‎Parlamentua osatzen duten 300 diputatuetatik guztiak presente egon arren, soilik 168k bozkatu dute azken bi itzulietan Dimasen alde; eta hark 180 behar zituen, gutxienez, presidente bihurtzeko. Lehen ministro kontserbadorearen Demokrazia Berriak 127 ordezkari zeuzkan legebiltzarrean; Pasok koaliziokide sozialdemokratak, beste 28 Behinola Greziako alderdi nagusi izandako bi taldeen arteko koalizioa ozta ozta heltzen zen eserlekuen erdietara; ez, ordea, behar zituen bi herenetara. Horregatik, diputatu independenteak limurtzen saiatu zen Samaras azken itzuliaren aurretik.
2015
‎4 minutuan epaileak baliorik gabe utzi zuen 1 0ekoa, muga mugako jokoz kanpokoagatik; eta 17 minutuan Iraizozek gelditu zuen Tocheren jaurtiketa. Ia ezer egin gabe, Viguerak ere eduki zituen bi aukera argi, baina ez zuen asmatu errematean. 17 minutukoa izan zen aukerarik onena, Fabricioren aurrean bakar bakarrik geratu zenean, baina oso oker egin zuen errematea.Oldarkortasunean nagusituta, Deportivok 24 minutuan lortu zuen 1 0ekoa, San Jose eta Laporteren huts larrian.
‎Horiek dira Aranaren pentsamenduan indar gehien duten kontzeptuak. Eta zurrun mantendu zituen biak bere ibilbide politikoan. Garrantzia zuten hitz biek, eta garrantzia zuen ordenak ere, Bizkaiaren deskristautzearekin arduratuta baitzegoen Arana, Aizpururen arabera.
2016
‎Aise, gainera. Atzetik aurrera egin, gainerako ziklistak atzean utzi, eta nagusitasun osoz altxatu zituen bi besoak helmugan.Ikuskizuna eskaini zuen azken metroetan, baina etapak, oro har, gutxi izan zuen ederretik. 208,5 kilometro osatu beharrean zen tropela, eta asperdura sortu zuen gehienean.
2017
‎Bietan, Bizkaiko Auzitegiak frogatutzat eman zuen atxilotuak torturatu egin zituztela, Arturo Prieto horren jakitun izan zela, instruktore gisa, eta ez zuela ezertxo ere egin tortura haiek eragozteko. Horregatik kondenatu zuten bi aldiz, baina, beste askotan bezala, Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen bi sententziak.Urra kasuan inputatuak izan ondoren ibilbide esanguratsu askoa egin duten beste bi guardia zibilak Alejandro Hernandez Mosquera eta lehen aipaturiko Diego Perez de los Cobos dira. Biak joan zitzaizkion bisitan Kepa Urrari Basurtuko ospitalera eta hark laguntza eske bota zituen oihuak entzutean bertaratu zen erizain batek ahotik odola zeriola aurkitu zuen, baina epaileek bien errugabetasun presuntzioa mantentzea erabaki zuten, nahiz eta sententzian jaso oso «bitxia» izan zela bisita hura egiteko biek emandako arrazoia.Gaur egun, biek dituzte kargu oso garrantzitsuak.
2018
‎Sevillak ezustea eman zuen atzo Old Trafforden, eta Manchester Unitedi 1 irabazita, Txapeldunen Ligako final laurdenetan da Montellaren taldea. Ben Yederrek sartu zituen bi golak, ia erreskadan: 76 eta 77 minutuetan.
‎kolaborazio bat egingo du Elorrietarekin, eta Itoizen As noites da Radio Lisboa abestia berreskuratuko dute Musikaz blai diskotik (1983). Ekaik berak konposatu zuen abestia, duela 30 urte baino gehiago Itoiz taldearekin grabatu zituen bi diskoetako baterako. Espaloian diskoa grabatu ostean (1985) utzi zuen taldea.Sanseverino musikari frantziarrak eta bere bandak emango duten kontzertuarekin bukatuko da jaialdiaren aurtengo edizioa.
2019
‎Ez du, ordea, haiekin traturik itxi, eta Balpa pilotuen sindikatuak grebara deitu bere kideak, lan itun baten alde. Irlandan ere lanuzte batera deitu zuten, soldata igoerak eskatzeko.Ryanairrek auzitegietara eraman zituen bi grebak. Irlandan, epaitegiek arrazoi eman zioten, baina ez, ordea, Erresuma Batuan.
2020
‎Egiazki, drama merkea ematen zuen kontuak. Gertaerak, ordea, ondorio lazgarriak izan zituen bi parte hartzaileentzat. Balak eragindako zauria ez zen erabat itxi, eta, hainbat ebakuntzaren ostean, belaun azpiraino moztu behar izan zioten hanka O' Neilli.
‎Hautsak harrotu zituen, esaterako, duela hiru urte inguru Cayla panpinak eta iQue robotak izandako segurtasun arazoek. 2017an, Forbrukerradet Norvegiako Kontsumitzaileen Kontseiluak segurtasun akats larriak antzeman zituen bi jostailu horien pribatutasunean. Ikerketaren arabera, jokoek adingabeen segurtasunari eta pribatutasunari buruzko «akats kezkagarriak» zituzten, edonork kontrola zitzakeelako jostailuak, telefono mugikor baten bidez elkarrizketak grabatzen zituztelako.
‎Joan den hilaren 17an Hubeitik —epidemiaren epizentrotik— Huizhoura joan, eta LED argiak egiten dituen Adayo enpresako bere lanpostura itzultzeko baimen bat jaso zuen gizon bat da Tang. 30 urteko gazte honek autoan egin zituen bi hiriak banatzen dituen ia mila kilometroko bidea, emazte, seme eta gurasoekin. Arriskurik ez zuela frogatzen duen gobernuak emandako kode berdearekin joan zen.
‎Ezkio eta Itsasoren desanexio prozesua (Gipuzkoa) landu zuen berak. Francok anexionatu zituen bi udalerriok, 1964an. Urteetan eztabaidetan ibili ostean, adostasuna lortu zuten, eta desanexioa tramitatu zuten 2016an.
‎Orain artean, Navarra Sumako Gonzalo Fuertes izan da Lizarrako zinegotzia. Astelehenean, ordea, Fuertes alkatearen kontrako zentsura mozioa aurkeztu zuten oposizioko udal taldeek, EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNko hiru zinegotzietako bik. PSNk de facto alderditik kanporatu zituen bi zinegotziak. PSNko bi zinegotzien kanporaketaren ondotik etorri da Ziordiarena.
‎bertsolaritzari buruzko galderak egiten genituen, puntu baten erantzuna, bertso paperak eskatu... Bertso afari bat egiten genuen hilero puntu gehien lortu zuenak aukeratzen zituen bi bertsolariekin. Bere sona izan zuen, baina ez hainbeste.
‎penaltietan kaleratuak izan ziren. Aldiz, Athleticek birritan jokatu du Kopan Granadaren aurka, eta aldekoak izan zituen bi emaitzak. 1969an, gainera, finalerako sailkatu zen Los Carmenesen irabazi eta gero.
‎Artelekun litografia izan zuen lanbide Herbertek, baina ez zion inoiz utzi pintura lantzeari. Hain zuzen ere, bere bizitzako bi alderdi gisa ulertzen zituen bi diziplinak: «Neure buruaren erdi bat pintorea da, eta beste erdia estanpatzailea», zioen, nahiz eta bazekien batak eta besteak oso esfortzu ezberdina eskatzen ziotela:
2021
‎Rioko Jokoetan domina bat irabazi zuen 4x100 metroko txandakakoan. Ondoren, hamasei domina eskuratu zituen bi urtean Munduko Txapelketetan: zortzi 2017an, Budapesten, eta beste horrenbeste Gwangjun, 2019an.
‎Baina azken zuzengunean, azken jauzietan, abiadura bizia hartu zuen donostiarrak, eta aurkariei aldea kentzen hasi zen. Harrapatu egin zituen biak, baita pasatu ere. Horren estua izan zen amaiera, ezen helmugako argazkia ikusi behar izan baitzuten epaileek.
‎Handik egun gutxira, Puigdemonten atxiloketak are gehiago urrundu zituen bi indarren diskurtsoak. Elsa Artadi Juntseko bozeramaileak azalpenak eskatu zizkion Madrili, eta Pedro Sanchez Espainiako presidentea jo zuen Puigdemonten atxiloketaren «arduraduntzat».
‎Lehen zatian partida erabakita uzteraino. Raul Garciak sartu zituen bi gol aurreneko zatian, espainiarrek egindako opari nabarmenetan.
‎Intereseko zituen bi arlo hartu, eta metodologia psikoanalitikoa artearekin uztartu du Ines Medina artistak (Caceres, Espainia, 1950) Desberdintasunaren eta genero indarkeriaren gaineko ikerketa prozesu psikoanalitiko plastikoa erakusketan. Guztira, lau seriek osatzen dute lana, eta haietako bakoitzean ideia bat lantzen da.
‎nahi zuela ongi idazten eta irakurtzen ikasi, ikusi zuelako hori izango zela bere askapenerako bide bat». Horretan eman zituen bi urte: «Justizia Ministeriotik aitortu zidaten lan on bat egiten nuela eta kontratu bat egingo zidatela.
‎Kirolari batentzat icerbergaren punta da Olinpiar Jokoetan aritzea. Alberdik aitortu duenez, antsietate arazoak izan arren, Rion igaro zituen bi asteetan «gozatu» egin zuen. «Esperientzia ederra izan zen».
‎Herenegun deitu zituen bi taldeak bilera horretara Federazioak. Eta berehala zabaldu zen eztabaidagai zela Cartujan publikoa egoteko aukera.
‎Batera egin zituen biak: ikasi eta irakatsi.
‎Xabi Alonsoren taldeak galdu egin zuen, Anoetan, Huescaren kontra: 0 Isidro Pittak sartu zituen bi golak, 17 eta 90 minutuetan.
‎Miravalles El Redin eta Irabia Izaga. Iazko ikasturtean Nafarroako Gobernuak hamahiru milioi euro pasatxo bideratu zituen bi eskola horietara, COVID sortutako gastuak ordaintzeko emandako laguntza kontuan izan gabe.
‎La Guerra Civil film laburra ere proiektatu zuten. Edukiera murrizketak gorabehera, publikoak lepo bete zuen aretoa, eta txaloz hartu zituen bi lanak emanaldiak bukatzean.
‎Finala derbi bat zen, eta lehen zatia derbiei egozten zaizkien topikoen pilaketa bat izan zen. Hasi eta berehala, euri zaparrada bota zuen, baina ez zituen bi taldeen ideiak gehiegi freskatu. Final bat irabazteko lehen agindua hutsik ez egitea da, eta hori buruan zutela irten ziren jokalariak.
‎2019ko PRTR erregistroan hortxe ageri da, aztertutako 700 instalazioen artean. Ez da nabarmentzen askorik kutsadura datuengatik, nahiz eta 2019a izan zen zabortegiak hondakin gehien jaso zituen bi urteetako bat, 2018arekin batera. Hala ere, airea eta ura kutsatu zituen hainbat metal astunekin, karbono dioxidoarekin, metanoarekin eta beste zenbait gasekin.
‎Hala, 1976tik aurrera, euskal liburuen urteroko ekoizpena jasotzeko lana egin zuen Jakinen bere azken urtera arte, lan hori egiteko ardura erakunde publikoei zegokiela defendatu eta liburuen behatoki baten sorrera proposatu bazuen ere. Hura eta euskal liburutegi nazionala izan ziren, hain zuzen, Torrealdaik beterik ikusi ezin izan zituen bi ametsak, Eizagirreren arabera.
2022
‎Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak oso modu irmoan itxi die atea Atalaya energia enpresak Gasteizen eta Subillan (Araba), Badaia mendilerroko alde bakoitzean eraiki asmo zituen bi ponpaketa zentral hidroelektrikoei: «Ez dira eraikiko, ezinezkoa da egitasmo hori egitea.
‎Beste bi akusatuek ere onartu dute Resistencia Galegako kide izan zirela, eta, hortaz, akordioaren ondorioz, Miguel Garcia Nogalesek lau urte eta sei hilabeteko kartzelaldia beteko du; Xoan Manuel Sanchez Rodriguezek, berriz, hiru urtekoa. Ados jarri aurretik, fiskaltzak hamabi urteko espetxealdiak eskatu zituen bi horientzat.
‎Gobernuburuaren lankideek, ordea, esan dute «hamar minutu baino gutxiago» egin zituztela elkarrekin, eta helburu bakarra izan zela Johnson zoriontzea. Garai hartan, baina, gobernuak berak debekatu egin zituen bi pertsona baino gehiagoko bilkurak toki itxietan.
‎Mendebaldeak proposamena bidali zuenean, Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak adierazi zuen Etxe Zuriak ez zuela idatzia publiko egingo, eta espero zutela Errusiak ere gauza bera egitea. Joan den otsailaren 2an El País egunkariak argitara atera zituen bi dokumentu. Errusiak publiko egingo du gaur erantzuna.
‎Garaiari buruz hitz egiteko balio lezakete taldeak iaz atera zituen bi lan laburrek: Adore eta Kemena.
‎Hego Osetian, 1990 eta 1991 bitartean, 2.000 hildako izan ziren, eta Abkhazian, 1992 eta 1993 bitartean, 10.000 Lur horietan bizi ziren 300.000 georgiarrek ihes egin zuten, jazarpen etnikoaren ondorioz. Errusiak independentistak babestu zituen bi gatazketan. Abkhaziak estatu propioa aldarrikatu zuen, eta Hego Osetiak, Errusiako Federazioko Ipar Osetia Alaniarekin bat egiteko borondatea agertu.
‎Errusiako tropek Grozni hiriburua hartu zuten 2000 urtean, eta Kremlinek operazioa amaitutzat jo zuen 2009an. Gatazkak dozenaka milaka hildako eragin zituen bi aldeetan.
‎Shackletonek eguneroko batean jaso zituen bi urte horietan gertatutakoak eta sentitutakoak. Esplorazioaren eta lidergoaren ikur bihurtu zen Shackleton.
‎Hark gidatzen zuen Le Priolen jabetzako Jeep autoa; bideozaintza kameren bidez identifikatu zuten. Deklarazioan azaldu duenez, hiriko beste leku batean utzi zituen bi gizonak, eta Le Priolek esan zion ihes egiteko asmoa zuela, ez zutela berriz elkar ikusiko.
‎emakume bat eta hogei urteko haren semea. Ibilgailu batean zeudela, Marokoko armadak drone bidez jaurtitako misil batek jo zituen biak. Hainbat lagun zauritu ziren.
‎lerro gutxi batzuetan diote Urigoitiak tiro egin zuela eta poliziek erantzutean Urigoitia hil zela. Uztailaren 28an, ordea, epaileak deklaratzera deitu zituen bi guardia zibil, eta horiek epaileari esan zioten, batetik, lau guardia zibil sartu zirela etxebizitzan eta, Garcia Botanaren bi tiroez aparte, ez zutela beste tirorik entzun edo ikusi.
‎Abuztuaren 3an inspektore soil gisa gogoratu zuen Meliton Manzanas, eta ez zuten ezer aipatu Manzanasek frankismo garaiko indarkerian izan zuen erantzukizunari eta dozenaka atxiloturi egin zizkien torturei buruz. Iaz ere adierazpen bertsuak egin zituen bi pertsonon inguruan.
‎Aldeen txostenen arabera, akusatuak lehenik emaztea hil zuen, egongelan, eta gero alaba, logelan; biak lotan zeuden. Gizonak buruan jo zituen bi mailutzarrekin —eraiste lanetan baliatzen direnetakoak—, eta, ondoren, lepoa moztu zien aizto batekin. Alabari eskuak eta oinak lotu zizkion.
‎First Issue (1978) taldearen lehen diskoak post punkaren oinarriak jarri zituen, baina ondorengo urteetan eta diskoetan taldeak bestelako musika batzuen eragina jaso zuen, hala nola dub arena, disco musikarena eta musika esperimentalarena. Horren guztiaren erakusle dira PILek argitaratu zituen bi diskoak: Metal Box (1979) eta The Flowers of Romance (1981).
‎Martinen eta Bizkarraren bertsoaldiak utziko zituen, ziurrenean, alerik txalotuenak. Orain oso gutxi jazotako auzi baten aurrean jarri zituen bi bertsolariak gai emaileak: «Haur jaioberri baten gurasoak zarete.
‎Uztaileko bozketak zauri bat ireki zuen sindikatuen eta langileen artean, eta aurrez aurre jarri zituen bi bloke. Bada, ukaezina da hauteskundeetan izan duen eragina, ezezko blokeak babes handiagoa izan baitu.
‎Baloi jabetzarekin eta lerro artean pase sakon onak eginez lortu zuen serbiarren atzealde zurruna haustea. Richarlisonek egin zituen bi golak; lehena, atezainaren aldaratze bat bailatuz, eta bigarrena erdi txilena ikusgarri batekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia