Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 221

2000
‎Eta manten azpian otoitz egiten zuen, astelehenean mesedez begiradatxo bat eskain ziezaion ondoko gelako neskatilak. Eta koadernoen atzeetan neskaren izena idazten zuen, eta irudiak egiten zituen bien inizialak batuz, eta egun hartakoak apuntatzen zituen bertan.
‎Hala, bada, kontua da ezen Bolognatik jalgi behar izan genuenean, gau haietarik bat eman nuela, osabaren zurrungen artean, erreus eta ekurugaitz; eta, Bolognatik jalgi berriak ginelarik, berriz, tormenta izugarri bat izan genuen —euria goian behean—, eta gurdia lohitan sartua gelditu zitzaigun, eta bi zaldiak ere hantxe, ez arre eta ez so. Atertu zuenean, osaba eta biok gurditik jaitsi eta, gurdizainari laguntzeko asmotan, harri batzuk jarri genituen gurpilen aitzinean; gero, berriz, gurdian zituen bi taket eman zizkigun gurdizainak eta manatu zigun ezen taketak lurrean berma, eta bulka genitzala gurpilak gibeletik, berak zaldiak zigorrez jotzen zituen bitartean, eta entseia gintezela, halatan, gurdia lohitik ateratzerat. Eta, arestian erran bezala, nik gauez gaizki lo egin nuen eta urduri nengoen... eta hala ibili behar izaiteak are urduriago jarri ninduen.
‎Eta iletik tiraka ekarri zituen biak, esku batean bata, bertzean bertzea eta, hala zekartzala, oihu eta heiagora egiten zuen aitak, zeina bere onetik aterea baitzegoen:
‎Saltokiko jabea ohartu zenerako, bekoz beko zituen biak, eta hark orduan, isilpean bezala, erran zien:
‎Eta egin zuen urrats bat tigrea zegoen lekurat, egin zituen bi urrats, hiru urrats... paratu zen tigrearen baitarik hamar bat urratsetarat, eta erran zion:
‎Edo nahiago al zenuen gure dama hauetarik bat aurkitzea zure anaiaren kakategirat joan beharrean... eta sugegorriak, orduan, gure damaren zeraren zeretik zertzea, eta zer horren ondorez, zera geratzea? —eta azkeneko zera aipatu zuenean (cosita erraiten zion berak bere mintzairan) sabelerat eraman zituen bi eskuak, izorra gera zitekeelako keinua aditzerat emanik.
2001
‎Vishnuk hamar urte zituen, eskolatik gelditu behar izan zenean. Amak ezin zituen bi ume eskolara bidali. Gastu gehiegi.
‎Eskaileran lixiba usaina usnatu eta ateari bultzada bat jo zion. Ateak ixtean eman zuen danbatekoaz axolatu gabe, zurezko mailak launaka saltatuz jaitsi zituen bi pisuak.
2002
‎Izuikara, Amesgaitz eta Hezur triskatzaile ez bezalakoak ziren Ninfak: haiek zaharrak eta ileurdinak bezala, gazteak eta ederrak ziren hauek, eta haien begi bakarraren ordez ninfa bakoitzak bazituen Pertseorengana distira maitekorrez zuzentzen zituen bi begi eder eta distiratsu. Zilarbiziren oso lagunak ziruditen, eta honek kontatu zienean nor zen Pertseo, zein abenturatan hasi berria zen eta zer egiteko asmoa zuen, ez zuten inolako eragozpenik jarri beraien zainpeko gauza miresgarri eta baliotsu haiek gazteari mailegatzeko.
‎Horregatik edan zuen baso bat ardo. Horregatik edan zituen bi. Horregatik hiru.
2004
‎Zertan zetzan, bada, unibertsitatearen euskal izaria aditzeko momentuan batzuen eta besteen arteko aldea? Berehala ikusiko dugunez, nongoa izatearen eta norena izatearen artean dagoen mugarriak bereizten omen zituen bi jarreren nondik norakoak.
‎Eta, azkenean, nork altxatu ote zituen bi besoak gora. Nork jaso neskatilen musuak?
‎Fraideak ezetz esan zuen, eta pozarren hartu zituen bi.
‎Bidaiaren gainerakoan Oskarren (edo, orain Hansek ironiaz erraten zion bezala, Parsifalen) maletaren miaketan gertaturiko ika mikak muturturik eduki zituen bi agenteak. Hansek, baina, treneko korridorean erre zituen bere zigarretak handik aurrera.
2005
‎Eta uda hasierako arratsetan, hizketan eta berriketan amets eta amets, afalorduak harrapatzen zituen bi neskatoak, konturatzeke.
2006
‎Erromako kuxkuxeroen begietatik urrun eta esamesen beldurrik gabe sentitu zenean, bortizkeriaren, mehatxuen eta gogorkeriaren izupean eduki zituen bi emakumeak, nahi zuena eta nahi zuen moduan inposatuz, sadiko baten amets eroenetan bezala.
‎Gero, pipa piztu zuen, eta aurkikuntza botanikoei buruzko informea idatzarazi zion Kochi. Horiek guztiak egiteko behar izan zituzten bi orduetan Wulffek begira izan zituen bi inuitak. " Beste nonbait izan balitz –esan zuen, gero, Inukitsupalukek–, lera gainean jarri eta herrestan eramango genuen, aurreko egunetan izotzetan egin genuen bezala, baina lurralde hartan zorua tontortxo eta zulo zen dena, eta gizon hura bizkarrean eramatea zen bide bakarra.
‎San Juan de Dioseko ospitale zaharrera eraman zuten, zainpe berezirik gabe, ez baitzekiten Jean Laffitte ospetsua zeukatela preso. Otsailaren 13an, arratseko ilunaz profitatuz, ihes egin zuen Manexek, eta, adarra jotzeko edo, sarrera nagusiko ate ondoan utzi zituen bi makuluak.
‎Kario pagatu behar izana zuen harengatik, eta horrek miretsirik utzi gintuen denak, gizona ez baitzen halako apetetan dirua xahutu zale. Zelak mailu txiki batzuk ageri zituen bi aldeetan, larru gorrixkan itxuratuak. " Izenari ohore egin behar zaiok", aditzera eman zidan Migelek hura erakustean.
‎Haietako bat oso bekaiztia omen zen. Behin batean, bere aurrera deitu zituen biak. Bekaiztia hartu zuen lehenbizi, eta hala esan zion:
2008
‎Eszenari begiratuta, edonor ohar zitekeen nola maisuak egin zituen bi keinu segidan: lehenengoan, eskuak zabaldu zituen era ezin adierazgarriagoan. Beñardoren antza hartu ote zion Nazariori??, honi esan nahi balio bezala:
‎Leiho eta beira leihoetatik sartzen zen argiak betean jotzen zituen bi gizon emakumeak: aita domingotarraren betartean harridura zen nagusi, baita haserre puntu bat ere, begiak segundo hamarren batean plater batzuk bezala zabaldu arren, apur bat zimurtu zuen kopeta hurrengo segundo hamarrenean?, erabilitako tonu oihesak are nabariago egin zuena.
‎Eta Nataliaren aferarekin puntu hartara iritsi zirenean, halako zerbait gertatu zitzaion. Reginak, izan ere, gurasoak bezainbeste estimatzen eta gurtzen zituen bi alaba bikiak; gero, baina, gauzak zeharo korapilatu ziren ezustean, eta handik aurrera?. Natalia eta Natividad ikusi nituenetik alaba biki batzuen irrika sartu zitzaidan, baina pentsatzen hasia naiz ezetz. Izan ere??
‎Malda behera batean, izan ere, bidea estua zen, eta baso soil samar bat zegoen, bideak erdiz erdi ebakitzen zuena?, gurpiletako batek harri batekin topo egin eta Toribiok ezin gobernatu izan zituen bi zaldiak, zaldi batek irrist egin zuen, erori ere, erori zen, erori ahala altxatu zen arren?, halako eran, non zalgurdiak bide ertzean zeudèn zuhaitz pare baten aurka talka egin eta hantxe geratu baitzen trabatuta, amildegi dexenteko baten parean.
‎Gero, ardo bertsoen eta bertso ardoen konbinazioak, mozkorraldi fisiko espiritualak? oharkabean eraman zituen bi bertsolariak beste mundu batera, non konpromisoak eta obligazioak beste dimentsio bat hartu baitzuten: konpromiso eta obligazio ezarena.
‎Doña Martak ere batsu eta orobatsu ikusten zituen bi nexkak. Horregatik. Regina Madrilera iritsi baino sei bat urte lehenago alde egin zuen doña Martak jauregitik, bere egitekoak eginda gero, jakina:
‎Horregatik ekin zion, beharbada, Nazariok, beti neurriz edateko ohitura zuenak, festa hartan zurrutari, berezko lotsaren mugak hausteko asmotan, nahiz eta erabaki hura hartzeko oztopo edo zailtasunen bat ere behar zuen, zurrutak beste oroitzapen batzuk ekar ziezazkiokeelako, Beñardori lotuak, zurrutak galdu zuèn etxeko ardi beltzari. Eta horrela, kopa bat ardo edan zuen, edan zituen bi, hiru eta lau. Ardoa atsegin emaile zitzaion, baina atseginak ez zion errealitatea ezkutatzen; esan nahi baita Nazariok ohartu behar zuela edanak garuna eta mihia askatzen zizkiola, baina ohartu behar zuen, halaber, Aquileo baino motzagoa zela artean ere, gaztelania primeran zekièn gizonaren aurrean, Nazariok bigarren hizkuntza zuen hura, azken batean?, iniziatiba hari. Aquileori?
‎Ernestinaren gela ireki, hodei beltz batek ilargia irentsi zuen arren, nobiziak eskuan zeramàn kriseiluak argi mehe bat proiektatzen zuen gelan zehar? eta panorama harekin aurkitu zenean. Ernestina zoruan, begiak itxita, arnasestuka?, guztiz aztoratu zen emakume gazte abituduna, gelan sartu bezain laster Ernestinari begira geratu zena, begiak zabal zabalik; gero, aurrean zuèn ikuskizuna egiaztatzeko edo, kriseilua beheratu eta burua makurtu zuen, eta ondoren, kriseilua goratu, burua zuzendu eta aterantz egin zituen bi pauso, egin ahala desegin zituenak, arestian zegoèn puntura itzuliz: begi bistan zegoen nobiziak ez zekiela zer egin?
‎Sendagilea, Gray eta hirurok, batetik; Squirea, Hunter eta Joyce, bestetik. Denok leher eginda egon arren, egurretara bidali zituen bi; beste bi aitzurrean jarri zituen, Redruthentzako hilobia egiten; sendagilea sukaldari izendatu zuen; ni ataria zaintzen jarri ninduen; eta kapitaina bera ere hantxe ibili zen jo batengana eta jo besterengana, denoi adorea ematen eta behar zen tokian laguntzen.
‎Imajina hura burutik uxatzen saiatu zenean, gurutzea ikusi zuen Markoxek Erramun zenaren kaxa gainean. Eta oraingoan, Pelloren kaxa gainean ikusitakoan baino zirrara sarkorragoa eta hotzikara bortitzagoak sentitu zituen biz karrezurrean gora. Beste behin igurtzi zituen lepo ingurua eta kopeta.
‎Leiho eta beira leihoetatik sartzen zen argiak betean jotzen zituen bi gizon emakumeak: aita domingotarraren betartean harridura zen nagusi, baita haserre puntu bat ere –begiak segundo hamarren batean plater batzuk bezala zabaldu arren, apur bat zimurtu zuen kopeta hurrengo segundo hamarrenean–, erabilitako tonu oihesak are nabariago egin zuena.
‎norabide batean zein bestean jaurtitako geziak, harridurazko mezuak trukatzen zituztenak, ama nagusiak nobizietako bati Ernestinaren gelara joateko agindua eman zion arte. ...zen zuen gelan zehar– eta panorama harekin aurkitu zenean –Ernestina zoruan, begiak itxita, arnasestuka–, guztiz aztoratu zen emakume gazte abituduna, gelan sartu bezain laster Ernestinari begira geratu zena, begiak zabal zabalik; gero, aurrean zuèn ikuskizuna egiaztatzeko edo, kriseilua beheratu eta burua makurtu zuen, eta ondoren, kriseilua goratu, burua zuzendu eta aterantz egin zituen bi pauso, egin ahala desegin zituenak, arestian zegoèn puntura itzuliz: begi bistan zegoen nobiziak ez zekiela zer egin... edo jakin, bazekien –orduantxe jakin zuen, itxuraz–, jarraian belaun biak tolestu, lurrean belauniko jarri, kriseilua zoruan paratu eta eskuin eskuaz zapladatxo batzuk eman baitzizkion Ernestinari ezkerreko masailean:
‎Horregatik ekin zion, beharbada, Nazariok, beti neurriz edateko ohitura zuenak, festa hartan zurrutari, berezko lotsaren mugak hausteko asmotan, nahiz eta erabaki hura hartzeko oztopo edo zailtasunen bat ere behar zuen, zurrutak beste oroitzapen batzuk ekar ziezazkiokeelako, Beñardori lotuak, zurrutak galdu zuèn etxeko ardi beltzari. Eta horrela, kopa bat ardo edan zuen, edan zituen bi, hiru eta lau... Ardoa atsegin emaile zitzaion, baina atseginak ez zion errealitatea ezkutatzen; esan nahi baita Nazariok ohartu behar zuela edanak garuna eta mihia askatzen zizkiola, baina ohartu behar zuen, halaber, Aquileo baino motzagoa zela artean ere –gaztelania primeran zekièn gizonaren aurrean, Nazariok bigarren hizkuntza zuen hura, azken batean–, iniziatiba hari –Aquileori– zegokion bederen, orain joaten baitzen emakume batekin bals edo minuet bat dantzatzera, orain bestearekin:
‎Malda behera batean, izan ere –bidea estua zen, eta baso soil samar bat zegoen, bideak erdiz erdi ebakitzen zuena–, gurpiletako batek harri batekin topo egin eta Toribiok ezin gobernatu izan zituen bi zaldiak –zaldi batek irrist egin zuen... erori ere, erori zen, erori ahala altxatu zen arren–, halako eran, non zalgurdiak bide ertzean zeudèn zuhaitz pare baten aurka talka egin eta hantxe geratu baitzen trabatuta, amildegi dexenteko baten parean. Toribiok egin zuèn maniobra bospasei segundokoa izan zen, bakoitzak ahal zuen bezala igaro zituèn bospasei segundo:
‎Eszenari begiratuta, edonor ohar zitekeen nola maisuak egin zituen bi keinu segidan: lehenengoan, eskuak zabaldu zituen era ezin adierazgarriagoan –Beñardoren antza hartu ote zion Nazariori? –, honi esan nahi balio bezala:
‎Eta Nataliaren aferarekin puntu hartara iritsi zirenean, halako zerbait gertatu zitzaion. Reginak, izan ere, gurasoak bezainbeste estimatzen eta gurtzen zituen bi alaba bikiak; gero, baina, gauzak zeharo korapilatu ziren ezustean, eta handik aurrera –" Natalia eta Natividad ikusi nituenetik alaba biki batzuen irrika sartu zitzaidan, baina pentsatzen hasia naiz ezetz. Izan ere..." idatzi zion Nazariori bere gutunetako batean–, lanak izan zituen, bere begien aurrean gertatzen ari zena zinez gertatzen ari zela sinesteko.
‎Gero, ardo bertsoen eta bertso ardoen konbinazioak –mozkorraldi fisiko espiritualak– oharkabean eraman zituen bi bertsolariak beste mundu batera, non konpromisoak eta obligazioak beste dimentsio bat hartu baitzuten: konpromiso eta obligazio ezarena.
‎Doña Martak ere batsu eta orobatsu ikusten zituen bi nexkak. Horregatik –Regina Madrilera iritsi baino sei bat urte lehenago alde egin zuen doña Martak jauregitik, bere egitekoak eginda gero, jakina:
2009
‎Asteburu osoa pasa zuen Etxeri hitzik egin gabe. Nire lagunak negarrez pasa zituen bi egunak, amari galdetuz ea aitak zer zeukan, ea gaixorik ote zegoen, ea katuak mingaina jan ote zion?
‎Poliziak bi egun behar izan zituen bi gizonak atzemateko. Haiek ere banaka hartu eta azkenean egia atera zien.
‎Alaba bati 300 dolar eman omen zizkion. Beti oso gizonki hartu ei zituen bi alabak. Alabek ere maitasuna hartu omen zioten.
‎Bestalde, tramak bizkor eta suspense handiz egin behar zuen aurrera. Oskarrek zailtasun handiak zituen bi aspektu haiek uztartzeko: pertsonaiek pisu handiegia hartuz gero, kontakizuna mantsotu egiten zen.
‎Ana eta Goikoetxearen autoetan jarraipen gailuak jartzeko agindu zion detektibeari. Handik aurrera, Xabierrek xehetasun osoz ikusi zituen bi txori haien harat honatak mapa batean. Hasieran, ohiko joan etorriak besterik ez zituen ikusi:
‎Egin zituen bi garraio horiek xinplekeriak iruditzen zitzaizkion orain, ume joko antzekoak, baina arrazoiketari itzulia emanez, denak erraza, arriskugabea dirudi harrapatzen zaituzten arte. Orduan alferrikako damuak izaten dira; banintz eta banu k ez baitute gurdirik tiratzen?.
‎Genet en aipua! Norbaitek jarraitu egin du?, isilkiro, ezpainak mugituz berrirakurri zituen bi zatiak. –Nor ote da!
‎Garagardoak eskatu zituen bientzat. Etxera iristerakoan nekatuta sentitzen zen eta Martinek, konturatuta edo, esertzeko esan zion, egingo ziola afaria.
‎Adak amets batean bezala behar zuen, hain ziren irrealak egun hartan gertatzen ari zitzaizkiòn gauzak, bere munduarekin zerikusirik ez zutenak; bazekien, bai, galdera andana zuela buruan zain? ...euteriorekin izan zuèn jarrerarekin, eta hain pozik kopa ardo gozoaren zain, antza, non bere buruari keinu ezaxola bat egin baitzion, esanez bezala, gaur gaurkoak eta bihar biharkoak?; gero, etorri zèn zerbitzaria, hogeita hamar bat urteko emakumea?, erretiluan bi kopa zekartzana; eman zion kopa bat agureari?. Hortxe du berorrek bere brandya??, eman zion bestea Adari?. Hortxe, ardo gozoa??, jaso zituen bi mahai hutsetatik mahaikideek utzitako plater eta baso batzuk, itzuli zen sukaldera?
‎guztiz beste moduan irudikatu zituenak, diziplina gogor batean oinarrituak, bai, baina baita zuzentasun gutxieneko batean ere, nola imajinatuko zuen, bada, berak azken urte haietan idealizatutako armada sarjentu kabroi hura bezalako jendailaren beharrean zegoela, diziplinari eusteko!?, agintari eta buruzagi militarren apeta apetatsuetatik urrun!, baina ez?; eta hura hasiera zen, antza, Domingo bi urterako joan baitzen bolondres: nola jasango zituen bi urte, ordea, hilabetea jasateko gai ez zenean?; goiz erditik aurrera zen orduan, gainera: esan nahi baita Gaztelako eguzkiak gogotik jotzen zuela, halako eran, non beldurrik gabe esan baitzitekeen ezen Domingok, pauso bakoitzean, beroaren beruna bizkargaineratzen zuela, burua are gehiago makurrarazten ziona, putakumea eta putakumea, irainek eta madarikazioek falta zitzaiòn kemena emango baliote bezala, ihesbide erabatekorik ezean; hirugarren buelta ematen ari zen, bada, sarjentuaren oihua entzun zuenean, ¡ paso liiigero!, eta orduan barrutik atera zitzaizkion itzalik ez zutèn hitzak, hain zen biribila gorputz arimetan sentitzen zuèn gorrotoa:
‎Txopitea jauna pazientzia galtzen hasia zen, bai, tratamenduak bezperan bete zituen bi hilabete?, baina gaixoa ez zegoen puntu berean, beharbada, ez atzera ez aurrera, bestela ez baitago ulertzerik Adak egun hartan eman zuèn aurrerapausoa, arratsalde partean eman ere, gaixoek patioan izaten zutèn ohiko paseoan; medikuak Maria Bibianari kontatua zion ordurako nola joan zitzaion goizeko kontsulta: nola berak, haizearen mintzoa entzuteko, gelako leihoak ireki zituen, eta nola Ada bere baitan bildu zen, ezohiko jarreran?
‎Besteetan, berriz, Domingok bultzatzen zituen bi arrebak, gogotsu eta kementsu, halako eran, non arrebak oihuka hasten baitziren azkenean: ez gehiago bultzaaa, geldituuu?!, baina Domingok hura besterik ez zuen behar, arrebak are kementsuago bultzatzeko.
‎biharamunean hartuko zuen mendekua, bai horixe, astelehenean bertan! ...tzen zakua betetzen zuela, biharamunean ikasgelan sartu ahala geografi liburua kontsultatu eta egiaztatu zuenean liburuak arrazoia ematen ziola, irrintzi egiteko gogoa etorri zitzaion, hura irrintzietarako mementoa ez zen arren, goizeko lehen klasea hastear; irrintzi egin gabe ere, baina, gustura baino gusturago sentitzen zen Damaso, itxura guztien arabera, hain zegoen pozez gainezka; horrela egin zituen bi ordu, pozak hartuta, baita antsietateak ere, jolas-garaian anaiari erakutsiko baitzion erakutsi beharrekoa eta buruan ez baitzuen beste konturik jada; halaxe egin zuen, liburua ireki eta hatzaz seinalatzen ziola bere iritzia berresten zuèn esaldia.
‎ezta Napoleonen aurkakoak ere! Zalantzaren bat ote duzu, bada, espainiarrok Napoleon bezalako jeneral bat dugula, bere garaian, Espainiako boltxebikeei aurre egiteko??; hartu zuen beste orria, jaurti ziòn beste begiratu birrintzaile bat, inoiz jipoitu ez zuèn semea jipoituko ote zuen, bada, une hartan Nazariok, edo masaileko bat eman gutxienez??; jarri zituen bi orriak bata bestearen azpian. Nazario haserre zegoen eta biziki gaitzitua, zinez?, egin zituen jarraian zortzi zati, bota zituen lurrera, eta, bota ahala, honela esan zion:
‎Ianua Coellirekin egiten zituen itsasaldietatik itzultzen zenean, Domingok Ada eta Maria Bibiana ikusten zituen, aldian behin, bere etxean: Albertorenean, alegia; lehen itsasalditik itzuli zenean, baina, nola bi arrebek ez baitzekiten haren berri, ez noiz iritsiko zen, ez non hartu behar zuen ostatu?, ezustean harrapatu zituen Domingok, goizetik haien zelatan egonda gero, jauregiaren inguruan; Domingok gogoz besarkatu zituen biak: Ada besarkatu zuenean, gainera, ez zuen ohiko tentsiorik nabaritu naturaren indar ezkutuen eta gogoeta etiko moralen artean; aitzitik:
‎Jauregia eraikin modernista eder bat zen, bi zatitan banatuta zegoena: lehenengoa eta garrantzizkoena, baita lekutsuena ere, etxekoen egoitza zen, bere sarrera dotorearekin, orbetarren armarria aurrealdean; bigarrena, berriz, lehenengoari itsatsita zegoena (barruko ate batek bereizten eta lotzen zituen bi espazioak) eta sarrera nagusia eraikinaren atzealdetik zuena, gonbidatuen bizilekua zen; eraikinaren inguruan, azkenik, aterpe teilatudun bat zegoen, garaje aski hedatsu bat, bestela esanda?, eta lorategi bikain bat, txabola itxurazko bat ere bazuena, sukalde, logela eta guzti, lorezainarentzat, baita, soropilarekin eta hamaika landare apaingarrirekin batera, iturri bat eta zuhaitz tantai batz... Seme alabak jaio eta haiek hazten hasi zirenean, gainera, bi zabu jarri zituen lorezainak, baita, aurrerago, zuhaitz tantai haietako batetik soka bat zintzilikatu ere, Nazarioren adostasunarekin, bai, baina ez erabateko adostasunarekin, etxeko jaunak ezin ekidin izaten baitzuen jolas parke txiki itxurako hura zirkuaren irudiarekin lotzea, eta Beñardoren irudiarekin, azken batean, etxeko ardi beltzarenarekin:
‎Aurrez aurre zeuden ama semeak, elkarrengandik bi urratsera baino ez: ama, halakoetan, beti agertzen zen indartsu, begiak erne, gorputza tentsioan?, hura borrokaldi askotako lehia bat balitz bezala, zeinean pazientziak eta setakeriak eragin erabakigarria izan baitzezaketen; une hartan, baina, semearen hitzek ohi ez bezala hunkitu zutelako edo, begiek beren indarra galdu eta behe laino batek hartu zituen biak, beira hezezko bi puxtarri iduri, gorputzaz halako axolagabetasun bat jabetzen zitzaion bitartean; gero, beso eroriak apur bat luzatu eta pauso labur bat eman zuen, semearen norabidean:
‎ehun uso zuri Lisboako zeruan, harik eta ehiztari bat. Sakamantekasen antza ote zuen?? usoen aurka tiroka hasi zen arte; akabatu zuen bat eta akabatu zituen bi eta hiru, hamar, hogei eta hogeita hamar?
‎Hiru falta zaizkie oraindik: Bornasek grabatu zituen biak eta Malo doktorearena. Ematen du Bornasen bietako bat Mitrofanen Etxe Txikian dagoela eta lapurtzeko erraza dela.
‎Otoi antzo, nire izterrak inguratu zituen bi eskuekin. Ez nizkion bazterrarazi.
‎Kontua da, bat batean, Adaren koruko neskak azaldu zitzaizkiola Reginari, zuriz jantziak, elizpeko ekitaldian bezala... baina ez elizpean bertan, Santa Justako igogailuan baizik, eta kontua da igogailuak goiko terrazaraino igo zituela, non kantari hasi baitziren; gero, neskak desagertzen hasi ziren banan banan, Ada bakarrik geratu zen arte; hain ongi kantatzen zuen Adak Stille Nacht, uso zuriak atera zitzaizkion ahotik, bat, bi eta hiru... hamar, hogei eta hogeita hamar... laurogei, laurogeita hamar eta ehun: ehun uso zuri Lisboako zeruan, harik eta ehiztari bat –Sakamantekasen antza ote zuen... – usoen aurka tiroka hasi zen arte; akabatu zuen bat eta akabatu zituen bi eta hiru... hamar, hogei eta hogeita hamar... laurogei, laurogeita hamar eta ehun... baina ehungarrena akabatu zuenean, erori zen Ada zerraldo, esnatu zen Regina arnasestuka, begiratu zuen aldamenera, non baitzetzan senarra, lozorroan; goizean, berriz, gauez gertatua kontatu zion senarrari:
‎...a ardo gozoaren zain, antza, non bere buruari keinu ezaxola bat egin baitzion, esanez bezala, gaur gaurkoak eta bihar biharkoak...; gero, etorri zèn zerbitzaria –hogeita hamar bat urteko emakumea–, erretiluan bi kopa zekartzana; eman zion kopa bat agureari –" Hortxe du berorrek bere brandya" –, eman zion bestea Adari –" Hortxe, ardo gozoa" –, jaso zituen bi mahai hutsetatik mahaikideek utzitako plater eta baso batzuk, itzuli zen sukaldera...
‎Txopitea jauna pazientzia galtzen hasia zen, bai –tratamenduak bezperan bete zituen bi hilabete–, baina gaixoa ez zegoen puntu berean, beharbada, ez atzera ez aurrera, bestela ez baitago ulertzerik Adak egun hartan eman zuèn aurrerapausoa, arratsalde partean eman ere, gaixoek patioan izaten zutèn ohiko paseoan; medikuak Maria Bibianari kontatua zion ordurako nola joan zitzaion goizeko kontsulta: nola berak, haizearen mintzoa entzuteko, gelako leihoak ireki zituen, eta nola Ada bere baitan bildu zen, ezohiko jarreran...
‎Ianua Coellirekin egiten zituen itsasaldietatik itzultzen zenean, Domingok Ada eta Maria Bibiana ikusten zituen, aldian behin, bere etxean: Albertorenean, alegia; lehen itsasalditik itzuli zenean, baina, nola bi arrebek ez baitzekiten haren berri –ez noiz iritsiko zen, ez non hartu behar zuen ostatu–, ezustean harrapatu zituen Domingok, goizetik haien zelatan egonda gero, jauregiaren inguruan; Domingok gogoz besarkatu zituen biak: Ada besarkatu zuenean, gainera, ez zuen ohiko tentsiorik nabaritu naturaren indar ezkutuen eta gogoeta etiko moralen artean; aitzitik:
‎Besteetan, berriz, Domingok bultzatzen zituen bi arrebak, gogotsu eta kementsu, halako eran, non arrebak oihuka hasten baitziren azkenean: ez gehiago bultzaaa, geldituuu...!, baina Domingok hura besterik ez zuen behar, arrebak are kementsuago bultzatzeko.
‎" Eman itzak herorrek bost eta hamabost buelta nahi baduk, putakume horrek!", eta potroetan ostiko bat eman eta alde; nora egingo zuen alde, baina?; behin ihes eginez gero betiko egin baitzuen ihes, itzalpean bukatu nahi ez bazuen bederen, hain ziren estuak eta bihozgabeak ordenantza militarrak, berak –Domingok– guztiz beste moduan irudikatu zituenak, diziplina gogor batean oinarrituak, bai, baina baita zuzentasun gutxieneko batean ere –nola imajinatuko zuen, bada, berak azken urte haietan idealizatutako armada sarjentu kabroi hura bezalako jendailaren beharrean zegoela, diziplinari eusteko! –, agintari eta buruzagi militarren apeta apetatsuetatik urrun!, baina ez...; eta hura hasiera zen, antza, Domingo bi urterako joan baitzen bolondres: nola jasango zituen bi urte, ordea, hilabetea jasateko gai ez zenean?; goiz erditik aurrera zen orduan, gainera: esan nahi baita Gaztelako eguzkiak gogotik jotzen zuela, halako eran, non beldurrik gabe esan baitzitekeen ezen Domingok, pauso bakoitzean, beroaren beruna bizkargaineratzen zuela, burua are gehiago makurrarazten ziona, putakumea eta putakumea, irainek eta madarikazioek falta zitzaiòn kemena emango baliote bezala, ihesbide erabatekorik ezean; hirugarren buelta ematen ari zen, bada, sarjentuaren oihua entzun zuenean, ¡ paso liiigero!, eta orduan barrutik atera zitzaizkion itzalik ez zutèn hitzak, hain zen biribila gorputz arimetan sentitzen zuèn gorrotoa:
‎erlijioaren aurkako irainak onartzen ez ditudan bezala, armadaren aurkakoak ere ez... ezta Napoleonen aurkakoak ere! Zalantzaren bat ote duzu, bada, espainiarrok Napoleon bezalako jeneral bat dugula, bere garaian, Espainiako boltxebikeei aurre egiteko?"; hartu zuen beste orria, jaurti ziòn beste begiratu birrintzaile bat –inoiz jipoitu ez zuèn semea jipoituko ote zuen, bada, une hartan Nazariok, edo masaileko bat eman gutxienez? –; jarri zituen bi orriak bata bestearen azpian –Nazario haserre zegoen eta biziki gaitzitua, zinez–, egin zituen jarraian zortzi zati, bota zituen lurrera, eta, bota ahala, honela esan zion:
‎Aurrez aurre zeuden ama semeak, elkarrengandik bi urratsera baino ez: ama, halakoetan, beti agertzen zen indartsu –begiak erne, gorputza tentsioan–, hura borrokaldi askotako lehia bat balitz bezala, zeinean pazientziak eta setakeriak eragin erabakigarria izan baitzezaketen; une hartan, baina, semearen hitzek ohi ez bezala hunkitu zutelako edo, begiek beren indarra galdu eta behe laino batek hartu zituen biak, beira hezezko bi puxtarri iduri, gorputzaz halako axolagabetasun bat jabetzen zitzaion bitartean; gero, beso eroriak apur bat luzatu eta pauso labur bat eman zuen, semearen norabidean:
‎biharamunean hartuko zuen mendekua, bai horixe, astelehenean bertan! ...tzen zakua betetzen zuela, biharamunean ikasgelan sartu ahala geografi liburua kontsultatu eta egiaztatu zuenean liburuak arrazoia ematen ziola, irrintzi egiteko gogoa etorri zitzaion, hura irrintzietarako mementoa ez zen arren, goizeko lehen klasea hastear; irrintzi egin gabe ere, baina, gustura baino gusturago sentitzen zen Damaso, itxura guztien arabera, hain zegoen pozez gainezka; horrela egin zituen bi ordu, pozak hartuta, baita antsietateak ere, jolas-garaian anaiari erakutsiko baitzion erakutsi beharrekoa eta buruan ez baitzuen beste konturik jada; halaxe egin zuen, liburua ireki eta hatzaz seinalatzen ziola bere iritzia berresten zuèn esaldia.
‎Jauregia eraikin modernista eder bat zen, bi zatitan banatuta zegoena: lehenengoa eta garrantzizkoena, baita lekutsuena ere, etxekoen egoitza zen, bere sarrera dotorearekin, orbetarren armarria aurrealdean; bigarrena, berriz, lehenengoari itsatsita zegoena (barruko ate batek bereizten eta lotzen zituen bi espazioak) eta sarrera nagusia eraikinaren atzealdetik zuena, gonbidatuen bizilekua zen; eraikinaren inguruan, azkenik, aterpe teilatudun bat zegoen –garaje aski hedatsu bat, bestela esanda–, eta lorategi bikain bat, txabola itxurazko bat ere bazuena, sukalde, logela eta guzti, lorezainarentzat, baita, soropilarekin eta hamaika landare apaingarrirekin batera, iturri bat eta zuhaitz t... Seme alabak jaio eta haiek hazten hasi zirenean, gainera, bi zabu jarri zituen lorezainak, baita, aurrerago, zuhaitz tantai haietako batetik soka bat zintzilikatu ere, Nazarioren adostasunarekin, bai, baina ez erabateko adostasunarekin, etxeko jaunak ezin ekidin izaten baitzuen jolas parke txiki itxurako hura zirkuaren irudiarekin lotzea, eta Beñardoren irudiarekin, azken batean, etxeko ardi beltzarenarekin:
2010
‎Baina okerragoa izan zen maleta ireki zuenean, bazkalduta gero: atera zituen bi izarrak, atera zuen domina, atera zuen pistola. Eta, izarrak eskuan hartuta, kolore iluneko ehun puska errektangular batean josita zetozen?, gurasoei zuzendu zitzaien:
‎–Rakelek gaur kontatu didanaren arabera, Helenak senargaia omen du. Amaren lagun batek harrapatu zituen biak lehengoan bizikleta gainean, edo bizikleta azpian, horixe ez diot ulertu, bizikletatik erori eta sekulako kolpea hartu baitzuten biek, kar kar kar?; eta, Adari begiratu eta hura ikasbidean jartzen zuela, jarraitu zuen:
‎Erabaki ahalmenari buruzko puntuan (1.2), Batasunak azaroaren 8ko bileran gehitzea proposatu zituen bi pasarteen ordez, beste hau gehitzea proposatu zuen EAJk:
‎Eta idazle, itzultzaile eta Euskal Filologiako doktoreak uste zuen batzordeak ez zuela frogatu piezak faltsuak zirela, eta aurreiritziz eta, batez ere, filologoen susmoen bulkadaz lan egin zuela. Berak banan banan aztertu zituen bi katedradunek batzorderako egindako ikerketen argudioak. Esaterako, hainbat hitzetan artikulua agertzen zela, eta hori ezinezkoa dela erromatarren garaian.
‎" Rakelek gaur kontatu didanaren arabera, Helenak senargaia omen du. Amaren lagun batek harrapatu zituen biak lehengoan bizikleta gainean... edo bizikleta azpian, horixe ez diot ulertu, bizikletatik erori eta sekulako kolpea hartu baitzuten biek, kar kar kar"; eta, Adari begiratu eta hura ikasbidean jartzen zuela, jarraitu zuen: " Hara nola bukatzen diren emakumeak bizikletan ibiltzen ikasteko ahaleginak..."; gero, Helenaren amak ezarritako zigorraren xehetasunak eman zituen; eta gero esan zuen:
‎Zenbat sufritu nuen, Damaso, kapitainaren interbentzio haiekin, hain urrun sentitzen nintzen ordurako kapitainaren estilo hanpurutsutik —aitonak eta Heinrichek bezala hitz egiten zuen! — Baina okerragoa izan zen maleta ireki zuenean, bazkalduta gero: atera zituen bi izarrak, atera zuen domina, atera zuen pistola... Eta, izarrak eskuan hartuta —kolore iluneko ehun puska errektangular batean josita zetozen—, gurasoei zuzendu zitzaien:
2011
‎Rebeca Jimenezek bere seme gazteenari behin kontatu zionez, don Mariano eta bere emaztea artean ezkongai zirelarik, etxea erosi eta dotore dotore jarri nahi zutèn egunetan?, ibaiertzeko ibilbidetik ikusi zituen biak: Leonek ez zuen halakorik oroitzen?
‎Izan ere, kanpoko atea erdi zabalik zegoen, eta, bezeroek gutien uste zutenean, apo bat sartu zen tabernara? egin zuen jauzi bat, egin zituen bi, hiru, paratu zen don Jaime eta Onofreren mahaiaren alboan, bai don Jaimek eta bai Onofrek ere ikusteko moduan, han zoruan?
‎Ikusten denez, jauregi eta txaletak ugari ziren auzo honetatik gorantz, eta ni hona etorri nintzenean, oraindik ere, hor mendi aldetik bazeuden bat baino gehiago, txaletak esan nahi dut. Bide ertzeko hormak, ordea, ondo bereizten zituen bi munduak. Gorantz, mendi aldera igotzen ziren dirudunen txaletak eta jauregiak, eta gu, aldiz, hemen geratzen ginen, maldak utzi eta ordekei begira.
‎Beste proiektu batek elkartu zituen bi artista hauek urte batzuk lehenago: Juan Huarte Baumont industria gizon eta mezenas nafarrak eskatuta, Huarte Enpresak iragartzeko hamaika minutu pasatxoko film laburra egin zuten 1963an.
‎Traste handi samarra zenez, moja gajoak lagundu behar izan zidan, goruaz gain iruteko ardatza ere aurkitu baikenuen. Mojak traste zaharrak gordetzen ziren ganbara goitik behera arakatu ondoren topatu zituen biak, eta galdera gehiegi egin gabe lagundu zidan Birjiliori dena eramaten. Ama Nagusiak eman zion nire eskariaren berri, hark nik ez bezala ikastaro berri baten aitzakia erabiliz.
‎Hammond jaunaren begirada bizkor tinkoak, urduria baina jator eta fidakorra, moilako guztiak hartu zituen barruan, kate motzean bildu zituen bi aitona haiek ere, mailadian nagituta zeudenak. Zirenek eta ez zirenek zekiten Hammond andrea zetorrela ontzi hartan, eta senarra hain zegoen aztoratua non ez baitzitzaion sekula burutik pasatu ere egin, gertaera zoragarri hau axola ez zitzaienik.
‎Politikak apartatu zituen bi horiek, burdinazko ezpataz, Espainian gerra lehertu bezain pronto. Errepublikari leial eutsi zion tenientearekin ezkondua zen Teresa; matxinatuekin ibili zen Ramonaren gizona, Pedro Macías.
‎Eta borrakada errimeka txiki txiki egin zituen bi makinak. Hura ostia hots goxoa!
‎Hala ere, kafeak ez zion onik egin, eta lasterka joan behar izan zuen komunera oka egitera. Itzuli zenean hizketaldi serioan aurkitu zituen bi poliziak.
2012
‎Errepide estu batera hurbildu ginen, isilik. Pinudi artean zegoen; lanak ematen zituen bi auto gurutzatzean.
‎Geltokiko eskailerak jaisten zegoela ikusi zuen trena. Aurrean zituen bi gizon abileziaz saihestu eta bagoira egin zuen salto. Bi segundo geroago itxi ziren ateak.
‎Masterra bukatu eta lantxoak egiten eman zituen bi urte, freelance moduan. Baina ekonomia okertzen hasi zenean ohartu zen segurtasun ekonomikoak ematen zion lasaitasuna gutxietsi zuela eta, hortaz, lan bila hasi zen.
‎Bere lankide baten ezkontzan hartu zuen inoiz hartu duen handienetakoa. Eta gau hartan, gau zoro hartan, larrua sekula aurretik ez bezala jo bitartean, nire bular biluziak hartu zituen bi eskuekin, eta, azukrezko madaritxuak deitu ondoren, betaurrekoak kendu, ohe azpira bota, eta nire titiburuak miazkatzen hasi zen. Ez du sekula berriro egin, eskuekin laztandu bai, baina sekula ez dizkit berriro bularrak mingainarekin miazkatu, eta ez du berriro errepikatu azukrezko madariena.
‎Eta, hala, larruzko zaku handi bat ekarri zuen, barruan libra eta erdi sutauts zuena, edo gehixeago, eta beste bat, bospasei librako pisua izango zuena, tiro egiteko hornigaiz eta balaz betea, eta ontzian sartu zituen biak. Aldi berean nagusiaren sutautsa aurkitu nuen bere ontzi gelan, eta harekin bete nuen ia hutsik zegoen botila bat, haren edukia beste batean hustu ondoren, eta horrela, behar genuen guztia hartu ondoren, kaitik urrundu ginen arrantza egitera.
‎Sarritan hartzen nuen eztia barne hutsik zeuden zuhaitzetatik, uraz nahastu eta ogiarekin jan. Beste inork ezin zituen bi esaldi hauek gehiago egiaztatu, alegia, oso erraz asebetetzen dela natura, eta beharra dela asmakizunen sortzailea. Gorputzeko osasun eta barneko bake bete beteak nituen; ez nuen lagunen traiziorik edo aldakorkeriarik jasaten, ezta ezkutuko edo ageriko etsaien kalterik ere.
‎Eta urruti jaurtiki zituen bi bikiak, zeintzuen urrezko katea puskatu egin baitzen hormaren kontra jotzean.
‎Aldian behin, kotxeroak, bere aulki gainean, etsipen begiradak botatzen zituen tabernetara. Ez zuen ulertzen zein ibili behar amorratuk bultzatzen zituen bi haiek inolaz ere gelditu nahi ez izateko. Batzuetan saiatzen zen, eta berehalakoan entzuten zituen bere atzean haserre oihuak jalgitzen.
‎Ez zen inola ere lurralde harrokeriaz izan iritsi berriak bere izenari partikula eranstea, baizik eta bere burua hobeki ezagutzera ematearren. La Huchette, eskierki, Yonvilletik hurbileko finka bat zen eta bertako gaztelua erosi berria zuen, berak bakarrik lantzen zituen bi etxalderekin batera, neke handiegirik hartu gabe horratio. Soltero bizi zen, eta ziotenez bazeukan gutxienik hamabost mila libera errentatan!
2013
‎Ez zegoen telebistarik grabatzen, Omayra Sanchez haur kolonbiarraren agonia grabatu zutenean bezala edo Mohamed al Durra haur palestinarra bere aitaren besoetan hil zutenean bezala. Telebista bat etxean zuen guztiak ia zuzenean ikusi zituen bi heriotza haiek.
‎Oraindik beste bi aste zituen aurretik itxaropena galdu aurretik, Roberta Bacciren arabera. Oraindik beste bi telefono zenbaki zituen mahai gainean, hitzordua egin zuenez deitu ez zituen bi aukera. Eta gero, itxaropenik eza.
‎Horrela egin zuen hilabetea, egin zituen bi eta egin zituen hiru.
‎Musikak batu zituen biak.
‎Eta, hala ere, musikak batu zituen biak?
‎Honek zerbitzariari gela berezi bat eskatu, eta zerbitzariak berehala egokitu zituen bi bezeroak haietarik batean, non baitzegoen, sabai erditik dindilizka, kristalezko lanpara kolore anitzetako bat, argia iragazten zuena, kristalaren forma geometrikoei, zenbat forma, hainbat kolore, beren bizitasuna emanda gero.
‎Badira, orobat, bertze bi meta. Poitiersen lihozko hariz jostarazi zituen biak, eta ez lituzke bertze inoren eskuetan ikusi nahi.
‎Eta Tarbetik, Donibane Lohitzunera eta Baionara, badaezpada ere, Biarnon eta Nafarroa Beherean barna iragan gabe. Joan etorriak oro gauzatu zituen bi erresumak elkarren arteko gerlan ziren bitartean eta, itxuraz, inoren susmorik piztu gabe. Badu hamabortz urte, geroztik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia