Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 135

2000
‎Castro Urdialesek Bizkaiarekin eta, beraz, Euskal Herriarekin, duen lotura ez da berria. Pliniok autrigoiak topatu omen zituen bertan eta garai batean euskararen eremuaren barruan zegoela dio askok. Bizkaiko jaurerriaren barruan ere izan da bitan eta hainbat hurbilketa saio egin da XX. mendea arte.
‎PRESOEKIKO Solidarioak taldeetako kide batek Espainiako Tele5 telebista kateko" Anaia Nagusia" saioan sartzea lortu zuen eta euskal presoen aldeko aldarrikapenak egin zituen bertan. Espainiako telebista kateek eta komunikabide gehienek albistea isilarazi bazuten ere, Euskal Herrikoen artean eta bereziki Interneten izan zuen oihartzuna.
‎Araupetzeko eskuduntzen gaineko mugak diskutitu zituen CSAk lege berrirako proposameari eginiko iruzkinean. Eskuduntza gehiago eskatzen zituen bertan, adibidez, zerbitzuen editoreei programazioaren gainean legez ezarri zaizkien zenbait muga CSAk berak finkatzeko. Modu horretan neurriaksektorearen bilakerara egokitzeko malgutasuna handiagoa izango litzatekeela argudiatzen zuen.
‎Ahituta, nekatuta, jota iritsi zen Txema Lahinch herritxo geriatrikora. Hondartza luzea, golf zelai zabalak eta txalet eder askoak deskubritu zituen bertan; baina herria hutsik, Almeriako western etan bezala, haizeak bultzatutako sastrakak baino ez karrika mortuetan.
‎Eta manten azpian otoitz egiten zuen, astelehenean mesedez begiradatxo bat eskain ziezaion ondoko gelako neskatilak. Eta koadernoen atzeetan neskaren izena idazten zuen, eta irudiak egiten zituen bien inizialak batuz, eta egun hartakoak apuntatzen zituen bertan.
2004
‎Oregon estatura joan gara gero, Portland hirira, Jaume Perez Montaner valentziarra lagun. Bizitzako zazpi urte eman zituen bertan, alta, ez zuen bat egin hiriarekin. Berea erbeste politikoa izan baitzen.
‎Ibaetako Physics Center eko laborategian, Mireiak bere ordenagailu eramangarria piztu eta PRANA artxiboa zabaldu zuen. Ikerketaren ingurukoak idazten zituen bertan. Idaztekorik zeukanean behintzat.
2005
‎Bizkaitar idazleen artean Vicente Arana() bilbotarra sarritan agertzen da Herranen aldizkarian. Bi legenda euskaro, istorio bat, itzulpen batzuk eta biografia zein iruzkinak argitaratu zituen bertan. Bizkaiko beste kolaboratzaile aktiboetako bat Antonio Trueba() idazle eta kronista izan zen.
‎Aseguru etxea herriko jubilatu batena izan zen, Lucasek urteetan biltegi bezala erabilia; ezertarako behar ez zituen gauzak gordetzen zituen bertan: umeak bazterrean utzitako jostailuak, bizikleta zaharrak, aldizkariak, lapikoak...
‎Vidal andereñoa Aljeriatik egotzi duten arrazoiak ez omen ziren politikoak izan. Bere senarra eta hiru seme alaba ttipi abandonatu bide zituen bertan. Ez zen erregimen zapaltzailearengandik ihesi atera, bere familiarengandik baizik.
2006
‎Gogoeta sailekoen lehen bileran(), Donapaleun aukeraturiko saileko liburu monografikoez gain, Jakin Hiztegiak gaia aztertu zuten bereziki; Karlos Santamariak horiek lantzeko irizpide eta iradokizun guztiz baliagarriak aurkeztu zituen bertan: nolakoak izan zuten hiztegi horiek, beroriek lantzeko metodologia, etab. Dena dela, horien estiloa eta bestelako irizpideak lantzea, sail guztietako arduradunen eskuetan utzi zuten, ereduak ikusi eta adituen iritziak ezagutu ondoren.
‎Hiztegien zuzendari orokorrak edo" Koordinatzaileak" garai hartan idatzi zuen" Hiztegi lankidetzaren organigrama" tituluko bi orrialdeko txostena. Koordinatzaile orokorra Hiztegi bakoitzeko zuzendaria Zuzentzailea Hiztegien zuzendaritzako idazkaria... horien guztien egitekoak zehaztu zituen bertan. Horiez gain, bi organo definitu zituen hiztegi bakoitzerako:
2007
‎Lan honen kopia 1982an aurkitu zuten eta oraindik hainbatek bere autentikotasuna zalantzan jartzen badu ere, badirudi Da Vincik Sforzarentzat lan egin zuen garaian idatzitako sukaldaritza liburua dela. Tipula, baratxuria, dilistak edo ilarrak nola prestatu azaltzeaz gain, osasunarentzat dakartzaten onurak ere azaldu zituen bertan.
‎Guztira, 160.000 bidaiariri eragin zieten C (Maçanet Sant Vicenç de Calders) eta C (El Prateko tren geltokia) aldirietako lineek eta Llobregat Anoia de los Ferrocarriles de la Generalitat lineako AVE enpresaren obrek. Renfek 200 autobus baino gehiago jarri zituen bertan behera utzitako 400 trenen ordez. Baina garraio alternatiboa izan arren, bidaiari ilarak betikoak ziren beren tokira eramango zituen autobus batera igotzeko txandaren zain.
‎Bi taldeek elkarrengana egin zuten. Jesusek jada makila batzuk ageri agerika ikusi zituen bertan bildutako batzuen eskuetan. Une hartantxe Justino alkatea agertu zen aguazilarekin.
2008
‎K.a. V. mendean idatzi zuen gutxi gorabehera eta garaiko ahozko kulturako gauza ugari jaso zituen bertan. Tartean urrezko eraztunaren ipuina.
‎XIX. mendearen hasieran, 1803 urtean zehatzago esanda. Lurrak erosi zituen itsasertzean, hamar hektarea lur, eta azkar hazteko zuhaitzak aldatu zituen bertan. Zumarrak, makalak eta zumeak.
‎360). Ez dakigu nola nahasi zen Ibarzabal frontoiaren eraikuntzan, baina kontua da 1851n, Candido Aretio alkateordearen bidez, bere aldeko ordainketak ea zergatik utzi zituen bertan behera galdetu zion udalari. Udalak, erantzun garbirik eskaini gabe, frontoiaren batzordetik kendu egin zuen999 Aretiok, bere aldetik, frontoiaren eraikuntza lanak suspertzeari ekin zion, alkatetza hartzearekin batera.
‎Herrian eman zituen 27 urte, baina oraingo Herriko Etxea egin zutenean Amonabila baserrira joan behar izan zuen familiarekin, orduko maizterrek alde egin ondotik. 50 urtetik goiti eman zituen bertan eta duela urte bete Bordatxo dantzalekuaren gainkaldean etxe berria egin eta harat mugitu ziren denak. 20 urte baino gehiago daramazki Fernandok eguraldiaren datuak hartzen Nafarroako Gobernuarentzat.
‎Espainiako selekzioarekin ezker hegaleko atzelari postuan jokatu zuen, eta 400 partidatik gora jokatu zituen Real Madrilekin. Entrenatzaile gisa Rayo Vallecanon hasi zen 1992 sasoian, eta 1993 Espanyol entrenatzeko ardura hartu zuen, lau denboraldi egin zituen bertan, 1998 arte; tartean Sevilla ere zuzendu zuen, 1996 sasoian. Sevillan ez zuen asko iraun, baina Espanyolen bai, bere lanak oihartzuna izan zuen, eta Espainiako hautatzaile izateko aukera eman zioten.
‎“Mutil koxkorra nintzela, han joaten nintzen Ezkaltzura ote garbitzera. Aitak sail batzuk erosi zituen bertan eta garbitu egin behar ziren. Hori lanak!
2009
‎Hamabost urtez izan zen Belokeko abade. Ondoren, 67 urte zituela, 1987an, Afrikara joan zen, Dahomey estatuko Zagnanado komentura, baina hamazazpi hilabete besterik ez zituen bertan eman, eta berriro Belokera itzuli zen. Hor bizi izan zen azken arnasa eman arte.
‎Horri loturik, esan dezagun Bizkaiko zortzi herritan eta Gipuzkoako 12tan banatu ohi zela aldizkaria. Bilbon zeukan bezerorik gehien, eta, horren ostean, Errenterian (zenbakiko 160 ale saldu ohi zituen bertan).
‎Estatu kolpearen ostean, uztailaren 1ean, dekretu bat jarri zuen indarrean Legebiltzarrak. Neurri horrek Konstituzioaren 8 artikuluak jasotzen dituen gizabanakoaren askatasunak utzi zituen bertan behera. Ordutik, Honduras setio egoeran dago.
‎13 urterekin bere lehen taldea sortu zuen, baina benetako hasiera Cuarteto Del Rey taldea sortzerakoan izan zen. 16 urte zituen Milanesek orduko hartan, eta abesti espiritualak eta bluesa lantzen zituen bertan. 1962 urtean Los Bucaneros taldea eratu zuen, eta Mis 22 a, os abestiarekin La Nueva Trova izango zenaren lehen harriak jarri zituen.
‎Hor egon zen azkenengo denboraldi luzean. Talde ederra egin zuten hor, lagunak egin zituen bertan.
2010
‎R& B, souk eta pop doinuek hartu zuten atzo Madrilgo Erret Antzokia, Alicia Keysek bertan emandako kontzertuarekin. New Yorkeko kantariak The element of freedom  disko berriko kantuak aurkeztu zituen bertan, 1.700 pertsonaren aurrean.
‎La jauría humana (1966) filma izan zen bere lehen arrakasta handienetako bat. Marlon Brando, Robert Redford eta Jane Fonda zuzendu zituen bertan.
‎Tokiaren garrantzi arkeologikoa XVI. mendean dokumentatu zen aurreneko aldiz, 1585ean, Diego de Salvatierra historialariak Gobierno y República de Vitoria eskuizkribuan aipatu baitzuen. 1866an Arabako Monumentuen Batzordeak, Florencio Janer buru zela, hainbat lan agindu zituen bertan, baina, garai hartako monumentuen batzorde guztiek egin zuten bezala, ondarea identifikatu eta haren garrantzia neurtzeko lanak izan ziren, ez besterik. 1900 urtean, Jaime Verastegui presbiteroak gisa bereko beste ikerketa batzuk egin zituen harresien inguruan, eta agerian utzi zuen egitura handi bat, ustez castellum acquae bat.
‎Yvesek betaurrekoak jantzi zituen eta luze aritu zen kameraren botoiei begira. Bitartean Agnesek kuxinak harrotu zituen eta lau katakumeak eta Lili ipini zituen bertan.
‎Gizonak kaliza eskuetan hartu, pixkatxo bat eragin eta irentsi egin zituen bertan geratzen ziren azken tanta gorriak, mahaikideak isilik begira zeuzkala. Gero patxadaz zutitu zen:
‎Eta Culturalen hasi nintzen prestatzaile fisiko lanetan, Hirugarren Mailan. Lau urte igaro zituen bertan; beste urtebete Berrizen egin zuen, Iñakirekin [Alonso]; eta handik Eibarrera joan zen. Orduan deitu zidan Athleticek, Bizkaian, Durango aldean, gazteei jarraipena egiteko.
‎Urrutitxo zuen etxeak izena, herritik hiru bat kilometrora zegoen arren, baina garai bateko baserriaren arrastorik ez zen geratzen aspaldian. Kalean ikusitako tailerrek liluraturik edo, Isidro Urzelaik behiak kendu eta makina pare bat sartu zituen bertan, aurretik besterentzat egindako pieza mekanikoak berak egin eta zuzenean salduz gero jornal hobea aterako zuelakoan.
‎1959ko otsailaren 6an, Mohamed ben Abdelkrimek Magrebeko Askapen Batzordearen izenean" Marokoko herriari" agiria idatzi zuen. Marokoko errege eta gobernua salatzen zituen bertan," hegazkin frantses su emaileak eta hiltzaileak bidali zituelako Arrifeko errebeldeak suntsitzeko asmoz". Erregeak plan" sataniko" bikoitza bultzatzen zuen, Mohamed ben Abdelkrimen ustez:
‎Gero, Gerla Zibila hasteko zela, Enrike Zubiri Manezaundik Moruen odola izeneko beste artikulu bat idatzi zuen. Beraren eta beste askoren beldurrak azaltzen zituen bertan:
2011
‎Tuercasek nahi zuten guztia esan zienean, poliziek klinika batean sartu zuten. Aste batzuk emango zituen bertan,, borondatea indartu arte?, horrela esan zioten Tuercasen amari behintzat.
‎Ibiñagabeitiak ez zuen berehala alde egin, eta 1954 urtera arte ez zen joan Zaitegirengana. Bi urte eman zituen bertan, eta ondoren, Zaitegik aldizkaria Biarritzera ekarri zuenean, berak Guatemalatik alde egin behar izan zuen, eta Caracasera joan zen Lorea Badiola bere lobarengana. Caracasen hil zen 1967an, Euskal Herrira itzuli gabe (Sudupe, 1997a eta 1997b).
‎1955ean hitzaldi bat ematera joan zen Sorbonako Unibertsitatera, azalorez betetako Rolls Royce batean. 1959an «Surrealismoari omenaldia» izeneko erakusketa antolatu zuen Breton ek, eta Dalí ren koadroak ere jarri zituen bertan. 1968an eta 1969an telebistako iragarki eta logo batzuk egin zituen eta «anarko monarkiko» moduan definitu zuen bere burua.
‎Agifesek honakoak saritu zituen bertan: Gipuzkoako Foru Aldundia, Arartekoaren instituzioa, Kutxa Fundazioa, bai eta Donostiako, Elgoibarko, Irungo, Oiartzungo eta Zumarragako udalak.
‎Mat, j Werfel da urkatuaren izena. Suteak sarraski handia eragin bazuen ere, poliziak, beste zenbait gauzaren artean, hiru martiri kristauren irudiak topatu zituen bertan, horietako bat, Santa Luziarena; horietaz gain, Werfel susmagarri egiten duten bestelako aztarna batzuk ere aurkitu zituen miaketan.
‎Norari apalategiak ezagunak egin zitzaizkion oraingo honetan. Marcoren liburuak ere ezagutu zituen bertan. Maindireen gozotasunean murgildurik nabaritu zuen kafe egin berriaren usaina.
2012
‎Ez modu errazean. Franco Gobernuan ezarri eta segidan hartu zion kargu Gernikari, azkar ezkutatu zituen bertan eraildakoak eta hiria errejimen frankistari esker birsortu zela agertu zuen. Aurkitu zuen Gernikan bertan morroi zerbitzaririk, diamantezko domina eta seme kutunaren titulua eskaini baitzioten Gernika berrituko udal frankista hartatik.
‎Berlineko manifestazioaren ondoren ez dira besoak gurutzatuta geratu eta hainbat ekintza burutzen jarraitu dute. Urriaren 15ean, esaterako, Nigeriako enbaxada okupatu zuten eta poliziak 28 lagun atxilotu zituen bertan. Aipatzekoa da Alemaniak Nigeriarekin akordioak dituela herrialde germaniarrera iristen diren paperik gabeko errefuxiatuak hara berriz deportatzeko, bere garaian Gadafiren Libiarekin zituen akordioen gisan.
‎1970eko abenduan Burgosko auziaren kariaz egin bezala, oinarrizko eskubideak bertan beheiti utzi beharrean zegoen diktadura, euskal ekintzaileen kontra heriotza zigor eskaerak zituen gerla kontseilua egitea ahalbidetzeko. Terrorismoa saihesteko agorrilaren 26ko 10/ 1975 Lege Dekretuak bi urtez utzi zituen bertan beheiti gehienezko atxiloaldiari buruzko eta bizilekuaren bortxaezintasunerako bermeak. Apirilaren hondarretik Gipuzkoan eta Bizkaian bizi zen salbuespen egoera Estatuko herrialde orotara zabaltzea erran nahi zuen horrek.
‎Berako hilerriaAbenduaren 6an Nafarroako Bera herriko hilerrian egindako omenaldiak gogora ekarri zituen bertan fusilatu eta lurperatutakoak. Ehundik gora gorpu dira hilerriko paretaren ondoan lurperatutakoak.
‎Bosgarren egunean, sartu zen Gobernu Egoitzan txukunketa egitera, eta Van Thiegel eta Richardson ikusi zituen bertan. Ihizko besaulkietan eserita zeuden kapitaina eta hirurak, mahai borobilaren inguruan, eta gotzainaren eta kazetariaren bisita aztertzen ari ziren seriotasun militarrez.
‎Irakurri berri dut Azpeititik Ameriketara duela mende eta erdi emigratu zuen euskaldun baten bizitza. Hogeita hamar urte egin zituen bertan eta etxera behin ere ez zuen bidali gutun bat! Oso itxiak gara.
2013
‎Europan sartzeko grina izan da, hain justu, Johanna Sigurdardottir lehen ministro ohiaren galbideetako bat. Arrantzari eta nekazaritzari dagozkion ataletara heldu aurretik utzi behar izan zituen bertan behera Bruselarekiko elkarrizketak, koaliziokideek estututa. Hitzemandako beste hainbat erreforma ere ez ditu burura eraman; esaterako, konstituzioa berritzea.
‎UGTTren arabera, herrialdeko «sektore guztiek» egin zuten greba, «bankuek, osasun zerbitzuek eta garraio publiko gehienak barne». Tunisair estatuko hegazkin konpainiak hegaldi guztiak utzi zituen bertan behera. UGTT herrialdeko sindikatu handiena da? 500.000 kide inguru ditu?, eta 1978tik deitutako bigarren greba orokorra zuen atzokoa.
‎Bezperan Roberta Baccirekin afaldu zuen mahaira begiratu zuen Markelek, bezpera berriz oroitzeko? eta biltegiko langileetako bi ikusi zituen bertan. Gaztea, bezperan AHTari buruz hizketan ari zen mutil hura?
‎Garzonek GAL berdea (Guardia Zibila) eta GAL marroia (CESID) ikertu zituen bertan, eta instrukzio fasean, besteak beste, Guardia Zibileko hiru jeneral zeuden: Jose Antonio Saenz de Santamaria, Andres Casinello eta Enrique Rodriguez Galindo.
‎Domekan izan zen LXXVIII. San Juan Saria Eibarren, eta bertan parte hartu zuten junior kategoriako txirrindulariek 101 kilometroko ibilbidea izan zuten aurretik. Dorletako Ama taldeak bi ordezkari izan zituen bertan, Ruben Carmona eta Danel Sagasta. Sagastak baino ezin izan zuen proba amaitu, baina txukun bukatu zuen oso, 02:37:26 denborarekin, bigarren postua eskuratuz.
2014
‎Baina handik egun batzuetara, Mahonen emazteak Waterlooko geltokiko kontsignaren erreziboa aurkitu zuen senarraren jaka bateko poltsikoan. Geltokira hurbildu zen, kontsignan senarraren desleialtasunaren frogaren bat topatuko zuela pentsatuz, baina Patrick Mahonek odolez betetako emakumezko jantziak eta labana handi bat gordetzen zituen bertan.
‎Eszenografo aritu zen Players Lasky estudioan, gerora Paramount izena hartuko zuen estudioan. Gidoiak transkribatzen zituen bertan. Hura izan zen zinema munduan igo zuen lehenengo koska.
‎Jauzi batez jarri zen zutik, eskuak gogor itxi, ziztu bizian eta zaratarik egin gabe ohearen bestaldera joan, eta maleta atera zuen azpitik. Komuneko gauzak eta aldatzeko arropa sartu zituen bertan. Jarraian, arropa kutxara hurbildu eta azpiko arropaz beteriko bi tiradera hustu zituen, eta udako soinekoak ere sartu zituen kutxan.
‎Adibidez, kartzeletara bidaiak egiteko" bera beti zegoen lehenengoa prest joateko, etortzeko, behar zena, inolako arazorik gabe". Arreba espetxean zela, Etxeraten aritu zen eta ahalegin handiak egin zituen bertan.
‎Hurbilago dago baina Iron Maidenek gurera egindako azken bisita, bukatzear duten biraren europar partea aretotzar berean, Barakaldoko BEC.en lagunentzako txikira atondua, entseguak ere bertan egin zituzten-eta abiatu baitzuten 2013an, justu orain urte bete. Anoetako garaiak gogoan, gipuzkoarrak agurtu zituen bertan Dickinsonek eta argi utzi zuen Euskal Herria ezagutzen zuela, egun bat aurretik Europako bira toki berean hasi zuen Rihannak ez bezala. Gazteleraz egin eta euskara ez mintzatzeagatik barkamena ere eskatu zuen britainiar ipurterreak, Espainia gora eta Espainia behera izan zuen ahotan Barbadoseko kantari lotsagabeak.
‎Lehenbiziko pista poliziarentzat utzi zuen hark nire bulegora eraman zituen Andie eta biok askotan aritzen baikinen bertan Eta panti gorri batzuk utzi zituen bertan.
‎Nik aurkitzeko utziko zituen bertan.
2015
‎Bilboko Arriaga antzokian aurkeztu du Mikel Urdangarinek hurrengo lau hilabeteetan egingo duen bakarkako bira. Hamazazpi urte daramatza zornotzarrak oholtza gainean, eta" parentesi" horretako bi abesti jo zituen bertan, ibilbide horren bi muturrak lotu nahian: konposatu zuen lehen kanta, Bazkalosteko Kafea (Haitzetan, 1997) eta egindako azken lanetik (Jainko Txiki eta Jostalari hura) hartutako Herri Zaharra.
‎Ordurako, enpresak hainbat proiektu zituen bertan behera utzita diru faltagatik. Gaur egun, izan ere, lan bi besterik ez ditu esku artean:
‎Solairu bikoa eta adreilu gorrizkoa zen, aspaldi osagile batek eraikitakoa. Berak etxea hustu eta makinak sartu zituen bertan.
‎Ezkerrera zeuden egongela eta liburutegia. Amak orduak eta orduak pasatzen zituen bertan, polizia eleberriak irakurtzen. Hautsa eta hutsunea baino ez zegoen orain ordea.
‎Baina XVI. mendeko hasierako hamarkada horretan Machiavelli ez zen Italiako gorte eta botereguneetatik zehar gogoa pentsamendu politikoaz hausnartzen enplegatuta zebilen bakarra. Holandako semea zen Erasmok ere hiru bat urte eman zituen bertan, bitartean. Tarte horretan Bolonian, Venezian, Paduan eta Erroman bizitzeko aukera izan zuen eta, jakina, garaiko humanista eta jaun boteretsu asko ezagutzeko eta tratatzeko aukera, besteak beste Eliza Katolikoaren goi agintari batzuk, alegia, kardinalak.
‎Hala ere, oinazeari buruzko tesia egin eta gero, Zestoan lortu zuen mediku postua. Pare bat urte eman zituen bertan, denbora gehiegi ere ez beraz, baina Zes toan, dio Piok,, arrazaren hari galdua berreskuratu nuen?. Orain ez nago seguru hari galdua, hari ezkutua edo hari sekretua ote zen, baina hari hori berreskuratu omen zuen.
‎Aurrera jarraitu zuen, hurrengo irteera arte autobidean segitu. Eta zorte gehiagorekin, azken unean aurrean ipiniagatik tximista demonioan zetorren kamioiak ez zituen bertan irentsiko.
‎Euskeraren berri onak. Larramendik aipatutako iritziak zabaldu zituen bertan:
‎EskualtzaleenBiltzarreko idazkari gisa hasi zen 1921 urtean.Hainbat obra itzuli zuen erdaratik euskarara. Errefrau bilduma bat ere osatu zuen Atsotitz, Zuhur hitz eta Erran zaharizenburupean, eta milaesaeratik gora jaso zituen bertan (1936). GaxuxaMikolas,, Bi Gogorraketa OltzaberrianGure Herriaantzerki laburrak idatzi zituen.
‎Hamabost urtez izan zen Belokeko abade. Ondoren, 67 urte zituela, 1987an, Afrikara joan zen, Bénin herrialdeko Zagnanado komentura, baina hamazazpi hilabete besterik ez zituen bertan eman, eta berriro Belokera itzuli zen. Hor bizi izan zen hil arte, 2008ko urriaren 13an.
‎arrezifeak desegindakoan, olatuak gelditzeko harresi naturala galtzen zuten eta uholdeak are larriagoak izaten ziren.Gardi Sugdubeko berrehun familiak, eta aurretik Panama Hirira emigraturiko beste ehunek, izena eman zuten uhartetik alde egiteko. 2008ko uholdeen ondoren, 17 hektareako lursaila aukeratu zuten kostan; Panamako Gobernuak ospitale eta eskola banaren porlanezko eskeletoak altxa zituen bertan, eta 65 etxebizitzaren planoak ere marraztu zituen, baina gero proiektua bertan behera gelditu zen. Aurrekontuko dirua hondamendi naturalek beste eskualde ba­tzuetan eragindako kalteak ordaintzeko erabili zuen Gobernuak.
‎Horrelaxe hasi zuen artikulua, eta bertan aurkitu ditugu, besteak beste," zelula" eta" mikroskopio", argi eta garbi arbuiatuz Zaitegiren egiteko modua zeren Jean Etxeparek nazioarteko bidea hobetsi baitu: Etxepare Gernikan egon zen Eusko Ikaskuntzaren III. kongresuan, 1922an, eta han bereganatu zituen bertan Sebero Altubek defendatutako ideiak, euskararen hiztegigintzaren desbiderapena salatzen zutenak. Izan ere, Etxepare medikuak behin eta berriro egiten du nazioarteko terminoen alde ingelesaren bidetik, Altubek plazaraturiko ideiei eutsiz.
‎Egan aldizkariaren zuzendaria ere izan zen Antonio Arrue, Aingeru Irigarai eta Koldo Mitxelenarekin batera. Gastronomiari buruzko artikuluak argitaratu ohi zituen bertan, eta baita iruzkin literarioak ere... zeren Antonio Arruek asko baitzekien literaturaz. Aski da, jakituria horren neurria hartzeko, Bilbon 1965ean," Cuatro poetas vascos actuales" izenburupean, Mirande, Iratzeder, Gandiaga eta Aresti euskal poeten inguruan eskaini zuen hitzaldia irakurtzea eta han aipatutako autoreen zerrenda luzeari erreparatzea:
‎CCOOk bost ordezkari zituen, LABek hiru eta Iruñeko Kutxako sindikatu korporatiboak, Siecanek, bakarra, ELAren moduan. Hedapenak jada aurrezki kutxan zuen gero eta garrantzi handiaren adierazle, Bartzelonako eta Madrilgo langile talde batek batzordeko ordezkaritzaren %20 zuen, eta 8 kide zituen bertan. Negoziazioan bere eragina eduki zuten.
‎Peter Zuazoren Postariaren mendekua liburutik paper bat atera zuen Aretxabaletak. Hartutako akordioak idatzi zituen bertan, bakoitzaren laburpena egin eta bilkuraren onespena jaso ostean. Paper hura neuk daukat.
2016
‎Dan Stuartek Green on Red taldea sortu zuen 1980ko hamarkadan. Post punk eta alt country estiloak lantzen zituen bertan. Basaurira bakarka eta akustikoan aurkeztuko duen kontzertuarekin iritsiko da.
‎Eleuteriak lotura estua zuen herriarekin. Aspaldiko urteotan, urtero etortzen zen, uda garaian, jaioterrira; lagun asko zituen bertan. Familiak asmoa du laster batean haren errautsak Orioko itsasoan zabaltzeko, haren senarra zenarenekin batera.
‎Lehen antzezpena 25 urterekin egin zuen Bergarak, Ustekabeko poza antzezlanean. Azpeitiko Antxieta Antzerki Taldean hasi zuen antzerki ibilbidea ondoren, eta 22 urte inguru egin zituen bertan. Antxieta desegin zenean Lakrikun taldean hasi zen Bergara, eta orduz geroztik, antzerkiaren, telebistaren eta zinemaren munduan egin zuen lan.
‎Poliziak peluka bat eta protesi bat ere aurkitu zituen bertan,
2017
‎14 urte zituela hara, Ingalaterrara, bidali zuten Kaiulani ikasketak osatzera eta lau urte eman zituen bertan. Kalakaua 1891n hil zen eta haren alargun Liliuokalani izan zen erregina.
‎Eskatzen edo erregutzen hobe esanda zuen gauza bakarra jende gehiago ez enteratzea zen, eta hori hala suerta ledin astebete pasatu zuen otoitz etengabean, barautan eta odolaren bidezko mortifikazioak erabiliaz, zilizioak eta guzti. Azken urteetako bekatu guztiak odoldu zituen bertan.
‎Beka bati esker, artea ikasten hasi zen Londresen, baina soldadu joan zen handik gutxira. Behin II. Mundu Gerra bukatuta, arte ikasketekin jarraitu zuen Chelseako arte eskolan, eta 1948tik 1955era marrazkilaritza eskolak eman zituen bertan. Henry Moorek eskultura irakasten zuen zentro berean?. New Stateman aldizkarian arte kritikak idazten hasi zen garai hartan, eta hamarkada batez jardun zuen horretan.Baina, 30 urterekin, margoak uztea eta idazteari ematea erabaki zuen.
‎Estu sartzen ginen garabiaren kabinan. Espazio txikia izan arren, zigarroak erretzen zituen bertan eta eztula egin eta erretzen segi eta batzuetan zerbait edaten zuen buzoaren poltsiko batetik ateratzen zuen petaka batetik. Berotzeko zela esan ohi zuen, baina ekainaren hasieran ginen eta ez zuen hotzik egiten kalean.
‎Jaraleko etxaldea babestearren harresiz eta lubakiz inguratuta zegoen eta, gainera, 300 bat gizon armatu biltzen zituen bertan, horien artean, Llanoseko gatazkan bizirik ihes egindako errealistak. Baina jakin zutenean Mina gero eta hurbilago zutela, handik lasterka alde egin zuten.
‎Ixabelek han igarotzen zuen lanaldia. Botila hutsak eta ihartutako landareak kendu zituen balkoitik, limoiondoa ureztatu zuen eta egongelako mahai txikia eta bi aulki tolesgarri sartu zituen bertan, eguzkia ateratzen zenerako. Han goitik hiriak abaraska zirudien, harlauza hexagonal eta guzti.
2018
‎Irlanda iparraldekoa zen, eta arazoak izan zituen bertan. Izan ere, protestantea zen, baina irlandarren batasuna onartzeko prest zegoen.
‎2012 urtean Ingalaterratik Hego Amerikara egin zuen salto Ibarretxek. Lau urte baino gehiago igaro zituen bertan, kaleko musikari gisa. “Kontinentetik bidaiatzen zebiltzan gazte asko ezagutu nituen, kalean musika jotzeaz, artisautza egiteaz edo malabarista gisa aritzeaz bizi zirenak.
‎Koadernoa ez zen oso handia, azal gogorrak zituen, eta zorroan eraman zitekeen, gehiegi hondatu gabe. Gerlako eszenak marrazten zituen bertan: gizonak urduri, borrokan hasi baino lehen; leher eginda, egunaren amaieran; jaten eta denbora pasa dominoan...
‎Iruñean jaioa 1918ko abenduaren 1ean, ez zen berez literaturgilea zentzu hertsian, baina berak idatzitako Pamplona de Antaño liburuak ospe handia eman zion eta merezi du tartetxo bat lerro hauen artean. Iruñeko argazki zaharrak eta XIX. mendeko hiriburuaren pasadizoak jaso zituen bertan. Oso maitatua izan zen bere hirian, ospitalean haurren medikua izan baitzen.
‎jendeak uste du ez dugula ezer egiten, baina leku batetik bestera gabiltza gauzak asmatzen". Eskrotok bere bizitza filosofiaren lehen urratsen aztarnak igartzen zituen bertan: " Utopia ezinezkoa bada Posible dena kaka bat da".
‎XVI. mendean, Branderburgotik Saxoniara bidean, merkatura zihoan Michael Kohlhaas zaldi tratanteari pasatzea debekatu zioten Wenzel von Tronka handikiaren lursailak zeharkatzean. Bi zaldi eder utzi behar izan zituen bertan, bahi moduan, igarobaimena ekarri arte. Bueltatzean, zaldiak suntsituta aurkitu zituen, artean laborantza lan gogorretan erabili zituztelako, eta haiekin geratutako morroia ere jipoitu egin zutela jakin zuen.
2019
‎Solairuko pasillo luzeetan murgildu zen. Gustuko autore asko aurkitzen zituen bertan: Stephen King, Patricia Highsmith, Elmore Leonard, Agatha Christie?
‎Ospitalera iritsi zirenean, haatik, ama semeak hartu zituèn medikuak hala iritzirik, Higinia ingresatu egin zuten. Emakumeak hiru egun egin zituen bertan, eta haren ondoan, Maurixiok; Higiniaren senarra, baina, eguna emaztearekin pasatu ondoren, hotel merke batera joaten zen lo egitera, hiru asteko egonaldia egiteko asmoa baitzuen hantxe, hoteleko enkargatuarekin bidaiari ekin aurretik hitzartu bezala. Maurixiok, izan ere, ideal batzuetan sinesteaz gain, bere kalkuluak egin zituen:
‎Hogei minutu eman zituen bertan eserita Tomasek ezer esan edo egin gabe. Beldurra ematen zion zutitu eta kanpora irten beharrak.
‎Bukatzean, pala eta aitzurra bestaldera bota eta kaxa besapean igo zuen horma. Kanpoan izan zenean, bost minutu galdu zituen bertan ezer ahazten ez zuela seguru egon arte. Etxera heldu eta tresna guztiak beren tokietara itzuli ondoren, jantzita zeramatzan arropak kendu, xaboiarekin igurtzi eta beratzen utzi zituen, metalezko batean.
‎25 urte dira Ruandan genozidioa gertatu zela. Elgetako abadeak 37 urte egin zituen bertan, eta abuztuan egon da berriz. Zauriek itxi barik jarraitzen dutela dio.
‎Zazpi sasoi garratz eman zituen bertan, bere onerako baizik ez omen ziren biolentzia fisikoak eta psikologikoak jasanez, argi azkorritik ilunabarrera. Gaztigatzen zuten, anitzetan, injustuki, ubelak bazituen beso muturretan, azote hatzak bizkarrean.
‎Atikoaren artikuluak izandako arrakastaren aurrean, aldizkariak asko hedatu zen artikulu sorta bat hasi zuen: etxe osoak aurkezten zituen bertan, besteak beste, Weekend Hideaway, Playboy Townhouse, Playboy Duplex Penthouse...
2020
‎Gutxitan itzultzen omen zen etxera. Elikadura ikasketak burutu zituen bertan, eta baita master bat ere, haurtzaroa eta ariketa fisikoa batzen zituena;" inspirazio bila" zebilela erraten du berak. Lan eredua eta edukiak ordea, ez zituen atsegin.
‎Bista apartak bailara osoaren gainean, herriaren gaineko balkoia, mendi ertzeetarako abiapuntua, belardien oihal berde leuna basoko berde ilunarekin batzen zen maldaren tolesdura. Txokoaren atseginak herriko jende mota asko bilarazten zituen bertan: zirela herriaren gaineko belardietan bazkaleku zuten ehunaka ardien zaintza egiten zuten artzainak, zirela artilez arropa ehuntze lanetan aritzen ziren zahartzaro atariko emakumeak, zirela hizketara hurbiltzen zirenak, zirela bailararen adar batetik besterako bidean suertatzen ziren auzokideak.
‎Garrantzi handia zeukan beretzat seme alabak larre artean, naturaren dohainen artean hazteak. Berak udak eman zituen bertan txikitan, eta penaz itzultzen zen kale artera udazkenero. Kreditu bat eskatu eta baserria erosi ostean, konpontze lana hasi zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia