Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2000
‎Ondorioz, Aranjuezen burutu ziren. Baina honek ez zituen beharrezko baldintzak betetzen eta Sustapen Elkarteak Madrilgo eta Donostiako denboraldiak Lasarteko Hipodromoan egin zitezen erabaki zuen1935ean.
‎askatasunaren bila doan neska eta mutil inuzente memeloa. Bakoitza bere bidetik, inoiz elkartu gabe, joan zitezen zen hasierako asmoa. Baina nobelak aurrera egin ahala, hasierako rolak nahastu egiten dira.
‎HEGOALDEAN gertatutako kale borroka kasuak Espainiako Entzutegi Nazionalak epaituko duela erabaki du auzitegi horretako Penaleko Bigarren Epaitegiak. Kale borrokarekin lotutako epaiketa bat medio, Iñigo Iruin abokatuak, kasu hauek lurralde auzitegietan epai zitezen eskatu zuen, terrorismo delituaren tipifikazioak erakunde baten beharra duelako eta kasu hauetan ez zegoela horrelakorik argudiatuz. Epaiaren arabera, ostera, era horretako delituak" ez dira terrorismoaren ohiko kontzeptuaren barruan sartzen baina biolentzia politikoaren bokazio eztabaidaezina dute".
‎Aipatzekoa da, bestalde, Jose Ibarrolaren eszenografia, kolore neutroak erabiliz, jendearen irudimena ez lausotzearren. Halaxe, Tolosako Leidorren bildutako publikoak amaieran eskaini zien txalo zaparrada luzeak (agurtzera hiru aldiz atera zitezen behartuz) lan honek izango duen ibilbide distiratsuaren tamaina ematen digu
‎Tolosako Ekinbide Etxeak bidaltzen dizkien partituretaz gain, Abesbatzen Elkarteak argitaratutako" Txio txioka" eta" Euskal Herria kantari" liburuetatik eta Tolosan Abesbatz Lehiaketaren 10 urteurrenean kantatutako tolosar konpositoreen obren artetik hartzen dituzte abesbatzek obra libreak. Hemen eta kanpoan bizi diren euskal konpositoreei deialdia egin zien Abesbatzen Elkarteak beraien lanak argitara zitezen . Tolosako konpositoreen lanak sarritan entzun dira lehiaketan.
‎Ahoz aho guganatu diren urtaro bakoitzari lotutako gure arbasoen ohiturak betirako galdu ez zitezen ," Urte sasoiak" deritzan bilduma plazaratzeari ekin zioten Ikastolen Elkarteak, Labayru Ikastegiak eta Elkarlaneanek. " Pinpirin eta florian" da bere azken emaitza:
2001
‎Etsaia zirikatu behar zuten Mauletik iparrerantz. Haien helburua ez zen alemanen botatzea; aitzitik, haien mantentzea zen helburua, ez zitezen berehala Normandiara joan. Hasieran oso nekez egin baitzuten aliatuek Normandiaren hartzea.
2002
‎Kultura egitasmoen hautatzeko, botere publikoek ikerketa baten egitea onartu zuten, lehenik Iparraldeko kultura gune nagusienen egoeraren aztertzeko, eta gero aterabide batzuen proposatzeko, lan amankomun batzuk eramanak izan zitezen , barnealdeko eta kostaldeko egituren artean, artistak, erran gabe doa, erdi erdian direlarik.
2003
‎Onartuko al dute Errealarena? Garai batean kendu behar izan zuten Athletickeko zaleak moskeatu ez zitezen . Eta orain Alaves eta Osasuna gehitu behar gainera...
‎Portura iritsi aurretik jaisten zituzten. Hau da, esklaboak kareletik botatzen zituzten itsasora, kostaldera igeri hel zitezen , eta horrela Britainia Handiko Gerrako Itsas Armadak itsasontzia atxilo ez zezan. Jose Antonio Ibarrak lehorreratzea ur bareetan eta kostaldetik gertu egiteko agindua eman zion Elorriaga kapitainari, zeren entzuna baitzuen beltzen espedizio batzuetan itsaso zakarra baliatzen zela beltzen selekzio naturala egiteko, hots, kostaldera indartsuenak soilik iristeko".
‎Ez «Zazpiak Bat», bistan da. Iparraldeko hiru euskal lurralde historikoak egitura batean sar zitezen eskatu zuen Lapurdiko Biltzarrak. Duela bi mende luze eskaera horiek aldarrikatu ziren eta gaur egun ere horiek dira eskaerak.
2004
‎Demoek euskaraz aritzea eskatu zuten, baina epaileak ez zuen baimenik eman. Hala ere, euskaraz aritu ziren demoak eta itzuliak izan zitezen eskatu. Jarlekuetan zirenak ere kexuka hasi ziren eta epaileek gela husteko eskatu zuten azkenean eta poliziak indarra erabili zuen horretarako.
‎Horma zuri eta urdinak zituen Jorgeren etxeko sukaldeak, eta mutikoak urpeko betaurrekoak janzten zituen sukaldera joan behar zuen bakoitzean. Ez hori bakarrik, arrain ugari margotzen zituen bai hormetan eta baita zoruan ere, itsasoko uretan pozik asko ibil zitezen . Han pozik ez zegoen bakarra Jorgeren ama zen, ordea, semeak eginiko marrazkiak garbitu beharrarekin nazka nazka baitzegoen.
2005
‎Modu gordinean eta musikarik gabe, ahots hutsean, kantu laburrak egiten saiatu dira, melodian ongi sar zitezen eta luzeegiak izatea saihestu nahirik. Hala, euskal kantu, kopla, pastoral eta abarrek euren luzeragatik batzuengan sortzen duen asperdura aienatu nahi izan dute.
‎Frantses enbaxadan lan egiten nuen, kulturaz edo arduratuz. Hau da, lortu behar nuen Europatik artistak haraino etor zitezen , erakusketak, musika emanaldiak, ikuskizunak eta beste antolatzeko. Eta han nintzelarik, behin ostatu batean ikusi nituen mutiko batzuk, gazteak eta ederrak," Euskal Herria askatu" zioten kamisetak jantzita zeramatzatenak.
‎Brasil, India eta Txina herrialdeek, besteak beste, baztertu egin zituzten Estatu Batuek eta Europako Batasunak tarifak murrizteko eta merkaturatzeko planteatzen zituzten eskakizunak. Nekazaritzan produkzio handia duten herrialde horiek galarazi zuten Estatu Batuak, Europako Batasuna eta nekazaritza liberalizatzetik etekina ateratzen duten korporazio multinazionalak planetako milioika lagunen kontura onura zitezen . Europako Batasuneko arduradunak oso kezkati daude.
2006
‎Ekologi arazoa hemengo bi milioi autoek eragiten dute. Iritsi naizenetik begietako azkuraz egon naiz eta atzo, hain zuzen ere, eskolak itxi ziren umeak etxean geldi zitezen ; antza, poluzioa neurri jasangaitzetara iritsi zen.
‎Beraiek ere bazituzten idealak. Espainiari laguntzera etorri ziren, komunistak sartu ez zitezen . Nik brometan esaten nien:
‎Baina haiek etorri nahi izan dutenean horma bat jarri diegu. Eta etorri nahi ez zutenean, behartu egin genituen, hil, etor zitezen , esklabo. Esklabotzarengatik Afrikak zuen potentzial humano onena, edo indartsuena behintzat, Amerikara eta Europara ekarri zen.
2007
‎Dena den, hurrengo mendeetan jauregia erabiltzeari utzi zion Nafarroako Gorteak eta harrapaketa ugari jasan zituen, hondamendi egoeran geratu zen arte. 1813an (Independentzia Gerraren amaieran) Espoz y Mina gerrillari nafarrak su eman zion eraikinari, Frantziako tropak bertan gotortu ez zitezen ; sutearen ondorioz barruko dekorazio guztia erabat kiskali zen. Gaur egun ezagutzen dugun eraikina Yarnoz anaien obra da, Diputazioaren aginduz eraikia.
‎Benetako beharrean zeudenak aterpetuko genituen, eta gure etxea izango zen horien azkeneko egoitza. Saiatzen ginen gaixoak bakarrik hil ez zitezen , beti alboan izan zezaten bat edo bat. Hogeita sei gela jarri genituen, baina ez genuen nazioko ospitaleetan eskaintzen zen zerbitzua baino arta hobea eskaini nahi, bestela nazioari burla egitea iruditzen zitzaidan.
‎Mandatuari buruzko egitasmoen bilana edota balorazio orokorra eginez abiatu dugu solasaldia: " Gure asmo nagusietariko bat lantegiak eta merkataritza guneak herri barnean atxikitzea zen, ez zitezen Baionara eramanak izan, konparazione. Horren karietara geure eremua eraikiarazi dugu.
‎Bartzelonan gerturatu nintzen lehen aldiz prostitutengana, 1982ko Munduko Futbol Txapelketan. Holakoetan beti gertatzen den bezala, hiriak garbi utzi nahi ziren atzerritar dirudunak etor zitezen , eta kalean lan egiten zuten prostituten kontra hasi ziren gogor. Garai hartan erasoen aurkako komisioan nengoen, eta Bartzelonako prostitutengana hurbildu ginen lagundu ote geniezaiekeen jakite aldera.
2008
‎Zenbait susmo. Susmoa daukat ez direla gutxi izan gurean beren sen, nahi eta gustu intimoei jarraitu izan baliete politikatik aparte mantenduko ziratekeenak, eta azkenean, gorputzez edo arimaz, politikaren lokatzean eman dituztenak beren onenak (urteak, ahaleginak), dela intermitenteki beren ohiko lana etenez, dela elkartasun ekintzatan edo herriaren ahotsetarik zenbait herren gera ez zitezen hautagaitza emergentziazkoren bat sostengatuz, borondate eta zorte diferentearekin. Are gehiago esatera ere ausartuko naiz:
‎Diego Garciaren argazkiak erraz aurki daitezke, baina Londresko gobernuak antza ez zuen nahi herritarrek bertatik bertara hura ikuskatzerik. Txagostarrak joan ez zitezen , aitzakiarik harrigarrienak erabili zituen Tony Blairren gobernuak. 2000.ean, turistentzako leku arriskutsua zela, eltxo arriskutsu asko zegoelako.
‎Promotoreek diru gehiago eskainiz lortzen dute talde batek euren herrialdean kontzertu bakarra eskaintzea. Electric jaialdian Last Tour Internationalek horixe egin zuen, Espainiako Estatuan Rage Against The Machine eta Metallicak jotako kontzertuak bakarrak izan zitezen . Zenbat diruz ari garen?
‎Hitzik gabeko umorea gustatzen zait. Eginen euskaraz marraztu behar nuen, eta ez nuenez hizkuntza kontrolatzen, txiste guztiak mutuak izan zitezen ahalegintzen nintzen, itzulpen filtroetatik ez pasatzeagatik. Gustatzen zait txiste mutua.
‎Polizia Nazionalaren eta Udaltzaingoaren presentzia etengabea izan da azken urteetako ospakizunetan. " Askotan haurrak gertatzen zenaz ohar ez zitezen , poliziak zeuden lekuak saihesten ibili izan gara".
2009
‎Beheraldi ekonomikoa saihesteko ahaleginen estrategian kokatu ditu Shuttek azken hamarkadotako hainbat neurri: kredituen ugaltze izugarria, herritarrak etxeetan zorpetu zitezen xaxatzea, finantzen arauak ahuldu edo deuseztea, estatuen zerbitzuak pribatizatzea, eta abar.
‎" 1968tik 1973ra idatzi du Munduko Bankua, etengabeko estatu kolpea ren egileak kreditu gehiago eman zituen 1945tik 1968ra baino. Hegoaldeko herriei bultz egiten zitzaien zor handietan sar zitezen , esportazioak handitu eta munduko merkatuan sartzekotan. McNamararen eraginez izugarri zorpetuz herriok berenganatu zituzten alferrikako azpiegiturak(...), ingurugiroa hondatzen zuten urtegi gaizki eginak, eta abar.
‎Duela berrogei urte bagenuen Arrasaten halako hiri leienda bat, zeinak zioen udaltzain batek (kalezaiñ, protagonistaren hitzetan) turista batzuei Gasteizerako bideaz galdetu ziotenean" Takolotik aurrera" erantzun ziela. Udaltzain hark bere sentimendu osoa jarri zuen bere argibidean, bisitari arrotz haiek kaleetan barrena gal ez zitezen , horretarako herriaren hego mendebaldeko baserriaren izena eskainiz. Orain dela egun batzuk, aldiz, nire lagun batek galdetu die herriko bi udaltzaini non zegoen Mankomunitateko eraikina... eta ez zekitela ihardetsi diote uniformatuek, lasai asko.
2010
‎1741eko martxoaren 20an Vernonen ontzidia Cartagenako badian sartu zen, apirilaren 13an hiriaren setioa hasi zen eta lau egun geroago San Felipe gaztelua hartzea baino ez zitzaien geratzen. Lezok sigi sagan lubakia egiteko agindua eman zuen ingelesak gaztelura irits ez zitezen , eta bi soldadu etsaiengana bidali zituen horiek engainatzeko eta berak nahi zuen tokian biltzeko. Pasaitarraren asmoa betez, harresiaren albo batean bildu zirenean, gogor eraso zien eta ingelesek ihes egin zuten.
‎Laku ikaragarri zabal handia. Lakuak izoztu egin behar zuen, izotz geruzak halako lodiera jakin bat izan arte, kamioiak izotzaren gainetik lakuko uretan hondoratu gabe igaro zitezen . Bizitzaren bidea!
2011
‎Izugarrizko deskubrimentua izan zen. Ez ahaztu garai hartan emakumeak eremu publikora ateratzen ari ginela, familiaren egitura aldatzen ari zen eta haurren behar emozionalak ezkutatu egin behar ziren, emakumeak errudun senti ez zitezen . Haurtzaindegira eraman behar genituen, ezin genituen besotan hartu gaizki ohitzen zirelako, negar egiten zutenean (goseagatik edo pardelak aldatzeko ez bazen) ez zitzaien kasurik egin behar...
‎Haurrentzako antzerkia idatzi zuen, eskualde hustuetako neska mutilak mutu geratu ez zitezen . Zenbatek ez zuten Joanez Zirtzil edo Manexen Nahigabeak jolastu?
‎Ez da denetan hola izan, eta, hain zuzen, alderantzizkoa zen grekoen etsai eta sumeriarren hurbil ziren antzinako pertsiarrentzat. Mazdeistek eguzkitan uzten zituzten gorpuak," isil dorreak" deitzen diren eraikinen gainean, zeruko izakiek eramanda goiko paradisura hel zitezen ; eta hala egiten segitu dute 1960an debekatu zieten arte: geroztik sairik ez omen da gehiago inguru haietan.
2012
‎Gaur Urdiñarben bizi den Annek esplikatzen duenez, Freinet eta beste sistema aurrerazaleetan oinarritzen saiatu ziren, beranduago haurrak baserritik irten eta hiriko ikastetxeren batera iritsitakoan beren kabuz baliatu zitezen . Frantsesa menderatzea zen helburuetako bat.
‎Zernahi egin dugu euskarak herriak, aberriak, dena delakoak preziorik izan ez zezan haiendako. Zernahi, gure bisita bakarrak Erasmuskoak izan zitezen , Vilniusera, Cohimbrara, Heildelberg era, eta ez Salto del Negrora, Puertora, Fresnes-era. Aktiboki egin dugu lan haien kemena desaktibatzen.
‎Antolaketaren herra itsatsi diegu, hiltzaile bilakatuko ote ziren goganbehartuta. Sormenerako hegoak moztu dizkiegu, haien ametsak denen amesgaizto bihur ez zitezen . Orain, zoaz haiengana mintzatzera belaunaldi gisa duten erantzukizun historikoaz eta arrasto bat arrasto bat, bederen utzi beharraz.
‎Ez aberastu izana daiteke nagusia. Meatzetako ingeniaria izanik, lanbide horren urrezko garaietan (milaka amarru prestatu ziren meatzeak Estatutik konpainia pribatuetara pasa zitezen eta ustiaketetan gehiago), ez zituen inoiz ere bere postuak erabili sakela betetzeko. Pio seme famatuak horrela dio berarengatik:
‎Azken hiru urteetan sortu dituzten kantuak eta moldatu dituzten kantu zahar batzuk dira. " Ez genuen linboan gal zitezen nahi, eta, gainera, gure zale maitagarri eta eskas horiek merezi dute plazer txiki bat", Zararen hitzetan. Zaleok estimatu eta eskertzen dugu plazer hori:
2013
‎San Mixel eliza XI. mendekoa da, zati zaharrenaren kontutik bederen, eta barrualdetik ere ikuskatzeak balioko luke, Zuberoako eliza anitz bezala ez balitz kasu gehienetan itxita. Egoera damugarri horri aurre egin zion bakarra Aita Junes Casenave Harigile euskaltzale suhar eta Altzaiko erretore ohia izan zen, honek agindu baitzuen bere ardurapeko parrokiako elizak berriz zabalik egon zitezen . Dena den, elizaren inguruko auzolagunen batek izango du giltza eta ez da bekatua izango ikuskatze baterako irekitzearen eskaria egitea...
‎Baina ni iraultzailea naiz. Borroka egin nuen nire irlako hondartzak hormigoizko pareta bilakatu ez zitezen , Kosta Urdinean gertatutakoa errepika ez zedin. Kartzelan sartu ninduten horregatik.
‎Bai, eta hori ongi dokumentatua da; orain Eskiulan bizi diren bizizale gehien gehienak euskaldunak dira eta arbaso euskaldunak dituzte. Duela bospasei mende Zuberoako jaun batek lurrak Biarnon zituen, Ledeuixeko bordaldeko jabea zen eta Zuberoako kadete asko etorrarazi zituen, Biarnoko mugako lur horietan finka zitezen . Eta kadete horien guztien etorrarazteko, pribilegioak edo eskubide bereziak eman zizkien eta hola jende kopuru handi bat etorri zen oraingo Eskiulako lurretara finkatzera.
‎Hasieran, Mahomak ahoz azaldu zien bere jarraitzaileei musulmanen liburu sakratua izango zena. Baina bera hil ondoren Koranaren edukiak gal zitezkeela jakitun, hainbat memorizatzaile aukeratu zituen sura guztiak buruz ikas zitzaten eta Koranaren eskribau ofizial izan zitezen . Muad ibn Chabal, Ubayy ibn Kab eta Zayd ibn Tabit izan ziren, besteak beste, Mahomak izendatutako memorizatzaile taldeko kideak.
‎633 urtean, Aqrabako guduan, Mahomaren ia memorizatzaile guztiak hil ziren. Orduan, Abu Bakr kalifak gudutik bizirik irtetea lortu zuten memorizatzaile apurrak bildu zituen eta, Zayd ibn Tabiten ardurapean, Koranaren sura guztiak liburu bakarrean idatziz jasotzeko agindua eman zuen, betiko gal ez zitezen .
2014
‎Izan ere, bere lana bikain egiten zuen zurgin baten kontakizuna dugu liburu hau: " Hark egindako gurpilak hain ziren perfektuak, aski izaten zen begiradarekin bultzatzea jiraka has zitezen . (…) Eserlekuak probatu, eta norbaitek zin egin zuen aurrerantzean ez zela beste inon eseriko".
‎(aizue, puta-kume hori noiz garbituko dugu?)". Patioan ere irainka aritzen ziren, gazteleraz, Iparraldeko anaiek ohar ez zitezen . Beste behin, euria zen eta barneko gimnasiora jo genuen, ni jogginga egiten hasi nintzen eta Zekorra ere bai, baina bera kontrako norabidean, eta elkar gurutzatzean bortizki jo ninduen, nehor ez konturatzeko gisan.
‎Eta derrigorrez beraiek hariak mugitu behar izan zituzten, heriotza zigorra saihestu ahal izateko. Beharbada, denbora aurrera egiten uzteko estrategia erabili zuten, baldintzak samurtu zitezen . Maquisak bizirik zirauen eta exekuzioak egon bazeuden, baina gerra bukatuta zegoen, eta erregimena, poliki poliki, irekitzeko borondatea erakusten ari zen".
2016
‎Bitartean, desalojoa ilegala zela argi zutenek, Donostiako Udaltzaingora eta Ertzaintzara deitu zuten, agenteak joan zitezen beren begiekin ikustera gertatzen ari zena legez kanpokoa zela. Ertzaintza ez zen agertu, nahiz eta goizeko 6:00etatik aurrera Polloe hilerriaren ondoan operatiboa prest zuten.
‎Bertsoa bertso denetik ari izan dira emazteak bertsotan. Eta beti egon dira botere mekanismoak plazara agertu ez edo plazatik desagertu zitezen . Daitezen.
‎Zuberoan eta Amikuzen jendea soldadogora joaten zen euskara eta biarnesa jakinik, mutilak bidaltzen zituzten Biarnora urte beterako mutil [morroi] gero merkatuetan azienda tratuan moldatu zitezen . Soldadogoan, edo eskolan, ikasiko zuten frantsesa hobeki.
2017
‎Gezurra, inoiz ez ditut CIEi buruz hitz egiten entzun, hori gertatu zen arte. Aukera ona zuten CIEa gertutik ezagutzen dutenekin talde bat sortzeko, barruan egon den jendearekin… parlamentura hitz egitera joan zitezen , soluzioak planteatzera. Horren ordez, eurak hartu zuten protagonismo guztia.
‎Gasteizko Udala, Arabako Aldundia eta Erkide erakundeak... Eta noski, bertaratu zineten Argiazaleoi eta Argiazale horiek gerturatu ahal izan zitezen etxean zaintza lanetan geratu zineten guztioi ere gure eskerrik beroenak.
2018
‎Hala, zenbait kasutan, frantziar soldaduek mojak bildu eta eskuak eta zintzurra begiratzen zizkieten, gizonezkoak ez zirela egiaztatzeko. Beste mamu batzuk ere erabili zituzten estrategiaren lagungarri; jauskariei zeruaren koloreko uniforme urdin argiak eman zizkieten" ikusezinak" izan zitezen .
2019
‎Bigarren asterako aipatu zion norbaitek: ibiltzeko makina orduan gelditzerik ez zegoen errota harria Sir William Cubitt izeneko mekanikariak asmatu zuela XIX. mendean Erresuma Batuko presoak ohar zitezen alferrik ari zirela etengabeko gaiztakerian, inora ez zirela inoiz iritsiko, alegia.
‎36 orduz eten zuten desalojoa, hirian protesta handiak eraginez. Azkenean, Poliziak lurpean zeuden bi kideak torturatu egin zituen aska zitezen . Hala salatu zuten berehala, Espainiako Estatuak salatu egin zituen, eta 12 urteren ostean, Estrasburgok arrazoia eman die.
‎estatu kreole burges kapitalistak indigenekiko zuen bazterkeria eta arrazakeriagatik, eta haren monokulturalismoak herriak suntsitzen zituelako. Sektore indigena zabalek estatu horren aurka armak erabiltzea onartu zuten justizia bilatzeko muturreko era legez, eta hainbat agiri atera zituzten 1970ean, gerrillak indigenen aldarrikapenak kontuan har zitezen eskatzeko. Gerran parte hartze aktiboa izan zuten eta indigenak nabarmentzen hasi ziren gerrilla taldeen buruzagitzetan.
‎Minoreak izan ohi dira irakurtzen ditugun zenbait obra, apala euren helburua, mugatua norainokoa. Gorka Setien Berakoetexeak Naufragoen altzoa horrelaxe atera du, liburu fin fin bat da, azala ere argal argala, ideia zenbait eta mamu zenbait bertan uzteko, eta ez zitezen ibili, agian, buruan bueltaka: " Laztana/ bixotza/ maittia/ disekatutako txorien izenak/ besterik ez dira aunitzetan".
2020
‎Gerra garaiak ziren eta gerra zegoen tokian geunden. Horregatik batzuetan armak hartu behar izan nituen gaueko zaintza lanetan, kontrak eskolara sar ez zitezen . Nik ez nuen sekulan hartu eskopeta bat ezta' tirapitxon' ean ere, eta antimilitarista naiz baina han bai, gerra lekua zen eta geureburua defendatu behar genuen.
‎Baina basamortua zeharkatu dute bertsolariek oraingo" ez festetako" saioetara iristeko. Ezagutu nahi nola eten zen kolpean plazetako iturria, eta nola egin zioten aurre eztarriak lehortu ez zitezen
2021
‎Euren sorbalden gainean eraiki zuten burdinaren oparotasuna, labe garaiena, ontzi enpresa, banketxe eta Bilboko burgesiarena. Baina kobratzen zuten huskeria ez zen nahikoa familiak gosez hil ez zitezen .
2022
‎Urik hainbat grabazio zituen Super kamera batekin eginak, gauza askorenak, testuinguru ezberdin ugaritan. Momentu horiek guztiak biltzeko gogoa neukan, betikoturik gera zitezen . Denak abesti baten bueltan jartzea bazen aukera bideoak editatzen ikasteko, eta bide batez momentu horiek guztiak bizi guztirako gordetzeko.
‎Egun horretan, amak eta biok Mariupolgo familiari deitu genion handik atera zitezen erregutzeko. " Oraingoz ez da posible, hiria blokeatuta dago, baina seguruenik ez du askorik iraungo", esan zuen izebak.
2023
‎Ez ginen horretaz fio, gure eskubideen alde borrokatzen ginen, ordea: abortatzeko aukera izateko, gure gorputzaren gaineko eskubideengatik, geure buruaren jabe izateko, eta, halaber, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra, eta horrekin lotuta kolonialismoaren aurkako borrokarekiko elkartasunean, internazionalismoaren alde, beste herrialde batzuetako emakumeen lan baldintzak hobe zitezen , etab. Baina ez genuen ezer exijitzen, egin egiten genuen, gure eskubideen alde borrokatzen ginen.
‎Epaiketaren espektatibak hain ziren altuak, Arendtek ondo baino hobeto sumatu zuela Israelgo Gobernuaren asmoa gehiago zela nazismoa eta holokaustoa bera zigortzea, Eichmannen jarduna epaitzea baino. Agintari nazien aurka egindako Nurenbergeko epaiketetan entzun ez zirenak entzun zitezen nahi zuen Ben Gurionek, eta nolabait ere aurpegia jarri nahi zion milioika juduren aurka egindako sarraski ikaragarri hari, eta ahotsa eskaini biktimei. Espektatibak altuak ziren, bai, Palestinako lurretan eratu zuten estatu berri hark halako juizio bat ganoraz egitea nahi zutelako, eta arrakastaz gauzatze horrek Israelen existentzia justifikatzeko bidea emango zuelako.
‎Argindarra moztu aurretik ere antolatuta geunden; Tabadol emakumeon elkartea 2007an sortu genuen, emakumeei euren komunitateko lider izateko tresnak emateko helburuarekin. Lan handia egin genuen horretan, baita emakume marokoar eta ijitoen integrazioan ere, Madrilgo komunitatean integra zitezen .
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia