Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎Aspaldi umezurtz geratutako haurride bakar bizi alarguna nintzen, eta ez nuen adiskide minik. Etxe hartara sekula gehiago itzultzen ez banintzen, nire ausentziaz ohartzen lehena etxe-jabea izango zela pentsatu nuen, nire kontu korrontetik hilero zuzenean eta automatikoki sartzen zioten dirua akitutakoan. Kazetari sena guztiz galdu gabea nintzenez nonbait artean ere, argazki makina bat sartu nuen eta gainerako trasteekin batera bizkar zorroan.
2007
‎– Beste era batera esango dut –esan du akusazio partikularreko abokatuak– Zaila egiten zait Josu Igara jaunak kontatu diguna sinestea. Negozioen mundua ondo ezagutzen duen batek jakingo zukeen zertarako erabili behar zuten eskatu zioten diru hori. Droga trafikoan ibiltzen den jendeak tarteka finantziazio arazoak izaten ditu, eta horrelakoetan hornitzaile handiei materiala salerosketaren unean bertan ordaindu ahal izateko ezinbestekoak dira bazkide kapitalistak.
2008
‎1804ko abenduan Eibarko Udalak 7.300 errealeko herrisaila hipotekatu behar izan zuen donatiboa ordaintzeko. Hurrengo urtean, Godoyk Gipuzkoari eskatutako 300 marinel eta 2 milioi errealetatik tokatzen zitzaion zatia ordaintzeko, Ignacio María Ibarzabalek eta Sebastián Zumaranek mailegatu behar izan zioten dirua udalari (Uriarte, 1998: 256).
2009
‎Baina argitu du esklabotza borrokatzeko beharrezkoa dela ez pagatzea. Esklaboen eskubideen aldeko militanteek erregutu omen zioten dirurik ez emateko gizaki baten truke. " Haitin diren 300.000 esklaboak diruz erosiko bazenitu, hurrengo urtean 600.000 leudeke".
‎Akusazio idatziaren arabera, hauek izan ziren Morcilloren zereginak: Andoaingo bere etxean Donostia komandoko kideak hartzea, beste terrorista batzuk ematen zioten diruarekin elikagaiak erostea eta Javier Garcia Gazteluk Txapotek, ihes egiteko erabili zuten kotxearen kristala apurtuta, egin zituen zauriak sendatzea.
‎Zituen ondasun guztiak gastatu zituen etxea erosten eta kandela fabrika bat martxan jartzen. Kandelek ez zioten diru askorik eman, baina bai bizitzeko eta bere esperimentuekin aurrera egiteko lain. Hurrengo urteetan buru belarri aritu zen etxe ondoko tailerrean telegrafo parlante hura hobetu nahian.
‎Gainera, Halley Royal Societyn lanean hasi berria zen garai hartarako, eta, aurrekoa gutxi balitz, agindutako soldata ziotela ordaindu esan zioten. The History of Fishes en aleekin ordaindu zioten dirutan ordaindu beharrean.
‎Aguereberry beste asmo batekin zihoan. Postaz bidali behar zioten dirua jaso nahi zuen, eta jarraian inguru haietan prospekzio lanari lotu. Aspertuta zegoen besteren kontura lan egiteaz, bere urre alorra nahi zuen.
2011
‎NEKANE. Rikardo Ojangureni lapurtu zioten diruan be zeure hatz markak topatu ditugu.
‎Leon biziki hargin ona zen, eta eskualdeko baserrietan konponketak eta eraikinak egiten aritu zen, gehienbat. Ez zioten dirurik ematen, baserrietako mozkinak baizik, eta horrela bizi izan ziren lehen urte zail haietan. Bere eskuz altxatu zuen, Urruñarako bidean, ezker aldean, orduz geroztik albizutarren etxe eta habia izan den Iturrialde izeneko etxe handi ederra.
‎Baina asteak joan eta asteak etorri, erreportajea agertzen ez. Zurrumurruek ziotenez, Gobernua prest zegoen negoziatzen hasteko ETArekin, enpresariek zioten diru eskeko gutun gutxiago jasotzen ari zirela, eta politikari askok esaten zuen aro berri baten atarian geundela. Giroa zen halakoa, euforiatsua, baina baita nahasia eta espekulazio askokoa ere.
2013
‎Salamancako denboretan ere kandeletarako zuen Agerrek Iruñeko erregeordetzatik igortzen zioten diruaren zati handi bat.
‎Gordailuak kargatzeko banku berriaren zerga berria, «karga murriztua», Ogasun eta Herri Administrazio ministroak, Cristobal Montoro ministroak definitu duenez,% 0,02 da, 300 milioi euro inguru biltzeko eta Espainiako finantza merkatua homogeneizatzeko. Gobernuak azaldu du oso modu moderatuan bilduko direla beren zerga zuten autonomia erkidegoei (Extremadura, Andaluzia eta Kanariar Uharteak) ordaintzeari utzi zioten diru sarrerak, 2012ko abenduaren 1a baino lehen, eta Estatuko zerga existitzen denetik aurrera baliogabetu egin dira (ezin da zerga egitate bera bi aldiz kargatu). Bestalde, Katalunia eta Asturias ez dira konpentsatuko, zerga hori 2012ko abenduaren 1az geroztik ezarri baitzuten.
2014
‎Daniel Falcianiren zerrendak markatu zion Espainiako Ogasunari botindarren altxorraren mapa. Berrehun milioi inguru pagatu zioten dirua arautzeko, eta garrantzitsuena: Emilio Botinek zigor judizialari izkin egitea lortu zuen, bere dotrina propioa eraginda:
‎Ama hura jokoa pasatu ondoan, tranpa gainera igan zen eta zuzendaritza berriz egin istorio kondatzekotan konda zezaten plantan. Bestea hirugarren aldikotz ezkontzen zen zaharrari eskatu zioten dirua bestenaz tobera eginen ziotela. Tiranta ireki zuen eta sosa hartu, alegia eman eta berriz tirantera sartu erranez:
‎Kontatu zidan istorioan emazteak eta amoranteak Mickeyri maula egin nahi zioten diruarekin geratzeko.
2015
‎Judas Urreta, 4.000 pezeta. Hori baitzen, jelkideen ustez, Urretari agindu zioten dirua traizioa egitearen truke.
2016
‎Banku sistemaren errentagarritasuna bermatzeko eta interes historiko gutxienekoak dituen interes tasen eszenatoki berrira egokitzeko asmoz, bankuak nabarmen murriztu du bere pasiboagatik ordaintzen duena: bankuek orain dela urte batzuk, %0, 50etik beherako ehuneko bat ordaindu behar zioten diruaren %4 baino interes tasa handiagoak ordaintzea ahalbidetu du. Europako Banku Zentraleko lehendakariak, Mario Draghik, emandako tasa ofizialen %0ra jaitsi zen joan den martxoan dirua.Horri gehitu behar zaio likidezia gehiegizkoa garesti ordaintzen dela.
2017
‎Traktoreak eta jendea ikusi dut baserriko atarian atzoko argazkietan, eta epaileak hamabost egun gehiago eman dizkielako lasaitu egin naiz. Delako prestamistari eskatu zioten dirua baino hogei aldiz gehiago balio du baserriak, baina zorra ordaindu ezean, baserria kenduko die. Ziur nago dirua utzi zuenak hartu zutenek baino hobeto kalkulatu zutela hori, orain negozio borobila egingo dute Kukullaga eskuratuz gero.
‎Eguna ematen zuen bere estudioak madarikatzen. Eta askotan abiada hartzen zuen, lan falta zela eta gurasoek ematen zioten diru miseria zela. Halakoetan hanka egiteko gogoa pizten zigun inguruko guztioi.
‎«Viennara etorri eta dirua egin bat». Horrekin hiru ezezagunek eskaini zioten dirua bost ordu baino gutxiagotan.
‎Handik astebetera, espioi hori, merkataria balitz bezala mozorroturik, uhartera heldu zen, San Antonio de Padua goletan eta Railleux gerraontziak babesturik. Kubako gobernuaren diru kutxak erdi hutsik egongo ziren, eta, horregatik, Prevali ez zioten dirutan ordaindu, tabakotan baizik, hori izan baitzen eman zioten ordainsaria Minaren zelatan egoteagatik. Astebete eta erdi Minaren xerka Haitin ibili ondoren, esku hutsik itzuli zen Kubara, nafarra han ez zegoen eta.
2018
‎Jentilen deskuido batean emaginak ogi zati bat sartu zuen sakelan, etxean erakusteko zein ona zen. Joaterakoan, saritzat eman zioten diru zerbait eta sobrekama oso eder bat. Baina atera heldu eta ezin zuten ireki.
2019
‎Edanean xahutzen zuen, eta geratzen zitzaion apurra poltsikotik lapurtzen zioten lurrean botata amaitzen zuenean. Pentsa, garaian Gobernuak populazioa kontrolatzeko sustatu zuen basektomia kanpainan parte hartu zuen ebakuntzaren truke ordaindu zioten dirua edan ahal izateko". Santhana Maryrena laidoz, kolpez eta mespretxuz beteriko bizitza istorioa da.
‎Sinesgaitz baina zintzotasunez erantzun zion Adamek: istorio guzti hura telebistako saioetan ageri ohi diren horietako bat ematen zuen, ez zirudien bera bezalako pertsona arruntei gertatzen zaien zerbait, eta horregatik susmoa zuen hasiera batean ez ote zioten dirua eskatuko, istorio guzti hura ez ote zen izango iruzur baten estaldura. Hala ere, pozik lagunduko ziela erantzun zien, baina ez zeukala zer eskaini, bera ere bere jatorriaren bila baitzebilen, adoptatua baitzen.
‎Ordura arte ez zitzaion inoiz bururatu zeharkaldi bakoitzean zer garraiatzen zuen pentsatzea. Bazekien, bazekienez, droga zegoela fardel beltz haietan, baina berak dirua besterik ez zuen ikusten, Besaidetarrek fardelak garraiatzeagatik ordainduko zioten dirua, merkantzia estaltzen zuen plastikoak haren benetako esanahia ezkutatuko balio bezala.
‎Inguruan bizi zirenen artean aleman nazi haiek baserritar bat aukeratu eta beste langile guztien ordezkari eta bozeramaile izendatu zuten. Honek banatzen zien soldata langile galegoei eta inguruko baserritarrei, alemanek ematen zioten diruarekin. Baserritar honek ere, naziek aukeratua bozeramaile eta ordezkari izateko, ez zuen ezer kontatzen meategietan gertatzen ari zenaz.
‎Eta gaur arte ez du inork deus esan. Ezta Tomasek ere, naziek ordezkari eta langileen bozeramaile izendatu zuten hark ematen zioten diruarekin besteei ordaintzen zienak ere, ezer ez. Horrek ere ez zuen deus esaten.
2020
‎Nora joan behar zuen bere etxea salduta? Eskaintzen zioten diru mordoari ez zion zentzurik aurkitzen, bizitza berri bat leku ezezagun batean hasi behar bazuen. Kontuan izan, sekula bidaiatu ez zuen Mari bezalako norbaitentzat, hiriaren kanpoaldeko auzo batera aldatzea atzerrira joatearen neurrikoa zela.
‎Dokumentuek diotenez gure faltsutzaileek hamabi urtean, gutxi gorabehera, ekin zioten diru faltsuak ekoizteari.
‎Zergatik eta zertarako ekin ote zioten dirua faltsutzeari hamabi urte luzean. Eta beste gauza bat:
‎Gereñako kontzejuak 1885ean ibaiertzeko laurogei makal botatzeko baimena eskatu zion Diputazioari, Uribarri Dibiñako abadeari zor zioten dirua ordaindu ahal izateko:
2022
‎Gray delako hura hordi hordi egina zegoen. Macfarlane, amorruak berak mozkorraldia aienaturik, xahuarazi zioten dirua eta jasan behar izan zituen mespretxuak irensteko ahaleginetan ari zen. Fettes, buru barruan hainbat likore kantuan zituela, itzulinguruka eta pentsamendua lotan iritsi zen etxera.
‎Parrandan jarraitzen zuen, kontsumitzen. Gurasoek bidaltzen zioten dirua.
2023
‎Bada, halaxe da, udak pasatzen genituen etxe honengatik eskaintza eskergak egin omen zizkioten nire aititari, pertsona oso aberats, oso famatu eta oso boteretsuek, baina nire aititak ez zuen sekula saldu nahi izan, bere familiarentzat eraiki baitzuen. Eta eskaintzen zioten diruaren inolako beharrik ez zeukalako. Badira urteak hemendik ez naizela agertu, ondo dakizunez, baina aitak eta amak ere oraindik antzeko eskaintzak jasotzen jarraitzen dutela esango nuke.
‎Nola jakin dezakezu Lucía ez zebilela zure familiaren aurka mendeku bila? Agian zor zioten diru guztia ez zioten ordaindu, edo zuen aitak bikote harremanarekin bukatu eta erresuminduta zegoen, eta gezurren bat edo beste asmatuz min eragin nahi zien.
‎Gogora zezala nola pasatzen zuten dirurik gabe behialako garaietan eta hori dena. Itzuliko ez zioten dirua uzten zien berak, borondate onez. Jakinda ez ziotela itzuliko.
‎Leihatilan 6.000 euro eskudirutan ateratzearekin etsi behar izan zuten, otsailaren 20an goizean oso goiz, artean diruak blokeatzeko agindu ofizialak iritsi ez zirenean, eskuko telefono batzuk erosteko eta lehen uneko beste hainbat beharri erantzuteko. Sorozabali berari eman zioten dirua, eskura: " Ezagutzen ninduten.
‎–Jhonny haientzat lanean hasi zen. Agidanean, Río Tercon zeuden batean, zor zioten dirua ordain ziezaioten eskean edo hasi zen Jhonny... eta, nola berotu ziren ez dakit, baina tiro egin eta bertan garbitu zuten. Eta esamesa zabaldu zen:
‎Eta hala lortu zuen Ameriketara itzultzea, eta gero bisitan itzuli zen etxera. Ameriketan egindako denboran irabazitako dolarrak Stob eko bankura igorriak zizkion bere buruari; bankuan arduratsuak ziren eta, orduan egiten zenaren arabera, Rozinari jugoslaviar dinar etan itzuli izan nahi zioten dirua, baina bera ez zen aldentzen leihatilatik eta ahots ozenez esaten zuen berak dolarrak bidali zituela eta dolarrak nahi zituela bueltan, bere lanarekin irabazi eta hara bidali zituela eta bidalitakoak nahi zituela, bereak zirelako, behiala dena galdu zuela eta orain ez zuela amore emango; iskanbila atera zuen eta berearekin irten zen; inork ez zuen lortzen halakorik, baina berak bai....
‎Nire ama oso emakume praktikoa zen, lan hori bere gain hartzen zuen eta eskaintzen zioten diru kopurua hartzen zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia