2015
|
|
45 Honela egon zen hogei urte baino gehiagoan kapilau batekin; honek ondasunak oso murriztuak zeuzkan, eta horrela, neskatila hauek etxean sartu arren, etxea baino besterik ez zeukaten. Kapilaua kapilautza bereko beste etxe batean bizi zen, eta orain utzi egingo du etxea beste gauzekin batera; gauza urria zen
|
zeukana
. Hala ere, Jainkoaren errukia handia da eta ez du laguntza gabe utziko bere amona aintzatsuaren etxea.
|
|
Honezkero, Palentzian limosnaz bizitzea ezinezkoa zela esaten bazidaten ere, esango ez balidate bezala zen; izan ere, errentaduna egitea, konturatzen nintzen ni aldi hartan ezinezkoa zela; eta Jainkoak egin zedila zioenez gero, Haren Maiestateak bideratuko du. Eta horrela, neurera guztiz etorria ez banengoen ere, joatea erabaki nuen, eguraldi gordina izan arren; izan ere, Valladolidetik Haur Errugabeen egunean abiatu nintzen, aipaturiko urtean, hurrengo urterako, san Joan egunera arte, hango jaun batek eman zigun etxe bat, berak errentan harturik
|
zeukana
, bera handik beste leku batera joan baitzen.
|
|
2 Gotzainaren baimena izanez gero, monasterioa eginda zegoela iruditzen zitzaidan; hain erraz egiten zitzaidan! Eta horrela, etxe bat errentan hartzen saiatu nintzen, ezaguna nuen andre batek
|
zeukana
, eta zailtasunak izan ziren ez zelako alokatzeko garaia eta ikasle batzuek zerabiltelako; haiekin hitzartu zuten, etxea hartuko zuena bertan zenean utzi egingo zutela. Haiek ez zekiten zertarako zen, ni horretan oso kontuz ibiltzen bainintzen, ezertaz konturatu ez zitezen, etxe sartzea egin arte; izan ere, esperientziaz dakit zenbat ahalegin egiten dituen deabruak honelako monasterio bat egitea eragozteko.
|
|
5 Zerikusi handia izan zuen Jainkoaren zerbitzari batek, ia hara joan ginenez gero, mezarik ez genuela jakin zuenean, egunero etortzen baitzen ematera, nahiko urruti izan eta eguzkiak gogor jo arren. Garciálvarez deritzo, pertsona zintzoa eta hirian izen ona zuena bere egintza onengatik, egundo ere ez baitu gogoa beste ezertan; hura asko
|
zeukana
izan balitz, ez zitzaigun ezer faltako. Hark etxearen berri ongi zekienez gero, zentzugabekeria handia zeritzan harengatik hainbeste ematea, eta egunero esaten zigun, eta hartaz gehiago hitzik ez egiten saiatu zen; eta bere eta nire neba joan ziren orain dauden etxea ikustera.
|
|
13 Azpimarratzeko gauza bat gertatu zen, ikusi zutenen arabera: artilleriako hainbeste eztanda eta suziri izanik, prozesioa burutu ondoren, ia gaua zela, gehiago jaurtitzea bururatu zitzaien, eta ez dakit nola sutu zen bolbora pixka bat, non hura eskuetan
|
zeukana
ez hiltzea miraritzat baitute. Sua klaustroaren goraino igo zen; goiko arkuak errezelez estaliak zituen eta denak erraustuko zirela uste zuten, baina ez zuten inolako kalterik izan, horiak eta gorriminezkoak izan arren.
|
|
jaso egiten dituela Jainkoak, beraiek nola ez dakitela, goi goiko kontenplaziora. Ezagutzen dut pertsona bat, ahozko otoitza baino besterik ezin eduki zuena, eta harekin dena
|
zeukana
. Eta errezatu ezik, adimena hain galdua zihoakion, non ezin baitzuen jasan.
|