2015
|
|
esan zienean bezala. Hain sekretu handia da eta hain grazia gorena, han une batean Jainkoak arimari agertzen diona, non ez baitakit
|
zerekin
konparatu, Jaunak une hartan zeruan dagoen aintza, beste inongo ikuskari eta espirituzko gozotasunetan baino era bikainagoan agertu nahi izatearekin izan ezik. Ezin da esan, uler daitekeen heinean?
|
|
9 Hau guztiau ez da ezer, honen gainera aitor entzuleei barrukoa adierazten ez dakielakoa eta engainatuak dituelakoa ez badator; eta pentsatu eta pentsatu egin arren eta lehen mugimendurik ez duela haiei esango ez dienik ikusi arren, alferrik da; adimena hain ilun egonik, ez da egia ikusteko gai, irudimenak agertzen diona (orduan hau baita etxekoandrea), eta deabruak agertu nahi dizkion zorakeriak sinesteko baizik; dirudienez, baimena emango dio gure Jaunak azter dezan eta baita Jainkoak gaitzetsia dela buruan sar diezaion ere. Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit
|
zerekin
konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik. Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku.
|
|
6 Gogor egin nahi nuenean, iruditzen zitzaidan hain indar handiek altxatzen nindutela oinen azpitik gorantz, non ez baitakit
|
zerekin
konparatu, espirituko beste gauza horiek baino askoz ere oldar handiagoz zelako, eta horrela zati zati eginda geratzennintzen; izan ere, borroka latza da eta, azken batean, gutxi balio du Jaunak nahi duenean, haren ahalmenaren aurka ez baitago ahalmenik. Beste batzuetan nahikotzat ematen du mesede egin nahi digula eta Berak ez digula huts egiten guk ikustea, eta apaltasunagatik gogor egiteak, guztiz onartzeak bezalakoxe ondorioak uzten ditu.
|
|
Heriotzarako bide urratsak dirudite; hala ere sufrimendu honek hain atsegin handia dakar berekin, non nik ez baitakit
|
zerekin
konparatu. Martiritza gogor gozoa da, bada, lurrekorik arimari irudika dakiokeenik, denik eta gozoena izanda ere, ez luke onartuko; berehala botatzen du beragandik.
|
|
baino poz eta atsegin handiagoa ematen zidan; sarriago Jauna hartzea eta aitortzea, eta hartarako desira; oso gogoko nuen liburu onak irakurtzea; Jainkoa iraindu izanaren damu handi handia; gogoratzen naiz sarritan ez nintzela ausartzen otoitzari ekiten, Hura iraindu izanaren pena handi handia, zigor bezala, sentituko nuen beldurrez. Hau hainbesteraino bizituz joan zitzaidan, non ez baitakit
|
zerekin
konparatu oinaze hau. Eta ez zen sekula ere eta inola ere beldurragatik, Jaunak otoitzean egiten zizkidan dohainez eta Hari nion zor handiaz oroituz, zein gaizki ordaintzen nion ikusten nuenez gero, ezin nuelako jasan baizik; eta biziki haserretzen nintzen erruagatik negar eginez isurtzen nituen malko ugariak zirela eta, ontzeko biderik nekez hartzen nuela ikusten nuenean, okasioan jarriz gero ez zirela nahiko ez erabakiak ezta nekeak ere berriro ez erortzeko ikusten nuenean.
|
|
Izan ere, bizitza heriotzaren eta bizitzako gertakarien beldurrik ez izateko eran bizi izatea da, eta zuek orain duzuen pozaz normalki izatea, ezin baita izan poz handiagorik pobretasunaren beldur ez izatean are gehiago pobretasuna desiratzean baino. Bada,
|
zerekin
konpara daiteke zuek duzuen barruko eta kanpoko bakea. Zeuen eskuetan duzue bake horrekin bizi eta hiltzea, etxe hauetan hiltzen ikusten dituzuenez.
|
|
Arima eta espiritua suaren antzekoa dela iruditzen zait; sua handia bada eta su hartzeko prestatuz joan bada, berdin gertatzen zaio arimari ere, Jainkoarekiko duen prestaeraren arabera, sua bezala, berehala su hartuz, goraino iristen den gar bat botatzen duela, hura behean dagoen bestea bezain su izan arren, eta gar hau gora igo arren, horregatik ez da sua galtzen. Horrela hemen ariman ere, badirudi bere baitatik ekoizten duela gauza bat hain bat batean eta hain fina, non goialdera igotzen baita eta Jaunak nahi dezan lekura joaten; ezin da gehiago azaldu, eta hegaldiaren antza du, ez baitakit nik bestela
|
zerekin
konpara dezakedan. Badakit oso argi nabaritzen dela eta ezin dela eragotzi.
|
|
Bere burua hazia eta indartua ikusten du, noiz merezi izan zuen jakin gabe; egia handietan eskolatua, eskolatzen duen Maisua ikusi gabe; bertuteetan sendotua, hain ongi dakien eta egin ahal duenaren aldetik atseginez betea. Ez daki
|
zerekin
konpara, semea maite maite duen eta hazten eta atseginez betetzen duen amarekin ez bada.
|