2009
|
|
ezezkoa baiezko bihurtzekoa, alegia, halako moldez, non buruaren eta gorputz osoaren mugimendu azkar batean amaren eskua saihestu baitzuen; amak ezetz esaten zion kanpotik, baina berak baietz barrutik eta, behin amaren eskutik libratuta, gora begiratu zuen, zeharka izan bazen ere, bizpahiru segundo hamarren iraun zuèn begiradan: aski, debeku haustearen plazera sentitzeko, harrotasunaren gurari asegaitzarekin ere lotuta zegoena, mutilak berea egin baitzuen, azken batean; plazer hark, baina, orpoan
|
zeraman
itzal bat ere, ordura arte sekula sentitu ez zuena eta mehatxu baten forma hartu zuena: sagar horretatik jaten baduzu, seme, betiko kondenatuko zara infernuko garretan?
|
|
ezezkoa baiezko bihurtzekoa, alegia, halako moldez, non buruaren eta gorputz osoaren mugimendu azkar batean amaren eskua saihestu baitzuen; amak ezetz esaten zion kanpotik, baina berak baietz barrutik eta, behin amaren eskutik libratuta, gora begiratu zuen, zeharka izan bazen ere, bizpahiru segundo hamarren iraun zuèn begiradan: aski, debeku haustearen satisfazioa sentitzeko, urguiluaren gurari asegaitzarekin ere lotuta zegoena; satisfazio hark, baina, orpoan
|
zeraman
itzal bat ere, ordura arte sekula sentitu ez zuena eta mehatxu baten forma hartu zuena: sagar horretatik jaten baduk, betiko kondenatuko haiz infernuko garretan; halaxe jakin baitzuen Domingok bere begirada hura, inozentziaren ur garbien gardentasuna zuena?
|
|
orduan, baina –orduantxe, bai–, areagotu zitzaion Domingori gora begiratzeko gogoa, gorputz arimak akzio eta erreakzio printzipioaren agindupean balitu bezala, debekua jarri orduko –eskuaren ezezko hura, begien aurrean– debekua hausteko gogoa pizten zitzaiola... ezezkoa baiezko bihurtzekoa, alegia, halako moldez, non buruaren eta gorputz osoaren mugimendu azkar batean amaren eskua saihestu baitzuen; amak ezetz esaten zion kanpotik, baina berak baietz barrutik eta, behin amaren eskutik libratuta, gora begiratu zuen, zeharka izan bazen ere, bizpahiru segundo hamarren iraun zuèn begiradan: aski, debeku haustearen satisfazioa sentitzeko, urguiluaren gurari asegaitzarekin ere lotuta zegoena; satisfazio hark, baina, orpoan
|
zeraman
itzal bat ere, ordura arte sekula sentitu ez zuena eta mehatxu baten forma hartu zuena: sagar horretatik jaten baduk, betiko kondenatuko haiz infernuko garretan; halaxe jakin baitzuen Domingok bere begirada hura –inozentziaren ur garbien gardentasuna zuena– beste begirada bat izango zela handik aurrera, hagitzez ere arreagoa eta nahasiagoa; hura guztia gogora zezakeen, bada, baina ez bere baitan halako urduritasun erreflexu bat piztu gabe... sentitu ere, sentitu baitzuen istant hartan bihotzean zerbait, ez tximista bat eta ez zirkuitulabur bat, zerbait apalagoa baizik, intentsitate gutxiko korronte elektriko batek alderik alde zeharkatu balu bezala, begien itxi ireki batean zeharkatu ere:
|
|
ezezkoa baiezko bihurtzekoa, alegia, halako moldez, non buruaren eta gorputz osoaren mugimendu azkar batean amaren eskua saihestu baitzuen; amak ezetz esaten zion kanpotik, baina berak baietz barrutik eta, behin amaren eskutik libratuta, gora begiratu zuen, zeharka izan bazen ere, bizpahiru segundo hamarren iraun zuèn begiradan: aski, debeku haustearen plazera sentitzeko, harrotasunaren gurari asegaitzarekin ere lotuta zegoena, mutilak berea egin baitzuen, azken batean; plazer hark, baina, orpoan
|
zeraman
itzal bat ere, ordura arte sekula sentitu ez zuena eta mehatxu baten forma hartu zuena: sagar horretatik jaten baduzu, seme, betiko kondenatuko zara infernuko garretan...
|