2004
|
|
Toke elegantea ematen zion, gauza handietan pentsatzen ari zela zirudielako. Kaminotik pasatzen zen jendea begira geratzen zitzaion, ezin asmatuta zer ote
|
zerabilen
buruan Manterola jaunak. Izan ere, horrela deitzen zioten herrian, Manterola jauna:
|
|
Aulkiko gizonari eta zeraman maletari begiratu zion, polizia ote zen igarri nahian. Esti berehala ohartu zen zer
|
zerabilen
buruan. Laztan egin zion berriz.
|
2005
|
|
Galdera haiek alabaren ezpainetatik entzun baino lehentxeago, bere senar ohi Tomas
|
zerabilen
buruan Teresak, eta Tomasengana itzuli zen geroxeago ere, bere erantzun labur bezain eraginkorrekin Ines isilarazitakoan.
|
|
Ez zuen Rosamari ondoko egunetan ikusi, ez zuten ikusi, batailoi osoaren andregai ofiziala zen," Hartuko nitizkek bota berri batzuk!". Bereak musteko nolako ibilaldia proposatuko zion
|
zerabilen
buruan Bittorrek, mendira eramanen zuen, Landarbasoko leizeak ikustera. Eta Bittorrek botak janztea, nola ez, zeremonia garrantzitsua izan zen igande goizean, Rosamari biluzik lurrean etzanda baleukate bezain miretsiak langile penatu haiek denak, begiak zabal oinak lona gozo hartan sartzen ikusten.
|
|
Garbitzekoa El Pensamiento Navarro ko orri zatiak ziren kako batean. Hiru aldiz hasi behar izan zuen irakurketa, murgilean arakatu ohi zituen kostapeko arrokak bezain lauso hartzen zituen hitzak, ezin zuen kontzentratu, balientea Losada zelakoa
|
zerabilen
buruan eta gaitz egiten zitzaion onartzea. Paper guztia erabili behar izan zuen, kapilauaren akorduak bihurritu egin zizkion hesteak.
|
2007
|
|
Gigik atzamarrak ile kizkurretan katramilatu zituen. Zerbait
|
zerabilen
buruan. Betaurrekoak zuzen jarri eta gero, eskutitzaren bukaera ozenki irakurri zuen berriro:
|
2008
|
|
Halako intuizio bat
|
zerabilen
buruan, begiak zuzenean gutunaren azkenera eraman zituenean. Hantxe egon zitekeen bila zebilena, perfume haren esanahia, lehengusuaren hitz haien zergatia.
|
|
Berak irribarre bat egin zuen, gauza garrantzitsuagoetan pentsatzen zegoela adierazi nahiz bezala, gu bion etorkizunean esate baterako. Edo Londresera nirekin etorri izanaren damua
|
zerabilen
buruan, edo jokoak eskuetatik ihes egiten ziola ari zen pentsatzen, edo maitemintzeak izutu egiten zuen, ni izutzen ninduen bezalaxe. Ez dakit.
|
|
NARRATOR: (OFF) Mila bederatziehun eta laurogeita hamalauan, Tobey Gard bideo-jokoen diseinugileak Indiana Jonesen moduko abenturazale bat
|
zerabilen
buruan.
|
2009
|
|
1949a baino lehenagotik
|
zerabilen
buruan Zaitegik euskara hutsezko aldizkari baten asmoa; hain zuzen ere, bi urte lehenago jada bere ideiaren berri emana zion gutun bidez Andima Ibiñagabeitiari. Esan bezala, 1949ko azkenetan erregistratu zuen, ordea, Euzko Gogoa, 739 zenbakiarekin Guatemalako Posta Etxean.
|
|
Saio labur batean kontatzen du Calvinok trilogia hori osatu zuenean, berrogeita hamarreko hamarkada ilun hartan, zer
|
zerabilen
buruan. Calvinok berak kontatzen du hasieran gauza neorrealistak idazten zituela, jendeari gertatzen zitzaizkion kontuak paperean jaso nahian.
|
2010
|
|
Teofilo Mariak kolonia bat eraikitzeko asmoa
|
zerabilen
buruan, bai, baina langile leialekin bakarrik, haiei koloniako etxebizitzetako batean bizitzeko aukera emanez, alokairu merkeekin, baita haien mendekotasuna erosiz ere, bide batez, jakina; Teofilo Mariak Mr. Quesseneten lantegian egin zituen kalkuluak:
|
|
Noiz eta nola esan
|
zerabilen
buruan Julenek Aitziber solasean ari zen bitartean, bai eta ez laburrekin erantzunez tartean behin, gutxieneko feedback ari eusteko. Postrerako hobe, pentsatu zuen hasieran.
|
|
Teofilo Mariak kolonia bat eraikitzeko asmoa
|
zerabilen
buruan, bai, baina langile leialekin bakarrik, haiei koloniako etxebizitzetako batean bizitzeko aukera emanez, alokairu merkeekin, baita haien mendekotasuna erosiz ere, bide batez, jakina; Teofilo Mariak Mr. Quesseneten lantegian egin zituen kalkuluak:
|
|
Edo linternadunak bakarrik: berak lehengo gaia
|
zerabilen
buruan, kolpeak berak hil ote zuen, ala urak. Eta berriro ere linterna ibili zuen gorpuaren aurpegian.
|
2011
|
|
Itxura abaildua zuen, begi ilunez tenis zelaia ikertzerakoan. Zer ote
|
zerabilen
buruan?
|
|
Txoria igurikatu eta harria etxeratuta zegoen senarra. . Zain txarreko askatasuna!?,
|
zerabilen
buruan gudari ohiak.
|
|
Bizkarra eman zion ispiluari. Mekanikoki, Lucíari erran beharrekoa
|
zerabilen
buruan. Hitzak barregarriak iruditu zitzaizkion.
|
|
Amak ezin zuen lorik hartu. Joan eta etorri zebilen egongela iluneko atetik leihora, eta Aline
|
zerabilen
buruan, bere alaba maitea, goiz hartan bertan ezkondua. Egin nekagarria, pentsatu zuen Marie Louise Seurat ek.
|
2012
|
|
Txalupa ikusi zuenean Ostiral pentsatzen geratu zen tarte luze batean, ezer esan gabe. Zer
|
zerabilen
buruan galdegin nion, eta azkenean esan zuen:
|
|
deabruak bultzatuta, hesiaren bestaldean eserita nengoelarik entzun nuen guztiaren berri eman nion Grigori Aleksandrovitxi gotorlekura iritsi ginenean; barrezka hasi zen, bai maltzurra!? baina zerbait
|
zerabilen
buruan.
|
|
Sagu bat zela ikusi zuen besora jaitsi zitzaionean. Sugeak ahoa zabal zabal eginda zeukan, eta aurrera eta atzera
|
zerabilen
burua, kontaketa egiten ari balitz bezala —bat! bi!
|
2013
|
|
Salbadorrek zalantza izugarria
|
zerabilen
buruan, infernu hartatik alde egin nahi zuen, oso ahul ikusten zuen bere burua, ez zuen indarrik ezertarako. Aldi berean, baina, bihotzak alde egiteko esaten zion.
|
2014
|
|
Apirileko ilunabar batez, gris ahul bat hedatu zelarik kotoi soroetan barrena eta hiri sargoriaren gainetik, haren irudi lausoa agertu zen hesola batean bermatuta, txistuka eta ilargiaren soslaiari so Jackson kaleko argien gainetik. Arazo bat
|
zerabilen
buruan setatsu; ordubete emana zuen horretan. Gozoki gonbidatuta zegoen festa batera.
|
|
Aski konfiantzarik ez dagoenean ez gara ausartzen galdetzen, eta tratu luze eta sakona dutenek ere ez dute galdera hori egin ohi, bestearen pentsamenduei igartzen dietelako baino gehiago, bakoitzak bere intimitaterako esparru bat behar duela jabeturik daudelako. Rafa eta biok ez dakit bi kategoria horietako zeinetan geunden, baina batak bestearen isiltasuna errespetatzen jakin genuen, eta eskerrak, ez bainuke jakin nahi zer
|
zerabilen
buruan, ezta nire barruko nahasmenduaren berri eman nahi ere: zer pentsatuko zuen balea, esperma eta odol istorio horiek kontatuz gero?
|
|
Aitzitik, Harry Blountek alferrik bilatu zuen afaltzeko leku bat, eta izarren pean egin behar izan zuen lo. Guztiz bestelako ikuspuntu batetik ikusten zituen gauzak, beraz, eta hiriaren kontrako artikulu izugarri bat idaztea
|
zerabilen
buruan, han ostalariek atea ixten baitzieten bidaztiei, eta bidaztiek «alderdi moralean zein fisikoan» larrutu ditzaten besterik ez zuten eskatzen.
|
|
Nadia Siberian zegoen azkenik eta Irkutskera daraman bide luze horretan zihoan aurrera! Zer ote
|
zerabilen
buruan neska gazte livoniarrak une hartan. Hiru zaldi bizkorrek erbesteratze lurraldean barrena zeramaten, non haren aitak bizi beharra zuen zigorturik, luzaro beharbada, eta sorterritik hain urruti!
|
|
Mikel Strogoff isilik beti. Geldi geldirik, burua eskuen artean, zer
|
zerabilen
buruan. Nadiari ez zion erantzuten, baina entzuten ote zion berba egiten zionean?
|
|
Urteotan, kezka handia
|
zerabilen
buruan kaputxino bizkaitarrak euskararen batasunari buruz; eta, 1922an, batasunerako bere proposamena eman zuen argitara: Ensayo de la unificación de Dialectos Baskos.
|
2015
|
|
Eguneroko ohitura bihurtu zitzaion, eta, borroka eguna hurbildu ahala, behar handiagoa sentitzen zuen harekin egoteko. Kazetariari emandako erantzuna
|
zerabilen
buruan. Zein ote zen bere benetako ametsa?
|
|
Gure osabak ere, istripuaren egunean Juanitok bezala, Pioren kontakizuna
|
zerabilen
buruan. Arrainek ezin dutela lurrean korrika egin.
|
|
Deitu zioten eguna
|
zerabilen
buruan. Enpresan hogeita hemezortzi urte igaro ostean —gainbegirale moduan hamabost—, iltzeak jotzen eskaini zioten lana, lanaldi partzialean eta zegoenean bakarrik.
|
2017
|
|
...i, sumendiari salda goria bezala, borborka, baina liburuzaina lanean ikusita ohartu nintzen garuneko atal baten hipertrofian oinarritzen dela ofizio hori, gaixotasun bat dela nolanahi ere, eta, gaixotasun gehienek bezalaxe, gorabeherak zituela, beheraldiak gehiago goraldiak baino, bikote bizimodua baldintzatzeraino, gau batean sublimea izan baitzitekeen eta ezdeusa hurrengoan, segun eta zer eszena
|
zerabilen
buruan.
|
|
Musikaren historiako beste hamaika konexio bezala, aurrez batere deliberatu gabe gertatu zen bertsoa eta rockaren arteko lehen nahasketa hura. 70eko hamarkada hasieran, artean El Fuego taldeko bateria jotzailea zela, Daniel Landart adiskidearen bi poema musikatu zituen Anje Duhaldek, baina ordurako beste proiektu bat
|
zerabilen
buruan, Errobi. Egitasmo berria gogoan, Duhaldek abestietarako hitzak eskatu zizkion Landarti, eta honek zortziko nagusi eta txikian egin horietako batzuk.
|
2018
|
|
Forrest Bayard zen. Berak bestelako abokatutza eredu bat
|
zerabilen
buruan: bakezkoak egitea, elkarlana, duintasuna...
|
|
" Hori atzo; atzo bizirik zegoen...
|
zerabilen
buruan seme koitadua! Haurtxo txikia... hiru urterekin bakarrik... jaiotzatik heriotzara, bizitzatik ia ia pasatu gabe.
|
2019
|
|
oihu egingo zion beita biziari; alabaina, inguruan inor sumatuz gero, ez zuen ahoa zabalduko, ume bat bezain herabea baitzen. Hain herabea, ezen Jainkoak berak ere nekez jakingo zuen zer
|
zerabilen
buru barnean.
|
|
Mozkortuta baino gehiago, gaindituta. Ez dakit zer ote
|
zerabilen
buruan, ez baitzuen fitsik esaten. Ez galderarik egin, ez zehaztapenik eskatu, ez bere zorrotzean ateratzen zuen kezkarik agertu.
|
|
Ekaitza ez zen, halere, bere lanean kontzentratzea galarazten zion bakarra. Azken orduetan kezka bat
|
zerabilen
buruan. Bihotz hartuz, telefono finkoaren entzungailua hartu zuen.
|
|
Leirek ez zion erantzun. Begirada uretan iltzatuta, Amparok Bodeguillan egin zion ohartarazpena
|
zerabilen
buruan. Azken egunetan behin baino gehiagotan esan zioten Besaidetarrak arriskutsuak zirela.
|
|
Iñigo leihorantz biratu zen, eta kanpoko paisaian galdu zuen begirada. Ahorik ireki ez bazuen ere, Leirek erraz ulertu zuen zer
|
zerabilen
buruan garai batean ero moduan maitatu zuen gizon hark. Ez zuen ezagutzen Bilbo Iñigok baino gehiago maite zuen inor.
|
|
Ez gizonik zegoen alerik ere vendetta jaukitzeko. Amak, berak bakarrik, zahar gaixoak,
|
zerabilen
buruan zerarena...
|
|
Hemengo oharrek erakusten dute Lewis Henry Morgan-en Ancient Society [Antzinako gizartea] obrako idatziek, eta," batez ere, irokesei buruzko kontaketa xeheek"," historian benetan existitu zen gizarte libre baten aukera zehatzei buruzko ideia batzuk" eman zizkiotela Marxi" bere bizitzan lehen aldiz", bai eta harreman kapitalisten garapenaren mendeko ez zen bide iraultzaile baten aukerari buruzkoak ere. Rosemont ek dioenez, Marxek Morgan
|
zerabilen
buruan —errusiar iraultzaileekiko elkarrekikotasuneanErrusiarako baliagarria izango litzatekeen prozesu iraultzaile baten aukeraz hausnartu zuenean, eta zuzen zuzenean jabetza komunalerantz joko zuen prozesu bat irudikatu zuen, errusiar nekazarien komunetan oinarrituko zena, ez haien desagerpenean. Ikus Franklin Rosemont," Karl Marx and the Iroquois" 2009ko uztailaren 2an.
|
2020
|
|
Oinez zebilelarik, moluskoen maskortxoak desagertzen zirela konturatu zen, nahiz eta nork harrapatzen zituen ikusi ez. Deabrua bera ere horrelako toki batean bakarrik egoteko beldur izango zela ziur zegoen; baina berak beldurra gainditurik zuen eta, orain, heriotzaren idea
|
zerabilen
buruan.
|
|
Gero, beraren sorbaldaren gainetik, Txapuri ere bai lipar batean. Zer edo zer
|
zerabilen
buruan.
|
|
Bertizko eta ingurumarietako jendearen asmazioen arabera Lapurdiko hondartzetan ibiltzen ziren emakumeak ikusten omen zituen Zigak Aizkolegiko mendi tontorretik. Zer ote
|
zerabilen
buruan Zigak Aizkolegiko talaiako katalejotik munduari begira Dorotea emaztearen laguntasunik gabe bakardadean igarotako ordu luzeetan. Bere bizitzaren argamasa ziren ametsek Bidasoko uretan beheiti urtzean utzitako arrastoei jarraitzen ote zien?
|
|
Ez zekien zenbat denbora pasatu zuen han eserita. Marianneren familia
|
zerabilen
buruan, Marianne berarentzat onegia zelako ideia, eta baita Mariannek aurreko gauean esan ziona ere. Entzuna zien institutuko mutilei neskek batzuetan istorioak asmatzen dituztela arreta berenganatzeko, gauza txarrak gertatu zaizkiela eta horrelakoak esaten dituztela.
|
|
Wendyk beste aldera igarotzea
|
zerabilen
buruan: “Aliceren modukoa banintz, hori bai hori!
|
2021
|
|
Gernikako bonbardaketarekin taldea deseginda gelditu zen, baina Bilbo erortzear zela, 1937ko ekainean, batzeko prest agertu ziren kide guztiak bildu eta 50 dantzari, bi txistulari, pandero jotzailea eta albokaria Iparraldera bidean jarri zituen zizurkildarrak. Jaurlaritzaren laguntza deia zabaltzeko nazioarteko bira bat antolatzea
|
zerabilen
buruan, eta uztailaren 9an Santanderren ontzi bat hartuta batu zitzaien, hurrengo hilabeteetan Frantzian nahiz Belgikan hainbat emanaldi eskaintzeko (Parisen bakarrik Wagram entzunaretoan, Gaité Lyrique n, San Martin en, Chaillot en eta Nazioarteko Dantzen Artxibategian aritu ziren, besteak beste): " Euskal Herri errepublikanoak Europan eduki zituen kultur enbaxadarik eraginkorrena gertatu ziren[...]" (Lasa, 2008:
|
|
Harrituta nengoen neu ere, eta haur baten jakin mina nuen zer gertatu behar zuen ikusteko. Sarjentuak, ordea, eskarmentua emateko garaian Gaspar Ruiz menderatzeko izango zen zailtasuna
|
zerabilen
buruan.
|
2022
|
|
Bere testuan dioenez, Douglassek aspaldi
|
zerabilen
buruan Kubako euskal herritarrei buruzko ikerketa bat egitea, eta hala izan zuen Cecilia Arrozarena idazleak Txalaparta argitaletxearekin, 2003 urtean, argitaratutako El roble y la ceiba: Historia de los vascos en Cuba liburuaren berri.
|
|
Baina beste zerbait
|
zerabilen
buruan bueltaka: " Gizabanakoa ala komunitatea?
|
|
Nola, ordea? Asma dezaket zer
|
zerabilen
buruan, galde dezaket zenbat soldadu agurtu zuen eta zenbat galdu bere bizitzan, aita, senar zein senargai, neba, seme...?, baina galdera berriro bera da: nola kontatu?
|
2023
|
|
Aspaldidanik
|
zerabilen
buruan Vincentek pintoreen elkarte bat osatzeko ideia; gero eta garbiago zuen elkarte horren buruzagi artistikoa Gauguin-ek behar zuela izan; Gauguin eta Vincenten arteko harremana 1886ko udazkenean hasi zen; biek elkar miresten zuten. Theoren eta Vincenten artean Gauguin konbentzitu zuten eta Theok emandako diruari esker, Gauguin Arlesera etorri zen 1888ko urriaren 23an.
|
|
Denentzat errazagoa zen horrela, Ametsentzat izan ezik, lagun berriak topatu zituelako jada elkar ezagutzen zuten ikaskideengan. Ikastolako korridoreak pauso motelez zeharkatu bitartean, arratsaldeko futbol entrenamendua baino ez
|
zerabilen
buruan.
|