2015
|
|
–Esan nizuen hasieran, eta Jaunak berak ere badio, arrisku artean dabilena bertan galduko dela, eta gaztelu honetara sartzeko atea otoitza dela. Bada, zeruan sartuko garela uste izatea eta geure baitan sartu ez, geure buruak ezagutuz eta geure ezereza eta Jainkoari
|
zer
zor diogun kontuan hartuz eta askotan errukia eskatuz, zentzugabekeria da. Jaunak berak dio:
|
|
Inor ez da igoko nire Aitagana, nire bidez izan ezik; ez dakit horrela dioen, baietz uste dut; eta Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Bada, sekula begiratzen ez badiogu eta
|
zer
zor diogun ere eta zer heriotza igaro zuen gugatik gogoratzen ez badugu, ez dakit nola ezagut dezakegun ezta nola egin ditzakegun ere egintza haren zerbitzuan; izan ere, fedeak haiek gabe eta haiek Jesu Kristo gure onaren merezimenduen baliori lotu gabe, zer balio izan dezakete. Eta nork iratzarriko gaitu Jaun hau maitatzeko?
|
|
Beste batzuetan esan zidan gogora ekartzeko, beraren ohorearen kontra joatea ohoretzat izaten nuela zirudienekoa. Beste batzuetan, gogora ekartzeko
|
zer
zor nion; nik kolpe handiagoa ematen nionean, Hura mesedeak egiten izaten nuen. Hutsegiteak banituen, eta ez ziren gutxi, Haren Maiestateak aditzera ematen zizkidan moduaz badirudi guztiz deseginik geratzen naizela, eta hutsegite asko ditudanez gero, askotan izaten da.
|
|
Jainkoarena bada, ondorioetatik ezagutzen da, arimak argia duenean; izan ere, askotan esan dudan bezala, Jaunak ilunpean egotea nahi du eta ez ikustea argi hau, eta honela ez da harritzekoa ni bezalako bat beldur izatea, bere burua hain kaskar ikusirik. Orain baino gehiagotan ez zait gertatu zortzi egunez egotea, Jainkoari
|
zer
zor diodan jakin gabe eta jakiterik ere ez nuela izango dirudiela, eta mesedeen oroitzapenik gabe; arima, berriz, hain lelotua eta ez dakit zertan ezta nola jarria ere, ez pentsamendu txarretan, baina onetarako hain moldakaitz, non barre egiten bainuen neure buruaz eta atsegin zitzaidan ikustea arima baten ezereztasuna, Jainkoa harengan etengabe lanean ez denean. Argi ikusten du egoera honetan arima ez dagoela Hura gabe; ez dela batzuetan izaten ditudala esan dudan lan handietanbezala; baina egurra jarri eta bere aldetik ahal duentxoa egiten badu ere, garrik ez da pizten Jainko maitasunaren suan.
|
|
Bai ongi ezagutzen dituela hark zure handitasun eta errukia eta bere miseria! Hemen da egiaz desegitea eta zure handitasunak ezagutzea; hemen begiak gorantz jasotzen ez ausartzea; hemen haiek jasotzea Zuri
|
zer
zor dizun jakiteko; hemen zaletzen da Zeruko Erreginaz, eztitu zaitzan; hemen erregu egiten die Zuk deitu ondoren erori ziren Santuei, lagundu diezaioten; hemen ematen diozun guztia gehiegizkotzat jotzea, zapaltzen duen lurra ez duela merezi ikusten duelako; Sakramentuak hartzea; Jainkoak haietan ezarri zuen indarra ikusteak pizten dion fede bizia; Zu goratu beharra, gure zaurientzat halako senda... Harri eta zur gelditzen naiz horregatik.
|
|
Nire arima Jainkoaren mesede hain handi hau hartzera iritsi zenez gero, amaitu ziren nire gaitzak eta Jaunak sendotasuna eman zidan haietatik irten ahal izateko, eta ez zidan uzten arriskuetan eta gogoa barreiatu ohi zidan jendearekin egoten; jende harekin egon ezik, ordea, lagundu egiten baitzidan kalte egin ohi zidanak. Guztia zitzaidan Jainkoa hobeki ezagutu eta maitatzeko eta
|
zer
zor nion eta izan nintzenaz damutzeko bide.
|
|
Pentsa daitekeen bizimodurik neketsuenetakoa zen; izan ere, ez Jainkoaz gozatzen nuen, ez munduaz nuen pozik. Munduko poz artean nengoenean, Jainkoari
|
zer
zor nion gogoratzean, pena hartzen nuen; Jainkoarekin nintzenean, munduko zalekeriek egonezina sortzen zidaten. Hori hain gerra neketsua da, non ez baitakit nola sufritu ahal izan dudan hilabetean, gutxiago hainbeste urtetan.
|
|
–Lan egiteko eta sufritzeko, eta aurrean gertatzen denari ekiteko erabakia hartuz. Egia da, Jaunari
|
zer
zor diogun eta Hura nor den eta gu nor garen gogoan erabiltzetik arima borondatetsu bihurtzen dela eta irabazi handikoa dela, eta hasieretarako oso komenigarria; baina jakina, obedientzia eta lagun hurkoaren ona tartean ez direnean, esan nahi da. Bi gauza hauetako edozein gertatzen denean, denbora eskatzen dute guk Jainkoari emateko hain gogoko duguna, gure ustez Harekin bakarrean egotea eta ematen dizkigun dohainez gozatzea dena, alde batera uzteko.
|
|
12 Katalina Otalora anderearekin ongi bat egin beza eta saia bedi hari guztian atsegin ematen,
|
zer
zor zaion konturatzen baita; horregatik, ez du ongi ematen esker gaiztoak. Hark mojaren bati idazten badio, eman gutunak moja hari eta erantzun diezaiola.
|
|
Uste dut, fundaturik dauden etxerik hoberenetakoa eta deboziorik handienetakoa izango dela; izan ere, etxea Andre Mariaren ermita baten ondoan, herriko tokirik hoberenean, erosi genuen, herri osoak eta eskualdeak debozio handia erakusten dioten tokian, eta kapituluak baimena eman du eliza honetara ematen duen burdin sarea izan dezagun, eta hori gauza handitzat da. Guztia egin du gotzainak, esan ere ezin baitaiteke egin
|
zer
zor dion Ordena honek eta zein ardura handia jartzen duen haren gauzetan. Behar dugun ogia ere berak ematen digu.
|
|
7 Maria Acuña andereak ama prioreari idazten dio behin eta berriro barkamena eskatuz eta gehiago ezin zuela esanez, eta kontuak egiteko janaritan
|
zer
zor duen. Seniparteaz bera geratzekotan da, eta horretarako garaia baino lehen profesa egitea jartzen dute arrazoitzat.
|
|
3 Ez dago paper eta denbora gutxian esaterik,
|
zer
zor diogun prebendadunari eta zein gogoz hartzen duen guri mesede egitea. Azken batean, Palentziako gauza:
|
|
Oi, bai samina eman didala gutun honetan haren gauzarik ez esateak! Madrilera etorri omen da; hala esan didate, eta horregatik ez diot idazten, gogo bizia badut ere, baita ikusteko ere; baina harri eta zur geratuko litzateke
|
zer
zor diodan jakingo balu.
|