Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2000
‎ORAINGO kanpaina honetan arretaz jarraitu dut politikariek ziotena bi atal nagusi eta funtsezkotan, hots, hezkuntzan eta kulturan eta honen barruan sartuta, nahi baduzue, euskara eta egunotako euskararen erabilpen praktikoa. Beno, zer nahi duzue esatea. Penagarria, desastrosoa, negargurea eragiten duen kanpaina izan dela alde horretatik oraingo hau, esan dezaket.
‎Hariren baten esperantzarik ez da falta. Edozein modutan argi dute zer nahi duten: " Bere desagerpena kontuan hartu dadila, ez dadila ahaztu.
2001
‎Har dezagun kontuan, hamazazpi hemezortzi urterekin zer ikasi nahi duen erabakitzea oso zaila gertatzen zaiela ikasle gehienei. Besteak beste, ez dakitelako zer nahi duten edo nahi dutela uste duten hori zer nolakoa den benetan ez dakitelako eta, gainera, ikasketak amaitu eta gero zer irtenbide izango duten ere ez.
2002
‎Alde batetik ezagutzen naute pertsona bezala, ezagutzen gaituzte, eta naturaltasunez onartzen gaituzte; baina beste aldetik telebista eta komunikabideen eragina hor dago, eta gurekiko jendea nahastuta dagoela esango nuke: ez dakite gure" rolloa" nondik dabilen," los vascos" hauek zer nahi duten, iritzi faltsuak zabaltzen dira... Trantsizioko urteetan" vienen los vascos que nos van a quitar la tierra" zabaldu nahi izan zuten.
‎Horietatik 600ek beste batzar bat osatzen dute eta Udalbiltza beraiek direla diote. Ni ez naiz sartuko orain gatazkan beste biltzar batekin, guk argi dugu zer nahi dugun, zein den egoera eta gu gure bidea jorratzera goaz.
‎PP, PSE EE eta Batasunaren gogoeta ekarri lukete emaitza haiek. Gizarteak zer nahi duen ikusi behar dute: herrigintzari bai, bakeari bai, eta herri bezala gure eskubideak onartzeari ere bai.
‎Euskal nazio berri bat eraikitzeko eginahalak huts egin duela eta izan daiteke Nafarroaren erresuma historikoa hartu eta hartan oinarrituz lortzeko saio bat. Baina arazoa da gaur eta hemen herritarrek zer nahi duten. Gure ideien etsaiek esango dizute berdin zaiela Sabino Arana erreibindikatzen baduzu edo Nafarroako Erresuma edo Kanpion eta abarren Euskara Elkartea.
2003
‎«Orain Floren Aoiz ere bai? Baina zer nahi dute?».
‎Zirrikitua ere ekimenean dago. Pixkana bada ere, euskaldunok jarraitu behar dugu ikasten, sortzen, pentsatzen, saiatzen, denontzako etorkizun hobea diseinatzen… eta gure burua aztertzen, zer nahi dugun batzuk eta besteek, nola errealitate bihurtu, zer akats egin ditugun… Mendeetan zehar egindako lanez, ur tantoek haitzak zulatzen baitituzte.
‎Ikusi behar haiek zer nahi duten eta zer eskaintzen duten, beraiek erabaki dute gobernua norekin osatu. Ikusiko dugu nazio ikuspegitik CiUk Esquerra moduko alderdi independentista batekin itun egoki bat egiteko adinako ausardiarik duen; eta ikusiko dugu PSCk Esquerra moduko alderdi ezkertiar batek eskatuko dizkion baldintzen gainean ituna egiteko adina ausardiarik duen.
‎Eta horrela pentsatzen dudanean, ez dut asmatzen inoiz. Ez dakit jendeak zer nahi duen.
2004
‎Bila ditzagun argudio onenak, ez errazenak. Has gaitezen geure buruei galdatzetik zer nahi dugun, nora goazen, zein den gure helburua, zertarako nahi dugun euskara, zer nolako gizartea dugun amets.
‎Bidez bide, badirudi PPk PSOEk baino argiago ikusten duela zer nahi duen.
‎PSOEren planteamenduak PPrenak bezain argiak dira. Guk badakigu zer nahi dugun, baina gure alderdia ez da lerro edota pentsamendu bakarrekoa. Gure alderdia PP baino askoz anitzagoa da.
2005
‎Zopa jaterakoan, letrekin izenak osatzeko ohitura hartu zuen neskato horrek. Eta hara nondik halako batean bere platereko letrak ea zer nahi zuen galdezka hasi zitzaizkion. Kasualitatea ote zen?
‎Gero, ate zahar batzuk zituen Bolina hark, dena ilun... Bazkaltzen hasi eta" zer nahi duzu, Amaia?". Aitaren familiak ez ninduen ezagutzen, ez zekien nolakoa nintzen.
‎Ni sekula ez naiz izan argala, beti mardula, eta jaten ere ona. Eta," zer nahi duzu ba, Amaia?", eta nik," ez dakit ba, tia, zeozer, zeuk nahi duzuna!". Eta, lehenengo, arrain zopa!
‎Bai, baina zer nahi duzu. Guk badugu horrelako amets bat, erraten ditugunak egitea, hitza hitz dela guretzat.
‎Euskaltzainburu izanez ere beti erraten nuen «ez da euskaltzainburua mintzo, Jean Haritschelar mintzo da. Bakoitza bere buruaren jabe da, eta ni frantses herritarra bainaiz, bozkatzen dut, baina Haritschelarrek erraten du zer nahi duen, eta ez euskaltzainburuak». Beraz, nik Mitteranden alde eman dut boza; baina Mitterrandek bere hitza jan zuelarik lehenbiziko itzulian ez zuen ukan ene boza, aldiz Chiracen kontra zelarik hautaketa egin behar zen, eta nik ez dut erran nahi Mitterranden alde bozkatu nuela, baina Chiracen aurka bai.
‎Ezker abertzaleak zer nahi duen badakigu. Nik uste dut bakea nahi duela, baina baldintza zehatz batzuetan, prezio politiko zehatz batekin eta bera protagonista den prozesu baten bitartez.
2006
‎Batasuneko BECeko ekitaldia hizpide: epaileek ebatzi behar dutela esango didazu, baina zuk zeuk zer nahi duzu erabakitzea?
‎Lankuk zer behar detektatu ditu merkatuan? Bertsozaleak gugandik zer nahi duen detektatu behar dugu. Eta bere nahi horren aurrean guk zer eman nahi dugun ikusi, zeren noski, batzutan gizarteak nahi duelako ematea ez da interesgarria.
‎Eta han bizi dira, oherik gabe, lurraren gainean, kafe pixka batekin, jakin ez bihar zer izango den. Eta hala ere umeek, gose izan arren, zer nahi dute. Boligrafoa!
‎Hori da, hain zuzen, demokrazia ororen esentzia; gatazka sozial ezberdinei konponbideak bilatzeko, negoziaziorako eta elkarrizketarako gonbidapen iraunkor baten konstatazioa. Etengabeko metamorfosiaren beharrizana errealitate demokratiko ororen parte da; egoera berrietara moldatu beharra dago eta, jakina, ezinbestekoa da iritzi guztien gainetik herriaren jabe direnei galdetzea zer nahi duten: herritarrei, hain zuzen.
‎Gaur egun badirudi neskek garbiago dutela zer nahi duten; mutil asko galduago dabil, noraezean bezala, gidoia galdu eta testua oroitu ezinik legez...
‎Zergatik jokatu horrela? Enpresak zer nahi du, lanuzteak denbora gehiagoan jarraitzea, azkenik, ordura arte ukatutakoa eta lanuztearen zergatia izandakoa orduan eskaintzeko. Enpresa publikoak, kasu honetan Eusko Jaurlaritzak, enpresa pribatuari eredua eman behar lioke:
‎Esango dit irakurleak aspaldiko kantuez eta kantugileez ari naizela hemen, eta badirela erruz izan ere gaur egun horien antzeko edo are kantari hobeak. Beharbada, berrogeien krisian bete betean ni antzinako elurren xerka nenbilelarik, hala atera zait, baina Imanolen boz zur epelekoa bozgorailuetatik entzutean aspaldi ez nuen Durangoko bozgorailuetatik Imanolen boza entzuten, esan dut?, antzinako elurren nostalgiak jo nau bete betean, eta, zer nahi duzue, begiak bete zaizkit.
‎Eta nik uste dut momentu honetan horra iristen ari garela, eta orain, pentsatzen jarri behar dugu: «Hau lortu dugu, ongi da, berriro balantzari desorekara eragin aurretik, jar gaitezen eta pentsa dezagun zer nahi dugun guretzat».
2007
‎Horixe Barkoxe. Kuba, badakizu, kristolako argitasuna, Karibe, tropikoa... zer nahi duzu?! Gainera, euskaldun zenbait bildu gara, batzuk besteekin harremanetan egoten garenak eta elkarri laguntzen diogunak.
‎Hara non 1886 urtean iritsi diren bere herrira pailazo musikal hauek eta Onofrek soka bakarreko erratzaren txelo barregarria agerpena egiten duen. Pau gazteak bat batean ikusi du zer nahi duen. Hurrengo egunean aitari eskatu tresna horren antzeko zerbait egitea, aitak burutu eta hortxe abiatu zen mundu osoa emozioz betetzera eramango zuen ibilbidea.
‎Lan hau xehetasun txikiz beteta dago. Emanaldiez ere hitz egiten dugu noski, ea zergatik etorri diren ikusleak, edo zergatik uste genuen ikusle asko etorriko zela eta ez den hala izan, zer nahi duten ikusleek...
‎Eta zer nahi dute ikusleek?
‎Beraz, beste zer edo zer eskaini behar du. Dena dela, ikusleek ez dakite zer nahi duten; ustekabeak nahi dituzte. Eta nolabait elika ditzatela, emozioak azalera atera diezazkietela, berdin poza zein negarra, edo bi horien artean dagoen besteren bat.
‎Baina ikusleek ez dakite hori. Esan bezala, ez dakite zer nahi duten, baina ikusi ahala ezagutu egiten dute.
‎Erabakitzen badute aldaketaren prozesua martxan jartzea, Nafarroa datozen hauteskundeen ardatz izango da, eta PPren presio handia izango dute. Kontua da bere boto emaileek zer nahi duten: Gobernuan sartzea edo oposiziotik bide egitea datozen hauteskundeen zain.
2008
‎Betiko galderarekin segitzen dugu: zer nahi dugu nazio bezala. Errazera jotzen dugu.
‎Aurrera egiteko ibilbide neketsu, luze eta zail hauetan, gu leku edo akordio batera iristen ginenerako, aspaldi iritsiak, bertsolariak irten berriak ziren dagoeneko, beste helburu baten atzetik. Eta horrek, zer nahi duzue, inbidia ematen du. Subijana Etxeak inbidia ematen du, herri honetan ezkontezinak diren osagaiak ezkontzen dituelako.
2009
‎Baita etsigarria ere! Elkarrizketatzaile batek" zer nahi duzu galdetzea?" edo" zuk zer jotzen duzu?" galdetzen dizunean...
‎Iparraldean berezko instituzioaren eskaera atxiki behar dugu. Txostena publikoa eginen denerako abertzaleok argitu behar dugu zuzen zer nahi dugun estrategia komuna lantzeko. Momentuz, Balladur txostena bozkatu arte, funtsezkoa da mezuak ez nahastea.
‎Alegia, izan daitekeela 3567 urteko istorio bat, bere espazio ontzi eta robot supergaratuekin, baina baita 1611koa, edo 2009koa. Biolentzia eszena ugari daude komikian baina, zer nahi duzue esatea, ez dira desatseginak. Areago, odol jarioek ukitu komikoa" umore beltza" ere dei geniezaioke dute.
‎Liburuaren kontrazalean Kutxaren eslogana dakar Luis Garderen azken poema liburuak, Irun Hiriko Literatur Sarietako aurtengo irabazlearen lanak. " Zer nahi duzu bihar?" galdetu ordez" zer nahi duzu atzo?" galdetu behar genuke behar bada, saudadearen bidetik. Atzera begira idatzitako liburu kriptikoa da Unplugged, arean malenkoniatsua, baina ez tristea.
‎40 urte plazaz plaza ibili eta gero zer nahi duzu ba. Sexualki ere batzuentzat narraskeria izan litekeena normal normala iruditzen zait honezkero.
‎Eta zuk poema horiek argitaratuta zer nahi duzu, beldur hori adieraztea. Salatzea?
2010
‎Heldutasun handiz daramagu, baina zer nahi duzu, gobernatzen baino ohituago daude oposizio merkea egiten.
‎Arazo larria da. Ez dut uste defini dezakegunik zer nahi dugun [azken hiru hitzak mahaian kolpe txiki banarekin lagundu ditu]; posizio negatiboa da funtsean. Uste dut garai arraroan bizi garela.
‎Hala, 16 urtetik gorako gazteentzat egindako agerkaria beraien gogoko gaiak jorratzen saiatzen da. Alberto Irazu Gaztezuloko zuzendari ohiak, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketetan, udaberrian, kontatu zuen nola aldizkaria sortzerakoan gazteei beraiei galdetu zieten zer nahi zuten irakurri. Handik atera ziren" hamar mandamenduak", alegia, sexua, literatura, zinea, Internet, teknologia berriak, telebista, albiste bitxiak, gaua, nazioartea eta umorea.
2011
‎Orain arte bezala, egunaren %20an edo euskaraz aritzeko aukera bazuten, aukera hori zer edo zer gehiago izatea lortu nahi dugu. Nagusiak egiten direnean beraiek erabakiko dute zer nahi duten egin".
‎Bestela ere autoreari hutsaren hurrena iristen zaiola. Horri, SGAEn etekinen banaketa ilegala darabiltela, kontu argirik ez daukatela, auditoriak ukatzen dituztela, eta beren buruzagientzat erretirorako hilean 20.000 euroko pentsioak uzten dituztela gehitzen badiozu, zer nahi duzu esatea. Nigatik segi dezatela negarrez malko hustu arte.
‎Hori izaten da gure galdera: zer nahi duzu. Eta erantzunak tripetakoa izan behar du, erantzun emozionala.
‎" Ez gara besteak bezalakoak" ohartzeko eskatzen dizutenean, badaezpada galdetu zer nahi duten. Zure jardunak" desberdina" izan behar duela esaten dizutenean, agian zeharka esaten ari zaizkizu jarduna eraginkorra, ona, adostua, etorkizunekoa... izatea ez dela" desberdina" izatea bezain inportantea.
‎Estratega politiko ona ere bada. Politikan sartu zenetik oso garbi eduki du zer nahi zuen eta nola egin nahi zuen aurrera. Batzuen alde eta besteen aurka agintzen du, bereen alde eta besteen aurka.
2012
‎Berdeekin, besteak beste, aztertu eta erabaki behar dugu zer nahi dugun. Tren bat etengabe dabilena, errotazioan, linea esklusibo bat behar dugu?
‎Arantzazuko fraidearena datorkit gogora: baserriko etxekoandreak afaria eskaini zion," zer nahi duzu, arrautza parea ala txuleta?";" etxekoandre, biak zergatik ez?". Biak… eta hirugarrena ere hor dago eta behar besteko garrantzirik ez zaiola ematen iruditzen zait.
2013
‎Kexu da musika taldeek askotan zer nahi duten ez dakitelako. Horren erakusle da inoiz argitaratu ez diren disko azal batzuk ere batu dituela.
2014
‎Ez dirudi, hala ere, inongo zalantzarik dagoenik populazio krimearraren gehiengoak zer nahi duen, hau da, haientzat ama Errusia denarekin bat egitea. Krimeako Legebiltzar autonomoak antolatutako kontsultaren datu ofizialen arabera, bozka eskubidea duten herritarren %87, 71k parte hartu du erreferendumean eta %96, 6 Ukrainatik banatzearen alde agertu da.
‎Hala ere, euskaldun askok ikasten ari direnekin duten pazientzia faltaz kexu da Larrayoz. Bera oinarrizko kontuetan ongi moldatzen dela dio, jendea agurtu, zer nahi duen galdetu, kobratu eta abar. " Baina elkarrizketa hasi eta apur bat kostatzen zaidala ikusten duten bezain pronto hizkuntzaz aldatzen dute".
‎Ahalik eta ahulen luke Estatuak. Norberak erabaki behar du zer nahi duen eta Estatuak bakean utzi behar gaitu merkatu librean". Thatcher agintera iritsi arteko egoera balitz, Hunterrek bere irabazien %98 Estatuari pagatu zion zergatan; gaur egun %45 eta gainera karitatea zergetan salbuetsita dago.
‎Sant Jaume plazatik gertu dago garaiari desafio egiten dion kastako kafetegia, marmolezko mahaiekin. Alkandora zuriz jantzitako kamareroak gomazko" L" ak ahoskatzen ditu zer nahi dugun galdetzean. Han topatu dugu Enric Rimbau.
‎EH Bilduren helburuak zein diren entzuten ditugu, nik neuk horiek ere esan ditzaket. Orain eta hemen, zer nahi dugun esatea bezain garrantzitsua da nola lortu nahi dugun esatea. Espainiako Estatuan bizi garenontzat, abertzale garenontzat, hemen zein Katalunian, galderaren eduki zehatza eta garbia daukatenek ere, horiek ere nola egin galdetzen digute.
2015
‎Eta badakit lehenik departamendukoak direla, baina zer nahi duzue esatea: Matalasen bizitza eta mirariak baino, Ibañetako patriotismoaz bestera, puskaz gehiago gozatu dut udal hauteskundeen itzulian ari den Herriko bozak honekin.
‎Jendeak euskal estatua aldarrikatzen duenean zer nahi du, bestelako estatu bat ala" frantses" edo" espainiar" jartzen duen lekuan" euskal" ageri den estatu bat?
‎Zuk dakizuna da bahituta zaudela eta horrelako tokietan bahiketak luze jotzeaz gain gehienetan ez direla ondo bukatzen. Nortzuk diren eta zer nahi duten jakiten duzunean larritu egiten zara, dena bukatu dela pasatzen zaizu burutik, arrisku bat ez duzula behar bezala baloratu, aurreregi joan zarela. Zorionez, ordea, azkar eta ondo bukatu zen gurea.
‎Bere kantuetan zerbait berezia antzematen da. Taldeak argi dauka zer nahi duen eta nola egin, eta ganoraz egiten du.
‎Estrategia zirikatzaileak pentsatu behar ditugu eta badiot, feminismoa beti da probokatzailea, baina egiaz zer nahi dugun pentsatu behar dugu, beldurra aldez aldatzea. Nik ez, nik lotsa nahi dut aldez aldatzea.
2016
‎Baztan baitan, Baztan izan ginen, Miguel Sanchez Ostiz hemendik aurrera MSO elkarrizketatzen. Barka topikokeria, baina zer nahi duzue, hala izan zen. Zehatzago, Arraiozen, bertan bizi baita azken garaiotan idazle iruindarra.
‎Guztiek izan zuten inflexio puntu bat bizitzan; etxetik kanpo egiten zuten lan, eta egun batean naturatik gertuago sentitzeko, ogibidea aldatzea erabaki zuten. " Orain guk markatzen dugu zer nahi dugun, noraino heldu nahi dugun", dio Lazkanok. Gustura daude bi bikoteak:
‎klima aldaketa, bereizkeria, bakea eta gerra, heriotza zigorra, LGTB aldarrikapenak... Ez dakite zer nahi duten ere", zioten. Nahaspila irudikatu nahi zuten horien diskurtsoaren ahulezia nabarmentzeko, baina manifestariek lotutako kontuak direla ikusten dutelako kezkatzen dira hainbeste gairengatik, hain zuzen ere.
‎Hartu parte: zer nahi duzu, farola gorria ala berdea?
‎Argi dago gobernuak LGTBI kolektiboarekin izan duen jarrera gertukoa izan dela. Historikoak diren aldarrikapenak azaldu dizkiegu eta orain arte egin ditugun prozesu politikoak kontuan hartu dituzte; baina garrantzitsuena zera da, zer nahi dugun adierazteko aukera eman digutela. Orain arte sexu aniztasunaren bisibilizazioa kolektibook egin behar izan dugu eta administrazioaren papera tolerantzia pasiboa izan da.
‎Lelokeriez ari gara, zapia jantzi ala ez, debekatu ala ez, ikaragarria iruditzen zait. Emakumeari utzi behar zaio berak erabaki dezan zer nahi duen eta zer ez. Munduan ehunka erlijio eta sinesmen daude, errespetatu behar dira.
2017
‎Ados, ez da kontzertu areto bat, jauregi baten patio handi sabai altuduna baizik. Ez zen eraiki propio horretarako; baina zer nahi duzue esatea, niri gustatu zitzaidan: ematen zion halako oihartzun bat, cello gitarra ahots konbinazioari on egiten ziona.
‎Arangurenek azaldu digunez, Europan laborantzak duen egoerari garrantzia emango zaio biltzarrean. " Europan orain arte kapitalismo sozialagoa, edo berdeagoa, izan da, eta orain kapitalismo hori basago bihurtu da; jendea konturatzen ari da sozialdemokraziak ez duela argi definituta zer nahi duen kontinenterako". Ez da etxekoontzako gaia bakarrik; Europaren ahotsak berebiziko eragina du mundu osoko nekazaritza politiketan, bai erakunde publikoen bai bertako enpresa transnazionalen bitartez.
‎Hortaz, guraso anitz abiatu dira eskola eredu berri bila, publikotik aterata. " Hauxe da gure aukera!", pentsatu zuten kaxubiarrek," pentsa dezagun zer dugun eta zer nahi dugun". Kanadako eredua, Europa iparraldeko herrialdeetakoak, ikastolak… pixka bat eskura zituztenak aztertu zituzten.
‎Atzerriko telesailak telebista konbentzionalean ikusteko aroa itzaltzen ari da. Baina zer nahi duzue esatea, orain arte kudeatu diren bezala kudeatzeko, ez zait hain albiste txarra iruditzen.
‎Aukeratu behar dugu: zer nahi dugu, oso argiak diren ikertzaile gutxi batzuk, edo denetariko ugari?
2018
‎Guk ez dugu ahazten zer nahi dugun, hau da, gero eta autonomoagoak izatea. Abertzaleen asmoa hori da.
‎Bizitza erdia? Flipatuta nago, zer nahi duzu esatea.
‎" Konfiantza horren bila etorri gara", dio Unsainek. " Berak badaki zer nahi dugun, eta esku hartzen uzten diogu". Bere gitarrak, pedalerak eta anpliak erabili dituzte grabatzeko:
‎Kasu hauetako batzuk zigortu ditu jada justiziak Espainiako Estatuan, argudiatuz bankuen botere abusua egon zela, bezeroak ez zituelako kontrolatzen oso gaitzak diren mailegu molde hauek. " Baina hori ez zen Nafarroako Gobernuaren kasua dio Boschek, beraz zer nahi zuen Mirandak, Gobernua kaltetzea CANen mesedetan?".
2019
‎Baina ez multzo horrek bakarrik, erdiguneko kokapenak alde guztietatik bozak harrapatzeko beta ematen baitio, esker/ eskuin, aberri/ patria. Herri ikuspegi batetik, zer nahi duzue esatea, hobe Alderdi Popularrak ordezkaritza politikoa galtzea eta epe luzera identitateen bilbaduran ere inpaktua izatea. Egia da, EAJ dela hauteskunde zioen arabera mugitzen den alderdi horietako bat, eta sektore espainolista horretatik gizentzeak posizio subiranistetatik urrundu dezakeela.
‎Ulertzen dut, eta horregatik ez gara joaten bezeroen atzetik. Dendariak psikologoa ere izan behar du eta begiratu pertsona bakoitzak zer nahi duen. Bezeroak laguntza behar badu eskatuko dizu, baina lasai sartzen bada gauzak patxadaz ikustera, utzi begiratzen eta gozatzen.
2020
‎Nerabe garaiko irakurketa ia erabat ahaztuta, Irungo karrika nagusiko 16.enean eskuratu nuen Irene Aldasororen itzulpen bikaina den Gailur ekaiztsuak. Bereziki inspiratuta ez nengoen egun batean izan zen, zerbait nahi baina zehazki zer nahi duzun ez dakizun egun horietako batean. Irribarre egin zidan Yleniak," liburu hori erosten bukatzeko behar izan duzu ordubete?" esan nahi izan balit bezala," zergatik uste duzu jarri diodala izen hau nire liburu dendari?"; baina esan, egiaz," aukeraketa ona egin duzu" esan zidan, egonarririk galdu gabe.
‎Talde oso aktiboa eta inplikatua gara. Kuriosoa da Eusko Jaurlaritza bera etorri dela gugana, zer nahi dugun galdezka". Hala ere," interes, borondate eta gaitasunik gabe" aurkitu ditu instituzioak.
‎Leonek ere hartu behar izan zuen hegazkina, istriputik urte batera. Beldur ote zen galdetu eta" dudarik gabe, baina zer nahi duzu...". Ñabardura ttipi bat egin nahian, ondokoa gehitzen du irriz Maitek:
2021
‎" Nire bikotearekin ez dugu lehiarik ea nor den gizonago, edo ezer erakutsi beharrik. Eta aparteko harreman sexualetan, aurrez oso zehaztua eta adostua dugu bakoitzak zer nahi duen". Nahi eta adosten dituen praktiketatik, inor penetratzearena ez dago lehentasunen artean.
‎Espazio Lunarreko kideek ondorengo kezka plazaratu dute: " Neke emozionala eta ziurgabetasuna denboran luzatzen badira, beldur gara hori gizartean normalizatuko ote den, hau da, depresioa, antsietate orokorra, itotze sentsazioa, zer nahi dugun pentsatzerik ez izatea eta halakoak bizitzeko modutzat hartzea".
‎Eta, badakit, pasatzen gara umoreaz hitz egitetik depresioaz hitz egitera. Baina, zer nahi duzue, ez naiz ni, da bizitza. Gainera, depresioaz ere barre egin daiteke, Lugildek bere jardunean, tarteka, zorigaitzaren erdian, erakusten digun bezala.
2022
‎Jakin badakigun moduan, borrokak, alderdiak eta sindikatuak sektore publikoko klase ertainez josita daude, errepresentatzen omen duten profiletik oso urrun. Hortaz, harrigarria iruditzen zait ezkerrak halako mesfidantza agertu izana, zeren, azken batean, zer nahi dugu, ezkerra presente egon dadila soilik irakasleen, ikasleen eta sektore publikoko langileen manifestaldietan, alegia, lanbide gutxi asko babestuen eta kapital kultural handikoen aldarrikapenetan. Kasu horretan, gutxiengo izatera kondenatuta dago ezkerra.
2023
‎Batzar konstituziogile bat nahi dugu, esan ahal izateko zer nahi dugun gure herriarentzat. Nahikoa da!
‎Mundu fisikoaren eta emozionalaren irakurketa zein lanketa nahastu egingo dira eta hainbat aurkikuntza egingo dute esparru bietan. Gu nor eta zer den galdetzen dute lerroartean, zer nahi dugun eta zertan ari garen.
‎Horrek bikien harridura sortarazten du, baina berehala iristen da zalgurdi batean Mari Gonagarri kikak jasotzera eta opariak egitera(" Gona eta garrez, ni beti gorri, Eguzki ala euri, ni beti ongi! Kikak jaso eta hortzak opari, zer nahi duzun hura ekarri!"). Mari Gonagorriren etxera doaz ahizpak eta han ezagutuko dute honen mundu magikoa; nahien lurraldea, nahien errota… baita nahi bakoitzari dagokion kemen bonba ere.
‎Hori zehaztea da kontua. Ondoren, zertan ari diren eta zer nahi duten ikusi behar dute. Baina hori beranduago etorri litzateke.
‎Baina zarata nahi al dugu? Galdetu dugu zer nahi dugun?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia