Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎– Eta zer nahi duzu. Berorika egitea?
‎" Zure on beharrez da", saiatu zen amatxi. " Badakit zer nahi duzuen", esan zuen aitatxik; ez zuen prezisatu: arrotz baten aurrean (aldika, hala baitzen Xan, nahiz aldika etxekotzat ibili) ezin aipatuzko hitzak zirela ulertzera emanez.
‎" Bai"; Xan zutitu egin zen;" barkatu pixka bat itxoinarazi badizut", esan zuen Garik," sabaian itaxur batzuk atera dira ta... Eta, zer nahi zenuen edo...?". Xanek, diskretuki:
‎Bestean mendi arropekin jantzitako gizon mustur ilun, sendo, burusoil bat bakarrik zegoen. Haren mahaira eurak iritsitakoan hura, zer nahi zuten galdetu eta, bera eskearekin barrara zihoala, Iharrak Xani: " Ezagutzen al duk?"; Xanek ezetz, eta:
2001
‎Oraindik ez baduzu ulertu gu nor garen, ez dakit honezkero, nik edozein azalpen emanik ere, ulertuko zenuen. Bakeaz eta odolaz diozunaz, zer nahi duzu erantzutea. Populuak odolaren hizkuntza baizik ez du ulertzen.
‎Gauza gutxi. Egia esan, kanona irekitzeko ahalegina... zer nahi duzue esatea, nik...
2003
‎Erabaki okerra izan zela halako etxe handia eta urruna erosi izana. Bai, bazekiela berak eskatuta hartu zutela erabakia, baina, zer nahi duzu, Damian, gezurra esaten hastea. Hobe zutela hura saldu eta etxebizitza bat hartzea Donostiako zentro aldean.
‎Nola jokatu erabakitzeko, argiren bat aurkituko zuelakoan. Bere buruak, behingoagatik, benetan zer nahi zuen erakutsiko ziolakoan.
‎Bera lasai bizi dela eta beldur diola bestelako harremanetan sartzeari. Baietz, ulertzen duela bere ikuspegia eta nahia, baina, zer nahi duzu esatea, halakoxea naiz ni. Ez dut estropezurik nahi.
‎–Halaxe duk, bai. Baina zer nahi duk? –barrea bareturik esan nion– Hortxe daukak, eskutitzean, Falangearen definizioa –eta solemne jarraitu nuen– Falange, abnegazio handiz eta sentimendu onen aldekoa zen gazteriaz beterik jaio zen partidua da; baina era berean Falange justizia hotz eta motz egiteko ere sortu zen; hala bada, ni orain ordezkari nauten Juezen aldetik, berori zigortu edo errugabe aitortu behar duten Juezen aldetik, inongo bidegabekeriarik izango denik ez du zertan uste izan behar berorrek.
2004
‎Amaren marmarrari, zer nahi zuen berehala igarririk, ez adituarena egin zion. Azkenean konkor gogor bat nabaritu zuen galtzaren ehun finean.
‎Pentsatzen dut zein izango den... Aber zer nahi duen, ireki ezazu... Zaude, ekarri Mixi; ez zaio gustatzen korbatako jendea."
‎Aupa, Bela." Axperi: " Hik zer nahi duk. Neri ateraidan:
2005
‎Gizonak ez du txandarik eskatu. Okinak zer nahi duen noiz galdetuko zain dago, besterik gabe. Haren begirada bilatu du.
‎Hiltzear egon duk, azkenean. Prezioa hori baduk, nahiago diat nagoentxoan egon, zer nahi duk esatea.
‎Baina zer nahi duzu, bada, zientzialariak, artistak bezala, beti izan behar du Hego haize moduko bat buruan sartuta. Koska bat.
‎Eta zer nahi duzu, bada. Arruti bezalako gizonak oso zentzugabeak izaten dira bizimoduaren gainerako kontu arrunt guztietan.
‎Ba, gero soka bat samatik pasa eta autoari lotuta ibili zuten hara eta hona arrastaka, eskarmentu gisa. Leku guztietan dago erraz asaldatzen den jendea, zer nahi duzu.
2006
‎Nahi izan behar dena nahita ere ezin nahi izanaren nahigabea datorren arte. Eta orduan, zer nahi duzue?
‎– Baina zer nahi duk. Honekin arazoak baino ez dituk topatuko... –diotso Agirrek harro plantak egiten ahaleginduz– Arazoak beti, hemen eta han...
‎– Suso daukak zain. Ez zidak zer nahi duen esan, baina...
‎– Ederto, zer nahi duzue?
‎– Kaka zahar hori Vargasi aurpegiratzea? Jainkoarren, zer nahi duzu, bada, Lucho Vargasek ni eta nire karrera politikoa betiko hondatzea?
‎– Baietz esan!? Baina zuk zer nahi duzu, lanetik bota nazaten, edo zer!
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...o luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎Bai, bizitza asko luzatu dela esango dute, pentsatu zuen, baina nik ez nuke nahi aitona bezala bukatu, horretarako nahiago hilik. Baina gero pentsatu zuen ezen, bost edo sei urte ez zirela, aitona oraindik zer edo zertarako gauza zenean, berak ere horixe esaten zuela; eta orain aldiz, miseriak miseria, ez zirudiela hil egin nahi zuenik, bere borondatearen hain agerpen eskasa egiten zuen agure batek benetan zer nahi zuen jakitea biziki zaila zen arren. Pilotatxoak frijitzen bukatu zuen.
‎Debbiek zer nahi dugun galdetu eta, garagardoak denontzat. Horretarako ez dago eragozpenik, barra bi dira eta.
2007
‎Ikaragarria da hori gero, ematen du haragi bizitan dagoen arrakala ez dela sekula mamituko, odol jario horrexen minberak jango zaituela, zeugandik aldendu ezinda, baina, zer nahi duzu, urteen poderioa bezalakorik ez dago munduan zaurien sendatzeko. Orbainak hor dira, ez da zalantzarik, ez dira aise desagertzen.
‎Abegi SA paradisu bat ez dela badakigun arren, inor ez da iritsi beste norbaiti txosten bat ezabatzera, eta gero, gainera, beste txosten bat lapurtzera. Zuk esaten duzu zuri ere egin dizutela, baina, zer nahi duzu esatea, kosta egiten zaigu zure bertsioa sinestea.
‎– Lanera bueltatu beharra daukat. Bestela, entzun ditut ingurukoen esamesak eta, zer nahi duzu esatea, nahikoa izan dugu orain artekoarekin –zeharka begiratu dio senarrari– Lanetik irtendakoan egongo gara lasaiago. Zuzenean etorriko naiz etxera.
‎Nik ezin zienat hainbeste ordaindu, eta oraingoz denok zulo honetan sartuta jarraitu dinagu... Orain damutu egiten naun Marisa purtzil horren etxea bere garaian ez erosi izanaz, baina zer nahi dun esatea, beti iritsi izan gintunan justu hilabete bukaerara, eta Manuel hil zitzaidanetik zer esanik ez, eta eskerrak alokairu zahar merke horietakoa zela.
‎Egongelatik sukaldera joan naiz zuzenean, etxeko arropak jantzi gabe, afaria prestatzeko asmoz. Pedro harritu egin da, beti galdetzen diodalako zer nahi duen, nahiz eta badakidan ez duela gurekin afalduko. Ez du ia jaten.
‎Gure irudikoa zen Ines: ez zekien zer nahi zuen eta duda salbagarrian bermatzen zitzaion ele sail maitagarria.
‎Zerbitzari bat hurbildu zitzaien zer nahi zuten galdezka. Irratia piztu aitzin eskatu zuten arren, oraino zain zeudela erran zion Migelek.
‎– Ez dakit zer nahi dugun, baina topatuko duzu, Ana, ziur naiz.
2008
‎baina zer nahi duzu ba
2010
‎Ez daki zuk zer nahi duzun
2011
‎– Fusibleak fundituko zituan, zer nahi duk. Hainbesteko arriskua al dik hire tupeak, Elvis?
‎Iruditzen zaidak jende askok irakurtzen dituen liburuen ostentazioa egiten duela, beste batzuek Marbellan dituzten yateen ostentazioa egiten duten bezala... Burgesen azturak iruditzen zaizkidak biak, zer nahi duk esatea. Ez irakurtzea, baizik eta irakurritakoaren ostentazioa.
‎– Erabaki dute jaun andreek zer nahi duten?
2012
‎enpresari buruz dakizun guztia. Kontua da zuk zer nahi duzun, ipurdia bistan gelditzea hainbeste estimatzen dituzun lankideen aurrean edo benetan dakizun guztia niri kontatzea.
‎Estreinakoan ia arrotz egin zaio, baina segituan sartu da paperean, begiak kliskatuz, irribarre erdiarekin, edalontzi handia eskuan, G Star eta Diesel en babesa. ...henengoak kopeta zimurtu dio ospa egiteko eskatu aurretik, bigarrenak patxadaz azaldu du bere zakilaren luzera eta burmuinaren tamaina alderatzen dituen galdera, eta hirugarrenak gustura hartu du; Josuk beste kontu pare bat esan dizkio, bere errepertoriokoak guztiak ere, neskak ez du alde egiteko asmorik, izena aitortu dio, baita beste zer edo zer azaldu ere, eta Josuri iritsi zaio neskari edateko zer nahi duen galdetzeko ordua. Elkarrekin doaz barrara.
‎– Mintza gaitezen klarki: zer nahi duzu?
‎Dena zait ezezaguna gainera, eta ez nuke jakingo zer esan, zer den hobe eta zer okerrago. Irizpidea izateko esperientzia behar da, eta norberak jakin behar du zer nahi duen ekimena bere gain hartzeko. Eta nik esperientziarik ez dut azpi mundu ezezagun honetan.
‎Bihotza hustuta hegoaldearen eta ekialdearen artean. A.ri erantzungo nionean, bai, baietz, ezagutu dudala neska bat, baina behin baino ez dugu egin larrutan, eta gainera alde egin du, zer axola du nongoa den, poloniarra da, bai, gustukoa dut, bai, zer nahi duzu esatea, ederra den?, bai, ederra da, baina hori ez da kontua, maite zaitut, ez dakit maite dudan, nola nahi duzu jakitea, ez izan zakarra, pasatu da, bukatu da, nola?, gurekikoa bukatu dela?, ez egin halakorik, maite zaitut, maite zaitut, bera ere maite ote dudan?, ez zu bezala, ez, ezin dut esan biak maite zaituztedanik, bakarrik nago hiri handi honetan, egunak luzeak dira inorekin hit...
‎Gozakaiztu nau ez da bere kulpa honek zer nahi du orain Euskal Nazio Askapenerako Errealismo Sozialista Iraultzailea idazten has nadin. Zola?
‎Ahal duena egingo duela. Ez die gehiago hitz egingo, ez pixagurak nago eskatzeko, egarri naiz, ez nortzuk zarete galdetzeko zer nahi duzue. Konturatu da alferrik dela, bere galderen bidez ez duela informaziorik lortuko, kontrako efektua du gainera, hitz egitera bezatzen dutena bera da.
2013
‎Ez dakit zer nahi duen. Batzuetan aingura bila ibiltzen gara, lasta eske, zehatz jakiteke zergatik.
‎Neronek eman nion kontesta, ez genekiela, baina putzuan itotzetik libratu genuela justu justuan. " Eta nik zer nahi duzue egitea?", emakumeak besoak gurutzatu zituen bularraren kontra, niri begira. Nik, neure baitan, emakume hau kapaz ote da guri ez laguntzeko?
2014
‎laguntzeko eskatu zidan, ez zuen mesedez esan. Ez nekien zer nahi zuen, zer behar zuen, ezetz esan nion, ez nion gehiago aditu nahi izan.
‎Baina beste bertsio batean ilunago esaten du, gero jan behar banaizie, jan nezazie lehenik. Ez da hor ondoegi ulertzen, umeak zer nahi duen, bertsio inperfektua da, harik eta bertsiorik logikoenera heltzen garen arte: jan behar balin banauzue, hil nezazue lehenik.
‎Irene ohean sartu, begiak itxi eta segundo gutxira hasten ziren, argia, zarata, deskargak... Ikusi egiten zuten, ikusten zuten nola ixten zituen begiak, nola mugitzen zen, zer nahi zuen, berdin zion, ez zion berdin. Agobiatu ere egin zuten kamerek une batean.
2015
‎Idazleen antzera, epaileak ezin dira gatazkatik kanpo ibili, ezikusia egitea esku hartzeko moduetako bat baita, Euskal Herrian bizi zarelarik bederen. Bestalde, Saizarbitoria politikan busti izan da, eta beraz garbi esan digu literaturaren bitartekaritzarik gabe zer nahi duen.
‎Hori edozer delarik ere. hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I’m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman’s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it’s a cold and it’s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there’s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don’t mean a thing if you ain’t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holly shit, holly crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du ...tuztet (oraindik), this is it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ’s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortod...
2016
‎Zalantzarik gabe, azkarregi egin zuten txama Maisonnaveko lehenengo gauean, errazegi lortu zuten amerikanoen laguntza iruzurrak aurrera ateratzeko. Pedrotxo ez zegoen desbideraturik, Pete Domezainek trukean zer nahi zuen galdetu zionean. Baina jadanik ez zegoen atzera bueltarik.
‎Martinek bazekien zer nahi zuen Irenerengandik, baina ez zekien nola esan.
‎– Bai, baina zer nahi duk, orain kobratzea. Atzoko zerbitzua egin gabe zagok.
‎eta zer nahi duk, gu txapeldun deklaratzea, pitatu dizkiguten penalti erosi guztien ordain. Minutua manatuko dute.
‎– Ni isilik, nik ere ez nekien-eta!, zer nahi duzu egitea. Bururatu zitzaidan agian “Txekaria” horretako txe hori “etxe” hitzetik etorriko zela.
‎Nik sendatu nion besoa. “Horren ondo osatu nauzu, gazte; zer nahi duzu trukean? ”, galdetu zidan. Eta nik, bi bider pentsatu gabe:
2017
‎Eskua Axiren sorbaldan zuela sorbaldan beste esku bat nabaritu zuenean, berehala jakin zuen Josebak norena zen eta zer nahi zuen. Eta, hortik aurrera zer egin behar zuen jakitearekin bat, gogo zurrunbiloa gelditu egin zitzaion, gauzak luzaroan esperatu eta prest dagoenaren lasaitasuna egin zitzaiola.
‎“Ez bazina armairuan egongo, ezpainetan musu emateari ez zenioke erreparorik paratuko”. Halakoetan, Joseba, ergel baten moduan gelditzen zen bere baitakoa husturik, sentimenduak igarri beharrean, artean nor den eta zer nahi duen ez dakien haur bat bailitzan; eta susmatzen zuen, han ere, lehenago AEK inguruko bere kuadrillan bezala, norberaren izaerari bezainbat amore eman behar zitzaiola taldeko partaide izateko pagatu beharreko zergari; alegia, estetikoki eta etikoki zer zen egoki erabakitzea taldearen eskuetan utzi beharra zegoela.
‎Mutil koskorretako ohol gazteluak izaten ziren orubean ezinezkoa izan zitzaigun, han aparkaleku bat zegoelako, baina handik gertuko beste orube batean eraikiarazi genuen, Azkoitiko Urrategi auzorako errepidearen beste bazter batean, nik mutil koskorretan ezagututako egurzaleen oinordekoei enkargatuta. Berehala ulertu zuten zer nahi genuen, eta ohol gaztelu bikaina egin zuten, neuk buruan neukana bezalakoxea, haritz amerikarreko ohol ederrak banan banan tolestuta.
‎– Batzuetan gauzek zentzua diten, eta zer nahi dun esatea: errazak eta zentzugabeak baino, hobe zailak eta zentzudunak direnean.
‎– Ez, ez. Nik badakit neskatoak zer nahi duen. Eta horixe erosiko diot.
‎– Badakizu zer nahi duen.
2018
‎Trajedun gizonak Venezuela, Ukraina eta Thailandiako putekin bost izarreko burdeletan dirua xahutzen dutenak, proxeneta errusiarren mesederako. Langile baten hilabeteko soldata soineko batean gastatzen duten emakumeak makillaje eta botox artean kamuflatuta, eskola pribatu eta akademia elitistetan hezten dituzten seme alabei afaltzeko zer nahi duten galdezka. Eta familia bat maletak alboan dituela, gurasoen etxera doaz malko artean, egunak berriz argitzea zerbait negatiboa dela pentsatzen dutela.
‎" Beno... zer nahi duzu, nire onespena. Ni zu naiz.
2019
‎Leku bat esatea ez da asko esatea, hori iruditzen zait. Edade horrekin zer nahi duzu. Zer jakin behar nuen nik edade horrekin?
‎Apalik hitz egiten du, keinuak eta jarrera ere otzanak dira, nabari da kostatzen ari zaiola, gogorra dela berarentzat eskatzea, Jateko apur bat, esnea, ogia, Ez, ez dute dirurik nahi, Janaria, gordin jan daitekeena, Arropa zaharren bat ere bai, bai. Aditzak txarto esaten ditu batzuetan, desegoki lotzen ditu esaldiak, baina oso ondo ulertzen da zer nahi duen, zer behar duten. Batzuetan behera begiratzen du, ematen du ezin diola lotsari eutsi.
‎Mihia apur bat gehiago puztu zitzaion Sorori, esan zion ez genuela aholkurik behar, edade honetan, ez genuela ezer hartuko, ez ginela gose. Orduan zer nahi genuen galdetu zigun zerbitzari koitaduak, apalik oraindik baina gutxiago. Sorok ez zion erantzun, begiratu ere ez zion egin, nirekin hizketan jarraitu zuen.
‎Beldurtzen hasi gara orain, ez dakigulako zehazki zer nahi duten, zergatik oihuak, kolpeak, zergatik herra hau gure kontra, autoaren kontra. Asko dira, erraz apurtu dezakete autoa, kristalak, ateak ireki...
‎Emakume batek zabaldu die atea, amantala soinean, trapu batez ari da eskuak sikatzen. Ez du hitzik esan, ematen du badakiela nor diren, zer nahi duten, eta etxe barrura jarraitzeko keinua egin die. Korridoreetan areagotu egin zaie ingeles estiloaren inpresioa.
‎Antzoki japoniar batean banengo, ikusezintzat hartuko nindukete lege zaharrari jarraiki, baina, egia esan behar badizut, irudipena daukat dagoeneko existitzen ez den armada baten uniformez nabilela. Aitortu beharrean nago, era berean, sekula ez ginela jende asko izan, baina hasieratik beretik bagenekien zer nahi genuen: obrak ondo aukeratu, ikuskizunak behar bezala prestatu eta aire librean lan egin.
‎Aditzera eman nahi zion, gainera, berea bezalako ausarkeriak mespretxu moduan ere har zitezkeela. Azken batean zer nahi zuen, bada, iradoki. Ez al zegoen denda hartan, akaso, nahiko libururik bera baino irakurle askoz zorrotzagoak ere asebetetzeko?
2020
‎Zuk zer nahi zenuen izango da. Ez nik zer nahi nuen.
‎Ni bat batean ahoa lehorrago sentitzen hasi nintzen, eta uda beteko arratsaldeko beroak ere egarritu egin ninduela konturatu nintzen. Beste zerbait gustura hartuko nuela esan nion, eta berak ere baietz esan zidanean neu sartu nintzen oraingoan tabernara, berak zer nahi zuen galdetzea ahaztuta. Gin tonic pare batekin itzuli nintzen mahaira, eta asmatu egin izango nuen, ez baitzidan horretaz ezer esan.
‎Dendatzera sartzen ziren, ezkongaiaren artaz gordetzen zuten euren mozorroaren sekretua. Aurreneko bisitan hirurak elkarrekin etortzen ziren, zer nahi zuten azaltzen ziguten eta oihalak hautatzen. Hurrengo egunetan besteen ezkutuan agertzen ziren banaka eta isilka, bakoitzak nahi zuelako besteengandik bereiziko zuen zerbait, detaile definitiboa.
‎“Zakilek itzala egiten dute eta aluek ez, aluak beti daude itzaletan”, esaten du Erika Rooibosek Panpina antzezlanean. Seguru nago, berezko kobazulo itxura izan arren, gure aluek nola sentitzen diren, zer nahi duten, zer gustatzen zaien galdetzea eskertuko luketela. Eta galdetu ostean, entzun ditzagun beraiekin gordetzen dituzten sekreturik bustienak.
‎Umore beltza, umore berdea, umore zuria… Denetarik daukat. Ea, zer nahi duzue?
‎Nola horrek barnebiltzen du elkarrekin harremantzeko moduetan nola; nolak esan nahi du zer nahi dugun, nahi duguna nola egingo dugun. Nola egingo dugun maitatzeko, delegatu gabe, norberarengandik hasita.
‎TEKNIKARIA: Ei, ei... zer nahi duk?!
‎1: Eta zer nahi duzu?
‎3: Honek zer nahi du, ni errudun sentitzea?!
‎Ni zintzo portatu naiz gaur, ama. Ez dakit zer nahi duen. Non zaude, ama?
2021
‎BERNAR: Eta hurrengoan esan dezatela aurretik zer nahi duten eta zenbat ordaintzeko prest dauden. Garbi joka dezatela.
‎Ni naiz... zer nahi duzu?
‎Errazu zer nahi duzun. Bestela mozten dut!
‎Izan pazientzia. Argi izan behar duzu beti zer nahi duzun, ez burutik kendu helburua. Gero, bizitzak hara edo hona eramango zaitu, sekula ez dakizu zein izango den bidea, baina jomugaz ez ahantz.
2022
zer nahi duzu ba,
‎Larunbatean bazkaria daukagu (puzkerrarekin soinua egiten du ahoarekin) eta ipuin batzuk nahiko genituzke bazkalostean haurrak entretenitzeko (puzkerraren soinua). Ba al daukazu babarrunen inguruko ipuin saiorik? ”, “Bai, noski, zer nahi dituzue, babarrun zuriak ala gorriak (puzkerraren soinua)? ” (Berriro publikoari zuzenduko zaio) Ea, ez zait inoiz bururatu babarrunen inguruko ipuin saio bat osatzea… Baina berdin dio. Aurretik daukazun ipuin bati gehitzen diozu otordu bat… Eta zer izango dute protagonistek bazkaltzeko?
‎Saihesten ahalegindu izan den galdera denek harrapatzen dute Ana azkenean. “Zuk zer nahi duzu? ”.
‎“Zergatik gogorarazi behar dit badoala? ”, pentsatzen du Rakelek, isilik jarraitu ahal izateko haserrea berritu behar duenean. Sukaldetik jantokirako ibileretan gurutzatzen dira bata bestearekin, batzuetan esku hutsik, besteetan eskuak eta besaurreak platerez estalita, beso zabalduen bidez esanez bezala “nik ezin dut ezer egin, zer nahi duzu nik egitea”.
‎Burua igurtzi dio, eta Argik begiak txikitu ditu, ikararen erreflexuz. Ez du beti asmatzen jabeen eskuek zer nahi duten.
2023
‎Ainara Gurrutxagak komentatu duen moduan, prestigioa izateko beharrezkoa da lehenengo guk geure buruari prestigioa aitortzea: adibidez, nor garen eta zer nahi dugun adieraziz edo muga sanoak ezarriz. Julia Cameronek The Artist’s Way liburuan ezin hobeto azaltzen du artistok, eta orokorrean pertsona guztiok, barruan daramagun epaile edo zentsoreak nola blokeatzen gaituen:
‎Jakin minez begiratu nion, zer nahi zuen esan zezan gonbidapena eginez. Orduan zera bota zidan:
‎ Eta zer nahi zuen?
‎Lupe Agirreren ahizpa Lili eta Kokotxa militante desagertuaren arteko harremana behin finkaturik, harreman horren hondoan zer sekretu gordetzen zen jakitea falta zen. Eta Lupe Agirrek berarengandik zer nahi zuen. Hau da, berak, Carvalhok, zer paper erreserbatuta zeukan inauteri hartan.
‎ Eta zer nahi zenuen, ba, Goikoetxea jartzea. Ikuspegi komertzial pixka bat eduki beharra dago.
‎ Eta zer nahi duzu nik egitea?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia