2015
|
|
Beraz, zertarako behar dute nire maitasuna? Zertarako nahi duzu, ene Jainko, edota
|
zer
irabazten duzu. Oi, bedeinkatua Zu!
|
|
14 Uste dut guztia datorkiola Jaunak otoitzean egin dizkion mesedeetatik, ez baitira gezurrezkoak. Izan ere, gauza batzuetan esperientziaduna izatea nahi izan du Jaunak, haietatik irteten baita jazarpenak sufritzeaz
|
zer
irabazten den jakitun balitz bezala. Jaunaren handitasunean itxaro dut haren bidez on handia etorriko zaiela bere Ordenako batzuei eta baita Ordenari berari ere.
|
|
Eta egiaz arima batek hasiberritan, Jainkoak mesede hau egiten dionean, uste du ia ez dagoela gehiago desiratzerik, eta egindako zerbitzua ongi ordaindua delakoan dago. Eta arrazoirik aski eta sobera du horretarako, honelako malko bat, diodanez, ia geure ahaleginez lortzen ditugunak. Jainkoaren laguntzarik gabe ezer egiten ez bada ere?, uste dut nik ezin eros daitekeela munduko lan guztiekin ere, malko haiekin asko ere asko irabazten baita; eta
|
zer
irabazi handiagorik Jainkoari poz ematen diogulako lekukotasunen bat izatea baino. Beraz, honaino heltzen denak, gorets beza Jauna, oso zordun ikus beza bere burua; izan ere, Hark bere etxerako nahi duela eta bere erreinurako hautatu duela dirudi, atzerantz egiten ez badu.
|
|
25 Gero presa hartu zuten Andre Mariaren maitale santu hauek etxeen tratua egiteko, eta, nire iritziz, merke hartu zituzten. Lan handia egin zuten, bakoitzean laguntzen digutenentzat
|
zer
irabazia izan dadila nahi baitu Jainkoak fundazio hauetan, eta ni naiz ezer egiten ez dudana, beste batzuetan esan dudanez, eta inoiz ere ez nuke esan gabe utzi nahi, egia baita. Izan ere, haiek egin zutena etxea egokitzeko, horretarako dirua emanez, nik ez neukalako, benetan handi handia izan zen, bermea lortzeaz gainera; bada, beste leku batzuetan, bermatzaile bat, eta ez hainbeste dirurena, aurkitzen ez dudan arte, nahigabez egoten naiz; eta arrazoi dute, izan ere, gure Jaunagan fidatzen ez badira, nik ez daukat zurikorik.
|
|
Haren epaiak dira. Bere zerbitzariari
|
zer
irabazi gehiago ematearren izango zen, hark lehen bezala lanean jarraitzen baitzuen, haren borondatearekin bat egiten zuela erakusteko. Ez zuela pena handiagorik, ziostan, auzoko batek begia galdu izan balu baino; batzuetan pentsatzen zuela beste begia galtzeak ere ez liokeela saminik emango; horrela, ermita batean jardungo lukeela Jainkoaren zerbitzuan, bestelako betebeharrik gabe.
|
|
Uste dut nik gauza txarrik egitera ez baina Jainkoaren zerbitzura goazenean, hainbeste beldur izaten bada, zer izango ote da gauza txarrak egitera, Jainkoaren eta lagun hurkoaren aurka direnena? Ez dakit
|
zer
irabazi edota zer atsegin izan dezaketen halako kontrapisuaz.
|
|
Ez dute lortu ezer fraide oinutsen eta nire aurka zekartzaten asmoetatik, horren seinale onak agertu zituzten baina. Beti da beharrezko otoitzari gartsu ekitea, Jainkoak gorde diezagun gure aita gizon horiengandik eta argi egin diezaien, eta gauza hauetan zentzu ona eman dezan; jeneral txit agurgarria honela haserre dagoen bitartean, nik diotsot izango dugula
|
zer
irabazirik.
|
|
2 Jaunak aditzera eman nahi duenean, Haren Maiestateak gure lanik gabe egiten du. Hau emakumeei esaten diet, eta baita beren letren bidez egiaren euskarri izatera behartuak ez diren gizonei ere; guri haiek azaltzeko Jaunak dituenek gauza argi dago landu egin behar dituztela eta horretan
|
zer
irabazi duten. Guri, ordea, lau lau Jaunak eman diezaguna hartzea dagokigu; eta ematen ez badigu, ez gaitezen neka, guk hain Jainko eta Jaun handia izateaz poztu baizik, haren hitz batek hainbeste ezkutu gordetzen baititu bere barnean, eta horrela ezin baitugu ulertu haren printzipioa.
|
|
Itzar gaitezen honezkero lo honetatik, Jaunaren maitasunagatik, eta kontura gaitezen Bera maitatzearen saria ere ez digula gordetzen beste bizitzarako; bizitza honetan hasten da sari ematea. Oi ene Jesus, nork aditzera eman dezakeen
|
zer
irabazi dagoen gure Jaun honen besoetan geure burua uztean eta Haren Maiestatearekin itun bat egitean, hau da, begiradezadala nik neure Maitea eta nire Maiteak ni; eta Hark begira ditzala nire gauzak, eta nik berarenak! Ez dezagun maita, esan ohi denez, elkarri begiak ateratzeraino.
|
|
12 Kontuan izan batzuetan eta besteetan egiten den eskulana, eta baita beraien eskuz irabazi dutena ere; horrek bi aldetatik egiten du on: alde batetik, gogoa berotzeko eta asko egiten dutenei eskertzeko; eta bestetik, hainbesteko premiarik ez dutelako edo eskulanari asko begiratzen ez dioten tokietakoei esateko,
|
zer
irabazten duten beste toki batzuetan; eskulanerako ardura izate honek, gauza materialerako dakarren onuraz gainera, denerako dakar onura. Eta pozgarri zaie lanean ari direnean prelatuak ikusiko duela konturatzea ere; izan ere, hau garrantzitsua izan ez arren, aintzat hartu behar dira hain itxitura handian bizi diren emakumeak eta beren poz guztia prelatua kontentatzean dutenak, batzuetan gure ahultasunaren mailara jaitsiz.
|
|
3 Orain uste dut nik, Jainkoak pertsona bat mundua zer den argi argi ezagutzeraino ekar dezanean, eta zer den mundua, eta beste mundu bat dagoela, eta batetik bestera dagoen aldea, eta bata betikoa dela eta bestea amesturikoa, edota zer den Kreatzailea maitatzea edo kreatura maitatzea (hau esperientziaz ikusita, pentsatzea eta sinestea baino haratago doana), edota ikusi eta probatzeraino
|
zer
irabazten den batarekin eta zer galtzen bestearekin, eta zer den Kreatzailea eta zer kreatura, eta otoitzean beragandik ikasteko gogoaz doanari eta Haren Maiestateak nahi duenari irakasten dizkion beste gauza asko ezagutzeraino ekar dezanean, pertsona hauek, horraino iritsi ez garenokin konparatuz, oso bestelako eraz maitatzen dutela.
|