Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2004
‎Biharamunean, aita eta ama hizketan harrapatu nituen. Sarritan ibiltzen nintzen haien zelatan, zer esaten ote zuten. Bai bainekien gaizki konpontzen zirela beren artean, eta egoera hark areagotu egiten baitzuen nire jakin mina.
‎Filofoklesek, baina, entzun egin zuen eta, zorrotz begiraturik, halaxe esan zidan: " Hi aulkian gustura ez bahago, zer esan ote dut nik, iazko urte osoa aparkatuta egon ondoren?". Minduta zegoen, beraz, eta arrazoi osoz.
2007
‎Eta hitz horiek are gehiago berotu ninduten eta hizketan hasi nintzen, zer esaten ote nuen ez nekiela, eta halako batean, hitz totelka ia, galdetu egin nion ea norena zen espero zuen haurra.
2008
‎Bere bizitzaren errepasoan, Nazario Orbek oroit zitzakeen, adibidez, bere jauregira begira zegoen arren, begirada beheratu zuen, oinetakoetan finkatzeko?, abarka zulatu haiek, igandeetan mutila guztiz lotsatzen zutenak, kalera eta elizara joateko beldur, jendeak zer esango ote zuen, harik eta egun batean ertz zorrotzeko harri batek oinazpia zauritu eta etxean berriak erosi zizkioten arte:
‎Bere bizitzaren errepasoan, Nazario Orbek oroit zitzakeen, adibidez –bere jauregira begira zegoen arren, begirada beheratu zuen, oinetakoetan finkatzeko–, abarka zulatu haiek, igandeetan mutila guztiz lotsatzen zutenak, kalera eta elizara joateko beldur, jendeak zer esango ote zuen... harik eta egun batean ertz zorrotzeko harri batek oinazpia zauritu eta etxean berriak erosi zizkioten arte: horregatik, beharbada, hartu zuen Nazariok ohitura hura, gizonei behetik gora begiratzekoa, oinetakoak edo zapatak gizonaren mailaren neurri doia balira bezala, eta horregatik geratu zitzaion herriko indiano bakarrari begira –bigarren karlistaldia bukatu eta hurrengo urtean iritsitako gizon garai bat zen, Ameriketan hogeita bost urte egin ondoren herrira itzuli zena, Nazariok zazpi urte zituenean–, haren larruzko zapata beltz bezain distiratsuekin liluratuta, harik eta, haiei begira zegoela, barruan ahots bat entzun zuen arte –Nazario Orbek bere bizitzako une erabakigarritzat jotzen zuen indianoarekin bizi izandako hura, zeinean nabaritu baitzuen" bere beste ahots hura" pizten:
2012
‎Giza espeziearen ahuleziari buruzkoa da liburua, eta estimazio gutxikoa emakumeen eta jende xehearen artean izan ezik. Halere, banuen jakingurarik ea gai honi buruz zer esaten ote zuen herrialde hartako idazle batek. Europako moralisten ohiko gai guztiak aztertzen zituen idazleak, izatez gizakia zein animalia ñimiño, mespretxagarri eta babesgabea den erakutsiz; zein ezgauza den eguraldiaren gogortasunetik edo piztien basakeriatik bere burua babesteko; berau baino zenbat gehiago den animalia bat indarrez, beste bat bizkortasunez, hirugarren bat gauzak aurreikusten, laugarren bat lanean.
2013
‎Zeharkako agindua izan da hori,, joan zaitez kafetegira, nik Maialenekin egoteko hamarren bat minutu izan ditzadan?. Zuri zer esango ote dizun pentsatzen dut askotan.
‎Orduan biak eseri ziren, eta Elizabethek Rosingsekoen osasunari buruzko galdeak bukatu zituenean bazirudien erabateko isiltasunean murgildu zirela. Guztiz beharrezkoa izan zen, horrenbestez, zer edo zer pentsatzea, eta, Darcy Hertfordshiren azkenengoz noiz ikusi zuen arrapaladan gogoratze horretan, eta Netherfieldekoen partiera presazkoaz galdetuz gero Darcyk zer esango ote zuen jakiteko minez, honako ohar hau egin zuen:
‎Elizabeth ezin zitzaion Charlotteri zuzendu lehengo trebantziaren beroa joana zela ohartu gabe, eta, gutunkide nagia ez izatera deliberatuta baldin bazegoen, euren artean izandakoaren omenetan zen, orduan zenaren ederrez baino gehiago. Irrika handitan jaso zituen Charlotteren aurreneko gutunak; zer esango ote zuen bere etxe berriaz, zer irudituko ote zitzaion Lady Catherine, noraino ausartuko ote zen zoriontsua zela esatera. Elizabethen jakin mina handia zen, ezinbestean.
2015
‎Eta Jamesi iruditzen zitzaion orri bakoitza keinu berezi batekin pasatzen zuela, berari zuzendua: orain irmoki adieraziz, orain aginduz, orain errukia eskatuz; eta etengabean, aitak irakurri eta orri txiki haiek bata bestearen ondoren pasatu ahala, James ikaraz zegoen hark gora begiratu eta zer edo zer esango ote zion zorrozki. Zergatik zeuden hemen zabarrean?, galdetuko zuen, edo antzeko zentzugabekeriaren bat.
‎Garbiñe zer edo zer hartzera gonbidatzea pasatu zaio Txemiri inoiz edo behin burutik, baina oraindik ez da ausartu, edo ez du aurkitu une egokia, hitz egokiak. Nabarmenegi geratuko ote den, jendeak zer esango ote duen, zer pentsatuko duen besteak pentsatzen ari dela bera... Konplikazio gehiegi, eta egunak aurrera doaz loreen erritmo mantso baina etengabean.
‎Mojen aurpegi zurrunak oroitu nituen kolpetik, beren zorroztasuna. Gregoriano hura entzunez gero zer esango ote luke Mère Angéliquek?
‎Berriz ere ezin dio barreari eutsi. . Auntz esaten zidaten, auntz joan behar genuela; eta nik lerdo aurpegiarekin begiratzen nien ahuntz cabra zela eta zer esaten ote zidaten; alabek salbatzen ninduten ni,, haruntz?, haruntz joan behar genuela azalduz?.
2016
‎Gaur, ordea, ez du bulegotik ateratzeko gogorik. Lotsa ematen dio bere azken zainketa gaua amaitu eta langileen aurrean azaltzeak, hango egitekoak betiko amaituta burumakur alde egiten ikusten dutenean zer esango ote duten pentsatzeak. Bulegoan geratu da eserita, eta tiraderak garbitzen segitu du.
2017
‎Honetaz agertzen duzu zeure kezka eta goganbeharra, eta ez zaizu arrazoirik falta. Arrisku eta peril handian ikusten dituzu nire arima eta garbitasuna eta hala da bai, eta zer esango ote duzu gainera gaixoaldiko zoraldiak irakurtzean. Berretsi egingo zaituzte orain diostazun horretan, alegia, Jainkoa bera eta Ama Birjina eta haiekiko otoitza ere ez baldin baditut aldezkari, arerioak jana didala erabat bidea eta barrena, eta halakoetan onena erretreta jo eta atzera egitea dela.
2018
‎Izaro erne jarri da, atezuan, bere gurasoei buruz zer esango ote duen. –Tira, bandidotxoak ziren, kar kar kar...?, leundu egin du kalifikatiboa Aingeruk,?... ezta?
‎Greba egunetan asanbladara deitu ohi zuten lehen orduan. Jakin minez nengoen, zer esango ote zuten geletako ordezkariek, albistegietan zabaldutakoaz harago. Nolanahi ere, han esango zituztenak ulergarriagoak egingo zitzaizkidan erosi berri nuen egunkariak zekarrena baino.
2019
‎Galdetutakoa berehalakoan ulertu zuela ematen zuen, halere. Losintxaren aurrean zer esango ote nuen erreparatzeari utzi eta lagunei hitz egin zien. Batera erreakzionatu zuten denek, ezpainak estutzen zituen batek, bekokia zimurtzen beste batek, hortz artean hitz egiten hirugarrenak, eta haien hizkuntzaz zipitzik ez nekien arren, azkar asko konprenitu nuen erantzuna ezezkoa zela.
2020
‎Baina zer esan ote zioten elkarri Barojak eta Aitzolek Beratik Lesakarako errepidean topo egin zuten egun hartan. Txapelaundi eta txapeltxikiez hitz egingo zuten agian eta, gerra ahantzi nahian, euskara ere izango zuten hizpide beharbada.
2021
‎Edozein modutara, ate aurrean zegoen Mae eta... zer esango ote zuen. Ba, bera bezala sentitzen bazen, beharbada ez zuen ezer esango.
2022
‎txabusina, estalkiak, kontraleihoak, kisketak, era guztietako debekuak, murrizketak eta aieneak, ez dadila izan behintzat bazterrak nahasteko! Baraualdiko janaria ez dela osasuntsua, baina baraualdia hausteko janaria bekatua dela, zer esango ote du jendeak, esango dute Belikovek ez duela bijilia errespetatzen, eta beraz, txahalkiaren gurinez prestaturiko lutxoperka jaten zuen; ez zen baraualdirako janaria, baina ezin esan baraualdia hausten zuenik ere. Emakumezko zerbitzaririk ez zeukan, beldur zelako beragatik gaizki pentsatuko ote zuten; horren ordez, Afanasi izeneko sukaldari bat zeukan, hirurogei bat urteko agurea, mozkortia eta guztiz bere senean ez zegoena baina, noizbait armadan ordenantza moduan zerbitzatu zuenez, janaria nola hala prestatzen zekiena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia