Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 558

2000
‎Baina berba gutxi egin zuen, eta bazirudien bere lana gehiago zela gure arteko hizketaldia kontrolatzea. Lehendik ere, mutil hauek ikusi nituen unetik, ez nituen oso gogoko izan; eta, zer esanik ez, Ralph haren portaera gorrotagarria egin zitzaidan.
‎Pittinka pittinka gure harreman hura hasierako komenientziatik urruntzen hasi zen, benetako bihurtzen, eta laster heldu zen momentua zeinetan egiaz disfrutatzen nuen Txemarekin. Jaietara joaten ginen; gustura herriko jaietan, baina askoz hobeto ingurukoetan edo urrunekoetan, eta zer esanik ez igande aspergarrietan supituan antolatzen ziren guateke ia anakroniko haietan (gure herrian mundu osoan baino hogei urte beranduago deskubritu ziren guatekeak). Ahoz aho hedatzen zen albistea, eta laster betetzen zen jendez eta edariz lonja txikia, atea irekitzeko giltzak nondik irten ziren inork ez zekien arren.
‎Guztia hain handia iruditzen zitzaidan, ezin bainintzen gauza txikienen aurrean ere harritu gabe geratu. Eta zer esanik ez gauez zeruko tapaki beltza ikustean: zenbat eta zenbat insomnioren testigu ez ote da izan nire ohea, imajinazioaren poderioz izarretaraino iristen nintzenean, eta izarraren paretik igarotzen nintzenean, eta izarra metro batzuk atzean uzten nuenean, eta... klik!
‎Nahiago dut horretaz ez pentsatu. Nahiago Dublin eta bere jendea gogoratu, Kilkennyko garagardoa eta Cashelen Rocío ezagutu nuenekoa, Killarneyn Rocíorekin edozer egiteko aske sentitu nintzenekoa, Dingleko leherketa, Connemara zer esanik ez, eta Ralphekin bizitako une zoragarriak.
‎genituen, eta zer esanik ez dago mendiak baino harago harro altxatzen ei ziren hiriak. Arratsero joaten ginen estaziora, eta arratsero bagoi bakarra hutsik etortzen zen, eta hori zen hiriak existitzen zirela adierazten zigun seinalerik onena.
‎Pena bakarra nuen: SARAGUETA ALDAZ, EDUARDO JESUS izenburuko" karpetan" zer zioen ez jakitea.
‎Nago, bere haurrean ere, nire ezinaz ohartzen zela nolabait, eta erantzun nahi zidala. Eta horrela izan bazen buru tiki hori bere kasa erabiltzeko gauza zenetik, zer esanik ez, lau hilabete lehenago etxea utzi nuenez geroztik. Bi asteburutik behingo nire ahalegin guztiengatik ere.
2002
‎Urte askotan eta askotan, hizkuntza klasikoak (latina eta grekoa) erdi eta goi mailetako ikasketen oinarrizko ikasgai izan ziren, eta hizkuntza horiekin batera ezagutzen eta aztertzen ziren bi herri horietako literaturak eta mitologiak. Ikasketa guztietan, baita zientzietakoetan ere, bi hizkuntza horiek eta, orokorrean, kultura klasiko osoak pisu handia izaten zuten; zer esanik ez, letra, arloko deitzen zitzaienetan:
‎Hainbeste itxaron zuen unea izan zitekeen hura, baina Julen hormaren kontra jarri, eta zer esan ez zekiela geratu zen. " Hik ez pentsatu ezertan", gogoratu zuen gomendatu ziola Alexek.
‎Aurrez aurre gelditu ziren berriro Imanol eta osaba, zer esan ez zekitela eta handik airoso nola irten ezin asmaturik.
‎Sara aise engaina nezakeen injekzio hilgarri batekin. Eta Leire, zer esanik ez. Ez nuen egin.
‎maite baitut neure ogibidea, eta zerbait sakratua balira bezala tratatzen baititut neure gaixoak. Hiesdunak zer esanik ez, gure etxera hiesa sartu zenez gero. Horregatik, argi eta garbi aitortzen dut nola neure gaixoei eta hiesdunei erants dakiekeen adjektiboa –marxista edo kristaua, maoista edo taoista, budista edo sintoista, musulmana edo animista, materialista edo idealista, fededuna edo ateoa– hori besterik ez den enetzat:
2003
‎Izan ere, mantxa gorriak atera zizaizkion 3.Dko aitari ere, alabaren mantxen antzekoak. Eta aita alaben azalez bete zen 3.Dkoen egongelako sofa eta, zer esanik ez, 3.Dkoen komuna.
‎Zezenketen kartelak hormetan nonahi zituen jatetxe txiki batean sartu ginen, orain hiru urte hain zuzen hantxe bazkaldu genuelako. Ni zerbitzariarekin gogoratzen nintzen (memoria gastronomikoa da nirea, beste batzuena numerikoa edo geografikoa den bezala) eta, zer esanik ez, jan ezinik albo batera utzi nuen txibi platera ere etorri zitzaidan gogora. Ez zitzaidan gustatu, gu frantsesez moldatzen ginelarik, gaztelania trakets batean erantzuteko gizonak jarri zuen arreta, ez zitzaidan gustatu Monikari txaketa kentzen laguntzeko egin zituen imintzioak eta eskotera begiratzeko modua, ez zitzaidan gustatu urteko Errioxa bat probatzera emateko egin zituen zeremoniak eta gutxiago oraindik paella bana eskatu eta itxoiten egin genuen tarte luzea, nik aurrean, zezen adar batzuen pean eskegita zegoen ispiluan gizaseme bat ogia jaten ikusten nuen bitartean, ogia jaten eta urteko Errioxari trago laburrak ematen.
2004
‎–Uste diat, Aitor, zer esan ez dakiala ari haizela momentu honetan. Pobreak, aberatsak...
‎irabazita ere, gure garaipenak hutsaren hurrengotzat jotzen ditugu euskaldunok. Arrakasta susmagarri bihurtzen zaigu, oparotasuna zer esanik ez. Beti dabil gure artean joera aguafiestasen bat baina... kenketaz eta damuz geuri dagokigun poza murriztuko duena.
‎Hori hemen, Yemenen eta Taiwanen. (...) Bi hizkuntzatan ongi mintzo dela uste duena, bi hizkuntzatan ongi idazten duela uste duena, eta hiru edo lau hizkuntzatan ongi egiten duela uste duena zer esanik ez, erdipurdiko bizimodu ergelaren eredu baizik ezin liteke izan. Ez nortasunik, ez inongo errorik ez sustrairik ez duten idiota modernoak dira bestela pentsatzen dutenak.
‎Baina zilegi bekit, traba eta oztopo askoren isla gisa, Joxemi Zumalabe zenaren eleok hemen landatzea: . Gasteizko Gobernuak herri mugimenduek sor dezaketen presioaren aurka jokatu du, eta zer esanik ez nafarrak. Izugarrizko beldurra agertu dute herri mugimenduek agertu zitzaketen iniziatiben aurrean, eta behin eta berriz herri iniziatibei esker sortutako alternatibak zapuzten saiatu dira.
‎Inondik ere, pentsaera soziolinguistiko horretara makurtzea hizkuntza plangintzen ardura aginte publikoen esku egoteari zor zaio, eta horren ondorioz edo, pentsatu izan dugu eremu horretan ezarri ohi direla normalkuntzaren zimentarriak. Zimentarri horiek, alabaina, botere sozialaren sustrai sakonagoetan ezarriak daude, eta, zer esanik ez, berriz, gurea bezalako kasuetan, aginte publikoaren izaera ahuleziak jota dagoenean. Nolanahi ere, eta auzigai hauetan aginte publikoaren erantzukizuna guztizkoa dela aitorturik ere, ez da zilegi arestian Martinez de Lunak gogorarazi diguna isilpean gordetzea.
‎Ohartxo bat besterik ez Saizarbitoriaren iruzkinari buruz: hitzaren dialektika da noski biderik demokratikoena gizarte arazoak bideratzeko, horretan zer esanik ez. Hori esanda, gatozen Etxeberriaren dialektikara:
‎Pragmatikaren irakaspenak gutxietsi gabe, hizkuntza politikaren interesak ere tartean daude horrelakoetan. Eta zilegi da halaxe izatea; zer esanik ez, berriz, eskola hori bera euskaltasuna errotik erauzteko baliatua izan dela gogoratzen badugu.
‎–Azterketa asko egin da euskaldun berriei buruz, dio Joxerra Garziak?. Artikuluak eta komentarioak, zer esanik ez, mordoka. Baita lan eta ikasgai liburu lodi potolo dezente osatu ere.
‎Egunkaria itxi duten horiek atergabe darabilte, esaterako, nazionalismo etnikoaren leloa. Frantziako intelligentsiak zer esanik ez. Ez da harritzekoa ere, beraz, gure arteko batzuk zelatan ibiltzea.
‎3) Iztegiz, berriz, zer esanik ez. Agitz obeak eta aberatsagoak aiek gu baño.
‎Izkuntzakoak zer esanik ez. Gure izkuntzan dagoena baño anarkia aundiagoa arkitzea gauza zalla da, oso zalla.
‎Akademia sortu eta 71 urtetara). Ordurako, zer esanik ez, suomieraren pizkundea eta teknikako lana (alegia: idazkera, gramatika, hiztegia, dialektoen bateratzea, eta abar) burutua zen batez beste.
‎Istorioari dramatismo gehiago emateko, esan behar da sugandila hura Victoria deitzen zela, eta zurea izan den sugandila bat hor zehar imajinatzeak pena handia ematen badu, zer esanik ez izena badu. Romanek, behintzat, imajinatzen zuen Victoria Bizkargiko txokoetatik narrasean, eta gogoratzen zen zelan, potoan bizi zenean, begira begira geratzen ziren biak, eta Romanek tik tik egiten zion kristalean atzazalarekin.
‎Orduan konturatu zen eguraldia bikaina zela, perfektua. Perfektuegia gerra baterako, zer esanik ez bizirik irauteko. Iruditu zitzaion egun hura historiara pasatuko zela.
‎Joseba aho zabalik geratu zen, zer esan ez zekiela.
‎Beste aldetik, mila esker Donostiako International Physics Center eko jendeari, agertu didaten harrera onarengatik (batik bat Pedro Miguel Etxenikeri eta, zer esanik ez, haren idazkari Vanessari).
‎Sarritan gertatzen zaio: zer esan ez dakienean, hitz egiten duela.
‎–Bai, baina kriminalei moztu egin behar zaie, eta munduko kriminalik handienei zer esanik ez! Eta zer izan ziren Anas eta Kaifas, Kristo gurutzera eraman bazuten...?
‎Zure aitak lehengoan esan zidanez, gainera, hormak eta intsonorizatuak daude, eta telebista ere baxu egoten da, futbol partidak entzuteko ez bada, edo faunari buruzko dokumentalen bat noizean behin... zure aitak ahotik ahora doan hitza maite baitu eta bezeroak nahi baititu protagonista. Mahaiak, bestalde, ongi bereizita daude, izkinan dagoen mahai hau zer esanik ez... Bai, txoko aparta da hau, eta toki pribatua ere bada, nik uste:
‎Montsek poz pozik hartu zuen berria, eta haren aitak ere zer esanik ez: egia esan, ni ez nintzen aitaren aurrean egon honek berria jaso zuen momentuan, baina ongi ezagutzen nuen eta halako zerbait esan ziezaiokeen:
2005
‎Hirian argia gero eta motelagoa bada, kale heze horretan zer esanik ez, handik bera sartzean hegaldatu diren hiru bele baino ez dabiltzala. Baten karrankak bihotzari jauzi eragin dio.
‎Naroak ere Madokari begiratu dio, erabakitzeko laguntza bilatuz bezala. Honek bekainak altxatu ditu, zer esan ez dakiela.
‎Kutxazaina zer esan ez dakiela gelditu zaio aurpegira begira:
2006
‎Eta gainera, gizartea ere oso iluna zen. Aldarrikapen haundiak batetik, baina harremanetako bizitza praktikoan (eta politikan zer esanik ez), mesfidantza, mespretxua, itsumena, iraina. Horrek ere oso pesimista egin ninduen...
‎Isilik geratu nintzen, eta berak segitu zuen hizketan: gizon gazteak halako beharrak izaten dituela, eta hilabete luzetan emakume baten ondoan eta mendian galduta utziz gero, bada, zer esanik ez. Nik hartarako gogoa izanez gero bera ez zela espantuka hasiko, herritarrek kritikatuta ere berdin zitzaiola:
‎Ni nago orain zer esan ez dakidala.
2007
‎–Ze ze ondo?, esan nuen nik, zer esan ez nekiela.
‎Izan ere, hozka egiten diote liburuek honi, eskuetan hozka?. Ni irri inozo batekin isilik gelditzen nintzen, zer esan ez nekiela, Eduk berak libratzen ninduen arte: –Bueno, ama, kalera goaz.
‎Zuk zerbait ongi eta gozo gozo galdetu diozunean, Iker bere onetik atera eta sekulakoak bota omen dizkizu. Eta zu, noski, aho zabalik geratuko zinen, zer esan ez zenekiela. Eskerrak ni ez nagoen Ikerren ikasgela berean!
‎Karaktere nazionala, hortaz, ezin da kontsideratu, kontzeptu alemana?: espainieraz, Jovellanos ek aipatu ohi zuen (berriagoek, zer esanik ez; Unamuno-k: –carácter nacional?,, genio francés?
‎Eta berriro Zaitegi eta Orixe ere ez aipatzeko, antigualeko Kreta lurpetik atera duen Evans arkeologo ingelesak bere indusketen emaitzak irudi ez gutxiago idealizatu batzuetan aurkeztu ditu XX. mendean. Haren entusiasmo idealizatzailea jarraitu du, hasi Kretan bertan Kazantzakis ekin eta Amerikan Henry Miller enganaino, hainbat idazlek literaturan, artistak Art Nouveau an, masa turismoak zer esanik ez, eta ez bide du berak gutxi lagundu zenbait jendetan kulturaren hatseko matriarkia baten edo Jainkosa Handi edo Zuriaren fedea indartzeko ere (antza, zientzia baino gehiago mitologia berri edo moda: R.
‎arrazismoa, etab.) erromantizismoaren produktua izango litzateke eta nazioaren kontzeptu alemanekoa. Alabaina, Volksgeistaren teoriaren aldiko belaunaldiak, prerromantiko zein erromantikoak, nazionalistak ez beste guztia izan dira, zer esanik ez aurretik, baina, salbuespen bakan bakanen bat salbu, baita gerra napoleondarren garaian eta ostean ere.
‎Honekin guztiarekin, egingo dira egin herrien psikologiak à la Taine (edo à la Th. Gautier), edo uxar intrahistorikoak à la Unamuno, baina propioki Herrien Psikologia deritzon eskola aspaldi utziak gabiltza, Hegel zer esanik ez, eta (pseudo) filosofia eta pseudozientzia arrazialetan leporaino sartuak. Herrien Psikologiak etnologia alemanean (A.
‎Baina denborak? denborak ustez beren senean daudenentzat egin ohi du aurrera, eta Amandari gero eta nekagarriago egiten zitzaion Karlstadetik Oslorainoko bidea, eta zer esanik ez psikiatrikotik hilero iristen zitzaion faktura. David itsuki maite zuen garaian ez zion diruari erreparatu, baina, bi lanpostutan aldi berean aritu arren, hilabete amaierara ezin iritsita zebilen beti, eta gero eta amorru handiagoz irekitzen zituen hilero postontzian uzten zizkioten gutun zuriak.
‎Hala da; gizonezkoak hamazortzi hogei urte duenean lortzen du bere sexualitatearen gailurra, punturik gorien eta sutsuena. Bere hogeikoetan aurrera egiten duen heinean, zer esanik ez berrogei beldurgarri horiek jota, gogo bizia eta sua apalduz joango zaizkio halabeharrez, itzaltzeraino kasu askotan, nerabezarotik irten berritako garai goria erabat ahaztuta betiere.
2008
‎Bestela, edifizioak hiru solairu zituen, zein baino zein dotoreago: behekoan sukaldea zegoen, etxekoentzako jangela pribatua, eta egongela zabal bat, jangelatzat eta dantzalekutzat ere hartzen zutena, festa handietan; eta albo batean, kapera edo otoiztegi bat, non jauregikoek meza entzuten baitzuten egunero, markesa anderearen ama bizi izan zèn azken bost urteetan zer esanik ez, perlesia batek jota erdi paralizatuta gelditu baitzen hura, nahiz eta, ama hil bezain laster, markesa andereak ohitura hari muzin egin zion, herrixkako elizara joaten hasten zela, ateraldi hartan, bost minutukoa zuen elizarako ibilbidea zalgurdiz?
‎–Hire ama zeruan zagok, ez diat dudarik, baina hemen ere zer gustura egongo litzatekeen orain? bihar zer esanik ez! –eta, begietatik malko bat isurita, gehitu zuen?:
‎hura zen ohorea eta hura handigarria! Mila bider entzun izan zion don Hipolitori que la lengua española no era cualquier lengua, sino la lengua de Cervantes, Góngora y Quevedo; errezitatu ere, errezitatzen zituen maisuak inoiz haien testuak, buruz zekizkienak, baina urrun geratzen zitzaion Beñardori Cervantes, urrun Góngora eta urrun Quevedo, haien testuak zer esanik ez, Kaxkagorri baitzuen Beñardok Cervantes, Xenpelar Góngora eta Pello Mari Otaño Quevedo. Bospasei segundo haietan nekez burura zekiokeen Beñardori halakorik, egia da, poza beti da xa boi burbuila bat, txikiagoa edo handiagoa, gorputzaren eta pentsamenduaren grabitazio eremutik ihes egiten duena, eta Beñardo pozaren mende zegoen, berak utzitako bertso batean aitortu zuenez:
‎–Bihotzak begi bakarra du, eta hura miopea edo itsua, maitemintzen garenean zer esanik ez?
‎Harik eta haien inguruan bizi zirenak ere nora ezean geratzen ziren arte, baita markesa anderea ere, honek ez baitzuen azkenean jakiten bere alabak ezagutzen zituen edo ez? edonoren ezagutzan hain eskura geratzen da azala, eta hain eskutik kanpo mamia, bi alaben kasuan zer esanik ez. Horregatik egongo zen markesa anderea, beharbada, urduri, ez baitzekien nondik aterako ote zitzaion Natividad; markesa andereak ez zekien, beraz, amari zor ziòn begirunearekin joango ote zitzaion Natividad, galderei zuzen erantzuteko prest, edo ahizparen defentsan ibiliko ote zen, Natinatatik Natanatira eta Natanatitik Natinatara, bizitza osoan egin zuen bezala.
‎Ikustekoa zen, zinez, han sortzen zèn giro etereoa, agerkorra bezain desagerkorra, iheskorra, argigarriak izan daitezke Oscar Wildek bere garaian esan zituèn hitzak, likoreak(, maitagarri berdeak?) edaleari eragin ziezazkiokeèn ondorioei buruzkoak: . Lehenengo kopa edan ondoren, norberak nahiko lukeen bezala ikusten du mundua; bigarrenaren ondoren, ez den mundua ikusten du; azkenik, gauzak diren bezalakoak ikusten ditu, hori okerrena??, hodei mehe erreal bezain irreal batek egongela eta egongelan zeudèn bi gizonen arimak hartuko balitu bezala, habanoa erretzen hasten zirenean zer esanik ez.
‎–eten zuen markes jaunak?. Baina bere gauza onak ere baditu Elizak, bakoitzari berea, artearen ikuspegitik zer esanik ez: erromanikoa, gotikoa?
‎atxikitzeko modua, baita desadostasunaren haizeak astintzen zuenean ere. Horregatik egoten zen hain gustura markesa anderearekin, harekin egoteko aukerak ohoratua, hark bere alabena baino antz handiagoa zuela aitortu zionean zer esanik ez; markesa andereak, gero, Nazariori buruzko galderak egin zizkion, haien harremanei buruzkoak, baita tarteka bere kezkak eta bere barrua neskameari hustu ere:
‎Reginak bere ezkontza baitzuen buruan, Nazariorekin bizitza osorako lotuko zuena. Esan nahi baita Reginak buruhauste bat baino gehiago behar zuela, mundu guztiak esaten baitzion ezkontza batean ezkon egunekoa zela errazena, ezkon aurrekoekin eta ezkon ondokoekin konparatuta zer esanik ez, eta ezkon aurrekoak, jauregi barrua beharrekoaz hornitu eta apaindu, langileen lana gainbegiratu, eztei soinekoa erosi, gonbidatuen zerrenda osatu, eta eta abar?
‎okertu ere, okertu zuen muturra, jeloskortasunak edo jota? zer esanik ez dama gazteak Nazariori eskutik heldu ziòn mementoan, dantzara ateratzeko asmotan. Reginak bazekien, susmatu behintzat, susmatu behar zuen?
‎–Indiano hori hain zaldi dotorean badabil, ni zergatik ez egunen batean???. Izan ere, Nazario ez zen miseria gorrian bizi, baserrian bazuten ahora zer eramanik gutxienez, bertan bizi zirenen dieta ogi, esne, babarrun, sagar, hur eta intxaurretara mugatzen bazen ere, gehi haragi puskaren bat hilean behin, txerria hiltzen zutenean maizago?, baina familia pobre bateko kidea zen, indianoarekin alderatuta zer esanik ez, eta pobrezia hura, osaba Bixente beti mintzatzen zen umetan igaro zuèn bolada latz bezain gogor batez, noiz eta baserrian eskasia eta urritasuna egin baitzen nagusi, orbetarrek burua berandu gabe altxatu bazuten ere, estigma bat balu bezala zeraman.
‎ekartzen zizkiòn arazoen aurka? langileen aurka, zer esanik ez! –Sozialistak eta anarkistak:
‎Nazario Orbek guztia zuen, bai, eta, hala ere, zerbait gehiago nahi zuen, Nazario Orbek beti nahi izaten zuen zerbait gehiago, ume bat zenean zer esanik ez. Nazariok, izan ere, bere haurtzaroa oroitzen zuen une hartan, ausaz.
‎Izan ere, urrun iritsi zen Nazario Orbe. Eta, hala ere, urrunago nahi zuen, Nazario Orbek beti nahi izaten zuen urrunago, umetan zer esanik ez, helduaroan ere halatsu.
‎Hain zuzen, hortxe dago gakoa, inon egotekotan: bestelakoak izatekotan, bestela pentsatu behar genuke, eta zer esanik ez hizkuntzaren arazoan. Hizkuntza bera baita besterengandik bereizi eta gure baitan batzen gaituen kohesio elementu nagusietako bat.
‎Mamu bihurtu baitzaigu herri euskalduna, ikusi eta ukitu ezin den izaki lurrinkorra. Iparraldean, berriz, zer esanik ez.
‎Hain zuzen ere, elebitasunaren arlo pertsonalean horixe da bidea, azkeneraino abertzale erdaldun gutxik egindakoa, bide batez esanda. Hizkuntzaren bidea bide nekeza baita zinez, hizkuntza hori ama hizkuntza ez denean, eta zer esanik ez, mintzaira diglosiko baten bide malkartsua denean. Bidenabar esanda, zergatik diogu bigarren hizkuntzaz jabetzearen bidea ez dela nolanahi lortzen den xedea?
‎–Ez, eskerrik asko, ez dago salgai. Balego ere, beti entzun dugu Marokon autoa sartzearen arazo handiena autoa berriz atera beharra dela, saldu ez duzun seinale. Matxuraren bat izan dutenek burokrazia latza izaten dute, zer esanik ez autoa betiko matxuratuz gero. Beste motibo bat lurralde okupatu honetatik alde egiteko.
‎Milaka afrikarrek hego ipar bidea egiten jarraitzen du, guk astebetean eta merke samar egin dugun txangoa burutzeko sekulako dirutza bilduta. Ez konparazioan soilik, baita zenbaki absolutuetan ere, ehunka eta milaka euro behar dituzte mugak paperik gabe pasatzeko eta, zer esanik ez, itsasoz bestaldera joateko. Sarri ahazten da emigrazioa drama handi baten ondorio dela.
‎Mendebaldar jantzitako gizonezko batek erakutsi digu bidea. Hiri honetan ibiltzea zinez kontu zaila da, zer esanik ez autoz eta inori segika. Ostatuak ez dauka inolako seinalerik, kale nagusi batetik eskumatara dagoen kalexka batean dago, eta harresietan ate bi daude, oinezkoentzat eta autoentzat.
‎Frantsesez da, noski. Estatuaren inongo onarpen edo babesik gabe, turisten diruaren zati bat hezkuntzara bideratzen dute,. Dakartik ez baitute ordaintzen ez aulkirik, ez mahairik, ez kaiera edo lapitzik, zer esanik ez, irakaslerik, dio gaztetxoak.
‎–Ezta bat ere. Paularekin ahalegintzea alferrik izan bada, besteekin zer esanik ez. Anjos Intendente aldera joango naiz zuzenean galdetzera.
‎28 tranbia zen aukeratuetako bat eta larunbat arratsalde hartan, tiket baten prezioan, garraioaz gain, hiriko auzo zaharrenen ikuspegiaz eta fado musikaz goza zitekeen. Atzerritarrek, zer esanik ez, ondo aprobetxatu nahi zuten aukera hura eta berehala bete zituzten tranbiak.
‎–Bihotzak begi bakarra du, eta hura miopea edo itsua, maitemintzen garenean zer esanik ez...
‎Ikustekoa zen, zinez, han sortzen zèn giro etereoa, agerkorra bezain desagerkorra, iheskorra –argigarriak izan daitezke Oscar Wildek bere garaian esan zituèn hitzak, likoreak(" maitagarri berdeak") edaleari eragin ziezazkiokeèn ondorioei buruzkoak: " Lehenengo kopa edan ondoren, norberak nahiko lukeen bezala ikusten du mundua; bigarrenaren ondoren, ez den mundua ikusten du; azkenik, gauzak diren bezalakoak ikusten ditu, hori okerrena" –, hodei mehe erreal bezain irreal batek egongela eta egongelan zeudèn bi gizonen arimak hartuko balitu bezala, habanoa erretzen hasten zirenean zer esanik ez.
‎–Ni nekez izan naiteke Erromako Elizako eliztar leiala, badakizu; nola, bada, nire familia Mendizabalen desamortizazioarekin egon bazen...! –eten zuen markes jaunak– Baina bere gauza onak ere baditu Elizak, bakoitzari berea, artearen ikuspegitik zer esanik ez: erromanikoa, gotikoa...
‎Nazario Orbek guztia zuen, bai, eta, hala ere, zerbait gehiago nahi zuen, Nazario Orbek beti nahi izaten zuen zerbait gehiago, ume bat zenean zer esanik ez. Nazariok, izan ere, bere haurtzaroa oroitzen zuen une hartan, ausaz.
‎Izan ere, urrun iritsi zen Nazario Orbe. Eta, hala ere, urrunago nahi zuen, Nazario Orbek beti nahi izaten zuen urrunago, umetan zer esanik ez... helduaroan ere halatsu.
‎Esan nahi baita Reginak beti aurkitzen zuela markesa anderea bere tokian –bihotz buruen lehentasunezko zutoinean eta mirespenaren idulkian– atxikitzeko modua, baita desadostasunaren haizeak astintzen zuenean ere. Horregatik egoten zen hain gustura markesa anderearekin, harekin egoteko aukerak ohoratua, hark bere alabena baino antz handiagoa zuela aitortu zionean zer esanik ez; markesa andereak, gero, Nazariori buruzko galderak egin zizkion, haien harremanei buruzkoak... baita tarteka bere kezkak eta bere barrua neskameari hustu ere:
‎Reginak bere ezkontza baitzuen buruan, Nazariorekin bizitza osorako lotuko zuena. Esan nahi baita Reginak buruhauste bat baino gehiago behar zuela, mundu guztiak esaten baitzion ezkontza batean ezkon egunekoa zela errazena, ezkon aurrekoekin eta ezkon ondokoekin konparatuta zer esanik ez, eta ezkon aurrekoak –jauregi barrua beharrekoaz hornitu eta apaindu, langileen lana gainbegiratu... eztei soinekoa erosi, gonbidatuen zerrenda osatu, eta abar, eta abar– ongi prestatu eta hobeto lotu nahi baitzituen, eta ezkongaiek trukatutako azken bizpahiru gutunetan ez baitzuten beste gairik jorratu.
‎Nazariori eta haren inguruari begira, Reginak pozik zirudien batzuetan –negozioen gudu zelaian inoiz jeneral izango zenaren balizko diruaren hotsek erakargarriago egiten ote zuten haren gorputza? –, baina betilun ere agertzen zen beste batzuetan; are gehiago: okertu ere, okertu zuen muturra, jeloskortasunak edo jota... zer esanik ez dama gazteak Nazariori eskutik heldu ziòn mementoan, dantzara ateratzeko asmotan. Reginak bazekien –susmatu behintzat, susmatu behar zuen– berak orduantxe hartutako erabakiak erridikulurik itxuragabeenera eraman zezakeela, baina baita beste muturrera ere:
‎Eskolarekin hautsi ondoren Beñardok Kaxkagorri sentitzen baitzuen benetako maisu, eta benetako maisuak estutu baitzion eskua... hura zen ohorea eta hura handigarria! Mila bider entzun izan zion don Hipolitori que la lengua española no era cualquier lengua, sino la lengua de Cervantes, Góngora y Quevedo; errezitatu ere, errezitatzen zituen maisuak inoiz haien testuak, buruz zekizkienak, baina urrun geratzen zitzaion Beñardori Cervantes, urrun Góngora eta urrun Quevedo, haien testuak zer esanik ez, Kaxkagorri baitzuen Beñardok Cervantes, Xenpelar Góngora eta Pello Mari Otaño Quevedo... Bospasei segundo haietan nekez burura zekiokeen Beñardori halakorik, egia da –poza beti da xa boi burbuila bat, txikiagoa edo handiagoa, gorputzaren eta pentsamenduaren grabitazio eremutik ihes egiten duena, eta Beñardo pozaren mende zegoen, berak utzitako bertso batean aitortu zuenez:
‎Denborarekin, gainera, bi ahizpek mezu kodetuak erabiltzen zituzten, esanahi bikoitza edo beste esanahi bat zutenak eta beren mundu partikular hura are partikularrago egiten zutenak. Harik eta haien inguruan bizi zirenak ere nora ezean geratzen ziren arte, baita markesa anderea ere, honek ez baitzuen azkenean jakiten bere alabak ezagutzen zituen edo ez... edonoren ezagutzan hain eskura geratzen da azala, eta hain eskutik kanpo mamia, bi alaben kasuan zer esanik ez. Horregatik egongo zen markesa anderea, beharbada, urduri, ez baitzekien nondik aterako ote zitzaion Natividad; markesa andereak ez zekien, beraz, amari zor ziòn begirunearekin joango ote zitzaion Natividad, galderei zuzen erantzuteko prest, edo ahizparen defentsan ibiliko ote zen, Natinatatik Natanatira eta Natanatitik Natinatara, bizitza osoan egin zuen bezala.
‎–Hire ama zeruan zagok, ez diat dudarik, baina hemen ere zer gustura egongo litzatekeen orain... bihar zer esanik ez! –eta, begietatik malko bat isurita, gehitu zuen–:
‎Bestela, edifizioak hiru solairu zituen, zein baino zein dotoreago: behekoan sukaldea zegoen, etxekoentzako jangela pribatua, eta egongela zabal bat, jangelatzat eta dantzalekutzat ere hartzen zutena, festa handietan; eta albo batean, kapera edo otoiztegi bat, non jauregikoek meza entzuten baitzuten egunero, markesa anderearen ama bizi izan zèn azken bost urteetan zer esanik ez, perlesia batek jota erdi paralizatuta gelditu baitzen hura... nahiz eta, ama hil bezain laster, markesa andereak ohitura hari muzin egin zion, herrixkako elizara joaten hasten zela, ateraldi hartan –bost minutukoa zuen elizarako ibilbidea zalgurdiz– arnasa bereganatuko balu bezala, amaren perlesiak utzi zizkiòn oroitzapen mikatzetatik edo ihesi; goiko solairuetan, berriz, lo... Hiru solairuotan, azkenik, mila irudi geometrikoz osatutako alfonbrak zeuden, Feztik ekarriak batzuk eta Aljertik besteak, baita leihoak errematatzen zituztèn errezelak ere, mila eta bat gau koloretsuen koloreak zituztenak.
‎" Indiano hori hain zaldi dotorean badabil, ni zergatik ez egunen batean...?". Izan ere, Nazario ez zen miseria gorrian bizi –baserrian bazuten ahora zer eramanik gutxienez, bertan bizi zirenen dieta ogi, esne, babarrun, sagar, hur eta intxaurretara mugatzen bazen ere, gehi haragi puskaren bat hilean behin, txerria hiltzen zutenean maizago–, baina familia pobre bateko kidea zen, indianoarekin alderatuta zer esanik ez, eta pobrezia hura –osaba Bixente beti mintzatzen zen umetan igaro zuèn bolada latz bezain gogor batez, noiz eta baserrian eskasia eta urritasuna egin baitzen nagusi, orbetarrek burua berandu gabe altxatu bazuten ere– estigma bat balu bezala zeraman. Horregatik, indianoak handik bi urtera jauregi bat eraiki –atarian magnolia bat landatu zuen, denborarekin zuhaitz ezin lerdenago bihurtuko zena–, inguruan hesi bat ipini, ate nagusiaren gaineko harri batean jauregiaren izena –" Marisa enea" – zizelatu eta udazkeneko egun batean atea zeharkatu zuenean, bertan bizitzen jartzeko, antzeko galdera egin zion bere buruari:
‎begiak dir dir egiten zion, eta dirdirak argitzen zion betartea, ilunpeko irria agerian jarriz, berebiziko ametsa bete duen gizonaren keinu ezin baikorragoan. Amets hura betetzeko, ordea, zenbat eta zenbat borroka, bai lehian zituèn beste fabriken aurka, eta bai fabrika barruko organizazio gero eta konplexuagoak –bere enpresa egunean egunean hazten ari zirenetakoa zen– ekartzen zizkiòn arazoen aurka... langileen aurka, zer esanik ez! " Sozialistak eta anarkistak:
2009
‎Hasia den borrokaren heiagora gauaren erdian. Gaua baita (HGB, 131, 135 or.). Orain askotan, behiala hemen( zer esanik ez Madrilen!) den denak iraultzaile eta demokratak izan bailiran hitz egiten da. Franco 1975ean hil da, ohean.
‎Ez, ordea, Natur Zientziak kultura ote diren ala Humanitateek bakarrik merezi ote duten dedu hori, baizik eta, arrazoimen Ilustratu edo, sen onaren? araberakoa soilik hartu behar al den kulturatzat, hots, unibertsaltzat?, la clasificación de toda la experiencia humana en términos de valores absolutos e intemporales?, Natur Zientzien antzera (157)?, eta, aitzitik, inkultura hutsa kontsideratu behar ote diren, esaterako, Shakespeare barbaroa edo Milton aspergarria, lanbro ilunetako ingelesegiak Voltaireren gustu paristarrarentzat, eta zer esanik ez Afrikako beltzen edo Ameriketako indioen ekanduak, Grezia edo Israelgo mito burugabeak, edo Elizen teologiak, arazo moderno tipikoa, beraz.
‎Bestetik, humanismoa ez dago XVI. mendera mugatzerik: bere jarraipena izan du erretorika barokoan nahiz kartesianismoari atxiki ez zaion hainbat filosofiatan, Shaftesbury, etab., adibidez; baina elementu ernazentista humanistak Spinozarengan ere sumatzen dira, eta Leibnizengan zer esanik ez. Oro har, Ernazimentuaren ondoren ere, alde bateko Naturaren ezagutzan zentraturiko filosofiari (orain zientzia esaten diogu), salbazioa handik igurikatuz, beste filosofia bat kontrajar geniezaioke gizartearen ezagutzan zentraturikoa, Vico gandik Rousseauganaino, ez aipatzeko Saint Simon, Comte, Renan, edo Alemanian Kanten ondorengoak (denak ezikusiak bai Snowk, bai Toulminek).
‎Michelet figura inportante bat da, ez dakit zergatik ez duguna gehiago aintzat hartzen (Mirande hobeto ulertzeko, adibidez; baina agian Txomin Agirre bera ere). La Sorcière ren sorgina(, belle dame?), atso zatar beldurgarri eta gaiztoaren prototipoa gure herrietako jendearentzat, Goyaren pinturentzat Quinta del Sordon zer esanik ez, Micheletek argirik positiboenean aurkeztu du Naturaren gurtzaile bezala. Korronte hau oso zabala da, eta herriaren mitoa eta iraultzaren mitoa dariela gero mugimendu politikoki kontrarioak ikusten dira, marxismoa eta nazismoa bezalakoak.
‎Azkeneko hori ez dakit (zer da zientzia asko?). Edonola ere, Moderniaren amaian, erlijioaren mundu guztia ezin ederragoa da, izan (musika gregorianotik sakramentuen erritual eta sinbolismo, eta ipuin biblikoetara); baina kultura espezializatu handi bat esijitzen du inork ulertu ahal izateko, zer esanik ez dastatu. Beraz, hori dena oraindik erlijioa da, ala kulturako sail bat espezialistentzako erreserbatua?
‎batzuen egiazkotzat onartzea esan gura izaten du, horiek arrazoimenaren ahala gainditzen omen baitute: sinesmenaren kontzeptu doktrinario juridiko bat da hauxe, sinesmen biblikoarekin zerikusi gutxi duena (Abrahamen fedearekin, adibidez), zer esanik ez grekoen, sinesmenarekin, euren jainkoetan.
‎–Kontuz ibili, ergel hori, zer diozun ez dakizu eta!
‎Kuriositatea piztu dien gauza bakarra mahaian garatzen ari den banketea da. Diegok, begira sentitu dituenean, plazer aurpegia jarri du, oilaskoa izugarri ona dagoelako, eta patata frijituak zer esanik ez. Ama eta alaba ere gogoz ari dira jokatzen.
‎Ez zegoen presarik. Harainoko paseoak on egingo zion, zer esanik ez bertan hartuko zuen zerbezak. Eta handik bueltan, ikusiko zuen.
‎Goio zer esan ez zekiela geratu zen, sofa aurreko mahaitxoaren gainean zegoen edalontziari begira. Ia osorik zegoen oraindik.
‎Kazetarien eskakizunak ere iritsiko dira. Denek izango dute arazo berbera, Eliasi buruzko informazio gutxi, argazkirik apenas, telebistarako irudiak zer esanik ez eta irratian grabaturiko elkarrizketa bakarra. Hogeita hamar urtetik gorako grabazioa, Bilbon hasi berria zen irrati batentzat egina.
‎Apaizak, bazkariko ardoaz gain, kopa bat benedictine hustua zuen, bigarrenari ekiteko prest, puru erdia erreta; esan nahi baita don Anizeto pozik zegoela: egongo ez zen, bada, pozik, orbetarrak hainbeste estimatzen bazituen, puru baten lainopean eta benedictinearen buketaren usainpean zer esanik ez!; baliteke, gainera, apaizari, alkoholaren eta giro baikorraren ondorioz, autoestimua, berez ere aski handia zuena, are handiagotzea, halako moduan, non kalonje izatetik gotzain izaterainoko jauzia egin baitzuen, ausaz, inkontzienteki bai bederen, halakoa izan baitzen haren erantzuna, aurrean zituenei ex cathedra mintzatzen zitzaiela:
‎Domingori munduko zorte on guztia opa diot, merezi ere, ongi merezi du eta? nahiz eta etxean besterik pentsatzen duten, aitak eta Teofilo Mariak zer esanik ez, etxetik alde egin zuenetik ez baitute etxekotzat; are okerrago: traidore eta etsaitzat dute?
‎ez al dakizu, bada, haurdunaldi osoa gela batean itxita igaro zenukeela, haurra izan arte? Edukita gero, gainera, ezin izango zenuke besoetan eduki, ezta segundo bakarrean ere, zure aitak tornuko umeen etxean utziko bailuke jaio orduko, zure amak zer esanik ez, bere onean balego. Eta orain esan:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia