2015
|
|
Badakit nik, ene Jauna, emango diozula zeure onberatasunagatik; Zu zeuk diozu; zure hitzek ezin dute huts egin. Izan ere, su honetan bizi izaten ohituta eta giro honetan hazita, sentitzen ez badute eta zentzugabe halakoak beren premia larriaz konturatzen ez badira,
|
zer
erremedio dago, ene Jainko. Zu mundura etorri zinen honelako premia handiei konponbidea jartzera.
|
|
Zoriontsuak une beldurgarri hartan Zurekin pozten direnak, ene Jaun eta Jainkoa! Zuk jaso duzunak, une bateko atsegin bat lortzearren era doilorrean galdu zela konturatu denak eta beti Zu pozteko erabakia hartua duenak, zure laguntzaz (ez baitiezu huts egiten, ene arimaren on horrek, maite zaituztenei, ezta erantzun gabe uzten ere deitzen dizutenei), gero bizi izateko,
|
zer
erremedio izango luke, Jauna, hain on handia galdu izanaren oroipenaz, hau da, bataioaz gero geratu zen errugabetasuna galdu izanaren oroipenaz, hilez joatea baino besterik. Izan dezakeen bizitzarik hoberena, sentimendu honekin beti hilez joatea du.
|
|
Begiratu hau, Jainkoaren maitasunagatik, otoitzean saiatzen diren guztiek. Jakin bezate hura gabe egon nintzen aldian nire bizitza askoz ere galduagoa zela; begira
|
zer
erremedio ona ematen zidan deabruak eta zer apaltasun ederra; ezinegon handia nigan. Baina nola baretuko zen nire arima?
|
|
Honetarako ez dakit nik
|
zer
erremedio izan daitekeen, orain arte Jainkoak ez baitit aditzera eman; gogo onez hartuko nuke neuretzat, diodanez, maiz oinazetzen bainau. Gure miseria ageri da hemen, eta oso argi Jainkoaren ahalmen handia; izan ere, aske dagoen honek hainbeste gaitz eta neke sortzen digu, eta Jaunagan dauden gainerakoek bai ematen digutela atsedena.
|
|
Deabrua nolakoa zen uler nezala nahi izan zuen Jaunak; izan ere, neure ondoan ikusi nuen beltz txiki oso higuingarri bat etsi etsita bezala purrustadaka, irabazteko asmoa zuen tokian galdu egiten zuela-eta. Nik, ikusi nuenean, barre egin nuen, eta ez nuen beldurrik, nirekin zirelako beste pertsona batzuk, beren buruaz baliatu ezin zirenak eta halako oinaze handiei
|
zer
erremedio jarri ez zekitenak, kolpe latzak emanarazten baitzizkidan, neure buruari eutsi ezinda, gorputzaz eta buruaz eta besoez. Eta txarrena barruko egonezinazen, inola ere ezin bainuen bakerik izan.
|
|
Eska biezaio Jainkoari nire alde, eta idatz biezat zer egin behar dudan bidali zizkidan paper hauekin, ez baitute batere balio kobratzeko. Begira beza,
|
zer
erremedio izango den, eta saia bedi berorren agurgarritasuna mojaren bat hartzen nire nebaren kaperarako diru hori ordaintzeko, dagoeneko egiten hasi beharra baita. Nik ez dut hemendik inolako baliabiderik, eta sentitzen dut benetan; baina konponbidea jar dezakeen Jainkoaren eskuetan guztia uztea baino besterik ezin dut.
|
|
3 Berorri eskatzen diot jar dezala gure Jaunaren eskuetan eta saia dadila haren jauntasun txit argiak erantzun diezadan; oso atsekabeturik dagoelako, eta, hain maite dudanez, bihotzean sentitzen dut eta ez dakit
|
zer
erremedio izango den.
|
|
8 Erregu egiten diot berorri, idatz diezadala
|
zer
erremedio jar nezakeen nik Jainkoaren kontrako irainak saihesteko, diodanez, ohorearenak honezkero herriaren iritzian erremedio txarra baitu. Irteera bat etorri zait burura, baina gizonarentzat ez dela ona ohartzen naiz.
|
|
Bada,
|
zer
erremedio dago, ahizpak. Nik uste dut gure Maisuak irakasten duena dela hoberena:
|