2015
|
|
Honek ez du garrantzirik: batera izan nahiz bestera izan, Jaunak berarekin biltzen du; baina itsu eta mutu bihurtuz, san Paulo bere konbertsioan geratu zenez, gozatzen duen mesede hura nolakoa edota
|
zer
eratakoa den sentitzea kenduz; izan ere, arimak une hartan sentitzen duen atsegin handia bere burua Jainkoagandik hurbil ikustea da. Hala ere, Jaunak berarekin biltzen duenean, ez du ezertxo ere ulertzen, ahalmen guztiak galtzen baitira.
|
|
11 Arimak
|
zer
eratako otoitza duten ulertzeko ardura handiaz eta otoitzean ari direnean oso kopetilun ikusten ditudanean, izan dituzten gozotasuna eta debozioa joango ote zaien beldurrez zirkinik egiten eta pentsamenduei eragiten ere ez direla ausartzen dirudiela, konturatzen naiz zein gutxi dakiten bat egitea lortzeko bidearen berri, irabazi guztia hartan dutela uste baitute. Ez, ene ahizpak, ez; egintzak nahi ditu Jaunak, eta gaixo bat ikusten baduzu, aringarriren eman diezaiokezuna, ez zaitez kezkatu otoitzeko bero hori galduko duzulakoan eta errukitu zaitez harekin; eta minik badu, min har ezazu zuk ere; eta premiarik badu, egizu barau hark jan dezan, ez hainbestean beragatik, zure Jaunak huraxe nahi duelako baizik.
|
|
Eta, horrela, hura burutzeko presa hartzeko erantzun zigun, eta
|
zer
era eta egitamuz gauzatu behar zen esan zigun; eta ondasunak urriak baziren ere, Jainkoagan konfiantza apur bat izan behar zela; asmo horren aurka zegoena joan zedila berarengana eta berak erantzungo ziola. Eta, horrela, beti lagundu izan zigun, gero esango dudanez.
|
|
Ondorioak eta beste hainbat eragin ere askoz handiagoak; izan ere, bat egiteak hasiera, tartea eta amaiera dirudi, eta barrurako hala da; baina beste hauen amaierak goragokoak direnez gero, ondorioak barruan eta kanpoan eragiten ditu. Jaunak azal beza, gainerakoa egin duen bezala; izan ere, Haren Maiestateak aditzera eman ez balit
|
zer
era eta moldetara esan daitekeen zerbait, nik ez nukeen jakingo.
|
|
3 Nahikolirateke, Ontasun goren eta ene atsedena!, orain arte egin dizkidazun mesedeak, hau da, zure erruki eta handitasunak hainbeste itzulinguru eginda ni ekartzea biziera hain ziurra hartzera eta Jainkoaren mirabe ugari zeuden etxera, haiengandik ikas nezan, beraren zerbitzuan haziz joateko. Ez dakit nola igaroko naizen hemendik, nire profesa
|
zer
eratakoa izan zen, hain erabaki sendoz eta pozez egina eta Zurekin egin nuen ezkon itunaz oroitzen naizenean. Hau ezin dut esan malkorik gabe, eta odolezkoak izan lukete eta bihotza urratu, eta hala ere ez zen nahiko izango gero iraindu zintudanerako.
|
|
Bedeinkatua izan zaitezela, Jauna, zure partetik ez baitugu ezer galduko. Zer bidetatik,
|
zer
eratara, zer moldetara erakusten diguzun maitasuna! Sufrimenduez, oinazezko heriotza hain latzaz, egunero irainak jasanez eta barkatuz.
|
|
5 Oi ene Jauna!, Zuk
|
zer
eratara eta nolako nekeak eraman zenituen eta inola ere ez zenituela merezi gogoratzen dudanean, ez dakit zer esan neure buruaz, eta non nuen burua sufrimendurik nahi ez nuela nengoenean, ezta non nagoen ere neure burua zuritzen dudanean. Badakizu Zuk, ene Jaun ona, ezer onik badut, ez dela beste inoren eskuk emana, zure eskuek emana baizik.
|
|
1 Bada, Jainkoak bide honetatik ez daramatzanei diotsuet, ene alabak, nik ikusi eta dakidanez, bide horretatik doazenek ez daramatela gurutze arinagorik eta harri eta zur geratuko zinatekete Jainkoak zer bidetatik eta
|
zer
eratan ematen dien ikusita. Nik badakit batzuen eta besteen nekeen berri, eta argi eta garbi dakit ezin jasanezkoak direla kontenplaziozkoei ematen dizkienak; gozotasunen jaki hura emango ez balie, lirateke eraman.
|